GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Hiria zatitu egin dugu, eta ez zai-gu egokia iruditzen»....
Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Hiria zatitu egin dugu, eta ez zai-gu egokia iruditzen»....
GIPUZKOAKOHITZA
DUNAK TALDEA
Antzeko kolore eta ezaugarriak dituzten parkeen aldean, indarra hartzen ari dira bestelako eredubatzuk b Elementu naturalak lehenesten dituzte halakoek, eta sormenari leku gehiago uzten diote b 2-3
Parke ereduak
zabalduz
Erraldoiak Txabillo erraldoiasortu eta bi urtera, gomazko
erraldoi txikia egin dute Zarautzen
6Elikadura Aztiren arabera,koronabirusaren eraginez
aldaketak izan dira elikadura joeretan
5Ostirala
2020ko ekainaren 26aXI. urtea451. zenbakia
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 26aAstekoa
Miren Garate
Norbaiti jolas
parkea hitza
esanda zer iru-
di datorkion
burura galde-
tuz gero, hona-
ko hau izan daiteke ohiko deskri-
bapen bat: patio gisako gune bat;
erdian txirristak, zabuak eta beste
zenbait elementu hori, gorri, la-
ranja, berde nahiz urdinak; ingu-
ruan zenbait eserleku; zoru bigu-
na, eta material aldetik plastikoa
nagusi. Hizketagai izan dira azke-
naldian, alarma egoera bertan be-
hera utzi arte itxita egon direlako.
Alabaina, COVID-19a aparte utzi-
ta ere, badago haien inguruko go-
goeta bat, eta gero eta gehiago dira
bestelako eredu batzuk oinarri
hartuta diseinatutako parkeak.
Herri eta auzoetan gehien ikus-
ten diren parke horiei partxis
parkeakere esaten diete adituek.
«Badirudi ezin dutela beste kolo-
re batekoak izan. Parke horiek,
batik bat, kontrolari begira egoten
dira diseinatuta: eserlekuak erdi-
gunera begira, haurrak erdian
guztiz kontrolatuta, eta gurasoak
zelatari lanetan», esan du Txus-
ma Azkona Plisti Plasta jolas gune
eta familia guneko kideak. Haren
iritziz, haurren beharrak baino
gehiago, gurasoenak hartzen di-
tuzte kontuan. «Haurrek behar
dutena da beste jolas batzuk sor-
tzeko aukera, ezkutatzeko auke-
ra, aldapak...». Parkeek, lehenik
eta behin, sormena lantzeko bi-
dea eman behar dutela uste du:
«Ditugun parkeak oso itxiak dira
alde horretatik: zabura norbaitek
igo behar zaitu eta norbaitek bul-
tza egin behar dizu; txirristetan
igo eta jaitsi ibil zaitezke, baina ez
dute beste aukerarik ematen».
Bat dator Koldo Telleria EHUko
Arkitektura Eskolako irakasle eta
Dunak arkitektu taldeko kidea
ere. «Haurrekin tailerrak-eta egi-
ten ditugunean, batik bat ikusten
duguna da haurrek askatasun
handiagoa nahi dutela, jolas so-
zialagoak eta material ezberdi-
nak: ura, harea, lokatza, landare-
ak, animaliak...». Herritarren
partaidetza bermatzen duten
proiektu eta eraldaketak egiten
ditu Dunak taldeak, eta ikuspegi
ekofeminista txertatzen dute be-
ren lanetan. «Parkeei ere ikuspe-
gi holistikoago batetik begiratzen
saiatzen gara, erabiltzaile izango
diren horiekin lan eginez».
Azkonak nahiz Telleriak azaldu
dutenez, neurri batean ikastetxe-
etako patioetan gertatzen zenak
jarri du mahai gainean jolaserako
guneak aldatzeko premiaren
gaia. Horiek, gehienetan, futbol
zelai bat edo saskibaloi kantxa bat
izaten dute erdigunean. «Mutil
batzuk aritu ohi dira jolasean,
nahiko oldarkor, eta inguruan
150 ume egoten dira beldurtuta
balioak noiz joko. Haien jolasak
askoz eskala txikiagokoak izaten
dira, diskretuagoak, eta bigarren
maila batean geratzen dira. Kirol
zelaien hierarkia hori hautsi be-
har da», esan du Telleriak. Azko-
naren esanetan ere, espazioan
bertan esku hartzea beharrezkoa
da benetako eragina eduki nahi
izanez gero. «Ikastetxeetan, tar-
teko erabaki batzuk ere hartzen
ziren hasieran bazterketa horiek
saihesteko; adibidez, egun jakin
batzuetan futbolean beharrean
beste zerbaitetan jolastea; baina
horrek ere tentsioak sortzen zi-
tuen, eta ikusi zen ezinbestekoa
zela espazioan eragitea».
Horrez gain, aipatu du naturari
garrantzia eman nahia izan dela
parkeetan ikusten den aldaketa-
ren beste arrazoietako bat. Inda-
rra hartzen ari dira plastikoaren
ordez material naturalak erabil-
tzen dituztenak. «Herrietan ere,
partaidetza prozesuen ondotik,
ikusten dugu guraso taldeek bul-
tzatu egiten dutela betiko parke
horiek zokoratzea; izan ere, ikus-
ten dute parke horietan sortzen
diren harremanak ez direla ego-
kienak».
Telleriak kontatu duenez, esku
artean parke baten proiektua du-
tenean, zenbait irizpideri garran-
tzi berezia ematen diete. «Zaintza
lanei begirune handia izaten saia-
tzen gara, umeek zaintza behar
dutelako, eta umeentzako jolas-
toki den gune hori nolabait beste
batzuentzat lantoki delako». Be-
launaldien arteko nahasketa bul-
tzatzen ere ahalegintzen dira.
«Gaur egungo jokoek homologa-
zio bat behar izaten dute: gune
batean 3 eta 8 urte arteko umeak,
bestean 8 eta 12 urte artekoak...
Hiria zatitu egin dugu, eta ez zai-
gu egokia iruditzen». Belaunal-
dien arteko nahasketa hori bul-
tzatzeko zenbait modu egon dai-
tezkeela azaldu du Telleriak.
«Andoainen egin genuen parke-
an, adibidez, esertzeko 170 leku
jarri genituen. Eserleku horietako
batzuk erdi ezkutuan daude, eta
nerabeak egoten dira askotan,
beste batzuei eguzkiak bete-bete-
an jotzen die, beste batzuk itzale-
an daude...».
