EDE Fundazioa, informazioa
description
Transcript of EDE Fundazioa, informazioa
Ezagutza eta konpromisoa
Gaur egun taldea 419 pertsonek osatzen dute:
zuzendaritza taldeko 18 lagun, hainbat zerbitzutako 45
teknikari, programetan lan egiten duten 268 lagun eta
eginkizun lagungarrietan aritzen diren 88 lagun. Horrez
gain, 52 boluntario eta 241 irakasle laguntzaile daude.
Era berean, EDE Taldeak itunak eta lankidetzak
betetzen ditu alor sozialetik, kulturaletik eta
hezkuntzatik garapen sozialean esku hartzen duten
elkarte eta erakundeekin. Besteak beste, hauekin:
Bilboko apezpikutza, Bilboko elizbarrutiko Caritas,
Euskalerriko Eskautak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru
Aldundia, Bilboko Udala eta BBK.
EDE Taldea Bizkaiko gizartegintzaren alorreko
erreferentzia nagusietakoa da; zuzeneko 50.000
erabiltzaile eta arreta jasotako 400 erakunde urtean.
2010. urtean:
• Trebakuntzako 12.250 ordu eskaini dizkie 3.758
profesional eta boluntariori.
• 600 pertsonari eskaini die arreta laneko orientazioan
eta erakundeen sustapenean.
• Aholkularitza sozialeko eta erakundeen sustapeneko
42.700 ordu eskaini ditu.
• 43.000 pertsona inguruk jaso dute informazio- eta
dokumentazio-zerbitzuen arreta.
• 148.000 lanordu inguru inbertitu ditu haurrekin, gazteekin
eta helduekin egindako programa sozial, kultural eta
hezkuntzakoetan.
• 82.128 egonaldi kudeatu ditu Aterpe Sarean.
EDE Taldeak EDE Fundazioan
du oinarria. Irabazi asmorik
gabeko erakundea Bizkaiko
Elizbarrutiak sustatu du
1976az geroztik eta Bizkaiko
garapen sozialaren alde
egiten du, gizartegintzan
diharduten pertsonei eta
erakundeei bideratutako
trebakuntzaren eta
laguntzaren bidez.
EDE Fundazioak trebakuntza
eta sustapen sozialean
hogeita hamar urte baino
gehiagotan egindako
garapen eta lan sakonak
bermatzen du egindako
ibilbidea eta Suspergintza
Elkarteak proiektu sozial,
kultural, hezkuntzako eta
ingurumeneko proiektuen
dinamizazioan duen hogei
urte baino gehiagoko
esperientziarekin aberasten du.
2007. urtearen erdialdetik,
euskarri teknikoko
zerbitzuak ST3 Elkartean
biltzen dira; honek erakunde
eta elkarteetarako neurrira
egindako irtenbideak
eskaintzen ditu.
Bizkaiko gizartegintzaren erreferentea
Instalazioak eta aterpetxeak
Haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa
Adinez nagusiak direnak eta familiak
Emakumea
Kultura
Trebakuntza
Aholkularitza soziala
Ezagutza-zentroa
Komunikazioa eta diseinua
Informatika eta teknologia berriak
Aholkularitza eta kudeaketa ekonomikoa eta fiskala
Mantentze-lanak eta konponketak
EDE Taldeak gizartegintzaren alorreko ekimen ugaritan
ere hartzen du parte: Gizardatz (entitate sozialen
elkartea), Didania (aisialdiko federazioa), Euskadiko
Gazteriaren Kontseilua eta Astialdi Foroa, Fiare (banku
etikoa)eta Kiribil (tokiko garapen komunitarioa).
Aktiboki hartzen du parte pobreziaren aurkako
borrokaren sarean (EAPN) eta sare hauetan guztietan
dago: Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko
Enpresen Elkartea (Gizatea), Berdintasunaren Aldeko
Enpresen Sarea, Ezetz Sarea (indarkeria matxistaren
aurkakoa) eta Aterpetxe Pribatuen Estatu Sarea.
Horrez gain, toki mailako ekintzaren alorrean hartzen
du parte: Harribide Fundazioa, Umeak Kalean,
Aisibizia...
Pertsonen eta sareen ezagutzan eta
trebakuntzan oinarritutako zerbitzuak
garatzen ditu eta, gainera, hirugarren
sektorea bultzatzen du.
• Trebakuntza-programak.
• Aholkularitza soziala.
• Ikerketa soziala.
• Informazio- eta dokumentazio-
zerbitzuak.
• Orientazio eta laneko bitartekaritza
zerbitzuak.
• Sentsibilizazio, sustapen eta
bitartekaritza instituzionaleko ekintzak.
www.fundacionede.org
EDE Fundazioa
Emakunderen onespena emakume eta gizonen arteko Aukeren Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzaile bezala.
Bikain Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko zilarra (Maila ertaina). Linguistika Politikaren Sailburuordetza.
Ekoscan Ziurtagiria, IHOBE, S.A. enpresak ziurtatzen du bere jardueran Ingurumenaren Hobekuntzarako Kudeaketa Sistema bat ezarri duela.
Programak eta ekipamenduak diseinatu
eta kudeatzen ditu bitartekaritza
sozialaren, kulturalaren, hezkuntzaren
eta ingurumenaren alorrean, bakarka
edo instituzioekin eta erakundeekin
lankidetzan.
• Haur eta nerabeentzako gizarte-
hezkuntzazko programak.
• Haur-eskolak.
• Gazte-dinamizazioa.
• Kultur programak eta ekipamenduak.
• Gazte-aterpetxeak eta ikasle-egoitzak.
• Gizarte- eta laguntza-ostatuak.
