Área prioritaria / Lehenetsitako arloa: AP / . LA · . Fuentes externas 16.
GIZONEN ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUNAREN …Zinegotzia. Arloa: Komunikazioa, IKT-ak eta...
Transcript of GIZONEN ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUNAREN …Zinegotzia. Arloa: Komunikazioa, IKT-ak eta...
SARRERA: EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO DIAGNOSTIKOAK
Udalerri bakoitzeko errealitatera egokitutako berdintasun-politikak garatzeko prozesuan, funtsezko faseada berdintasun-diagnostikoa egitea, ezinbestekoa, eta diagnostiko horrek gizonen eta emakumeenbaldintza eta kokagune sozial ezberdinen berri eman du, baita gauzatutako politiketan genero-ikuspegiazenbateraino txertatu den ere. Diagnostikoa, beraz, ondoren egingo den Berdintasun Plana diseinatzekoeta gauzatzeko lehen urratsa da eta oinarrizko informazioa ematen du urte hauetan eginiko aurrerapenakebaluatzeko eta, hala badagokio, orain arteko berdintasun-politiken kudeaketa aldatzeko.
Horrez gain, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako 3/2007 Legeak honako ildo hauekezartzen ditu besteak beste: “berdintasunaren inguruko plangintzak erakundean gizon-emakumeek dutenegoeraren diagnostikoa edo azterketa izan behar du abiapuntu... Berdintasunari lotuta benetako egoerarenebaluazioa lehenengo urratsa izango da eta ondoren zehaztuko dira, batetik, berdintasun-planeko edukiaketa, bestetik, hitzarmenaren aplikazioko eremuan emakume langileen sexua lan-harremaneanerabakigarria txarrerako ez izatea bermatuko duten neurriak”. (45. eta 46. artikuluak).
Bestalde, Planen arabera dimentsionatu behar dira diagnostikoak eta analisi kuantitatiboa nahizkualitatiboa egin behar dira; partaidetzan oinarrituta garatu behar dira, bai barnean, bai kanpoan;udalerriari eta arlo sozialari (herritarrei) egin behar zaie erreferentzia eta horren abiapuntua jarduera-eremuen arteko harreman koherentea ekarriko duen hausnarketa estrategikoak izan behar du.
AURREKARIAK: EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEA ETA GARATZEA ETXEBARRIKO UDALEAN
Udalerrian gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa izateko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunfalta eta bereizkeria izaten diren egoerak zuzentzeko eta konpentsatzeko jarduera, programak eta proiektuakabian jartzearen aldeko apustua egin du orain arte Etxebarriko Udalak.
Etxebarriko Udalak, estrategia gisa, jendeak parte hartzeko prozesuak sustatu ditu udalerriko zenbait eragilesozialekin koordinatuta, herritarrak, gai honetan sentsibilizatzea lortzeko jarduerak egiteko. Horien adibide dirahauek:- Urtero udalerriko elkarte eta gizarte-eragileekin elkarlanean aritu izan gara martxoaren 8aren eta Genero
Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira jarduerak diseinatzen eta garatzen- Emakumeei zuzendutako ahalduntze-tailerrak.- Beldur Barik programan parte hartu dugu, udalerriko neska-mutilek, tokiko lehiaketaren harira, ikus-
entzunezko produktuak eginez parte-har dezaten sustatuz.- Indarkeria sexista prebenitzeko eta genero-ikuspegitik hezkuntza afektibo-sexuala eskaintzeko programak
egin dira udalerriko ikastetxeetan eta gazteen dinamizaziorako espazioetan.
Etxebarriko Udalak orain arte garatutako ekimenek izandako inpaktua ebaluatu nahi du hartzaileak herritarraketa Udala bera, nahiz bertako langile eta prozesuak izango dituen berdintasunerako politika zehaztekohelburuarekin. Helburua hori izanik, 2016ko urtarrilean, Emakunde, Emakumearen Euskal ErakundeariEtxebarriko berdintasun-diagnostikoa egiteko diru-laguntza emateko proposamena egin zuen. 2016ko apirileanjarri zen prozesua abian EMAKUNDEk homologatutakoa EDE Fundazioko genero-aholkularitzaren kolaborazioteknikoarekin, Emakundek emandako diru-laguntza jasota.
