EAEko HEOak EUSKARA AZTERKETA EREDUA MAILA … · dituzten baliabideak eta lanean ari diren ala ez...
Transcript of EAEko HEOak EUSKARA AZTERKETA EREDUA MAILA … · dituzten baliabideak eta lanean ari diren ala ez...
EAEko HEOak
EUSKARA
AZTERKETA EREDUA
MAILA AURRERATUA (B2)
1. DOKUMENTUA: ATAZAK
IRAKURRIAREN ULERMENA (30 puntu; gutxienez: 20 puntu)
1. ARIKETA
Irakurri hurrengo testua eta erabaki hiru aukeren artean zein den testuaren
esanahiarekin bat datorrena. 7 item (7 puntu). 0 adibidea da.
BALDINTZARIK GABEKO OINARRIZKO ERRENTA
UNIBERTSALA
Ez zaizue inoiz pasatu makuluekin zabiltzatela
jende pila bat makuluekin ikustea? Halako zerbait
pasatu zait azkeneko astean. Oinarrizko errenta
unibertsalarekin interesatzen hasi eta edozein tokitan
besterik ez dago.
Oinarrizko errenta unibertsala. Zer ote da? Ezin da
oinarrizko errentarekin nahasi, 400 eurokoa, arazo
ekonomikoak dituztenentzat. Laburtuz, denentzako
errenta bat da, soldata bat, lan egin edo ez.
Horrelako proposamenek hautsak harrotzen
dituzte. Jendeak hezkuntzaren edo belaunaldiaren
arabera erreakzionatzen du: “a ze pagotxa!” edo
“bai, berriz ere alferrak alfer!”. Erreakzio hori izan
aurretik, halako batean gaia esku artera etorriko
delako-edo, han eta hemen leituz bildu ditudan
oinarrizko lau ideia agertu nahiko nituzke hemen.
Definizioz oinarrizko errenta unibertsala herritar
guztiei baldintzarik gabe ordaintzen zaien errenta da,
dituzten baliabideak eta lanean ari diren ala ez
kontuan hartu gabe. Eskubidea da. Errenta apala,
baina bizitzako oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa
dena, zergen bidez finantzatua.
Aldekoek diotenez, pobrezia desagertuko litzateke
hala. Erosteko ahalmen txikia dutenen egoera zeharo
hobetuko litzateke eta aberastasuna hobeto banatuko.
Gutxieneko ordain bat seguru izanda, langileek
askatasun handiagoa lukete lan-kontratuak
0. Elurre Iriartek inpresioa du0
makuluekin ateratzen den egunetan ikusten dituela makuludunak.
makuluekin ibiltzea oso gauza zabaldua dela. zerbaitengatik kezkatzen hasi eta edonon
ikusten duela gai hori.
1. Oinarrizko errenta unibertsala...
a) arazo ekonomikoak dituztenentzako soldata da.
b) gizartean zeresan handia ematen duen planteamendua da.
c) 400 eurokoa da, berdin da lanean zabiltzan
ala ez.
2. Oinarrizko errenta unibertsala jasotzeko... a) ez dira irabaziak kontuak hartzen. b) nahitaezkoa da zergen bidez erakustea
behar dela. c) oinarrizko beharrak justifikatu behar dira. 3. Iriarteren ustez oinarrizko errenta
unibertsalarekin0 a) erosteko ahalmen txikiagoa lukete aberatsek. b) jendeak ez luke lana edozein
baldintzatan hartuko. c) lan kontratuak nabarmen igoko lirateke.
4. Beste alderdi positibo bat hau litzateke... a) emakumeek ez lukete hainbesteko
menpekotasunik. b) gizarte laguntzak ez lirateke beharrezkoak. c) iruzurgileak desagertu egingo lirateke.
negoziatzeko; ez lukete edozein lan edozein
soldataren truke egitea onartuko. Hainbeste
handitu den prekarietatea desagertuko litzateke,
edo nabarmen gutxituko.
Laguntza honi esker gazteek eta emakumeek
askatasun handiagoa izango lukete eta, esaten
dutenez, genero indarkeriaren kontrako pausu
handia litzateke. Bestalde, gainerako gizarte
laguntza gehienak desagertuko lirateke, eta
hauetan iruzurrak harrapatzeko baliabideak ere bai.