• Hauei zuzendutako gizarte-
programak: adinez nagusiak diren
pertsonak, familiak, emakumeak,
adingabeak, etorkinak, zaintzaileak...
www.suspergintza.net
Suspergintza
Elkartea
Emakunderen onespena emakume eta gizonen arteko Aukeren Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzaile bezala.
Bikain Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko zilarra (Maila ertaina). Linguistika Politikaren Sailburuordetza.
Ekoscan Ziurtagiria, IHOBE, S.A. enpresak ziurtatzen du bere jardueran Ingurumenaren Hobekuntzarako Kudeaketa Sistema bat ezarri duela.
Hirugarren sektoreko erakundeetan sor
daitezkeen arazo teknikoei erantzun
integralak eskaintzen dizkie bertako
zerbitzuei esker.
• Komunikazioa eta diseinua.
• Informatika eta teknologia berriak.
• Aholkularitza eta kudeaketa ekonomikoa
eta lanekoa.
• Instalazioetako eta lokaletako
mantentze-lanak eta konponketak.
www.st3elkartea.net
ST3 Elkartea
Ekoscan Ziurtagiria, IHOBE, S.A. enpresak ziurtatzen du bere jardueran Ingurumenaren Hobekuntzarako Kudeaketa Sistema bat ezarri duela.
Bikain Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko zilarra (Maila ertaina). Linguistika Politikaren Sailburuordetza.
EDE Taldearen esku-hartze eremuak
EDE Taldeak hainbat esku-hartze alorretan modu
espezifi koan egiten du lan eta horiek, era berean, taldearen
xedea zeharka bideratzen eta erantzuten dute, izateko eta
egiteko berezko modua bermatzen duten heinean.
• Hezkuntza-jarduera haurrekin, nerabeekin, gazteekin eta
haien senideekin
• Bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak
• Adinez nagusiak diren pertsonak eta haien zaintzaileak
• Emakumea eta ekitatea
• Boluntariotza eta partaidetza soziala
• Elkarteen garapena eta erakundeetako kudeaketaren
hobekuntza
• Bakea eta gatazken erregulazioa
• Immigrazioa eta kulturartekotasuna
• Ingurumen-hezkuntza eta garapen iraunkorra
• Kultur ekintza
• Eliza
Aisialdiko eskola eta animazio
soziokulturaleko eskolaHezkuntzako aisialdian interesatutako eta alor hori ezagutu nahi dutenei edo dagoeneko aisialdiko erakundeetan parte hartzen dutenei eta elkarte eta erakundeetan dinamizazio-lanak egiten dituztenei zuzenduta. Trebakuntza Eusko Jaurlaritzak bermatzen du eta amaieran begirale, aisialdiko zuzendari eta dinamizazio soziokulturaleko tituluak eskuratzen dira.
Bolunta prestakuntza-foroaBoluntarekin (Boluntzariotza eta parte-hartzerako Agentzia) lankidetzan boluntariotzaren eta elkarteen garapenaren alorrean lan egiten duten pertsonei zuzendutako trebakuntza antolatu eta eskaintzen da, ikastaro, tailer eta mintegien bidez. Era berean, boluntzariotzako erakundeetako trebakuntza-planetarako laguntza eta aholkularitza eskaintzen da.
Lanerako prestakuntzaEnpleguaren bilaketan eta hobekuntzan laguntzeko gaitasun profesionalak eskuratzeko eta hobetzeko pertsonak trebatzera zuzendutakoa. Gai hauei buruzko doako trebakuntza-ekintzak dira: mendekotasuna duten pertsonen gizarte- eta osasun-arreta, tratu txarrak jasaten dituzten eta gizarte-bazterketa egoeran dauden emakumeekin esku-hartzea, hezkuntzako aisialdi-jardueren dinamizazioa, atzerritarrentzako gaztelania, arrisku sozialeko egoeran dauden adingabeekin esku hartzea, erakunde eta proiektu sozialen kudeaketa, dinamizazio soziokulturala, animazio estimulatzailea eta abar.
Ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako
irakasleen trebakuntzaIkastetxe inklusiboarekin (interkulturalismoa, HPB...) eta Haur Hezkuntzarekin eta Teknologia berriekin (Garatu Plana, Haurreskolak Partzuergoa) lotutako gaietan espezializatutako trebakuntza kudeatu eta eskaintzen dugu.
EDE Fundazioa
Trebakuntza
Trebakuntza irekiaIkuspegi sistemikotik, pertsonengan –haien garapen pertsonalean eta profesionalean– oinarritutako trebakuntza eskaintzen dugu. Taldeko dinamiken eta bizipenezko eremuen bidez gai hauek lantzeko aukera eskaintzen dugu: emozioen kudeaketa laneko testuinguruan, lanaren hobekuntzarako gaitasunen eskurapena, erakundeen konstelazioak, PNL, Mindfullnes, teknika aktiboak eta abar.
Bidera: lidergo eta ekintzailetza sozialaBBK erakundeak babestutako ikaskuntza-gunea da, erakundeak indartzeko eta horiek osatzen dituztenen gaitasunak garatzeko. Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: lidergo-programak, zuzendaritzako kideei laguntza eskaintzea mentoring metodologiaren bidez eta topaguneak eta ezagutza kudeatzeko guneak.
Itunpeko trebakuntzaErakunde eta enpresetarako trebakuntza jarraituko programak kudeatzen eta eskaintzen ditugu. Proposamenak eta edukiak antzemandako beharren eta eskatzailearen denboraren eta lekuaren arabera pertsonalizatzen ditugu.
Enplegua EDE Fundazioak enplegurako eta autoenplegua bultzatzeko hainbat informazio, orientazio, trebakuntza eta bitartekaritza zerbitzu eta ekintza garatzen ditu. Horrez gain, Langai –Euskal enplegu zerbitzua– eta Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuetako (SPEE/EIN) kolaboratzailea izan da.
