BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria...
Transcript of BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria...
2016-17 ikasturtea
BISITA eta EKINTZA Egitaraua
Gernika-Lumo
Sarrera: Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako
Batzaretxearen ondoan.
1982.urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak eraikina eta bere lorategiak eskuratu eta zaharberritze
lanak burutu zituen egun ezagutzen ditugun Euskal Herria Museo eta “Europako Herrien
Parkea”-ri bide eman eta publikora zabaltzeko.
Museoan maketa, artelan, ikusentzunezko eta hainbat objeturen bidez EUSKAL HERRIKO
HISTORIA eta KULTURAN zehar bidaia bat egin daiteke.
Taldeentzako bisitak: 10 pertsonatik gorako taldeentzako bisita gidatuak
eskaintzen dira. Aurretik erreserba egin behar da.
Talde motaren arabera diskurtsoa egokitu egiten
da. Euskaraz eta gazteleraz egiten dira bisitak. Gaia,
partaide kopurua eta salneurria taldearen
ezaugarrien araberakoak izango dira:
GAIA eta IRAUPENA: adinaren arabera
4 - 12 urtera 12 urtetik gorakoak
Euskal Kultura eta Historia: 30 minutu • Euskal Kultura eta Historia: ordu 1
• Montefuerte Jauregiaren Historia: 30 minutu
PARTEHARTZAILE KOPURUA taldeko: adinaren arabera
4 - 16 urtera 16 urtetik gorakoak
20 pertsona 25 pertsona
Oharra: bisita egiteko gutxienez 10 pertsonako taldea osatu beharko da.
SALNEURRIA: talde motaren arabera
Araututako Hezkuntza Besteak
€1 ikasleko
Arduradunak dohain
1,50€ pertsonako
5
Bisita bereziak:
Pertsona itsuei egokitutako bisita:
Euskal Herriko Kultura eta Folklorea lantzen dira Museoko bigarren solairuan objektuak ukituz, audioak entzunez, etab.
Norentzako: Ikusmen urri edo gabeko bisitarientzako edo esperientzia bizi nahi dutenentzako.
Noiz: Urte guztian zehar.
Iraupena: Ordu bat.
Aldibaterako erakusketetara bisita gidatuak:
“GERNIKA. Arbolaren kokalekua“ 1366an, Lumoko elizateko lurretan sortu zen erakunde berria: GERNIKA. Gertaera historiko hau erabakigarria izan zen euskaldunontzako, bertan euskal sinbolo den Arbola eta Bizkaiko Batzar Nagusiak kokatuko baitira.
Norentzako: Ikastetxeak: 9 urtetik gora. Elkarte edo taldeak: 10 pertsona gutxienez.
Noiz: 2016ko irailaren 13tik 2017ko urtarrilaren13ra. Asteartetik ostiralera, goizez: 10:00etatik 14:00etara.
Iraupena: 30 minutu inguru.
Prezioa: Ikasleak €1, besteak1,50€, irakasleak dohain.
“ETXETIK AT Euskal diaspora“ Euskal migrazioaren ikuspuntu orokor bat azaltzen da. Material ezberdinen bitartez euskaldunak munduan zehar noiz eta zein arrazoigatik ibili garen aztertuz.
Norentzako: Ikastetxeak: 9 urtetik gora. Elkarte edo taldeak: 10 pertsona gutxienez.
Noiz: 2016ko irailaren13tik urriaren 28ra. Asteartetik ostiralera, goizez: 10:00etatik 14:00etara.
Iraupena: 30 minutu inguru.
Salneurria: Ikasleak €1, besteak1,50€, irakasleak dohain.
Tailer didaktikoak: Euskal Herria Museoak publiko mota desberdinei zuzendutako ekintza pedagogikoak
antolatzen ditu urte osoan zehar. Ikasle, familia zein oporretan dauden umeek, Museoan
eta bere lorategian egiten diren ekintzetan parte hartu dezakete. Helburua, jarduera
plastiko eta joko dibertigarriak eginez Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutaraztea da.
Ikasleentzako Tailerrak: Noiz: Urritik ekainera; asteartetik ostiralera. Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 14:00etara. Partaide kopurua: 30 ikasle saio bakoitzean. Egunean 2 saio egiteko aukera. Salneurria: 2€ , irakasleak dohain. Erreserba ezinbestekoa: 94 625 54 51 edo [email protected] Tailerrak aukeran:
BASOAK HISTORIAN (4-12 urte)
EUSKAL KULTURA JOKOA (8-12 urte)
FORUAK eta BATZARRAK (10-14 urte)
ALTXORRAK eta KARTOGRAFIA (10-16 urte)
Tailer bakoitza azaltzen duen materiala eskuragai dago.
Agenda 21-ekin lotutako ekintza honek Ikasleek baso eta zuhaitzek Euskal Herrian izan duten garrantzia ulertzea du helburu. Zuhaitzen sinbologia euskaldunontzat eta errekurtso material moduan eman zaien erabilera ezagutuko dute partaideek.
Adina: 4 - 12 urte.
Iraupena: 90 minutuko saioa, egunean bi saio egiteko aukera.
Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko.
Euskal Kultura eta folklorea lantzen dira: Euskara, dantzak, herri kirolak, sinesmenak, gastronomia, euskara, etab.
Adina: 8 -12 urte.
