berrittu 175. zenb

12
175 2013 OTSAILA FEBRERO Zatoz Inauteriez gozatzera! Urnietako Udalaren aldizkaria © Juanfer / DV

description

 

Transcript of berrittu 175. zenb

Page 1: berrittu 175. zenb

1752013OTSAILAFEBRERO

Zatoz Inauteriez gozatzera!

U r n i e t a k o U d a l a r e n a l d i z k a r i a

© J

uanf

er /

DV

Page 2: berrittu 175. zenb

1752013 // OTSAILA FEBREROKULTURA2

Kantuz kantu ospatuko daaurten ere San AgedaEuskal Herrian eta beste hainbat lekutan Santa Ageda eguna ospatuko da da-torren otsailaren 5ean. Urnietako herriak ere, tradizioari eutsiaz, ospakizunhorretarako hainbat ekimen hartuko ditu.

Hainbat ekitaldi izango dira gozagarri Ur-nietan Santa Ageda festaren baitan. Guz-tietatik, azpimarratzekoa da UrnietakoUdalak beste behin antolatu duen SantaAgeda Abesbatza herrikoia. Koru horrekSanta Ageda bezperan –otsailaren 4an, as-telehenean– herriko etxeetatik egingo duibilbidea, kaleak girotuz. Hala, Santa Age-da Abesbatza San Joan plazatik abiatukoda arratsaldeko 18:00etan.

Kantaldia behar bezala atera dadin,Udalak antolatutako entsegutan hartu du-te parte zenbait urnietarrek. Santa AgedaAbesbatza jendetsua izango da beraz etadatorren hilaren 4an. Kantuz kantu jar-dungo du Urnietako kaleetan zehar orain

dela 20 bat urte jaio zen abesbatza hark.Aurten ere koru horren emanaldiak ziurbere aztarna utziko duela herrian, Ageda-ren historiak Euskal Herrian utzi duen be-zalaxe.

Abesbatzan parte hartzeko aukera duteoraindik urnietarrek. Azken prestaketasaioa egunean bertan izango da, LekaioKultur Etxean arratsaldeko 17:00etan. Ezda ezaugarri berezirik behar koru herrikoihorretan parte izateko. Funtsezkoena San-ta Ageda egunaren bueltan jai giroa etaherri mugimendua sortzea da. Hori bai,baldintza bat da nahitaezkoa: armairukokaxetatik baserritar jantziak ateratzea etafestaz gozatzea!

Entsegu bat, Lekaio kultur etxean. © Udala

El Coro de Santa Aguedaamenizará con sus cánticos lascalles de Urnieta el próximo lunesdía 4, víspera de Santa Agueda.

Numerosos vecinos se hananimado a participar en ese coropopular. Para que otro año más lainiciativa sea todo un éxito, losparticipantes han acudido a losensayos organizados por elAyuntamiento en las últimassemanas

La agrupación coral partirá desdeSan Joan Plaza a las 18:00h elpróximo lunes día 4. Se pide a losurnietarras que participen deforma activa en el acto festivo,ataviados con sus trajes debaserritarras.

Page 3: berrittu 175. zenb

3KULTURA1752013 // OTSAILA FEBRERO

JUXTO EGAÑA ABESBATZAKO KIDEA

“Abesbatzari jarraipena emateatradizioari eusteko bide bat da”Noiz hasi zen Santa Ageda Abesbatza-ren ibilbidea?Beno, benetazko korua bultzatu zuena,jende asko bertara erakarrita, Gotzon Au-lestia ondarrutarra izan zen. Aurretik ba-zegoen dena den talde txiki bat. Aulestiakhiru urte eman zituen Urnietan (1981,1982, 1983), oso urte oparoak izan zirenmusikalki. Abesti asko armonizatu zituen ,musikari bikaina zen. Gainera, kanta askoutzi zituen Elizarako eta orain errepertorioizugarria dugu, berak utzitakoa.

Beraz, koruaren ibilbideari serio ekinzitzaion garai hartan.Hala da. Koru erraldoi batean bihurtu zenhura, Aulestiari esker. Pentsa, taldeanabesten zuten Lourdes Iriondok eta XabierLetek, besteak beste. Lau ahotsetan abes-ten genuen, Gotzonek berak armonizatu-ta, eta bi abesti ere sortu zituen, espresukiSanta Agedaren ingurukoak.

Hasierako grin hori mantendu da urteguzti hauetan?