Pertsonei eta erakundeei
zuzenduta, boluntarioak eta
profesionalak trebatzeko
beharrei erantzuteko.
Arreta pertsonalizatuan
oinarritutako trebakuntza-
eredua, metodologia parte-
hartzailea duena eta ikaslea
protagonista aktibo duena.
Irakasle taldea gizarte-
ehunarekin lotutako
pertsonek osatzen dute,
errealitatearekin kontaktuan
daudenek eta etengabeko
hausnarketa-prozesuan
daudenek.
Kalitatearen Kudeaketa
Sistemako Ziurtagiria.
EDE FUNDAZIOAK auditoria
objektiboa egin du eta ados
agertu da arau honetako
baldintzekin:
UNE-EN-ISO 9001
Erakundeetako aholkularitza eta aholkularitza estrategikoaErakundeetako diagnosia. Planifi kazio estrategikoa
eta operatiboa (estrategiazko eta kudeaketako
planen garapena). Erakundearen egituraketa eta
hobekuntza...
Proiektuen aholkularitzaProiektuen identifi kazioa eta balorazioa eta esku
hartzeko ikuspegi eta metodologia berritzaileak.
Laguntza teknikoa zerbitzu eta proiektu berrien
diseinuan. Kudeaketa hobetzeko laguntza. Zerbitzuen
eta proiektuen ebaluazioa.
Giza baliabideetako aholkularitzaTrebakuntza-planetako kudeaketa integrala. Laguntza
integrala giza baliabideen kudeaketan. Garapen
profesionaleko prozesuen diseinua...
Kalitatezko aholkularitza eta erantzukizun sozialaKalitatezko, kudeaketa etikoko eta sozialki
arduratsuak diren eta ingurumen-kudeaketako
sistemak txertatzeko laguntza teknikoa. Erakundeen
laguntza ziurtapen-prozesuetan edo kanpo-
ebaluazioetan.
Gazteriaren eta partaidetzaren aholkularitzaProzesu parte-hartzaileak kudeatzen dituen
aholkularitza integrala, politikak eta gazteriaren
zerbitzuak diseinatzeko, bultzatzeko eta garatzeko;
parte hartzeko ekintzara bideratutako azterketak
eta ikerketak; partaidetzaren sustapena, planak eta
prozesuak eta, horrez gain, trebakuntza, gidak eta
argitalpenak gaztea garapeneko eragile nagusitzat
hartuta.
Komunikazioko aholkularitzaKomunikazio-planak eta iraunkortasun-memoriak
egitea.
Genero-aholkularitzaBerdintasun-diagnosien diseinua eta elaborazioa.
Gizon-emakumeen arteko berdintasun-planen eta
kontziliazio-planen diseinua, abian jartzea, jarraipena
eta ebaluazioa. Elkarte sozialetako eta erakundeetako
berdintasun-prozesuak diseinatzeko eta hobetzeko
laguntza teknikoa. Genero-ikuspegiaren txertaketa
proiektuetan eta zerbitzuetan.
Adinez nagusiak diren pertsonetan eta zaintzaileetan espezializatutako aholkularitzaAholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du
proiektuen diseinurako eta elaboraziorako, baita
horien txertaketa, garapena, jarraipena eta ebaluazioa
ere. Era berean, idazkaritza teknikoetarako
kudeaketa- eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen dira,
kontseiluetako, federazioetako, elkarteetako eta
abarretako funtzionamendua erraztuz.
Administrazio publikoetarako eta erakundeetarako zerbitzu espezifi koakTokiko planak egitea. Lehiaketetarako, deialdietarako,
laguntzetarako... oinarrien diseinua. Proiektuen
balioespena eta jarraipena. Idazkaritza teknikoen
kudeaketa...
EDE Fundazioa
Aholkularitza soziala
Gizarte bazterketako edo desabantaila egoeran
daudenen eta haurren, nerabeen eta gazteen bizi-
baldintzak hobetzen laguntzeko ekimen publikoen eta
pribatuen garapena sustatu eta laguntzen du.
Zerbitzuak erakunde berriak eta proiektu berritzaileak
bultzatzen ditu; “kudeaketa aurreratuko” kudeaketa
hirugarren sektoreko erakundeetan eta administrazio
publikoetan; planak eta tokiko sareak gizarte, kultura,
gazteria, berdintasuna eta immigrazioaren alorretan.
Aholkularitza soziala irabazi asmorik gabeko
erakundeei zuzenduta dago: elkarteak, fundazioak,
ekimen sozialeko kooperatibak... baita administrazio
publikoei ere, tokiko administrazioari arreta berezia
eskainita. Aholkularitza-lana erakunde edo instituzio
bakoitzari zuzeneko eta pertsonalizatutako laguntza
eskainita egiten da.
INDARTU ProgramaErakundea Babesteko eta
Finkatzeko programa, Gizarte
Ekintza BBK-rekin elkarlanean,
Bizkaiko diru irabazi-asmorik
gabeko erakundeen esanetara.
