Bigarren txostena
-
Upload
maddi-irastorza -
Category
Documents
-
view
244 -
download
9
description
Transcript of Bigarren txostena
TEKNOLOGIAK ETA HEZKUNTZA
XX. mendearen bukaeran 3.iraultza industriala deitzen zaiona gertatu zen eta
honek aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen ekonomian, bizimoduan eta kulturan eta
baita erlazio sozialetan ere.
Hala ere, gizarteko trantsizioan faktore askok izan dute eragina. Teknologia
digitalaz aparte, globalizazioa, informazioaren merkantilizazioa, superpopulazioa… ere
agertu ziren.
Informazioaren digitalizazioa, informatikaren teknologiaren erabilpenean
oinarrituta dago eta gaur egungo iraultza tekniko kulturala da.
Horregatik, lau diskurtso edo informazioaren gizartea ulertzeko moduak berezi
ditzakegu:
- Diskurtso merkantilista: Informazioaren gizartea, ekonomiaren
hazkunderako merkatua da.
- Diskurtso kritiko-politikoa: Teknologia digitalak, garapen sozial eta
gizartearen zerbitzuan egon behar dira.
- Diskurtso teknozentrista: Teknologia digitala gizartearen onerako da.
- Diskurtso apokaliptikoa: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
ez da bat etortzen bakoitzaren pentsaerarekin, modernitatearekin eta
kultura humanistarekin.
Teknologiaren mundu honek ere bere alde onak eta txarrak ditu:
Teknologiaren alde onak:
- Pertsonen arteko komunikazioa errazten dute.
- Espazio-denboraren barrerak apurtzen dituzte pertsonen interakzioa
errazten, bai hitz eginez, bai idatziz eta bai forma audiobisualean.
- Informazio asko gure esku dago etengabe.
- Zerbitzu kalitatearen hobekuntza.
- Lanaren mundua ere aldatu egin dute, lanaren patroi tradizionalak aldatuz.
- Ezagutza kulturala ere asko igo da teknologiarekin.
Teknologiaren alde txarrak:
- Gure sozietatea makinak gabe ez du funtzionatzen.
- Fallo informatikoei edo birus-ei beldurra diegu.
- Uniformismo eta enfrentamendu kulturalak ekartzen ditu borroketan
bihurtuz.
- Desberdintasun kulturalak eta ekonomikoak sortzen ditu herrien artean.
Bretxa digitala.
- Pribazitatearen galtzea.
Informatika gure bizitzan sartu da, forma kulturalak, lan beharrezko formak eta
forma komunikatiboak aldatuz. Teknologia berrien agerpenak esfortzu hezigarri handia
egitera behartzen gaitu, hauen erabilpenerako beharrezkoak diren konpetentzia
instrumental, kognitibo eta jarrerazkoak bereganatzearren. Beraz, gaur egun,
alfabetizazio teknologikoa derrigorrezko baldintza bilakatu da.
Teknologietara egokitzen ez bagara analfabeto digitalak izatera pasatzen gara.
Hala ere, eskoletan oraindik ez daude teknologiak guztiz integraturik, beraz, aldaketak
jasan beharko dituzte teknologiak geletan sartuz. Horregatik, honako hau egin behar
dute sozietatearekin bat joan nahi badute:
- Teknologia berriak ikastetxeko sisteman eta kulturan sartu: honek inbertsio
ekonomiko izugarria suposatuko du.
- Hezkuntzaren helburuak eta metodoak berridatzi egin behar dira. Rol
berriak ikasle eta irakasleentzako: ikasten ikasi.
- Formakuntza ordenagailuen sareen bitartez hedatu: sare berriak sortu eta
hezkuntzara sartzeko ahalmena.
- Teknologia berriek inposatutako eskakizun soziolaboralak:
o Langileak teknologia berrien erabilpenerako prestatu.
o Irakasleek teknologia berrien aurrean duten zeregina sostengatu.
o Telelana eta sortuko diren lanpostu berrietarako formazio tailerrak
eskaini.
o Sare telematikoen sorrera.
- Hezkuntza ez formala hedatu: teknologiaren alfabetizazioa.
Beraz, ikasleak honako hau egin behar dute:
- Edozein teknologiaren maneiu teknikoa dominatu.
- Ezagutza eta gaitasun espezifikoak eduki.
