eskualdea(uribe kosta)
-
Upload
eneko-fernandez -
Category
Documents
-
view
255 -
download
6
Transcript of eskualdea(uribe kosta)
Uribe Kosta Bizkaiko iparraldean dagoen eskualdea da. Handiagoa den Bilboaldea eskualdearen azpieskualdetzat jo ohi da. Tradizionalki Uribe Kostak Leioatik iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera zeuden herriak hartzen zituen.
1 Udalerriak
2 Garraioak
3 Eskualdeko euskarazko hedabideak
4 Ikus, gainera
5 Erreferentziak
6 Kanpo loturak
[aldatu] Udalerriak
Gaur egun, bere gain bederatzi udalerri hartzen ditu [1]:
Barrika
Berango
Getxo
Gorliz
Leioa
Lemoiz
Plentzia
Sopela
Urduliz
Dena dela, administraziorako, Uribe kostako zenbait udalerrik Uribe Kostako Mankomunitatea sortu zuten, hala ere, eskualdeko udalerri guztiak ez daude mankomunitate horren barruan. Hauek dira mankomunitatea osatzen duten udalerriak:
Barrika
Berango
Gorliz
Lemoiz
Plentzia
Sopela
Urduliz
[aldatu] Garraioak
Bilborekin ondo konektatuta dagoen eskualdea da. Metroak Bilbotik eta Ezkerraldetik 20 minuturo egiten du Plentzia arteko bidaia eta geltokiak ditu, Berango, Leioa, Getxo, Plentzia, Sopela eta Urdulizen.
[aldatu] Eskualdeko euskarazko hedabideak
UK aldizkaria
ukberri.net aldizkari elektronikoa
[aldatu] Ikus, gainera
Uribe
[aldatu] Erreferentziak
1. ↑ Euskaltzaindiko izendegia
[aldatu] Kanpo loturak
Barrika
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barrika Bizkaiko udalerria da, Uribe-Kosta eskualdean kokatuta. Bertan 1.375 pertsona bizi dira (2006) eta 7,36 Km²ko zabalera dauka; beraz, biztanle dentsitatea km² bakoitzeko 181,66 da.
Bizkaiko udalerri zaharrenetako bat omen da, bere jatorria Barrika etxearekin lotuta dago, Sancho Belak 496n sortua. Kostaldean eta Bilbotik gertu egoteak hazkunde demografiko handia ekarri dio XX. mende amaieran.
Barrika
Bizkaia
Barrika itsasotik ikusita.
Izen ofiziala Barrika
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaUribe Kosta
Alkatea Juan José Ezpeleta Pérez (EAJ)
Herritarra barrikoztarra
Koordenatuak
43°24 ′ 2 3 ″ N 2°57 ′ 45 ″ W 43.40639, -
2.9625 Koordenatuak : 43°24 ′ 23 ″ N 2°57 ′ 45 ″ W 43.40639, - 2.9625
[aldatu] Kokapena eta sarbideak
Barrika Bizkaiko kostaldeko sartaldean dago, Uribe Kosta eskualdean. 80 metrotara dago itsasmailatik, eta 6,1 Km kostalde dauzka, Butroeko itsasadarrak dauzkan bi kilometroez gain. Biztanleria nahiko barreiatuta dago udalerritik, eta herrigune nagusi bi daude: Elexalde eta Barrika.
Bilbotik 24 kilometrotara dago eta komunikazio onak daude hiriburuarekin. Bilboko Metroa hurbil dago.
Iparraldean Bizkaiko Golkoa dago, hegoaldean Plentzia eta Urduliz, mendebaldean Sopela eta ekialdean Butroe ibaiaren itsasadarra.
[aldatu] Auzoak
[aldatu] Komunikazioak
Barrika Bilborekin lotua dago Txorierriko korridoreko errepide sarearen bidez eta Bizkaiko eskualde honetan garatu den autobide sarearen bidez. Hiriburuarekin lotzen duten errepideak BI-634 (Getxotik) eta C-6311 (Andraka eta Plentziatik). Mungia eta Urdulizetik ere joan daiteke BI-2120 eta BI-3151 errepideetatik, hurrenez hurren.
Bilboko aireportua ere hurbil dago, Loiun, eta Bilboko superportua Nerbioiko itsasadarraren beste aldean dago, autobide sareak lotuta.
[aldatu] Udalerria
Barrikak bere elizate izaera ondo mantendu zuen XX mendea ondo sartuta ere. Honek biztanleria udalerritik barreiatuta izatea ekarri zuen. Hala ere, herrigune osatuago bi sortu ziren. Udaletxea eta parrokia zeuden tokian lehen etxe bi gehiago baino ez zeuden.
Herrigune bi hauek garrantzia hartu dute azken garaietan, Bilbotik hurbil egoteak eta, oro har, inguruan dagoen bizi-kalitate onak biztanleriaren hazkunde handia ekarri baitute.
Auzoak, alde zahartzat jo litekeenik ez daukatenak Elexalde eta Goierri dira.
[aldatu] Hidrografia eta orografia
Udalerrian garaiera txikiko mendi asko dauden lurralde batean kokatuta dago, itsasmailaraino jaisten dena. Kostaldea labandegitsua da, hondartzak ere badauzkana.
[aldatu] Hidrografia
Barrikako itsasbazterraren ikuspegia.
Barrikatik igarotzen den ibai nagusia Butroe da, herritik igaro orduko itsasadarra dena. Horren parean, badaude erreka txiki batzuk, Butroe edota itsasora doazenak.
Butroek Barrikan jasotzen dituen errekak honakoak dira:
Urgoso , Goierritik datorrena eta Lastarri baserrian zegoen errota bat mugitzen zuena.
Blaserrota , Gane mendian jaio eta Musrietatik pasatzen dena. Bekoerroeta eta Blaserrota mugitzen zituen.
Kukutxe , Butroe ibaian amaitzen da Ardantza baserri alboan. Learrota bolua mugitzen zuen.
Sopelara begira dagoen aldean:
Umoso , Gane mendian Agarre baserri alboan jaiotzen dena.
Lemosa , Goierriko Arteaga iturrian jaiotzen dena.
Errekalde , Kurtzio mendian sortu eta Zabaletxetik doana.
[aldatu] Hondartzak
Barrikako kostaldean nagusi dira labandegiak, euren azpian hondartzak ere badirelarik. Plentziatik hurbil leunki jaisten da Txipio Ibarra deritzona sortuz. Hiru hondartza daude udalerrian: Barrikakoa, Meñakoz eta Muriola.
[aldatu] Orografia
Labandegietatik Goierriraino badaude muino txiki ugari, 200 metrotara heltzen ez direnak. Iparretik hegora gailur lerro batek udalerria arro bitan banatzen du, bata Butroi aldera isuri duena eta bestea Sopela aldera. Ur muga hau Gane (188 m) eta Kurtzio (139 m) mendiek ezartzen dute.
Mendi hauetako egiak leun jaisten dira ibarretara, nekazaritza eta abeltzaintzarako gune egokiak sortuz. Labandegiek eta mareapeko errasak garrantzi geologiko handia daukate eta munduko osoko ikerlariak erakartzen dituzte.
[aldatu] Ekonomia
Herriko ekonomia historikoki nekazaritzan, abeltzaintzan eta basoen ustiapenean oinarritu da. Biztanleriak, oro har, zeregin hauetan ziharduen baserrietan. Urbanizazio berrietara etorritako jendeak diru-sarrerak eskualdeko beste lekuetatik edota Bilbotik etortzea ekarri du. Turismoa diru-iturri garrantzitsu bilakatzen ari da.