Haren esanetan, jolaserako au-
kerak ez luke parkeetara mugatu
behar. «Jolasteko parkeak baino
gehiago, herri eta hiri jolasgarriak
eta zaingarriak behar ditugu,
haurrak eta 80 urteko herritarrak
elkarren ondoan egoteko aukera
ematen dutenak». Horri lotuta,
gogoratu du konfinamenduaren
osteko lehen egunetan, inoiz bai-
no ume gehiago ibili dela kalean,
eta parkeak itxita egon arren,
haurrek erakutsi dutela inguruan
kotxerik ez dagoenean eta arrisku
gutxiago sumatzen dutenean, gai
direla jolasak beren kasa asma-
tzeko. Petrilak, zuhaitzak eta bes-
telako elementuak bihurtu dituz-
te jolaserako leku.
Arrisku beharraSegurtasuna izaten da gurasoen
kezketako bat. Alabaina, Azko-
nak nabarmendu du ez dagoela
segurtasun osorik: «Ezinezkoa
izateaz gain, txarra da; jakin egin
behar dugu istripu txikiekin mol-
datzen». Kontatu du Norvegian,
adibidez, kalitate ezaugarritzat
hartzen dutela arrisku puntu bat
izatea; hau da, altuera pixka bat,
salto egiteko aukera, ezkutatzeko
aukera eta abar izatea. «Horrega-
tik, enborrak-eta jartzen dituzte
parkeetan».
Plisti Plastako kideak ohiko
parkeetako zoruaren adibidea ere
jarri du, eta segurtasun faltsu bat
bultzatzen dutela esan du. «Zoru
Kendu dituzte zintak parkeetatik, eta hasi dira haietanjolasean umeak. Azken urteotan, aldaketa bat igarri daparkeetan, eta indarra hartzen ari dira bestelako jolas etamaterialak proposatzen dituzten ereduak. Betiko ‘partxisparkeek’ zenbait gabezia dituztela azaldu dute adituek.
Parkeak, bestelakopatroi batzuen bila
Orioko parke bat.
KARKARA
Jolasteko parkeakbaino gehiago, herri eta hiri jolasgarriaketa zaingarriak behar ditugu»Koldo TelleriaDunak taldeko kidea
«[Segurtasun osoa]ezinezkoa izateaz gain,txarra da, jakin eginbehar dugu istriputxikiekin moldatzen»Txusma AzkonaPlisti Plastako kidea
‘‘
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 26a Astekoa
M. Garate
Pixkanaka-pixkanaka
bestelako eredu ba-
tzuetan oinarritutako
parkeak ere ari zirela
sortzen ikusita, www.jolaspar-
keak.eus ataria sortu zuten
2017an Arrasateko Txatxilipurdi
elkarteak, Olgeta jolaserako ba-
liabide zerbitzuak eta Goiena ko-
munikazio taldeak. «Ikusi ge-
nuen oso antzekoak zirela herri
gehienetako jolas parkeak, ezau-
garri eta kolore berdintsuak zi-
tuztela, eta hortik harago doazen
jolas parkeak nabarmendu nahi
genituen», azaldu du Lander Jua-
risti Txatxilipurdiko kideak. Gida
bat da ataria, eta Euskal Herri
guztiko hainbat parke ageri dira,
argazkiarekin eta azalpen txiki
batekin.Gipuzkoakoei dagokie-
nez, esate baterako, Azpeitiko
Izarraizko Atea, Arrasateko Mon-
terron parkea eta Eskoriatzako
Torrebaso parkea dira ageri dire-
netako batzuk.
Juaristik azaldu du zenbait iriz-
pide finkatu zituztela webgunean
zein parke sartu erabakitzeko:
plastikozkoak beharrean mate-
rial naturalekin egindakoak iza-
tea, partxis koloreetatik alden-
tzea, ahalik eta jolas aberatsenak
proposatzea, sormenerako eta
haurraren abentura senerako au-
kera ematea... izan ziren horieta-
ko batzuk. «Garrantzia eman ge-
nion parte hartze prozesuetatik
sortutakoak izateari edo auzola-
nean egindakoak izateari ere».
Egitasmoak aurrera egin ahala,
bereizi egin zituzten jolas parkeak
—propio horretarako sortuak— eta
jolaserako guneak; hau da, jolase-
rako aukera ematen duten nola-
nahiko guneak, izan zelai bat,
frontoi bat, plaza bat edo beste
gune bat. «Garai batean jolasa
sortzen zen gune horiek berres-
kuratu nahi genituen, eta horiek
ere mapan jartzea erabaki ge-
nuen». Horrez gain, ura duten
guneek ere ikur berezi bat dute.
Herritarrek bidalitako informa-
zioarekin elikatzen dute gunea.
Duela hiru urte sortu zuten ‘jolasparkeak.eus’ataria. Parkeen gida bat da webgune hori, eta ohiko ezaugarrietatik aldentzen direnparkeak nahiz jolaserako guneak biltzen ditu.
Non jolastuhautatzeko gida
Azpeitiko Izarraizko Atea parkea. MAILO OIARTZABAL / UROLA KOSTAKO HITZA
horietan erortzen direnean, ha-
sieran ez dute minik hartzen; on-
dorioz, beren gorputza ez dute
prestatzen erorketetarako. Hala,
hortik ateratzen direnean, min
handiagoa hartzen dute erorita-
koan. Gainera, ez da ahaztu behar
material hori gurpil birziklatua
dela, eta minbizi eragilea dela».
Zorua ez ezik, sabaia ere gero
eta parke gehiagok izaten dute,
herri askotan ari baitira parke ba-
tzuk estaltzen euria egiten duene-
rako. «Baina haurrak ez dira efer-
beszenteak. Badirudi pixka bat
bustiz gero zerbait larria gertatu-
ko zaiela». Halako gauzak ere za-
lantzan jarri behar direla esan du.
«Ikusi behar dugu zer aukera
sortzen dituen euriak, zer gustura
egiten duten salto putzuetan, zer
gustura ibiltzen diren lokatzare-
kin jolasean. Hori da haurtzaroa,
esperimentatzeko aukera iza-
tea».
Lasarte-Orian, udalak umeen
joko batzuk estaltzeko eskatu
zien Dunak taldekoei. Alabaina,
Telleriak kontatu duenez, beste
erabaki bat hartu zuten azkene-
an: «Azterketa bat egin genuen,
eta ikusi genuen joko fisikoak
zeudela gehienbat, hirietan hala
izaten da. Baina joko intelektua-
lak, sozialak eta rol jolasak ere be-
harrezkoak dira umeentzat». Az-
kenean, estalpe bat egin zuten
mahai batzuekin eta bankuekin,
beste era batera jolasteko mahai
jokoetan eta abar.
