Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.

8
Entzuixu 9.zkia • 2015ko Urtarrila Lekeitio Koldo Goitiak, 46 urte, Lekeitioko alkatetzarako EAJko hautagaiak, herri bat gidatzeko funtsezkoak diren ezaugarriak aipatu ditu bere burua definitzeko: elkarrizketaren aldekoa, irekia eta nekaezina. Ez da alferrikako liskar eta polemika zalea, alderantziz, udaletxean, nahiz eta berak ordezkatzen duen alderdia gutxiengoan egon, lanari ekiteko eta ahal den guztia aurrera eramateko gizona da. “Lekeitiok eta lekittarrak behar dutena lortzeko, behar diren ate guztiak joko ditut” adierazten du behin eta berriro. “Udalean gauden talde ezberdinak elkarlanean aritu, besteak dioena entzun, herritar guztiekin hitz egin eta lanari ekin”. Lekeitiok aprobetxatu gabeko potentzial ekonomikoa duela baieztatzen du, azken 20 urteetan Euskadiko hainbat landa eta itsasertz eremuetako kudeaketan lan egitearen ondorioz lortutako esperientziak horrela dela esaten baitio. Orain, bere ahalegin guztiak bere herriaren alde lan egitera ipini nahi ditu. G estio eta inbertsio falta eta utzikeria gero eta nabariagoak dira gainbeheran dauden instalazioetan, erabiltzaileen artean gero eta kexa gehiago sortzen ari direlarik. Emaitza: futbitoko jokalekuan dauden itoginek erabiltzaileei txirristadak eragiten diete, igerilekua UDALETXEAK 50.000 EUROREN TRUKE KANPOKO ENPRESA BAT AZPIKONTRATATU ZUEN HERRIAN KIROL ZUZENDARITZA GESTIONATZEKO aurretiaz abisatu barik itxi egiten da, bertoko ura hotzitu egiten da, Larrotegiko zelaian mantentze lan gutxi, bizikleta estatikoak apurtuta, kalteak dutxetan, etab., kontutan izan gabe Isuntza lokaleko egoera, oraindik konponketa lanak egiteko baitaude. ISLAKO MOILA KONPONTZEKO LANAK HASI DIRA 3 BANDERA ESPAÑOLA UDALETXEKO BALKOI NAGUSIAN 7 “PLAYA DE ONDARZABAL” DESGUAZERA 6 L EKEITIOKO EUSKAL EZKONTZIAK “HEMENDIK” SARIA JASO DAU 8 ELKARRIZKETA Lekeitio zeure erara 638 32 33 57 BIDALI ZURE PROPOSAMENAK WHATSAPPETIK ENVÍAME TUS PROPUESTAS POR WHATSAPP Koldo Goitia, EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia “LEKEITIOK BULTZADA SAKON BAT BEHAR DU AZKEN LAU URTEOTAKO GELDIALDIA TA GERO” EL TRIBUNAL VASCO DE CUENTAS ENCUENTRA EN EL AYUNTAMIENTO DE LEKEITIO FALTA DE TRANSPARENCIA Y CONTRATACIONES IRREGULARES 6

Transcript of Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.

Entzuixu9.zkia • 2015ko Urtarrila

Lekeitio

Koldo Goitiak, 46 urte, Lekeitioko alkatetzarako EAJko hautagaiak, herri bat gidatzeko funtsezkoak diren ezaugarriak aipatu ditu bere burua definitzeko: elkarrizketaren aldekoa, irekia eta nekaezina. Ez da alferrikako liskar eta polemika zalea, alderantziz, udaletxean, nahiz eta berak ordezkatzen duen alderdia gutxiengoan egon, lanari

ekiteko eta ahal den guztia aurrera eramateko gizona da. “Lekeitiok eta lekittarrak behar dutena lortzeko, behar diren ate guztiak joko ditut” adierazten du behin eta berriro. “Udalean gauden talde ezberdinak elkarlanean aritu, besteak dioena entzun, herritar guztiekin hitz egin eta lanari ekin”.

Lekeitiok aprobetxatu gabeko potentzial ekonomikoa duela baieztatzen du, azken 20 urteetan Euskadiko hainbat landa eta itsasertz eremuetako kudeaketan lan egitearen ondorioz lortutako esperientziak horrela dela esaten baitio. Orain, bere ahalegin guztiak bere herriaren alde lan egitera ipini nahi ditu.

G est io eta inberts io fa l ta eta utz iker ia gero eta

nabar iagoak dira gainbeheran dauden insta laz ioetan, erabi l tza i leen artean gero eta kexa gehiago sortzen ar i d i re lar ik . Emaitza: futbi toko jokalekuan dauden i toginek erabi l tza i lee i tx i r r i s tadak eragi ten diete, iger i lekua

UDALETXEAK 50.000 EUROREN TRUKE KANPOKO ENPRESA BAT AZPIKONTRATATU ZUEN HERRIAN KIROL ZUZENDARITZA GESTIONATZEKO

aurret iaz abisatu bar ik i tx i egi ten da, bertoko ura hotz i tu egi ten da, Larrotegiko ze la ian mantentze lan gutx i , b iz ik leta estat ikoak apurtuta, ka l teak dutxetan, etab., kontutan izan gabe Isuntza lokaleko egoera, ora indik konponketa lanak egi teko bai taude.

ISLAKO MOILA KONPONTZEKO LANAK HASI DIRA 3

BANDERA ESPAÑOLA UDALETXEKO BALKOI NAGUSIAN 7

“PLAYA DE ONDARZABAL” DESGUAZERA 6

LEKEITIOKO EUSKAL EZKONTZIAK “HEMENDIK” SARIA JASO DAU 8

ELKARRIZKETA

Lekeitio zeure erara638 32 33 57

BIDALI ZURE PROPOSAMENAK WHATSAPPETIKENVÍAME TUS PROPUESTAS POR WHATSAPP

Koldo Goitia, EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia

“LEKEITIOK BULTZADA SAKON BAT BEHAR DU AZKEN LAU URTEOTAKOGELDIALDIA TA GERO”

EL TRIBUNAL VASCO DE CUENTAS ENCUENTRA EN EL AYUNTAMIENTO DE LEKEITIO FALTA DE TRANSPARENCIA Y CONTRATACIONES IRREGULARES 6

2 Entzuixu / 9.zkia • 2015ko Urtarrila

LAU URTE ... ETA ZER?Bilduren hauteskunde programan 2011-2015 urteetarako agertzen ziren promesak:

Dirurik ez dagoela diote behin eta berriro, ezer ezin dutela egin eta horrela euren burua zuritu nahian dabiltza, baina ez dago aitzakirik: aurrekontuetan aurreikusitako inbertsioak ere ez dituzte egin, nahiz eta horretarako diru partida egon. Beraz, diru hori hainbat gauza egiteko eta herritarren beharrizanei erantzuna eman ahal izateko betirako galdu da.

Maiatzean lau urte izango dira Bildu Lekeitioko Udaleko gobernura iritsi zenetik. Lau urte hauetako balorazioa egiterakoan, paralisian oinarritutako lau urte izan direla esan dezakegu, gestio

gabeko gobernu baten lau urteak. Begirada bat besterik ez dugu bota behar gure ingurura, gure herrira, gure herriko kaleetara, gure auzoetara… Gure bizi kalitatea hobetzeko zer egin du Udalak?

Benetan be egia da Lekeitioko alkateak legealdi hau hasi zenean iragarri zuena: “Haize berriak heldu dira Udalera”. Gestio negargarria ekarri duten haizeak, gestio faltan oinarritutako haizeak, proposamenik gabeko haizeak… Baina, betiko lez, Bilduk beti egiten duen moduan, beraien gestio falta beste batzuei leporatzen die, beraiek biktima hutsak besterik ez dira.

LEKEITIO SIGUE PARALIZADO POR UN AYUNTAMIENTO QUE NO GESTIONA

Bildu sigue siendo incapaz de aprobar un presupuesto a

tiempo y lo que es más, sigue siendo incapaz de realizar las inversiones que tenía programadas para 2014. Son incapaces de ejecutar aquellos proyectos que, según el propio Bildu, son prioritarios para lo/as Vecino/as de Lekeitio. Ya en octubre, EAJ-PNV, mostró su preocupación en la Comisión de Hacienda ante este hecho ya que quedaban tres meses para acabar el año y difícilmente iban a poder

ejecutarse, pero lo más sorprendente es que Bildu seguía manteniendo que los iba a realizar y finalmente ha ocurrido lo que EAJ-PNV venía vaticinando ¡¡nada!!.

Estamos a finales de enero y una vez más, sin proyecto de presupuesto, el instrumento fundamental del que dispone un ayuntamiento para planificar y diseñar las condiciones y posibilidades de la acción municipal poniendo en marcha todos los programas, inversiones

y servicios que quiere ofrecer el Ayuntamiento a sus ciudadano/as, para el desarrollo y la mejora de la calidad de vida del municipio.

Bildu, una vez más, demuestra muy poca seriedad y rigor no sólo en la elaboración del presupuesto sino también en su ejecución; la consecuencia de esto es que tengamos un Lekeitio “paralizado, sin proyectos, sucio, sin prioridades, sin rumbo y a la deriva” y todo esto en los tiempos que corren.

Una vez más “Los hechos dan testimonio de que las palabras se las lleva el viento”. Un año más quedan claras la improvisación y la falta de seriedad en la gestión del Ayuntamiento de Lekeitio.

Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiak orain dela aste batzuk argitaratu ditu Lea- Artibaiko mankomunitateari dagozkion datuak. Beti pentsatzen dugu gure inguruan indarkeria kasurik ez dagoela baina kontuan izan indarkeria matxista ez dela kolpe fisikoak bakarrik. Lea- Artibai Mankomunitateko Aholkularitza Juridiko zerbitzura hurbildu diren emakumezkoak adibidez 32 izan ziren 2013. urtean (inoizko kopururik gehien) eta 2014ko lehen seihilabetekoan 14. Kontsulta gehienak etxe eremuko indarkeriaren inguruan izan dira.Bizkaiko Foru Aldundiko baliabideei dagokienez, eskualdeko emakumeek erabili dituztenak ondokoak izan dira 2014ko lehen seihilabetean: • Guztira 9 emakume Larrialdiko Harrera Zentrua (etxetik irten behar dutenean arrapaladan arrisku larrian daudelako) eta epeluze eta ertaineko zentruetan egon dira.• Arreta Psikologikoa: zerbitzu hau Mankomunitatean deszentralizatu zen lehena izan zen eta ziurtatu ahal izan den moduan, eskaerak gorantz eta gorantz doaz. Zerbitzuaren ordu kopurua hirugarren bider gehitu behar izan da, eskaerei aurre egin ahal izateko eta itxaron zerrendak saihesteko. 2014ko lehen seihilabetekoan 29 emakume igaro dira arreta psikologiko zerbitzutik etxe eremuko indarkeria kasuak direla eta.Bestalde, iturri polizialen arabera, Emakumeen aurkako indarkeriagatik emakume- biktimizazioak gure eskualdean 31 izan ziren 2013. urtean eta 12 2014ko lehen seihilabetean. Gainera kasu hauetatik gehienak gure herriko emakumeak izan dira zoritxarrez.Babes aginduei dagokienez, eskualdeko 9 emakumezkori eman zaie 2014ko lehen seihilabetekoan. Salaketak guztira 41 izan dira, poliziaren esku hartzearekin. Biktimek ez dute aurkeztu salaketarik zuzenean.Etxeko indarkeriaren eta sexu erasoen biktimentzako laguntza juridikoko eta ofiziozko txandako zerbitzuak egindako esku-hartzeak eskualdeko emakumeekin 40 izan dira 2014ko lehen seihilekoan.

GENERO INDARKERIA GURE ESKUALDEAN

Lekittarren interesak defenditzeko gaitasun eta interes falta ere argi geratu da. Aukera garrantzitsuak galdu dituzte: Babes Ofizialeko Etxebizitzen eraikuntzak, Santa Katalinako pasealekua, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra egiteko aukera, etab.

Planifikazio prozesuetan murgilduta ibili dira azken lau urte hauetan. Azterketak, hausnarketak eta ikerketak, guzti honek paralisira eramanez. Izan ere, azterketa, hausnarketa eta ikerketa guzti horiek ez dira aurrera eraman eta asmorik ere ez! Bitartean gure herria egoera penagarrian.

Zer egin du Bilduk Lekittarren beharrizanen alde? Galdera hau egiten dugun bitartean, Bilduk behin eta berriz aldarrikatzen zuen “aldaketaren” legealdia joan da! Zoritxarrez legealdi hau bandera espainola ipini zen legealdiaz bakarrik izango da ezaguna.

Egoera honen aurrean benetako aldaketaren aldeko apustua egin behar dogu, denok batera. Gure herriko arazoei elkarlanean aurre egiteko eta konponbide egokienak bilatzeko, ilusioaz, dedikazioaz eta lan egiteko gaitasun osoarekin, herriarekin konpromisoa hartuz eta baliabide eta ahalegin guztiak gure herriaren zerbitzura jarriz, hurbiltasunez eta proposamen zehatzekin, Lekeition bizi, lan egin eta gozatu nahi dugulako. Badago egiteko beste era bat!

• Leihatila bakarra eta herritarren arretarako udaletxea astean bi arratsaldez zabaldu. ¿?• Herriko aurrekontu parte hartzaileak ¿?• Euria denerako umeentzako aterpea ¿?• Arrapala mekanikoak Letraukuan, igogailuak, eskailera mekanikoak, etab. Herria irisgarriagoa. ¿?• Berdegune eta lorategi gehiago ¿?• Kiroldegiko ordutegia zabaldu ¿?• Merkatua berritu. ¿?• Santa Rita eraikina errekuperatu ¿?• Ludoteka berri bat. ¿?• 300/400 pertsonentzako kultur ekipamendua egin ¿?

Errealitatea:• Santa Katalina pasealekuko egiteko 1,4 milioi euro galdu• Herria inoiz baino zikinago• Islako moila konpontzeko aitzakiak eta oztopoak ipini• Etxebizitza sozialak egiteko aukera galdu• Playa de Ondarzabal desguazatu.• Udal kontratuak lagunentzako• Euskara teknikariaren lanaldia gutxitu• Lorategiak eta herriko gune berdeak alde batera utxi

• “y seguimos sin presupuestos en el ayuntamiento de Lekeitio”• “y seguimos sin realizar las inversiones que Bildu decía que iba a realizar: equipamientos deportivos, etc.• “y seguimos sin saber cuáles son los proyectos prioritarios”• “y seguimos sin utilizar el dinero para realizar las inversiones”• “y seguimos sin vender aquellos garajes que sirvieron a Bildu para cuadrar el presupuesto”• “y seguimos ... ¿esperando?

3 9.zkia • 2015ko Urtarrila / Entzuixu

PORTUAK GASOLIO HORNIGAILU BERRIA DULekeitioko EAJ-PNVtik elkarlanean ibili gara lortzeko

L ekeitioko portuak kirol-ontzien flota handia biltzen du, 290 ontzi inguru. Leakai

elkartearen aspaldiko eskaera bat izan da hornigailu hau jartzea. Orain arte, itsasontziek hornitzera ondoko herrietara joan behar izan zuten edota jabeek erregai-bidoiak garraiatu behar Oletako gasolindegitik, garraio honek duen debekua eta arriskua kontuan izanik.

Lekeitioko EAJ-PNVtik, elkartearen ardura ezagutu ondoren, egoera honi irtenbide bat topa nahian, azken bi urte hauetan elkarlanean ibili gara Eusko Jaurlaritzako portuko zuzendaritza, Industria zuzendaritza, Leakai elkartearekin batera, kontsezioak, proiektua, baimenak, erreformak, e.a.. aurrera eramateko. Prozesu luzea izan da baina azkenean lortu dugu, martxan jarri dugu. Gasolio hornigailua Leakai elkarteak kudeatuko du.

ISLAKO MOILA KONPONTZEKO LANAK HASI DIRALekeitioko Udalak ipinitako oztopoak gainditu ostean, hasi dira islako moila konpontzeko lanak!Nahiz eta Lekeitioko EH-Bilduren ustez krisi-ekonomiko erdi-erdian milioi bat euro inguru Lekeitioko islako moila

Eusko Jaurlaritzako Ana Oregi Sailburuak bisita egin zuen eguna

Iñigo Urkullu Lehendakaria Lekeitioko Kofradian

Auzoetako umeak ez ahaldauke jolasteko eskubiderik?

konpontzen gastatzea txorakeria hutsa izan eta proiektua handikeria eta beharrezkoa ez dela esan, Lekeitioko EAJ-PNVtik betidanik defenditu izan dugun proiektua da, ezinbestekoa baita islako moila konpontzea arrantzaleen segurtasuna eta herriko hainbat familiren lanpostuak bermatzeko.Gainera, eskerrak eman nahi dizkiogu

Iñigo Urkullu Lehendakariari 2011ko Euskal Legebiltzarrerako hauteskundeetan islako moila konpontzeko emandako berba betetzearren.Proiektuaren barri gehiago jakin nahi baldin baduzue, sartu gure You Tubeko kanalean eta ikusi proiektuaren inguruko bideoa.

4 Entzuixu / 9.zkia • 2015ko Urtarrila

Lekeition 1968ko irailean jaioa, Koldo Goitia itsasertzeko gune arrantzaleen garapenerako teknikaria da HAZIn, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoan. Deustuko Unibertsitatean Enpresa eta Jarduera Turistikoko Teknikari bezala prestatua, lehen sektorearekin eta tokiko garapenarekin erlazionatutako proiektuekin zuzenean loturik egon da betidanik. 1994. urtean Arratia-Nerbioi eskualdean turismo eta landa garapeneko teknikari moduan ekin zion bere ibilbide profesionalari. Berton landa eremuaren eta nekazaritza jardueraren dibertsifikaziorako hainbat proiektu bultzatu zituen, baita eskualdeko nekazal herrietako biztanleen bizi kalitatea hobetzeko eta gaztedia arloko planak bultzatu ere, beste hainbat gauzen artean.2007tik, ostera, euskal kostaldean ari da lanean,

etxean, gune arrantzaleen garapenaz arduratzen

- Zein puntutan egongo ziren momentu honetan

Lazunarri malekoiaren obrak, hauen hasierari

emateko behar zen kudeaketa Alkatetzatik egin

izan bazen?

- Seguruenik epe honetarako ia ia amaituta egongo

ziren. Berriz, Aste Santurarte ez dira egongo bukatuta,

eta otsailean arrantzaleak lanean hasiko dira. Ondorioz,

ordurarte, itsasontziak Ondarroara joan beharko dira

deskargatzera edo itsasgora egoteari itxaron beharko

diote hemen berton deskargatzeko.

- Egin dezagun balantze txiki bat. Lekeitiorako

zer suposatu izan du ia lau urte hauetan Bilduren

Gobernuak?

- Geldialdia. Aurreko legealdietan hainbat eta hainbat

diru inbertsio egin ziren azpiegituretan eta herritarren bizi-

kalitatea hobetzen, azken legealdi honetan gelditu egin

direnak. Utzikeri galanta egon da eta proposamen berrien

falta izugarria.

- Bildu-ri krisi garaian gobernatzea tokatu zaio

eta, aurreko legealdiko gobernuak izan zituen 11

milioi euroko aurrekontuarekin alderatuz, hauek

aurrekontu txikiago izan dute, 7 milioi euro hain

zuzen. Geldialdi hori baldintza ekonomikoen

ondorioa izan liteke?

- Ezin da krisia aitzakitzat hartu, gestio falta nabarmena

ere egon baita. Horren adierazgarri izan da azken

urte bietako udaleko kontuetan superabita egon dela

nahiz eta krisi garaian egon. Baina ez da izan aurrez

pentsatutako estrategia baten ondorioz, baizik eta ekimen

batzuen betearazte faltagatik, ondorengoak adibidez:

kirol azpiegituren hobekuntzarik ez egiteagatik, ezta

Abaroa Jauregiko teilatuaren konponketa, ezta Arraun

Elkarteko obrak, ezta “Playa de Ondarzabal” itsasontziaren

mantenua…. Dena egin barik! Bilduko udal gobernuak

Hirigintza Antolaketaren Plan Orokorra (HAPO) geldiarazi

zuen aurreratze fasean zegoenean, eta ez du beste

berririk aurkeztu… Batzutan utzikeriagatik izan da eta

beste batzutan, esperientzia faltagatik.

- Eta orduan, zeri eman dio lehentasuna Bilduko

gobernuak diru publikoa gastatzerakoan?

- Diru asko gastatu izan da hausnarketa prozesuetan

(Ideien iturria, Palpalian, Abaroa Piztu…), gutxienez

60.000 euro, zokondoren batean amaitu dutenak.

Bilduk esaten du udalerriaren etorkizuna diseinatzen

ari dela `prozesu hauekin, baina horrenbeste ikerketa

eta hausnarketak dena gelditzera eraman du. Ez dago

zalantzarik proiektuak martxan jartzeko eta aurrera

eramateko, ikertu eta hausnartu egin behar dela. Baina

hausnarketa guzti horiek gero estrategia batean finkatu

behar dira eta martxan jarri. Etorkizuna lanean jardutean

diseinatzen da.

- Lehen aurrekontuez hitz egin duzu, EAJ/PNV-

tik kexatu zarete momenturen batean aurrekontu

horiek ez datozela bat errealitatearekin. Zergaitik?

- Horiek egiterakoan tranpa bat dago. Bilduk

aurrekontuak egiteko edo kalkulatzeko momentuan,

benetazkoak ez diren diru sarrerak agertzen ditu, ez dute

agertzen benetan zer gastatuko duten baizik eta zer

gustatuko litzaieken gastatzea. Adibidez, Bilduk esaten

du “Garabillan” gelditzen diren garaje partzelak salduko

dituela eta airean dagoen salmenta horren diruarekin

egiten ditu aurrekontuak, eta horrekin kontatzen du diru

hori kobratuta balego bezala (bakarrik bat saldu da).

Aurrekontuetan agertzen diren 500.000 eurotaz hitzegiten

ari gara, benetan udaletxeak ez dituen euroak dira hauek.

Beste diru sarrera batzuk agertzen dituzte ere: beste

erakunde batzuk emango dizkieten diru laguntzak eta

horrekin kontatzen dute ere, baina egunerarte horiek oso

gutxi izan dira ez baitira mugitu askorik horiek eskatzeko

eta laguntza horiek lortzeko. Eta hirugarren finantziazio

bidea, beti aipatzen dutena, gastu publikoaren murrizketa

da baina sekula ez da egin.

- Inguruko udalerriek, udaletxearen utzikeriagatik

Lekeitiori eskuetatik alde egin zitzaizkion aukerak

aprobetxatu dituzte?

- Uste dut, egungo udalak, bere proiektuak saltzeko edo

Koldo Goitia, 46 urtekoa, EAJ/PNV alderditik Lekeitioko udalerako hautagaia, pertsona irekia, ekina, beti entzuteko eta elkarrizketarako prest, ez da gaitzespen eta polemika zalea. Alderantziz, udaletxean, nahiz eta berak ordezkatzen duen alderdia gutxiengoan egon, lanari ekiteko eta ahal den guztia egiteko gizona da. Horregatik, berak eta bere taldekoak ez dute izan inolako arazorik orduak eta orduak emateko “milaka ate jotzen eta oso ekinak izaten” helburu batzuk lortzeko, adibidez, Lazunarri malekoiaren obraren hasiera.

@koldogoitia2015

[email protected]

Koldo Goitia, EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia

GOBERNATZEKO PRESTdelarik batik bat. Hau da, herri arrantzaleei zuzendutako laguntzak gestionatzeaz eta Euskadiko gune arrantzaleen garapenerako estrategia ezberdinak planifikatzeaz arduratzen da, beste gauza askoren artean.Lortutako esperientziak politikan sartzea pentsarazi zion,

Lekeitiorentzat eta lekittarrentzat buru-belarri lanean jarduteko. Lekeitiorekiko daukan maitasunak “nire lanpostuan ikasitakoak nire herrian zer hobetu zitekeen erakutsi dit”.Gaur, 46 urterekin eta legegintzaldi oso batetan zehar

Udaletxeko zirrikitu guztiak eta udal gestioa zer den ezagutu ostean, mendiko bizikletara afizionaturik eta bestelako herritar gehientsuenak moduan hipotekaturik dagoen lekittar honek alkate izateko asmoa dauka, herritar guztion laguntzarekin, bere herriko bizitza ekonomikoa eta soziala pizteko helburuarekin.

“LEKEITIOK BULTZADA SAKON BAT BEHAR DU AZKEN LAU URTEOTAKO GELDIALDIA TA GERO”

5 9.zkia • 2015ko Urtarrila / Entzuixu

DESARROLLO ECONÓMICO Y GENERACIÓN DE EMPLEO

ezagutarazteko ez duela jo goi erakundeetara edo ez da

zuzendu horiengana behar den bezala. Esan beharra

dago ere, lehenengo proiektuak argi eduki behar direla

hori egiteko, noski. Gero ezinbestekoa da jo behar

diren ate guztiak jotzea beste erakundeek kasu egiteko,

Lekeitiok behar duena lortu arte ekitea. Hemen adibiderik

argiena, Santa Katalinako pasealekuarekin izan dugu. Diru

kopuru bat esleituta zegoen pasealeku hori konpontzeko

eta hobetzeko, 1.400.000 euro hain zuzen, eta bakarrik

Madrilgo Ministeriora joatea besterik ez zen diru-laguntza

hori lortzeko. Baina Bilduk nahiago izan zuen ez joatea,

eta beraz, diru hori ez jasotzea.

- Eta horren zergatia edo azalpena eman zuten?

- Kasu honetan azalpenak soberan zeuden, eta eman ere

ez zuten eman inolako arrazoirik. Gure artean ez dago ez

informaziorik ezta elkarrizketarik, nahiz eta bi talde politiko

bakarrik izan udaletxean, eta, bion artean herritarren

alde egitea izan komenigarriena. Gu ez gaituzte hartzen

herritar zati baten ordezkari bezala, eta horrela gauzak,

ezin dugu atera proposamenik ere, ez gaituztelako

aintzat hartzen. Egiten ditugun proposamenak ere, atzera

botatzen dituzte. Emaitza beti da 8 boto (Bildu) 5 botoren

(EAJ-PNV) kontra.

- Herritar eta herriko elkarte desberdinekin orain

arte izan dituzun elkarrizketetan, nolako eskaerak

planteatzen dizkizute?

- Herria garbiago eduki beharra eta udal instalazio

publikoen mantentzea, batez ere. Eta herritar gazteak lana

edukitzea eskatzen du. Azken finean, herritarrek eskatzen

dutena da Lekeitio leku hobeagoa izatea, hemen berton

bizi ahal izateko.

- Honelako utzikerian jarraituz gero, Lekeitiok

turismorako erakargarritasuna galduko duelaren

beldur zara?

- Bai

- Maiatzaren 24ko hauteskundeak irabaziko balitu

Koldo Goitiak, zer da lehenengo gauza egingo

lukeena?

- Udaletxe bertako langileekin bilduko nintzateke.

Laguntza eskatuko diet; dagokigun lana beraiekin

egitea ezinbestekoa da gauzak modu egokian eta

aurrera ateratzeko. Toki-administrazio batek ere ezin du

funtzionatu bere toki-langilerik gabe.Talde lanean aritzen

naizen pertsona naiz.

- Eta herritarrei begira?

- Nire taldearekin aurkeztuko dugun ekintza-programaren

barruan, jorratzen ari gara baita nola zabaldu

herritarrentzat benetako parte-hartze prozesu bat, erreala

eta praktikoa,lekeitiarrak herriaren etorkizuna diseinatzeko

aukera izan dezaten, nolako Lekeitio nahi dugun. Eta hori

udaletxetik egin beharrekoa da. Udaletxea izan behar da

bere herritarrengana zuzentzen eta hurbiltzen dena.

- Eta herri kontsulta bat egitea?

- Bai. Herriari kontsultatzearen aldekoa naiz eta horrela

adierazi izan dut azken 4 urte hauetan. Bestalde, gure

programa eta egitasmoak pentsatu eta prestatzeko, aldez

aurretik herriko kirol, kultur, eragile eta talde ezberdinekin

biltzen ari naiz. Denekin hitz egin nahi dut. Beraien

eskaerak, iritziak, ikusten dituzten premiak, arazoak…

entzuteko. Eta ahal den neurrian gure programan

sartuko ditugu. Telefono mugikor bat irekita daukat ere,

herriko edozeinek WhatsApp aplikazioaren bidez nirekin

kontaktuan jartzeko, eta nahi duenak bere iritziak edo

proposamenak bidaltzeko. Lekeition denok ezagutzen

garela esaten dugu, baina batzutan kalean lotsatu

egiten gara inorengana zuzentzen eta modu honetara,

WhatsAppa-ren bidez, agian errezago edo erosoago

izango da.

- Egun, udaletxeko gobernuan, bi lagun daude

lanean erabateko arduraldiarekin: alkatea eta

alkateordea. Zinegotzi gehiago liberatuko

zenituzke?

- Ez, ez nago ziur orain dauden bezala bi pertsona

liberaturik egotea beharrezkoa denik. Batez ere, ezer gutxi

egiteko. Uste dut gehiago oinarritu behar garela udaletxeko

teknikarietan eta elkarte publikoetan lanak aurrera

ateratzeko. Gure egitasmoa ordena apur bat ipintzea

izango zen eta aurretik dauden baliabideak aprobetxatzea.

El desarrollo económico de Lekeitio y el empleo, a los que va ligada necesariamente la calidad de vida de los

habitantes de un municipio son una de las preocupaciones más urgentes de Koldo Goitia. Y es el tema que ocupa

muchas de las conversaciones que estos días mantiene con la gente y con los diferentes grupos que demandan un

ayuntamiento más innovador y eficiente, más pegado a las necesidades de los lekitxarras, que se mueva con eficacia

en todos los ámbitos para atraer proyectos y gestionar las inversiones que necesita el pueblo.

• NUEVA INDUSTRIA

“A nivel comarcal tenemos que trabajar para que las empresas del eje Markina-Berriatua sean más competitivas,

innoven y vendan fuera. Además, por nuestro lado, tenemos que seguir trabajando en el tema del turismo para

conseguir un turismo vinculado a nuestra tradición marina, dando a conocer lo que somos como municipio arrantzale,

pero dando cabida también a la náutica recreativa, el surf.... Tenemos que mirar también más hacía el río Lea, que nos

vincula a la tradición de las ferrerías, que también tiene su atractivo.

Buscamos para lekeitio nuevos negocios vinculados al mar más allá de la pesca. Un ejemplo: el polígono marino

donde el Gobierno Vasco y Azti ya tienen un proyecto piloto muy exitoso para el cultivo de mejillones, y que además

puede dar pie a otras actividades. También podemos buscar empleo en las energías renovables que sean respestuosas

con el entorno. Además, creo que tenemos que ir hacia una autosuficiencia energética vinculada a las renovables.

• APOYO AL AUTOEMPLEO

“Tenemos ya una Agencia de Desarrollo de Lea Artibai, cuya prioridad ahora tiene que ser la ayuda en la creación

de empresas, el apoyo a la creación de comercio, la modernización del sector servicios y comercial y en ayudar a

las personas que quieren mejorar el que tienen. Es fundamental. Hay que utilizar mejor esas herramientas que ya

tenemos y buscar nuevos recursos. Y si hay que ir a Madrid, a Bruselas o a donde sea, se va porque hay que conseguir

para Lekeitio todo lo que sea necesario.

En el ayuntamiento tenemos que ser facilitadores y apoyar siempre a las personas que pretenden crear su propio

puesto de trabajo a través del autoempleo y la puesta en marcha de pequeñas empresas ofreciendo servicios de

acompañamiento y ayudas en forma de acceso a locales, ayudas económicas a la generación de empleo, exenciones

fiscales…. En este punto es urgente reactivar el comercio y el sector servicios del pueblo además de buscar otras

oportunidades de empleo.

• APOYO AL COMERCIO

En el caso del comercio, por ejemplo, trabajar junto con la Asociaciòn de comerciantes para que el Casco Viejo se

convierta en uno de los principales núcleos de actividad del municipio, sobre todo en el tema comercial. Hay un

montón de lonjas abandonadas o cerradas. Hay que poner en marcha instrumentos y herramientas, además de

conseguir ayudas y subvenciones que animen a modernizar el comercio y facilitar a quienes quieren abrir nuevos

comercios o tomar el traspaso de comercios antiguos que se vayan a dejar por jubilación.

6 Entzuixu / 9.zkia • 2015ko Urtarrila

Duela urte bete, Lekeitioko Udalak, Ondarzabal itsasontzia karrora igotzea erabaki zuen. Garai hartan, itsasontzia mantentzeko ahaleginak eta portuko gainontzeko itsasontzien segurtasuna bermatzeko Ondarzabal karrora eramatea erabakia hartu zuela zioten.Lekeitioko EAJ-PNVtik salatu genuen Playa de Ondarzabal ez zela gehiago bueltatuko eta Lekeitioko Udalak emandako arrazoiak aitzakiak besterik ez zirela, helburua itsasontzia desegitea baitzen.

PLAYA DE ONDARZABAL DESGUAZERA

Lekeitioko Udal Gobernuak eta Bilduk gezurretan aritzea leporatu ziguten, baina denborak arrazoia eman digu! Urte bete luzean zehar egon da Playa de Ondarzabal karrora igota Ondarroako portuan. Erabaki faltagatik urte bete karroan egon ondoren azkenean desguazera joan da. Karroan egotea eta desguazatzea 30.000 euro inguruko kostoa izan du, herritar guztiok ordainduta.Egoera honetara arrazoi simple bategatik heldu gara: azken hiru urteetan Lekeitioko udalak itsasontziari egin dion mantentzea nuloa izan da ondarearen defentzaile bezala agertzen direnen aldetik.

Utzikeri honek30.000 € kostazaigu lekittar guztiori

Una triste imagen que vale más que mil palabras.

EL TRIBUNAL VASCO DE CUENTAS ENCUENTRA EN EL AYUNTAMIENTO DE LEKEITIO FALTA DE TRANSPARENCIA Y CONTRATACIONES IRREGULARES DE

PERSONAL Y EMPRESASEn el análisis realizado en las primeras Cuentas de la actual legislatura, correspondientes a 2012

El Tribunal Vasco de Cuentas Públicas ha realizado el informe de fiscalización del Ayuntamiento de Lekeitio correspondiente al ejercicio 2012.

En el apartado de personal se destaca la contratación irregular por parte del Ayuntamiento y del Organismo Municipal de Deportes de dos y seis trabajadores,

respectivamente, incumpliendo los principios de igualdad, mérito y capacidad.

Contratos a dedoEn el apartado de contratación, el

Tribunal señala que el Ayuntamiento ha incumplido en varios casos las normas o principios que rigen la contratación administrativa siendo lo más significativo: la falta de publicación

en el BOE y DOUE de la licitación del contrato de limpieza viaria; el incumplimiento de los principios de publicidad y concurrencia en diversas contrataciones de suministros y servicios; y la aprobación de gasto en obras posteriormente a su realización.

El informe de fiscalización de la Cuenta General que incluye al Ayuntamiento, sus organismos

autónomos locales y su sociedad pública, comprende la revisión de aspectos de legalidad en las áreas de presupuesto, ingresos, personal, contratación administrativa y subvenciones así como de aspectos contables relacionados con la presentación de las cuentas.

Argi dago, hiru urteetan zehar Lekeitioko Udalak ez dio itsasontziari inolako mantentze lanik egin eta ondorioz, Bilduren utzikeria eta gaitasun faltagatik, gure iragan arrantzalearen

ikur izan den itsas ondareko altxor berezi eta bakarrenetakoari betirako agur esan behar diogu.

[email protected]

jarrai gaitzazu!!!

TWITTER

YOUTUBE

7 9.zkia • 2015ko Urtarrila / Entzuixu

Helduok eredu gara ume eta gazteentzat. Guk esan eta egiten duguna, haiek imitatu eta errepikatu egiten dute.Familian indarkeria sexista badago, badirudi giro latz horretan hezi eta hazi diren umeek kontrako jarrera izango dutela, hau da, jarrera ez sexista. Oker gabiltza.Ez da ahaztu behar aitak ama jipoitzen edota mesprezatzen duenean, umeak ere indarkeriaren biktima zuzenak direla, eta are gehiago, beraiek ere jipoituak edota mesprezatuak direnean.Egoerak sufrimendu handia eragiten diete, baina, errealitatea oso bestelakoa da zoritxarrez. Nagusiok haurrentzat eredu garenez, etxean edo inguruan tratu txarrak ohikotasunez gertatzen direnean, gizonezkoak emakumea psikologikoki eta fisikoki sumetitzea ez dute anormaltzat hartzen. Etorkizunean gizon helduak izango diren umeak, ez dira kontziente izangoindarkeria eragiten dutela. Emakume helduak izango direnek ere, kasu askotan, ez dira ohartzen eguneroko egoera

anitzetan indarkeria sexistaren objektu direla, ez dituzte identifikatzen emakumeenganako diskriminatzaileak diren jarrera eta diskurtsoak.Nerabe diren mutil askok, maitasun erromantikoaren itxurapean, neska-lagunaren mugimendu guztiak kontrolatu nahi izaten dituzte: nora doazen, norekin, neskaren mugikorra edota sare sozialak begiratzen dituzte, nola jantzi behar den esaten diote neskari.... Txarrena, neskak uste duela mutila jeloskorra delako dela. Mutilak asko maite duen seinaletzat jotzen du eta ondorioz, jarrera sexista justifikatzen du. Baina benetan mutilak daukan helburu bakarra, neskaren bizitzako esparru guztietan erabakiak hartzea da, bere ustez, mutilak baitu rol hori bikotean eta azkenean, neska isolatzea lortzen du.Maite zaituenak inoiz ez dizu inposatuko zer egin eta esan, edota nolako jarrera izan behar duzun. Errespetatu egingo zaitu zure bizitzako alor guztietan.Azken urteotan, hezkidetza eta emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna lantzen da ikastetxeetaneta

ondorioz, uste da gazteen artean indarkeria matxista gaindituta dagoela. Guztiz oker gabiltza, datuek nonbaiten huts egiten ari garela erakusten digute. Espainian, 2013.urtean genero indarkeria jasan zuten emakumeen %28ak, 30 urte baino gutxiago zeukan eta portzentajea gorantz doa. Gertakari honi aurre egiteko, azaroaren 25eko ospakizunen harira, hau da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, 2006an “Beldur Barik” programa abiarazi zen. Indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzenduta dago eta EAEko instituzioek elkarlanean antolatzen dute. Helburu nagusia, esparru guztietatik, emakume gazteen jabekuntza ahalbideratuko duten eta desberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko duten gaitasuna sustatuko duten politikak garatzea da, era berean, mutilekin lana eta gogoeta sustatzea. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago programa.Bestalde, adinera moldatuta eta egunero erabiltzen dituzten teknologiekin baliatuz,

emakume gazteek badaukate baita indarkeria sexista identifikatzen edota indarkeria sexista dagoenean egoera horretatik irteten laguntzen dizkieten hainbat webgune; Beldur barik, mi novio me controla lo normal, Pikara, Mari Kazetari,…Gogoratu beharra dago, Berdintasunean hezten ari diren umeek, beraien etxean ere hezkuntza jasotzen dutela eta ikastetxean erakusten dizkieten baloreak erabat zapuztuta gelditzen direla, gurasoek, balore horiekin kontrajarrita dauden jarrerak izaten badituzte. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun erreala lortzeko, zeharka, gizarteko eragile eta alderdi guztietan irakatsi behar da.Bukatzeko, ez nuke aipatu gabe utzi nahi, geroz eta sarriago sumatzen den edota hobeto esanda, geroz eta gehiago azaleratzen dagoen egoera larria: amek euren seme-alabengandik pairatzen duten indarkeria. Ez ote da bizi dugun kultura patriarkalaren isla? Gaindituta dagoela?

Bai zera!!

DESMADRE EN ELPOLIDEPORTIVO• El Ayuntamiento subcontrató por 50.000 € al año una empresa externa ENTESPORT para gestionar la dirección de deportes en el municipio.• La misma empresa ha sido recientemente adjudicataria de los cursillos de actividades.• La dejadez, la falta de gestión y de inversiones se hacen notar en unas instalaciones en decadencia que están provocando numerosas quejas entre los usuarios

El último año ha sido muy movido tanto en el polideportivo como en la piscina. Se decidió subcontratar una empresa para llevar la Dirección de patronato municipal de deporte, apartando al trabajador municipal que hasta la fecha había realizado esas funciones.El coste de este contrato es de 50.000 € al año, cuando en anteriores legislaturas lo ha asumido algún concejal poniendo un poco de tiempo e interés.

Y empezaron los líos, la empresa que hasta la fecha impartía los cursillos sin ninguna o, mejor dicho, poca queja por parte de las/os

Bilduk Bandera ESPAÑOLA ipini du Lekeitioko Udaletxeko balkoi nagusian. Ikurriñarik ez dago, ezta Lekittokoa bez!

Iragan hurbileko aldarriak haizeak eroan eta legedia españolari men egin! Non geratu dira behin eta berriro besteoi leporatzen eta exijitzen zizkiguten INTSUMISO oihuak? Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak!

BILDUK BANDERA ESPAÑOLA IPINI DU UDALETXEKO BALKOI NAGUSIAN

GAINDITUTA? BAI ZERA!!

usuarias/os desaparece de escena. Se subcontrata otra empresa para dos meses porque al Ayuntamiento le pilla el toro una vez más. Dos meses de caos y desastre. Hasta que un nuevo contrato adjudica estos cursos a la misma empresa que dirige el patronato. ¡Qué casualidad!

Goteras en la cancha de futbito que provocan resbalones a los usuarios, la piscina que se cierra sin previo aviso, el agua que se enfría, escaso mantenimiento del campo de Larrotegi, bicicletas estáticas rotas, desperfectos en las duchas, etc… sin tener en cuenta la situación de Isuntza, cuya reparación se alarga en el tiempo. La verdad es que en el pueblo estamos hasta las ……….narices.

8 Entzuixu / 9.zkia • 2015ko Urtarrila

LEKEITIOKO EUSKAL EZKONTZIAK HEMENDIK SARIA JASO DAU

Urtero legez, DEIA egunkariak HEMENDIK Kostaldea sariak banatu ditu. Eta aurten, Lekeitioko Euskal Ezkontziak hartu dau sarietako bat. Sari hori azaroaren 20an jaso eban Gora Buru Kultur Elkarteak Ziortzako Kolegiatan egin zan ekitaldian.

Izan be, Lekeitioko Euskal Ezkontziak 38 urte daroaz etenik barik urteten uda sasoian. Jatorria, baina, askoz be aspaldikoagoa da, 1931koa. Orduantxe antzeztu eban lehenda biziko aldiz Batzokiko alkartearen inguruan batu zan gazte koadrila abertzale batek. Halantxe egiten jarraitu eben gerria etorri zan arte. Gerra sasoian etenaldi bat igaro ostean, 1964an urten eban, urte hartan Zubietako Jauregitik, Lekeitioko herriak Resurrección María de Azkueri egin eutson omenaldian. Geldialdia euki eban barriro, harik eta 1977an Batzokiak berreskuratu eban arte. Ordutik hona 38 urte bete ditu, hutsik egin barik, uda sasoian daukan hitz orduagaz.

Lekeitioko Euskal Ezkontzia Euskal

Herriko kulturiaren alor garrantzitsu bat, herri baten ohiturak hain zuzen be, gorde eta suspertzeko Asmoz egiten da urtez urte. Mimo eta ardura handiz egiten da, antzinako ohituria ahalik eta ondoen zaintzeko. Jende askok hartzen dau parte, bai antolatzen, bai burdirako tresnak, eskuetarako opariak nahiz soinerako erropak ixten; baita burdia janzten be eta egunean bertan ezkontzia bera atontzen. Eta zelanez, ezkontzia bera gorpuzten. Horrexegaitik, sari hau

jende askorentzako saria da. Beraz, ZORIONAK Lekeitioko Euskal Ezkontzia posible egiten dozuen guzti-guztioi!!!

Herri bakoitzak bere ohiturak mantentzea, Herri horren kulturia bera mantentzea da. Horrexegaitik dira Lekeitioko Euskal Ezkontzia moduko kultur adierazpenak, derrigorrezkoak herri baten izatea eta identitatea aldarrikatzeko. Eta ez hori bakarrik, adierazpen honen guztiaren azpian

hiru balio oinarrizko dagoz: gogoa, borondatea eta alkarlana. Horreexek dira Herri bat aurrera eroango daben balioak, horreexekin egin eben aurrera gure zaharragoak eta geuk be horreexekin ekin behar deutsagu bideari.

ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO!!!

Post-data: Lerrook idazten gagozala heldu jaku geure arteko lagun baten heriotziaren barri: Iñazio Kaltzakorta, geure arotza, 85 urtegaz.

Iñaziok 38 urte egin ditu Lekeitioko Euskal Ezkontzan burdia janzten. Berak, txiki zala, 12 urtegaz lagundu eban janzten bere arrebiaren burdia, haren benetako ezkontzan. Eta urte batzuk geroago beste batzuk be jantzi ebazan; handik etorkon, beraz, guri urteetan agertu deuskun jakituria. Urteotan berak erakutsi deuskuz burdiaren gora beheren inguruko kontu guztiak: zer, non eta zelan ipini; burdiari soinua, txistua, zelan atara…

Hartu deutsugu lekukoa, Iñazio. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, itxi deuskuzun guztiagatik. Mosu itzal bat, eta Egun Handira arte, laguntzarra!

Gora Buru Kultur Elkartea

DEIAren HEMENDIK sarietako bat jaso dau Ziortzako Kolegiatan