EDE Fundazioa
Ikerketa sozialaIkerketa sozialeko zerbitzutik ezagutzaren garrantzia sendotzearen alde egiten da, ikerketak planifi kazio- eta berrikuntza-funtzioekin lotuta jarduteko. Ikerketari esker, eraldaketa sozialera bideratutako ezagutza sortzen da, izaera aplikatuko azterketak garatuta eta horietan garrantzi berezia ematen zaio azterketaren xede diren pertsonen eta erakundeen partaidetzari,azken batean, horren hartzaile direnei. • Aholkularitza metodologikoa ikerketarako eta beste
lankidetza batzuetarako• Asebetetzeari eta zerbitzuaren kalitateari buruzko
azterketak• Programen ebaluazioa• Merkatu-azterketak eta prospekzioak• Baliabideen mapak• Errealitatearen diagnosiak eta beharrak antzematea• Interes orokorreko azterketa sozialak
Informazioa eta dokumentazioaDokumentazio-zentroaEzagutzaren bideratzailea eta katalizatzailea, dagoen informazioa kudeatzeko eta dinamizatzeko gai dena, ezagutzaren trukea, konexioa eta produkzioa ahalbidetzen duten tresnak erabilita. Bilboko EDE Fundazioaren egoitzan gizartegintzako 80.000 erregistro baino gehiagoko funts espezializatua dago eta liburutegiko katalogoa kontsulta daiteke –gelan eta on line– eta mailegu- eta erreprografi a-zerbitzua dago.
Ezagutza-zentroa
Ezagutza sortzen du
ikerketaren eta informazioaren
tratamendu eta kudeaketa
integralaren bidez, pertsona
eta erakunde hartzaileei
errealitatearen ezagutza
hobetzea, bizitzako ezagutzak
hobetzea, erakundeak garatzea
eta, azken batean, gizartea
eraldatzea ahalbidetuko
duten informazio-baliabideak
eskainita.
Ezagutza-zentroak
gizartegintzarako informazioan
eta ikerketan adituak diren
profesionalak ditu eta horiek
honela defi nitzen dituzte bi alor
hauek:
- Informazioa: baliabidea,
eskubidea eta gizarteko
gertakaria.
- Ikerketa: nahitako ezagutzen
edo izaera islatzaile,
sistematiko eta metodikoko
gai eta arazoei irtenbidea
bilatzea.
Esku-hartze sozialaren
alorrean interesatutako edo
lan egiten duten pertsonei
eta erakundeei –publikoak
eta hirugarren sektorekoak–
zuzenduta dago.
Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketaInformazio eta Dokumentazio Zerbitzuak informazio- eta dokumentazio-baliabideak kudeatzeko eta eskaintzeko aukera ematen duten giza baliabideak eta baliabide teknologikoak ditu: espezializatutako liburutegiak eta dokumentazio-zentroak kudeatzeko irtenbideak; espezializatutako dokumentu- eta informazio-zerbitzuek eskaintzen duten informazio-zentroen kudeaketa; webguneetako edukiak kudeatzeko zerbitzuak eta informazioa modu selektiboan hedatzeko produktuak; eskaeraren araberako informazio-zerbitzuak eta edukien hedapen iraunkorra, hausnarketarako guneak sortuta, gizartegintzako ezagutzaren sustapenari jarraiki.Informazioaren kudeaketari buruzko trebakuntza eta aholkularitzaErakundeei informazioaren kudeaketa bultzatzeko prozesuak txertatzen laguntzen zaie, baliabide estrategiko gisa. Informazioaren gizartean esku hartzeaSektoreko ekintzaren hartzaile diren kolektiboei zuzendutako informazio eta alfabetatze proiektuak eta zerbitzuak garatzen dira.
Gazte informazioko bulegoaGazteen eskura dagoen zerbitzua, sarbide libre eta doakoaren bidez eragiten dieten eta interesatzen zaizkien gai nagusiei buruz informatzeko eta aholkatzeko xedearekin.
Suspergintza Elkartea
Instalazioak eta
aterpetxeak
Mañarikua egoitzak
Gazteentzako eta unibertsitateko ikasleentzako ostatu-zerbitzua. Bi egoitza daude, bata Derion eta Atxurin bestea; bietan ere partekatutako pisuaren ezaugarriak eta egoitzaren zerbitzu eta abantailak konbinatzeko ahalegina egiten da. Familia-giro atsegina eskaintzen dute, norberaren eginkizunak bizikidetzako
giro atseginean garatu ahal izateko.Mañarikua Derio Derioko garai bateko apaiztegiaren eraikinean dago. Ikasleentzako, eliteko kirolari gazteentzako eta inguruko enpresetan lan egiten duten gazteentzako egoitza mistoa da. Instalazio horretan Athletic Club taldeko jokalari gazteei ostatu- eta laguntza-zerbitzua eskaintzen zaie. 2.800 m2-ko azalera eta 75 logela ditu. 2006. urteaz geroztik Aterpetxe Internazionala denez, aterpekideak eta
taldeak ere bertaratzen dira. Mañarikua AtxuriBilboko alde zaharrean, hirigunetik pauso batera. 12 logela
bainugelarekin.
Aterpetxeen sareaElkarteen, ikastetxeen, aisialdiko taldeen, bakarkako aterpekideen eta familien beharrak asetzeko prestatutako instalazioak. Alokairu
osoko aterpetxeetatik aterpe internazionaletaraino. Suspergintzak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan kudeatzen ditu instalazioak; ingurune eder eta erakargarrienetan.
20 eta 90 plaza artean. Talde bakoitzak bere neurriko
irtenbideak topa ditzake.• Aterpetxe internazionalak: Lekeitio, Mañarikua-Derio, Gernika
eta Irun.• Taldeentzako aterpetxeak: Bermeo, Berriz, Sarria, Balmaseda
eta Elantxobe.
Suspergintzak aterpetxeak jarduera-zentrotzat hartzen ditu eta ez ostatu soil gisa; horregatik, hainbat jarduera proposatzen ditu:• Ikasleentzako hezkuntza-programak: itsas eskola, naturaren
gela, energia alternatiboak, bake-eskola...• Naturan egiteko kirol-jarduerak• Udalekuak • Aterpetxe bakoitzaren inguruko zentro interesgarrietara
bisitak: museoak, bisita gidatuak, natura guneak...