Gotzonek alde egin zuenean, pixkanaka-pixkanaka moteltzen joan zen. Santa Age-da Abesbatza berak sortutakoaren etaegindakoaren jarraipena izan da. Egia daazken urteotan herritar askok parte hartudutela koruan; agian eraberritu beharko li-tzatzeke, Gotzonek berak utzitako altxorhori berreskuratzeko, ahots gehiagotanabestuaz. Dena den, herri honek tradizio-ari eusten jarraitzen du, eta koru honi ja-rraipena ematea tradizio horri heltzeko bi-de bat da.

Agata Deuna gogoan Euskal HerrianOtsailaren 5ean Santa Ageda eguna da eta bezperan santa-es-kean kalean ibiltzeko ohitura dago Euskal Herrian. 251. urtekootsailaren 5ean bularrak moztu zizkioten emakume siziliarrarenhistoria gogora ekarriko da berriro. Sizilian jaio zen Agata230ean. Neska ederra omen zen eta Siziliako Kintziano gober-nadoreak berarekin ezkondu nahi zuen. Baina Agedak kristau-tasunean fede itsua zuen eta ez zuen onartu gobernadorearen

proposamena. Kintzianori ez zitzaion gustatu haren erantzunaeta kartzelan sartu zuen, eta bertan torturatu egin zuen; bula-rrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urteko neska gaztea.

Katanian gertatu zen hori guztia 251ko otsailaren 5ean. San-ta Agata mendebaldeko lehengotariko birjina-martiria da. Mar-tiri askorekin gertatu izan ohi den bezala, Santa Agata ere Eus-kal Herriko zaindari egin zuten. Herritarrak eta taldeak santa-es-kean kalera ateratzen dira neska gazte siziliarraren ohoretan ko-plak eta bertsoak kantatzera; kopla edo bertso horien bidezAgataren bizitza kontatzen da, eta kantua kantatuko den etxe-ko senideei zuzendutako bertsoak ere abesten dira.

Juxto Egaña. © Udala

Page 4: berrittu 175. zenb

1752013 // OTSAILA FEBREROUDAL ZERBITZUAK4

Herritarren erosotasuna, BERTAN bulegoaren lehentasuna

Mejorado el acceso a la Oficina de Atención Ciudadana BERTAN

Herritarrrek BERTAN bulegora jo dezakete Urtarrilaren 7az geroztik, Urnieta-ko Udaleko sailen baten bitartekaritza edo esku-hartzea eskatzen duen edo-zein izapide gauzatu ahal izateko. Denda Berri izenarekin ezagutzen deneraikinean kokatua, goizeko 07:30etik 14:30era dago zabalik.

Gracias a la peatonalización del vial próxi-mo al Ayuntamiento en la plaza de San Jo-an –esa zona quedará cerrada de formadefinitiva al tráfico– la Oficina de AtenciónCiudadana BERTAN tendrá una entradaamplia y cómoda. Además, San Joan Plazaserá un espacio de encuentro para todas ytodos los urnietarras, un sitio seguro y dedisfrute para toda la familia, sin tráfico de

coches en la zona. En la segunda fase seprevé peatonalizar también la otra partede la plaza y, aunque estará abierta al tráfi-co, tendrán prioridad los viandantes.

Prioridad del viandanteSiguiendo las directrices del futuro PlanGeneral de Ordenación Urbana y, en con-secuencia, con lo recogido en el Plan de

Accesibilidad y en el borrador del Plan deMovilidad, la fotografía de las calles de Ur-nieta dará un giro de 180º. Esas actuacio-nes traerán numerosas ventajas para la ciu-dadanía: se habilitarán más espacios deaparcamiento, se descongestionará el trá-fico en numerosas calles –sobre todo enIdiazabal– y se priorizará a los viandantescon respecto al vehículo.

Informazio ziurtagiriak eskatu, datu per-tsonalak aldatu, erroldarekin lotutako era-giketak egin, kexak edo ekarpenak aur-keztu, diru-laguntzak eskatu, ikastaroeta-rako izen-emateak, menpekotasuna ba-lioztatzeko eskaerak, obra baimenak, sala-ketak, eta abar. Urtarrilaren 7az geroztik,gisa horretako tramiteak egiteko tokiaBERTAN da.

