Ekipo lanean
Transcript of Ekipo lanean
Lankidetza ez da lana banatzea eta
azken minutuan batzea: Elkarrekin lan egin beharko
duzue, bai, hemen, bai, baina batez ere
bizitzan...
eta horrelako egoeratan
desakordio eta gatazkak sortuko
dira.
Ekipoa osatzeko prozesuan urrats
jakinak daude
Trebetasunak
Jarrerak
Akordioak
Ekipo rolak
Dekalogoa
Ekipo-kontratua
Autoebaluazioa
Ekipo Ekipo LaneanLanean
Bideofilo bat egiteko lan kooperatiboa"un pour tous, tous pour un"
Alexandre Dumas
Lehenengo erronka: laugarren puntuko gaitasuna eskuratzeaGaia: Ekipo kooperatiboan lan egiten ikasteko hausnarketa gidatua
1) Zeintzuk dira Ekipoaren zeregina burutzeko (Bideofiloa kasu honetan) kontuan hartu beharreko zailtasunak eta berezitasunak?
2) Zeintzuk dira elkarrekin lan egiteko beharrezkoak diren trebetasunak?3) Nola antolatu dezakegu ekipoaren funtzionamendua?
A) Funtzionamendua kudeatzeko: RolakB) Ekipo arautegia: Dekalogoa
4) Hona iritsi bazarete, zuen ekipoaren lehenengo batzordea ospatzeko gaitasuna lortu duzue. Eskatu ezazue hurrengo baliabidea
1. - Ezagutzen duzu ekipoan soilik egin daitekeen ekintzarik? Jarri adibideak. Zein da talde eta ekipoaren desberdintasuna?Lankidetzan bideo bat grabatzea elkarren beharrean jarriko zaituzte: espezialista baten lanak bestearena baldintzatzen duelako. Nola jardun behar du BideoFilo ekipoak?
Hurrengo zerrenda arretaz irakurri eta agertzen diren ezaugarriak ordenatu (lehenengo garrantzitsuena, gero bigarrena... ) Proposamen berriak gehitu ahal dituzue, edota, daudenak eraldatu
• Espezialista zereginak banatu, bakoitzaren zaletasunak kontuan hartuz• Lan prozesua elkarren beharrean dauden zeregin multzoetan sekuentziatu (tarteko
erronkak)• Erronka horietan taldekide bakoitzaren derrigorrezko ekarpen minimoa zehazki definitu• Erronkak betetzeko data adostu (helmuga Kritikoak)• Ekipo lana emankorra izateko saio eta bileren plangintza diseinatu• Saio bakoitzean lan pertsonala (edo bikote lana) egiteko eta ekipo lana koordinatzeko tarte
ezberdin eta laburrak adostu• Inori arreta ez galarazi eta elkar ez molestatu • Erronka bakoitzean lortutakoa eta falta zaizuena egunero ebaluatu• Partaide guztiak egiten ari direnaz interesatu • Denak lanean ari direla egunero kontrolatu, eta lana egiten ez dutenen arrazoiak ezagutu
eta konbentzitu • Baten agintzea saihestu eta eta denei entzun akordioak planteatuz eta zailtasunei
konponbidea aurkituz
• Duda eta zailtasunak taldean konpondu (ekipoan edo espezialisten taldean laguntza bilatuz)
• Arazo edo oztoporen bat balego, segituan aurre egiteko modua asmatu (zenbat eta denbora gehiago pasatu zailagoa izango da)
• Ekipoa zaindu eta elkarri lagundu
2. - Lankidetza Trebetasunak ikasteko zeregin bateratua duzue BideoFiloa:
Talde lanetan egiten duzuen orrialde banaketa ez da nahikoa izango, ekipoan lan egiten ikasi behar duzue. Horretarako, ekipo lanean garrantzitsuak diren trebetasunak pentsatuko dituzue:
Lehenengo eranskinean dauden trebetasunak eztabaidatu eta gero Lankidetza Trebetasunak Orri Birakaria bete ezazue ekipo lankidetzan funtsezkoak diren trebetasunak guztiok batera idatziz
a). - Zeintzuk izango dira zuen ekipoaren Rol eta ardurak?