Kirolarientzako egoitzaSuspergintza elkarteak Eusko Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendaritzaren mende dagoen Fadurako kirolarien egoitza kudeatzen du.33 logela bainugelarekin dituen instalazio modernoa. Kirolari gazteentzat espezializatutako ostatua eskaintzen du, kirol mailan eta maila pertsonalean hobetzen laguntzeko.Instalazioa banako kirolarien, kluben eta kirol-federazioen egonaldi hauetarako prestatuta dago: ikasturtea edo denboraldia, kontzentrazioak, teknifi kazio-jardunaldiak...
Suspergintza Elkarteak
instalazio eta aterpetxeen
sare zabala eskaintzen
du, erakunde sozialek,
elkarteek eta taldeek
prestatutako guneak
izan ditzaten, nolanahiko
gizarte-hezkuntzazko
jarduerak eta aisialdiko
ekintzak garatu ahal
izateko.
Gizarte-hezkuntzazko programak aukeranBalioetan hezteko programak hainbat gairekin: teknologia berriak, berdintasuna, sorkuntza eta ekintzailetza, hezkuntza emozionala, bizitza osasungarria, hezkuntza mediatikoa, kontsumoa, garapen iraunkorra, kulturartekotasuna... hainbat formaturekin (egun bateko jarduerak, aterpetxeetan egonaldiarekin).
Liburutegien dinamizazioaIrakurtzeko eta idazteko ohiturak sustatzeko irakurketa-idazketa eta ilustrazio programak eta jarduerak, aisiaz modu sortzailean gozatzeko aukera gisa.
Udalekuak eta auzolandegiakAisialdiaren hezkuntzako planteamendu berritzailetik.Hainbat gairekin: kultura, artea, kirola, multiabentura, ingurumena, euskararen indartzea...Hainbat formatu eta aukerarekin: udalerrian, hirikoak eta irekiak, aterpetxeetan egonaldiekin.
Hezkuntzako esparruen dinamizazioaAlor ez formalean: jolastokia, eskolaz kanpoko ekintzak eta tailerrak, aisialdiko programa integralak, jardunaldiak, gaikako asteak...
Egokitutako kirolaZerbitzu integralak kudeaketan, sustapenean eta aholkularitzan, bai zerbitzu espezifi koetan, bai zerbitzu integraletan, eredu inklusibo eta parte-hartzailetik.
Haurren aisialdiko zerbitzu integralakHaurrentzako programak eta topaketarako, sormenerako eta partaidetzarako guneak, ardatz nagusia jolasa eta taldea izanik. Profesional taldeekin sarea osatuko da, alderaketarako eta berrikuntzarako guneak sortuta.
Zerbitzu eta ekimen
espezializatuak, berritzaileak
eta sortzaileak eskaintzen
ditu. Erakundeen, eragileen
eta administrazioen zerbitzura
dago, haurren, nerabeen eta
gazteen beharrei eta aldaketei
aurre egiteko.
Konpromiso sozial handia
eta gaitasun profesionala
ezaugarri dituen diziplina
anitzeko taldea du.
Suspergintza Elkartea
Haurtzaroa, nerabezaroa
eta gaztaroa
Gazteen sustapenerako eta arretarako zerbitzuakGazteek dauden zerbitzuei, proiektuei eta baliabideei buruzko orientazioa, laguntza eta informazioa topatu ahal izateko erreferentziazko zerbitzuak, haien autonomian, emantzipazio pertsonalean eta aukera berdintasunean erabateko integrazioan laguntzeko xedearekin.
Gazteen ekimenak eta partaidetza sustatzeko zerbitzuakEkimenen sustapenean laguntzeko eta gazteen partaidetza aktiboa bultzatzeko politikei, zerbitzuei eta programei buruz esku hartzeko, ekiteko eta erabakitzeko aukera emango dieten prozesu eta uneetan laguntzeko xedearekin sortutako zerbitzuak eta jarduerak.
Nerabeentzako sustapen- eta dinamizazio-zerbitzuakAisialdian garatutako hezkuntza-aisiako zerbitzuak, nerabeen garapen pertsonalean laguntzen dutenak testuinguru komunitarioan eta hainbat lurraldetan gara daitezkeenak: gazteguneak, ikastetxeak, ziberespazioa eta berez gazteenak diren beste esparru publiko edo pribatu batzuk.
Programa gerontologikoak
Esku-hartze psikosoziala eta animazio estimulatzailea zentro gerontologikoetan. Adinez nagusiak direnei zuzenduta, autonomia bultzatze aldera eta mendekotasuna prebenitze aldera. Xede horretarako, arreta espezializatua eta pertsonalizatua eskaintzen da, pertsona bakoitzaren beharretara egokituta eta familiari zabalik.Hauek dira programa horietan jasotzen diren zenbait jarduera: psiko-estimulazio kognitiboa, memoriaren entrenamendua, psikomotrizitatea, erlaxazio-tailerrak, aisia aktiboa eta abar.
Dinamizazio soziokulturaleko programa adinez nagusiak diren pertsonen zentroetan eta elkarteetan. Adinez nagusia den pertsona integratzeko eta haren autonomia pertsonala indartzeko ingurune soziala sortzea du xede, adinez nagusiak direnak produktiboak izaten
eta gizartean baloratuak izaten jarrai dezaten.Hainbat programaren bidez garatzen da, belaunaldien arteko jarduerak, boluntariotza soziala, erretiratzeko prestaketa eta abar bultzatzeko.
Laguntza soziala. Instituzionalizatuta urteak daramatzaten pertsonen laguntza sozialeko beharrak asetzea bultzatu nahi du, haien ezaugarriak kontuan hartuta eta aurrez fi nkatutako banakako
arretarako planari jarraiki.Gizarteratze hori bultzatzeko, aurrez trebatutako laguntzaileez osatutako laguntza-sarea izango dugu, gizarteko eta komunitateko partaidetza bultzatzeko jarrerak indartzeko eta aisialdiko asebetetasunaren iturri gisa.