- Teknologien inguruan jarrera egoki bat hartzea.
- Teknologiaren erabilpena egunerokotasunean erabili, bai komunikatzeko
eta bai kontsumorako.
HEZKUNTZAREN TEKNOLOGIA DISZIPLINA PEDAGOGIKO GISA.
1- Hezkuntza teknologiaren eraikuntza XX. Mendean
HEZKUNTZAREN TEKNOLOGIAREN GARAPENA DISZIPLINA BAT BEZALA
Diziplinaren jatorria
Iparramerikako formazio militarra 40ko hamarkadan
50ko eta 60ko hamarkadak
Audiobisualenganako lilura eta konduktismoaren influentzia
70ko hamarkada
Ikuspegi tekno - arrazionala irakaskuntzaren diseinurako eta
ebaluaketarako
80ko eta 90eko hamarkadak
Irakaskuntzaren inguruko perspektiba teknokrataren krisia.
Teknologia digitalen aplikazioen interesa
2- Irakaskuntza teknologiaren birkontzeptualizazioa, gizarte-zientzien diziplinan
eta kritikan oinarrituz.
IRAKASKUNTZA
TEKNOLOGIA KRITIKOAREN
TOPIKOAK
Teknologiarekin erlazionatutako arazo kulturalak
Gizartearen
alfabetizazioa
Hezkuntzaren teknologia
erabileraren dimentsio
morala eta etikoa
Ordenagailuen erabilpena hezkuntza textuinguruetan
Fundamentazio
epistemologikoa
Ikerketa-ekintza ikaskuntza
metodo gisa
Ingurune berrien
lenguaiaren analisia eta diskurtsoak
3- Hezkuntza teknologikoa Espainian
HEZKUNTZA TEKNOLOGIEN
INGURUAN BURUTZEN ARI DIREN
LANAK
IKTak eskolako irakaskuntzan
-Irakaslegoaren formazioa
IKTetan. -Eskola integrazioa eta
berrikuntza pedagogikoa IKTekin -IKTen aplikazio didaktikoak
geletan -Eskola organizazioa eta IKTak
IKTak unibertsitateko
irakaskuntzan
-Kanpus birtualak
-Internet irakaskuntza presentzialean -Irakaskuntza ez-
presentzialerako programen diseinua,
garapena eta ebaluaketa
IKTak hezkuntza ez
formalean
-Formazio okupazional ez-presentziala
-Helduentzako irakaskuntza eta IKTak -IKTak libutegietan,
museoetan eta bestelako sare-sozialetan eta kulturaoletan
Material didaktikoaren eta
irakaskuntza softwarearen
garapena
-Irakaskuntza multimedia -Kolaborazio inguruneak
urrun -Hezkuntza Web-ak
-On line kurtsoak -N.E.E.-dun
pertsonentzako softwarea
Hezkuntza, teknologiak
eta kultura
-Kultura digitalaren aurrean, haur eta gazteei zuzendutako cultura forma
eta praktika berriak -IKTen eragin
soziokulturalak -Informazioaren gizarteko hezkuntza erronkak eta
arazoak
Giza komunikaziorako
eta hezkuntzarako
medioak
-Irakaskuntza telebista -Irakaskuntza
audiobisuala -Prentsa eskolan
-Telebista, haurtzaroa eta
gaztetasuna
ESKOLAN IKT-ARI BURUZKO EUROPAKO POLITIKAK
Instrukzio publikoaren prozesuak interesa piztu zuten XXI. Mendearen
amaieran estatu garaikidearen genesirako. Hauen emaitza eskolaratzea derrigorrezkoa
izan behar zela izan zen 50ko hamarkadaren amaieran Europako lurralde gehienetan,
eta Espainian 20 urte beranduago jarri zuten. Honekin batera, hezkuntzan krisiaren
agerpena jaso zen, non sistemen orokortze arazoa eta hauen urritasunak ziren.
Ordenagailuen ezagutza oso errealitate berria da. 70.hamarkadaren erdialdean
ordenagailu pertsonalak kalifikatu daitezkeen dispositiboak existitzen ziren baina PC-a
ez zen 1980. urtera arte atera eta honekin aldaketa izugarria informazioaren trataeran
aurreikusten zen.
