Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files ›...

12
PRENTSA OHARRA Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala eta exotikoa Donostian Dantz Festival ostiralean (irailak 1) hasi eta larunbat osorarte (irailak 2) luzatuko den bere lehenengo ediziorako prest dago. Musika garaikidea eta elektronikoa ardatz edukita 50 jarduera inguru programatu dira. Hauek Donostiako hiriko hainbat espaziotan burutuko dira, konkretuki Egiako auzoan. Dantz Donostian musika garaikidearentzako eta elektronikoarentzako espazio bat sortzea helburu duen jaialdi berria da. 50 jarduera inguruk (munduko leku anitzetatik etorritako artistak eta taldeak, tokiko eta atzerriko DJak, tailerrak, filmen proiekzioak eta erakusketak) beteko dituzte Tabakalera, Nestor Basterretxea Plaza (Tabakalera ondoan), Gazteszena, Le Bukowski, El Andén Café Teatro eta La Farándula espazioak. Artistikoki, jaialdiak musika estilo esperimentaletatik erritmo dantzagarriagotara bidai bat egitea proposatzen du. Artista eta talde nagusiak Nightmares On Wax (Erresuma Batua), Session Victim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto), Kiki Hitomi (Japonia), Lafidki (Cambodia) eta Daniel Haaksman (Alemania) dira. Aparte, bertako artisten eta DJen artean Piek, Telmo Trenor, Reykjavik606 + Inesfera, Mad Muasel edo Miguel A. García bezalako izenak azpimarratzen dira.

Transcript of Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files ›...

Page 1: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

PRENTSA OHARRA

Dantz Festival:

Musika garaikidea, elektronikoa, globala

eta exotikoa Donostian

Dantz Festival ostiralean (irailak 1) hasi eta larunbat

osorarte (irailak 2) luzatuko den bere lehenengo

ediziorako prest dago. Musika garaikidea eta

elektronikoa ardatz edukita 50 jarduera inguru

programatu dira. Hauek Donostiako hiriko hainbat

espaziotan burutuko dira, konkretuki Egiako auzoan.

Dantz Donostian musika garaikidearentzako eta

elektronikoarentzako espazio bat sortzea helburu duen

jaialdi berria da. 50 jarduera inguruk (munduko leku

anitzetatik etorritako artistak eta taldeak, tokiko eta

atzerriko DJak, tailerrak, filmen proiekzioak eta

erakusketak) beteko dituzte Tabakalera, Nestor

Basterretxea Plaza (Tabakalera ondoan), Gazteszena, Le

Bukowski, El Andén Café Teatro eta La Farándula espazioak.

Artistikoki, jaialdiak musika estilo esperimentaletatik erritmo dantzagarriagotara bidai bat

egitea proposatzen du. Artista eta talde nagusiak Nightmares On Wax (Erresuma Batua), Session

Victim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto), Kiki Hitomi (Japonia),

Lafidki (Cambodia) eta Daniel Haaksman (Alemania) dira. Aparte, bertako artisten eta DJen

artean Piek, Telmo Trenor, Reykjavik606 + Inesfera, Mad Muasel edo Miguel A. García bezalako

izenak azpimarratzen dira.

Page 2: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

Testuingurua

Donostian, musika mota jakin batzuen eta musika garaikideari eta elektronikoari lotutako

diziplina artistikoen gabeziaz jabetuta, Jaialdi bat planteatzea erabakitzen da eragile, artista,

sortzaile eta instituzio ezberdinen artean.

Modu honetan, Instituzio Publikoekin harremanetan hasten gara, besteak beste, Tabakalera. Era

paraleloan, gauza bera egiten da musika garaikide, esperimental elektronikoa… jorratzen duen

Gipuzkoako ehundura kulturalarekin.

Ezaugarri hauetako Festibal bat antolatzeko, proiektuak klabe ezberdinak ditu :

• Donostia 2016-ean Europako Kultur Hiriburua izan ondoren, momentu egokia da,

espazio berriak sortzen direlako eta lasaitasun handiagoa dagoelako inguru kulturalean

proiektu berriak garatzeko.

• Kultur ehundura asko sor ditzake honelako ekintzek eta asko eskaini dezake, Jaialdi

honen oinarrietako bat izanik.

• Aukera berriak, hala nola, Tabakaleraren ezaugarriak eskaintzen dituen eraikina edo

kultur mugimendu asko duen, Egiako auzoa.

• Jaialdi kolaboratibo, inklusibo eta bokazioduna sortzeko ahalmena, eragile, sortzaile eta

Donostia eta Gipuzkoako hiritarren eskutik.

