Bilera deia jatorrizkoa euskaraz

2
Elbira Zipitria ikastetxea Txillardegi, 14 20108 Obaba Tel: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64 Obaban, 2012eko irailaren 7an HAUR HEZKUNTZAKO 1., 2. eta 3. MAILETAKO IKASLEEN GURASOEI Guraso agurgarriak: Urtero ikasturtearen hasieran ohi dugun bezala, irakasleok egoki iritzi diogu zuekin bilera batzuk egiteari, agurtzeko eta zer lortu nahi dugun (ikasturteko helburuak), horretarako zer erabiliko dugun (metodologia) eta zer eta nola ebaluatuko dugun jakinarazteko. Bilera hauek burutuko dira: H. HEZKUNTZAKO 1. MAILA (3 urte): Klasean bertan. H. HEZKUNTZAKO 2. MAILA (4 urte): Klasean bertan. H. HEZKUNTZAKO 3. MAILA (5 urte): Klasean bertan. Gai hauek serio eta etengabe aztertu ahal izateko, halabeharrezkoa da umerik ikasgelan ez egotea; urteroko bilera orokorra da. Ea aurkitzen duzue umeak senide edo lagun batekin uzteko modua. Bilera 17:15ean hasiko da, honako egun hauetan:

Transcript of Bilera deia jatorrizkoa euskaraz

Page 1: Bilera deia jatorrizkoa euskaraz

Elbira Zipitria ikastetxea

Txillardegi, 1420108 Obaba

Tel: 993 21 44 04Faxa: 993 31 14 64

Obaban, 2012eko irailaren 7an

HAUR HEZKUNTZAKO 1., 2. eta 3. MAILETAKO IKASLEEN GURASOEI

Guraso agurgarriak:

Urtero ikasturtearen hasieran ohi dugun bezala, irakasleok egoki iritzi diogu zuekin bilera batzuk egiteari, agurtzeko eta zer lortu nahi dugun (ikasturteko helburuak), horretarako zer erabiliko dugun (metodologia) eta zer eta nola ebaluatuko dugun jakinarazteko.

Bilera hauek burutuko dira: H. HEZKUNTZAKO 1. MAILA (3 urte): Klasean bertan. H. HEZKUNTZAKO 2. MAILA (4 urte): Klasean bertan. H. HEZKUNTZAKO 3. MAILA (5 urte): Klasean bertan.

Gai hauek serio eta etengabe aztertu ahal izateko, halabeharrezkoa da umerik ikasgelan ez egotea; urteroko bilera orokorra da. Ea aurkitzen duzue umeak senide edo lagun batekin uzteko modua.

Bilera 17:15ean hasiko da, honako egun hauetan:

Irailaren 20an, astelehenean, H. HEZKUNTZAKO 2. MAILA (4 urte) Irailaren 21an, asteartean, H. HEZKUNTZAKO 1. MAILA (3 urte) Irailaren 23ean, ostegunean, H. HEZKUNTZAKO 3. MAILA (5 urte)

Besterik gabe eta etortzeagatik eta laguntzeagatik aldez aurretik eskerrak emanez, agur.

ZUZENDARITZA ETA IRAKASLE-TALDEA