DBH4 - Egipto _ ariketak1 - iruzkinekin

3
LEHEN MEDITERRANIAR ZIBILIZAZIOAK EGIPTO Egiptiar zibilizazioen ekarpen esanguratsuenak aipatu: Nekazal kulturaren aberastasuna (igitaia, pala, eskuaira, ureztatze teknikak…) Egiptoarren idazkera (hizkuntzaren hastapenak, zeinuen bidezko objektu eta ideien irudikapen sinbolikoak ziren idazkera hieroglifikoa) Papera matematikari handiak astronomian eta medikuntzan ere aurrerapen handiak (planetak eta izarrak ezagutzea, egutegia, erlojuak, gorputz baltsamatzea…) Nekazal gune emankorrak Hiri nagusiak Monumentu artistikoak Hilobi- monumentuak Liburutegi garrantzitsuak Hiriburuak: zentro politiko eta erlijiosoak

Transcript of DBH4 - Egipto _ ariketak1 - iruzkinekin

Page 1: DBH4 - Egipto _  ariketak1 - iruzkinekin

LEHEN MEDITERRANIAR ZIBILIZAZIOAK

EGIPTO

Egiptiar zibilizazioen ekarpen esanguratsuenak aipatu:

Nekazal kulturaren aberastasuna (igitaia, pala, eskuaira, ureztatze

teknikak…)

Egiptoarren idazkera (hizkuntzaren hastapenak, zeinuen bidezko

objektu eta ideien irudikapen sinbolikoak ziren idazkera hieroglifikoa)

Papera

matematikari handiak

astronomian eta medikuntzan ere aurrerapen handiak (planetak eta

izarrak ezagutzea, egutegia, erlojuak, gorputz baltsamatzea…)

Nekazal gune

emankorrak

Hiri nagusiak

Monumentu

artistikoak

Hilobi-

monumentuak

Liburutegi

garrantzitsuak

Hiriburuak: zentro

politiko eta

erlijiosoak

Page 2: DBH4 - Egipto _  ariketak1 - iruzkinekin

EGIPTIAR ZIBILIZAZIOAREN – ARTEAREN OINARRIAK

Erlazionatu itzazu EGIPTIAR ZIBILIZAZIOAREN eta ARTEAREN OINARRIAK beheko irudiekin.

Nilo bailarak egiptoar zibilizazioa eta artea

bera baldintzatuko zituen. Basamortu

ingurunean Nilo ibaia bizitzaren iturri izango

zen, nekazal zibilizazioa garatuz; euriteei

eta uholdeei esker, lur emankorra landu

ahal izango zuten. Egipto geografikoki bi

zatitan banatzen zen: Iparraldean papiroen jaioterria, Egipto Behera; Hegoaldean loto lorea nagusi

den Egipto Garaia. Nilo ibaiak hauen arteko komunikazioa erraztuko zuen.

Nilo ibaiak eta nekazal zibilizazioa izateak eragina du artean:

» pintura/eskulturan gaietan, goiko irudietan ikus dezakegun bezala: lehen irudian palmondo

formako kapitelak ikus ditzakegu. Bigarrenean behealdean urak eskaintzen duen

oparotasuna eta gorago berriz uzta lanetan dabiltzan nekazariak; lurra lantzen, ereiten eta

uzta biltzen (Senebhem-en hilobiko freskoak).

» arkitekturan geometrizazioa, laborantza lurretan bezala.

Egiptoarrek garrantzia handia ematen

zioten hil ondoreneko bizitzari; hau

garrantzitsuagoa zen beraientzat eta

heriotza betikotasunerako pausua izango

zen (hau lortzeko, zoriontasuna lortzeko

arauak errespetatu behar ziren).

Pertsonak gorputza eta arima dituela eta hil ondorengo arimaren betierekotasunean sinesten zuten.