ESPARRU JURIDIKOA ETA TEKNIKOA
Etxebarrirako diagnostikoa egiteko lana arlo juridikoko zein teknikoko erreferentziazko zenbait dokumentutandago oinarrituta. Dokumentu horiek ezartzen dituzte berdintasun-gaietan lan egiteko gaur egungo ildoak.Horregatik erabili dira erreferentzia gisa diagnostikoaren diseinua egin eta diagnostikoa gauzatzean:
Lege-dokumentuak
4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa
Dokumentu teknikoak
EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. Plana. X. legegintzaldirako jarraibideak. Tokiko berdintasun-planak diseinatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko gida- EUDEL-2009
Legearen xedea
……… “emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio
orokorrak ezartzea eta neurriak arautzea emakumeek eta gizonek bizitzaren arlo guztietan aukera eta tratu
berdinak izan ditzaten bultzatzeko eta bermatzeko eta, bereziki, emakumeen autonomia sustatzeko eta gizarte,
ekonomia zein politikan duten posizioa sendotzeko. Horren guztiaren xede nagusia gizarte parekidea lortzea da,
pertsona guztiak aske izan daitezen arlo publikoan zein pribatuan gaitasun pertsonalak garatzeko eta erabakiak
hartzeko, rol tradizionalek sexuaren arabera ezartzen dituzten mugarik gabe eta emakumeen eta gizonen jokabide,
helburu eta beharrak neurri berean aintzat hartuz, baloratuz eta indartuz.¨
Jarduera-eremua:
Lege hau euskal administrazio publiko guztiei aplikatuko zaie:
a) Autonomia Erkidegoko administrazioa, haren erakunde autonomoak eta mendeko dituen edo hari lotuta daudenente publikoak.b) Foru-administrazioa, haren erakunde autonomoak eta mendeko dituen edo hari lotuta dauden ente publikoak.c) Tokiko administrazioa, haren erakunde autonomoak eta mendeko dituen edo hari lotuta dauden entepublikoak
3. artikuluko eta 16, 18.4 eta 23. artikuluetako printzipio orokorrak euskal botere publiko guztientzat diraaplikagarri, baita horietako edozeinekin kontratuak edo lankidetzarako hitzarmenak sinatzen dituzten entitatepribatuentzat eta horiek emandako laguntzen edo diru-laguntzen onuradun den ororentzat ere.
4/2005 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKOA.
Berdintasun-gaietan tokiko administrazioari dagozkion eskumenak eta funtzioak:
7. artikulua. Tokiko administrazioa.
1. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie, bai banaka, bai
partaide diren udal-mankomunitateen bidez edo lege honetako xedeetarako eratzen dituzten mankomunitateen
bidez, ondoko eginkizunak betetzea:
a) Azpiegiturak, programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia beren administrazioan integratze
aldera.
b) Toki-eremuan ekintza positiboko neurriak egikaritzea.
c) Toki-eremuan programak egitea, Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruaren barruan eta foru-aldundiek
egiten dituzten programen esparruaren barruan.
d) Estatistikak egokitu eta eguneratzea, horien bitartez toki-erakundeen eskumenekoak diren eremu guztietan
emakumeek eta gizonek bizi dituzten ezberdintasun-egoerak ezagutu ahal izateko.
e) Toki-eremuan, emakume eta gizonen egoerari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.
f) Toki-eremuan, emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar
diren neurriei buruz sentsibilizazio-jarduerak egitea.
g) Toki-araudia nolakoa den eta nola aplikatzen den begiratzea, emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioaren
arabera.
4/2005 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKOA.
h) Herritarrei, eta batez ere emakumeei, informazioa eta orientabidea ematea emakumeen eta gizonen
berdintasunarekin zerikusia duten baliabideei eta programei buruz, bai eta bereizkeria anizkoitza jasaten duten
emakumeei oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea bermatzeko zuzendurik dauden programa eta zerbitzuei buruz
ere.
i) Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea izan dezaten
programak osatzea edo zerbitzuak ematea, zerbitzuon izaera dela-eta udal mailan eman beharrekoak direnean.
j) Emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea helburu duten baliabide eta zerbitzu
soziokomunitarioak ezartzea, beren izaera dela-eta udal-mailan eskaini beharrekoak direnean.
k) Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin
eta erakundeon xedeek edo eginkizunek toki-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen
badute.
l) Toki-eremuan sexuaren zioz gertatzen diren bereizkeria-egoerak antzematea, eta egoera horiek errotik kentzeko
neurriak hartzea.
m) Bakoitzari bere eskumenen eremuan agindu dakiokeen beste edozein eginkizun betetzea.