COVID-19a tarteko kanpo es-
pazioei garrantzi handiagoa ema-
ten zaienez, aurrerantzean ere
parkeen inguruko «hausnarketa
handiagoak eta sakonagoak»
izango direla uste du Azkonak.
«Gainera, gurasoak konturatzen
dira bestelako parke horietan bes-
te jolas mota batzuk sortzen dire-
la, partaidetza handiagoa izaten
dela haurren artean, eta gatazkak
ere arindu egiten direla. Eta, azke-
nean, gurasoak ere lasaiago ego-
ten dira». Ados dago Telleria ere.
«Kolore askoko parke horietan
tentsioa egoten da denbora guz-
tian. Aipatu dudan Andoaingo
parke horretan, berriz, jende pila
bat egon arren, beste lasaitasun
bat nabaritzen da».
Garai batean jolasasortzen zen guneak ereberreskuratu nahi izandituzte, eta horiek erebildu dituzte atarian
RIRITZIALeire Narbaiza
Solstizioa
sukaldean
Igande eguerdia da, eta su-
kaldean nabil bazkaria
prestatzen. Oraintxe etorri
naiz etxera, berandu, do-
meka goizetako patxadarekin
ibili naizelako. Eguraldi ederra
egiten du, naturala. Solstizioa da.
Leihotik begiratu, eta bertan zin-
tzilik dudan Zaldibar Argitu ban-
deratxoa buelta emanda dago, ai-
rea dabil eta. Eraz jarri dut, ondo
ikus dadin.
Oraintxe kaletik etortzea egin
dudanez, etxea isilik dago, ez dut
inolako zaratagailurik isiotu.
Kozinatzeko, baina, beti da ona
irratia. Piztu dut. Hara non Aritz
Gallastegi agertu den uhinetan
futbol partida bat kontatzen. Ez
dakit zein, eta ez dit ardura.
Amatatu egin dut.
Banderatxoa dantzan dabil ai-
rean. Bentanatik begiratu dut be-
rriro ere, eta Ertzaintzaren auto-
mobil bat dakusat aparkatuta.
Tira, autoaren ipurdi aldea. Luza-
roan dago bertan, argiak eman-
da. Zertan ote dabiltza?
Ahuakatea nabil sardexkaz za-
paltzen, maspil-maspil egiten
guakamolea lortzeko. Goxoa irte-
ten zaidalakoan nago. Baina
ahuakateak ezin dira sarri erosi,
karuak eta urrunekoak direlako.
Urrun, Malagakoak direlako,
kontinente honetakoak, halere.
Amerikarrek, gure plateretara
iristeko, nik baino gehiago bi-
daiatu dute. Hauek gutxiago bi-
daiatu arren, besteak baino ga-
restiagoak dira. Orokorrean, sa-
soiko fruta eta berdura freskoa
dena dago karu, iaz baino askoz
karuago. Gereziak 6 eurotan. Ge-
rezi denbora den arren —literala,
ez metaforikoa, pandemiak ez
digu halakorik ekarri-eta, zori-
txarrez–. Osasun arduradunek
egunean bost errazio fruta/ba-
razki jan behar ditugula esaten
dute. Merkeagoa da txokolatezko
palmera industrial erraldoi bat
erostea, kilo bat sagar baino. Pal-
mera palma olio eta azukrez lepo
badago ere. Kontraesanak. Txile-
ko sagarrak, adibidez, Lleidakoak
baino merkeago. Mundua aldre-
bes. Diru hori sasoikako fruta ba-
tzaileendako balitz, sikiera. Baina
ez. Lleidan Keita Balde futbola-
riak ordaindu behar izan die lan-
gile horiei lolekua. Balioko balu,
behintzat, Huelvako mailuki ba-
tzaileek kontratu duinak izateko,
sexu jazarpenik ez jasateko? Ez,
hori ere ez. Zeinen eskuetan ge-
ratzen da etekina, orduan? Nola
elikatu ganoraz umeak eta zaha-
rrak prezio horiekin? Normalita-
te berria lehengo normalitatea
da, baina garestiagoa.
Normalidadeaesaten zioten
gure aurreko andreek opor sa-
soiaz kanpoko denborari, umeak
eskolara eta senarrak beharrera
itzultzen zirenekoari, errutinari.
Baina oraingo normalidadebe-
rria delakoak betiko anormali-
dadeadu bere baitan, lehenengo
anormalidadezaharra. Zaldibar-
koak argitu barik segitzen du, Al-
berto eta Joaquin zaborpean dau-
de oraindik. Futbola ere hortxe,
egunero, negozioan. Ertzaintza-
ren automobil aparkatua, orain
ere susmagarri. Pandemia batek
ere aldatzen ez dituen kontuak.
Solstizio eguna da, uda dator.
Baina barruak esaten dit ezin dela
uda izan, ez nago-eta prestatuta
uda izateko. Hala ere, naturak
bere bidean segitzen du, ez du
barkatzen; nahiz eta niri begitan-
du duela gutxi izan zela sukalde-
ko bentana txiki honetatik malu-
tak jausten ikusi nituen unea,
banderatxoa lekuko.
Normalitate anormal honetan,
hemen, sukaldean, segituko dut
telelanean. Garbigailua jarri ezin-
da, bideo-deian sar ez dadin zara-
ta. Bazkaria egiten den bitartean,
erlatibo erreferente gabea azal-
tzen jardungo dut. Bitartean, Zal-
dibar Argituko banderatxoa di-
lindan, ezer aldatu ez den seinale.
Solstizio eguna da,uda dator. Baina
barruak esaten ditezin dela uda izan,
ez nago-etaprestatuta uda izateko
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 26aIritzia
LGTBI+ migratzaileak EuskalHerrian: 4 istorio, 4 errealitate
Andoni Mutiloa
Gehitu elkartea
D. duela ia bi urte iritsi zen Do-
nostiara, Malitik ihes egin ondo-
ren. W., mauritaniarra izan
arren, Bilbon bizi da gaur egun.
E.k eraso bat jasan ondoren alde-
gin zuen Venezuelatik. Eta A.
orain urtebete atera zen Ukraina-
tik.
Laurak migratzaileak dira, eta,
horrez gain, gauza bat dute ko-
munean: euren identitate eta
sexu joeragatik erabaki zuten be-
raien herrialdea utzi eta atzerrira
joatea bizitzera.