KA (arimaren osagaietako bat) bizi energia izango da eta ondorengo bizitzan bizitzak jarrai dezan

posible egiten du. Erlijioa (jainkoen gurtza) eta hil ondorengo bizitzari buruz asko arduratzen ziren

eta honek kultura eta arte guztian eragin handia izan zuen (eskultura eta pinturan gai nagusia eta

arkitekturaren funtzio printzipala):

» momifikazioa, estatua/hildakoaren doblea: lehen irudian hilobi bateko serdab-ean

kokatutako hildakoaren doblea den eskultura agertzen da. Bigarrenean berriz, gorputz

momifikatua, faraoiaren bizar sinbolikoa duena, Anubis jainkoarekin agertzen zaigu. Anubis

oso garrantzitsua izango da, arima beste mundura gidatzeko ardura izango baitzuen; txakal

buruarekin irudikatu ohi da, nekropoli inguruan hain ohikoak ziren animalien buruarekin hain

zuzen. Bai momiak, bai hildakoaren dobleak, hildakoaren arima KA gorpuzteko funtzioa

izango zuten; honela, hil ondorenean bizitza osoa, betea izango zuten.

INGURUNEA - NEKAZAL ZIBILIZAZIOA

MUNDUAREN IKUSPEGIA -

ERLIJIOA (arte erlijioso –

funerarioa) - *Anubis

Page 3: DBH4 - Egipto _  ariketak1 - iruzkinekin

Esan bezala, erlijioa (jainko –

jainkosen gurtza) eta hil

ondoreneko bizitza egiptoar

artea baldintzatuko duten

ardatzak izango dira; eskultura

eta pinturan gai nagusia eta

arkitekturaren funtzio printzipala

(erritoak, hilezkortasuna, hildakoei

gurtza … eskultura, estatuari eta

momifikazioa … tenpluak eta hilobiak). Gizarte politeista eta oso erlijiosoa zen. Probintzia bakoitzak

bere jainko babeslea izaten zuen goi jainkoez gain. Hil ondorengo bizitzaren garrantzia

azpimarragarria izango da eta irudi hauetan honekin erlazionatutako artelanak agertzen zaizkigu:

Osirisen irudia eta hildakoen liburuaren pasartea.

– Osiris (Asir/Usir), lehen irudian agertzen zaigun jainkoa, garrantzitsuenetako bat izango

da; heriotzaren eta berpizkundearen jainkoa (emankortasun eta birsortzearen

sinboloa) izango da. Hil oihal zuriarekin eta aurpegi beltzaranaz (heriotza) ala berdeaz

(berpizkundea) irudikatuko da.

• Hil ondoren, arima Osirisen epai mahaiaren aurrean epaituko da, bigarren

irudian agertzen den bezala. *(begiratu hildakoen liburua post-a).

Beste jainko-jainkosa gehienek animalia edo giza gorputza eta animalia buruen formez

gurtzen dituzte. Jainkoek esanahi eta irudi bat baino gehiago izan dezakete.

Egiptoar gizarteak hierarkia zurruna eta

izaera teokratikoa izango ditu:

GOI KLASEA: Faraoia

Jainkotzat (naturaren oreka), autoritate

zibil – erlijioso gorena; bisirra (botere legegilea + exekutiboa, faraoiaren izenean estatua

gobernatzen zuena); funtzionarioak (eskribauak), sazerdoteak (Jainkoen zerbitzariak; jainkoaren eta

faraoiaren bitartekariak, botere ikaragarria zutenak); artegileen artean arkitektoak.

BEHE KLASEA: Nekazariak, artisauak, esklaboak, eta baita pintore eta eskultoreak ere.

Artea gizarte egituraren irudia izango da; faraoiaren (jainko-erregea) eta jaun feudalen botere

despotikoaren irudi.

» Pintura eta eskulturan: faraoiaren irudia eta balentriak, egitandiak … irudikatuko dira,

bigarren irudian ikusi dezakegun bezala; hauen irudikapenetan hierarkia legea betetzen

da, non faraoia beste pertsonaien artean handiagoa irudikatzen den.

» Arkitekturan: faraoiaren hilobiak(aurrerago goi funtzionariorenak ere) eta hilobi-tenpluak,

izaera kolosala izango dute, lehen irudiko piramideetan ikusi dezakegun bezala.

Funtzioarekiko ez-proportzionalak izango dira, betierekotasunaren eta naturaz gaindikoaren

ideiaren adierazpena.

Egiptoren historia eta kronologia hedatuak ere izango du eragina artean. Izan ere, arteak balore

formaletan garapena izango du, bai arkitektura adierazpenetan, bai eta arte irudikorretan ere.

KRONOLOGIA – JAINKO

MONARKIA

JAINKOAK – ERLIJIOA (arte erlijioso –

funerarioa) - *Osiris