2. Toki-administrazioek aurreko paragrafoan aipatzen diren eginkizunak benetan bete ditzaten laguntzeko, Euskal
Autonomia Erkidegoko Administrazioak lankidetza teknikoa eskainiko die, eta foru-administrazioek ere beharrezkoak
diren sustapen-neurriak hartuko dituzte.
4/2005 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, EMAKUMEEN ETA GIZONENBERDINTASUNERAKOA.
VI. Planaren helburua:
Euskal herri-aginteen jarduna gidatzeko esku-hartze ildoak eta arauak ezartzea.
Zeri erantzuten dio?
Emakumeen eta gizonen artean bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren arlo guztietan
benetako berdintasun eragingarria lortzeko bidean aurrera egiteko 4/2005 Legeak ezarritako lege-
agindu bati. (15. art.)
Nork egina da?
Emakundek. EAEko berdintasun-politiken arloan, sustapenaz, aholkularitzaz, plangintzaz eta ebaluazioaz
arduratzen den erakundea da.
Ez du esku hartzeko estrategiarik, ez eta jarduera zehatzik ere zehazten; bai, ordea, lehentasunezko
helburuak, erakunde bakoitzak, bere kanpoko eta barneko errealitatearen arabera, jarduteko modua
diseina dezan.
EAE-KO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO VI PLANA
VI. Planaren egitura:
I. BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA HOBETZEKO NEURRIAK: Guztira 13
neurri dira, eta 4/2005 Legeak erakundean bertan eta euskal herri-aginteen
funtzionamenduan berdintasunaren printzipioa txertatzeko ezartzen dituen
aginduak jaso eta hedatzen dituzte.
II. BERDINTASUN GAIETAN ESKU HARTZEKO ARDATZAK: aldaketa sozialerako
proposatutako erronkak berdintasun-gaietan esku-hartze publikoa gidatzen
duten 3 ardatzen inguruan daude antolatuta, helburu hauekin:
• Egin beharreko balio-aldaketa sustatzea eta emakumeen ahalduntze pertsonala,
kolektiboa eta soziala ere sustatzea (I. ARDATZA)
• Gizarte-antolaketa erantzukidea lortzeko bidean aurrera egitea (II. ARDATZA)
• Emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea (III. ARDATZA)
EAE-KO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO VI PLANA
ETXEBARRIKO BERDINTASUN-EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
Helburu nagusia:
Udalerriko eta udaleko emakumeen eta gizonen berdintasun-egoeraren diagnostikoa egitea udalaren jarduera-eremuetan herritarrekiko sortutako genero-berdintasun faltei buruzko eta berdintasunerako gobernantzaUdalean zenbateraino betetzen den jakiteko informazio kuantitatibo eta kualitatiboa eskuratzeko aukeraemango duen partaidetzazko metodologia baten bidez. Hala, berdintasunerako udal politiken plangintzapraktikoa egiteko hartu beharreko erabakiak hartzeko analisi bat izango dugu, errealitateari doitua.
Helburu espezifikoak:
Etxebarriko Udalak berdintasuna lortzeko orain arteko eginiko ekimenen/ekintzen eragina ezagutzea. Berdintasunari buruzko Partaidetza Diagnostikoa egiteko funtsezkoak diren adierazle kuantitatiboak eta
kualitatiboak identifikatzea. Informazioa jasotzea beharrak identifikatzeko eta informazioa udalerriko eragileekin batera aztertzea.
Esperotako emaitzak:
Udalak berdintasun-politiken inguruan dituen indargune eta ahulgune nagusiak zein diren jakitea. Emakumeek eta gizonek errealitate sozialean eta udal-esparruan dituzten baldintza eta posizio sozial
ezberdinak eta berdintasun-gaietan esku-hartzeko arloak zein diren jakitea.