Hurrengoa irakurri eta asma itzazue zuen ekipokoak: Adostu zeintzuk izango diren ekipoaren funtzionamendua bermatuko duten zereginak eta ardurak. Rol Txartelak fitxa bete behar duzue arduradunak izendatzeko.
Hemen dituzue zenbait adibide:
Ikuskaria (akordioen zaindaria): Ekipoaren agendan erregistratutako akordio, plangintza eta lortu beharreko erronkak gogoratzen ditut, Taldearen konklusio eta akordioak ahoz laburbiltzen ditut (ekipo barnean) lankide guztiek bere lana egin dutela ziurtatzen dut eta baita bere ekipo rola betetzen dutela ere. Taldearen ebaluazioa zuzentzen dut
Idazkaria (bozeramalea): Zarata maila kontrolatzen dut, gelakideekin eta irakaslearekin komunikatzeko arduraduna naiz, ekipoaren dispertsioa saihesten laguntzen dut, eta motibazioa jaisten denean edo arazoak daudenean zereginean jarraitzera animatzen dut, euskaraz hitz egitera bultzatzen dut dut, elkarrizketatan apunte laburrak hartzen ditut,ekipoak hartutako akordioak eta taldearen ebaluazioa agendan idazten ditut
kronometroa (denboraren plangintza eta materiala): taldekide guztiek bere hurrengo zeregina zein eta noizko den ulertu dutela baieztatzen dut, saioan burutu beharreko zeregin bakoitza egiteko denbora kontrolatzen dut. Planifikazio orokorrean epeak betetzen ari direla bermatzen dut. Taldekideek etxean egin behar dutena egiteko beharrezkoa den materiala eramateko animatzen dut, Taldekideek saio bakoitzean behar dugun materiala ekarri dutela ziurtatzen dut
Koordinatzailea (moderatzailea): Ekipo bileratan denbora galtzea saihesten dut, hitza ematen dut eta fundamentu gutxiko eztabaidetan erabakiak hartzeko beharra gogoratzen dut. Ekipo lana koordinatzen dut, Plangintza eta metodologia ekoizkorrak izateko animatzen dut, zereginetik urruntzen ari garenean atentzioa deitzen dut. Plangintza orokorra ebaluatzen dut
(beste adibide batzuk ikusi nahi badituzue, eskatu irakasleari)
b). - Ekipo kooperatiboen antolamendua: Dekalogoa
Elkarrekin lan egitea eta saioari etekina ateratzea guztion ekarpenak aprobetxatuz, eta sor daitezkeen arazoak ebaztea... Ez da gauza erraza!
Lan kooperatiboak arauak ditu, ekipoak berak jartzen dituenak: Nola aritu ekipoak funtziona dezan?
Dekalogo hitza 10 arau esan nahi du.
Hurrengoak Dekalogoen bi adibide dira, zereginaren arabera estilo ezberdinak egon daitezke.
Zuen ekipoarentzat baliagarriak ikusiko dituzue arau batzuk, beste batzuk, ostera, ez...