Klabe hauek mahai gainean daudelarik eta kontuan izanda Donostia hainbat Jaialdi

internazionalen egoitza dela, modu eraikitzaile batean prozesu bat eratu da Jaialdi honen

inguruan, hainbat eta hainbat eragile gonbidatu direlako bertan parte hartzera eta prozesua

bere kabuz eraikitzen joan delako sare kolaboratiboa ehuntzen joan den heinean.

Zergatik DANTZ izena?

• Euskaraz da eta edozeinek uler dezake bere esanahia (unibertsala).

• Jaialdiaren helburuetako bat ulertzeko erraztasuna. Hau da, dantzatzea.

• Gutxiago, gehiago da. Jaialdiaren izaera nabarmentzeko hitz bakar bat.

• Musika elektronikoa Alemanian jaio zen orain dela 6-7 hamarkada. DANTZ izenak,

fonetikoki izaera alemaniar hori ere badu (“Tanzen”).

Page 3: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

Objetivos de DANTZ

• Impulsar la música contemporánea y electrónica en la ciudad y en el territorio.

• Traer artistas del género de calibre mundial a la ciudad.

• Ofrecer a artistas y agentes locales visibilidad y oportunidades.

• Desarrollar conocimiento de las nuevas tecnologías relacionadas con la música y el arte

contemporáneo y experimental.

• Ofrecer un festival que potencie la cultura de club y música electrónica.

Espazioak

Eguneko programazioa

• Tabakalera: Patio Aretoa, Z Aretoa, Kutxa Kultur Kluba, Tailerra, Zinea eta NANA

Galeria

o Tabakalerako hainbat espaziotan kontzertuak (horien artean Lafidki, Kiki Hitomi,

Islam Chipsy eta SKIP&DIE talde nagusiak), performanceak, tailerrak,

proiekzioak eta erakusketak antolatuko dira bi egunetan eguneko

programazioan.

• Nestor Basterretxea Plaza

o Lurpeko pasabidearen eta Egiaren hasieraren artean aurkitzen den espazioa,

Tabakalera ondoan, tokiko artisten eta DJen eszenatokia bihurtuko da. Gainera,

lekua elementu desberdinekin apainduko da (belar artifiziala, puxika erraldoiak,

etab.)

Programación de noche

• Klubak: Le Bukowski, La Farándula eta El Andén Café Teatro

o Irailak 1eko programazioa bertako hiru DJek pintxatuko duten aipatutako

klubetan garatuko da.

• Gazteszena

o Gazteszenan izango da protagonista irailak 2aren gauean, artista eta DJ

internazionalen (Nightmares on Wax, Session Victim eta Daniel Haaksman

nagusiak) eta tokikoen aktuazioekin.

Page 4: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

Programazioa/Kartela:

Honako hau da kartel ofizial osoa Dantzen parte izango diren artisten, taldeen eta DJen izen

guztiekin:

Page 5: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

Prozesua

Dantz 2017ko maiatzaren 31an eman zen ezagutzera lehenengo prentsaurrekoan. Bertan,

programaren lehen aurrerapena eman zen, jaialdiaren filosofía orokorrarekin batera. Aurkezpen

honetan artista nagusi gehienak eta bertako bi ezagutarazi ziren: Nightmares On Wax (Erresuma

Batua), Session Victim (Alemania), Islam Chipsy (Egipto), Kiki Hitomi (Japonia), Daniel Haaksman

(Alemania), Mad Muasel (EH) eta Miguel A. García (EH).

Hilabete baten ostean, Convent Gardenen (Donostia) ospatutako lehenengo aurkezpen festan

(Jaialdian egongo diren Ope Loeben eta Manciren pintxadekin) bertako DJak eta taldeak

ezagutarazi ziren: Manci, Eguzkiaren Semea & Friends, Ope Loeb & Alvva, Blami MC, Telmo

Trenor, Galiano, Nathan Joy, Las Marines, Erresistentzia Taldea (Gara Pemaulk, Zuaitz, MJPQ y

Efecto Secundario), Syr eta Artie Escolar.

Uztailak 30ean Dantzen bigarren aurkezpen festa ospatu zen Urgulleko Guardetxean. Ez ziren

artista, talde, DJ edo jarduera berriak ezagutzera eman, baina jaialdiaren filosofia azpimarratzea

izan zen helburua hiru aktuazio desberdinen bidez: Frances Beren pintxada kalean arratsaldean

zehar eta Oier iruretagoiena zuzeneko esperimentala eta Balzaren pintxada gauean Guardetxe

barruan.