Lehen sektorea izan da betidanik ekonomiaren oinarria, familia mailan. Baratz txikiak eta behiak ziren nagusi. Merkatu naturalak eskualdea eta Bilbo ziren. Basoek eta zegoen harrobiren batek sektorea osatzen zuten. Arrantzak garrantzia izan zuen, balearena ere.
Gaur egun sektore honek ez dauka lehengo garrantzia, eta, edonola ere, ez da familien diru iturri nagusia izaten.
Bigarren sektorea ez dago garatuta, industriaren bat izan arren.
Hirugarren sektoreari dagokionez, surfak turismoa ekarri du, eta horrek ostalaritza azpiegitura txikia sortarazi du. Bizkaiko kostaldeko alde honen burua, turismoari dagokionez, Plentzia da.
[aldatu] Historia
Kurtzioko aztarnategi arkeologikoko aurkikuntzek asturiense garaian lurralde horretan jendea bizi zela frogatzen dute. Aztarnategi honetan peza liktikoez hornitzen ziren.
Elizatearen antolaketa Erdi Aroko Lurralde Lauaren egituraketa politikoarekin baterakoa da. Sancho Velak bere leinu etxea sortu zuen Barrikan 496 urtean, hau Barrikaren sorburua izanik. Honi beste etexe batzuk gehitu zitzaizkion, Barrikako Jaunak zeritzenak bizi zirenetan.
XIII mendean Lope Diaz de Haro Bizkaiko Jaunak Herri Gutuna eman zion herriari. Bertan balearen arrantza aipatzen da. Arrantzaleak Plantziako Kofradoian zeuen.
Barrikak 51. jesarlekua eta bozka zeuzkan Gernikako Batzar Nagusietan. Banderizo guden garaian oinaztarrekin bat egin zuen.
1837n 63 etexe zeuden elizatean.
[aldatu] Demografia
Barrikako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
640 657 712 796 900 1.030 1.046 1.099 939 774 877 1.230 1.375
[aldatu] Monumentuak
Barriako eraikinen artean honakoak azpimarra daitezke:
Andra Mariaren parrokia eliza, 1052koa.
Pedro Gonzales Telmo Deunaren baseliza, 1733koa eta Arabaltza etxearen lurraldean.
Badira leinu etxe interesgarriak, esaterako Barrika, Txarta, Garramune, Barrikako Konteena eta Elordui Egoitza.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Otsailaren 3an , Blas Deuna.
Ekainaren 24an , Donibane.
Azaroaren 30ean , Ander Deuna.
Berango
Berango Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, Uribe Kosta eta Bilbo Handia eskualdeen artean dagoena. 8,9 km²-ko hedadura du.
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugakideak
Sopelarekin iparraldetik, Urdulizekin ipar-ekialdetik, Erandiorekin hego-ekialdetik eta Getxorekin mendebaldetik egiten du muga.
[aldatu] Inguru naturala
Eozenoko materialez osatutako ingurua denez, higadurak inguru ireki bat eratu du, non muino garrantzitsuenak Munarrikolanda (256m), Saiherri (197m) eta Agirremendi (154m) diren. Gobela ibaiak herriko atal bat zeharkatzen du eta Abrako Badian itsasoratzen da, Larrañazubi erreka eta berezko hainbat iturri bereganatzen dituelarik.
[aldatu] Komunikazioak
Bilbotik Barrika-Plentziara doan errepidean dago Berango. EuskoTrenek udalerria Bilborekin eta Mungiarekin lotzen duen zerbitzuak ditu, gehien erabilitako zerbitzua Bilbo-Plentzia Metroa den arren.
[aldatu] Historia
Berango Bizkaia
Berangoko hilerria, atzekaldean udalerria ikus litekelarik.
Izen ofiziala Berango
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaUribe-Kosta
Alkatea María Isabel Landa Gaubeka (EAJ)
Herritarra berangar, berangoztar
Koordenatuak
43°21 ′ 57 ″ N 02°59 ′ 47 ″ W 43.36583, -
2.99639 Koordenatuak : 43°21 ′ 57 ″ N 02°59 ′ 47 ″ W 43.36583, - 2.99639
Berangoren historia duela 40.000 urte hasi zen, historiaurreko gizakia Plentziako itsasadarretik Bilboko itsasadarreraino luzatzen den itsasertz-zerrendan bizi zenean. Sukarrizko lanabesak eta ehorzketa tumuluak aurkitu dira bertan, orain 3.000 edo 4.000 urte gorpuak lurperatzeko erabiliak.
Gure garaia hasi aurretik, Berangoko biztanleak karistiarren leinu euskaldunekoak ziren, eta hauek, Estrabonen hitzetan, lurralde zabal bat hartzen zuten, Deba ibaitik Urduña ibaira eta itsasotik hegoalderuntz Arkamu mandilerroraino, gaur egungo Deba, Getxo, Trebiñu eta Miranda udalerriek mugaturik.
Karistiarrak izaniko lurraldeetatik asko, beranduago Bizkaia izenez ezagutuko ziren, 900. urte inguruko agiritan jada aipatzen den izena izanik.
Ertarotik dorretxeak mantendu dira, Otxandategi, Uriarte eta Basagoiti, euren antzinatasun eta irauntasunagatik, nabarmentzen direlarik (XIII. mendeko lehenengo erdia). Sarrera atearen gainean, harrian zizelkatua, sortetxe honetako oinordeko baten eta Butroeko V. Jaunaren arteko elkarketa irudikatzen duen armarri bat ikus daiteke, 1370. urte ingurukoa, eta duela hamarkada bat herriaren enblematzat hartua.
Berangoko Santa Ana baseliza.
Eliza nagusia izatearen lehen agiri-argibidea 1416. urtekoa da. Halere, Iturriza urrunago doa, XII. mendean eliztarrek eraiki zutela baieztatuz. Santa Anako baselizari dagokionez, 1627an eraikitzen ari zela egiaztatzen duten agiri batzuk topatu dira.
Baserrien antzinatasuna, lekuko abizenen antzinatasunaren parekoa dena, XV. mendetik dator.
Berangon egondako zortzi irin-errotetatik, aipatzekoa da Pozakoa bere antzinatasunagatik. Errota hau doña Menciaren eskuetara igaro zen XIV. mendeko lehenengo erdian, bere aitak emana, zeinak bere emazte Iñigo Ortiz de Ibargorenen alabaren bidez eskuratu zuen.
Berangok hurbiletik bizi izan zituen gerraren gorabeherak, bereziki Ibargorentarrek eta Butroetarrek esku hartu izandako gudaldiak XIII., XIV. eta XV. mendeetan.
Denboran zehar Berangon bizi izandako pertsonen zehaztasun fidagarriak 1515. urtetik aurrera ditugu. 1960. urte aurreko hazkundea oso geldoa izan zen emigrazioaren ondorioz, esaterako Ameriketara. 60ko eta 70eko hamarkadetan zorabiagarria izan zen industrializazio prozesuagatik. 1980ko hamarkadako krisiak biztanleria hazkundea bortizki geldiarazi zuen. 2005eko urtarrilean 5.925 pertsonako biztanleria erroldatu zen.
