berrittu 155. zenb

12
2011 // APIRILA ABRIL 155 UDALEKO BERRIAK 3 Andoaingo saihesbide berria zabalik KULTURA 6 Sarobe Kontzertuak: Split 77, apirilaren 29an EUSKARA 9 Korrika 17 Urnietan: bezperan, Korrika Txikia KIROLA 8 Ionut Zincaren 6. txapela Adarramendiko igoeran Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin zoramena Saroben “Ongi etorri, Pupu eta Lore” DVD berria grabatu dute Urnietan

description

 

Transcript of berrittu 155. zenb

Page 1: berrittu 155. zenb

2011 // APIRILA ABRIL

155

UDALEKO BERRIAK 3Andoaingo saihesbide berria zabalik

KULTURA 6Sarobe Kontzertuak: Split 77, apirilaren 29an

EUSKARA 9Korrika 17 Urnietan: bezperan, Korrika Txikia

KIROLA 8Ionut Zincaren 6. txapelaAdarramendiko igoeran

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin zoramena Saroben“Ongi etorri, Pupu eta Lore” DVD berria grabatu dute Urnietan

Page 2: berrittu 155. zenb

UDALEKO BERRIAK 155APIRILA ABRIL // 20112

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Udal Gobernuak 7.893.935 eurokoaurrekontua aurkeztu du 2011. urterako

Autobus geltoki berria eta Etxeberri plazako arrakala, bukatzear

Mantentze-aurrekontuak dira, inbertsio apalekoak, hurrengo gobernuarimugarik ez jartzekoUrnietako Udal Gobernuak 2011ko au-rrekontuak agintaldia bukatu aurretikonartzeko helburua du, eta mahai gai-nean jarri du dagoeneko bere txostena.Aurrekontua 7.893.935 eurokoa izan-go da, eta, Mikel Izagirre alkatearenarabera, “mantentze-aurrekontuak di-ra. Alegia, gastu arruntak jasotzen di-tuena, eta inbertsio handi-handirik ja-sotzen ez duena”. Helburu argi batekin:“Hurrengo agintaldia gidatuko dutenekmugarik ez izatea euren jardunean, soskontuei dagokienez”. 6.788.360 euro-ko kopurua aurreikusi du gastu arrunte-tarako Udal Gobernuak, eta sarrerei da-gokienez, 7.403.660 euro. Inbertsioenkopurua, berriz, 461.300 eurokoa izan-go da, honela banatuta:

• Hirigintza: 212.500 €• Kirola: 59.100 €• Kultura, gazteria, euskara eta hez-kuntza: 65.500 €• Berrikuntza informatikoak: 7.200 €• Beste batzuk: 27.000 €

Nabarmentzeko modukoa da Urnieta-ko Udalaren zorpetze maila %3koa dela,Gipuzkoako udalen artean apaleneta-koa, eta datu garrantzitsua da kreditugerakinari dagokiona ere: kreditu txer-taketen ondoren geratze den kopurua3.477.287,11 eurokoa da. Aurrekon-tuak agintaldia amaitu baino lehen onar-tzea litzateke normalena, apirilean ber-tan, “eta hobe horrela, oinarri ezin ho-bea delako hauteskundeen ostean lane-an hasteko”, dio Izagirrek.

Aurreratuta daude martxo hasieran hasitako lanak. Etxeberriplazako arrakala berria laster bukatzea espero da. Barandajartzea bakarrik falta da, eta bukatutakoan irekiko da plazatikIdiazabal kaleraino daraman irteera zuzena. Idiazabal kaleanegin dira beste lanak. Altuna harategiaren eta okindegiaren

parean aparkaleku mugatua jarri dute. Urdin kolorez margotudute zona hori, eta gehienez ordu erdiz aparkatu ahal izangoda autoa, ordutegi komertzialean. Matxo taberna aurreko au-tobus geltoki berria egokitzeko lanak ere aurreratuta daude,eta apirilean geltoki berria martxan egotea espero da.

El equipo de Gobiernopresenta un presupuestode 7.893.935 euros El equipo de Gobierno va a presen-tar un presupuesto de 7.893.935euros para el ejercicio del 2011.UDA tiene el objetivo de que dichopresupuesto se apruebe antes delfinal del mandato, el 22 de mayo,para facilitar la labor del gobiernoentrante. En palabras del alcaldeMikel Izagirre, son presupuestos demantenimiento, sin grandes inver-siones, “para no hipotecar la activi-dad de la próxima legislatura”. Lasinversiones previstas ascienden a461.300 euros, y son datos a des-tacar que el nivel de endeudamientodel Ayuntamiento asciende a ape-nas el 3%, y que el remanente as-ciende a cerca de tres millones ymedio de euros.

Autobus geltoki berria bukatzear da. © AU Etxeberri plazako arrakala. © AU

Page 3: berrittu 155. zenb

Martxoaren 22an inauguratu zuten An-doaingo saihesbide berria, 2,2 kilome-trokoa, Atorrasagasti tunelaren aldebatean. Urumeako autobia berria egite-ko 230 milioi euroko inbertsioa egin be-har izan da, eta mesede handia egin dieMartutene, Astigarraga, Hernani, Ur-nieta eta Andoaingo biztanleei. Urnie-tako saihesbidea ireki zutela urte etaerdi beteko den honetan, herriak lasai-tasun handia irabazi du, herrigunetikpasatzen ziren 17.000 autoetatik14.000 saihesbide berrian barrena iga-rotzen baitira.