Laguntza teknikoa adinez nagusiak direnen kontseiluak dinamizatzeko. Laguntza teknikoaren zerbitzua, adinez nagusiak direnen kontseiluak eta haiekin zerikusia duten erakundeak eta elkarteak dinamizatzeko.
Suspergintza Elkartea
Adinez nagusiak direnak
eta familiak
Zaintzaileentzako arretaMendekotasunak dituztenen senide zaintzaileei arreta integrala eskaintzeko, zaintzaileek senidearen zaintzarekin eta beren burua zaintzearekin lotutako gaitasunak ezagutzera eta eskuratzera bideratutako esku-hartzeak egiten dira.Zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko xedearekin, esku-hartzeak, besteak beste, honelako programetan jasotzen dira: informazioa eta aholkularitza, trebakuntza, laguntza psikologikoa eta sentsibilizazio-ekintzak.
Berrikuntza- eta garapen-proiektuei laguntzaAdinez nagusiak direnen bizi maila hobetzera bideratua, beste erakunde batzuekin lankidetzan; besteak beste, “Eider and Life” (telelaguntza-sistema) eta “3G Trike” (hiriko ibilgailu arina).
Adinez nagusiak diren pertsonek
eta haien familiek Suspergintza
Elkarteak eskainitako zerbitzuen
beste ardatza osatzen dute.
Zerbitzu horiek adinez nagusiak
direnentzako programen,
senide zaintzaileen eta proiektu
berritzaileen laguntzaren inguruan
egituratzen dira.
Suspergintza Elkartea
Zerbitzuen diseinua eta kudeaketa emakumearen alorreanEmakumeen berdintasun erreala eta sinbolikoa lortzen
laguntzen dute maila pertsonalean eta kolektiboan, emakumeen
egoera sozialari buruzko informaziora, orientazio espezifi kora,
garapenera, sustapenera eta sentsibilizaziora bideratutako
banakako eta taldeko guneak sortuta.
• Tailerren kudeaketa: autoestimua, ahalduntzea, indarkeria
sexistaren identifi kazioa eta prebentzioa, eginkizunen trukaketa...
• Emakumeentzako ekipamenduen kudeaketa: Emakumeen
etxeak, emakumeentzako orientazio- eta informazio-zerbitzua...
• Jardunaldien eta erakusketen antolaketa.
Laguntza-programakDiziplina anitzeko eta emakumeen aurkako indarkerian
espezializatutako taldea dugu. Laguntzari dagokionez esperientzia
zabala du eta ibilbide luzea indarkeria sexistaren biktimei
(zuzenekoak edo zeharkakoak) laguntzeko prozesuetan.
Emakumeen aurkako indarkeriaren arretarako eta prebentziorako programa integrala.Indarkeria sexistatik irteteko laguntza integrala eta espezializatua
behar duten emakume biktimei zuzendua. Emakumea da esku-
hartzeko eta prozesuko protagonista eta taldea, berriz, prozesuan
laguntzen dion baliabidea eta erasorik gabeko bizitza autonomoa
lortzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeari garrantzi berezia
ematen zaio.
Zeharka bada ere indarkeria horren ondorioak jasaten dituzten
biktimen senideei, adiskideei eta abarri ere zuzenduta dago.
Esku-hartzea kasu horretan indarkeria sexistaren biktimak diren
emakumeei laguntza eraginkorra emateko gaitasunak lortzera
bideratuta egongo da.
Era berean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziora
bideratutako programak eta ekintzak garatzen ditu eta sektoreko
profesionalei orientazioa eskaintzen die; horiek arazo horri
dagokionez gero eta sentsibilitate eta kontzientzia gehiago dute.
Emakumea
Suspergintza Elkarteak
sentsibilizazioari,
informazioari, orientazioari
eta zuzeneko arretari
esker, emakumeek bizi
duten diskriminazio-egoera
erauzten laguntzen duten
zerbitzuak kudeatu eta
garatzen ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Etxeko Alorrean Emakumeen aurkako Indarkerian Espezializatutako Esku-hartze Familiarreko programa.http://www.suspergintza.net/folleto-informativo-intervencion-familiar-
bilingue.pdf
Suspergintza Elkartea
Kultura
Zerbitzuen kudeaketaKultur izaerako zerbitzuak modu integralean kudeatzea (kultur
etxeetako zerbitzuak, zentro zibikoak, udalaren tailerrak
eta abar); horretarako, herritarren partaidetza eta kultur
sorkuntza kolektiboa bultzatuko da eta herritarren partaidetza
aktiboari lehentasuna emango zaio.
Berezko proiektuen kudeaketaKulturaren hedapenerako eta partaidetzarako proiektuak,
teknologia berrien erabileran oinarritutakoak eta erabat
euskaraz egindakoak. Berrikuntza teknologikoaren eta
tokiko eta nazioarteko kultur sorkuntzaren partaidetzarako,
hedapenerako eta sustapenerako sarrera librearen alde
eginez, Internet bidezko partaidetzaren bidez.
Besteren kultur proiektuetan laguntzea eta parte hartzeaKolektiboekin (antzerki taldeak, kultur erakundeak, kolektibo
espezifi koak...) edo sustatzaileekin (proiektu artistikoetako
produktoreak, alor artistiko eta kulturaleko trebakuntza-
erakundeak...) proiektuetan (artistikoak, eszenikoak,
musikalak, literarioak, ondareari buruzkoak...) laguntzeko
eta parte hartzeko protokoloekin, proiektu horiek herritarrak
aktiboki inplikatzen dituzten heinean, errealitate sozialari
eta kulturalari buruzko analisia eta hausnarketa sustatzen
dituzten heinean, eta ingurune hurbilean eta bertako
errealitatean kokatzen diren heinean, betiere.