1. Guztia partekatzea ( baimena eskatuz)
2. Hitza eskatu hitz egin baino lehen
3. Gehiengoaren erabakiak onartzea
4. Taldekideak laguntzea
5. Behar denean laguntza eskatzea
6. Lankideen laguntza onartzea
7. Bete beharreko zereginak egitea
8. Ekipoaren lan eta ekintza guztietan parte hartzea
9. Isiltasunean lan egitea, eta beharrezkoa denean, baxu hitz egitea
10.Arau hauek betetzea eta besteei bete araztea
1. Zereginak elkarrekin burutzea
2. Bestei laguntzea dudak dituztenean
3. Taldekideari ulertzen ez duena azaltzea
4. Oker dagoenari zuzenketa egitea
5. Taldekideak dagokion zeregina burutzea
6. Ekipoak erabakitako karguari lotzen zaizkien ardurak funtzioa betetzea
7. Materiala eramatea
8. Lan giro onean laguntzea
9. Taldekideei entzutea eta norbere iritziak ez inposatzea
10.Ozen ez hitz egitea
Zuen ekipoa funtzionatzeko dekalogoa idatzi baino lehen Kontuan izan hurrengo biak:
1. Eztabaida ezazue hurrengo egoerei nola aurre egin dezakezuen:
▪ Lankideen arteko desadostasuna▪ Lankide baten haserrealdia▪ Lankide baten lan eza
2. Nola ospatuko dituzue ekipoaren lorpenak?
Lehenengo erronka lortzeko oso gutxi falta zaizue...Zuen ekipoaren funtzionamendurako arauak adostu eta“Dekalogo” orrian idatzi
http://issuu.com/fjmontero/docs/00_cuaderno_equipo_aprendizaje_coop?e=1917748/
Lehenengo Eranskina
Honela ekipoari laguntzen diot Honela ekipoari laguntzen diot Taldekideek zerrenda hau erabil dezakete lankidetza trebeziak ebaluatzeko.
Ikerketa/zeregina antolatu: • helburuak identifikatuz• atazak definituz• ekimen metodoak (moduak) zirriborratuz
Aurrea hartu: • ideia eta ikuspegi berriak proposatuz • eginkizun zailei aurre egiteko boluntarioa izanez
Informazioa bilatu: • galderak zehaztuz • datuak bilatuz• argibideak eskatuz
Informazioa eman: • baliabideak bilatuz eta partekatuz • datuak eta iritziak eskainiz
Kideak motibatu:• kideei gogo biziz erantzunez• parte hartzera gonbidatuz• ikaskidea bere buruarekin ongi sentiarazten
Analizatu: • eztabaida puntuak laburtuz/sintetizatuz • ideia konplexuak sinplifikatuz• gaien helburua zehaztuz/gogoratuz
Erraztu: • eztabaidak bide zuzenean mantenduz• kronogramaren diseinuan lehentasunak bereizten lagunduz• eginkizunen banaketan lagunduz • egin behar diren aldaketak identifikatuz eta aldaketa eginkizunetan taldea motibatuz• saioaren planifikazioari eutsiz• aukerak desberdintzen bozketa proposatuz
Zalantzan jarri: • ikuspegi desberdinak adierazten eztabaida piztuz• iritzi eskasak/motelak identifikatuz
Irtenbidea aurkitu (arazoa ebatzi): • desadostasunak konpontzen saiatuz • konponbide alternatiboak proposatuz • taldearen erabakiak justuak eta ongi justifikatuak izateko lagunduz
http://www.intel.la/content/www/xl/es/education/k12/assessing-projects/strategies/encouraging-self-direction-and-collaboration.html
Ekipo lana hobetzeko formulakEkipo lana hobetzeko formulakEkipo lanean taldekideak laguntzeko formula hauek erabili ditzakezu:
Argitzeko• .... (hau) .... pentsatzen duzu? .... (hau) .... da esaten ari zarena?• Beste modu batean azaldu dezakezu hori? • Ez dut ongi ulertzen esan nahi duzuna• Esaten ari garena ................ (honela) laburtu daiteke, edo zerbait falta da?
Antolatzeko• Zer lortu dugu oraingoz? • Zer falta zaigu egiteko? • Zenbat denbora eman dezakegu zeregin horretan?• Zein da gure hurrengo urratsa/erronka?• Nola aurrera egin dezakegu?
Entzuteko • .....(hau) ... esan zenuela uler dezaket?• Zuzen ulertu nuen zuk .... (hau) .... esan zenuela?
Parte hartzeko• Zein da zure ikuspegia honi buruz? • Besteok zer pentsatzen dute? • Nortzuk daude ados?