Urnietarrentzat ere berri ona da An-doaingo saihesbidea ireki izana, dagoe-neko ez baita zeharkatu beharko Ando-aingo Ama Kandida etorbidea, trafiko

handiko errepidea, Andoaindik haragojoan nahi bada. Saihesbide berria Baz-kardoko biribilgunean bukatzen da, eta,aurreikuspenen arabera, sei-zortzi mi-nutu irabazten dira saihesbide berriaerabiltzen bada.

Markel Olano foru diputatu nagusiak,Eneko Goia Azpiegitura Alorreko ardu-radunak, Rafaela Romero GipuzkoakoBatzar Nagusietako presidenteak etaMikel Izagirre eta Estanis AmutxastegiUrnietako eta Andoaingo alkateek partehartu zuten inaugurazio ekitaldian. Ene-ko Goiak Andoaingo herritarrek hartukoduten lasaitasuna nabarmendu zuen,eta proiektua gauzatu duten enpresaeta langileak zoriondu, “lanak zailtasunhandikoak izan direlako”. Markel Olanok

Urumeako autobideak Donostialdekoeskualdeko herri guztientzat daukan ga-rrantzia nabarmendu zuen, “bertatikigaroko delako gaur egun N-1ek irens-ten duen trafiko bolumen handiena”.

Urumeako autobideak A-15 izena har-tuko du aurrerantzean, Andoaindik Iru-ñera doan autobidearen jarraipena bai-ta. Andoaingo saihesbidea bukatuta, bilan geratuko dira proiektu osoa buka-tzeko: Hernaniko saihesbidearen bikoiz-keta, eta Bazkardo eta Sorabilla artekolotunea. Hernaniko errepidea bikoiztekolanak hasi dira, eta 2013ko hasierarakobukatzea aurreikusi da. Bigarren lana-ren proiektua apirilean bukatuko duteidazten, baina oraingoz ez dute emandata zehatzik.

1552011 // APIRILA ABRIL 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Andoaingo saihesbide berria zabalik,Urnietako herritarren mesedetanMinutu gutxi batzuetan irits gaitezke jada Andoaingo Bazkardoko biribilgunera, Ama Kandida etorbidea zeharkatu gabe

El pasado 22 de marzo se inauguró lavariante de Andoain, de 2,2 kilómetros.230 millones de euros se han presu-puestado para la construcción de todala Autovía del Urumea, que en adelantese denominará A-15, la misma que vadesde Andoain hasta Pamplona. Sóloquedan por acometer el desdoblamien-

to de la variante de Hernani, y el enlacedesde la rotonda de Bazkardo hasta So-rabilla, para evitar el enlace de comuni-cación con la N-I.

Acudieron a la cita el diputado gene-ral de Gipuzkoa Markel Olano, el diputa-do de Infraestructuras Eneko Goia, lapresidenta de las Juntas Generales de

Gipuzkoa Rafaela Romero, y los alcaldesde Urnieta y Andoain, Mikel Izagirre yEstanis Amutxastegi. Gracias a la va-riante de Andoain, los urnietarras quevayan a desplazarse más allá de Ando-ain podrán evitar la transitada avenidaAma Kandida de Andoain, y ahorrar untiempo estimado en seis-ocho minutos.

Inaugurada la variante entre Urnieta y Andoain

Inaugurazioaren une sinbolikoa. © AU © AU

Page 4: berrittu 155. zenb

KULTURA 155APIRILA ABRIL // 20114

Frederic Gutierrez Barde margolariarenerakusketa, Lekaio kultur etxeanCollageak eta hainbat olio margolan ikusi ahal izango dituguLekaio kultur etxeak Frederic GutierrezBarde margolariaren erakusketa anto-latu du, apirilaren 16a arte (17:00eta-tik 20:00etara, astegunetan). Erakus-ketan collagearekin osatutako sail batipini du Gutierrezek, eta hori egitekoerabili duen teknika hainbat egituratakopaperak aurrez aurre jartzean datza,osotasun bat lortzeraino. Collageakeguneroko bizitzako zatiak dira, artebihurturik. Erakusketan erretratu ba-tzuk azaltzen ditu, baita Velazquezen“Las Meninas”-en eta Goyaren “La Ma-ja desnuda”-ren interpretazio batzukere. Bestalde, kolorearen erabilera gai-lendu eta espresionismo abstraktua-ren barruan sar litezkeen olio margolanbatzuk ere erakusten ditu. “El rumor de

la montaña” izeneko sail baten zati txikibat erakusten dut.