Berangok Gernikako Batzar Nagusietan eserlekua izan zuen.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Urtea1857
1877
1887
1900
1910
1920
1930
1940
1950
1960
1970
1980
1991
2001
2006
Biztanleak
556
506
569
717
883
1.029
1.326
1.491
1.654
1.865
2.900
4.136
4.102
5.311
6.012
[aldatu] Euskara
Euskal hiztunen gaur egungo ehunekoa Euskal Herriko bataz bestekoan dago, %30ean alegia. Herriko berezko euskalkia mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera da, sartaldekoa. Bestela, Berangon bertso-eskola bat dago.
[aldatu] Ikustekoak
Hilerriaren atari nagusia.
Munarrikolandako Multzo Megalitikoa: Berango eta Sopelaren arteko mugan kokatua,
hareharri eta lurrez eginiko 5 tumulu borobil eta angeluan tinkaturiko hiru harlau gorde dituen trikuharri bat ditu. Hileta-monumentu hauek Kobre Arokoak dira.
Guzmango Santo Domingoren Eliza (XVIII. mendea): Santa Teresako Fray Marcosen lan hau antzinako San Laurentziren eliza nagusiaren gainean kokatzen da, azken honen hilobiak iraunduz. XIX. mendearen amaieran berreraiki egin zen Basterraren aginduz. Eraikinari kutsu neomediebala eman zion, baina neorrenazentista ere plazara irekitako arkupean. Barnekaldean aipagarria da marmolezko mausoleoa, Otxandategi anaien omenezko Mentxakaren lana. Halere, udalerriaren nortasun-ikurra dorrea da, mastaren tentsio bertikalarekin eta gurutzea sostengatzeko linterna zorrotzarekin.
Santa Anaren baseliza (XVIII. mendea): Arkupeak babesturiko aurrekalde irekidun eraikin barrokoa. Landazabal anaiek eta Andres Alzagak eraiki zuten XVII. mendeko tenplu baten gainean.
Hilerria (1949): Bere fatxada tetrastilo dorikoak oso eroritako frontoi triangeluar batekin estalitako pantaila etzana dauka. Grekolatindar estilo zaharra gogorarazten duen multzo ikusgarria da, inguruko hainbat eraikinetan ohikoa dena.
[aldatu] Ekonomia
Lehen sektore ekonomikoa : Ogibide tradizionala zen, egun desagertua. Gizon asko marinel egiten ziren inguruetako portuetan, eta baserrietan garia, artoa, indabak eta txakolina egiteko mahatsondoak lantzen ziren.
Bigarren sektore ekonomikoa : Antzina inguruetako burdinoletarako egurrikatza egiten zen, eta ohikoak ziren hareharrizko harrobiak. XX. mende hasieran burdin eta eztainu meatzeak ustiatzeko ahaleginak egin ziren, baina alferrik. Egun industriak pisu handia du, metalurgia eta zehaztasun-mekanika izanik garrantzitsuenak.
Hirugarren sektore ekonomikoa : Gaur egun gailentzen dena da (biztanleria langilearen %54a)
[aldatu] Berangoztar ezagunak
Otxandategiko Simon Pedro : elizako gaur egungo dorrearen eta udaletxearen arkitektoa.
Ricardo Otxoa : txirrindularia.
Javier Otxoa : txirrindularia.
Juan de Teccon : eguraldiaren misterioak argitu nahi zituen meteorologo zoroa.
Getxo
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilboaldea eta Uribe Kostan kokaturik dagoena. 2006. urtean 83.000 biztanle inguru zituen; 81.260, 2008.urtean. Beraz, Euskal Herriko seigarren hiririk handiena da.
Ibaizabaleko itsasadarraren eskuineko aldean kokatuta dago, Bilbotik 15 kmra.
Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekin lotura egiten duena.
o
[aldatu] Geografia
Getxoko Neguri auzoa.
[aldatu] Auzoak
Getxok hainbat auzo ditu:
Algorta
Algortako Portu Zaharra
Andra Mari edo Elexalde
Erromo (Itzubaltzeta toponimo zaharra berreskuratzen saiatzen ari dira bertoko biztanle batzuk).
Neguri
Areeta
Aiboa
[aldatu] Udalerri mugakideak
Getxok honako muga hauek ditu:
Getxo
Bizkaia
Getxoko Ereaga hondartzako ikuspegia.
Izen ofiziala Getxo
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaUribe Kosta
Alkatea Imanol Landa Jauregi (EAJ)
Herritarra getxoztar, getxotar
Koordenatuak43°21 ′ N 3°0 ′ W 43.35, -
3 Koordenatuak : 43°21 ′ N 3°0 ′ W 43.35, -3
Eremua 12 km2
Ekialdean: Sopela, Berango eta Erandio
Hegoaldean: Leioa
Mendebaldean: Portugalete, (Abrako golkoa zeharkatuta Santurtzi)
Iparraldean: Bizkaiko golkoa
[aldatu] Ingurune naturala
[aldatu] Hondartzak
Getxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoan Areetako hondartza; Algortan, Ereaga eta Arrigunaga; eta Sopela aldean, Azkorri eta Barinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.
Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.
[aldatu] Ibaiak
Getxok ibai bakarra du, udalerri osoa zeharkatzen duena: Gobela ibaia. Honen bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak.Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura.
Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean egiten da, itsasoratu aurretik.
[aldatu] Bestelakoak
Getxo iparraldean Galea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.
[aldatu] Historia
Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertu ziren. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.
Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketak XII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.
XVIII. mendearen inguruan Portu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz, Algortaherria sortu zen. XIX. mendean, berriz, Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren, Areeta sortuz.
Mendearen bukaeran, Txurrukak Gobela ibaia desbideratu zuen eta horrela Neguritik igarotzeari utzi zion. Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita, Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.
[aldatu] Armarria
Getxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak bere atzetik joango direlako.
[aldatu] Demografia
2001ean Getxok 82.732 biztanle zituen. Horietatik 39.326 gizonak (%47,53) ziren eta 43.406 emakumeak (%52,47).
Biztanleria aztertzen badugu haren adinaren eta sexuaren arabera, populazio zaharra dela ikusiko dugu, 79 urtetik gorako emakumeak ia 3.000 dira.
Eboluzio demografikoa
Urtea 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001
Biztanleak
5.442
7.359
11.399
16.859
17.795
19.309
22.951
39.153
67.321
79.954
82.732
[aldatu] Banaketa administratiboa
Getxoko 2001eko Plan Orokorraren egitura organikoa eta erabilera globalak. Bizitegi-eremuen koloreak dentsitatearen arabera ilunduta daude kolore horitik -dentsitate baxua- kolore marroira -dentsitate altua-. Berde ilunez, ekipamendu handiak.
Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:
Biztanleria barrutika (2001)
Auzoa Biztanleria GizonezkoakEmakumezkoak
Elexalde 14.519 7.057 7.462
Areeta 28.414 13.362 15.052
Algorta 39.799 18.907 20.892
[aldatu] Ondarea
Bizkaiko Zubia
Rosales egoitza
Martínez-Rivas etxea
Olozaga Txaleta
Andra Mari eliza
[aldatu] Politika
Sakontzeko, irakurri: Getxoko alkateen zerrenda
[aldatu] 2003ko hauteskundeak
2003ko hauteskundeetan zerrenda bozkatuena EAJ-EA koalizioa izan zen. Ezker batuarekin osatu zuen gobernua gehiengo osoz.