D.ren kasuan hil ala biziko era-
bakia izan zen. Bamakon bizi zen.
Unibertsitatean ikasi ostean, en-
presa batean lanean hasi zen. Bi-
zitza egun batetik bestera aldatu
zitzaion, ordea. Bere mutil laguna
erahil zuten. Arrazoia: homose-
xuala izatea. Eta, bere burua
arriskuan ikusita, Malitik ihes
egin zuen. Bakarrik.
E.ren bizitza ere ez da batere sa-
murra izan. Lesbiana izanik, ezi-
nezkoa zitzaion bikote harrema-
na modu irekian bizitzea. Beti ez-
kutuan, beti beldurrez. Venezue-
lako gizartea oso matxista dela
esan digu. Eraso homofobo baten
ostean, bikoteak Venezuelatik
alde egitea erabaki zuen. Etxean
zituzten objektu guztiak saldu,
hegazkin txartel bat erosi eta Va-
lentziara iritsi ziren duela ia hiru
urte. Handik gutxira, Euskal He-
rrira.
A.ren kasua ez da hain mutu-
rrekoa izan, agian, baina beldu-
rrak pisu handia izan du bere bi-
zitzan. Bere sexu joera ezkutuan
bizi izan du beti. Gaur egun ere
bai. Urte erdia darama Donos-
tian. Jatorri ezberdineko beste
lau errefuxiaturekin batera bizi
da. Zorte handia izan duela aipa-
tu digu, etxean ederki moldatzen
direlako. Baina pisukideei ez die
adierazi homosexuala dela, onar-
tuko ez duten beldurrez. Ala ara-
zoak saihesteko, agian. 40 urte
ditu eta, bizi osoa ezkutuan pasa-
tu ondoren, horrela bizitzera ohi-
tu dela onartu du.
A.rena, ordea, ez da kasu isola-
tua. Izan ere, kolektibo honetako
pertsonek diskriminazio bikoitza
jasaten dute sarritan: migratzaile
izateagatik eta euren sexu joera-
gatik. Ondorioz, bakoitzak ahal
duena egiten du egoera horri au-
rre egiteko.
W.k ere badaki zer den ezku-
tuan bizitzea. Trans emakumea
izanik, bere nortasunarekin bat
eginez bizitzea ezinezkoa zitzaio-
lako alde egin zuen Mauritania-
tik. Gurera iritsi berritan ere gi-
zon itxura izaten jarraitu zuen.
Bilbo Zaharrean bizi zen. Kaletik
zihoala behin baino gehiagotan
burlak eta oihuak jasan behar
izan zituen. Handik gutxira, or-
dea, hormonak hartzen hasi, eta
azken bi urteetan bere bizitza
asko aldatu da. Erresidentzia bai-
mena eskuratu du. Jatetxe bate-
an sukaldari laguntzaile moduan
lanean ari zen konfinamendua
iritsi zen arte. Une honetan lan-
gabezian dago, baina jatetxera
itzultzea espero du. Libiako jato-
rria duen bere mutil lagunarekin
lasai bizi da eta sexu aldaketa egi-
teko ebakuntzaren txanda jaso-
tzeko zain dago gaur egun.
Euskal Herrira iritsi berritan,
E.ri arraroa egiten zitzaion orain-
dik bere neska lagunarekin kale-
tik eskua helduta joatea. Gaur
egun errazagoa egiten zaio. Bere
lagunek badakite lesbiana dela
eta oso eskertuta dago gurean
jaso duen laguntza eta babesaga-
tik.
D.k oraindik ez du lortu Erresi-
dentzia Baimena, baina denda
batean saltzaile moduan lanean
ari dela kontuan izanda, baikor
dago. Hemengo eta hango lagun
asko ditu. Mutil laguna ere bai.
Errefuxiatua, bera bezala. D.re-
kin egon garen bitartean, pertso-
na batek baino gehiagok agurtu
du. Ez da harritzekoa, oso jatorra
eta irekia delako. Pozik bizi da
gaur egun. Eta hala bizitzen ja-
rraitu nahi du.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurle-
en eskutitzak argitaratzen ditu.
Ez dituzte 3.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta GIPUZKOAKO HITZAk
mozteko eskubidea du. Helbide
honetara bidali behar dira,
izen-abizenak eta herria adierazi-
ta: Martin Ugalde kultur parkea,
z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak
Internet bidez bidaltzeko:
%
Viggo Mortensenekjasoko du Donostiasaria Zinemaldian
DONOSTIA bAurten, Viggo Mor-
tensen aktore eta zinemagile es-
tatubatuarraren 35 urteko ibilbi-
dea sarituko du Donostiako Zine-
maldiak. Hark jasoko du
Donostia saria, eta azken filma
aurkeztuko du: Falling.
«Metroko lanak itsu-itsuan eta modukaskarrean egiten ari dira, oso egoeratxarrean daudenibilgailu, makina etatresnekin; arriskularria ekar dezakehorrek berehala»Igor San JoseELAko eraikuntza alorreko arduraduna
E.ren bizitza ere ez dabatere samurra izan.