Gutierrez 20 urterekin murgildu zenmargolaritzan, Alfredo Bikondoa pinto-rearen eskutik. Bikondoaren estudio-tailerrean hainbat barneratze teknikapraktikatu zituen eta pintura ikustekobeste modu bat barneratu zuen, ez ba-karrik ekintza plastiko gisa, haratagojoan eta gizakiaren sakoneko izaerarahurbiltzera bideratzeraino baizik.

Garai hauetan azalekotasuna eta ma-terialtasuna bere kasa ibiltzen direlauste du margolariak, eta artea antido-to, behar edo isiltasunezko une bihur-tzen dela. “Nire ia obra guztietan hu-tsartea, keinua, denboraren joana etagiza gorputza elkarrekin bizi dira”.

La casa de cultura Lekaio acoge, hasta el 16 de abril, una exposición del pintor Fre-deric Gutierrez. La muestra reúne una serie de collages cuya técnica consiste enutilizar papeles con distintas texturas y confrontarlos hasta que formen un todo.También expondrá una serie de óleos que entrarían dentro del expresionismo abs-tracto en los que predomina el color; además de una pequeña muestra de una seriedenominada “El rumor de la montaña”, cuyo denominador común es el hierro.

Ipuin Lapikoaren 3. saioa,Izaskun Mujika urnietarrarekinSaioan ama lurra izango dute hizpideIpuin Lapikoaren 3. saioa Izaskun Mujika ipuin kontalari urnietarraren eskutik etorri-ko da. Apirilaren 13an izango da, asteazkenean, 17:00etan. “Lurretik sortutakoipuinak” izeneko saioan ama lurra izango da hizpide; izan ere, hilaren 22an LurrarenEguna da munduko hainbat herrialdetan. Naturarekin eta bertan bizi diren izakiekinzerikusia duten hainbat kulturatako istorioak izango dira, lurra errespetatzen etazaintzen erakusten dutenak. Lurretik landareak, loreak edo fruta arbolak hazten di-ra, baina badira hazi bereziak, eta, haiek lurrean landatu, zaindu eta ureztatuz ge-ro, ipuin eder eta bitxiak sortzen dira. Entzun nahi al dituzu?

Saio honen hartzaileak 6 eta 9 urte bitarteko haurrak izango dira. Emanaldia ha-si ondoren eta bukatu bitartean ezingo da liburutegiko haur gelara sartu.

La iniciativa “Ipuin lapikoa” presentará su tercera sesión el 13 de abril, miércoles,a partir de las 17:00 en la biblioteca. La cuentacuentos urnietarra Izaskun Muji-ka, con “Lurretik sortutako ipuinak”, tratará el tema de la naturaleza, aprove-chando que el día 22 se celebra el Día de la Tierra. La sesión irá dirigida a niños yniñas de entre 6 y 9 años. Izaskun Mujika.

Frederic Gutierrez.

Page 5: berrittu 155. zenb

1552011 // APIRILA ABRIL 5

“Ilargiaren bi aldeak” ikuskizuna Saroben,ikastetxeetako 4. eta 5. mailako ikasleentzatHika antzerki konpainiak eta Sarobe gu-neak Donostiako taldearen “Ilargiarenbi aldeak” ikuskizuna antolatu dute. Api-rilaren 14an izango da emanaldia, aste-lehenean, 11:00etan.

Egape eta Presentación de Maríaikastetxeetako 4. eta 5. mailako hau-rrentzako ikuskizuna da , eta dantza etazirkua biltzen ditu, euskaraz. Bi ume jo-lasean. Ume guztiek halaxe egin behardutela sinetsita. Elkarrekin jolastu. Gu-re protagonistei, ordea, zaila egitenzaie elkarrekin jolastea; marra bat dutetartean, eta Ilargia horren lekuko. Hori-xe da historia honen abiapuntua.

La compañía de teatro Hika interpreta-rá la obra “Ilargiaren bi aldeak”, abier-ta a los alumnos de 5º y 6º de Egape yPresentación de María. Será el 14 deabril, lunes, a las 11:00.

Pirritx, Porrotx eta Marimototspailazoek herriko 300 ikaslerenametsa bete zutenDVD berria grabatu zuten SarobenPirritx, Porrotx eta Mari Motots paila-zoek Euskal Herriko txikienen aurreansekulako jarraitzaile taldea dutela be-rretsi zuten berriro. Pailazo taldeak“Ongi etorri, Pupu eta Lore” DVD berriagrabatzeko saioa egin zuen Sarobe gu-nean, martxoaren 30ean, eta Presen-tacion de Maria eta Egape ikastetxee-tako haur piloa gonbidatu saiora: 300inguru. Haur Hezkuntzako bost urtekohaurrak eta Lehen Hezkuntzako 1., 2.eta 3. mailako umeak agertu ziren Sa-robera. Denak, edo ia denak, pailazo jan-

tziekin mozorrotuta, ileordearekin etaaurpegia margotuta.

Hirurak pasatxo hasi ziren lanean pai-lazoak, eta berehala sartu zituztenumeak giroan, Pupu eta Lore haur jaio-berrien aurkezpenean. Bukaera zirrara-garria izan zen, pailazoek urteetan eza-gun egin dituzten kantak bata bestea-ren atzetik abestu baitzituen. Ordu etaerdiko ikuskizunarekin konforme ez, etasaio bukaeran ordu erdi luzea egin zu-ten haurrek hiru pailazoekin besarka-tzen eta haiekin argazkiak ateratzen.

Pirritx, Porrotx y Marimotots realizaron la grabación del DVD “Ongi etorri, Pupueta Lore” en Sarobe el pasado 30 de marzo. Cerca de 300 niños de Presentaciónde María y Egape asistieron al espectáculo ofrecido por los payasos, casi todosataviados con trajes de payaso, pelucas y la cara pintada. Tras hora y media dis-frutando de la actuación, los más txikis tuvieron la ocasión de hablar, abrazarse yfotografiarse con sus auténticos ídolos.© AS

© PL

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.Antzezleak: Miren Gaztañaga, AmaiaPascual eta Maider Yabar.Koreografia: Miryam Perez.Musika: DJ Makala.

Page 6: berrittu 155. zenb

KULTURA 155APIRILA ABRIL // 20116

Split 77 Saroben izango dugu apirilarenamaieran. Taldea Aritz Aranburu (ahotsnagusia eta gitarra), David Rodriguez(bateria), Ekaitz Hernandez (baxua) etaIskandar Rementeria (teklatua) bilbota-rrek osatzen dute eta taldearen izenbereko hirugarren diskoa aurkeztuko di-gute. Haien esanetan, estetika musikalberritzaile eta propioa lortu dute azkenlanarekin: “ez da inportazioko musikahutsa, euskal hirian sorturiko moderni-tatearen doinuak baizik”.

Apirileko saio honekin amaituko da Sa-robe Kontzertuen 2010/11 denboral-dia. Gazte Jaietan, udan eta Sanmiele-tan, hala ere, ziur ez dela gurean musi-karik faltako.

La temporada 2010/11 de Sarobe Kon-tzertuak se despide este mismo mes.El punto y seguido lo pondrá uno de losgrupos más interesantes del panoramaeuskaldun, los bilbotarras Split 77. Suhomónimo tercer disco mezcla con éxi-to el pop, el rock y la electrónica.

SAROBE KONTZERTUAK 2010/11

Aurtengo denboraldiari amaiera borobilaeman nahi dio Split 77 talde bilbotarrak

APIRILAK 29, OSTIRALA / 29 DE ABRIL, VIERNES22:00 // Sarobe AEGISarrera / Entrada: 6 € (5 € flyer-arekin / con flyer)

© Igor Zorrozua

Esne Beltza, Saroben“Noabidea” biraren eszenaratze prestaketalanetan aritu ondoren, entsegu-kontzertua emanzuten; aretoa lepo bete zuten herriko gazteekEsne Beltza musika taldeak hiru egunbete pasa zituen Sarobe arte eszeniko-en gunean. “Noabidea” diskoaren esze-neratze berezia prestatzen jardun zu-ten, udan emango duten kontzertu mor-doaren atarian, eta prestakuntza horibiribiltzeko, entsegu-kontzertua emanzuten, musu truk.

Herriko gazte askok baliatu zuten au-kera hori, eta Sarobe jendez lepo betezen martxoko azken igandean, 250 la-gun inguru. Esne Beltza taldekoek bideoirudiak eta abestiak tartekatu zituzten.Nabarmentzeko modukoa da bideoarenlehen irudia Urnietako Jon Garmendia‘Txuria’ren bertso batekin hasten dela.

El grupo Esne Beltza actuó el pasado día 27 en Sarobe. Fue un concierto abierto alos urnietarras que serviría de ensayo, ya que el centro de artes escénicas ha sidoel lugar elegido para ultimar la puesta en escena de su nueva gira “Noabidea”.

Page 7: berrittu 155. zenb

HAUR ETA GAZTERIA1552011 // APIRILA ABRIL 7

Liburutegiko Xaguak irakurketa saioakarrakasta handiz hasi dira liburutegianKultura eta Gazteria sailek, udal liburutegiarekin batera,haurrentzako proiektu berri bat jarri dute abian

Hainbat ekintza Pazko astean

Ekimena abiatu da. Saioak asteartee-tan izango dira, udal liburutegiko hau-rrentzako gelan, 17:00etatik aurrera.Lehenengoa martxoaren 15ean izanzen, eta arrakasta handia eduki zuen.30 haur inguru azaldu ziren, eta sorgin-duta entzun zituzten irakurritako ipui-nak. Gero, haurrek aho korapiloak etahistoriak kontatzeko aukera izan zuten,euren kabuz. Apirilaren 5ean eta 12anizango dira hurrengo hitzorduak eta bai-ta maiatzeko astearte guztietan ere.

Saio guztiak euskaraz izango dira, 4eta 8 urte bitarteko haurrentzat, etatarte txiki bat egingo zaie gure gizarteerrealitatea osatzen duten beste hiz-kuntza eta kulturei ere. Bigarren fase-an gurasoak ere saioetan parte hartze-ra gonbidatuko dira, bai ipuinak entzu-tera, bai kontatzera. Modu horretan,helduek familia giroan irakur dezatensustatu nahi da.