Alderdi politikoa Boto kopurua % portzentajea Zinegotziak
EAJ/EA 20.923 43,39 % 11 ( EAJ 9 / Eusko Alkartasuna 2 )
PP 16.106 33,40 % 9
PSE-EE 6.355 13,18 % 3
EB 3.538 7,34 % 2
Aralar 1.294 2,68% 0
Guztira 54.213 64,50 % 25
Getxo Bizia herri plataformak 2.765 boto lortu zituen hauteskunde hauetan baina Alderdien Legea dela medio ez zuen zinegotzirik izaterik lortu, eta Ezker Batua-berdeak taldeak hartu zuen zinegotzia.
[aldatu] 2007ko hauteskundeak
Zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta gaur egun, berau da udal-gobernuko alderdi bakarra, PSE-EEren abstentzioa eta Ezker Batua/Aralarreko zinegotziaren botoari esker.
Alderdi politikoa Boto kopurua Zinegotziak
EAJ 13.559 10 *
PP 12.793 10 *
PSE-EE 6.113 4
EB/Aralar 2.500 1
Eusko Alkartasuna 1.538 0
Berdeak 1.286 0
Guztira 37.789 25
EAE-ANVk 3.249 boto jaso zituen, baina Alderdien legea zela medio zegozkion bi zinegotziak (*) EAJk eta PPk hartu zituzten. Hauteskunde horien ostean, Imanol Landa da Getxoko alkate.
[aldatu] Garraiobideak
Getxora heltzeko hainbat garraiobide daude.
[aldatu] Autobusa
Bizkaibusek kudeaturiko autobus-linea hauek igarotzen dira udalerritik:
Bilbo - Getxo - Azkorri
Bilbo - Getxo (Leioatik) (Artxandako tuneletatik)
Muskiz - Barakaldo - Erromo
Areeta - Berango (Artea merkataritza-gunetik)
Getxo - Gurutzeta (Faduratik)
Getxo - Gurutzeta (Algortatik)
Areeta - Armintza
Bizkaiko zubia - Euskal Herriko Unibertsitatea (Leioako kanpusa) - Laukiz
Andra Mari - Euskal Herriko Unibertsitatea (Algortatik)
Getxo - Euskal Herriko Unibertsitatea (Faduratik)
[aldatu] Metroa
Bilboko Metroak hainbat geltoki ditu Getxon:
Areeta
Gobela
Neguri
Aiboa
Algorta
Bidezabal
[aldatu] Errepideak
BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria gurutzatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzunetatik igarota.
[aldatu] Itsasontziak
Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan egiten du geltokia.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Oraindik Elexalde auzoan hitz egiten den euskararen Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera [1] udalerriko biztanlegoaren %57 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, %19,3 dira. Geratzen den %22,8 elebidun hartzaileek osatzen dute.
Iturri beraren arabera [2] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (%9-tik %19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen %4,83k bakarrik erabiltzen baitu egunerokoan. Hala ere, zifra hori igoz joan dela ere ikusi da, nahiz eta hazkundea ezagutza baino askoz apalagoa izan (1989ko %3,40 tik 1997ko %4,68ra).
[aldatu] Jaiak
San Isidro: maiatzaren 12tik maiatzaren 14ra (Andra Mari (Getxo))
San Joan: ekainaren 23tik ekainaren 25era.
Karmenak: uztailaren 14tik uztailaren 16ra.
Santa Ana: uztailaren 21etik uztailaren 23ra (Areeta)
San Inazio: uztailaren 28tik uztailaren 31ra (Algorta)
Aingeruen Andra Maria: abuztuaren 2tik abuztuaren 6ra. (Romo)
San Nikolas: abuztuaren 10etik abuztuaren 13ra. (Portu Zaharra)
Andra Mari: abuztuaren 15ean. (Andra Mari (Getxo))
Mesedeetako Andra Maria: irailaren 22tik irailaren 24ra. (Areeta)
San Martin: azaroaren 10etik azaroaren 12ra. (Hezetasuna auzoa, Algorta)
[aldatu] Jaialdiak eta jardunaldiak
Nazioarteko Folk Jaialdia
Nazioarteko Blues Jaialdia
Europar Jazz Lehiaketa
Getxoko Komiki Azoka
Antzerki Jardunaldiak
Artisautza Azoka
GetxoArte Azoka
Udazkeneko Musika Klasika kontzertuak
[aldatu] Ikustekoak
[aldatu] Monumentuak
Aixerrota
Bizkaiko Zubia
Galeako fortea
Areetako Mesedeetako Andra Maria
[aldatu] Herri senidetuak
Angelu, Euskal Herria
[aldatu] Getxoztar ezagunak
Bizente Amezaga (1901-1969), euskaltzaina.
Elias Amezaga (1921- 2008 ), idazlea. (Bilbon jaioa, getxoztarra adopzioz)
Pedro Bilbao (1909-1992), medikua.
Federiko Krutwig (1921-1998), idazle, euskaltzain eta politikaria.
Laura Mintegi (1955-), idazlea.
Marije Fullaondo (1964-), politikaria
Asier Hormaza (1970-), aktore eta umorista.
Unai Elorriaga (1973-), idazlea.
Iñigo Landaluze (1977-) txirrindularia.
Fredi Paia (1981-), bertsolaria.
Xabier Paia (1982-), bertsolaria.
Ramiro Pinilla (1923-), idazlea. (Bilbon jaioa, getxoztarra adopzioz)
Jonathan Castroviejo (1987-), txirrindularia.
[aldatu] Galeria
Ikuspegia Areetatik
Bizkaiko zubiak Getxo eta Portugalete lotzen ditu
Arriluzeko itsasargia
Galeako ibiltokia.
Arrigunaga hondartza. Atzean Ganekogorta mendia.
Arrigunaga hondartza eta eskuinera, atzerago Ereaga hondartza. Ganekogorta mendia.
Bizkaiko zubia lainopean
[aldatu] Erreferentziak
1. ↑ Getxoko Udala Euskara zerbitzua
2. ↑ Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak
[aldatu] Ikus, gainera
Gorliz
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu LeioaWikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa. Bilbo Handiko eskualdearen Ibai-Eskuinaldean dago.
Leioa
Bizkaia
Leioako udaletxea.
Izen ofiziala Leioa
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaBilbo Handia
Alkatea Eneko Arruebarrena (EAJ)
Herritarra leioar, leioaztar
Koordenatuak
43°19 ′ 44 ″ N 2°59 ′ 5 ″ W 43.32889 , -
2.98472 Koordenatuak : 43°19 ′ 44 ″ N 2°59 ′ 5 ″ W 43.32889 , - 2.98472
Eremua 8.6 km2
8.6 km koadroko azalera du eta 29.217 lagun bizi dira bertan (INE 2007). Dentsitatea: 3.355,58 hab./km².
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Leioa Bilbo Handian kokaturik dago, itsasadarraren eskuinaldean. Iparraldean Getxorekin egiten du muga, ekialdean Erandiorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Herriaren erliebea laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude.
Leioa Avanzada errepideak edo Iparragirre Etorbideak zeharkatzen du. Herriaren erdigunea eta udaletxea autobide horren inguruan garatu dira. Sakabanatutko beste hainbat auzo daude.
[aldatu] Auzoak
Zuatzu , Peruri, Sarriena, Santsoena eta Lertutxe. Telleria , Basañez, Artazagane eta Aldekoane.