Azkenik, abuztuak 4ean hirugarren aurrerapena ezagutarazi zen Le Bukowski Musika Kluban

gauzatutako prentsaurreko batean. SKIP&DIE (Sudáfrica/Holanda) eta bertako Piek (Elizondo),

Reykjavik606 + INESFERA, Curva Chiusa, Lehior Bilbao, Mattin, Joke De Vriese eta Disco

Bambinos aurkeztu ziren.

Lehenengo prentsaurrekoan azaldu bezala, oraingoan ere Jaialdiak helburu jakin bat duela

azpimarratu nahiko genuke: musika garaikidea eta elektronikoa ezagutarazi eta ikusarazi nahi

da. Horregatik hainbat herrialdeetako artistak (Egipto, Japonia, Cambodia, Hegoafrika, Holanda,

etab.) eta influentzia anitzak jaso dituzten musikak ekartzea izan da helburua.

Page 6: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

Artista/banda/DJ nagusien biografiak

NIGHTMARES ON WAX (Erresuma Batua)

George Evelyn, Nightmares On Wax izenaren atzean dagoen gizona, 90. hamarkadako hainbat

momentu garrantzitsuren erantzulea da. Ingalaterrako bi ravearen klasikoak diren

kantuen sorkuntzan parte hartu zuen, hain zuzen ere, “Dextrous” eta “Aftermath”. Beranduago,

George-k bere bakarkako ibilbidea hartu zuen eta 1995. urtean Smoker’s Delight kaleratu zuen.

Lan hau, chill out / downtempo generoaren eztandaren eragileetako bat izan zen. Ostean, 1999-

an, Carboot Soul iritsi zen. Disko honi esker, George-k bere izen onari eutsi zion. Bi album hauen

salmentak 150.000 kopia baino gehiago gainditu ditu eta zenbaki hau handitzen doa urteek

aurrera egin arren. Izan ere, denbora honetan zehar ospe handiko lanak argitaratu baititu bata

bestearen atzetik. Etengabe eboluzionatzea eta garatzea da Nightmares On Wax-en motibazio

nagusia. Berarentzat, antzinako gauzetan inspiratzea eta hauei berritasuna ematea amaierarik

gabeko ziklo bat da eta bertan egon nahi du berak.

Page 7: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

SESSION VICTIM (Alemania)

Izugarrizko energia askatuz, Hauke Freer eta Matthias Reiling alemaniarrek, euren musika

formalizatu dute beraien lehenengo LP-ak, The Haunted House of Housek, lortutako

arrakastaren ondoren. Beraien laguntasunak 20 urte baino gehiago ditu eta bikotearen disko

bildumak hip hop, funk, disco eta soularen hamarkadak gordetzen ditu, beti

ere techno eta house-aren presentziarekin. Hautsez betetako biniloak eta bertan gordetzen

diren altxorrak topatzea da euren pasioa. Bikotearen bigarren lana See You When You Get

There 2014-ko onenen zerrenda ugaritan txertatua izan zen. Beraien azkeneko birek, mundu

osora eraman dute taldea eta baita New York-en irrati programa bat grabatzera ere. 2017ko

Ekainean lan berria argitaratuko zuten, Listen To Your Heart izenpean.

Page 8: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

SKIP& DIE (Sudáfrica/Holanda)

Catarina Aimée Dahms, Cata.Pirata bezala ezaguna den kanta-idazle, abeslari eta artista

bisualak, Jori Collignon ekoizleak (teklatua eta FXa), Gino Bombrinik (perkusioa eta gitarra) eta

Daniel Rosek (gitarra eta munduko leku desberdinetan ohikoak diren beste hari-instrumentu

batzuen jotzailea) osatzen dute SKIP&DIE.

Riots In The Jungle (2013) kaleratu ostean, planeta guztiko eszenatokiak sutan jarri zituzten

lehenengo disko hau aurkezteko bira arrakastatsu baten bidez. Ostean, future

bass pantropikaleko talde honek Cosmic Serpents bigarren diskoa argitaratu zuten 2015ean eta

oraindik hau munduko txoko guztietara zabaltzen dabiltza.

Azken lan hau Brasilen, Egipton, Argentinan, Kolonbian, Reunionen, Hegoafrikan, Portugalen eta

Herbehereetan idatzia eta grabatua izan zen. SKIP&DIEen unibertso formaniztuna eratzen duten

estilo ugariak ditu barne, esaterako, cumbia digitala, creole maloya,

rasterinha brasildarra, electro chaabia (Dantzen egongo diren Islam Chipsyrekin elkarlanean

ageri dira “Sunshine Rebellion Gang” kantuan), duba, footworka eta rock psikodelikoa.