Kulturaren sorreran
gizartearen partaidetza
bultzatzen duten ekintzak,
proiektuak, zerbitzuak
eta ekimenak sustatzea,
bultzatzea, garatzea eta
laguntzea. Kulturaz gozatzea
da horren xedea eta hiru
jarduera-ildotan zehazten da.
ST3 Elkartea
Komunikazioa eta diseinua
Komunikazio Sozialeko Agentziak erakunde bakoitzeko
ezaugarrietara egokitzen diren hainbat komunikazio- eta irudi-
zerbitzu eskaintzen ditu. Hori horrela, erakundeek komunikazio-
beharrei erantzun profesionalak eman ahal izango dizkiete.
• Irudi korporatiboa. Papertegi instituzionala.
• Publizitate-euskarriak.
• Web orrialdeak.
• Prentsa-oharren antolaketa.
• Ekitaldien antolaketa.
• Argazki-erreportajeak.
Informatika eta teknologia berriak
Informatikako alorrak teknologia berrietako irtenbideak,
erantzunak eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu. Azken batean,
erakunde bakoitzera egokitutako irtenbide informatiko integralak
garatzen ditu.
• Informatikako mantentze-lanak.
• Web-zerbitzuak.
• Ekipo informatikoen salmenta eta konponketa.
• Softwareen salmenta.
• Aholkularitza teknikoa.
• Ekipoen alokairua.
• CDen eta DVDen bikoizketa.
• Sareak.
Gizarte-erakunde
bakoitzeko ezaugarriak eta
espezifi kazioak kontuan
hartuta, haietan sor
daitezkeen arazo teknikoei
irtenbide, erantzun eta
laguntza integrala eskaintzen
dien erakundea da ST3.
Giza taldeak ezagutzak
eta prestakuntza teknikoa
izateaz gain, EDE Fundazioan
eta Suspergintza Elkartean
eskuratutako ibilbide eta
esperientzia luzea du
gizartearen, kulturaren eta
hezkuntzaren alorretan.
Aholkularitza eta kudeaketa ekonomikoa eta fi skala
Zerbitzu horri esker, erakundeetako lan, kontabilitate
eta zerga kudeaketako beharrei erantzuten zaie,
indarrean dagoen legediari jarraiki eta erakundeetako
ezaugarrietara egokituta.
• Laneko kudeaketa.
• Kontabilitateko kudeaketa.
• Zergen kudeaketa.
Instalazioetako eta lokaletako mantentze-lanetako eta
konponketetako zerbitzuak lokaletako eta erakundeen
egoitzetako ekipamenduetako eta sistemetako konponketak
eta zaharberritze-lanak kudeatzeko eta egiteko aukera
eskaintzen du:
• Instalazioen eta ekipamenduen diseinua.
• Konponketak eta obra txikiak egitea eta gainbegiratzea.
• Altzariak eta ekipamenduak erostea edota muntatzea.
Mantentze-lanak eta konponketak
Zaintzeawww.zaintzea.org
Bilboko senide zaintzaileei laguntzeko
udal-zentroa. Mendekotasunak
dituzten senideen luzaroko zaintzak
zaintzaileengan dituen ondorio
negatiboei erantzuteko eta horiek
prebenitzeko beharrari erantzuten dio
zentroak. Bilboko Udalaren Gizarte
Ekintza Sailaren eta Suspergintza
Elkartearen arteko lankidetzatik
sortutako zentroa da. Zaintzaileek
senidearen eta beren buruaren
zaintzarekin lotutako gaitasunak
ezagutzera eta eskuratzera
bideratutako esku-hartzeak garatzen
ditu.
Zentroak bat egiten du Bizkaiko Foru
Aldundiaren Zainduz programarekin.
Proiektu adierazgarriak
Hirugarren sektorearen behatokiawww.3sbizkaia.org
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte
Ekintza Sailaren, BBK gizarte-
ekintzaren eta EDE Fundazioaren
arteko proiektua, ibilbideari 2007an
ekin ziona.
Hirugarren sektorearen sustapenerako
tresnatzat –bertako erakundeek eta
sareek nahitaez parte hartuta– eta
horretan interesatutako eta horren
sustapenarekin konprometitutako
eragileen arteko elkarrizketarako
gunetzat planteatzen da.
Hiru alorretan egituratzen da: infor-
mazioa eta dokumentazioa (webgunea,
dokumentu-funtsa, buletin digitala...),
ikerketa (liburu zuria, urtekariak eta
beste ikerketa-proiektu batzuk) eta
sustapena (tailerrak eta mintegiak, jar-
dunaldiak, argitalpenak, kudeaketako
berri laburrak...).
bolunta - ganbarawww.bolunta.org
Bizkaiko boluntariotza eta partaidetza
soziala bultzatzeko Bizkaiko Foru
Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren,
Bilbao Bizkaia Kutxaren eta EDE
Fundazioaren arteko lankidetza-
proiektua.
Elkarte sozialei, haietako kideei
eta boluntariotzatik gizarte
bidezkoagoaren eraikuntzan lan
egitea erabakitzen dutenei laguntzeko
ekintzen eta zerbitzuen bidez
elkartasuna sustatzea eta garatzea du
xede.
Zerbitzuak sei lan-ildotan banatzen
dira: boluntariotza, informazioa,
aholkularitza, sustapena eta sentsi-
bilizazioa, trebakuntza eta Ganbara.