Artatza , Elexalde, Udondo, Mendibile, Mendibilbarri eta Santimami.
Pinueta , Lamiako (egun birmoldaketa betean), Txopoeta, Ondiz, Aketxe, Sakoneta, Txorierri eta Ibaiondo.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Leioak 29.000 biztanle inguru dauzka gaur egun. Urtetan, Bilbo eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, eskaintzen zituen etxebizitza prezio merkeagoengatik. Horrez gain, garatu zen industriak espainiar estatutik hainbat pertsona erakarri zuen.
Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, etxebizitza garestiago eta gutxiago egin delako. Dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.
Urtea
1857
1877
1887
1900
1910
1920
1930
1940
1950
1960
1970
1980
1991
2001
2006
Biztanleak
600
787
937
1.746
2.266
3.297
4.526
5.111
5.607
7.584
10.708
22.382
24.815
28.381
29.100
[aldatu] Hizkuntza
Sakontzeko, irakurri: Leioako hizkera
Leioako hizkera ("Layoko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren aldaera da.
[aldatu] Bokalak
Hitz amaieran mugatzailea gehitzean sortzen diren hiatoen emaitzak honakoak dira: -a + a > -é ("neské"); -e + a > -é ("jenté"); -i + a > -í ("mendí); -o + a > -ó ("besó"); -u + a > -ú ("lekú"). Hitz amaierakoa diptongoa bada honako emaitzak daude: -ai + a > -aie ("alaye"); -oi + a > -oia ("balkoya").
Bestalde, bokal itxiek ("i" eta "u") hurrengo "a" baten itxiera eragiten dute ("lagune", "etorrite"). Itxiera hau oso indartsua da, eta muga morfologiko sendoagoak gainditzen ditu ("etorri de", "lagun bet"). Era berean, hitzaren barruan ere gertatzen da aldaketa ("isen" 'izan', "buler" 'bular').
/ej/ diptongoa /aj/ bihurtzeko joera dago, eta /ew/, modu beran, /aw/ ("baye" 'behia', "nauk" 'neuk').
[aldatu] Kontsonanteak
Bizkaiko hizkera guztietan gertatzen den bezalaxe, txistukari afrikatu zein frikarien sailak neutraldu egin dira. Txistukari afrikatuak (gaurko sistema ortografikoko <ts, tz> bat egin dute, <tz>ren alde (honela "hutze" 'hutsa'). Frikarietan, ostera, apikariaren aldeko hautua egin da ("gaste" 'gazte', "asa" 'aza').
Hitz hasierako *j beti /y/ ahoskatzen da, maileguei zor zaizkien salbuespen batzuk kenduta ("jente").
Bustidurari dagokionez, ez da lar indartsua: Euskal Herri gehienean arruntak diren /l/ ("ollo" 'oilo') eta /n/-renak ("komisiño" 'batzorde') agertzeaz gain, txistukari apikatua ere palataldu daiteke ("ixerra" 'izarra'), baina salbuespenak ugari dira.
[aldatu] Ekonomia
Herriaren sektore industrial nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairu, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.
[aldatu] Ondarea
Artatza jauregia
[aldatu] Zerbitzuak
Udalerri honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus nagusia dago kokaturik (baita Errektoregoaren Egoitza). Bertan Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Informazio eta Zientzia Politikoen Fakultatea, Arte Ederretako Fakultatea, Unibertsitateko Lan Harremanen Eskola, Unibertsitateko Erizaintza Eskola, Ostalaritza Eskola dira.
[aldatu] Leioaztar ezagunak
Sabino Bilbao (1897-1983): futbolaria.
Felix Sesumaga (1898-1925): futbolaria.
Javier Mendizabal (1977): skater profesionala.
Laurentzi Gana (1937): EAEko futbol federazioko presidentea izandakoa.
[aldatu] Ikus, gainera
Gorliz Bizkaiko udalerria da, Uribe Kostako eskualdean dagoena.
2008an 5.287 biztanle zituen; 2010ean 5.514 biztanle.
Gorlizko hondartza.
Eduki-taula
[ezkutatu]
1 Auzoak
2 Historia
3 Demografia
4 Kokapena
5 Argazkiak
6 Bitxikeriak
7 Ikus, gainera
8 Kanpo loturak
[aldatu] Auzoak
Gorliz
Bizkaia
Gorlizko udaletxea.
Izen ofiziala Gorliz
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaUribe Kosta
Alkatea Emma Calzada Etxebarria (GIG)
Herritarra gorliztar
Koordenatuak
43°24 ′ 58 ″ N 2°55 ′ 58 ″ W 43.41611, -
2.93278 Koordenatuak : 43°24 ′ 58 ″ N 2°55 ′ 58 ″ W 43.41611, - 2.93278
Eremua 10.20 km2
Elexalde
Fano
Gandia
Urezarantza
Andra Mari
[aldatu] Historia
1919ko ekainaren 19an Gorlizko ospitalea fundatu zuten.
[aldatu] Demografia
Gorlizko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
966 956 1.269 1.511 1.623 1.426 1.486 1.676 2.014 2.986 2.917 4.486 5.049
[aldatu] Kokapena
Google Maps zerbitzuan
Tagzania zerbitzuan
[aldatu] Argazkiak
Interneten argitaraturako argazkiak:
Panoramio zerbitzuan
flickr zerbitzuan
[aldatu] Bitxikeriak
Alemaniako ekialdean Görlitz izeneko hiri bat dago, 60.000 biztanle ingurukoa, Poloniako muga parean.
[aldatu] Ikus, gainera
Leioa
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa. Bilbo Handiko eskualdearen Ibai-Eskuinaldean dago.
8.6 km koadroko azalera du eta 29.217 lagun bizi dira bertan (INE 2007). Dentsitatea: 3.355,58 hab./km².
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Leioa Bilbo Handian kokaturik dago, itsasadarraren eskuinaldean. Iparraldean Getxorekin egiten du muga, ekialdean Erandiorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Herriaren erliebea laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude.
Leioa Avanzada errepideak edo Iparragirre Etorbideak zeharkatzen du. Herriaren erdigunea eta udaletxea autobide horren inguruan garatu dira. Sakabanatutko beste hainbat auzo daude.
[aldatu] Auzoak
Zuatzu , Peruri, Sarriena, Santsoena eta Lertutxe.
Telleria , Basañez, Artazagane eta Aldekoane.
Artatza , Elexalde, Udondo, Mendibile, Mendibilbarri eta Santimami.
Pinueta , Lamiako (egun birmoldaketa betean), Txopoeta, Ondiz, Aketxe, Sakoneta, Txorierri eta Ibaiondo.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Leioak 29.000 biztanle inguru dauzka gaur egun. Urtetan, Bilbo eta inguruko
Leioa
Bizkaia
Leioako udaletxea.
Izen ofiziala Leioa
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaBilbo Handia
Alkatea Eneko Arruebarrena (EAJ)
Herritarra leioar, leioaztar
Koordenatuak
43°19 ′ 44 ″ N 2°59 ′ 5 ″ W 43.32889, -
2.98472 Koordenatuak : 43°19 ′ 44 ″ N 2°59 ′ 5 ″ W 43.32889, - 2.98472
LemoizEremua 8.6 km2
Garaiera 50 m
Distantzia 10 km Bilbora
Postakodea 48940
Biztanleria 29,217 bizt (2007)
herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, eskaintzen zituen etxebizitza prezio merkeagoengatik. Horrez gain, garatu zen industriak espainiar estatutik hainbat pertsona erakarri zuen.
Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, etxebizitza garestiago eta gutxiago egin delako. Dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.
Urtea1857
1877
1887
1900
1910
1920
1930
1940
1950
1960
1970
1980
1991
2001
2006
Biztanleak
600
787
937
1.746
2.266
3.297
4.526
5.111
5.607
7.584
10.708
22.382
24.815
28.381
29.100
[aldatu] Hizkuntza
Sakontzeko, irakurri: Leioako hizkera
Leioako hizkera ("Layoko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren aldaera da.
[aldatu] Bokalak
Hitz amaieran mugatzailea gehitzean sortzen diren hiatoen emaitzak honakoak dira: -a + a > -é ("neské"); -e + a > -é ("jenté"); -i + a > -í ("mendí); -o + a > -ó ("besó"); -u + a > -ú ("lekú"). Hitz amaierakoa diptongoa bada honako emaitzak daude: -ai + a > -aie ("alaye"); -oi + a > -oia ("balkoya").
Bestalde, bokal itxiek ("i" eta "u") hurrengo "a" baten itxiera eragiten dute ("lagune", "etorrite"). Itxiera hau oso indartsua da, eta muga morfologiko sendoagoak gainditzen ditu ("etorri de", "lagun bet"). Era berean, hitzaren barruan ere gertatzen da aldaketa ("isen" 'izan', "buler" 'bular').
/ej/ diptongoa /aj/ bihurtzeko joera dago, eta /ew/, modu beran, /aw/ ("baye" 'behia', "nauk" 'neuk').
[aldatu] Kontsonanteak
Bizkaiko hizkera guztietan gertatzen den bezalaxe, txistukari afrikatu zein frikarien sailak neutraldu egin dira. Txistukari afrikatuak (gaurko sistema ortografikoko <ts, tz> bat egin dute, <tz>ren alde (honela "hutze" 'hutsa'). Frikarietan, ostera, apikariaren aldeko hautua egin da ("gaste" 'gazte', "asa" 'aza').
Hitz hasierako *j beti /y/ ahoskatzen da, maileguei zor zaizkien salbuespen batzuk kenduta ("jente").
Bustidurari dagokionez, ez da lar indartsua: Euskal Herri gehienean arruntak diren /l/ ("ollo" 'oilo') eta /n/-renak ("komisiño" 'batzorde') agertzeaz gain, txistukari apikatua ere palataldu daiteke ("ixerra" 'izarra'), baina salbuespenak ugari dira.
[aldatu] Ekonomia
Herriaren sektore industrial nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairu, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.
[aldatu] Ondarea
Artatza jauregia
[aldatu] Zerbitzuak
Udalerri honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus nagusia dago kokaturik (baita Errektoregoaren Egoitza). Bertan Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Informazio eta Zientzia Politikoen Fakultatea, Arte Ederretako Fakultatea, Unibertsitateko Lan Harremanen Eskola, Unibertsitateko Erizaintza Eskola, Ostalaritza Eskola dira.
[aldatu] Leioaztar ezagunak
Sabino Bilbao (1897-1983): futbolaria.
Felix Sesumaga (1898-1925): futbolaria.
Javier Mendizabal (1977): skater profesionala.
Laurentzi Gana (1937): EAEko futbol federazioko presidentea izandakoa.
[aldatu] Ikus, gainera
Lemoiz
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lemoiz Bizkaiko udalerria da, Uribe Kosta eskualdean kokaturik dagoena.
Eduki-taula
[ezkutatu]
1 Geografia
2 Demografia
3 Hauteskundeak
4 Historia
5 Jaiak eta ospakizunak
6 Ikus, gainera
7 Kanpo loturak
[aldatu] Geografia
Lemoiz Bizkaiko kostaldean dago, Uribe-Kosta eskualdean. Iparraldean Bizkaiko Golkoa dauka, mendebaldean Gorliz eta Plentzia, hegoaldean Gatika, hegosortaldean Jatabe eta iparsortaldean Bakio. Orain urte batzuk Lemoiz ekialdean Mungiari zegokion Basorda kostalde zatia zegoen, baina orain gutxi Lemoizen udalerrian sartu zen. Berriz, Lemoizek Plentzia eta Gorliz artean dagoen Berreaga (Plentzia) lur-esparrua galdu zuen. Guztira udalerria 18,9 km²-koa da Basorda eskuratu zuenetik (lehen 13,8 ziren).
Lemoiz Bilbotik 26 km-tara dago iparralderantza. Eskualdeko burua, Mungia 9,5 km-tara dago hegoekialderantza. Herririk hurbilena Gorliz da, 3,5 km-tara.
Udalerriaren ardatz nagusia (ipar-hego norabidean doana) Andraka errekak sortutako ibarra da, herrian bertan jaio eta itsasoraino doana. Ibarraren alde bakoitzean badira 200 metrotik gorako
Lemoiz
Bizkaia
Armintzako portua.
Izen ofiziala Lemoiz
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaUribe Kosta
Alkatea Pedro Jesús Botejara Unda (EAJ)
Herritarra lemoiztarra
Koordenatuak
43°24 ′ 48 ″ N 2°54 ′ 8 ″ W 43.41333, -
2.90222 Koordenatuak : 43°24 ′ 48 ″ N 2°54 ′ 8 ″ W 43.41333, - 2.90222
Eremua 18.90 km2
Distantzia 26 km Bilbora
Postakodea 48620
mendilerroak. Gainontzeko lurrak menditsuak dira, garaiera gutxikoak baina udalerria inguruko herriez bakartzen dutenak. Udalerriko punturik garaiena Urizar mendia da, 290 metrotakoa. Bestetik, kostaldea labandegiz, senaiaz, hondartza txiki eta harritsuz eta bestelakoez josita dago.
Udalerria osatzen duten hiru auzo historikoak udalerriaren ardatz naturala den errekaren goikalde, erdialde eta behekaldean daude hurrenez hurren. Hegotarrena Andraka da, izen bereko errekaren iturburu alboan. Urizar udalerri erdian dago eta bertan dago udaletxea. Azkenik, Armintza kostaldean dago, errekaren bokale eta senaia baten alboan.
[aldatu] Demografia
Gaur egun Lemoizen 925 pertsona bizi dira (2005).
Urizar udalerriko hiriburua da. Batzuetan "Lemoiz" ere esaten zaio besterik gabe. Goi Erdi Aroan sortua dela uste da. Egitura lineala dauka gariera gutxiko muino baten gainean, barrualdetik kostaldera doan bidearen eta errekaren artean dago. Baserri ugari dagoen ibar emankor baten gainean dago. Bertan, udaletexea, parrokia eta udalerriko administrazio zerbitzuak daude. Auzo honetako ohiko iharduera nagusia nekazaritza izan da.
Armintzako eliza
Auzo honetatik gertu, "Gure Mendi" urbanizazioa eraiki da orain gutxi. Auzoak eta urbanizazioak 350 iztanle inguru biltzen dituzte.
Andraka leku estrategiko baten dagoen baserritar auzoa da. Muino baten dago, Mungiatik Plentziarako errepideko bidegurutze alboan. Hainbat baserri dago, bata bestetik aparte. 80 biztanle inguru daude.
Kostaldean Armintza dago, Lemoizeko auzo arrantzalea. Senaia baten dago, Kauko punta eta Gaztelu haitzaren artean. Gune hau babesleku izaten zen arrantzaleentzat ekaitza zegoenean, eta arrantzale auzo txiki bat dago gutxienez XIII. mendetik. Gaur egun arrantzak ez dauka lehengo garrantzia, eta batez ere aisialdirako erabilerak eta etxebizitzak bultzatzen dira. Udalerriko biztanle gehienak biltzen dira bertan, 470 inguru.
Biztanleriaren bilakaera 1897-2006
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
735 823 827 887 953 914 946 931 833 985 783 886 950
[aldatu] Hauteskundeak
Alkatea Pedro Jesús Botejara Unda da, EAJkoa. 2005eko apirileko azken hauteskunde autonomikoetan, hautagai-zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen, bozken %72,1rekin, bigarrena EHAK izan zen, %15,5rekin.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Lemoizko zentral nuklearra
1970eko hamarkadan Espainiako gobernuak bultzatu zuen Euskal Herrian lau zentral nuklear eraikitzeko egitasmoa, euretako bat Lemoizen. Egitasmo honek herriaren oposizioa izan zuen hasieratik eta azkenean gelditu behar izan zuten, alde batetik herri mobilizazioengatik, eta bestetik ETA erakundearen jardueragatik, azken honek Jose María Ryan zentraleko ingeniaria hil baitzuen.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Armintzako portua
Uztailaren 16an Karmengo Amaren omenezko jaiak ospatzen dira Armintzan. Jaiekin batera Txapel Reggae jaialdia antolatu ohi da.
Urriaren 10ean Tomas Deunaren jaia patronalak ospatzen dira Armintzan. Suklaki txapelketa izaten da.
[aldatu] Ikus, gainera
Plentzia
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plentzia Bizkaiko udalerria da, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean kokatua. Bilbotik iparraldera 25 bat kilometrora dago, kostaldean, herrialdeko ipar-mendebaldean. Plentzia Butroe ibaiko azken bihurgunearen eskuinaldean dago, Plentzia/Gorlizko badian isuri aurretik. 5,79 kilometro koadro dauzka eta 4.000 biztanle inguru bizi dira bertan. Biztanleria udan laukoiztu egiten da.
Plentziako udaletxea
[aldatu] Ingurua naturala
Plentzia Uria Uribe Kostako eskualdearen erdialdean kokaturik dago, Barrika, Urduliz, Gatika, Lemoiz eta Gorliz inguruan dituela. Plentziako Itsasadarrak (edo Butroe erreka) herria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du, Plentzia-Gorlizko badian itsasoratu arte, Urgoso errekaren urak jasota. Aipagarria da Plentziako hondartza, turismoa erruz erakarri duena. Basoak urriak dira, Isuskitza ingurukoak kenduta; horrez gain, Saratxagan belardiak daude. Hainbat muino dago herrian, Jentilmendi mendia, esaterako.
[aldatu] Auzoak
Txipio
Isuskitza
Saratxaga
[aldatu] Historia
Erromatar aztarnak aurkitu dira herrian, baina hiribildu moduan XIII. mendean sortu zen, Lope Diaz de Harok balea arrantzan eta merkataritzan ziharduen eta Gorlizena zen lurralde bateko gunea
Plentzia
Bizkaia
Plentziako hondartza.
Izen ofiziala Plentzia
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaUribe-Kosta
AlkateaIsabel Zarauza Norato (Independienteak)
Herritarra plentziar
Koordenatuak
43°24 ′ 21 ″ N 2°56 ′ 47 ″ W 43.40583, -
2.94639 Koordenatuak : 43°24 ′ 21 ″ N 2°56 ′ 47 ″ W 43.40583, - 2.94639
mugarritu zuenean, hain zuzen ere,1299an, Gorlizena zen Gaminiz auzoan. Hiribildu berriaren lurraldeak Gorlizi hartu zitzaizkion beraz. Foruan emandako izena "Placencia de Butrón" izan zen, hortik gaurko "Plentzia" eratorri da. Hiribilduari Logroñoko Forua eman zitzaion, eta hurrengo Bizkaiko jaunek eta Gaztelako erregeek Forua berretsi zuten.
Butroetarrak herriaz jabetu ziren, baina XVI. mendean horren gaineko boterea galdu zuten. Hortik aurrera bere goraldia izan zuen Plentziak, ontzigintza, balea-arrantza eta merkataritza zirela eta. Ontzigintzaren azken aztarna Astillero plaza da.
XVIII. mendean beheraldi handia hasi zen, izan ere, Espainiar-Britainiar gudan flota guztia galdu eta herrian industrializaziorik gertatu ez zenez, bere inguru naturala bere horrretan mantendu zuen Plentziak. Azken arrazoi horregatik, burgesia txikiak udako herri bihurtu zuen Plentzia, batez ere XIX. mende amaieratik aurrera.
Gaur egun, berriz, Plentzian dago Bilboko Metroko amaierako geltokietako bat. Plentziari hainbat urbanizazio berri dagozkio, esaterako Isuskitza deritzona (Plentziako Abanikoa, horrela deitua airetik daukan itxuragatik), Butroe ibaian gora dago, Plentziatik bi kilometrora ibaiak egiten duen errebuelta zabal baten barruan.
[aldatu] Demografia
Plentziako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.604 1.638 1.670 1.777 2.211 2.081 2.224 2.504 2.762 2.844 2.542 3.653 4.069
[aldatu] Ekonomia eta Gizartea
Hirugarren sektorea nagusi da, ostalaritzari lotua.
Lehen sektoreari dagokionez, arrantza portua aipatzekoa da. Nekazaritza ere garrantzitsua izan da herriaren historian, baina gaur egun zahartze-prozesua nabaria da herrian.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Uztailaren 16an , Karmengo Amaren jaiak.
Uztailaren 22an , Andra Mari Magdalenaren jaiak.
Irailaren 2an , Andolin Deunaren jaiak.
[aldatu] Kirola
Hainbat kirol elkarte daude herrian:
Arkote A.T.
Kakarraldo R.T
S.D Plentzia
Plentzia P.T.
[aldatu] Ikus, gainera
Sopela
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sopela Bizkaiko udalerria da. Nahiz eta Euskaltzaindiak udalerriaren izena Sopela dela aitortu[1], udalaren arabera izen ofiziala Sopelana da euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta jentilizioa sopelanatarra. Euskaraz erabili ohi den jentilizioa sopeloztarra edo sopelaztarra da.
[aldatu] Geografia
Sopelako San Pedro eliza.
Sopela kostaldeko herria da. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kantauri itsasoa dauka; Barinatxe, Arrietara, Atxabiribil eta Meñakoz hondartzak (mendebaldetik ekialdera) itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga eta tartean Urkogane, Sopelanabaso eta Saiherri mendi baxuak daude. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da eta Santa Mariñeko haitza konpartitzen dute. Ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.
Udaletxea gaur egun herriguneko zentrotzat hartzen da eta 23º 22' 54''I -
Sopela
Bizkaia
Sopelako Arrietara hondartza.
Izen ofiziala Sopelana
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaUribe Kosta
Alkatea Imanol Garai (EAJ)
Herritarra sopeloztarra, sopelaztarra
Koordenatuak
43°22 ′ 53 ″ N 2°58 ′ 56 ″ W 43.38139, -
2.98222 Koordenatuak : 43°22 ′ 53 ″ N 2°58 ′ 56 ″ W 43.38139, - 2.98222
Eremua 8.4 km2
Garaiera 30 m
2º 58' 51,5''M dira bere koordenatuak. Urduliz
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urduliz Bizkaiko udalerria da. Uribe Kostako eskualdean kokatzen den herri honek 3.139 biztanle zituen 2006ko erroldaren arabera.
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Urduliz Butroe ibaiaren haranean kokatzen da, ibai horren ezkerreko aldean alegia. Geologiari dagokionez, Bizkaiko sinklinorioan dago. Sinklinoriaren mendebalde-ekialdeko norabidea, argi ikus daiteke Urduliz zeharkatzen duten mendixken kokapenagatik. Udalerriko mendirik garrantzitsuenak Munarrikolanda (255 m.), eta Peñas (198 m.) dira.
Herriaren iparraldean, Butroe ibaian zehar itsasorantz gehiago hurbiltzean, Tarigua eta Kukatxe errekek bat egiten duten puntua dago.
Urdulizko herri mugakideak honakoak dira: Barrika eta Plentzia iparraldean, Berango eta Erandio hegoaldean, Gatika eta Laukiz ekialdean, eta Sopela eta Berango mendebaldean.
[aldatu] Historia
Uribe merindadeko elizatea, Gernikako batzar nagusietako berrogeitahamargarren jesarlekua betetzen zuen. Butroiko Etxebarriatarren jaurgoaren zati izan zen, euren boterea adierazteko Barriako dorretxea eraiki zuten. 1770. urtean
Urduliz
Bizkaia
Izen ofiziala Urduliz
EstatuaErkidegoaLurralde HistorikoaEskualdea
EspainiaEuskal Autonomia ErkidegoaBizkaiaUribe Kosta
Alkatea Juan Olea (EAJ)
Herritarra urduliztar
Koordenatuak ?
Eremua 7.8 km2
Garaiera 82 m
Distantzia 23 km Bilbora
Postakodea 48610
Biztanleria 3,139 bizt (2006)
Dentsitatea
ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko klikatu hemen bizt/km²
www.urduliz.net http://www.urduliz.net www.urduliz.net
berreraikitako Santa Marina baselizaren patroiak izan ziren. Baseliza hori izen bereko haitzetan dago eta elizaz gain, zortzi errota egon ziren antzina.
Santa Marina haitzetatik Bizkaiko kostalde guztia ikus daiteke, Luzero puntatik Billao lurmuturreraino. Nekazaritza izan zen mende askoan Urdulizko jarduera ekonomiko nagusia. Horren adierazle, landatzen ziren garia, indabak, eta txakolina ekoizteko mahastiak esaterako. Horrez gain, udalerriaren gune garaienetan zurgintza zen jarduera nagusia. XIX. mendearen amaieran Urdulizko harrobietatik ateratako harriarekin, Butroiko gaztelua eraiki zen.
XX. mende hasierara arte Urduliz nekazarien herria zen. Industrializazioaren hastapenak ziren, eta nekazaritzaren mundutik zetozen hainbat bizilagunek landa guneak hustuz joan ziren. Dena den, Bizkaiko bestelako herriek izan zuten biztanleria galerak ez zuen eraginik izan Urdulizen: batetik, herrian zegoen harrobi eta bestelako industria txikiengatik, eta bestetik, Bilborekin zeukan hurbiltasun erlatiboarengatik. Urtetan, Bizkaiko industrializazioaren ikur izan zen Mecanica de la Peña enpresaren egoitza izan zen Urduliz.
Azken urteetan, eraikitzeko lur asko izan, eta Bilbotik hurbil zegoela eta, biztanle asko erakarri ditu herriak.
[aldatu] Demografia
Urtea1857
1877
1887
1900
1910
1920
1930
1940
1950
1960
1970
1980
1991
2001
2006
Biztanleak
634
602
682
728
777
847
989
1.091
1.325
1.453
2.128
2.658
2.580
3.094
3.139
[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak
Bilboko metroaren lineak geltokia dauka herrian, "Urduliz"ko geltokia alegia, metroaren C Gunean. 2006an Bizkaiko Garraio Partzuergoak, trenbidea herrian zehar lurperatzeko eta trenbidea eta errepidearen arteko igarobidea kentzeko proiektua aurkeztu zuen. Proiektuaren arabera, trenbidearen 500 bat metro lurperatu, eta geltoki berria eraikitzekoak ziren.
Lanak 2007an hasi ziren eta 2010. urterako amaiturik egotea aurrikusten da. Horrela, trenbidea herria bitan banatzeari utziko dio.
[aldatu] Hauteskundeak
Urdulizko alkatea, EAJko Juan Olea da, 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak 313 izan ziren, emandako bozka guztien %15,56, gehienak baliogabetutako Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren kandidaturari emandakoak. Boto zuriak, berriz, 23 izan ziren, emandakoen %1,35. Abstentzioa %24,96koa izan zen.
Urdulizko Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 775 6
EA 261 2
PSE-EE 185 1
EB-Aralar 116 1
PP 115 1
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Urdulizko Andra Mari jaiak Irailaren 8an ospatzen dira. Jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa hilabete batzuk lehenago, apirilean, izan ohi da.
Uztailaren 20an erromeria antolatzen da.
Abuztuaren 16an nekazaritza azoka antolatzen da, bertako produktuen lehiaketa, salmenta eta erakustaldiarekin.
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Historia
Ez da ezagutzen Sopelako herria zein urtetan sortu zen zehazki, baina historiaurretiko aztarna arkeologikoak ugariak dira.
[aldatu] Demografia
Gaur egun, 2006an 11.860 biztanle inguru bizi dira herrian, eta kopuru hori etengabe igotzen ari da, eraikitzen ari den etxebizitza kopuru handiagatik.
Etxebizitza asko eraikiaz batera, etxebizitzen prezioak ere igoera handiak izan ditu azkenaldian (Euskal Herriko leku gehienetan gertatu bezala), etxebizitzen batez besteko prezioa 3.600 €/m 2 da. Bien bitartean hutsik dauden etxebizitzen kopurua 1.589ekoa da, 2004ko datuen arabera.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Sopelako patroi nagusia Pedro Deuna da, herrigunean dagoen elizaren patroia baita (ekainaren 29a) eta Larrabasterra auzoko
Biztanleriaren bilakaera
Erroldaurtea
Biztanleria
1900 841
1910 915
1920 1.066
1930 1.353
1940 1.432
1950 1.459
1960 1.836
1970 2.408
1980 6.271
1990 7.886
1999 10.002
2006 11.861
patroia Karmengo Ama, bertan dagoen baseliza dela eta (uztailaren 16a). Hala ere, beste bi baselizek euren patroia eta jaia ere badaukate, Santa Mariñek uztailaren 18an (arrazoi politikoak zirela eta 20ra atzeratu zena) eta Ander Deunak azaroaren 30ean. Horietaz gain, patroien omenez ez diren hainbat jai ere badaude: Euskararen Eguna, Erdi Aroko Azoka, Koadrilen Eguna...
[aldatu] Sopeloztar ezagunak
Armando Ribeiro (1971), futbol jokalaria.
Joane Somarriba (1972), txirrindularia.
[aldatu] Bitxikeriak
Finlandian bada Soppela izeneko herrixka bat, Kemijärvi udalerrian.
[aldatu] Erreferentziak