ERLAZINO FUNTZINOA

download ERLAZINO FUNTZINOA

If you can't read please download the document

Transcript of ERLAZINO FUNTZINOA

ERLAZINO FUNTZINOA

INFORMAZINOA JASOTEA:

Kanpoko estimuluek bizi garan ingurunearen baldintzei buruzko informazinoa emoten deuzkue.

Barruko estimuluek gorputz barrutik datoz, eta gorputzen beharrizanen barri emoten deuzkue, adibidez, egarriaren barri.

ESTIMULUAK INTERPRETATZEA:

Zentzumen organoak eta barruko errezeptoreak estimulu jasoteko gai dira, baina ezin dabez interpretatu.

ERANTZUNAK LANTZEA:

Borondatezko erantzunak era kontzientean egiten doguz. Adibidez, zer ordu dan jakin gura badogu, eskumuturra jiratu eta erloguari begiratuko deutzagu.

Ohartu bako erantzunak konturatu barik egiten doguz. Adibidez, lisaburdinaz erre ezkero, eskua kentzen dogu.

ZENTZUMENAK:

Ikusmena

1: Begi niniaren bidez dartzen da.2: Irisa uzkurtu eta dilatatu egiten da, zenbat argi pasatuko dan graduatzeko.3: Kristalinoak objetuak fokuratzen dauz.4: Erretineak kristalinoak fokuratutako irudiak jasoten dauz, eta lehenengo irudia sortzen da hor.5: Ikusmen nerbioak erretinan sortutako irudia garunera igorten dau eta, garunean, guk ikusten dogun irudia sortzen da.

DASTAMENAK ETA USAIMENA

1: Airea zudurretik sartzen da, eta sudur hobietara doa.2: Airea pituitara heltzen da.3: Dastamen papilak mihinean dagoz eta orren bidez zaporeak ezagutzen dira.

ENTZUMENAK

1: Soinua belarritik sartzen da, eta kanpoko entzumen odian aurrera egiten dau.2: Soinua timpanora heltzen da, eta timpanoa bibratzen hasten da.3: Mailu,Ingude eta Estribo izeneko hiru hazurtxok osatutako kateak bibrazinoak jasoten dauz.4: Barraskiloak erdiko belarritik datozan bibrazinoak jasoten dauz eta seinale bihurtzen.

IKUMENA

1: Dermisa azalaren erdiko geruzea da, eta geruza horretan dagoz ikumen sentzazinoak jasoten dabezan nerbio amaierak.

NERBIO SISTEMA

NERBIO SISTEMA ZENTRALA

Entzefaloa garunaz, zerebeloz eta bizkarrazur erraboilaz osotuta.

Garunak entzekaloaren zatirik handiena artzen dau eta emozioak eta borondatezko erantzunan arduratzen da.Zerebeloak oreka eta mogimenduaz arduratzen da.Bizkarrazur erraboileak entzefaloa eta bizkarrazur muina lotzen dau.Bizkarrazur muinabizkarrazurraren barruan dago.

NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA

Zentzumen nerbioek bost zentzumenek jasotako informazinoa entzefalora eroaten dabe.

Nerbio motorrek entzefaloak erabagitako erantzuna muskuluetaraino eroaten dabe.

LOKOMOZINO APARATUA

HAZUR SISTEMA

HAZURRAK organo gogorrak eta zurrunak dira. Giza eskeletoan 200 hazur baino gehiago dagoz.Hazur luzea adibidez: Femurra.Hazur laburrak adibidez: Eskukuko Hazurrak.Hazur zapalak adibidez: Frontala.Mota biko artikulazinoak bereizten dira: Finkoak eta Mugikorrak.Artikulazino Finkoak: Artikulazino Finkoak dira bi hazur alkartzen diranean eta ezin dira mogidu adibidez: Garazurra.Artikulazino Mugikorrak: Artikulazino mugikorrak dira bi hazur alkartzen diranean eta mugitu egiten dira adibidez: Ukondoa.KARTILAGOAK malguak eta gogorrak dira.

MUSKULU SISTEMA

MUSKULU SISTEMA hainbat mogimendu egiten dabezan 600 muskuluz edo organo elastikoz osotuta dago.

Gure gorputzak lokomozino aparatuaren ez diran eta bakarrik gura bako mogimenduak egiten dabezan muskuluak ere badaukiez.