Liburutegiko Xaguak proiektuaren as-moak irakurzaletasuna bultzatzea eta

gure kulturako ahozko tradizioa ezagu-taraztea dira, guztia ipuin tradizionalenirakurketaren bidez. Hizkuntzarekin jo-lastu eta ahozko adierazmena garatzeaere helburuen artean dago: hitz jokoak,asmakizunak, atsotitzak, bertsoak etapoemak erabiliko dira horretarako. Az-kenik, haurrak liburuetara erakartzeaere sustatu nahi da: liburuak hautatu,besteentzat pasarte bat aukeratu, etahelduentzako liburuak non dauden etanola erabili erakutsiko zaie.

Haur eta Gazte Sailak programazio betea antolatu du Pazko asterako. Jarduerakapirilaren 26tik 29ra banatuko dira eta hiru adin-tarte hartuko dituzte.

I0-4 urtekoentzat: Elkargunea Errekalde kaleko ludotekan, 11:00etatik-12:30era.Zaintzaile batekin etorri behar du umeak.I4-9 urtekoentzat: Aintzinako Jolasak Saroben, 11:00etatik 13:00etara: Txingo,tortoloxak, kanikak, kromoak, sokasaltoa, koltxonetak, jostailu erraldoiak, eraikun-tza jolasak, makillajea, globoak, eta azken egunean jai berezia.I8-11 urtekoentzat: Tailerrak eta Topagunea, Saroben 17:30etik 19:00etara: ma-hai jokoak, koltxonetak, xaboi tailerra, esperimentuak, eta, azken egunean, jinkana.

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33URNIETAKO GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 33 39 72GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL [email protected] · ✆ 943 33 39 73LUDOTEKA ✆ 943 00 98 50

Saroben izango dira jolas gehienak. © SL

Page 8: berrittu 155. zenb

Ionut Zinca txapeldun, seigarrenez, XV. Urnieta-Adarramendi lasterketanBere errekorretik 7 segundora heldu zen errumaniarra;Izaskun Zubizarreta donostiarra, aurreneko emakumea

3.000 euroko diru partida arautu duUdalak herriko eliteko kirolarientzat

KIROLA 155APIRILA ABRIL // 20118

LABURRAK BREVESRecord Guinnes de Marijo SardónLa harrijasotzaile urnietarra MarijoSardón figura en el famoso libro delos records tras superar con éxitouna prueba de fuerza: levantar unapiedra esférica de 50 kilos el máximode alzadas en un minuto. Fue el pa-sado 17 de marzo, en la ciudad ita-liana de Milán y ante las cámaras delCanal 5 de Mediaset.

La urnietarra se midió a la esta-dounidense Melissa Garrett, cam-peona nacional y subcampeona mun-dial de strongwomen, a la que supe-ró en una alzada (12-13).

Ionut Zinca seigarrenekoz garaile izangenuen martxoaren 27an korritutakoproban. Gasteizen bizi den errumania-rrak marka bikaina egin zuen San Juanplazan eta berak duen errekorra 7 se-gundorengatik soilik ez zuen hobetu.Walter Becerra, Sestaon bizi den vene-zuelarra, eta Oier Ariznabarreta bizkai-tarra haren atzetik helmugaratu ziren.

Parte hartu zuten 9 urnietarrek, orohar, lan txukuna egin zuten. Horien ar-tean Jokin Lizeaga eta Ainhoa Jauregiizan ziren azkarrenak. 15. lasterketahonetan 209 korrikalarik eman zutenizena eta 194k amaitu zuten.

ISAILKAPENAKGIZONEZKOAK

1- Ionut Zinka (Rumania) 0:58:422- Walhter Becerra, Sestao 0:59:543- Oier Ariznabarreta (Durango) 1:02:23EMAKUMEZKOAK

1- Izaskun Zubizarreta (Donostia) 1:14:502- Elena Calvillo (Beasain) 1:16:393- Nerea Amilibia (Aia) 1:18:01URNIETARRAK

8- Jokin Lizeaga 1:05:3219- Jon Urdangarin 1:09:2221- Mikel Legarreta 1:09:41

Eliteko kirolariek hainbat gastu eta or-dainketa egin behar dituzte beren pol-tsikotik, eta Udalak kirolari horiei lagun-tzeko konpromisoa hartu du, urtarrile-ko Kirol Galan agindu bezala. Urnietarenizena ezagutarazten dutelako han etahemen, eta ona delako herriak trukeanhaiei zerbait ematea. 3.000 euro dirupartida arautu du Udalak kirolari horien-

tzat, eta etorkizunean kopuru hori han-ditzea da helburua, egoera ekonomikoakhobera egiten badu. Urtean zehar lor-tutako emaitzak hartuko dira aintzat di-ru laguntza erabakitzeko.

Diru laguntza eskatu nahi dutenekbaldintzen berri zehatza izango duteudaletxeko harreran eta Urnietako uda-laren www.urnieta.org webgunean.