Lesbiana izanik,ezinezkoa zitzaionbikote harremana
modu irekianbizitzea. Beti
ezkutuan, betibeldurrez
Urko Etxebeste
Koronabirusak elika-gaien kontsumoarenjoera aldarazi du. Ez daustea. Hala baieztatu
du Aztiko Enpresa InteligentziaTaldeko eta Joeren Berrikuntza-ren Behatokiko kide Nagore Pika-zak (Bilbo, 1972): «Normaleandenboran egonkorrak izaten dirakontsumo joerak, ez dira arin al-datzen. Koronabirusarena egoeraberezia izan da. Beraz, kontsumojoeren aldaketa oso azkarra izanda, pandemia hasi eta berehala,gainera». Jakiak erosteko moduaeta horiek kontsumitzeko era bi-rusaren ondorioz aldatu egin di-rela baietsi du Pikazak. Epe labu-rrekoak dira aldaketa batzuk, etaegiturazkoak beste batzuk; ho-riek dira garrantzitsuenak Aztikokidearen arabera, «luzerakoizango direlako». Joera horienberri eman du aste honetan Oar-soaldea Garapen Agentziak, web-gune bidezko ikastaro baten bi-tartez. Luze gabeko aldaketetan, na-
baria da bat: konfinamendu aro-an gehiago kozinatu da hutsetikhasita. Hau da, lehengai prestatugutxiago erosi dira; etxeetan, he-rritarrek hutsetik hasita egin dutejakien prestaketaren prozesuosoa maiz. Produktu freskogehiago erosi ditu jendeak, etadieta orekatuak egiteko inten-tzioa handitu egin da. Gozogin-tzan ere trebatu dira asko. Eta sa-rritan, aisiarekin lotu dira sukal-deko jarduerak. Kontran, plazeraematen duten produktuak ereerosi eta egin dituzte askok: gozo-ak, snack-ak, edariak edo gour-met erako platerak.Egiturazko aldaketen artean,
lehen-lehenik erosketa digitalaaipatu du Pikazak. Aurretik zeto-rren joera da elikagaiak Internetbidez erostea, baina Aztik baiez-tatu du itxialdi aroan bizkortuegin dela joera hori. «Denok ikasidugu telelana egiten, eta itxial-dian askok ikasi dute Internet bi-dez kozinatzen. Erosketekin ere
hala gertatu da», zehaztu du Pi-kazak. Datu bat: adinean nagusidirenek ere joera horri eutsi diote,ez dira atzean geratu. Egiturazko aldaketekin jarrai-
tuz, Aztiko kideak aipatu du kon-tsumitzaileek gehiago erosi dute-la hurbileko komertzioetan:«Eta, oraingoz, ikusi dugu horre-la jarraitzea dela kontsumitzaile-en helburua. Ahal duenean, bertako dendetan erosiko du he-rritarrak, norberaren segurtasu-nagatik eta etikagatik. Ingurukoenpresa txikiak laguntzeko sen-tsibilitatea berpiztu egin da».
Txikiak, Internet bidezEgiturazko beste aldaketa bat erebadagoela nabarmendu du Pika-zak: herritarrak gehiago ari dirakontuan hartzen osasuna eta on-gizatea. «Joera hori beti egon dahor, baina materializazioa aldatuegin da. Zein produktu aukeratuedo zein zerbitzu jaso erabakitze-ko orduan, kontsumitzaileekarreta handiagoa jarri dute itxial-di garaian». Gorputzaren defen-tsak handitzeko eta indartzekoohiturak nabarmen ugaritu dire-la ondorioztatu dute Aztiko kide-ek, eta baita buruko osasunarimesede egiten diotenak ere: «Bi-rusak erakutsi digu ez garela ustegenuen bezain indartsuak. Kon-turatu gara elikadura eta bizitzaestiloa oso garrantzitsuak direla.Beldurra dela-eta, zaindu eginbehar garela ikusi dugu».
Pikazak aipatu du elikagaienkontsumo aldaketetan nabar-mendu egin direla, besteak beste,Internet bidezko erosketak, bainaaldi berean tokiko elikagai den-dek indarra hartu dutela momen-tuz. Baina erosketa birtuala edozuzenekoa izan, aurrera begiraere herritarrek prezioari begira-tuko diotela azaldu du Aztiko ki-deak, eta marka ezagunekin des-leial izaten jarraituko duela kon-tsumitzaileak, marka zuriak askohartuko dituztela kontuan. «Kri-sian sartu gara, eta jendeak gehia-go begiratuko dio prezioari. Den-da txikietan segurtasunagatikerosi dute, baina arin ahaztenzaizkigu gauzak, eta egoera eko-nomiko zail honetan prezioaribegiratuko diote askok. Hala ere,egongo da jendea dirua gordekoduena bertako dendetan erosteakematen duen esperientziaz goza-tzeko». Saltoki handiak eta he-rrietakoak bateragarri izan dai-tezkeela uste du Pikazak.
Joerak ikusita, elikagai enpresatxiki batek ondoriozta dezake In-ternet bidez hasi behar duela sal-tzen, gaur bertan, kontsumitzai-leen joerek hori diotelako. «Baina
ez da horrela. Ez dute onlineka-nal bat zabaldu behar zabaltzea-gatik».Aztik munduan barrena ikusi
dituen esperientziek diote elkar-lanaren bidea egin behar dutela
enpresa txiki horiek. Aliantzaksortu behar dituztela ekoizleek,banatzaileek eta jakien transfor-matzaileek, salmenten nolakota-suna zabalagoa izan dadin.
Zehaztu du prezioa de-la saltoki txikien arazoe-tako bat, baina kontsu-mitzaile talde bat fidelaizango dela beti, tratuona jaso duelako asteo-tan. «Kontsumitzaileekbalio erantsia behar dute,ordea, herrietako dende-tan erosteko, merezi eginbehar du han erostea».Balio erantsia izatea datratu pertsonalizatua etakalitatea eskaintzea, etaerosketa bera esperien-tzia bat izatea: «Produk-
tua lasaiago erosteko aukera dagotokiko dendetan, produktua zerden ikusten duzu, azalpenakematen dizkizute saltzaileek. Sal-menta gune handiagoetan inper-tsonalagoa da tratua».
Koronabirusagatik elikagaien kontsumoanohitura aldaketak izan direla esan du Aztik.Uneko aldaketak izan dira batzuk, baina badiraegiturazkoak ere, luzarorako izango direnak.
Joera aldaketaplaterean
Tokiko denden bezeroak handitu egin dira koronabirusaren aroan; segurtasuna bilatu dute kontsumitzaileek. REBEKA RUIZ
Konturatu gara elikadura eta bizitza estiloa osogarrantzitsuak direla. Zainduegin behar garela ikusi dugu»
«Herritarrek segurtasunagatikerosi dute itxialdi garaiandenda txikietan, baina arinahazten zaizkigu gauzak»Nagore PikazaAztiko kidea
‘‘
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 26a Gaiak
egiteko
Aitziber Arzallus
Jose Mutiozabal, Pepe Txa-
billo ezizenez ezaguna-
goa, oso maitatua da Za-
rautzen. 10 urterekin har-
tu zituen lehenengoz buruhandia
eta maskuria, eta 17 bat urte zitue-
la hartu zuen erraldoia sorbalda
gainean. Handik urte gutxira, he-
rriko erraldoi eta buruhandien
taldearen arduradun bihurtu zen,
eta horretan aritu zen bizitza guz-
tian. Duela urte batzuk, Oskar se-
meari pasatu zion lekukoa, baina,
hala ere, buruhandi eta erraldoie-
kin lotura estua izaten jarraitu
zuen. Horregatik, 2018ko San Pe-
laio egunaren bezperan, omenal-
di beroa egin zioten herrian. Fes-
tei hasiera emanaz, berak igo
zuen herriko bandera, eta Za-
rauzko Udalak orduantxe aur-
keztu zuen bere omenez eginda-
ko erraldoia ere. Mutiozabal aur-
tengo otsailean hil zen, 89 urte
zituela, eta aste honetan Txabillo
erraldoiaren gomazko erreplika
txikia aurkeztu du Zarauzko
Udalak.