Gainera lanaren ikuspuntu berri bat indartuko
litzateke, borondatearen lana.
Kontra daudenen argumentuetan, berriz, bi
puntu nagusi:
Errenta horrek jendea alfertuko luke. Ondorioz,
lanerako hautua egin dezaten, enpresaburuek
soldata hobeak pagatu beharko lituzkete. Lan-
kostuak handitzea ekarriko luke eta produktuak
garestitzea. Inflakzioak errenta horren
errentagarritasuna murriztuko luke. Immigrazioa
ere asko handituko litzateke.
Zailtasunak zailtasun, bada hala funtzionatzen
duen herrialderik. Alaska, adibidez. Sistemaren
oinarria da gizarte laguntzetara bideratzen diren
baliabideak beste modu batera antolatzea eta
zerga sistema erreformatzea. Zaila? Duela 200 urte
pentsaezina zen sufragio unibertsala, denok
bozkatzeko aukera izatea. Duela 100 urte
pentsaezina zen osasuna edo hezkuntza eskubide
unibertsala izatea. Zergatik ez oinarrizko errenta
unibertsala?
Ba horixe, batek zioen bezala, beharbada ez da
zirt edo zart egiteko momentua, baina bai
eztabaidatzen, hausnartzen hasteko. Eta horixe da
nik neure buruarekin egin dudana eta zuekin
konpartitu nahi izan dudana.
Elurre Iriarte, Kirika bizi garen munduei begira, 2014
5. Kontra daudenek, berriz, diote0
a) lan-baldintzek atzerritar asko erakarriko lituzketela.
b) nekezagoa litzatekeela langileak aurkitzea. c) produktuak txarragoak liratekeela.
6. Iriarteren iritziz, oinarrizko errenta unibertsala0
a) eskubide bihur liteke urte batzuen buruan. b) gizarte laguntzetara bideratu behar litzatzeke. c) zaila da edonon ezartzea, Alaskan izan ezik.
7. Oinarrizko errenta unibertsalaren gaiarekin Iriartek0
a) dio erabaki bat hartzeko sasoia dela. b) garbi du ez dela une egokia honetaz
hitz egiteko. c) hausnarketarako elementuak ekarri nahi
izan dizkio irakurleari.
2. ARIKETA
Hurrengo testuko hutsuneak betetzeko, ematen diren hiru aukeretatik esan zein den
testuan egokia. 10 item (10 puntu). 0 adibidea da.
REMIGIA ETXARREN, BIZITZA HARI-HARIAN
Iruñea, 1853ko ___(0)___ 11. Leona Remigia Etxarren funanbulista jaio
0.
zen Nabarreria auzoan. Aita hil ondoren, Manuela Aranguren ama a) apirila
b) apirilaren
berriro ezkondu zen, eta handik aurrera Pellejerias kalean bizi izan zen
c) apirileko
familia, ____(1)____ Jarauta kalean. 1.
a) deritzon
Remigia Etxarrenen beste berririk ez daukagu 1882ko uztailaren 12ra b) egungo
arte. Egun hartan Iruñeko zezen-plazan ____(2)____, “Teresy y
c) izeneko
Velázquez” akrobata konpainiarekin batera. Handik sei egunera, Lau- 2.
buru egunkarian idatzitako kronikak honela ____(3)____: “Deigarria da a) aritu zen
b) aritzen zen
uztai finkoan eta soka tenkatuan Agostini andereñoak erakusten duen c) ibiltzen zen
adorea eta segurantza”. Izan ere, Mademoiselle Agostini zen Etxarrenen 3.
izen artistikoa. a) ipintzen zuen
b) jartzen zen
Uztailaren 25ean, Eco de Navarra egunkariko zuzendari Nicanor
c) zioen
Espoz Redinek “artista petoa” eta “punta-puntako orekaria” esaten zion, 4.
eta “oreka-hagan moldatzen diren eta soka gainean dantzan egin a) daitezen
b) dezaketen
____(4)____ iruindarrak badaudela” egiaztatzen zuen, harrituta. c) dezaten
1883ko maiatzean, Manuel Carralen konpainiarekin eta milaka 5.