Denda Berri izenarekin ezagutzen deneraikinean zabaldu da BERTAN HerritarrenArreta Bulegoa. Gerturatzen diren herrita-rrek bi gune aurkituko dituzte bertan, etaeuren eskaerei erantzuteko pertsona bat,horietako bakoitzean. Bilera gela bat erebada, gai konfidentzialagoak landu behar

direnerako. Eta Udalak ordenagailu bat etainprimatzaile bat ere jarri ditu herritarreneskura, behar izanez gero edonork erabilditzan, doan.

Urnietarrek hiru bide dituzte BERTANzerbitzuarekin harremanetan jartzeko: bu-legora bertara gerturatuz, udaletxeko weborriaren bitartez edo telefono bidez. Pro-zesua errazteko, Urnietatik deituz gero,nahikoa izango da Udalarekin jarduteko010 zenbakia markatzea. Udaltzaingoare-kin hitz egiteko, berriz, 092ra deitu behar-ko da. Webguneari dagokionez, une ho-netan tramite batzuk bakarrik egin daitez-ke telematikoki, baina pixkanaka falta di-renak ere bertatik bideratuko dira.

Eskolatze adineandauden neska-mutileketxean jasoko duteerrolda agiria

BERTAN Herritarren Arreta Bulegora-ren helburu nagusia da urnietarrenerosotasuna bermatzea, agiriak esku-ratu eta tramiteak egiteko garaian.Horren erakusle da BERTAN-ek es-kaintzen duen zerbitzuetako bat: he-mendik aurrera, eskolatze adineandauden gaztetxoek errolda agiria ja-soko duten euren etxeetan, gurasoeiberez nekeza den matrikulatze proze-sua errazte aldera. Informazio zabala-goa eskuratzeko, deitu 010 telefono-ra (Urnietatik) edota gerturatu BER-TANeko bulegora.

BERTAN, la Oficina de AtenciónCiudadana, es ya la puerta delAyuntamiento. A través de esaoficina, se pueden realizarcualquier trámite que requiera laintervención de algúndepartamento del Consistorio

Allí podemos solicitar informacióny certificados, realizar cambiosrelativos al censo, presentarquejas o aportaciones, solicitarsubvenciones, inscripciones acursos, solicitar la valides dedependencia, permiso de obras…

Hay tres formas de ponerse encontacto: acudiendo a la oficina,a través de la web municipal ollamando por teléfono. DesdeUrnieta, es suficiente marcar elnúmero de teléfono 010 parahablar con BERTAN.

Page 5: berrittu 175. zenb

5UDAL ZERBITZUAK1752013 // OTSAILA FEBRERO

Aldaketakerrepide sareanOnartzear dagoen Plan Orokorrak, herrikoerrepide sarean aldaketa dezente ekarrikoditu. Esaterako, San Joan plaza, orain arteherriko biribilgune zena, hemendik aurre-ra ez da izango. Hala, herritarrek beste au-kerak garatu beharko dituzte beren ohikobarne ibilbideak egin ahal izateko. Lehe-nengo fasean, jada burutzen ari dena, uda-letxe aurrea peatonalizatu eta trafikoariitxiko da –bigarren fase batean plazarenbeste aldea oinezkoentzat bideratzeko as-moa dago, neurri batean autoei irekitaegongo den arren–.

Obra horrekin, Etxeberri plazatik San Jo-an plazarantz doan errepidea norabide ba-karrekoa izango da. Ondoko planoan adie-razten den modura, agian etorkizunean

bide horren zati bat norantza bikoitzekoizango da, baina hori oraindik zehaztekedago. Geltoki kalea beheranzko norabidebakarrean geratuko da zati batean (plaza-tik Santa Leokadia kaleraino; hortik goraezingo da igo. Santa Leokadiatik geltokira-ko bidea zentzu bikoitzekoa izango da, zir-kuito moduko bat eginez. Planoan ikustendenez, Urraka auzoan, Santa Leokadia er-dia eta Isidro Setien erdia zentzuz aldatudira. Aktuazio horren zergatia da behe-ranzko norabidean Santa Leokadia kaleakIsidro Setienek baino sarrera zabalagoaduela (Zabor kamioia sartzeko e.a.). Aran-zubi aldera ordea, oso irteera kaxkarra etaarriskutsua dauka. Hori ekiditeko bi zirkui-tu egin dira.

