Dossier Errautsak 100902 - ArteDrama · Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta...

5

Transcript of Dossier Errautsak 100902 - ArteDrama · Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta...

Page 1: Dossier Errautsak 100902 - ArteDrama · Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta betaurreko beltzekin ditaizke Idazkera Antzezlanaren gidoi orokorra, guhaurek eraiki dugu,
Page 2: Dossier Errautsak 100902 - ArteDrama · Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta betaurreko beltzekin ditaizke Idazkera Antzezlanaren gidoi orokorra, guhaurek eraiki dugu,

Errautsak antzezlana Sinopsia Odei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren

hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra

garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak

azaleratuko dituen gau eroa.

Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.

Gaia XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita

zeudenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz,

errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak.

Denboraren errotak egin du gainerakoa. XXI. mendea da, eta XX.eneko ametsen errautsak gara.

Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote?

Unai Iturriaga eta Igor Elortza

Page 3: Dossier Errautsak 100902 - ArteDrama · Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta betaurreko beltzekin ditaizke Idazkera Antzezlanaren gidoi orokorra, guhaurek eraiki dugu,

Fitxa Artistikoa

Ximun Fuchs - aktorea & zuzendaritza

Ander Lipus - aktorea

Miren Gaztañaga - aktorea

Manex Fuchs - aktorea

Ainara Gurrutxaga - aktorea

Urko Redondo – aktorea

Pertsonaiak

Odei : Hildakoa. Gaztea betirako.

Eider : Emazte eta ama eredugarria. Rimmela isurtzen zaio.

Erramun : Etxeko premua. Kubako zigarroak erretzen ditu, herritik irten gabe.

Zigor : Euskaldun zikiratua eta analfabeto sentimentala. Tripa dauka.

Pili : Ezdeusa. Aitaren jatetxean lan egiten du. Dirua irabazteko, berriz, pixtua pasatzen du.

Kaiet : Aita familiako hipotekatua. Automedikatu egiten da.

Fermin : Bidaiaria da. Inork ere ez daki asko gehiago

Pertsonai bakoitzak bere euskalkian egingo luke. 6 euskalki aurre ikusten dira; xuberotarra, lapurtarra, naparra, bizkaiera, gipuzkera eta batua (eta bai !).

Eszenografia eta mozorroak Espazio Huts haundi baten erdian katxarranka zaharkitu bat, azken bidaierako, eta jargiak. Elementu adierazgarri guttirekin gaualdiko espazio ezberdinak sinbolizarruko dira : basoak ostaturako, pilota plazarako etab… Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta betaurreko beltzekin ditaizke

Idazkera Antzezlanaren gidoi orokorra, guhaurek eraiki dugu, batbateko antzezlana dela medio. Gero, dialogoen idazkera eta gidoi berrantolaketa bertsolari talde batek idatziko luke, pertsonaien hizkuntza indartsua izan dadin, eta egoeraren errealismotik at. Jon Maia, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariekin kontaktoan jarri gira …

Page 4: Dossier Errautsak 100902 - ArteDrama · Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta betaurreko beltzekin ditaizke Idazkera Antzezlanaren gidoi orokorra, guhaurek eraiki dugu,

Egutegia Emanaldiak 2010 Azaroak 1 Luhuso Estreinaldia Azaroak 4 Erandio (goizean ikasleentzat) Azaroak 4 Erandio (ilunabarrean) Azaroak 5 Zumaia Azaroak 6 Donostia Azaroak 7 Donostia Azaroak 10 Larresoro Azaroak 12 Bergara

Azaroak 13 Gernika Azaroak 18 Iruñea ENT (goizean ikasleentzat) Azaroak 18 Iruñea ENT (ilunabarrean) Azaroak 19 Azpetia Azaroak 24 Leioa UPV-EHU Azaroak 25 Zornotza Azaroak 26 Elorrio Azaroak 27 Durango

Emanaldiak 2011 Otsailak 3 Izpura (Baxe Nafarroa) Otsailak 4 Garruze (Baxe Nafarroa) Otsailak 5 Errenteria-Orereta Otsailak 6 Errenteria-Orereta Otsailak 20 Sara Otsailak 25 Beasain Otsailak 26 Berriz Martxoak 20 Ondarroa Martxoak 25 Hazparne Martxoak 25 Hendaia Martxoak 27 Donostia Apirilak 1 Zarautz Apirilak 2 Igorre Apirilak 14 Eibar

Apirilak 15 Azkaine Apirilak 30 Aulesti Maiatzak 27 Atarrabia Maiatzak 28 Bera Urriak 2 Maule Urriak 7 Andoain Urriak 27, 28 & 29 Bilbo Azaroak 20 Amurrio Azaroak 24 Hondarribi Azaroak 25 Billabona Azaroak 26 Elgeta, Azken emanaldia!!

Ekoizpena ArteDrama Le Petit Théâtre de Pain Dejabu Panpin laborategia

Page 5: Dossier Errautsak 100902 - ArteDrama · Mozorroak, keinu gisa, ttattardun jauntzi beltz eta betaurreko beltzekin ditaizke Idazkera Antzezlanaren gidoi orokorra, guhaurek eraiki dugu,

KONTAKTUA:

w w w . e r r a u t s a k . c o m

Hegoaldean

Artedrama

Xabino Alkorta

(+34) 615 77 95 11

[email protected]

www.artedrama.com

Iparraldean

Le Petit Theatre de Pain

(+33) 559 93 01 45 (Bulegoa)

(+33) 630 89 39 82 (Elorri & Bixente)

(+33) 678 19 23 97 (Ximun)

[email protected]

http://ptdp/eke.org

/www.lepetittheatredepain.com/