a) ekin
ikusleren aurrean, Arga ibaia zeharkatu zuen, eta udalak 500 pezeta b) eman
eman zizkion balentriaren ordain. Berriro ere Lau-buru egunkariak eman
c) jo
zuen ekitaldiaren kronika: “Soka-dantzariak ibilbideari ____(5)____ 6.
zion; publikoa isilik geratu zen une batez eta, handik hiru minutura, a) zituela
b) zituenak
Agostini lasaitasun osoz iritsi zen beste aldera, lurretik hamar bat c) zituenerako
metrora jarritako soka gainean. Orekariak oinak saskitxo batzuetan sartu 7.
zituen eta, oinetako horiek ondo lotuta ____(6)____, ibaia baretasun a) iristean
handiz zeharkatu zuen; bidaia arriskutsuaren amaierara ____(7)____ b) iristeko
c) iritsiz
lau minutu behar izan zituen. Atsedenaldi laburra egin eta berehala, soka
gainera igo zen berriro begietan zapia eta gerritik gora oihal lodizko zaku
bat zuela. Publikoak gogoz egin zion txalo”.
1884an Gazteluko Plaza zeharkatu zuen, eta zezen-plazan ere
ikuskizunak eman zituen. Honela deskribatu zuen horietako bat El Eco de
Navarrak: “Soka gainean, koraza eta kaskoa jantzita, suziriak bota zituen,
eta suzko euriaren artetik agertuta, konbinazio ____(8)_____
hobea lortu zuen”. Jaioterrian ez ezik, Euskal Herriko nahiz kanpoko
hainbat herritan ere ibili zen Etxarren eta, ____(9)____, Ibaizabal eta
Pisuerga ibaiak zeharkatu zituen.
1892ko urriaren 5ean, Ondarroan, aulki baten gainean ariketak egiten ari
zela, hamabost metrotik erori zen. 1904an Iruñean bertan egindako saio
bakana salbu, hantxe amaitu zen haren karrera. Etxarrenen bizitzaren
berri xehe jaso duen Patxi Abasolo nafar historialariak dio Jauregiko
Aldapako 3.ean bizi izan zela azken urteetan; beste iturri batzuen
arabera, kale ____(10)____ amaitu zuen. Baina denak bat datoz gauza
batean: Mademoiselle Agostini handia miserian hil zen 1921ean.
Ordainetan, hori bai, Txantreako kale batek haren izena darama gaur
egun.
Nagore Irazustabarrena, Argia, 2015-10-04
8.
a) ahalik b) ezin c) oso
9. a) besteak beste b) dena dela c) izan ere
10.
a) bertan b) gorrian c) hutsean
3. ARIKETA
Hurrengo testuko hutsuneak bete behar dituzu. Horretarako, behean dituzun 10 esaldi zatiak erabili behar dituzu. Aukeratu hutsune bakoitzari dagokion esaldi zatia. Kontuan hartu HIRU SOBERAN dituzula. 7 item (7 puntu). 0 adibidea da.
ZINE KRITIKA: LOREAK, BEGIEKIN USAINTZEKOAK
Delikatua, iradokitzailea, detailez betea, apartekoa: Jon Garañoren eta Joxe Mari
Goenagaren Loreak ______(0)_____ Sail Ofizilaleko atetik. Maila ugaritako irakurketak dituen
fim hau orain artean ikusi dugun gauzarik onenetakoa izan da.
Ane astero loreak jasotzen hasi da, eta ______ (1)______. Abiapuntu sinple horrekin,
elementu ohikoak baliatuz, bikote eta familia harremanez, oroimenaz eta doluaz
_____(2)_______ pelikula egin dute Garañok eta Goenagak, planteamendu errealistakoa
baino egunerokotasunaren haustura txikietan landatua ageri zaiguna.
Hala, loreek egituratzen dute kontakizuna, ______ (3) _______, hau da, batzuetan
pertsonen jakin-mina pizten dute, besteetan arrisku sentsazioa, eta beti istorioak aurrera
egiteko aitzakia dira. Horrelako baliabideak erabiltzean gerta liteke egoera batzuk
behartzea, baina ez da hau kasua: dena suabe doa, ia filmak dituen ______(4) ______.
