Froga

2
Astehelena Goizez Gorazarrea Ene Jainkoa, gaurko zereginetan sartu aurretik, Zureganantz doa nire pentsamendua. Eskerrik asko, eman deustazun atsedenaldiagaitik, barriztu deustazuzan indarrakaitik; honeek nire neba-arreba guztien zerbitzura jarri gura neukez. Zugandik oso hurbil aurkitzen naz, eta Zuregan aurkitzen dodaz maite dodazan danak, nire lana eskainiko deutsedan danak, lankide izango dodazan guztiak, aurre egin beharko deutsedan guztiak, behar bada, sufriaraziko deusten danak, Gorde egizuz gaitz guztietatik. Zuregana natorkizu konfidantza osoz, egun honen hasieran, seguruenik hain ezustekoz betea niretzat. Balia zaitez nitaz, ene Jainko, zure Erreinua gizaki guztiengana zabaldu daiten, ni bertan ondo sentidu naitekeen egoera eta inguru guztietan. Eta egin daitela beti zure nahia. 22 A. salmoa Etorkizunak kezkatzen nauenean, fedetik bizi izan dodana dakart gogora; esku seguru eta babesle batek lagundu eta gidatu nauelako esperientzia aurkitu gura dot. Eta harremanik pertsonalenean "Jauna dodala Artzain" aitortu, eta bideari berrekitean Berak beti "nir e artzain" izanez jarraitzea espero dudala esango deutsat, eta ez jat ezer faltako. Jauna dot artzain; ez naz ezeren beharrean. Larre gurietan etzanarazten nau, ur bareetara eroaten, eta indarrak barriztatzen; bide egokitik naroa, leiala dalako. Ibar baltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, Zu nigaz zagoz-eta: zure artzain-makilak lasaitzen nau. Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko nabe bizitzako egun guztietan; Jainkoaren etxean biziko naz amaibako egunetan.

description

Ea ba gaurkoan lortzen dodan

Transcript of Froga

Page 1: Froga

Astehelena Goizez

Gorazarrea Ene Jainkoa, gaurko zereginetan sartu aurretik, Zureganantz doa nire pentsamendua. Eskerrik asko, eman deustazun atsedenaldiagaitik, barriztu deustazuzan indarrakaitik; honeek nire neba-arreba guztien zerbitzura jarri gura neukez. Zugandik oso hurbil aurkitzen naz, eta Zuregan aurkitzen dodaz maite dodazan danak, nire lana eskainiko deutsedan danak, lankide izango dodazan guztiak, aurre egin beharko deutsedan guztiak, behar bada, sufriaraziko deusten danak, Gorde egizuz gaitz guztietatik. Zuregana natorkizu konfidantza osoz, egun honen hasieran, seguruenik hain ezustekoz betea niretzat. Balia zaitez nitaz, ene Jainko, zure Erreinua gizaki guztiengana zabaldu daiten, ni bertan ondo sentidu naitekeen egoera eta inguru guztietan. Eta egin daitela beti zure nahia. 22 A. salmoa Etorkizunak kezkatzen nauenean, fedetik bizi izan dodana dakart gogora; esku seguru eta babesle batek lagundu eta gidatu nauelako esperientzia aurkitu gura dot. Eta harremanik pertsonalenean "Jauna dodala Artzain" aitortu, eta bideari berrekitean Berak beti "nire artzain" izanez jarraitzea espero dudala esango deutsat, eta ez jat ezer faltako. Jauna dot artzain; ez naz ezeren beharrean. Larre gurietan etzanarazten nau, ur bareetara eroaten, eta indarrak barriztatzen; bide egokitik naroa, leiala dalako. Ibar baltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, Zu nigaz zagoz-eta: zure artzain-makilak lasaitzen nau. Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko nabe bizitzako egun guztietan; Jainkoaren etxean biziko naz amaibako egunetan.

Page 2: Froga

Irakurgai laburra (Ez 34,31) Zuek nire artalde, nire zainpeko ardi zarete, eta ni zuen Jainko.

Eskariak Jesusek bere burua entregatu eban nik beste horrenbeste egiten ikasi dagidan. Horregaitik hauxe eskatzen deutsat, esanez: Lagundu eidazu entrega naiten. - Jesus Jauna, emoidazu zure Ezpirituaren indarra besteentzat bizi naiten. - Zure maitasuna ezagutzeko aukera izan daitela nire bizitza. - Frantziskok bere bizitzan maitasuna aurkitu eban antzera, nik ere aurkitu dagidala. - Eman zoriontasuna beren bizia bakearen aide entregatu daben guztiei.

Amaierako otoitza Ebanjelioari jarraitzen deutsenen bizitzak argitzen dozuzan Jainkoa, zure Hitzak argitu daiala nire bizitza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen. Gauez

Gorespena: gaua da Zuk urrunea eroan nauzu, ene Jainko; Zu ondoan izanik uste onez jarraitu zaitut, baina, horra orain, basamortuaren erdian, gauaren bihotzean, Zu bat-batean guztiz desagertu! Deika naukazu eta ez deustazu erantzuten, bila nabilkizu eta ez zaitut aurkitzen. Nik dana itxi dot eta orain bakarrik aurkitzen naz. Zure ausentzia da nire mina. Gaua da, ene jainko. Hemen al zara nire gau honetan? Non zagoz? Maite al nauzu oraindik? Ala aspertu zara nitaz? Erantzun eidazu. Erantzun gau honetan!