BERTAN bulegoa. © Udala

Page 6: berrittu 175. zenb

1752013 // OTSAILA FEBRERO2013KO INAUTERIAK6

Hasi mozorroak prestatzen,Inauteriak badatoz-eta!Inauteriak heltzear daude, eta egunotan,datorren larunbatean, hilak 9, desfileaneta beste hainbat ekintzatan parte hartu-ko duten urnietarrek prestaketa lanetanburu-belarri dihardute. Jantziak josi, ka-rrozen muntaia amaitu, dantzak ikasi…urtetik urtera Inauteriak protagonismohandiago hartzen doaz herrian. Horrenerakusle, mozorrotzen den jende kopu-rua. Aurtengoan desfilean irtengo direntalde desberdinak elkartu dira, Inauterieguna ondo antolatu eta guztien artean

herritar orori ikuskizun paregabea eskain-tzeko asmoz.

Ekintza mordoxka izango da larunbathorretan. Konpartsak, urtero legez, gai ba-ten bueltan mozorrotu eta Urnietako kale-ak kolore biziz beteko dituzte. 2013koInauteriak berezko egitaraua izango dute,Poxta Zahar Urnietako Gazte Kuadrilek,On Bizi merkatari elkarteak, herriko hain-bat konpartsek eta Bosko Anitz aisi elkar-teak antolatuta. Hala, egitarau zabala ta-xutu dute larunbaterako, otsailak 9.

Otsailak 9, larunbataEgitaraua12:00 Anplipoteoa San Joan plazatik.14:00 Bazkari Piknika.• Janaria norberaren kontu• Tiketak: 1 € (Xauxar eta Movie ta-bernatan)• Ondoren, showa (izena eman etaanimatu!)• Talde bakoitzak bere musika ekar-tzeaz arduratu beharko du• Sariak egongo dira!17:00 Mozorro kalejira herrian zehar.20:00 Pintxo-pote eta Boka-Trago OnBizik antolatuta.22:00 Mozorro eta karroza lehiaketaIdiazabal kalean.• Sari indibidualak eta taldekoakegongo dira.

© Juanfer / DV

Page 7: berrittu 175. zenb

72013KO INAUTERIAK1752013 // OTSAILA FEBRERO

“Nos juntamos por primera vez el año pasado, alrededor de 30 personas. Este año ya se-remos unos 50. En 2012 nos disfrazamos de personajes del terror, y el disfraz de esta edi-ción… ¡es una sorpresa! Es bonito ese día porque en nuestra comparsa salimos todos jun-tos, todos los padres con nuestros hijos. Como anécdota, cabe mencionar que en el gru-po solo tenemos dos niñas, el resto son chicos, de entre 6 y 10 años.

Todas las comparsas recorreremos, desde el mediodía, las calles del pueblo. La intenciónes llevar un itinerario establecido, para que esté todo más organizado. Entre todos los gru-pos hemos organizado diferentes iniciativas que tendrán lugar durante todo el día del sá-bado. La verdad es que poco a poco se está impulsando la celebración del Sábado de Car-naval en Urnieta. Ese es el objetivo, que la gente no se vaya a otros municipios a celebrarel carnaval. Además, con los años queremos convertir el Carnaval en una cita ineludible enel calendario festivo urnietarra”.

CHELO GIBAJAPARTICIPANTE DE UNA COMPARSA DECARNAVAL

Zenbat urte daramatzazu begirale modura?Lau bat urte daramatzat, baina 8 urterekin sartu nintzen Bosko Anitzen, ume bezala. Go-goan dut garai hartan, Saroben mozorro festa bat egiten genuela: dantzaldia, mozorrooriginalenen lehiaketa izaten zen… ondoren Jakutegi plazan txokolatada antolatu etaarratsaldea pasatzen genuen. Gaur egun, orain dela lau urtetatik, kalejira egiten dugu. Sa-lestarretatik jaitsi eta ondoren ume guztiekin San Joan plazan elkartzen gara eta dantzaemanaldia eskaintzen dugu.

Txaranagarekin ere Urnietako kaleak zeharkatzen dituzue ez?Bai, halaxe da. Etxeberri plazarantz joaten gara, ondoren Egape ikastolarantz, eta gutxi-naka-gutxinaka Salesiarretara heltzen gara.

Bosko Anitz inauteriaren berpizte horren bultzatzailea izan dela esan genezake?Nik uste dut baietz. Inauteri giro hori sustatzeko lana egin du elkarte honek. Ihauteritakolarunbata nahiko hilda zegoen azken urteotan. Orain berpizten hasi da, eta gero eta jen-de gehiagok parte hartzen du egun horretan. Gurasoak, umetxoak, gazteak…guztiakateratzen dira kalera mozorroturik.