Momentu batzuetan preziosismoa ukitzen duten plano nabarmenak ditu. Jarrera estetiko
horrek ______(5)________ laguntzen dio, gehiegikeriarik gabe, eta film honetan ia gauza
guztiak bezala, oreka da nagusi irudiaren tratamenduan. Bainaren bat jartzekotan, Egoitz Lasa
eta Itziar Ituño elkarrizketa batzuetan esango nuke _________(6)________.
Gainontzean, pertsonaiak ondo egituratuta daude, eboluzio interesgarriak egiten dituzte
filmaren pisua batetik bestera pasaz eta pantailan ikusiko ditugun lore-sortak _______ (7)
_________ aurkezten zaigu istorio osoa.
Gorka Bereziartua, Argia bloga, 2014-09-23
A. BEZAIN ONDO BILDUTA B. EZ DA NOLANAHI SARTU C. EZ DAKI NORK BIDALTZEN DIZKION D. EZ DIRELA BEHAR BEZAIN SINESGARRIAK E. IKUSLEA BENETAN ASPERTU ARTE F. IZAERA POLISEMIKOA HARTZEN DUTE G. KONTAKIZUNAREN HARIARI H. NAHASTEN ERAKUSTEN ZAIGUN I. NEKATUTA AGERTUKO ZAIGU J. ZER PENTSATUA EMATEN DUEN K. ZOOM GELDO HORIEK BEZAIN GOXO
Jarri erantzunak koadro honetan eta kopiatu erantzun orrian.
0. 1 2 3 4 5 6 7 B
4. ARIKETA
6 albiste labur irakurriko dituzu. Albiste bakoitzari esaldi bat dagokio. Lotu esaldi bakoitza dagokion albisteari. Kontuan izan HIRU ESALDI SOBERAN daudela. 6 item (6puntu). 0 adibidea da.
ALBISTE LABURRAK
1. Aurkikuntza berezi eta garrantzitsua egin dute
Zubietan. Txaldatxur mendiko gerrako lubakietan, eskuz egindako 22 lehergailu atera dituzte lur azpitik. Iturgintzan erabiltzen diren piezekin egindako granadak asko erabili ziren 1936ko gerra garaian eta aurretik ere, baina gurean ale bakan batzuk baino ez dira berreskuratu orain arte. Lehen aldia da hainbeste lehergailu batera aurkitu direna.
Argia, 2015-10-24
2. Ana Oregi sailburuak urtarrilean aurreratu bezala, badirudi Donostialdeko metroak, edo
behintzat, Donostiako erdiguneko alderik aldeko tarte berriak, ekaitz ekonomikoa iragan arte itxaron beharko duela. Hala ere, behin-behineko geldialdi hau une egokia izan daiteke azpiegitura handi horren egokitasunaz lasai hausnartzeko. Asmo horrekin antolatu da, hain
zuzen ere, mahai-inguru interesgarri bat datorren astelehenean, martxoak 25, Okendo kultur etxean, 19:00etan.
3.Ander Izagirre kazetari eta blogariak irabazi du Manos Unidas gobernuz kanpoko erakundearen
kazetaritza saria. Boliviako Potosi herrian dauden
Cerro Rico meazuloetako egoerari buruz idatzi duen
erreportajeagatik eman diote saria Izagirreri.
Argia, 2010-07-06
4. Kezkatuta eta haserre agertu dira
Seo/BirdLife eta Aldude koordinakundea
Pirinioetan egitekotan diren meategien proiektuei babesa adierazi dielako Nafarroako
Gobernuak. Bi talde horiek beste behin ohartarazi dute Zilbetin Magnesitas Navarra
SA Magna enpresak egin nahi duen silizea
ateratzeko meategiak “izugarri kaltetuko” duela ingurumena.