Errazteko• Nola oztopo hori gainditu dezakegu?• Zer egin dezakegu berriro gertatzen bada?• Zer egingo dugu ................... gertatzen bada?• Zein izan daiteke gure B plana?
Irtenbidea aurkitzeko• Nola honi buruz beste era batean pentsa dezakezu? • Zer gerta daiteke beste pertsona batek .... (hau) ... esango balu? • Zeintzuk dira aukera errealak?• Zein modutan mesede egiten dio honek?• Zuk nola erabakiko zenuke .... (honi) .... buruz?
Analizatu• Nola batu daiteke hori J-k esan zuenarekin?• N-k esan zuenaren berdina al da? • M-ren ideiarekiko zertan ezberdintzen da?• Pentsa dezakezue nola posiblea den hori gertatzea?
Feed-back (berrelikatu)• Ikaskideak nola ikusten dituzu? • Entzundakoari nola feed-back-a eskaini diozu?• ....(hori) .... nora arte izan daiteke eraginkorra/erabilgarria? • Zein aldaketa egingo zenioke ........(honi)?• Nola egingo zenuke zuk ...... ?
Lankidetza Trebetasunak
Ideiak pizteko irakurri Ekipoan lan egiteko trebetasunen txostena
Zuen ustez, zeintzuk dira ekipo laneanbehar diren trebetasunak?
idatzi ezazue -guztiok batera- Orri Birakarian
EKIPOtrebetasunak
Ekipo ROLAKEkipo Rolak edo funtzionamendu arduradunak definitzeko txartelak: Jarri beharrekoak:Ÿ Rola (Arduraren izena)Ÿ Rol bakoitzak dituen eginkizunakŸ Izendapena (Arduradunaren izena)
Jar daitezke ere:Ÿ LogoaŸ Saioaren balorazio-erregistroa
Adibidea
Zarata maila kontrolatzen dut
Ekipoaren dispertsioa saihesten laguntzen dut
Euskaraz hitz egitera bultzatzen dut
Zereginean jarraitzera animatzen dut
Elkarrizketatan apunte laburrak hartzen ditut
Akordioak eta ekipo ebaluazioa agendan idazten ditutId
azka
ria
......
......
......
......
......
......
..
DEKALOGOA
............................ Ekipoak Arau hauek onartzen ditu eta kide guztiek betetzeko konpromisoa hartzen dute
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
Lehenengo Lorpena:
Ekipo Rolak, dekalogoa eta aktaEkipo Rolak, dekalogoa eta aktaGure lan taldeko rolak zeintzuk izango diren adostu dugu, eta rol bakoitzaren arduraduna izendatu ere. Ekipo araudia diseinatu eta gero ekipoa sortzeko kontratua sinatzeko prest gaude
..........................EKIPOAREN SORTZE AKTA(Batzordeko izen-deiturak)
(Herria)n, (data)n, (ordua)(e)tan biltzen dira ondoren adierazitakoak.Aztertu ondoren erabaki hauek hartzen dira aho batez
LEHENENGOA: Ekipo bat sortaraztea, bere izena…………………………………izango da. Lan taldeak........................... ................... ......xedea lortu nahi duBIGARRENA: Ekipo lana antolatzeko arduren ordezkariak izendatzea
1. ...............................................arduraduna: 2. .............................................. arduraduna: 3. .............................................. arduraduna: 4. .............................................. arduraduna:
HIRUGARRENA: Ekipoaren funtzionamendua bermatzeko hurrengo araudia onartzea:
Eta besterik ezean, batzarra amaitutzat ematen da egun bereko..............(e)tan
Ekipoaren partaide guztien sinadura. Irakaslearen sinadura
Ekipoaren egunerokoaEkipoaren egunerokoaEkipoaren idazkariak astean egindako lana idatziko du. Fitxa hau asanbladan idatzi behar da, ikaskide guztiek adosten dutena jarriz; beraz, ez da idazkariaren ardura, ekipo lana hobetzeko taldekide guztien proposamena baizik
EKIPO LANARENERREGISTROA
EKIPOA:
……………………………….. tik …………………………….….-ra doan.astea
Eztabaida gaiak, arazoen ebazpena, ikasitakoak, hurrengo asterako plangintza, akordioak, ekipoaren funtzionamenduari buruzko ebaluazioa, lorpenak, gustatu zaizuena, zailtasunak, hobetu beharrekoak, dibertigarria izan dena, proposamenak...
EKIPO LANARENERREGISTROA
EKIPOA:
……………………………….. tik …………………………….….ra doan.astea
Eztabaida gaiak, arazoen ebazpena, ikasitakoak, hurrengo asterako plangintza, akordioak, ekipoaren funtzionamenduari buruzko ebaluazioa, lorpenak, gustatu zaizuena, zailtasunak, hobetu beharrekoak, dibertigarria izan dena, proposamenak...
Eguneroko pertsonala Eguneroko pertsonala Taldekide guztiek eguneroko bat egunean bete behar duzue hondoko egiturarekin (azken bost minutuetan betetzen da)
Zer idatzi?Ikasi duzuna, zure sentimenduak, lorpenak, zailtasunak, lortu beharreko erronkak edo hurrengo saiorako plangintza proposamena idatzi dezakezu. Ekipo lana nola hobetu, edota taldekideei buruzko hausnarketa... (Ekipo bakoitzak bete beharreko atal minimoen diseinua adostu dezake)
IKASKETA PERTSONALAREN ERREGISTROA
IKASLEA EKIPOA
Gaur ………………………………...…… (data)
IKASKETA PERTSONALAREN ERREGISTROA
IKASLEA EKIPOA
Gaur ………………………………...…… (data)
IKASKETA PERTSONALAREN ERREGISTROA
IKASLEA EKIPOA
Gaur ………………………………...…… (data)
Lankidetzaren auto ebaluazioa Lankidetzaren auto ebaluazioa • Proiektuaren plangintzan nire ekarpenaren adibideak:
1. ..............................................................................................................................................................2. ..............................................................................................................................................................3. ..............................................................................................................................................................4. ..............................................................................................................................................................
• Proiektua amaitzeko nire ekarpenaren adibideak:

• Proiektuaren helburua lortzeko lagungarriak izan ziren nire ideien adibideak:
1. ..............................................................................................................................................................2. ..............................................................................................................................................................3. ..............................................................................................................................................................4. ..............................................................................................................................................................
• Gure ekipoa lanean mantentzen laguntzeko egin nuenaren adibideak:
1. ..............................................................................................................................................................2. ..............................................................................................................................................................3. ..............................................................................................................................................................4. ..............................................................................................................................................................
• Gatazka edo arazoak ebazteko erabili nituen estrategien adibideak:
1. ..............................................................................................................................................................2. ..............................................................................................................................................................3. ..............................................................................................................................................................4. ..............................................................................................................................................................
• Proiektu honetan gehien gozatu nuena izan zen: ...............................................................................................................................................................Arrazoiak: ..............................................................................................................................................
• Proiektu honetan ikasi nuena izan zen: ..............................................................................................................................................................Arrazoiak: ...............................................................................................................................................................................................................................................................................................................
• Proiektu batean berriz lan egiten dudanean aldatzen saiatuko naizenaren adibideak:
1. ..............................................................................................................................................................2. ..............................................................................................................................................................3. ..............................................................................................................................................................4. ..............................................................................................................................................................
