blogger

44
Blog bat sortu Blog bat sortu Blogger erabiliz. Blogger erabiliz. Lehenengo urratsak Lehenengo urratsak

description

tutorial de blogger

Transcript of blogger

Page 1: blogger

Blog bat sortu Blog bat sortu Blogger erabiliz. Blogger erabiliz.

Lehenengo urratsakLehenengo urratsak

Page 2: blogger

1. BLOGA SORTU1. BLOGA SORTU

Page 3: blogger

Zuen GMail kontuaren datuak idatzi (erabiltzailearen izena eta pasahitza) eta “sartu” botoia sakatu

Page 4: blogger

Eskatzen diren datuak sartu, zerbitzuen baldintzak onartu eta egin klik “continuar”

gezian

Page 5: blogger

Blogaren izenburua (edozein momentutan alda daiteke) eta URL-a, hau da, helbide elektronikoa (ondo pentsatu; finkatu eta gero ezin izango duzue aldatu) aukeratu behar duzue

Aukeratu duzuen helbidearen erabilgaitasuna konprobatu behar da

Page 6: blogger

Hurrengo pausua txantiloia hautatzea da. Diseinu aukera desberdinak agertzen dira

Bakoitzaren barruan ere aukerak desberdinak daude. Hautatu zuen gustukoa (edozien momentutan alda daiteke) eta “jarraitu”

gezian klikatu

Page 7: blogger

Bloga sortuta dago. Has gaitezke argitaratzen edota bloga kudeatzen. Egin

klik “argitaratzen hastea” gezian

Page 8: blogger

Blogaren “tripetan” gaude. Idazten hasi baino lehenago Diseinua eta Ezarpenak (kudeatzeko aukerak) aztertuko ditugu

Ezarpenak Diseinu

a

Page 9: blogger

2. BLOGA KUDEATU: 2. BLOGA KUDEATU: DISEINUADISEINUA

Page 10: blogger

Atalak eta aukerak

aztertzen

Page 11: blogger

“Diseinua”-n Bloga pertsonalizatzeko hainbat aukera topatuko dituzue.

Lehenengo atalean (orriaren osagaiak) gure blogaren barruko egitura ikusten dugu: “goiburua” (titulua agertzen den lekua) , “gorputza” (post-ak agertzen diren espazioa) eta alboko zutabea.

GORPUTZA

GOIBURUA ALBOKO ZUTABEA

Page 12: blogger

Bigarren atalean (kolore eta letra tipo) Bloga pertsonalizatzeko hainbat aukera

topatuko ditugu

Hemen letra tipo, tamaina kolorea eta plantilaren koloreak alda daitezke. Aukeratu aldatu nahi duzuen osagaia edota testu atala eta kolore berri bat eman.Testuaren tamaina eta tipoa ere alda dezakezue.Amaitzeko beti “gorde aldaketak”

Page 13: blogger

Aldaketak gordetzen ditugunean pantaila honetara bueltatuko gara. Hemen ere “gorde aldaketak” sakatu eta aldaketak konprobatu “bloga ikusi” edo “aurre ikuste” aukeran klikatuz.

Page 14: blogger

Emaitza ikusten dugu eta blogaren barruko aldera bueltatzeko “pertsonalizatu” aukeran klikatu

Page 15: blogger

Diseinuaren barruan hirugarren atal bat dago: HTML Edizioa. Klik egiterakoan, txantiloiari dagokion kodea agertzen da. Hemen, aldaketa batzuk egin ahal dira edota txantiloi osoa aldatu interneten lortutako beste batekin ordezkatuz...

…baina, momentuz kodea ez dugu ukituko. Nahi izanez gero, geroago ikasiko dugu zelan egiten den

Page 16: blogger

Laugarren atalean (txantiloi berria aukeratu) sartuez gero edozein momentutan alda dezakegu blogaren itxura

Page 17: blogger

Goiburua: irudi bat ipini

Page 18: blogger

Orain 1 Atalera (orriaren osagaietara) bueltatu.