Musika globala berrimajinatuz, egungo soinuekin fusionatuz eta erritmo eta beat zoragarriekin,

instrumentu akustikoekin, inguru-grabazioekin eta sintetizadore espazialekin edertuz, SKIP&DIE

bizitzaz, heriotzaz, munduko arazoez eta denok batzen gaituen DNA kolektiboaz hitz egiten duen

collage soniko eta poetiko batean bihurtzen da.

Page 9: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

ISLAM CHIPSY & E.E.K (Egipto)

Islam Chipsy eta E.E.K., bere taldea, El Cairo-ko naturaren hiru indar dira. Euren hurakanak bete-

betean harrapatu dituenen esanetan, munduko zuzeneko proposamen zirraragarrienetako bat

da taldea. Islam Chipsy bere Electro Chaabi-arekin, eskala orientalaren sistema, beste mundu

bateko formetara moldatuz eta bateriak jotzen bere kide diren Mohamed Karam eta Mahmoud

Refat-en laguntzaz, 2015ean lehenengo lana kaleratu zuen Kahraba izenekoa eta Cairon

grabatua. Lana, Chispy-ren espiritu imitaezin, basati eta artistikoa erakusten duten lau pistek

osatzen dute, ospea eman zion soinu propio hori lortuz.

Page 10: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

KIKI HITOMI (Japón)

Kiki Hitomi, Japoniar abeslaria, konposatzailea eta alkimista sonikoa da eta dubstep Japoniarra

lantzen zuen Dokkebi Q. duoaren sortzaileetako bat. Londresen bizi ondoren Leipzig-era

(Alemania) joan zen eta bertan egon da azken hiru urteetan bakarkako proiektu batean

murgilduta. Karma No Kusari bere bakarkako ibilbideko lehen albuma da eta denboratik eta

espaziotik zehar doan bidai bat irudikatzen du. Azalaren diseinuaz ere Kiki Hitomi bera

pertsonalki arduratu da. LP-ak atmosfera ilun bat eskaintzen du eta batzuetan etsigarria iruditu

arren, benetan ederra dela diote bere entzuleek eta horrek haietako askoren ezinbesteko

diskoan bihurtu dute.

Page 11: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

LAFIDKI (Camboya)

LAFIDKI Saphy Vongen izen artistikoa da. Soinu-artista eta collage kontzeptualen sortzaile

kanbodiar hau Londresen bizi da gaur egun eta 2008tik darama musika elektronikoa kaleratzen.

Bere lanak istorio, geografia, musika mota eta kultura ugari sintetizatzen ditu soinu-material

sendo, koloretsu eta dantzagarri batean.

Chinabot bere lehengo album eta aurrerapauso handiena da. Asian zehar urte oso baten ostean

biran ibili ostean, LAFIDKI ekialdeko beat eszenaren influentziak bere instrumentazio

organikoekin nahasten hasi zen minimalismo tonalaren eta erritmikoaren artean bat-egite

paregabe bat osatzeko. Chinabot, hortaz, disko kontzeptual bat da, Ayankoko (Laos), Chunyin

(Hong Kong), Samin Son (Hego Korea) y Ntski (Japonia) bezalako artista asiarrekin kolaborazioak

aurkezten dituena.

Page 12: Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala ... › sites › default › files › po_dantz.pdfVictim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto),

Daniel Haaksman (Alemania)

Hamar urtetan zehar, Daniel Haaksmanek berea den “Man Recordings” zigilupean hainbat lan

argitaratu ditu gaur egun internazionalki erabiltzen den baile-funk estiloa sortuz. 2012. urtean,

Angolara bidaiatu zuen lehengo aldiz eta bertan kuduro-aren munduan murgildu zen. Dantza

mota honek bere sorrera 80. hamarkadaren amaieran du, house europarraren, rap

estatubatuarraren eta semba angolanoaren artetik. Danielek Portugalera eta portugesa hitz

egiten den hainbat herrialdeetara ere bidaiatu du eta hauetan etorkizuneko kontzeptu musikal

ezberdinak aurkitu ditu, Europa, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako pop eta club nostalgikotik

urrun dauden kontzeptuak, alegia.

Artista/talde/DJ guztien biografiak, ordutegiak eta sarrerak:

www.dantz.eu