Ganbara gizarte-ehunaren sorrera eta
elkartasun-erakundeen lana bultzatzen
duen zerbitzua da eta horretarako la-
neko bulegoak, gela balioaniztunak eta
baliabide teknikoak eskaintzen ditu.
Biltzen
Immigrazio Zuzendaritzari atxikitako
titulartasun publikoko zerbitzua (Eusko
Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte
Gaietako Saila). Administrazioei eta
sozietate zibilari laguntzeko baliabide
gisa sortu da, diziplina eta kultura
anitzeko profesionalen taldeak osatuta.
Kultur arteko ekimenak sustatzeko,
bultzatzeko eta koordinatzeko sortu
da eta, era berean, euskal gizartean
dauden kultur komunitateen arteko
eta horien eta administrazioen arteko
elkarrizketa dinamizatzeko. Zerbitzuak
alor hauetan eskaintzen ditu nagusiki:
informazioa eta dokumentazioa,
trebakuntza, sentsibilizazioa,
bitartekaritza komunitarioa,
aholkularitza kultur aniztasunaren
kudeaketan, atzerritartasuna, tratu
berdintasuna eta diskriminazio eza.
EDE Taldeak bakarka edo beste erakunde edo administrazio batzuekin batera hainbat
proiektu garatzen ditu gizartegintzako alor ugarietan:
Bakeolawww.bakeola.org
Gatazken bitartekaritzan
espezializatutako zentroa. Gizarteko
eta hezkuntzako eragileekin egiten
du lan, ikuspegi integraletik, eta xede
hauetara bideratutako prozesuak
bultzatzen ditu: bizikidetzaren
hobekuntza, giza eskubideen
sustapena, garapen komunitarioa
eta eraikuntza soziala, bakearen
kultura bultzatzeko. Gizartearen eta
hezkuntzaren alorreko ikastetxeekin,
erakundeekin eta elkarteekin, gobernuz
kanpoko erakundeekin, administrazio
publikoekin, teknikariekin, politikariekin
eta gizarte-ehunarekin egiten du lan:
pertsonak eta kolektiboak.
Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: udal
eta ikastetxe mailako bizikidetza-
planak; trebakuntza eta gaikuntza;
bakean hezteko gizarte-hezkuntzako
programak; “Trukeme”, jolas
kooperatiboetarako baliabideen gunea;
pertsonen, erakundeen, auzoen eta
herrien sareen sustapena.
Nontzeberriwww.nontzeberri.com
Euskara eta kultura, bi biak
dira lan egiteko esparru zuzena
Nontzeberrirentzat, eta biak loturik
agertzen dira eguneroko ekinaldian.
Nontzeberriren helburuak honakoak
dira: Gazte euskaldunei kulturaz
gozatzeko bideak, erremintak eta
tresna egokiak luzatzea; Interaktibitate
garatzeko topalekuak sortzea
eta gazteen ideiak plazaratzeko
toki bihurtzea; Euskaldunaren
eta euskararen arteko harremana
informazioaren bidez lotzea, estutzea
eta sendotzea; eta diseinu erakargarri
baten bitartez kulturari dagozkion
arloak era dinamikoan, aktiboan eta
kreatzailean bideratzea eta ematea.
Nontzeberri webguneak bizitzeko modu
kultural bat eskaini nahi du, kulturaz
beteriko mundu horretan gertatzen ari
denaz ohartzeko. Euskarazko kultura
munduan zabaltzeko erronka hartuta
dauka aspalditik webgune honek.
Suspertuwww.suspertu.org
Suspertu SM enpresaren xede
soziala lan-merkatuan sartzeko
zailtasunak dituztenen laneko eta
gizarteko txertaketa lortzea da. Xede
horretarako honako hauek garatzen
ditu: oinarrizko trebakuntzako
eta lanean gaitzeko jarduerak;
gizarte- eta lan-txertaketako
prozesuan daudenentzako enplegu
normalizaturako orientazioa; helburu
horiek sustatzera, administratzera
eta kudeatzera bideratutako izaera
sozial, kultural, hezkuntza, kirol edo
izaera ludikoko jarduera ekonomiko
guztiak eta pertsona horiek aurrez
deskribatutako sektore ekonomikoetan
lanean txertatzea lortzera eta
bultzatzera bideratutako gainerako
jarduerak.
Gizartenaturawww.gizartenatura.org
EDE Taldearen gizarte eta ingurumeneko
proiektua. Honen xedea ingurumenaren
alorra EDE Taldearen helburuekin
eta hirugarren sektorearekin eta
gizartearekin lotzea da.
Ingurumen-izaerako zerbitzuak, loturak
eta proiektuak sortu eta partekatzen
ditu, berdintasunezko eta elkartasunezko
gizartearen xedean laguntzen duten
gizarte-ehunarekin eta ingurumenarekin
lotuta eta justizia soziala printzipio
defi nitzailetzat hartuta.
Ingurumenaren alorreko konpromisoa
eta lana ere ezinbesteko elementuak dira
gizarte antolaketako eredu berria eta bizi-
kalitate hobea eraikitzeko.
Gizartenaturak hauek eskaintzen ditu:
ingurumen-proiektuen diseinua eta dinami-
zazioa administrazioekin eta erakundeekin,
gizarte eta ingurumeneko trebakuntza,
Ekoscan aholkularitza, ingurumeneko
informazio- eta dokumentazio-zerbitzuak,
Lurraldearen zainketako proiektuen diseinua
eta garapena, ingurumen alorreko bolun-
tariotza programa eta ekintza puntualak
eta gazteekin ingurumenean esku hartzeko
programen diseinua
Simón Bolívar 8 B
48010 Bilbao
www.edetaldea.org
Tel. 944 009 999
www.fundacionede.org
Tel. 944 008 060
www.suspergintza.net
Tel. 944 005 005
www.st3elkartea.net