Lehenengo saiakera instituzionala eskoletan IKT-a sartzeko Erresuma Batuan
izan zen eta 1986. urtean Espainian programa esperimental bat funtzionamenduan
jartzen dute. 80. eta 90. urte bitartean, Europan egon ziren politika nazionalak,
eskoletan errekurtso teknologikoak sartu zituzten.
25 urte bitartean, ikerketak egin ondoren, politika hauek agindutako
curriculum-era sartu ziren, eskola publikoan aurrerapen handia izanik.
Eskolak mundu berri honetara sartzeko animatuz, web 2.0 sortzen da, hala ere,
IKT-ak eskoletan sartzea garestia da.
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIATIK BALIABIDE
HEZITZAILEETARA
Teknologiek interesen egitura aldatzen dute (guk pentsatzen ditugun gauzak),
sinboloen izaera aldatzen dute (pentsatzeko erabiltzen ditugun gauzak) eta
komunitatearen izaera aldatzen dute (pentsamendua garatzen den arloa edo
esparrua).
Ordenagailua eta berari atxikiriko teknologiak, batez ere internet, mekanismo
edo bitarteko harrigarri gisa konfiguratu edo gauzatu dira.
Irakaskuntza hobetu, ikasleria motibatu edo elkarlanerako sareak sortzen ditu
teknologiak. Hortik teknologia horiek irakasle askorengan sortu duen lilura.
Zaila da informazioaren eta komunikazioaren teknologiek egungo munduan
izandako aldaketen eragina ukatzea.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia dibertsifikatuak hezkuntzara
gehitzean aldaketak beharrezkoak direla ikusi da. Eskolan nagusi den irakaskuntza-
ereduaren zentroa irakaslea da. Beraz, hauek aldaketetara moldatzea ezinbestekoa da,
ikaslea ezagutzaren gizarterako hezteak beharrezkoa baita.
IKT-ak erabilita hezkuntza berritzeko eta hobetzeko kezka duten irakasleek
euren burua preso ikusten dute, beraz, lasai hartuz, pixkanaka- pixkanaka egoera
berrietara moldatzen hastea.
IKT-en hezkuntza-potentziala garatzeko oztoporik nagusietakoa eskolaren
antolakuntza eta kultura tradizionala dira.
Ordenagailuak erabiltzen dituzten irakasleek zailtasunak dituzte euren
irakaskuntza-praktikak aldatzeko eta ikasleen inguruan dituzten aurreikuspenak
aldatzeko.
IKT-tik haratago joanez, eskolaren bilakaera nahi da, horretarako, irakasleriari
trebakuntza-ikastaroak eskaintzea aplikazio jakin batzuk erabiltzen ikasteko
beharrezkoa ikusten da. Horrek esan nahi du, IKT horiek eskolan sartzeak irakasteko
eta ikasteko era desberdinak daudela. Horrela, guzti hau ikasleen onerako izango da.
IKT berrikuntza pedagogikoetara egokitzeko, hainbat puntu kontuan hartzea
ezinbestekoa da:
-Azpiegitura teknologiko egokia: Ezinbestekoa da ikasgela guztietan banda
zabalerako(WAN) abiadura handiko konexioa izatea sare lokalaren bitartez (LAN).
-Bitarteko berrien erabilera irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan: Eskolak
bitarteko berri guztiak gehitu behar ditu ikasle guztientzat curriculumaren alderdi
guztiak hartuz.
-Kudeaketaren ikuspegi konstruktibista: Eskolan bitarteko berrien erabilera ez da izan
behar administrazioaren inposizioa, laguntza-sistema baten ondorioa baizik,
kudeaketaren ikuspegi konstruktibistaren arabera, irakasleriaren ekimenei erantzungo
diena.
-Inbertsioa ikaslearen gaitasunean nork bere hezkuntza har dezan: Ikastetxeek
bitarteko teknologikoen erabilera diseinatu behar dute ikaslearen gaitasunean egiten
den inbertsio gisa, hau da, ikasle bakoitzak bere heziketa izan dezan egiten inbertsio
gisa diseinatu behar dituzte.
-Irakaskuntzaren emaitzak aurreikusterik ez: Hezitzaileek ahaztu beharra daukate
aldez aurretik duten uste bat, hauxe: hezkuntza-esperientzia baten ondorioz, ikasle on
batek zer ikasi behar duen aldez aurretik esateko gaitasuna edo jakiteko gaitasuna.