Bosko Anitzetik, zenbat gaztek hartu zuten parte iazko Inauterietan?250 bat haur eta gazte izan ziren guztira. Lan asko eramaten du dena antolatzea. Batik batkarroza eta jantziak egiteak denbora asko darama. Iaz Braveheart filmeko pertsonaiezmozorrotu ginen, eta gaztelu bat landu genuen karroza modura. Inauteriak baino bi astelehenago hasten gara guztia prestatzen.

Pertsonalki, zer da zuretzat Inauteria Urnietan ospatzea?Oso berezia da. Ezin da Tolosa edo Donostia bezalako lekuekin alderatu, baina azken fi-nean herriari bizitasuna ematen zaio, hori da guk nahi duguna. Txikitan ilusio handia egi-ten zidan, eta orain ilusio hori berriz ere berpiztu da, urtetik urtera are eta jende gehiagoanimatzen delako mozorrotu eta festaz gozatzera.

ERIKA GÓMEZBOSKO ANITZ AISIATALDEKO BEGIRALEA

© Udala

© Udala© Jokin Jimenez

© Jokin Jimenez

© Bosko Anitz

© Andrea Unanue

© Alazne Nuñez

Page 8: berrittu 175. zenb

1752013 // OTSAILA FEBREROZINEMA8

DAVID ROSCO URNIETAKO UDALEKO SUSTAPEN ZINEGOTZIA

“Kalitatezko zinea prezio lehiakorbatean eskaintzea da Udalaren xedea”

“Bonoekin, zinema eskuragarri” kan-paina abian da. Zein dira ekimen ho-rren helburu nagusiak?Gure helburu nagusia urnietarrei zinea es-kuragarri uztea da, kanpainaren izenbu-ruak dioen bezala, kalitatezko zinea preziolehiakor batean.

Bi bonu mota atera dituzue, Bono 5 etaBono 10. Ezaugarriak berberak al dirabietan? Ezaugarriak oso paretsuak dira, desber-dintasun txiki batekin hori bai; BONO10-ak merkeagoak dira BONO5-ak baino. Bo-nu denak besterengarriak dira, taldeanerabili ahal izateko, eta pertsonako nahiadina eros daitezke. Txartel hauek ema-naldiaren egun berean erosi daitezke zi-nemako lehiatilean edota astean zehar,Sarobeko harreran, bulego orduetan.2013ko abenduaren 31 baino lehen era-bili behar dira.

Nola ikusten duzu zinemaren egoeraUrnietan? Urnietako zinea, bereziki urnietar gazte-txoek erabiltzen duten zerbitzu bat da. Ha-la, haurrek euren beharrak asetuta izango

dituzte, gutxienez hilero hiru asteetan ze-har, igandeetan bi saio izango dituzte. Ha-laber, ikusle helduagoei zuzendutako fil-mak proiektatuko dira, hilean bi saio eskai-niz, asteburu bakar batean kontzentratu-ta. Lehenengo emanaldia ostiral ilunaba-rrean izango da eta bestea, aldiz, igandearratsaldean.

Udaleko Kultura sailak buru-belarri la-nean dihardu zinema herrian sustatze-ko. Kanpaina hau horren isla da. Urteosoan zehar martxan egongo da alairaupen-data du ekimen honek?Urnietan zinea urria eta maiatza bitarteanmartxan egongo da. Izan ere, eguraldi onadatorrenean, urnietarrok gure eskualdekonaturaz eta inguruko bazterrez gozatzeagustuko dugu.

Oro har, nola dator aurtengo zinemadenboraldia?Denboraldi berri hau, abentura, komedia,azpikeri eta akziozko pelikula onenen es-treinaldiz josita dator. Aurreratu dezakethurrengo datetan, La Vida de Pi, HotelTransilvania eta El origen de los guardianesfilmez gozatu ahal izango dugula.

David Rosco. © Udala

Page 9: berrittu 175. zenb

9LABURRAK1752013 // OTSAILA FEBRERO

XIX. Antia Literatur Lehiaketanparte hartzeko epea, zabalikOn Manuel Antonio Antia Literatur Lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du Urnie-tako Udalak. XIX. edizio honetan, urteroko metodologia eta oinarriak erabiliko dira. Lite-ratur lehiaketak hiru kategoria ditu: Helduen kategoria, Gazteena, eta Haurrena. Ondo-rengo taulan zehazten dira lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta lanak aurkeztekoepeak, besteak beste:

1) Helduen kategoria: 16 urtetik gora.· Lanen luzapena: gutxienez 8 orri, gehienez 20. · Lanak aurkezteko epea: martxoaren 8 arte.· Sariak: 1.- 1.500 €

2.- 900 €2) Gazteen kategoria: 12 eta 16 urte bitarteko gazteak, Urnietan erroldatuak edota he-rriko eskola bateko ikasle direnak.