Nafarroako Hitza, 2014-11-2
Unibertsitatea.net, 2013-05-05
0. Gasteizko tranbia zerbitzua etenda egon da ordubetez Gasteiz etorbidearen parean, auto bat erreien gainean ez atzera ez aurrera gelditu delako. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 06:15 inguruan gertatu da ezbeharra.Gasteiz etorbidean egiten ari diren lanen ondorioz, autoa tranbiaren bidean harrapatuta gelditu da. Gidaria autotik irten da eta ihes egin du, gertatutakoaren berri inori eman gabe.
eitb, 2013-05-14
5. Herriko enpresen berrikuntza eta egindako lana aitortzen dituzten Irun Ekintzan Sariak abenduaren 3an
banatuko dituzte, Ficoban. Urriaren 15era arte aurkeztu
ahal izango dituzte oinarriak sarietan egon nahi duten enpresek. “Berrikuntza kultura hori aitortu nahi dugu,
zerotik hasita merkatura irekitzea lortu duten ideiak, eta hainbat kasutan hiriaren izena mundu osora zabaldu
dutenak. Made in Irun talentua”, adierazi du Miguel Angel
Paez, Ekonomia Bultzatzeko delegatuak.
Bidasoko Hitza, 2015-10-07
6. Karlos Alastruey bilbotar zuzendaria AntiBasque Film izeneko pelikula errodatzen hasia da, eta jada Altzuzako Oteiza Museoan hartu dituzte lehen irudiak. Film esperimentala izango da, dokumentala eta
fikzioa uztartuko ditu eta gazteen artean memoria historikoa
berreskuratzea izango du azken helburu. Gernikako bonbardaketa abiapuntu hartuta, totalitarismoen arrastoa jarraituko du Nafarroa,
Bizkai, Gipuzkoa eta Europako hainbat txokotan zehar, amnesia duten bi gazteren eskutik.
Gaztezulo, 2013ko urria
LOTU BEHARREKO ESALDIAK
A. BERANDU BADA ERE, ESKER ONA B. BIDEA GARBITU EZINIK C. ELKAR HARTUTA USTIAKETAREN KONTRA D. FIKZIO HUTSA ASMO PEDAGOGIKOZ E. GERTATU DENA GOGOETAGAI F. GOGOETA LASAI EGITEKO UNEA G. ITURRI SUSMAGARRIEN BIDETIK H. LURPEKOEN IZERDIA ARGITARA I. LURRAK GORDETZEN DITUENAK J. SARIA LAN MODUAK BERRITZEARI
Lotu esaldiak koadro honetan eta kopiatu erantzun orrian
0. 1 2 3 4 5 6
B
ENTZUNAREN ULERMENA (30 puntu; gutxienez: 20 puntu)
1. ARIKETA
MIZKINAK IZANAGATIK Euskadi Irratia (06’18’’)
0. Haurrak0 a) arazo-iturri dira beti. b) buruko minak izaten ditu askotan.c) jatun txarrak direnean arazoa
da gurasoentzat
1. Haurrak jaki berria...
a) ez du gustuko izaten zaporeagatik. b) ez du inondik inora probatu nahi.c) probatzea alferrikakoa dela uste du.
2. “Elikadura neofobikoa”... a) dieta mediterranoarekin lotuta dago. b) ez da haurren kontua bakarrik.c) ezinbestekoa da
autoestimua handitzeko.
3. Edurne Maizek dio...
a) apurua ematen ziola neofobikoa zelaaitortzeak.
b) ez zela janari berriak probatzearenaldeko.
c) neofobia janariekin soilik erabiltzen
dela.
4. Elikaduraz ari garela, bost urtetikaurrera ... a) denari ezetz esaten diote.b) denetarik jaten hasi behar dute.c) janari berririk ez dute jan gura izaten.
5. Problema bat izango genuke...
a) umeak dieta aberatsa ez badu.b) umeak gutxi jaten badu.c) umeak oreka galtzen badu.
6. Arazoa umetan hasi eta...0a) helduarora ailegatu ohi da. b) normalean konpondu egiten da.c) trastorno bihurtzen da nagusientzat.
7. 8-16 urte bitarteko haurrek0
a) berez ez lukete arazorik izan beharjateko.
b) gorabeherak dauzkate elikaduran. c) neofobia izateko joera dute.
8. Ikerketak erakutsi duenez 0 a) aztertutako umeek autoestima arazoak
dituzte.b) gurasoen kontrol faltagatik sortzen da
arazoa.c) ume neofobikoek ama txarrak
izan dituzte.