-Irakasle interakzioaren kontzeptua zabaltzea: Ikasgelak irakasleek eta ikasleek era
interaktiboan komunikatzeko gune izango dira, bai euren artean komunikatzeko bai
leku guztietako lankideekin eta adituekin komunikatzeko.
-Sen on pedagogikoa ezbaian jartzea: Ezinbestekoa da ikasteko “adin egokia” zein den
eta zein ez den usteen inguruan dauden sinesmen pedagogikoak sakon berraztertzea,
horrek hautu pedagogiko balidoak egitea eskatzen du eta hezkuntza-prozesuaren
kontrolak nola funtzionatu behar duen esaten.
IKT-en erabilerak hezkuntzan aldaketa ekar dezan, gauza asko eta asko aldatu
beharko dira. Horietako asko irakasleen esku daude, gaurko eskolan duten zeregina eta
ardura birplanteatuko dutenak. Beste asko eta asko ez daude euren jarduera-
gaitasunean eta eurek ez dute erabakiak hartzeko ahalmenik, eta zuzendaritzan,
administrazioan eta gizartean bertan izan beharko dute erantzuna.
HEZKUNTZATEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIKO BATEAN
Teknologiaz hitz egiten dugunean, aparatuak etortzen zaizkigu burura, arazoak
konpontzeko balio dizkigutenak. Beste era batera esanda, gizakien arazoak
konpontzeko egiten diren esfortzuak. Teknologiari buruzko dugun ikuspuntu hau
hezkuntzarako ez du balio. Esan bezala, teknologia aipatzean, hobekuntza baten ideia
datorkigu burura, eta honek modu tradizionala deuseztatzea dakar. Hori dela eta, argi
izan behar dugu zer den teknologia eta kontzeptu honen inguruan teoria desberdinak
aurki ditzakegu. Admiral Hymann-en hitzetan, teknologia ekintza da eta zientzia, berriz,
pentsamendua. Alvarez eta beste batzuek, ordea, teknologia zientzien aplikazioa dela
diote.
Teknologia kontzeptuaren inguruan sortu daitezkeen zailtasunei aurre egiteko,
teknologiaren hainbat figura sortu zituzten:
-Teknologia artefaktualak: hauen dimentsio objektualak unitate identifikagarri
bat ematen die, materialezko osagaiz osatua daude eta giza eragileen independentzia
dute beraien ariketak egin ahal izateko.
- Teknologia antolatzaileak: Ez dira horren hautemangarriak. Keinuen segida
teknikak dira eta gizakien ekintzarako arauak jartzen dituzte.
- Teknologia sinbolikoa: zeinuen, sinboloen, erritualen, geometria eta
topografiaren irudikapen, etab-en bitartez ezagutzen dira. Gauzak zeinu bihurtzen
dituzte edo alderantziz, eta zeinuen arteko propietate eta erlazioak eraikitzen dituzte.
Teknologiaren figura hauek hezkuntzan sortu daitezkeen arazoen irtenbideak
hobeto ulertzeko balio dute:
- Teknologia artefaktualak: Heziketa Teknologikoaren perspektiban jartzen
uzten digu, informazio eta komunikazio teknologiaren tresneriak erabili ahal izateko.
- Teknologia antolatzailea: teknologia artefaktualaren ideiatik abiatuz, aparatu
eta makinek sekulako aldaketa egingo dutenaren ideietan ez jaustea dakar.
- Teknologia sinbolikoa: sinboloek hizkuntzen ezaugarrien ikastea aberasten
dute, gaur egun gero eta sinbolo gehiago erabiltzen baitira informazio eta komunikazio
teknologiaren munduan, eta honek, multialfabetizazioaren munduan sartzea
dakarkigu.
- Bioteknologiak: Jarrera eta ikaskuntzaren azterketa.
Hezkuntzaren historian, Hezkuntzarako Teknologia terminoa osatzen duten
kontzeptu eta ikuspuntuen multzoen agerpena XX. mendearen hasieran kokatzen da,
Estatu Batuetan. Hala ere, ikaskuntza alorrean eta diziplina akademikoan osatzen 40.
hamarkadan hasi zen. Esan beharra dago, HT-rekiko lehen erreferentzia ez zela
hezkuntza munduan eman, Bigarren Mundu Gerran instrumentu audiobisualetan
espezialista ziren militarren kurtsoetan baizik.
Dena den, hezkuntzaren munduan "Educación Audiovisual" Indianako
Unibertsitatean curriculuko gai bezala sartu zen lehendabiziko aldiz. Teknologia
artefaktuala figuran oinarritua zegoen, nahiz eta pixkana beste figurek garrantzia
hartzen joan.
Hezkuntzarako Teknologia kontzeptuak esanahi desberdina du pertsona
bakoitzerako, horregatik bere definizio zehatz bat ematea oso konplexua da.
HT-ren inguruan eginiko ikerketetatik, kritikak direla medio, honako hau esan
daiteke kontzeptu honi buruz:
- Irakaskuntza formalean garrantzitsuak dira informazioaren biltegiratzea,
trataera eta behar den informaziora iristea. Guzti hau ezinbestekoa da sozializazio
mundurako.
- Errekurtso desberdinak izatea hezkuntzan eta ikaskuntzan subjektuaren
garapen integrala nahi izanez gero.
- Komunikabideen eragina hezkuntza eta ikaskuntza prozesuan azter daiteke,
bere erabilpena aztertzen bada.
Gai honi buruz eginiko ikerketetatik honako hau atera daiteke:
- Garrantzitsua da plangintza bat egitea lortu nahi diren helburuen arabera.
- Materialak erabiltzea ikaskuntzarako.
- Ikasleen aurretiko jarrera bat beharrezkoa da ikasterako garaian, irakaskuntza
prozesuan rol garrantzitsua dute eta.
- Ebaluazioa ezinbestekoa izango da ikasleari bere prozesua nola doan
azaltzeko.
Teknologia digitalek eragina dute guregan eta aldaketa asko izan ditugu hauek
gure bizitzan sartu direnetik. Oso erakargarriak iruditzen zaizkigu, baina hauek
eraginez, gure interesak nahasten dira. Gure pentsatzeko eran aldaketak sortzen
dizkigute, komunitatearen ingurunean aldaketak sortu dituzte,... Hala ere, IKT-ekin
informazioa toki berri, interaktibo eta indartsuetatik lortzen hasi gara, nahiz eta Alfred
North Whitehead-ek "hezkuntza onena aparatu sinpleetatik ahal den informazio
gehiena hartuz lortzen dela" esan.
IKT-ek hezkuntza eragina dute, abantaila asko dituzte baina baita desabantailak
ere. IKT-en ondorioz, perspektiba historikoa galtzen dugu, testuinguruaren galera ere
izaten dugu, erredukzionismoa, etengabeko porrota eta azkenik, antsietate
teknologikoa.
Bukatzeko esan, teknologiaren munduan sartu garenetik, bertan jarraitu dugula
eta ezinezkoa egiten zaigula hauek gabe bizitzea. Badakigu bere alde txarrak ere
badituela eta beti edukiko duela gustatzen ez zaigun zerbait, baina ikaragarri laguntzen
digute. Horregatik, arazoei aurre egiten saiatu behar gara teknologia gabe ezingo
ginateke eta bizi bestela.
MEDIO ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIEN ANTOLAKETA HEZKUNTZA
Heziketa zentroak, ikasten duten erakundeak izan behar dute, aldaketa
teknologikoari erantzuna emateko kapazitatea eta teknologia berrien onura lortu
behar dute. Talde zuzentzaileek, kontziente izan behar dira, irakasleen alfabetizazio
teknologikoak duen garrantziaz eta nola lagun dezaketen ikastolen hobekuntzan.
Ikt-en modelo antolatzaileak hezkuntzan
BUROKRATIKOA SISTEMA SOZIALA KOMUNITATEA
Baloreak Eraginkortasuna,
kontrola eta
gainbegiratzea,
maiztasuna.
Holistikoa.
Erlazionaturiko
elementuen
konplexutasuna.
Balore komun eta
banatuak.
Antolaketa Espezializazioa Disziplinen integrazioa.
Kooperazioa.
Disziplinen integrazioa.
Kooperazioa.
Ikuskera Definituriko hierarkia.
Irakasle bat, ikasgela
bat, irakasgai bat.
Programazio uniformea.