Duela bi urte, bi erraldoiren go-
mazko erreplikak kaleratu zituen
udalak; gizonezko arpoilariarena
eta emakumezko baserritarrare-
na, hain zuzen ere. Turismo Bule-
goan jarri zituzten salgai, eta oso
harrera ona izan zuten arren,
haur asko Txabillo erraldoitxoa-
ren eske joan zitzaien. Bi urteko
itxaronaldiaren ostean, dagoene-
ko badute hura eskuratzeko au-
kera. Panpina «omenaldi mo-
duan» datorrela nabarmendu
zuen Xabier Txurruka alkateak,
aurkezpen ekitaldian bertan.
Aurreko bi panpinak bezala,
Ruben Platero nafarrak egin du
Txabillo erraldoitxoa ere. «Beste
bi panpinak bukatu orduko eska-
tu zidaten Txabilloren erreplika
txikia egiteko, baina lanez gai-
nezka ibili naiz, eta horregatik
atzeratu da horrenbeste», azaldu
du Gigantes Platero enpresaren
arduradunak. Erraldoien errepli-
kak ez ezik, erraldoiak eta bu-
ruhandiak ere egiten dituzte Pla-
terok eta haren lankideek, eta ai-
tortu du azken urteetan lan asko-
rekin dabiltzala. «Nafarroan
erraldoiek tradizio handia dute,
eta haien inguruan antolatzen di-
tuzten jarduerek beti izan dute
arrakasta. Baina ikusten ari gara
azken urteetan Araban, Bizkaian
eta Gipuzkoan ere indarra har-
tzen ari direla». Eta horrek eragi-
na izan du Gigantes Platero en-
presaren lan kargan. «Nafarroa-
rako duela zortzi bat urte hasiko
ginen erraldoien erreplika txikiak
egiten; Gipuzkoarako, berriz,
duela lau urte eta erdi inguru».
Gogoan du Gipuzkoarako aurre-
nak Itzurun Donostiako erraldoi
eta buruhandien konpartsaren-
tzako egin zituela. «Harrezkero,
moda moduko bat sortu da, ume
guztiek erraldoien panpinak nahi
dituzte etxean, eta azken urteetan
eskariak bata bestearen atzetik
jasotzen ari gara». Erraldoi eta
buruhandiak egiteko agintzen
dieten udalei, eta urteetako lan
harremana dutenei lehentasuna
ematen dietela azaldu du Plate-
rok, eta horregatik behar izan di-
tuztela bi urte Txabilloren panpi-
na egiteko. Gomazko erreplika
egiteko Txabilloren erraldoian oi-
narritu dela azaldu du egileak, eta
ahalik eta fidelena izaten saiatu
dela, daraman zapia, oihalak eta
koloreak oso kontuan hartuta.
Txabillo bera ezagutzeko aukera-
rik izan ez zuen arren, aitortu du
haren entzutea baduela. «Eta ni-
retzat ohorea izan da horrelako
pertsona baten panpina egin ahal
izatea».
Guztira, zazpiehun aleOier Mutiozabali ere «ilusioa»
egin dio aitonaren omenez egin-
dako erraldoiaren erreplika txikia
esku artean hartzeak. «Polita
izan da panpina ateratzea, baina
bene-benetako omenaldia bera
bizi zela egin ziotena izan zen,
erraldoia egin ziotenean», esan
du bilobak. Koronabirusak era-
gindako ezohiko egoera dela eta,
aurkezpen ekitaldia itxia izan
zen, baina Mutiozabalek izan
zuen han egoteko aukera, beste-
ak beste, berak eramaten duelako
Txabillo erraldoia. «Aitonari ilu-
sioa egiten zion bere omenez
egindako erraldoia familiakoren
batek eramateak, eta neuk hartu
nuen ardura hori». Bilobak 19
urte ditu egun, eta 17 zituela hartu
zuen lehenengoz Txabillo erral-
doia, aitonaren begiradapean.
«Bi urteotan neu izan naiz erral-
doi horren barrura sartu naizen
bakarra, eta hala jarraitu nahi
nuke urte askoan».
Txabillo erraldoitxoaren zaz-
piehun ale ekoitzi ditu Platero Gi-
gantes enpresak. Zarauzko Uda-
lak bostehun hartu ditu, eta Tu-
rismo Bulegoan salduko ditu, 13
euroren truke. Gainerakoak,
ekoizleak berak salduko ditu
www.gigantesplatero.com
webgunearen bidez eta ohiko ba-
naketa guneetan.
Zarauzko Udalak duela bi urte sortu zuen Txabillo izeneko erraldoia,Pepe Mutiozabal herritarraren omenez, eta erraldoi horren gomazkoerreplika txikiak kaleratu ditu orain. Turismo Bulegoan eskura daitezke.
Txabillo erraldoiarenpanpina, eskuragai
Astelehen arratsaldean egin zuten Txabillo erraldoiaren erreplika txikia aurkezteko ekitaldia, Zarautzen. ZARAUZKO UDALA
Bera ezagutzekoaukerarik izan ez nuenarren, ohorea izan dahorrelako pertsonabaten panpina egitea»Ruben PlateroTxabillo erraldoitxoaren egilea
‘‘
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 26aGaiak
Beñat Alberdi
Udan sartzearekin bate-
ra, jaiek indarra hartu
dute toki askotan; san-
joanek, esaterako.
Udalekuak nola antolatu ere izan
dute hizpide batean eta bestean,
udaleku itxien kasuan gehienbat.
Kasu horietatik gaindi, ordea, ba-
da beste eskaintza bat: futbol
campusena. Gipuzkoako hainbat
herritan ohikoa izaten da uztail
partean kirolera bideratutako ai-
sialdi guneak prestatzea. Eta, nor-
maltasun berria behar den bezala
errespetatuta, uda honetarako
planak prest dituzte Aretxabale-
tako eta Arrasateko futbol talde-
ek.
«Gaztetxoenek badute gogoa
eurentzako prestatutako ekintze-
tan parte hartzeko», argitu du Ai-
nara Mugak, Aretxabaleta kirol
elkarteko kudeatzaileak. Antzeko
hausnarketa egin dute Arrasaten
ere. Uztailean lan egin behar du-
tenek etxeko txikientzako aukera
bat izatea eskertuko dutela uste
du Josu Zubiak, Arrasateko cam-
pusaren arduradunak. Kirol jar-
duera jarri dute oinarri gisa, kon-
finamenduan, finean, gaztetxoek
ez dutelako izan horretarako beta
askorik.