· Lanen luzapena: gutxienez 3 orri, gehienez 8.· Lanak aurkezteko epea: martxoaren 8 arte.· Sariak: 1.- 600 €

2.- 360 €3.- 80 €

3) Haurren kategoria: 12 urtetik beherakoak, Urnietan erroldatuak edota herriko esko-la bateko ikasle direnak.

· Lanen luzapena: gutxienez 2 orri,gehienez 4.· Lanak aurkezteko epea martxoaren 8 arte.· Sariak: 1.- 200 €

2.- 120 €3.- 70 €

Egurrezko jolasakUrnietako gazteek eginda+ Madera proiektua artisau-tailerrak buru-tzean oinarritzen da; bertan Urnietako zen-bait gaztek egur birziklatuekin jolasak egin-go dituzte. Otsailetik aurrera Gaztelekuko 8gaztek hartuko dute parte egitasmoan. Ja-da hasi dira lanketa saioekin eta datorrenmaiatzeko Gazteria jaietan gazte horiek sor-tutako egurrezko artisau-jokoen erabileradinamizatzeaz arduratuko dira.

+ Madera egitasmoak gazteei lan eta par-te-hartze gaitasunak garatzeko aukeraematen die, beren ingurunean eginkizuneraginkor bat garatzen dutelarik. Gainera,esperientzia honen bitartez, artisau-lanaberreskuratzen da, birziklapen-materialaerabiliaz.

Iazko edizioa, Gaztelekuko gazteekin. © Udala

Bases del certamenliterario Antia

Las principales bases a tener en cuen-ta son las siguientes:

1. Cada concursante puede presen-tar como máximo un trabajo. Los rela-tos deben tener un título, y se podráutilizar un alias.

2. Los relatos deberán estar escritosen euskera, y no habrán sido premia-dos ni publicados en ningún otro con-curso. Serán de tema libre.

3. Los relatos estarán mecanogra-fiados a doble espacio, en hojas escri-tas por una sola cara. Se presentarántres copias, sin rastro del autor, y me-tidos en un sobre cerrado. Dentro delsobre, a su vez, se incluirá otro sobre,dentro del cual se reflejarán el DNI,nombre y apellidos, domicilio, nº deteléfono y dirección de e-mail.

4. Los relatos se recibirán en mano osi no se enviarán por correo, bien alAyuntamiento de Urnieta, bien a la ca-sa de cultura Lekaio (plaza San Joan,20130 Urnieta).

5. El concurso se decidirá el 25 deabril, y el resultado se difundirá en losmedios de comunicación.

Proyecto +MADERAEl proyecto + Madera, gestionado porHezi Zerb (asociación que a su vez lle-va la gestión del Gazteleku) y con lacolaboración de la Fundación Intervi-da, tiene como finalidades últimas laparticipación social, la motivación for-mativo laboral y el trabajo colaborati-vo de jóvenes. Varios jóvenes de Ur-nieta participaron el año pasado enesta iniciativa, que este año se vuelvea repetir. Así, a partir de este mes ochournietarras tomarán parte en el pro-yecto + Madera.

La iniciativa se basa en la elabora-ción de juegos de madera, que podránser disfrutados por las niñas y niños dela localidad. Como en la edición ante-rior, los chavales del Gazteleku, unavez elaborados los juegos, serán losque encargados de sacarlos a la calle yde dinamizar su utilización en las pró-ximas fiestas de la Juventud.

Page 10: berrittu 175. zenb

1752013 // OTSAILA FEBREROIKASTETXEAK10

MATRIKULA ZABALIK!URTARRILAREN 28tik OTSAILAREN 8raDEL 28 DE ENERO AL 8 DE FEBRERO

BIZITZARAKO HEZKUNTZAEDUCACIÓN PARA LA VIDA

WWW.EGAPE.ORG

BILERAK DBHkoentzat / REUNIONES para la ESOurtarrilaren 30 de enero Azkorte,17:00 h.

BILERAK 2 URTEkoentzat / REUNIONES para 2 AÑOSurtarrilaren 28 de enero Etxeberri Plaza,17:00 h.

