Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013

download Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013

of 8

  • date post

    28-Nov-2014
  • Category

    Real Estate

  • view

    509
  • download

    5

Embed Size (px)

description

 

Transcript of Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013

  • 1. zkerra Berriezkerra aberri aldizkaria ALE BEREZIA 2013ko IRAILA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria
  • 2. Erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaidari ateak irekitzen zkerra Berri aldizkaria EzkerraBerri Fundazioak gizartean eztabaida zabaltzeko egiten duen ekarpena. Erredakzio taldea: Diseinua: Inprimategia: Iratxe grafika Aurkezpena Aduanaren Txokoa 16-18 31001 IRUA www.ezkerraberri.org Tel: 948206362 fundazioa@ezkerraberri.org Patxi Zabaleta Rebeka Ubera Dani Maeztu Asier Iturriagaetxebarria Ibon Rodriguez Bego Rodriguez E ztabaidari ateak ireki nahi dizkiogu. Eztabaida lagundu, sustatu eta bultzatu nahi dugu. Autodeterminazioaren, Erabakitze Eskubidearen, Euskal Herriaren eta euskal herritarren hitza, erabaki eta burujabetzari lurra landu, erein; bide hori egiteko prest dauden guztiekin auzolanean, eskutik. Helburu eta asmo horre- kin antolatu ditugu ale honetan aurkezten dizkizugun jardunaldiak: Aldarrikapen Soberanistatik, Euskal Herriaren egituraketara. Gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu, gainerako eragile eta herritarrekin elkarlanean. Gurean, Euskal Herrian ere aspalditik hasia dugun bidea izan arren, aitortu beharra dago Europan eta baita Espainiako estatuan, Katalunian kasu, azken urteotan esta- turik gabeko nazioek indarrez hasitako bideek eta emaitzek gurean ere ilusioa, es- perantza, lanerako gogoa indarrez berpiztu dutela. Ikustea besterik ez dago Euskal Herriko Iparraldean, abertzaleok, ez abertzaleak direnekin elkarlanean ekin dioten gogoetari eta ibilbideari; edo eta Gipuzkoako eskualde batean eratu duten Nazio Bat Munduan ekimena Eta makina bat herritarrok gure buruari galdegiten diogu: eta gainerako nazioetan beraien bideari, burujabe izateko bideari ekin baldin ba- diote, guk zergatik ez? Are gehiago, euskal herritarrok makina bat urte daramagu- nean gure Herria eraiki nahirik. Gure historiari begirada bat pausatzen badiogu, historiak erakusten diguna bitxia da. Bitxia, baina interesgarria ikusteko nola jokatzen duen estatuak eta herritarren aldarrikapen eta eskubideengandik urrun kokatzen diren, indar atzerakoi, kontser- badore eta konstituzionalistak: IXX. mendean, estatuak foruen aurka, foru eskubi- deen aurka gerrari ekin zion, Karlistadak. Geroago, indar abertzale eta aurrerakoiek Estatutua aldarrikatu zutenean, foruak, eskubide foralak eskaini zituen. Horren on- doren Independentzia aldarrikatu zenean, Estatutua eskaini zuen, konformatzeko goxoki gisa. Eta orain, Erabakitze Eskubidea aldarrikatzen denean, Espainiako pro- gresistek bere egin dute Estatutua. Egia da hainbat buru bezain iritzi ditugu Euskal Herriaren Independentzia, buru- jabetza lortzeko, jarraitu beharreko bideari buruzkoa. Hainbat kontzeptu Baina bada errealitate bat, egunak pasa ahala gero eta onartuagoa eta adostuagoa dena. Alegia, herritarrak dutela hitza, herritarrengan, herriarengan dagoela erabaki gaita-
  • 3. >> 3 Aurkezpena suna, eta edozein delarik bidea, berau herriari galdegitetik pasatu beharra dela, bai edo bai. Beraz, giza eskubide baten, eskubide demokratiko baten aurrean, errespe- tuan eta defentsan aurkitzen garela. Gizarte, herri demokratiko batean, inori inork ukatu ezin dion eskubidea; askatasunaren oinarria. Hau irakurri ostean, batek baino gehiagok esango du: ados, baina baieztapen hori nola gauzatu dezakegu? Nola era- man dezakegu praktikara erabakitze eskubidea ikusita Euskal Herriak badituela hiru esparru guztiz bereiziak politikoki eta juridikoki? Eta erabakitze eskubidea praktika- ra eramateko bidea prestatzen ari den bitartean, zer? Erantzuteko galdera korapilatsuak. Baina korapilatsuak eguneroko lanari eta jardu- nari begira. Zeren, oso erraza baita teoria diskurtso polit eta borobil batekin janztea; azkenean paperak dena eusten duelako. Baina betiko legez, zailagoa egiten zaigu egunerokotasunari, errealitateari lotuta, edo hobekiago esanda, eguneroko erreali- tatea gainditzeko Euskal Herriaren egituraketara, burujabetzara begira, planteamen- tuak egitea. Izan ere, azkenean, dena lotua dago, batak bestea ekartzen laguntzen du. Burujabetza lantzen, euskal esparruen arteko harreman ekonomiko, energetiko, sozialak lantzen, gure herriaren, Euskal Herriaren egituraketan sakontzen da, buru- jabetzan sakontzeaz gainera. Burujabetzan sakontzen goazen heinean, demokrazian sakontzen da, herritarren eskubideak, sakontzen baitira, eta honek ere bidea ireki- tzen dio erabakitze eskubideari. Baina horretarako zeintzuk dira gure