Goiburuan posiblea da irudi bat ipintzea. “Editatu” aukera sakatu eta lehiatila hau agertuko da. Hor izenburua alda daiteke,

deskribapena idatzi (azpititulu modukoa) eta irudi bat txertatu.

Irudi bat txertatzeko bi aukera daude:

1. ordenagailutik

2. internetetik hartu

Page 19: blogger

Irudia agertuko da. Izenburuaren azpian edo gainean agertuko den erabaki eta gorde

1. Ordenagailuan dagoen irudi bat igotzea.

Aukera hori markatu eta “arakatu” botoian klikatu. Gure ordenagailua zabalduko da. Bilatu irudia eta bi klik egin gainean edo “zabaldu” sakatu

Page 20: blogger

Aldaketak gorde dira. Bloga ikustera joan

Page 21: blogger

Horrela geratuko da. Tamainaren arabera irudiak goiburu osoa okupatu ahal du edo zati bat.

Kasu honetan, irudia txikia denez, alde batean kokatu da.

Beste kasu honetan, irudiak goiburu osoa betetzen du. Hori lortzeko argazkia handia izan behar da eta editatu behar dugu (birdimentsionatu eta ebaki) goiburuaren espaziora egokitzeko.

Page 22: blogger

2. Interneten topatzen dugun irudia URLren bitartez txertatzea. Bigarren aukeran URL-a eskatzen da. Non eta nola topatu?

Flickr-era joango gara

Zer da Flickr? Argazkiak konpartitzeko eta elkartrukatzeko interneteko aplikazio bat.

Bilatzailean kontzeptu bat ipini eta “bilatu” argazkiak

Page 23: blogger

Zuen gustoko irudi bat aukeratu eta zabaldu gainean bi klik eginez. Eskumako botoiarekin menua zabaldu eta “Propietateetan” sartu

Page 24: blogger

URL-a hautatu eta eskumako botoiarekin kopiatu

Blogera bueltatu eta geunden lehiatila horretan “web-etik” aukera sakatu eta kopiatu duzuen URL-a itsatsi.

Page 25: blogger

Irudia agertu da. Amaitzeko “gorde”

Aldaketak gorde dira. Bloga ikustera joan

Page 26: blogger

Horrela geratuko da. Aurrekoan esan dugun moduan, irudia goiburuko espaziora hobeto egokitzeko editatu beharko genuke. Hurrengo saio batean, irudien edizioa landuko dugunean zuen blogaren goiburua hobetzeko aukera izango duzue

Page 27: blogger

Alboko zutabea: Gadgets

Page 28: blogger

“Orriaren osagaiak” atalean ere alboko zutabea antolatzeko aukera desberdinak topa ditzakegu. “Gadget gehitu” sakatu eta hainbat elementu agertuko dira. Nahi duguna aukeratzeko egin klik “+“ ikonoan

Page 29: blogger

Agertzen diren aukera horien artean zeintzuk aukeratu? -Oinarrizkoak -Nabarmenenak -Arrakastatsuenak -Gadget gehiago -Zurea gehitu

Momentuz, oinarrizko hauexek sartuko ditugu: perfila, blogaren artxiboak, esteken zerrenda, blogen zerrenda, etiketak, bilaketarako lehiatila, harpidetu eta jarraitzaileak. Hurrengo batean, beste gadget batzuk aztertuko ditugu

Page 30: blogger

Gadget bakoitza sartzerakoan holako lehiatilak zabaltzen dira editatzeko. Datu batzuk sartu edo dauden aukeren artean hautatu egin beharko dugu. Esteken zerrendan, adibidez, titulua ipini behar dugu (zeri buruzko loturak izango diren) eta banan banan gure intereseko webgune hauen izenburua eta helbidea sartu. Holakoak (gai desberdineei buruzko esteken zerrendak) nani ditugun beste egin ditzakegu

Amaitzen dugunean beti gorde

Page 31: blogger

Blogen zerrenda beste gauza bat da. Ez da bakarrik blog horietarako sarbide zuzena (esteka) egitea. Gadget hau erabiltzerakoan hor eransten ditugun blogak agertuko dira gure alboko zutabean azkenengo posta erakutsiz. Hau da, eguneratzen den esteka bat da. Hau lotuta dago RSS kontzeptuarekin.