METODOLOGIA
Edozein diagnostiko edo ikerketak izaten duen erronkarik garrantzitsuenetako bat informazioabilatzeko eta jasotzeko erabili beharreko metodologia da aukeratzea da. Diagnostiko honetanmetodologia kuantitatiboak eta kualitatiboak erabili ditugu, eztabaidarako eta iritzi-trukerako mailaaberasgarria ekarri duten gizarte partaidetzarako teknikekin.
Metodologia kuantitatiboak egoerari argazkia ateratzeko aukera eman digu eta datuetan jarrita ikusiditugu kuantifikagarri izan daitezkeen alderdiak. Hala ere, ulertu eta interpretatu egin behar dira eskuhartutako eragileen esanahi inter-subjektiboak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz dutenikuspegia, tokiko administrazioan genero-politikak zenbateraino garatu diren eta zer eragin duten.Horregatik, bereziki landu dugu metodologia kualitatiboa.
ETXEBARRIKO BERDINTASUN-EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
BARNEKO DIAGNOSTIKOA
Honetan datza:
Kargu politikodunen eta Udaleko langileen azterketa genero-ikuspegitik.
Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeari eta genero-ikuspegia txertatzeari lotutaGobernantza hobetzeko landu behar diren funtsezko alderdietan Udala zer egoeratandagoen aztertzea.
ETXEBARRIKO BERDINTASUN-EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
Azken 3 legegintzaldietan Udalbatzako kide
izan diren gizon eta emakumeen kopurua
BARNEKO DIAGNOSTIKOAREN DATU BATZUK: KARGU POLITIKOAK
*2015-2019 legegintzaldia: Udalbatza 13 zinegotzi izatetik 17 izatera igaro da
KARGUA Sexua
Alkatea. Arloa: Ogasuna, Barne-araubidea, Mugikortasunaeta Berrikuntza
Gizona
1. alkateordea. Arloa: Hirigintza eta Lanak eta Zerbitzuak Gizona
2. alkateordea. Arloa: Kultura, Haurrak eta Gazteak Emakumea
3. alkateordea. Arloa: Gizarte-ongizatea eta Osasuna Emakumea
4. alkateordea. Arloa: Herritarren segurtasuna eta Osasunpublikoa
Gizona
5. alkateordea. Arloa: Enplegua, Prestakuntza, Enpresa,Merkataritza eta Kontsumoa
Gizona
Zinegotzia. Arloa: Kirola eta Liburutegiak Gizona
Zinegotzia. Arloa: Hezkuntza eta Euskara Gizona
Zinegotzia. Arloa: Ingurumena Emakumea
Zinegotzia. Arloa: Adinekoak eta Genero-berdintasuna. Emakumea
Zinegotzia. Arloa: Eraikinen eta Instalazioen mantentze-lanak
Gizona
Zinegotzia. Arloa: Komunikazioa, IKT-ak eta GarapenerakoLandiketza
Gizona
Zinegotzia. Arloa: Jaiak, Bizikidetza eta Parte-hartzea Gizona
Gobernu-taldeari dagozkion arduren/lan-arloen banaketa 2015-
2019 legegintzaldian, sexuaren arabera
Lan-arloak esleitzeari dagokionez, tradizionalki gizonak egon direnarloetan gobernu-taldea osatzen duten gizonak jarri dituztela ikusi dugu;esaterako, ogasuna, hirigintza, obrak eta zerbitzuak, herritarrensegurtasuna, eraikinen eta instalazioen mantentze-lanak eta abar, etatradizionalki emakumeak egon diren arloetan, berriz, emakumeak jarridituzte (haurra, gizarte-ongizatea eta osasuna eta/edo adinekoak).
5 54
8 8
13
2007-2011
Legegintzaldia
2011-2015
Legegintzaldia
2015-2019
Legegintzaldia*
EMAKUMEAK GIZONAK
24%
76%
2015-2019ko legegintzaldiko
Udalbatzaren banaketa
EMAKUMEAK GIZONAK
Datuak hartu ziren unean (2016ko maiatza) Udaleko langile-zerrendan 56 pertsona zeuden: 22 emakume eta 34 gizon; ehunekoetan jarrita, emakumeak % 39 eta gizonak % 61.
Arlo batzuk desorekatuta daude sexuari erreparatuz gero. Udal Bulego Teknikoan, Udaltzaingoan eta Obretako Brigadan % 75, % 95 eta %100 dira gizonak, hurrenez hurren; eta Idazkaritzan, Oinarriko Gizarte Zerbitzuetan eta Etxebarriko Udal Informatika Zentroan (CIME) %75, % 100 eta % 100 dira emakumeak, hurrenez hurren. Zerbitzu Ekonomikoak eta Liburutegiak arloetan eta arlo soziokulturalean (ASK)bakarrik dago emakumeak edo gizonak gehiengoa diren arloetan baino osaera orekatuagoa
BARNEKO DIAGNOSTIKOAREN DATU BATZUK: UDALEKO LANGILEAK
Idazkaria Udal Bulego
Teknikoa
Zerbitzu
ekonomikoak
Oinarriko
Gizarte
Zerbitzuak
ASK Liburutegiak CIME Udaltzaingoa Obretako
Brigada
6
1 24 4
13
1 02 3 2
02 1 0
17
7
Udaleko langile-zerrendako emakumeen eta gizonen kopurua arloka
EMAKUMEAK GIZONAK
39%
61%
EMAKUMEAK GIZONAK
Udaleko langileak lanpostuaren eta sexuaren arabera.
Datu hauek erakusten dute lanpostu batzuetan, oraindik, presentzia txikia dutela emakumeek; hala nolaUdaltzaingoan, edo ez dagoela bat ere emakumerik; adibidez ofizioetako ofiziala eta ofizioetako laguntzailealanpostuetan. Aldiz, ez dago gizonezko gizarte-langilerik, emakumeek bakarrik osatutako taldea da, eta langilegehien biltzen dituzten taldeetan bigarrena den Administrazioko laguntzaileak/Ofizioetako laguntzaileak taldean,emakume guztiak (12) administrazioko laguntzaileak dira eta dauden 4 gizonetatik 2 administrazioko laguntzaileakdira eta beste 2ak ofizioetako laguntzaileak.
BARNEKO DIAGNOSTIKOAREN DATU BATZUK: UDALEKO LANGILEAK
10
10 0
3 3
01
01
0
12
01
01 1
3
01 1 1
16
54
EMAKUMEAK GIZONAK
BARNEKO DIAGNOSTIKOAREN EMAITZA NAGUSIAK
Ez dago udalean berdintasun-politikarik, nazioarteko egunen harira eginiko ospakizunei/aldarrikapenei oso lututa daudenekintzak bakarrik. Ez dago Berdintasun Planik.
Ez dago berdintasunaren arloko teknikaririk. Oro har, ezagutza urria berdintasun-politikei eta berdintasun-planei buruz barneko mailan. Ez dago udaleko langileei, bakoitzak dituen eskumenen eta funtzionen arabera, genero-ikuspegia zeharka txertatzeko
gaitasuna emango dien berdintasunerako prestakuntza-planik. Zinegotzitzak genero-rol tradizionalen arabera daude esleituta. Udal arloetan, lanpostu batzuetan gizonak bakarrik daude eta beste batzuetan emakumeak bakarrik. Tradizionalki gizartea
eratu izan den moduaren arabera dago banaketa egina. Kontratazio-mahaian ez dago bat ere emakumerik. Ez dago hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako barneko gidarik. Kontratuei, diru-laguntzei, hitzarmenei eta abarri begiratuta, ez da, oraingoz, berdintasuna lortzeko klausularik txertatu. Sail batzuetan aldaketak egitearekiko nolabaiteko erresistentzia sumatu dugu. Ez dira sexuaren arabera bereizitako datuak biltzeko dauden tresnak sistematikoki erabiltzen, kontzientziazio- eta denbora-
faltagatik. Orain arte udalerri mailako proiektu fisikoei (obrei lotutakoak) eman zaie lehentasuna. Kirol-politika ez dago egituratuta, ez eta planifikatuta ere.
Arlo batzuetan, udalerriko etorkizuneko berdintasun politika garatzeko parte-hartze, inplikazio eta konpromisoa aipagarriakdira eta beste batzuetan, berriz, inplikazio txikiagoa dago.
Prestakuntza teknikoa, baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak mugatuak dira, nahiz eta prestakuntza jasotzeko eta bidehonetan aurrera egiteko borondatea izan.
Arlo batzuetan badituzte tresnak, baina prozesuen zati batzuk sistematizatzea falta da berdintasun-politikak arloetanezartzeko.
Udal dokumentuak egiteari dagokionez, borondate ona dago hizkera eta irudi ez-sexistak erabiltzeko, baina horren ingurukogidak edo gomendioak eskura jartzea komeni da; adibidez, estilo-liburuan txertatuta.
Garrantzitsua litzateke Euskara Zerbitzuan, itzulpenetan (gaztelania-euskara/euskara-gaztelania) berdintasunaren gaialantzea. Oraingoz, ez dira horretan ari.
Datuak bereizita jasotzen diren arloetan, datuok ez dira genero-ikuspegitik aztertzen. Hezkuntzaren arloan, tresnak dituztedinamizatzen eta diruz laguntzen dituzten proiektuetan emakumeen/gizonen eta umeen parte-hartzeari jarraipena egiteko,baina ez dute parte-hartzea genero-ikuspegitik aztertzen.
Zeharkakotasun handia dago arlo, zeregin eta lan batzuetan eta horregatik arlo askotara iritsi behar izaten dute eta denerairitsi ezinik ibiltzen direla iruditzen zaie. Koordinazioa eta kolaborazioa falta dira arloen eta sailen artean.
Orain arte egindako ahalegina, batez ere, garapen-politika zehatz batzuk egitea izan da, baina oraindik ez zaio genero-berdintasunari udalerriaren kudeaketan duen garrantzia aitortu.
• Alkatetzak eta Adinekoak eta Genero-berdintasuna zinegotzitzak udalerriari berdintasun-politika eta lehenberdintasun-plana izateko aukera emango dioten prozesu bat abian jartzeko erakutsitako interesa etaindarra.
• Etxebarrikoa udal proaktiboa da, parte-hartze sozial handikoa eta herritarrekin etengabeko kontrastea etaharremana du.
• Udalak gertu-gertutik aritzen da elkarteekin elkarlanean.• Adinekoak eta Genero-berdintasuna izeneko zinegotzitza espezifiko bat du, bere aurrekontua duena.• Oraingo Legegintzaldiko Planean berdintasunaren aldeko apustua jaso dute.• Berdintasun Plana Kiroldegiko Plegu berrietan sartu da.• Udal euskaltegia: azken 10 urteetako datuak biltzen ari dira, bai kuantitatiboak, bai kualitatiboak,
sexuaren arabera.• CIMEk 2015-2020rako Plan Estrategikoa zehaztua du, Etxebarriko Berrikuntza Planaren eta Legegintzaldiko
Planaren ildokoa.• CIME, Lanbideren zentro kolaboratzaile den aldetik, lanerako lanbide-prestakuntzaren eta enpleguaren
arloan, prestakuntzarako eta enplegurako pertsonak hautatzeko egiten dituzten probetan edoelkarrizketetan tratu- eta aukera-berdintasuna aplikatzen dela bermatzen saiatzen da.
• Garrantzitsua da jada hor ditugun ereduei jarraitzea, hutsetik hasi gabe. Beste udalerri batzuetakoesperientziak.
• Innpulso sarea + Eudel. Beste udal, eragile eta abarrekin lankidetza. Diru-laguntzak.
BARNEKO DIAGNOSTIKOAREN EMAITZA NAGUSIA
UDALERRIKO BERDINTASUN-EGOERAREN DIAGNOSTIKOA: Honetan datza: Etxebarrin emakume eta gizonen egoera aztertzea Udalaren esku-hartze arloak kontuan
hartuta. Udalaren esku-hartze arlo hauetatik datuak jaso eta aztertu egin dira,legegintzaldi honen hasieran ezarritako berrantolaketaren arabera:• Gizarte-ongizatea, Enplegua eta Prestakuntza, Merkataritza, Adinekoak eta Genero-
berdintasuna• Kultura, kirola, euskara, hezkuntza, haurrak eta gazteak• Hirigintza, obrak eta zerbitzuak, mugikortasuna, ingurumena eta herritarren
segurtasuna
Datuak jasotzean, EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. Planak ezartzendituen helburu operatiboak, estrategikoak eta adierazleak hartu dira aintzat, planakezartzen dituen esku hartzeko ardatzei erreferentzia eginez: Balio-aldaketa eta emakumeen ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta soziala
sustatzea (I. ARDATZA) Gizartearen antolaera erantzukidea lortzeko bidean aurrera egitea (II. ARDATZA) Emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea (III. ARDATZA)
ETXEBARRIKO BERDINTASUN-EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
Zabalduta dago berdintasunaren arloko lan guztia egina dagoela eta lan gehiago egiteko beharrik ezdagoela dioen ustea.
Emakume batzuek ez dituzte oraindik kolektibo gisa dituzten beharrak eta ildo horretan lan egitearenbeharra ikusten.
Herritarrek ez dute berdintasun-gaietan beste gai batzuetan bezainbeste parte hartzen. Emakumeak dira gizarte-laguntzen hartzaile nagusiak. Jardueretan dabiltzan emakumeak berdinak dira beti, ez dago belaunaldi-aldaketarik. 50 urtetik beherako emakumeek ez dute jardueretan parte hartzen. Badira puntu beltzak udalerrian; hala nola Talka, parrokiaren atzeko aldea, gazteenak biltzen diren
lekua. Badira behar bezala argiztatu gabeko lekuak ere; adibidez, ataripe handiak dituzten etxebizitza berriak,
gauez ez dira batere seguruak.
Ahalegin handiagoa egin behar da emakume gazteenak elkarteetara gerturatzeko, haien ahalduntzepertsonala, soziala eta politikoa sustatze aldera.
Kirol eta kultura arloko elkarteak berdintasunaren arloko lanean sartu behar dira, haien zuzendaritzabatzordeetan eta egiten dituzten jardueretan berdintasuna txerta dezaten.
Nazioarteko egunen harira egiten jarduerak garrantzitsuak diren arren, zeharkako lana egiteabeharrezkoa da eta lan hori koordinatua izateaz gain, gizarte-eragile guztien artean egin behar da,aipatutako egun horietatik harago joanda.
Garrantzitsua da hezkuntzan egiten den lana, eta hor sartu behar dira familiak, ikastetxeak eta gizarte-eragileak.
Heziketa informaleko espazioetan umeekin lan egitea funtsezkoa da, horrela familiak ere heztenbaitira; transmisio-bide dira umeak.
Jaiak: arautu, landu, kontzientziatu ezean “puntu beltza” izan daitezke.
ETXEBARRIKO BERDINTASUN- EGOERAREN DIAGNOSTIKOAREN EMAITZA NAGUSIAK
Nesken kirol-praktika interesgarria da kuantitatiboki (batez ere Eskubaloi Klub sendo bat izateak
baldintzatzen du hori).
Askotariko kirol-praktikak daude eta horrek, a priori, “berdintasunean” parte hartzeko aukera
ematen du. Emakumeek zuzendutako kirol-jardueretan hartzen dute parte gehien.
Kirol-erreferentzia positiboak daude udalerrian, bai emakumezkoak, bai gizonezkoak.
Herrian oso txertatuta dauden elkarteek kanpainak eta jarduerak egiten dituzten martxoaren8aren eta azaroaren 25aren inguruan.
Berdintasuna sustatzeko ekintzak egiten dira urtero ikastetxeekin. Udalerrian nazioarteko egunen harira egiten diren jarduerak eta ekintzak berdintasun-mahaia
osatzen duten elkarteei kontsulta eginda prestatzen dira. Elkarteak funtsezko eragileak dira udalerrian berdintasun-politikak garatzeko. Inurtxi emakumeen elkarteak, bide luzea eta gaitasun handia izanik, ikuspegi eta helburu argiak
ditu udalerrian berdintasun-gaietan egin behar den lanaren inguruan. Oro har, harreman ona dago Udalaren eta kirol-eragile, kirol-egitura eta kirol-kudeatzaile
gehienen artean. Jaiak berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta berdintasunaren aldeko ideiak zabaltzeko
aukera ona izan daitezke. Jai-batzordeak berdintasun-arloan lanerako eta elkarlanerako espazioegokia izan daitezke lan eginez gero.
ETXEBARRIKO BERDINTASUN-EGOERAREN DIAGNOSTIKOAREN EMAITZA NAGUSIAK