Ionut Zinca, azkeneko metroetan. © AU

Ionut Zinca, rumano afincado en Gasteiz, consiguió su sexta victoria de la XV Ur-nieta-Adarramendi-Urnieta celebrada el 27 de marzo. La donostiarra Izaskun Zu-bizarreta debutó en la prueba de la mejor manera posible, consiguiendo la victoriaen categoría femenina. Ambos quedaron muy cerca de mejorar el récord de la prue-ba; Zinca, en concreto, a sólo 7 segundos de su propia marca.

209 atletas participaron en la prueba, entre ellos 9 urnietarras que hicieron unbuen papel. Jokin Lizeaga (8º puesto) y Ainhoa Jauregi fueron los primeros en ca-tegorías masculina y femenina, respectivamente.

El Ayuntamiento ha aprobado una partida de 3.000 euros destinada ayudar a losdeportistas de élite de Urnieta en sus gastos derivados de sus actividades depor-tivas. Las condiciones pueden consultarse a traves de la web www.urnieta.org.

Page 9: berrittu 155. zenb

Martxoaren 29an, Buruntzaldeko 5udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani,Lasarte-Oria eta Urnieta) eta Euskadi-ko Kutxak hitzarmena sinatu dute. Hi-tzarmenaren helburua euskararen era-bilera areagotzea izanik, sinatzaileenartean hartu duten konpromisoetakobat da elkarren arteko harremanak,ahozkoak nahiz idatzizkoak, euskarazizan daitezen saiatzea. Horretaz gain,euskara ahalik eta gehien erabiltzensaiatuko dira beren funtzionamendukoesparru guztietan.

Euskadiko Kutxa, bere aldetik, udale-rri hauetako bulegoetan euskararenpresentzia ugaltzeko ahalegin bereziaegitera konprometitu da eta hori posi-ble izan dadin, zenbait neurri hartuko di-tu. Bost eremutan eragingo dute aipa-tu neurriek: bezeroarekin dituen harre-manetan, eskaintzen dituen zerbitzue-tan, langileen eremuan, kanpo komuni-kazioari dagokionean eta idatzizko doku-mentazioarenean. Aipatu udalak, berenaldetik, hitzarmenaren edukiaren etagarapenaren berri herritarrei adieraz-

teaz arduratuko dira. Hitzarmenean ja-sotzen diren konpromisoak lau urterakohartu dira eta berau eraginkorra izandadin, jarraipen-batzorde bat jarrikodute martxan sinatzaileek.

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Ororen (guztien) ardia, otsoak jan.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Unos por otros, la casa sin barrer.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Orratza baino ari luzeagoa behar da.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Ceder es de sabios.”

Euskadiko Kutxarekin hitzarmena

Korrika Txikia, apirilaren 12an

EUSKARA1552011 // APIRILA ABRIL 9

1.- "Dagokionez"Nahasketa txiki bat argitu nahi dugu gaur, "dagokionean" eta"dagokionez" esapideen artekoa. Gaztelaniazko "en lo que res-pecta" esaldiak sortzen duen nahastea da hori. Izan ere, "da-gokionean" esapidea denborazkoa da beti, hau da, "noiz"-i eran-tzunez erabili da beti euskaraz. Adibidez: "dagokionean eman-go dizut erantzuna".

Besterik da, ordea, azken bolada honetan zabaldu den era-bilera okerra, hau da, "dagokionez" esapidearen ordez "dago-kionean" erabiltzea. Kontuan izan, beraz, denborazkoa deneanbakarrik erabili behar dela "dagokionean", eta gainerakoetan,berriz, "dagokionez".

Argiago gera dadin, hona hemen oker-zuzenketa: "gai horridagokionean"... Ez!: "gai horri dagokionez" esan behar da. Eta,azkenik, "Josuri dagokionean"... Hori ere gaizki: "Josuri dago-kionez" esan behar da".

2.- “Dator” eta “badator”Aditz trinkoek, hau da, laguntzailerik gabekoek ("dator", "da-kit", "zoaz", "gabiltza"...) beren ekintza baiezteko modu berezibat daukate.Baietzaren kontu emateko, aditz trinkoek "ba-" partikula har-tzen dute. Ikus ditzagun adibide batzuk.Hizketan hasteko, ez dezagun esan "dakit erantzuna", esandezagun "badakit erantzuna".Ez esan "datoz gure lagunak", baizik eta "badatoz gure lagu-nak".Gaizki esango genuke "zatoz gurekin?", "ba (al) zatoz gurekin?"galdetu behar baita.Beraz, "dakizu" ez, "badakizu".

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

XVII. Antia lehiaketaIdazlanak aurkezteko epea martxo-aren 18an itxi ondoren, XVII. OnManuel Antonio Antia literaturlehiaketako sariak apirilaren 28anbanatuko dira, 19:00etan, Lekaiokultur etxean egingo den ekitaldian.Azken urteetako parte-hartzeakkontuan izanik, gazteen eta hau-rren kategorietan parte-hartzailekopuruei eutsi zaie; helduen kate-gorian, berriz, kopurua handitu da.

AEK-k antolatutako Korrikaren 17. edi-zioa egingo da apirilaren 7tik 17ra. Tre-biñun abiatu ondoren, eta Donostianamaitu aurretik, Urnietatik igaroko daapirilaren 13an, goizeko 5etan.