Iraupena: 2 orduko saioa, egunean bi saio egiteko aukera.
Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko.
Deskribapena: Sarrera ikusentzunezko baten bidez egiten da, ondoren, bisita gidatu berezia egiten da Museoko bigarren solairura, ikasleek herri kiroletako materialak, musika tresnak, etab. ukitu eta hobeto ezagutzeko aukera dute. Bukatzeko, gela didaktikoan, Euskal Kultura Jokoa egiten dute: froga eta galderez osatutako joko dibertigarria.
Deskribapena: Sarrera ikusentzunezko baten bitartez egiten da, ondoren, Museora bisita egiten da gaiarekin lotura duten errekurtsoak aztertuz. Bukatzeko, adinaren arabera ekintza bat egiten dute: • Berrerabilpen tailerra (4 – 8 urtekoak) • Pista Jokoa Europako Parkean (9 – 12 urtekoak)
Foruek eta Batzarrek Euskal Herrian izan zuten esanahia eta garrantzia ezagutzeko ekintza dibertigarria da hau.
Adina: 10 -14 urte.
Iraupena: 2 orduko saioa, egunean bi egiteko aukera.
Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzean.
Deskribapena: Hasteko Gernikako Arbola eta Batzaretxea bisitatzen dira, ondoren, Euskal Herria Museoan euskal lurraldeetako foru eta batzarrak nolakoak ziren azaltzan da bisita labur batean. Bukatzeko, Bizkaiko elizate eta Batzar Nagusien antzezpena egiten dute ikasleek mozorrotuta, rol joko modura.
Gernikako Batzaretxeak eta Euskal Herria Museoak elkarlanean burututako ekintza da, Batzaretxeko sarrera eta bisita doakoak dira.
Ekintza honekin kartografiak Historian zehar izan duen garrantzia ulertu eta antzinako mapak interpretatzen ikasiko dute ikasleek.
Adina: 10 - 16 urte.
Iraupena: 90 minutuko saioa, egunean bi egiteko aukera.
Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko.
Deskribapena: Lehenengo Museoko kartografia bilduma bisitatuko dute ikasleek modu parte-hartzaile batean, ondoren, gela didaktikoan iparrorratzak nola funtzionatzan duen ulertzeko esperimentu bat egingo dute. Bukatzeko, Museoko lorategian “Altxorraren bila jokoa”-ren bidez aurretik ikusitakoa praktikan jarriko dute.
Familientzako Tailerrak:
Ekintza hauen helburua, familia guztiak batera (umeak eta gurasoak)
Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutzea da tailer eta jolas
dibertigarriak eginez.
• 4 urtetik gorako umeak helduekin batera.
• 16:30 etatik 18:00 etara.
• Gutxienez 6 partaide eta gehienez 15.
• DOHAIN.
EGUNAK: Beti larunbata
2016 Azaroaren 12
2016 Abenduaren 17
2017 Urtarrilaren 21
2017 Otsailaren 25
2017 Martxoaren18
Erreserba egin behar da: 94 625 54 51 / [email protected]
Tailerrak Oporretan:
Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutzeko tailer eta
joko dibertigarriak egiten dituzte umeek opor garaian.
• GABONETAN, ASTE SANTUAN eta UDAN.
• Goizeko 11:00 etatik 13:00 etara.
• 5 -10 urteko umeak.
• €1 ume eta eguneko.
EGUNAK:
GABONAK: 2016ko abenduaren 27, 28, 29 eta 30.
ASTE SANTUA: 2017ko apirilaren 18, 19, 20 eta 21.
UDA: 2017ko ekainaren 27, 28, 29, 30 eta uztaileren 4, 5, 6 eta 7.
Partaide kopuru mugatua. Museoan apuntatu behar da.
Beste ekintza batzuk: Hitzaldiak; ipuin kontalariak; kontzertuak; bestelakoak
Euskal Herria Museoak, adin eta ezaugarri desberdinetako bisitariei zuzendutako
ekintza bereziak antolatzen ditu urte guztian zehar.
Ekintza hauek, aldibaterako erakusketarekin erlazionatuta egoten dira
batzuetan, data bereziak ospatzeko izaten dira besteetan; baina beti ere Euskal
Herriko Historia eta Kulturarekin loturikoak.
Egitaraua urtean zehar osatuz joango da, horregatik komenigarria da noizean
behin Museoko Web orria begiratzea www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo
www.facebook.com/EHMuseoa informazioa eguneratuta izateko.
2016an Euskal Herria Museoak 25 urte bete ditu!!! Hau ospatzeko, gastronomia kata bat, erromeria Museoko lorategian eta
Erdi Aroko kanpaleku bat birsortu dira 2016an zehar eta bukatzeko… Azaroak 18: Helduentzako bisita berezia “Museoko bitxiak, ipuinezko bisita”
2016ko urrian Europako Ondarearen Jardunaldiak Bisita, hitzaldi, zinea, etb. Euskal Diasporari buruz
2017 Maiatzean Museoen Eguna eta Gaua ospatuko dira.
Askoz ekintza gehiago izango dira urtean zehar. Onena Museoko iragarki taulan, Web orria, facebook-en, etab. kontsulta egitea…
EUSKAL HERRIA MUSEOA Allendesalazar 5 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia) Telf. 94 625 54 51 e-maila: [email protected] Web orria: www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/EHMuseoa
Informazioa eta Erreserbak: