Entzumena ahe

9
ENTZUMENA Kaixo denoi! Entzumenaren azalpena eman behar dizuegu. Soinua uhinen bidez hedatzen da. Uhin horiek indar handiagoz edo txikiagoz iristen dira gure belarrietara, distantzia eta intentsitatearen arabera, nagusiki.

Transcript of Entzumena ahe

Page 1: Entzumena ahe

ENTZUMENA

Kaixo denoi!

Entzumenaren azalpena eman behar dizuegu.

Soinua uhinen bidez hedatzen da. Uhin horiek indar handiagoz edo txikiagoz

iristen dira gure belarrietara, distantzia eta intentsitatearen arabera, nagusiki.

Page 2: Entzumena ahe

BELARRIA

Belarriak soinuak antzematen dituen organoa da. Bere funtzioa ez da soilik soinua jasotzea, oreka eta gorputzaren kokapenean ere zeregin nagusia betetzen baitu.

Page 3: Entzumena ahe

Soinuaren hautemateari entzumena deritzo.Hotsek hiru ezaugarri nagusi dituzte: ozentasuna,

tonua eta tinbrea. Ozentazuna hots horrek duen energia-kantitatea

deritzo.Tonuak, hotsen bibrazio-maiztasuna neurtzen du.

Tonu harmoniko horiek hotsari ematen dioten nolakotasuna da tinbrea.

Page 4: Entzumena ahe

Belarriaren zatiak

Page 5: Entzumena ahe

DESKRIBAPENA

Entzumen organoan hiru zati bereizten dira:*kanpo-belarria: belarri hegala, entzunbidea eta

tinpanoa.

*Erdiko-belarria: mailua, ingudea eta estriboa.

*Barne-belarria: kanal erdi zirkularra, laberintoa, koklea eta entzumen nerbioa.

Page 6: Entzumena ahe
Page 7: Entzumena ahe

FUNTZIONAMENDUA

Hotsak airean zehar, belarriraino iristen dira.Belarri hegalak uhinak bildu eta tinpano dardarka jartzen du. Dardarka hezurtxo-katean zehar igaro eta barne-belarriraino iristen dira.Informazioa garuneraino heltzen da entzumen-nerbioaren bidez.

Page 8: Entzumena ahe

GAIXOTASUNAK

Gorreria zein hainbat gaixotasun daude.

Gorreriak garrantzi berezia dauka haurrengan, oso txikitatik gertatzen bada gormutu izan baitaiteke haurra. Arrazoi askogatik jaio daiteke haurra gor. Herentziazko arrazoiez gain, haurdunaldia fase delikatua da: amak botika ototoxikoak hartu edo errubeola, toxoplasmosi edo gripea harrapatzen baditu, gorreria izan dezake haurrak. Erditzean, berriz, arrisku faktore dira fetuaren sufrimendua eta garaiz aurretik jaiotzea; baita erditze zail eta luzeak ere. Eta jaio ondoren, otitis, papera, elgorri edo meningitisak belarrian kaltea eragin dezakete eta baita botika ototoxikoek ere.

1000ka umen gorrak jaiotzen dira. %42 nagusik gorrak dira eta makina arraroak behar dituzte.

Page 9: Entzumena ahe

Haurraren gorreria garaiz diagnostikatzea funtsezkoa da errehabilitazio ona egin ahal izateko. Badira zenbait zeinu susmagarri: haurra lasaiegia izatea, ustekabeko soinuen aurrean ez aztoratzea, gurasoen ahotsa entzutean ez lasaitu edo irribarrerik ez egitea, hitz egiten zaionean burua ez biratu edo hitz egiten dion pertsonari begiradarekin ez jarraitzea, arreta erakartzeko eztarri-soinurik ez ateratzea... Gorreriaren susmo txikienaren aurrean espezialistarenera joatea komeni da, diagnostikoa konfirmatuz gero heziketa berezia behar izaten baitute haur gorrek eta lehenbailehen hasita gainera.