Hasteko “Agregar a la lista” aukeran klik egin

Bi aukera daude:•URLa sartu eta sistemak berak egiten du arpidetza era automatikoan (hau erabiliko dugu orain)•Edo Google Reader-etik harpidetzak inportatu (geroago landuko dugu)

Page 32: blogger

Jarraitu nahi dugun blogaren URLa sartu eta “onartu” botoiari eman. Horrela banan banan nahi dituzun beste sartu ahal ditzakezu

Amaieran beti “gorde”

Page 33: blogger

Erlojua eta egutegia ipini nahi baduzu HTML/Java Sript gadget-en + ikonoan klik egin . Lehiatila hau zabalduko da. “Izenburua” ipiniko dugu. Orain “Edukian” erloju, egutegi edo elementu horren html kodea itsatsi behar dugu. Non topatu?

Page 34: blogger

Interneten bilatu behar dugu. Adibidez http://relojes.gratisparaweb.com/ helbidean blogetan txertatzeko erlojuak daude. Bat aukeratu “generar código” sakatu eta kode bat agertuko da azpian. Kodea kopiatu eta “edukia” aurreko lehiatilan itsatsi. Amaitzeko, gorde ezazue.

ERLOJUA

Page 35: blogger

EGUTEGIA Interneten bilatu behar dugu. Adibidez http://www.free-blog-content.com/ helbidean blogetan txertatzeko egutegiak daude. Bat aukeratu, azpian dagoen kodea kopiatu eta “edukia” aurreko lehiatilan itsatsi. Amaitzeko, gorde ezazue.

Page 36: blogger

Gadget bakoitza editatzen amaitzen dugunean gorde eta pantaila honetara bueltatuko gara. Hemen ere “gorde aldaketak” sakatu eta nahi baduzue “bloga ikustera” joan aldaketak konprobatzeko. Jarraitu horrela prozesua amaitu arte

Page 37: blogger

Gadget direlako elementu hauek sortzen ditugun heinean alboko zutabean agertzen joango dira.

Nahi izanez gero ordena aldatu ahal dugu. Baten gainean jarri eta arratoiarekin mugitu gora edo behera. Holan guztiak mugitu ahal ditugu guk nahi dugun ordenean jartzeko.

Prozesu osoa amaitu dugunean Goiko partean dagoen “Gorde” aldaketak” klik egin

Page 38: blogger

Gorputza: blogaren sarrerak/post-ak

Page 39: blogger

Blogaren Gorputzan, “blogaren sarrerak” atalean “editatu” botoian klik eginez lehitila hau zabalduko da. Hemen blogaren post-ak zelan agertuko diren kudeatu ahal dugu. Hainbat aukera daude. Momentuz sistemak ematen dituenak mantenduko ditugu.

Page 40: blogger

3. BLOGA KUDEATU: 3. BLOGA KUDEATU: EZARPENAKEZARPENAK

Page 41: blogger

Konfigurazioan edo ezarpenetan ere atal batzuk daude. Orokorrean, aukerak “por defecto” dauden moduan utziko ditugu baina aspektu batzuetan sartuko gara.

“Oinarrizkoan”, beste gauza batzuen artean, blogaren izenburua alda dezakegu eta publikoa izango den ala ez aukeratu

Page 42: blogger

“Komentariok” atal honetan iritziak zelan agertuko diren, nortzuk argitaratu ahal dituzten eta abar kudeatu ahal dugu

Page 43: blogger

“Baimenak” atalean, bi gauza egin dezakegu: - blogean erabiltzaile berriak gehitu (gobidapenenak bidali). - nortzuk irakurri ahal izango dute gure bloga erabaki

Page 44: blogger

Zorionak! Bloga sortu duzue.Interneten espazio berri bat zabaldu duzue nahi duzuen moduan erabiltzeko. Orain zuen eskuetan dago. Hemendik aurrera elikatu beharko duzue

(jarraituko du…)