MATRIKULEDUCACIÓN PARABIZITZARAKO HEZ

ZABALIKLA A LA VIDA

KUNTZA

K!

DEL 28 DE ENERO URTARRILAREN 28

AL 8 DE FEBREROOTSAILAREN 8ra8tik

WWW.EGAPE.ORGurtarrilaren 30 de ener

urtarrilaren 28 de enerBILERAK 2 URTEkoen

BILERAK DBHkoentz

Gro Azkorte,17:00 h.

ro Etxeberri Plaza,17:00 hntzat / REUNIONES para 2 A

zat / REUNIONES para la

a ESO

h.AÑOS

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

• Haur Eskola: irailetik uztaila arte • Escuela Infantil: de septiembre a julio• Haur eta Lehen Hezkuntza (3-12 urte) • Educación Infantil y Primaria (3-12 años)• Bigarren Hezkuntza (12-16 urte) • Educación Secundaria (12-16 años)• Batxilergoa (16-18 urte) • Bachiller (16-18 años)• Erdi eta Goi mailako Zikloak • Grado Medio y Superior

Beste zerbitzu osagarriak / Servicios complementarios• Bertan prestatutako janaria, 2013an PREZIO BEREZIA 0-2 URTEKOENTZAT

Comida preparada en el centro, DURANTE 2013 PRECIO ESPECIAL PARA 0-2 AÑOS. • ORDUTEGI ZABALA Haur eta Lehen hezkuntzan: 07:30etik 18:00etara

AMPLIO HORARIO en Educación infantil y Primaria el horario: de 7.30h. a 18.00h.• LUDOTEKA uztailean, 2-5 urteko ikasleentzako

LUDOTECA en julio para alumnos/as de 2 a 5 añosJarduerak: Euskal dantzak, danborrada, txaranga, gitarra, saxoa, xakea, ingelesa, BoskoAnitz asisialdi klub-a…

EUSKAL HIZKUNTZA ETA KULTURA SUSTATZEN · ELEANIZTASUNA · FORTALECIEN-DO LOS VALORES HUMANOS Y CRISTIANOS · ETXEKO GIROA · KALITATEZKO HEZI-KETA · IRAKASLEEN GERTUTASUNA · PROFESORES CERCANOS · GURASO TUTOREENARTEKO HARREMAN ESTUA · SEGUIMIENTO PERSONALIZADO

Presentación de María: 943 551 782 urnieta.presentaciondemaria.orgSalesiarrak: 943 551 789 salesianosurnieta.com

AURRE-INSKRIPZIO EPEA ZABALIKUrtarrilaren 28tik otsailaren 8ra Del 28 de enero al 8 de febrero

0tik lan munduradiseinatu ZURE

etorkizuna!Crea TU futuro desde 0hasta el mundo laboral!

Page 11: berrittu 175. zenb

11AISIA1752013 // OTSAILA FEBRERO

IURNIETAKO KZ-GUNEA � 943 023 682 · www.kzgunea.net

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info

BONO 5: 18 €

SARRERA / ENTRADA: 4 €

BONO 10: 30 €

LA VIDA DE PI

OTSAILAK 1010 DE FEBRERO

OTSAILEKO ORDUTEGIA: 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA HORARIO DE FEBRERO: 09:00-13:00 DE LUNES A VIERNES

• Komunitate birtualak: KZguneak zure elkartearen doako webguneasortzeko aukera eskaintzen dizu. Informa zaitez!• IT Txartela: teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena.

2013.02.01 11.00-13.002013.02.06 11.00-13.002013.02.07 11.00-13.002013.02.14 11.00-13.002013.02.20 09.00-11.002013.02.22 09.00-11.00

• Ikastaroak: astelehenetik ostiralera• Oinarrizko Internet: Internet munduan sar zaitez. PC bat ezagutu, na-

bigazioa, posta elektronikoa nola erabili... eta gehiago.· Internet KZgunea ikastaroa (20 ordu)· Enplegua (2 ordu)

• e-Administrazioa: Eusko jaurlaritzarekin, udaleekin eta zentral admi-nistrazioarekin, online kudeaketak egin itzazu.

· Osasuna sarean (2 ordu)• Google Apps: Google tresnak ezagutu zure pertsonal eta enpresa an-

tolakuntza errazteko.· Gmail (2 ordu)

• Irudia eta soinua: zure imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioakerabiliz.