Korrika nagusia Urnietara iritsi bez-peran, apirilaren 12an, Korrika Txikiaegingo da. Goi-Mendi tabernaren ondo-tik Arantzubiko biribilgunera eta geroSan Juan plazara joango dira herriko 4

ikastetxeetako ikasleak, lekukoa txan-daka eramanez. Korrikaldia amaitutako-an, San Juan plazan Korrika 17arenflash-moba dantzatuko dute herriko ia1.000 ikaslek. Korrika Txikiak irautenduen bitartean, Etxeberri plazako biri-bilgunetik hasi eta Arantzubiko biribil-gunerainoko errepidea, San Juan plazaosoa barne, itxita egongo da ibilgailuen-tzat. Ikus www.euskalakaria.org

Sinaketa ekitaldia.

Page 10: berrittu 155. zenb

Honela zioen aktore batek urtarrileantaularatutako “Urnieta ‘59” ikuskizu-nean: “Urnieta beti izan da herri tea-trerua”, eta hala da. Joan den mendeanEgi Bila eta Buruntza taldeez gain, Ma-ria Arizmendi eta Roke Lasarte izan zi-ren herrian antzerkia bultzatu zutenak.Elizondo zinemak (gaurko Saroben) kul-tur leiho zabala eskaintzen zuen.

Egape Ikastolak ere ikasturte amaie-ran antzeztu izan zituen Elizondon hain-bat obratxo. 80ko hamarkadan, berriz,Xabier Lete eta Lourdes Iriondo izan zi-ren sustatzaile nagusiak. Buruntza tal-dearen ardura eramateaz gain, EuskoJaurlaritzak eskaturik ipuin eta antzer-ki mordoa prestatu baitzuten EuskalHerriko ikastetxe guztietara zabaldu zi-renak. Antzerki horietako gehienak Ega-pen grabatu ziren eta aktore lanetanikasle askok hartu zuen parte(www.egape.org webgunean ikusgai).

Egape Ikastola antzerkiaikasleen heziketa integrala-ren osagarri delakoan dago.Jolasa, jakin-mina, deskubri-tzea, haurraren arakatzeautonomoa, hiztegia, lengo-aia… eskolak etorkizuneko hirita-rrak motibatu behar ditu eta jola-sa, antzerkia ez dugu zerbait ari-na, friboloa, seriotasunik gabeabezala ulertu behar, erreflexiboaeta balore demokratiko nahiz errespetueta kooperatzaileen bultzatzaile bezalabaizik. Aurreko batean Egapek lan koo-peratiboaren aldeko apustua egina zue-la aipatu genuen. Antzerkia, aho etagorputz espresioa garatzeaz gain, ba-liabide polita da erresponsabilitatea,errespetua eta tolerantzia lantzeko jo-kaera konpetitiboen ordez kooperatibo-ak bultzatuz. Beraz, curriculumeantxertatua dagoenez 3 urte dituztenetik

lehen hezkuntza bukatu arte, antzer-kiaz baliatzen gara ingelesa, musika,historia eta beste hainbat gai lantzeko.Ikastolan dagoen antzokian edota Saro-ben, ikasturte amaieran batik bat.

Azkenik, herriak bultzatutako ekime-na txalotu nahi dugu, antzerki tailerra.

Artículo disponible en: www.egape.org

Aurreko martxoaren 2an, Hezkuntza Sailak H.M.H.-ren (M.E.T.) inguruan Donostia-ko Miramar jauregian antolatutako jardunaldian parte hartzeko gonbidapena eginzion Presentación de María ikastetxeari, beraien lana, funtzionamendua, esperien-tzia eta praktika onak zabaltzeko. Ikastetxeko H.M.H. arduradunak bertan emanda-ko azalpenak goraipatu zituzten eta Ikastetxean egiten ari garen lanarengatik zo-riondu zuten.

Euskadiko ikastetxe askotako zuzendariak eta irakasleak gerturatu ziren. Hori de-la eta, jauregiko beste areto bat zabaldu behar izan zuten eskaerei aurre egiteko.

Kristau Eskola ofizialki Cambridge-ko zentro irekia izango da, eta hemendik aurrera,bere ikastetxeen bitartez, Cambridge-ko azterketa ofizialak gizarte osoari eskaindiezazkioke eta ez bere ikasleriari soilik.

Kristau Eskolak Cambridge erakundeak dituen azterketa desberdinak aurkeztenditu, maila desberdinei bideratutakoak: Starters, Movers, Flyers, KET (Key EnglishTest), PET (Preliminary English Test), FCE (First Certificate in English), CAE (Certi-ficate in Advanced English), CPE (Certificate of Proficiency in English) eta BEC (Bu-siness English Certificates) izendapena duten hiru tituluak: BEC Preliminary, BECVantage, BEC Higher.

Kristau Eskolak eskaintzen duen aukera aprobetxatuz, gure ikastetxeko 6. maila-ko ikasleak KET-a egitera animatu ditugu.

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Presentacion de Maria, Miramar jauregian

Gure ikasleak KET egiten

IKASTETXEAK 155APIRILA ABRIL // 201110

Cambridge.