lan ildo nagusiak, esparru sozio-ekonomiko- ra begira? Zeintzuk dira ildo nagusiak esparru juridikora begira? Eta azken galde- ra, azkena izateagatik ez garrantzi txikienekoa, baizik eta, besteen parekoa edo eta funtsezkoena: nola egiten dugu guzti hori bultzatzeko, herritarrok aktibatzea, herri- tarrok inplikatzea, konfidantzak sortzea, auzolana abian jartzea? Zeren azkenean, herriaren eskutik, herriaren erabakitik etorriko delako soilik Euskal Herriaren autodeterminazioa, burujabetza. Zerbait erakutsi baldin badigu historiak, estatu bilakatu diren nazioak, bidelagun den Kataluniako herriak, hain zuzen ere, hori delako: herritarron borondatea da motorra eta funtsezko giltza aurre- ra egiteko, gure herriaren etorkizuna eraikitzeko.
  • 4. 4 Irua Euskal Erakundeak. Erabaki Eskubidea URRIAREN 1a. 18:30etan. KALDERERIA Aretoan (Kaldereria, 11) Jakes Bortairu (Abertzaleen Batasuna) Mertxe Aizpurua (Udalbiltzako Lehendakaria) Patxi Zabaleta (Aralar) Inposatutako zatiketa politiko-instituzionalak Euskal Herri sendo eta kohesionatu baterako politikak garatzea oztopatzen du. Horri aurre egiteko tresna da Udalbiltza, sozialki eta ekonomikoki kohesionatutako herria eraikitzeko instituzioa. Euskal Herriak bide propioari eutsi beharko lioke nazio modura gara- tzeko, subjektu gisa arituz euskal egiturak sortuz eta indartuz. Udalbiltzak bide hori egitera doa, elkarlanean. Erabaki eskubideak etorkizunarekin eta solidaritatearekin lotu ahal izateko gainera, ezinbestekoa da giza eskubide maila demokratikoa aitortzea erabaki ahalmenari. Hauxe da etorkizun hurbileko lehia poli- tikoan abertzaleoi aurrean jarri zaigun erronka nagusienetako bat. Izan ere, giza eskubide demokratiko horri buruz zergatiko galdera baino askoz ere garrantzitsuagoa da zertarako galdera eta azken horri erantzuteko nahitaezkoa da eskubide izaera zehaztea.(Iturria: ARGIA) Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu, bere egituraketa politikoa eraikitzen lagundu, Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak bultzatu hainbat alorretan eta nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adierazi, hauek ziren 1999an Udalbiltzaren hasie- ran finkatu helburuak. (iturria: ENBATA.INFO)
  • 5. >> 5 Donostia Euskal Estatua: nola eraiki, eraikitzeko tresnak URRIAREN 2a. 18:30etan. KOLDO MITXELENA Kulturgunea (Urdaneta, 9) Mario Zubiaga (EHUko Politika Irakaslea) Zelai Nikolas (Eusko Jaurlaritzako legelaria) Jean Pierre Massias (Baionako Zuzenbide irakaslea) Bada ageriko desberdintasun bat Kataluniarekiko, hemen ez da egon gi- zarte zibil autonomorik han bezala. Hemen, gatazka armatu bortitzak hala behartuta, gizarte zibila alderdi politikoen esanetara egon da. Kataluniako Batzar Nazionalean (ANC) badira alderdiak, baina hemen baino askoz gi- zarte autonomoagoa dago. Hemen ere, fronte ikuspegi horiek desagertzen diren neurrian, gizarte autonomoa sendotuz joango da. Ekimenak aipatuta, hor dago Udalbiltzaren berpiztea Ezker abertzalearen B planaren aktibatze maila bat izan liteke. Independentziaren aldeko aldarrikapena guztiz modernoa da. Zer gertatuko da Eskoziak independentzia lortzen badu? Horren aitorpena eginen duen lehen estatua Britain Handia izanen da. Ez maitasunagatik baizik eta pragmatismoak aginduta (...) Ezker abertzaleak ondo uler- tu du egoeraren bilakaera eta antza guztien arabera ezer gutti ulertu dutenak espainolak dira. (...) Izan ere PPrekin esperantza izpirik ez da? Espainiako klase politikoak, bere osotasunean, interesa badu gatazka honi amaiera emateko. (iturria: KAZETA.INFO) Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren doktrinak argi adierazi du demokrazian herrialde bateko arazo eta auzi guztiak bideragarriak izan behar dutela bide baketsu eta demokratikotik defendatuak direnean, baita Estatuarentzat gogaikarriak diren auziak ere, eta horien artean sezesio eskakizunak sartzen bide ditu. [...] Demokrazia ezin da ulertu Estatuaren muga hautsezintasunarekin, baizik eta giza eskubideen errespetuarekin eta auziak modu baketsue- tatik bideratzeko prozedurekin. (iturria: BERRIA)
  • 6. 6 Bilbao Sektore estrategikoak, burujabetza bidean URRIAREN 3a. 17:30etan. ARRUPE ETXEA (Lojendio, 2) 1. Mahaia: Elikadura burujabetza 2. Mahaia: Burujabetza energetikoa Paul Nicholson (EHNE Bizkaia - Via Campesina) Iker Elosegi (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) Florent Marcellesi (Ikertzaile eta ekoaktibista) Gorka Bueno (EHUko Teknologia elektronikoaren irakaslea ) Europako Batasunak, jada, helburu batzuk ezarri ditu kontsumo energetikoa eta CO2 isurketak sakonki murrizteko. Zoritxarrez, hego Euskal Herriko admi- nistrazioen jarrera guztiz autista da. Krisi ekologikoa nagusiki da eskasiaren krisi bat: lehen materia eskasia, ener- giaren, Lurren eta ingurune espazioaren gaur egungo ekonomiaren erritmoa mantentzeko, eta ere gutxiago Heg