9. Neofobia sortzen da0
a) gurasoen jarrera negatiboengatik. b) gurasoek barazkirik jaten ez dutelako.c) umeari askotan aurkezten zaiolako jana.
10. Dieta mediterraneoa...
a) barazki asko jatean datza. b) ez da hain ona umeentzat.c) ezin da murritza izan.
Irrati saio honetan jaten mizkinak diren umeei buruz hitz egingo dute Edurne Maiz EHUko ikerlariarekin. Entzun arretaz, eta ondoren hiru aukeretatik erabaki zein datorren entzundakoarekin bat.
1.audioa-Mizkinak izanagatik
2. ARIKETA
Entzun arretaz Arantxa Urretabizkaia idazleari zahartzaroaz egindako elkarrizketa eta hiru aukeretatik erabaki zein datorren entzundakoarekin bat. 10 item (15 puntu). 0 adibidea da.
2.audioa-Maite Goñi
MAITE GOÑI Euskadi Irratia (07’50’’)
0. Maite Goñi “Amarauna” irratsaioan0 a) aste birik behin egoten da. b) behin egon da orain hamabost egun. c) hamabost bider egon da.
1. Batzuek ez dakite...
a) ikastolak bloga daukanik. b) ikastolak eta blogak izen bera dutela.c) ikastolaren benetako izena zein den.
2. Irakasleentzat egun hauek... a) aldaketak proposatzeko egunak dira.b) formakuntza antolatzeko egunak dira. c) ikasturtea martxan jartzeko
egunak dira.
3. Proiektuei buruz galdetuta, dio... a) berriztatze lan batzuk ere egingo
dituela.b) garrantzitsuena orain arte
egindakoa aldatzea dela.c) gutxi batzuk dauzkala buruan.
4. Esatariak dio Marijo Deograciaisiburuz... a) beretzat gai egokia delako gonbidatu
dutela.b) kantuak jartzen dituela
sare sozialetan.c) normalean asteazkenetan
aritzen dela irratian.
5. Marijok dioenez... a) duela gutxi ezagutu du Maite Goñi. b) “Gaurko hitza”ren jarraitzailea
da aspalditik.c) Goñi ezagutzen du eta sarean
jarraitzen dio.
6. “Gaurko hitza”0 a) atalerako Marijok proposamen bat egin
dio.b) korrika eta presaka egiten du Maite
Goñik.c) Maite Goñik jasotako grabazioen bilduma
da.
7. “gaurkohitza.com” blogean...
a) berben ahoskera entzun daiteke orain.b) berrikuntza ugari izaten dira.c) sinonimo hiztegi bat argitaratzen du.
8. Ranking-ean agertzeak... a) ez du bereziki pozten.b) kalte egiten dio eguneroko lanari.c) lanean jarraitzen lagundu dio.
9. Blog bat euskaraz baldinbadaukazu...0 a) atentzioa ematen duen gauza da.b) badakizu ez duzula jarraitzaile asko
izango hemendik kanpo.c) ez zara sekula rankingean agertuko.
10. Blogarien ranking horretan agertu da...a) emakume izatea baloratzen delako
parametroetan.b) euskarazko edukiak itzultzen dituelako.c) jende askorengana heltzen delako.
IDATZIZKO ADIERAZPENA (30 puntu)
1. ARIKETA (10 puntu)
Idatzi posta elektronikoa hurrengo egoerari erantzunez (90-110 hitz)
Testu mota : Laguntza-eskea. Emaila.
Nori : Herriko/auzoko elkarte bati.
Zergatik : Gobernuz Kanpoko Erakunde batean zabiltza laguntzen. Hondamendi handi bat gertatu da eta azken batzarrean zeuk hartu duzu herriko/auzoko elkarte bati laguntza eskatzeko ardura. Gutunean azaldu nor zaren, zer gertatu den eta zer eskatzen
diozun elkarte horri.
Kontuan hartuko dira : Informazioaren antolaketa, egokitasuna, aberastasuna,
zuzentasuna.
Nork
@
Nori
@
Gaia
3
2. ARIKETA (20 puntu)
Hurrengo gaietako bat aukeratu eta 190-210 hitzeko idazlana egin behar duzu.
Gai bakoitzarekin aipa ditzakezun ideia batzuk dituzu, lagungarri.
Testu-mota: Argudio testua.
Norentzat: Herriko/auzoko aldizkariko irakurleentzat.
Zergatik : Zer pentsatua eman dizu gaiak.
Kontuan hartuko dira : Diskurtsoaren antolaketa, egokitasuna, aberastasuna, zuzentasuna.
Ez ahaztu izenburu egoki bat jartzea.
KONTSUMITU, KONTSUMITU, MADARIKATUOK !
• San Valentin eguna, Amaren eta Aitaren eguna, Black fridayK
• Badira proposamenak dendak igande eta jai-egunetan irekitzeko.
• Telebistan, buzoietan, kaleanK gero eta publizitate gehiago nonahi.
• Gutxiago kontsumitu, gutxiago ekoiztu. Eta lanpostuak?
ETA ZUEK NOIZ EKARRI BEHAR DUZUE UME BAT?
• Belaunaldi bakoitzak bere joerak izan ditu aita-amak izateko.
• Baldintza ekonomikoak, laguntza-politika, inguruaren presioaK
• Lana eta familia, kontziliazioa posible da?
• Zelako gizartea izango dugu hemendik urte batzuetara Europan?
5
13
AHOZKO ADIERAZPENA (30 puntu)
1. ARIKETA (15 puntu)
B2- BAKARRIZKETA.
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu. Horretarako,
lagungarri, gaia girotzeko testu labur bat eta garatu daitezkeen zenbait ideia
dituzu behean.
Informazioa Sarean
Berba egiteko puntuak: -Sarean daukagun infomazioa seguru dago? -Zelan eta non gordetzen duzu zeure lana? -Ziur egon gaitezke gure lana ez dela galduko? -Etorkizunean non gordeko ote dugu informazioa?
Lehen kanpoko disko gogorretan gordetzen ziren segurtasun-kopiak Interneteko zerbitzarietan utz daitezke orain, eta hainbat sistema daude horretarako.
Ordenagailuan gero eta informazio gehiago gorde ohi dugu, eta kolpe handia izan liteke hori guztia galtzea: dokumentu garrantzitsuak, fakturak (eskanerrean pasatuak), argazkiak,
solaskideei buruzko informazioa, pasahitzak, posta elektronikoan bildutako mezuak, bideoak... Guzti-guztia desager daiteke, eta deus gabe gera gaitezke, ez zeru eta ez lur!
Ordenagailuak matxuratu egiten dira eta barneko disko gogorra ere hondatuz joaten da erabili ahala; hori horrela dela jakinda, norbere erantzukizuna da neurriak hartzea eta gure datuen segurtasun-kopiak maiz-maiz egitea.
Enpresetan, adibidez, ohitura horixe daukate, eta ostegun gaua iristen denean, teknikariek kopiatu egiten dute aste osoan sortu den informazioa eta kanpoko zerbitzarietan gordetzen dute; ostegunetako "back up" esaten zaio horri. Etxean ez da zertan jokatu hain zorrotz, baina komeni da aldian behin segurtasun-kopia berriak egin eta zaharrak ordezkatzea. Era horretan, ordenagailua matxuratzen bazaigu, hortxe izango ditugu informazio guztiaren kopiak, eta lanean jarraitzeko moduan izango gara.
14
2. ARIKETA (15 puntu)
B2-ELKARRIZKETA Ondoren ematen zaizun gaiaz 5-6 minutuko elkarrizketa bat izango duzu zure
bikotekidearekin.
⇒ Emaiezu erantzuna beheko galderei.
⇒ Eman arrazoibide sendoak eta adibideak.
⇒ Entzun zure solaskidearen arrazoibideak eta erantzun zeureak emanez.
Denda txikiak eta handiak.
Aipatu daitezkeen puntuak:
� Denda handiak merkeagoak dira baina txikiak hurbilago dauzkagu. Hala da?
� Saltzailearekiko harremana zelakoa da batean eta bestean?
� Zeintzuk dira erakargarrienak? Zeintzuek ematen dute kalitaterik onena?
� Zer litzateke auzo bat denda barik?