· Irudia eta soinua ikastaroa (14 ordu)• Sare Sozialak 2.0: Sare ezberdinak erabiltzen komunikatu eta zure do-

kumentuak konpartitu ezagutzen dituzun pertsoneekin. · Youtube (2 ordu)· Facebook (2 ordu)

• Software librea: Software jabeduna zer den, zein baldintzak, abantai-lak eta desabantailak dituen ezagutu… KZnux sarrera.

· Open Office (6 ordu)

• Comunidades virtuales: KZgunea te ofrece la oportunidad de crearuna página web gratuita para tu asociación. ¡Infórmate!• IT Txartela: certificación de conocimientos en nuevas tecnologías.

01.02.2013 11.00-13.0006.02.2013 11.00-13.0007.02.2013 11.00-13.0014.02.2013 11.00-13.0020.02.2013 09.00-11.0022.02.2013 09.00-11.00

• Cursos: de lunes a viernes• Internet básico: entra en el mundo de Internet. Aprende qué es un PC,

a navegar, a utilizar el correo electrónico y mucho más.· Curso Internet KZgunea (20 horas)· Empleo (2 horas)

• e-Administración: realiza gestiones administrativas online con Gobier-no Vasco, Diputaciones, Ayuntamientos y la Administración central.

· eSalud (2 horas)• Google Apps: Herramientas que te facilitarán tu organización personal

y la de tu empresa.· Gmail (2 horas)

• Imagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad utilizando aplica-ciones gráficas.

· Curso de imagen y sonido (14 horas)• Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos, a través

de la red, con las personas que conoces en las diferentes redes.· Youtube (2 horas)· Facebook (2 horas)

• Software libre: qué es, requisitos, ventajas e inconvenientes frente alSoftware Propietario, tipos de licencias... Introducción a KZnux.

· Open Office (6 horas)

EL ORIGEN DE LOS GUARDIANES

HELDUENTZAT / ADULTOS: OSTIRALA / VIERNES: 22:00 | IGANDEA / DOMINGO: 18:30

HAURRENTZAT / MENORES: IGANDEA / DOMINGO: 16:00 / 18:30

HOTEL TRANSILVANIA

Oharra: Inauteriak direla eta, ez da emanaldirik eskainiko.

Nota: el fin de semana de Carnavales no habra proyecciones

OTSAILAK 33 DE FEBRERO

OTSAILAK 1717 DE FEBRERO

OTSAILAK 22 / 2422 / 24 DE FEBRERO

Page 12: berrittu 175. zenb

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected] www.urnieta.org

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:GABRIEL USABIAGA MANTEROLA | SANTA LEOKADIA ERMITA

AGENDA OTSAILA / FEBRERO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO Urnietako Udala

ZINE KARTELERAOTSAILAK 3HOTEL TRANSILVANIA(HAURRENTZAT)

OTSAILAK 17EL ORIGEN DE LOS GUARDIANES (HAURRENTZAT)

OTSAILAK 22 / 24LA VIDA DE PI(HELDUENTZAT)

+ 11. ORRIALDEA

CARTELERA DE CINE3 DE FEBREROHOTEL TRANSILVANIA(MENORES)

17 DE FEBREROEL ORIGEN DE LOS GUARDIANES ( MENORES)

22 / 24 DE FEBREROLA VIDA DE PI(ADULTOS)

+ PÁGINA 11

SANTA AGEDAKOABESBATZAOTSAILAK 4, ASTELEHENA17:00 / Lekaio kultur etxeaSanta Ageda bezperan, azken entseguaeta prestaketa.

18:00 / San Joan plazatikAzken entsegua egin ondoren, abesba-tza irtengo da, herriko kaleak girotuz.

+ 2. ORRIALDEA

CORO DE SANTA AGEDA4 DE FEBRERO, LUNES17:00 / Casa de cultura LekaioÚltimo ensayo y preparación.

18:00 / Desde la plaza San JoanTras el último ensayo, el coro partirá porlas calles de Urnieta.

+ PÁGINA 2

DIAPORAMA: “SIRIA”OTSAILAK 27, ASTEAZKENA19:00 / GazteguneaKarlos Zurutuza kazetariak Siriari buruz-ko hitzaldia eta irudiak eskainiko dituIdiazabal kaleko aretoan.

DIAPORAMA: “SIRIA”27 DE FEBRERO, MIÉRCOLES19:00 / GazteguneaEl periodista Karlos Zurutuza nos ofrecesu visión sobre la situación y el conflictoque vive Siria.

© Karlos Zurutuza