Autoebaluazioa: Ekipoaren kidek egindako lana honela baloratzen dut (0tik 10 era):
Izena NI:
Nota
http://www.intel.la/content/www/xl/es/education/k12/assessing-projects/strategies/encouraging-self-direction-and-collaboration.html
Pertsona liderren rolen deskribapenaPertsona liderren rolen deskribapena1) Ebaluatzaile-rola:
• Informazio-gainkarga kudeatzen du• Funtsezko prozesuak aztertzen ditu• Errendimendua eta kalitatea ebaluatzen ditu
2) Koordinatzaile-rola:• Proiektuak kudeatzen ditu• Lan-prozesua diseinatzen du• Funtzioak kudeatzen du
3) Zuzendari-rola:• Antolakundearen ikuspena garatu eta komunikatzen du• Helmugak eta helburuak finkatzen ditu• Ekintzak diseinatzen eta antolatzen ditu
4) Inplementatzaile-rola:• Era ekoizkorrean lan egiten du• Lan-ingurune ekoizkorra sustatzen du• Denbora eta estresa kudeatzen ditu
5) Moderatzaile-rola:• Ekipoak prestatzen ditu• Erabakiak modu parte-hartzailean hartzen ditu• Gatazkak kudeatzen ditu
6) Mentore-rola:• Autoezagutza eta elkarrezagutza sustatzen ditu• Era eraginkorrean komunikatzen da• Pertsonak garatzen ditu
BELBINen Ekipo RolakBELBINen Ekipo RolakEKINTZA ROLAK
BULTZATZAILEA
INPLEMENTATZAILEA
BURUTZAILEA
ROL SOZIALAK
KOORDINATZAILEA
BALIABIDE IKERTZAILEA
ELKARTZAILEA
ROL MENTALAK:
ZEREBROA
EBALUADOREA
ESPEZIALISTA
ZEREBROAEkarpena: Sortzailea, irudimenezkoa, ez da oso ortodoxoa. Arazo zailak ebazten ditu.Baimendutako ahultasuna: Gertakariak alde batera uzten ditu. Bere pentsamenduetan murgilduegia dago eraginkorki komunikatzeko.
KOORDINATZAILEAEkarpena: Heldua, bere buruarengan konfiantza du. Lortu behar diren helburuak argitzen ditu. Erabakiak hartzea sustatzen du, Funtzioak kudeatzen daki.Baimendutako ahultasuna: Maneiatzaile moduan ikus daiteke. Lan pertsonala lagatzen du
EBALUATZAILEAEkarpena: Serioa, zorrotza eta estratega. Aukera guztiak nabaritzen ditu. Zehazki epaitzen du.Baimendutako ahultasuna: Ekimena eta lankideak inspiratzeko trebetasuna falta zaio
ESPEZIALISTAEkarpena: Une bakoitzean gauza batean soilik interesatua. Gaitasun eta ezaguera espezifikoak ematen ditu.Baimendutako ahultasuna: Bakarrik ondo ezagutzen dituen gaietan laguntzen du. Teknizismoak luze eta zabal azaltzen ditu.
ELKARTZAILEAEkarpena: Laguntzailea, lasaia eta diplomatikoa. Entzuten du eta liskarrak galarazten ditu. Taldearen kohesioa sustatzen duBaimendutako ahultasuna: Egoera kritikoetan zalantzatia.
BULTZATZAILEAEkarpena: Erronkari, dinamikoa, presio pean ongi lan egiten du. Baimendutako ahultasuna: Probokaziorako joera. Jendearen sentimenduak min ditzake.
INPLEMENTATZAILEAEkarpena: Diziplinatua, leiala, kontserbadorea eta eraginkorra. Ideiak ekintzetan bihurtzen ditu.Baimendutako ahultasuna: Neurri batean zurruna. Motela posibilitate berrietan erantzuten.
BURUTZAILEAEkarpena: Saiatua, arduratsua, grinatsua. Akatsak eta omisioak bilatzen ditu. Zereginak ezarritako epean burutzen ditu. Baimendutako ahultasuna: Neurririk gabe arduratzeko joera du. Ez daki lana delegatzen
BALIABIDE IKERTZAILEAEkarpena: Komunikatiboa, gogotsua. Aukera berriak bilatzen ditu. Kontaktuak garatzen ditu.Baimendutako ahultasuna: Baikorregia. Interesa galtzen du hasierako berotasuna desagertzerakoan