Digestioia

10

description

Ingurunea:Giza Gorputza

Transcript of Digestioia

Page 1: Digestioia
Page 2: Digestioia

SARRERA

Hor zaude lasai-lasai eserita bazkaltzen, pizza gozo-gozo bat jaten.

Bukatzen duzunean, baso bat esne hartuko duzu, ahoa garbituko duzu eta ikastolara joango zara.

Minutu gutxi barru, honetaz eta hartaz pentsatzen jarriko zera: zein ote da Nafarroako hiriburua?; non aurkituko ote ditut Jupiter planetari buruzko datuak?; ai, zer dakit nik Erdi Aroaz? Honetaz guztiaz pentsatuko duzu baina, seguru asko ez, jan duzun pizzarekin gertatzen ari denaz.

Zu pentsatzen zauden bitartean, zure digestio aparatua lanean ari da, oso lanpetua dago. Eta horrela egongo da lanean ondorengo orduotan, ondorengo egunotan zuk hain gustura jan duzun pizza hori ongi aprobetxatu nahian.

Page 3: Digestioia

• Digestio aparatuak digestio glandulak eta digestio tutua izango ditu.

• Gibela eta area dira digestio glandulak.

• Digestio tutuak, besteak beste, atal hauek ditu: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste mehea, heste lodia eta uzkia.

Page 4: Digestioia

• Digestio tutua ahoan hasten da, eta bertatik elikagaiak sartzen ditugu.

• Ahoan hortzak, mihia eta tu glandulak daude.

Page 5: Digestioia

• Hortzen bidez elikagaia zatitu eta xehe-xehe egingo dugu.

• Mihia erabiliko dugu janaria tuaz nahasteko eta mugitzeko.

• Tu glandulek tua egingo dute, gero tu hori elikagaiekin nahastuko da bola bat sortuz. Honi elikagai-boloa deituko diogu.

Page 6: Digestioia

•Elikagai bola uzkurdura eta erlaxazio mugimenduei esker pasako da urdailera. Haiei mugimendu peristaltikoa deitzen diogu.

• Elikagai bola, tuaz nahastuta dagoenez hestegorritik pasako da urdailera joateko .

Page 7: Digestioia

• Urdaila deitzen diogu gerriaren goialdean dagoen poltsa bati. Eta hor nahastuko da janari pilatua beste zuku batzuekin guk errazago digeritzeko.

• Urdailak hiru geruza gogor izango ditu elikagaiak nahasteko.

Page 8: Digestioia

• Urdailetik beste tutu luzeago batera pasako da janaria; tutu honi heste mehea deituko diogu.

• Heste mehea tutu estua da, sei metro inguruko luzerarekin.

• Heste meheak barrualdean tximur batzuk ditu eta hauei heste tximurdurak deituko diegu. Bertan elikagaiak zurrupatuko dira eta honela energia eskuratu.

Page 9: Digestioia

• Heste mehean burutzen den digestioan gibelak eta areak laguntzen dute.

• Gibelak bilisa fabrikatzen du eta areak are-zukua (urina).

• Bilisa eta are-zukua substantzia azidoak dira, heste mehera igarotzen direnak.

Page 10: Digestioia

• Ondoren, hestea loditu egingo zaigu eta horregatik heste lodia deitzen diogu.

Honek metro bat eta erdiko luzera du.

• Heste lodiak elikagaien ura eta edandako likidoa

zurrupatuko du.

• Heste lodiak uzkian du amaiera.