Bibliografía Egizu

6
Bibliografía Egizu Euskaraz Olgetan Algorta, 23 de Junio de 2012

description

Bibliografía proporcionada por Egizu dentro de la iniciativa Euskaraz Olgetan, realizada en el municipio de Getxo

Transcript of Bibliografía Egizu

Page 1: Bibliografía Egizu

Bibliografía Egizu

Euskaraz OlgetanAlgorta, 23 de Junio de 2012

Page 2: Bibliografía Egizu

2

Bibliografía - Libros

Zer ikusi, ha ikasi (4 liburu + DVDa) Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak sustatutako ekimena da. Helburu nagusia Uribe Kostako ondare linguistiko, etnografiko eta kulturala batzea eta aztertzea izan da. Material didaktiko hau, 4 liburu eta DVD batek osatzen du. Alde batetik Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ziklo bakoitzerako liburu bana argitaratu da eta bestetik DVDa. DVD honetan, liburuetan dagoen guztia jasotzen da eta kopiak egiteko aukera ematen du. Katramila (liburua + CDa), Bizkaiko Urtxintxa Eskola, 2009 Goizetik gauerako abesti-jolasak. Egizu lo (liburua + CDa), hainbat egile, Elkar, 2005 Lotarako kantak, lotarako ipuinak. Disko eta urte ezberdinetan hainbat artista eta ahotsek grabaturiko euskal sehaska-kantarik esanguratsuenak eskaintzen dituen bildumarik osoena duzu. Hautaketa zein edizio musikala egiteko garaian, hainbat irizpideren arteko zubia eraikitzen ahalegindu gara: batetik artistiko-musikalak eta katalogo historiko bati dagozkion ikuspegi historikoak bestetik, tonalitate, ahots, eta artista, aspaldiko zein egungo, askoren presentzia kateatua eskainiz. Horren ondorioz, emaitza atsegina da, erabat sujerentea suertatzen da eta lehen notatik amaiera arte, pasadizo musikal adierazkor bezain samurretan amoltsuki kulunkatzen gaitu, izpiritu gaiztoengandik gure loa babestuz, zilborrezko amets gozotan kiribildu gaitezen.1.- Egunsentiko ametsetan (Benito Lertxundi) 2.- Altxalilia (Oskorri) 3.- Gure haur honen (Olatz Zugasti) 4.- Haur baten beharra (Oskorri) 5.- Lo kanta (Amaia Zubiria) 6.- Haurra sehaskatxoan (Urretxindorrak) 7.- Naiari (Imanol) 8.- Amaren bularra "sehaska kanta" (Niko Etxart) 9.- Haurtxoa sehaskan (Aritzak) 10.- Ttun-kurrun-kuttun (Jon Bergaretxe / Julen Lekuona) 11.- Loa-loa ttuntturrun (Lurdes Iriondo / Xabier Lete) 12.- Haurra egizu lotto-lotto (Olatz Zugasti) 13.- Haur kanta II-III (Imanol) 14.- Iluna denerako (Benito Lertxundi) 15.- Loa-loa (Haizea) 16.- Sehaska kanta (Imanol)

Page 3: Bibliografía Egizu

3

Bibliografía – Libros (II)

Axa mixa zilarra, J. M. "Txiliku" Olaizola, Elkarlanean, 2000 Alde batetik, kontu, kantu, igarkizun eta jolasen bilduma da liburu hau. Badira bertan 200 igarkizunetik gora, ipuinetik bi hamarreko, bost dozena kanta, hogei bat hitz-joko, dozenatxo luze bat aho-korapilo eta jolas eta bitxikeriatik eskukada bat edo beste. Baina bilduma ez ezik, jolas egiteko liburua izan nahiko luke liburu honek, EUSKARAZ JOLAS EGITEKO LIBURUA.

Begira begira. Tradizioaren leihotik, hainbat idazle, Elkarlanean, 2006 Tradizioa transmisioa da. Euskal literaturaren tradizioa, —ipuinak, poemak, hitz-jokoak, hizkuntzarekin jolas egitea— altxor kultural eskerga, gureganaino heldu da, guregana transmititu da, eta, horrenbestez, gaurko idazleei dagokie altxor hori aberastea, transmisio katea eten ez dadin. Tradizioaren literatur balioa, noski, ez da mugatzen ipuin jakin batzuk, poema jakin batzuk, hizkuntz jolas jakin batzuk behin eta berriz errepikatzera, osatu eta aberastu beharreko altxor bat da. Tradizioak, zentzu horretan, hartu behar ditu transmisio-modu berriak.

Hemen agertzen diren idazleak oso ongi jabearazi gaituzte horretaz, eta beren lanaren bidez erakutsi digute bidea. BEGIRA-BEGIRA, tradizioaren leihotik izenburuak berak ideia hori jasotzen du, tradizioaren leihotik begiratu, transmisio-bideari jarraipena emateko. Hala, liburu honetan, ipuinek, poemek, hizkuntz jolas eta bestelako baliabideek badute tradizioaren usaina, baina arnas berrituta apaindu eta apailatu dizkigute gure haur literaturako punta-puntako zortzi idazle hauek. Eta bide bat proposatu digute literatur sorkuntza jorratzeko.Literatur pieza miresgarriak eskaintzeaz gainera, liburu hau altxor bat da. Baina ez da hori bakarrik, bide erakusle baita haur literaturaren bilakaeran.

Aipamen berezia egin behar zaio Elena Odriozolaren lanari. Bere marrazkiak ez baitira soilik eder, eta hala dira ezbairik gabe, Elena Odriozolak, tradizioari leiho berriak irekitzeko arrasto horretan sarturik, bere-bereak diren irudimenaren hegalak, eta edertasunaren eta gustuaren finezia erantsi dizkie testu literarioei. Txapela kentzekoa.

Page 4: Bibliografía Egizu

4

Bibliografía – Libros (III)

Mintzo naiz isilik, Juan Kruz Igerabide, Elkarlanean, 2001 Urte askotan zehar landu eta esperimentatutako igarkizunak dira: egileak berak sortutakoak. Ez dira zail-zailak, baina ezta errazegiak ere; pentsarazi egiten dute.Horiek osatzeko, dedukzioa, metafora eta antzekotasuna erabili dira nagusiki. Igarkizunen erritmoa eta ukitu poetikoa ere asko zaindu ditu egileak. Nire gorputza, Jabier Muguruza eta hainbat musikari eta idazle, Mara Mara, 2005 Lan honetan, Juan Kruz Igerabide idazlearen poemak biltzen dira, gorputz atalei buruzkoak. Poema horiek Muguruzak berak musikatu ditu eta hainbat umek abestu dituzte. "Nire gorputza" helduek eginiko diskoa da, baina haurrek haurrentzat abestuta. Kalitate-konpromiso bat dago bertan, belaunaldi batek bestearekin hartzen duena, testua eta musika ulertzeko modu berezi bat transmititzeko.Pop musika, reaggea, rock & rolla... lan alaia, dinamikoa eta sorpresaz beterik.

Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak euskaraz jolasteko proposamen berri bat plazaratu du: Txantxariak - Euskal Jolasen Bilduma 4 DVD-CD-Liburuxka. Argitalpen honetan abesteko eta dantzatzeko 24 proposamen agertzen dira.

Page 5: Bibliografía Egizu

5

Bibliografía – Páginas Web

www.etxegiroan.com Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu, musikaz batera. www.guraso.com Guraso euskaldunentzako informazioa: diru-laguntzak, hezkuntza, heziketa, osasuna, elikadura, haurdunaldia, seme-alabak, aisialdia, baliabideak…

Aisia.net

Pirritx eta Porrotx (www.irrienlagunak.com | www.katxiporreta.com)

Page 6: Bibliografía Egizu

Eskerrik Asko

Euskaraz OlgetanAlgorta, 23 de Junio de 2012