Bi kasuek badituzte antzekota-
sunak. Biak izango dira uztailaren
6tik 24ra, eta bietan dituzte ateak
zabalik 2008an, 2009an, 2010ean
eta 2011n jaiotakoek. Egoera be-
rriko araudia aplikatzeko ere ba-
daude antzekotasunak. Izan ere,
ekintzak garatzeko hamar hau-
rreko multzoak izango dituzte
gehienez, eta ez dituzte elkartuko
ekintza batetik bestera; multzo
berberak errespetatuko dituzte
beti. Talde bakoitzak, gainera,
bere monitorea izango du.
Bai Arrasaten, bai Aretxabale-
tan, abantailak ikusten dizkiote
talde txikietan batzeari eta bakoi-
tzak bere arduraduna izateari.
«Hezkuntza mundutik gatoz ar-
duradun guztiak, eta esperientzia
daukagu haurrekin», nabar-
mendu du Zubiak. «Nagusien
futbol taldekoak ere egongo dira,
baina laguntzaile gisa». Bestalde,
haur gutxiagorekin egonda mo-
nitoreek eskain dezaketen arreta
goraipatu du Mugak: «Gertukoa-
goa izango da tratua, eta gehiago
hobetzeko balioko die haurrei».
Emakumeen gorakadaBi futbol campusek badituzte ez-
berdintasunak ere, normaltasun
berriaren eraginean, batik bat.
Aurreko urteetan «egun osoko
jardunak» izaten zituztela zehaz-
tu du Mugak; hots, bazkaldu eta
lo elkarrekin egiten zutela parte
hartzen zuten gaztetxoek. Aurten
ez da hala izango. «Ekin-
tzak amaituta, bere etxe-
ra joango da bakoitza».
Arrasaten, berriz, Do-
nostiara surf ikastaro bat
egitera joateko ohitura
daukate. «Beti saiatzen
gara futboletik kanpoko
beste jarduera batzuk
sartzen», azaldu du Zu-
biak. Aste bakoitzean
bestelako ekintzetara bideratuko
dituzte ikasleak, eta, aurten sur-
fik izango ez den arren, inguru-
mena bera eta kirol egokitua eza-
gutuko dituzte.
Bi campusen koordinatzaileek
nabarmendu dute emakumeen
presentzia igotzen ari dela pixka-
naka, eta aldaketa igarri dela aur-
ten. Parte hartzeko ez dute jartzen
inolako genero mugarik. «Eta
gurean emakumezkoen futbol
taldeak gehiago hazi dira gizo-
nezkoenak baino», argitu du Mu-
gak. Zubiarentzat ere nabarmena
da emakumezkoen futbola inte-
resa sortzen ari dela: «Erreferente
bihurtzen ari da pixkanaka».
Udara begira, gaztetxoentzako beste aukera batda kirol ekintzena. Normaltasun berriko arauzorrotzekin, hainbat herritan prestatu dituzteekintzak; Aretxabaletan eta Arrasaten, esaterako.
Aisialdirako,kirol jarduerak
Aretxabaleta kirol elkarteak iaz antolatutako campusa. ARETXABALETA KIROL ELKARTEA
HIZKUNTZAKHITZAK BAINO GEHIAGOGEHIAGODIRENEAN
HIZKUNTZA GUZTIETAKO IKASTARO TRINKOAK
CAMBRIDGE ZIURTAGIRIEN PRESTAKUNTZA
LINGUASKILL ETXETIK AZTERKETA BERRIAK
4-11 URTEKO HAURRENTZAKO ESKAINTZA BEREZIA
2020 UDA
www.elduaien.com943 67 47 33 [email protected]
ALEGIA I ANDOAIN I BEASAIN I DONOSTIA (3) + GROS I IRUN LASARTE-ORIA (2) I TOLOSA (4) I URNIETA I VILLABONA
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko ekainaren 26a Gaiak
Monitoreak talde txikiagoekinegonda, gertukoagoa izango da tratua, eta gehiagohobetzeko balioko die haurrei»Ainara MugaAretxabaleta kirol elkarteko koordinatzailea
‘‘
Unai Zubeldia
Zorionez, gerturatu ere ez zirenegin asteartean Mexikon izan zenlurrikararen mailara, baina joanden astean lurra mugitzen ari zelanabaritu zuten Beizama eta Itsa-sondo inguruko hainbat herrita-rrek. Arturo Apraiz EHUko geolo-goak (Atxondo, Bizkaia, 1967)azaldu duenez, ondorioak izate-ko, Richter eskalako 5 gradutikgorakoak izan beharra daukatelurrikarek, eta 2,6 eta 3 graduko-ak izan ziren joan den astekoak.Joan den astean, Richter eskala-
ko 2,6 graduko lurrikara bat eta
3 graduko beste bat izan ziren
Beizaman eta Itsasondon. Gi-
puzkoan ohikoa al da halako lur
mugimenduak izatea?
Gurean ez dira oso ohikoak izatenhalako mugimenduak; hiruzpa-lau urtean maila horretako lurri-kara bat edo bi izaten ditugu he-men, nahiz eta txikiagoak gehia-go izaten diren. Gipuzkoari dago-kionez, lurraldearen ekialdea dahorrelako lurrikarak gertatzekotokirik ohikoena, Pirinioetatikgertuago dagoelako. Baina bihaustura nagusi soilik daude Gi-puzkoa osoan.Pirinioak gertu izanda, beraz,
sismikoki arrisku pixka bat ba-
dago Gipuzkoan?
Nolabait esatearren, Pirinioak sor-tu zirenean sortu zen Euskal He-rria ere, gure arrokak itsas azpitikazaleratu zirenean. Ondorioz,hausturaz josita dago gure lurra-zala, eta noizean behin baldintzaberrietara egokitzen dira hausturahoriek guztiak. Hain zuzen ere,egokitze prozesu horretan gerta-tzen dira lurrikara txiki horiekguztiak. Duela 15-20 urte, lurrika-ra arriskua zehazten duen mapabat egin zuen Espainiako Gober-nuak, eta hor ageri da Gipuzkoaekialdea. Gutxieneko arriskuaduela ageri da, baina baduelaarriskua. Pirinioetan bai, gertadaitezke eskala altuagoko lurrika-rak, eta Gipuzkoa ekialderainoirits daiteke horren eragina; horre-gatik dago sartuta Gipuzkoa arris-ku gune horretan, inguruko lurri-kara handiagoen eraginagatik.Joan den astekoak, ordea, Bei-
zaman eta Itsasondon bertan
sortutakoak dira, ezta?
Bai, bai. Eskala txikiagoko lurri-karak tokian bertan gertatzen di-ra, baina oso zaila da herritarreklurrikara horiek sumatzea, osomaila baxukoak izaten direlako.Sismografoetan nabaritzen dira,eta horregatik erregistratzen dira.Gaur egun, posible al da lurrika-
ra horiek aurreikustea?
Ez. Ez hauek eta ezta handiagoakere. Eta, hain zuzen ere, hori dalurrikaren arriskurik handiena;badakigu gertatuko direla, bainaez dakigu non eta noiz gertatukodiren; oraingoz, ezinezkoa da lu-rrikarak aurreikustea. Lurrikarabaten sorreran eragina dutenhainbat faktore daude, eta ezindira kontrolatu denak. Lurrikaraasko gertatzen dira, adibidez, Ja-ponian eta AEBetan, eta horrela-ko herrialde aurreratuetan diruasko inbertitzen dute lurrikarahoriek aurreikusi ahal izatekoikerketetan; baina, oraingozbehintzat, ez dago modurik.Intentsitatearen arabera ez ezik,
zeren arabera izan daiteke lurri-
kara bat arriskutsua?
Lurrazal guztiak esfortzu bat pai-ratzen du beti; lurraren azalekoplakak mugitu egiten dira, eta
etengabeko mugimendu horrekesfortzuen eraginpean jartzen duingurune guztia. Esfortzu horiekpilatu egiten dira denborarekin,eta, zenbat eta esfortzu handiagoaeta denbora luzeagoan pilatu, or-duan eta indar handiagokoa izan-
go da lurrikara. Baina pilatutakoesfortzu hori txikia bada, ez dagoarriskurik lurrikara handi batsortzeko. Azken batean, egon-kortasuna bilatzeko prozesu batda esfortzu hori.Tsunamien eta antzeko triskan-
tzen arriskurik ez dago Gipuzko-
an, ezta?
Ez, ez. Eskala handiko lurrikarakbehar dira horretarako ere, Rich-ter eskalako 7-8 gradutik gorako-ak, eta hemen ez dago horrelako-rik gertatzeko arriskurik. Ezinez-koa da. Gradu askoko lurrikarabat izateko, eskala txikiagokoehunka mila lurrikara behar dira.Sismikoki aktiboak diren lurral-deek, noizean behin zazpi gradu-tik gorako lurrikararen bat sor-tzen dutenek, bost gradukoehunka lurrikara izaten dituzte,eta hiru graduko milaka eta mila-ka. Hemen, berriz, hiruzpalau lu-rrikara izaten dira bost urtetikbehin, eta maila baxukoak.Lurrikara bat zenbat gradutik
gora izan daiteke arriskutsua?
Richter eskalako bost gradutikgorako lurrikarak sumatzekomodukoak dira jada, eta baita 3,5-4 gradutik gorakoak ere. Baina
ondorioak izateko, 5-5,5 gradutikgorakoak izan beharra daukatelurrikara horiek. Zazpitik gorako-ak, berriz, serioak dira jada. He-men, ordea, 2 eta 3,5 gradu artekolurrikarak izaten ditugu normale-an, eta horiek, printzipioz, ez dau-kate inolako arriskurik.Beizama eta Itsasondoko azken
bi lurrikarak, beraz, nabaritu ere
ez ziren egin ia-ia?
Oso baldintza berezietan nabaritudaitezke horrelakoak. Oheanetzanda bazaude, eta ohe horieraikinaren goialdean badago,pertsona sentikor batek nabaritudezake zerbait, baina oso gutxi;lanpararen bat mugituko da, aka-so, kamioi oso astun bat errepide-tik pasatzen denean mugitzen de-nean bezala.2017an 2,8 graduko lurrikara bat
neurtu zuten Oiartzunen, 1997an
3,6 eta 3,4ko beste bi Zestoan...
Historikoki zein izan dira lurrika-
rarik handienak?
Horiek izango dira ziurrenik. Gi-puzkoan ez dago erregistratutamaila altuagoko lurrikararik. Do-nazaharren, esaterako, NafarroaBeherean, lurrikara handi batizan zuten 1858an, 5-5,5 gradu-koa, eta horren eragina nabarituzuten Gipuzkoan. Kanpoan izan-dako lurrikara baten ondorioakedo erreplikak suma daitezke,baina oso eskala txikikoak izatendira bertan sortutakoak.Lurrazala etengabe mugitzen ari
dela aipatu duzu. Posible al da
etorkizunean Gipuzkoan lurri-
karak areagotzea eta Richter es-
kalako 3 gradutik gorakoak
neurtzea?
Gure eskalara eramaten dugu de-na, eta gu ehun urtez bizi izatengara zorte pixka batekin. Ehunurte horietan ikusten ez ditugungauzak existituko ez balira bezalahartzen ditugu. Oso motelak diralurraren mugimenduak, urteanzenbait zentimetro besterik ez damugitzen, eta ez daukagu gaita-sunik mugimendu horiek suma-tzeko. Baina lurrak milioika urte-an jasan ditu mugimendu horiek,eta lurrikarak dira mugimenduakerakusteko moduak. Hori bai, gu-rean ez dugu ikusiko eskala altu-ko lurrikararik. Gizakia desager-tuko da, lurrak jarraituko du ga-ratzen, eta 40 milioi urte barru,agian, beste prozesu orogenikobat sortuko da. Pirinioak sortu zi-renean, esaterako, lurrikaraz be-tetako ingurua izango zen gurea,baina, Pirinioak sortuta, geldituegin zen mugimendu hori. Lasaiegon gaitezke, ezinezkoa baita be-netan beldurgarria izan daitekeenlurrikara bat gertatzea.
«Oraingoz, ezinezkoada lurrikarakaurreikustea»
Arturo Apraiz b EHUko geologoa
Beizama eta Itsasondo albiste bihurtu ziren joan den astean, Richter eskalako2,6 graduko lurrikara txiki bat eta 3 graduko beste bat izan zirelako han. Arturo Apraizen hitzetan, Gipuzkoa ekialdean izaten da lurrikara gehien.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko ekainaren 26a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]
sELKARRIZKETA
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
«Lasai egon gaitezke,gurean ezinezkoa baitabenetan beldurgarriaizan daitekeen lurrikara bat gertatzea»