Arazoen irtenbideak epe
luze nahiz laburrean. Lan
egiteko taldeak,
proiektuko. Kurrikulu
transdisziplinarra.
Ardura banatuak.
Interakzioa eta
feedback-a
Teknologia Prespektiba tekniko
instrumentala.
Prespektiba
komunikatiboa eta
didaktiko-kurrikularra.
Ikaskuntza sareak.
Garapen Aukerak Aldaketari uko egiten
diona.
Aldaketara irekia. Pro-aktiboak.
Heziketa zentroen kudeaketak lau osagai ditu: Konpetentzien antolaketaz
hornitua, antolaketen estrategiaz, beren erlazioak eskualdeko administrazio eta
estatuko administrazioarekin; eta, azkenik, eskolaz kanpoko agenteen erlazioen
kudeaketa antolakuntza berriak zehazten du.
EREDU ORGANIZATIBOAK EZAUGARRIAK
Adopzio teknologikoaren eredua Ez dago hezkuntza zentroaren ikuskera eta helburua argi eta garbi
definitzen duten eskola edo kultura usadiorik.
Irakaskuntzaren eraginkortasunean egondako hobekuntzak eta ikasleen
IKT konpetentzien barneratzea hezkuntza zentroetan IKTen integrazioa
eman dadin bete beharreko ekintza nagusi gisa ulertuak dira.
Zuzendaritza taldea da aldaketa agente nagusia
Maiz IKT konpetentziak eskuratzeko helmuga espezifikoak ezartzen dira,
ikasgelan zuzenki ebaluatuak izan daitezkeenak
Katalitiko integrazio eredua Bisioa duen lidergoa eta zentroa erreforma jarraia egitera konprometitzen
duen hezkuntza proiektu bat ditu. Prozesu honetan irakaslegoaren
partehartzeak, ikaskuntza komunitate bateko kide bihurtzen ditu.
IKTen erabilera deliberatua da eta zentroaren hezkuntza proiektuarekiko
koherentea den kurrikuluaren zati integrala izateko diseinaturik dago.
Zuzendaritza taldea ikuspegi oso argia duen aldaketaren klabea da.
Garapen estrategikorako plana du, zeina irakaslegoaren formakuntza
profesionalean oinarritzen den berrikuntza didaktikorako eta kurrikulua
zentroaren kontestura adaptatzea lortzeko.
Integrazio kulturalaren eredua Ikaslegoarentzat onuragarria den tradizio indartsua du hezkuntza zentro
bezala. Izan ere, honek hezkuntzaren ikuspegi partikularra ematen dio.
Hezkuntza organizazioa ongi banatuta dago; zentroaren esperientzian eta
erlazio intergenerazional egoki batean oinarritzen da
Potentzialitate indibidualak, autoikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza
jasotzeko gaitasunean oinarritutako garapen maximoak sustatzen dira
IKTak ikasleen eta irakasleen etengabeko hobekuntzarako erraminta gisa
ulertzen dira.
IKTek ikaskuntza-komunitateen eraikuntzan lau estilo ezberdin dituzte:
-Lider instruktiboa: eredu papera betetzen du, hezkuntza proiektua eta
proiektu kurrikularrak koordinatzen ditu.
- Lider eraldatzailea: hezkuntza zentroaren hobekuntza sustatzen du eta
kooperazio eta garapen profesionalaren bitartez honen berrikuntza eta problemen
irtenbideetan eraginkortasuna.
-Lider integratzailea: langilegoaren, hezkuntza jardueraren eta baliabide
ekonomikoen gestioen ikuspegiak konbinatzen ditu.
-Lider kooperatiboa: Hezkuntza zentro guztiaren partaideek konpartitzen duten
ardura gisa ulertzen da lidergoa.
Hezkuntza zentro guztiek hiru eremu ezberdinetan bideratutako IKT proiektuak
egin beharko lituzkete:
1.-errekurtso didaktiko bezala
2.- komunikabide bezala
3.-antolaketa, kudeaketa eta eskoletako administratzaile errekurtso bezala.
Ikerketa ezberdinen ondoren, hezkuntza aldaketa posible dela ikusi da nahiz eta
prozesu motela izan. Beraz, garrantzitsuak dira lau dimentsio hauek kontuan hartzea
ikaskuntza osoa emateko.
a) Konfidantza eta kolaborazio giroa.
b) Iniziatibak eta arriskuak hartzea.
c) Partekatu egiten den eta kontrola duen zeregina.
d) Garapen profesionala.
IKT-ek hezkuntza zentro ezberdinak konektatzeko erreminta gisa funtziona
ditzakete eta informazioaren elkartruke azkarrerako aukerak eskaintzen dituzte baita
ere. Interesgarria suertatuko litzateke, aurretik aipatutako erraztasunez gain, aukera
berriak integratuko balituzte; hala nola, irakasleagoaren ezagutzak eta formakuntza
profesionalak sortzeko, konpartitzeko eta hedatzeko aukera egotea.
IKT-ekin lan egiteko, ikasgelak egokitu behar dira. Ikasgela teknologikoak
ondorengo ezaugarriak kontuan hartu beharko lituzke:
On-line baliabidetara sarbidea izatea.
Ikasleriari ikasgela barruan zein kanpoan irakasteko aukera ematen dioten
teknologien eskuragarritasuna.
Ikasleriari norberaren ikaskuntza estilo ezberdinak erabiltzeko askatasuna
ematen dioten teknologiak.
Kurrikulu pertsonalizatuetara sarbidea.
Ezagutzaren esparru ezberdinen interdisziplinarizazioa errazten duten
teknologien eskuragarritasuna.
Antolakuntza-mailako ikuspuntutik malguagoak diren espazioak.
Imajinen proiekzio sistemak.
Sare baliabideetara sarrera indibidualizatua.
Eskola baten zerbitzuen barnean kokatu izan da liburutegia tradizionalki. Dena
den, IKTen inkorporazioa eta ezagutzaren gizartearen sorrera direla eta, aldaketa
nabariak egon dira kontzeptu honen definizio tradizionalean. Unibertsitate sailan
Centro de Recursos para el Aprendizaje y la Investigación kontzeptuagatik ordezkatua
izan da.
Giza-errekurtsoak era kontuan hartu behar dira IKTen hezkuntza
organizaziorako, hemen direkzio ekipoak hartu behar dira kontuan. Lidergo lanak
etorkizuneko erabakietan eta estrategietan eta orainaldiko motibazioaren
ikuspuntuetan paper garrantzitsua betetzen du. Ikasgeletan IKTak integratu nahian,
ezinbestekoak dira aurre hartzea, sustapenerako, estrukturazioak egiteko
konpetentziak menperatzen baitituzte.
Irakasleei IKTen erabilerari eta hauen dinamizazioari buruzko aholkuak ematea
da koordinatzaile baten funtzioa eta hauen presentzia oso estrategia eraginkorra dela
frogatu da.
Informatika teknikariak, ekipamenduen eta baliabide teknologikoen mantenua
burutzeko ardura beregain hartzen du. IKT Koordinatzailearekin koordinazioan egin
behar du lan, irakasleriak IKT bidez baliabide didaktikoetara sarbide ziurra izan dezan
uneoro.
BLOGA
Interneteko idazketarako gunea da. Tresna hau kronologikoki antolatua dago
eta bere osagai nagusiak bi dira: sarrera eta iruzkinak. Blogean pertsona batek edo
gehiagok har dezakete parte eta bertan nahi dutena argitaratzeko aukera dute. Hala
ere, esan beharra dago, blogak hainbat elementuren bitartez aukera gehigarriak
eskaintzen dituela; hala nola, edukiak indexatzea,...
Tresna hau adierazteko eta partekatzeko modu berri da eta dohainik gainera.
Erabiltzeko erraza da eta denon eskura dago. Honek elkarrekintzarako aukera handia
ematen du.
Blogean esan bezala, edozer gauza idatzi ahal da, betiere modu egoki batean.
Eskola komunitateko komunikazio- tresnatzat erabil daiteke eta bertan irakasleek,
ikasleek, gurasoek, eta abarrek har dezakete parte. Dena den, beste funtzio
batzuetarako ere erabil daiteke, adibidez, gai jakin baterako, proiektu baterako,...
Blogean zerbait idazten dugunean, kontuan izan behar dugu informazioa ondo
erabili dela eta baita informazio iturriak ere. Kontuan izan beharreko beste datu bat,
honako hau da, bloga erabiltzen dutenak adingabeak badira, gurasoen edo legezko
tutoreen baimena izan behar dute.