Miramar jauregia.

Herri teatrerua“Herriak hezi…ikastolak bizi”

Page 11: berrittu 155. zenb

AISIA ETA ZERBITZUAK1552011 // APIRILA ABRIL 11

OSTIRALA / VIERNES: 22:00 + IGANDEA / DOMINGO: 16:002 EGUN / 2 DÍAS

EGUN 1 / 1 DÍA IGANDEA / DOMINGO: 11:30 / 16:00 PREZIOA / PRECIO: 2,50 €

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info

SCOTT PILGRIM CONTRA EL MUNDO

APIRILAK 1 / 31 / 3 DE ABRIL

MEGAMIND

APIRILAK 8 / 108 / 10 DE ABRIL

HÉROES

APIRILAK 15 / 1715 / 17 DE ABRIL

APIRILAK 22 / 2422 / 24 DE ABRIL

I JaiakI KulturaI ErreportajeakI Denboraren makina

WEB-EKO ATALAK

I FiestasI CulturaI ReportajesI Máquina del tiempo

SECCIONES DE LA WEB

IURNIETA TELEBISTA ARTXIBOA / ARCHIVO www.urnieta.org

IURNIETAKO KZ-GUNEA www.kzgunea.net

APIRILEKO ORDUTEGIA: 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA

· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIEN GAINEKO EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA

· IKASTAROAK: ASTELEHENETIK OSTIRALERA

✱ e-administrazioa KZgunea✱ Internet + e-administrazioa KZgunea

· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (2-4 ordu)

✱ Picnik✱ MetaPosta I + II✱ Irudi digitalen tratamendua I + II✱ Ubuntu✱ Google Calendar ✱ iGoogle✱ Enplegu bat lortu✱ Blogger✱ eBay

HORARIO DE ABRIL: 09:00-13:00 DE LUNES A VIERNES

· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES

· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN EN NUEVAS TECNOLOGÍAS

· CURSOS: DE LUNES A VIERNES

✱ e-administración KZgunea✱ Internet + e-administración KZgunea

· SEMINARIOS: PRÁCTICAS EN INTERNET (2-4 horas)

✱ Picnik✱ MetaPosta I + II✱ Tratamiento de imágenes digitales I + II✱ Ubuntu✱ Google Calendar ✱ iGoogle✱ Consigue un empleo✱ Blogger✱ eBay

Page 12: berrittu 155. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de este mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:LEIRE PEÑAGARIKANO: TRANKATX BASERRIA

155 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Qué caserío es el que aparece en imagen?

KORRIKA 17 URNIETANAPIRILAK 12, ASTEARTEA / 15:30KORRIKA TXIKIAEgape, Presentacion de Maria etaSalesiar ikastetxeetako ikasleenparte-hartzearekin, ibilbide hauegingo du: Idiazabal kalea (Goimendiondoan) - San Juan kalea - Azkortekalea - Arantzubi - SanJuan plaza.Bukaeran, Korrikako kantuarekin‘flash mob’ bat egingo da.APIRILAK 13, ASTEAZKENA / 05:00Korrika 17 Mandazubiko biribilgu-nera iritsiko da. Herrigunea zehar-katu ondoren, 05:30ean, Andoain-go ordezkariei pasako zaie lekukoa,Urbanetako biribilgunean.

www.korrika.org

“LIBURUTEGIKO XAGUAK”,HAURRENTZAKO KANPAINAAPIRILAK 5 ETA 12, ASTEAZKENA / 17:00Udal liburutegia+ 7. ORRIALDEA

“IPUIN LAPIKOA”,HAURRENTZAKO KANPAINAAPIRILAK 13, ASTEAZKENA / 17:00Udal liburutegia“Lurretik sortutako ipuinak”, IzaskunMujika ipuin kontalariarekin.+ 4. ORRIALDEA

LIBURUAREN EGUNAAPIRILAK 14, OSTEGUNASan Juan eta Etxeberri plazakLiburuak salgai izango dira San Juanplazan (09:30-14:00) eta Etxeberriplazan (16:30-19:30).

Iñistorra Elkarteak eta Eder liburudendak antolatua, aurten aurreratuegin da ospakizuna, apirilaren 23a La-runbat Santua delako.

APIRILAK 15, OSTIRALA / 20:00Sarobe AEGLiburuaren Eguna borobiltzeko, “Bus-tilehorreko poemak” poesia musika-tuaren emanaldia eskainiko dute JoseLuis Otamendik eta Juan Azpillagak.Iñistorra Elkarteak antolatua.

PAZKO ASTEKO EKINTZAKAPIRILAK 26-29Ludoteka eta Sarobe AEG+ 7. ORRIALDEA

XVII. ANTIA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETAAPIRILAK 28, OSTEGUNA / 19:00Lekaio kultur etxea+ 9. ORRIALDEA

SAROBE KONTZERTUAK: SPLIT 77APIRILAK 29, OSTIRALA / 22:00Sarobe AEG+ 6. ORRIALDEA

AGENDA APIRILA / ABRIL

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO