Goiberri 166. zenbakia

16
Fantasia eta beldurra Atik Zra Euskal Herriko 26 ekoizlek ‘Euskal Herriaren ABDak’ film kolektiboa osatu dute 10-11 Euskal Herriaren ABDak film kolektiboan parte hartu duten ekoizle goierritarrak. ARKAITZ APALATEGI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jokin Murua 3 Iritzia 4-5 Ingurumenari so 6-7 Joxe Azurmendi 8-9 Ta Hik? 12 Lehenengo Kilometroak festa 13 Erori gabe ibiltzeko 14 Sarean 15 GOI B ERRI 166 zenbakia. 2015eko urriaren 30a

description

Euskal Harriaren ABD-ak film laburrak

Transcript of Goiberri 166. zenbakia

Page 1: Goiberri 166. zenbakia

Fantasia etabeldurra Atik ZraEuskal Herriko 26 ekoizlek ‘Euskal HerriarenABDak’ film kolektiboa osatu dute 10-11

Euskal Herriaren ABDak film kolektiboanparte hartu duten ekoizle goierritarrak.ARKAITZ APALATEGI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jokin Murua 3 Iritzia 4-5Ingurumenari so 6-7 JoxeAzurmendi 8-9 Ta Hik? 12Lehenengo Kilometroak festa 13 Erori gabe ibiltzeko 14Sarean 15

GOIBERRI166 zenbakia. 2015eko urriaren 30a

Page 2: Goiberri 166. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 166. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Beñat Gaztelumendi da Gipuzkoakotxapelketa irabazteko nire faboritoa»

Jokin MuruaBertsolari gabiriarra

Asier Zaldua GabiriaJokin Muruak (Gabiria, 1985)saltzaile lanak egiten ditu bi en-presarentzat. Bertsolaria etabertsozalea ere bada.Nork irabaziko du GipuzkoakoBertsolari Txapelketa?Nire ustez, Beñat Gaztelumen-di da faborito nagusia.Zein zaletasun dituzu?Baratzea, mendia, lagunartea,zinea, irakurtzea...Liburu bat.Cancion de hielo y fuego. Era-bat engantxatuta nago eta sei-garren liburua noiz aterako zainnaiz. Juego de Tronos telesailabilduma horretan oinarritu da.

Pelikula bat.Quentin Tarantinoren Djangodesencadenado.Musika talde bat.Hertzainak.Abesti bat.AnarirenHarriak.Janari bat.Txipiroiak saltsan.Edari bat.Ura.Oporretarako leku bat.Aurten Indian egon gara. Mun-diala izan da. Hurrengo bidaiaezagutzen ez dudan beste edo-zein tokira egingo dut.Goierriko txoko bat.Nire gurasoen etxeko balkoitik

ikusten dena.Amets bat?Ez naiz oso ameslaria. Orainbizi naizen bezain ondo bizitze-arekin konformatzen naiz.Jaso duzun oparirik bereziena.Espero ez duzunean jasotzendituzun detaile txikiak.Gorroto duzuna.Bidegabekeria.Gabiriako alkatea bazina...Alkateordea izan naiz eta ez dalan erraza. Gabiriako gunea oi-nezkoentzat izatea gustatukolitzaidake.Gabirian biziko ez bazina...Ingurua gustuko badut, edo-zein tokitan.

«Lagunartea, zinea,irakurtzea, mendiaeta baratzea diranire zaletasunnagusiak»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 166. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Gaizki egindakoak

«Gaizkiegindakozenbat otedago gureinguruhonetan?»

rakurtzenari nintzenaezin sinisturiknenbilen. Ma-hai gaineko

kikara bete kafea ere bat-bate-an hoztu zela iruditu zitzaidan,eta opil egin berria, ezkutuanzeukan hanka parea aterata, ko-rrika ihesi joango zela pentsatunuen. Tamalez, gosariaren ba-besik gabe geratzera nindoan.Hitz bakoitzak, banan-ba-

nan irakurrita, bazuen zentzua,baina testuak bere osotasune-an ez. Ez, behintzat, niretzat.Ezin zitekeen hala izan. NewYorken gertatu da. Izeba batek12 urteko iloba salatu du 8 urtebete zitueneko urtebetetze fes-tan agur beroegia egin, biak lu-rrera erori eta eskumuturreanmin hartu zuelako. 4 urte luzeigaro dira harrezkero, eta orainjo du izebak bide judizialera.Kolpearen ondorioak gogorre-giak omen dira, hainbesterako,jan beharrekoak erretilu txikibatean ere ezin baititu eraman.Eta bizi ere, hirugarren solai-ruan bizi da, igogailurik gabekoeraikin batean. Eskumuturra-

rentzat solairu gehitxo, antza.Bizitza izugarri zaildu omen diogertakari hark. 54 urte ditu an-dreak. Tira... jaio zenetik urtehoriek igaro direla esan nahidut. Ez naiz haren adimena zeradini dagokion neurtzen hasi-ko, badaezpada ere.Aho bete hortz ni. Eta are

gehiago emakumearen iloba,jakina. Pozez egin omen zionongietorria izebari, «maite zai-tut!» ozen esanez. Euren arte-ko harremana ere oso ona delaaitortu dute batak zein besteak,benetan mutil atsegina etamaitekorra izaki. Nerabeakmaite du izeba, nonbait; izebak,berriz, maiteago ditu 127.000dolar, horiek eskatzen baititukalte-galerengatik. Sentimen-du eta balio ukiezinak baino ga-rrantzitsuagoak dira-eta sakelabetetzen duten txanpon ukiga-rri distiratsuak.Ez naiz ni nork zer eta nola

egin behar duen esaten etaepaitzen hasiko. Baina zer eginzuen, bada, mutikoak? Asmotxarrik antzematen al diozue?Ekidin zitekeen zerbait zen, jaki-na, baina horrelakoak (bai eta

askoz okerragoak ere) ekartzenditu halabeharrak, ditxosozkopatuak. Ez al zen, bada, istripumadarikatu bat izan? Baina zerbegirekin begiratzen zaion,beste zerbaitek eragindakoakizaten dira sarri gauzak. Barka-ezinak, salatu beharrekoak.Mutikoak bere ekintzen eran-tzule izan behar duela aldarri-katu du emakumeak lotsaga-beki. Gaizki jokatu zuela, etahorregatik, ordaintzea tokatzenzaiola. Gaizki egindako zenbat ote

dago gure inguru honetan? Etahorietatik zenbatek ordainduote du egindakoagatik? Eta ezpreseski maitasun keinuakadierazteagatik, ez besarkatunahi izateagatik, ez sentimendugozoak erakusteagatik. Ez, ez...Politikari lapurrez, enpresaburuankerrez eta boteredun gupida-gabeez ari naiz, besteak beste.Enpresaburu ezagun batek

gazte euskaldunei buruz esan-dakoak datozkit gogora, bai etakrisialdiaren izenean enpresamunduan egin dituzten sarras-kiak, bidegabeki epaitu dituz-ten pertsona guztiak, hondaki-nekin egin nahi duten kudeake-ta zentzugabea, euskarari etaeuskal naziotasunari jarri ohizaizkion muga zorrotzak, etaazken batean, gure izateko es-kubideak, izango bagara, gain-ditu behar izaten dituen langagaraiak ere. Asko, tamalez.Non ote daude horiei guztiei

jarritako salaketak?

I

Page 5: Goiberri 166. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Nazio mailako erabakitze eskubidea gurean bolo-bolo dabi-len honetan, badirudi Mikel batzuetan ahaztu egiten zaigu-la egunero dugula erabakitzeko eta bozkatzeko eskubidea,maila pertsonalean bada ere. Izan ere, kontsumitzen dugunproduktu edo zerbitzu oro, beraien aldeko bozka moduan ere ulerliteke. Edaten dugun Coca-Cola bakoitza, empresa horren aldekobozka bezala eta erosten dugun alkandora bakoitza, denda ho-rren aldeko bozka. Honek, noski, botere handia ematen digu kon-tsumitzaileoi, askotan ohartzen ez bagara ere.

Baina dena ez da kontsumismoaren gurpil zoroa elikatzeaizango, noski, eta gure aurrezkien tokia aukeratzerakoan ere boz-

ka ematen ari gara era berean. Ez baita gauza bera adibidez, es-pekulazioa oinarritzat duen nazioarteko banku erraldoi bat, edoetekin ekonomiko gutxiago eman arren, armagintzan inbertitzenez duela ziur dakigun banku-etiko kooperatiba bat.

Nik ere egin izan dut hori Artola, eta egiten dut oraindik, egu-nero. Balizko eskubide horren zain, beste hainbat gauzatan kon-promisorik ez hartzeko aitzakia aurkitzen dut. Badakit, beraz, zer-taz ari zaren… Hala ere, terapia egiteko gogo gutxirekin harrapatunauzu gaurkoan. Hori dela eta, nahiago nuke zure testuaren bestepuntu batean jarri arreta. Axola ez bazaizu noski? Kolektiboa etapertsona, pertsona eta kolektiboa, hain zuzen ere. Aipatzen duzuproduktu bat erostean enpresa baten aldeko bozka ematen du-gula eta egia da. Hala ere, askotan, gainontzekoetan jartzen dugubizitza errazari heltzen jarraitzeko aitzakia. Hau da, zer axola zaionik Coca-Colari nik bere produkturik ez erostea mundu guztiakbere horretan jarraitzen badu? Edo Zaran arroparik ez erostea?Dendak beteta jarraituko du ziur (eta jarraitzen du. Ez dut Zaranarroparik erosten baina sartzen ez zaidalako). Besteen jarreraepaitzen dugu eta gure ganoragabekeriaren errudun egiten ditu-gu. Agian honekin amaitzeko ordua da… Bihartik aurrera ez dut

Coca-Colarik erosiko! Eta zer demontre! Arroparik ere ez dut ero-siko baldintza justuetan egina dela ez badakit! Eta ze hostia! Goi-zago esnatu eta barazkiak azokan erosiko ditut! Eta… Buff Artola,ikaragarrizko pereza sartzen ari zait. Zuek hasi eta abisatu, ondo-an izango nauzue eta. Ni Carrefourrera noa erosketak egitera.

bateta

bat

Asteko irudia

Jon Artolaz

Mikel Alvarez

Josu Maroto

EuskalHerriarenABDak26 euskal zuzendarikzuzenduta, beldurra, zientziafikzioa eta fantasia uztartzendituzten 26 film laburrezosaturiko filma da EuskalHerriaren ABDak.

Gauzak horrela Mikel, egunero eskuan dugun pertsona mailakobozkaren arma boteretsuaz egiten dugun erabilpen zabarra iku-sita, ez dakit benetan nazio mailakoaz zein emaitza espero ditu-gun. Ez ote garen ari batzuetan, gure ekintzen ardura hartzea eki-diten, etengabe atzeratzen den balizko erabakitze eskubide ba-ten aitzakiatan.

Page 6: Goiberri 166. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Garapen Jasangarriari buruzko hezkuntzaz ikastetxeei eta irakasleeiaholkularitza emateko ekipamendu publikoak dira Ingurugelak. LegazpikoBrinkola auzoko eskola zaharretan dago Gipuzkoan sortu zen lehena, 1992an.

Iñaki Gurrutxaga LegazpiUnibertsitateaz kanpoko hez-kuntza sisteman ingurumenhezkuntza planak eta progra-mak koordinatzen dituzten eki-pamenduak dira Ingurugelak,eta Jasangarritasunerako Hez-kuntza garatzen laguntzen die-te EAE Euskal Autonomia Erki-degoko ikastetxe eta irakasleei.CEIDA (Centro de EducacionDidactico Ambiental) izenare-kin sortu zen lehena Bilbon1989an Eusko Jaurlaritzako bisailen –Hezkuntza eta Inguru-mena– ekimenez. Gaur gaur-koz lau daude, erkidegoko hiru

hiriburuetan bana eta Legazpi-ko Brinkola auzoan bestea.«Bilbokoa sortu ondoren,

Eusko Jaurlaritza ekipamenduhauek zabaltzeko toki bila hasizen, eta garai hartako Legazpi-ko alkateak, Prontxio Larraña-gak, Brinkolako eskola zereginhorretarako eskaini zuen, etaonartu egin zioten», adierazi duEdurne Huesa ordiziarrak, Brin-kolako Ingurugelako aholkula-rietako batek. 1992. urtea zen.Gerora sortu ziren Gasteizkoeta Donostiako zentroak. Hue-sak 15 urte daramatza bertanlanean. Denbora horretan, Jo-

xan Auzmendi ataundarra izandu lankide –irekieratik aholku-lari aritua, eta orain bi urte t’erdierretiratua–, eta gaur egun Gu-rutze Laboa pasaitarra.Goierri, Tolosaldea, Urola Er-

dia, Urola Kosta eta Debagoie-na da Legazpiko Ingurugelareneragin eremua. «Batez beste,91 bat ikastetxe izango ditugu,eta zuzenean 67 bati ematendiegu arreta Eskolako Agenda21aren bidez. Hortik kanpo dau-denei ere, laguntza ematen die-gu». Aurrerapen teknologikoeiesker, Eskolako Agendan dau-den zentroei baliabideak es-

Ingurumenari so

Bilbon, Donostian,Gasteizen etaLegazpin daudeEAE mailako lauingurugelak

Brinkolako zentroak91 ikastetxe hartzenditu bere baitan, eta67ri zuzenekoarreta ematen die

Page 7: Goiberri 166. zenbakia

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

kaintzen dizkiete atari digitalbaten bidez, eta horrek zentro-ekin komunikazio zuzena izate-ko aukera ematen die. «Bertaraere joaten gara, eta orain, batezere, Eskola Baratzako presta-

kuntza saioekin ari gara».

Baratzak, ikasketa tokiIkerketa, esperimentazioa etaebaluazioa da Ingurugelen le-hen lan-ildoa, eta horretarakojasangarritasunerako inguru-men hezkuntzako programakgaratzen dituzte: EskolakoAgenda 21 (kudeaketa, hezkun-tza eta partaidetza), Ikerketaproiektuak (Ikastetxe jasanga-rrien saria. IRAES 21) eta Aldiz-kako ebaluazio-prozesuak.Sentsibilizazioa eta informa-zioa da bigarren ildoa, Irakasle-en prestakuntza hirugarrenaeta Jasangarritasunerako etaIngurumen Hezkuntzako Balia-bideak (Unitate didaktikoak,Ihitza aldizkaria eta dokumen-tazioa zentroak) eskaintzealaugarrena.

Eskolako Agenda 21ean par-te hartzen duten ikastetxeen

artean abiatutako ikerketaproiektu bati egin dio aipame-na Huesak. «Eskola jasanga-rriaren izendapena lortzekoaurkezten dira zentro batzuk.Auditoria bat egiten zaie, eta

baldintzak betez gero, izenda-pena hori ematen zaie. Agirihori dutenek eskola jasanga-rrien IRAE sarean parte hartzendute». Eta sentsibilizazio etainformazioari begira, azkenbost urteetan bultzatzen ariden EAE mailako ikasleen kon-ferentzia nabarmendu du. «20bat ikastetxek parte hartzendute, eta dauzkaten iritziak,proposamenak eta konpromi-soak elkarjartzen dituzte».

Eskola baratzena da gauregun «garrantzia handia» har-tzen ari den proiektua, Huesakzehaztu duenez. «Eskola bara-tzak bultzatzen ditugu ikasketatoki bezala. Irakasle batzuekesan didate ikasleek gero etagutxiago dakitela nondik dato-zen jaki horiek. Eta horregatik,lehen beharrezkoak baziren,orain gero eta beharrezkoago-ak dira. Ikasleek bizitzeko elika-

gaien prozesua ikastetxeanbertan ikasteko modu bat da».

Ikasturte berriko gaiakHorregatik ez da harritzekoaGoierri beheko ikastetxeek Eli-kadura Jasangarria hartzea Es-kolako Agenda 21ean lantzekogaitzat. Bigarren ikasturtea da.«Alde batetik aztertuko dugugure aitona-amonen elikadu-ratik gurera zer aldaketa egondiren, eta aldaketa horiek ho-beak diren edo ez osasunerakoeta ingurumenerako». Erleekineta haziekin dagoen problema-tika ere jorratuko dute, baitabaserriaren egoera ere. «Geroeta baserri gutxiago dago, geroeta elikagai gutxiago ekoiztenda, eta horrek dependentziasuposatzen du». Azpeitia-Az-koitian gai bera landuko dute.

Goierri garaian, berriz, Eko-nomia Jasangarria hartu dutegaitzat. «Oraintxe ari dira anto-latzen, eta irakasleek presta-kuntza jaso dute dagoeneko.Bailarako ekonomiaren berrieman die Uggasak, eta ekono-mia jasangarrirako zer norabidehartu beharko lukeen azalduzaie. Ekonomia herri mailan zersektoretan dagoen aztertuko

dute, eta jasangarritasunarenbidean zer pausu eman erebai». Tolosaldean Kontsumoada gaia, Urola-Kostan Ekitateaeta Debagoienan Bizitzeko He-rriak, hirigintzari lotuta.

Eskolako Agenda 21a, ordea,ikastetxez harago doa, eta uda-lerriari berari ere eragiten dio.Hezkuntza komunitatearenpartaidetza du ardatz eta oina-rri, eta ikasleen protagonismoabilatzen du, bai eskolan zein es-kolatik kanpo. «Ikasleei mezuzuzenik ez zaie ematen. Inguru-men arazoak era kritiko bateanikertzera bultzatzen zaie, etaGarapen Jasangarriaren arabe-ra baloratzera, haien bizitzapertsonalean, ikastetxean etaherrian aldaketak eragiteko».Eta hitz-aspertua amaitzekoAfrikako esaera bat ekarri dugogora Huesak: «Haur bat hez-teko herri oso bat behar da».

Ezkerrean, Legorretako Ugaroherri eskolako ikasleak aurtengoBarazki festan. Eskuinean,Edurne Huesa Ingurugelakoaholkularia. UGARO / I.G.

nescok, Nazio Ba-tuen Hezkuntzarako

Erakundeak, jasangarritasunhezkuntzako mundu mailako25 praktika onenen zerrendasartu zuen Eusko Jaurlari-tzak Ingurugelen bidez susta-tutako Eskolako Agenda 21programa. Unescok gonbida-tuta, Japonian izan zen iazEAEko ordezkaritza bat.

«Horrek esan nahi du erre-konozimendu handia duelamundu mailan. Errekonozi-mendu hori Eskolako Agenda21ean parte hartzen ari denjende guztiarentzat da, hez-kuntza komunitatearentzateta udalentzat».

EAEko EskolakoAgenda 21arenlana aitortu duUnescok

U

Page 8: Goiberri 166. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Ez borondate txarrez,baina gizarte erabatespainolizatua daukagu»

Joxe AzurmendiIdazlea

AIMAR MAIZ

Page 9: Goiberri 166. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Aimar Maiz ZegamaDonostiaren eta Koloniaren(Alemania) artean bizi da JoxeAzurmendi (Zegama, 1941).Saiakerako Euskadi LiteraturaSaria eman diote berriki, Histo-ria, arraza, nazioa lanarengatik(Elkar, 2015). Uste ustelak sas-kitik ateratzen saiatu da berriz. Zein da Joxe Azurmendi? Zegamakoa naiz. Bar Manolozegoen etxean, Arizkorretanjaioa. Baina ez gatoz hortik;ama Kobakoa zen, eta aita —is-tripu batean hil zen— Astregibaserrikoa. Zegaman, kaleanjaio ala baserrian jaio, baserrikulturak agintzen du. Eta Do-nostian, eta Gipuzkoa guztian,eta Euskadin. Donostian, be-raiek besterik uste dute, bainabaserri kultura da: auzo kultura,ez dauka beste kulturarik. Gero,burges txiki donostiarren zer-bait diren harrokeria. Alemanian bizi zara urtearengehienean. Hura bestela da? Asko aldatzen da. Horregatikkonturatzen zara: hauek nolauste dute direla kosmopolitakedo hiriko kultura dutela? Nolaedukiko dute bada, atea irekiorduko Euskal Herrian mendibat daukazu aurrean eta! Zegamartzat aparte, zertzatdaukazu zure burua? Idazle,pentsalari... Euskararen langiletzat. Puntu.Beste ezer ez. Ez naiz literatoa,ez naiz filosofoa. Filosofiakoirakaslea naiz, eta oso filosofiazalea; literatura zalea ere bai.Umetan euskalduna nintzen,gero eskolan zigortua eta de-bekatua zegoen, Arantzazunere bai, eta gaztelaniatu eginnintzen. Euskara erabat zabar-tzeraino eta ez egiteraino. 17-18urteren bueltan, Joseba In-tsausti segurarrari esker hasinintzen berriro deskubritzen:«Aiba, zu euskalduna zara!». Gogoeta ere euskaraz, kultu-raz, herriaz egin izan duzu. Lan hor egiten dut, batez ere.Noski, mila gauza ezin dut egin,eta nire ikasketengatik egin ne-zakeen mundutxoa hori zen. Fi-losofia, kultura, euskal mun-

familietatik etorria. Familiakoraindik tradizioaren barruanzeuden. Frankismoaren pre-sioa erabatekoa zen gizartean,baina familietara askoz gutxia-go iristen zen. Baina oraingo in-basioa familietan sartzen da,tresna modernoagoak direnez.Franco hil ondoren ikaragarriegin da euskararen eta euskalkulturaren alde, baina arriskuaere askoz handiagoa da orain.Zeren gerta liteke euskaraz hitzegitea, baina espainolez pen-tsatuz eta kultura espainolatransmitituz. Arriskua hor dago. Herritar xumeak nola nabari de-zake jasotzen dituen eraginakez direla bereak, «naturalak»? Euskal Herrian badauzkaguabantaila batzuk. Frankismoajasan duen herriak defentsabatzuk garatu ditu: esaten zaiz-kion gauza asko ez sinesteko.Gure artean badago kultura batboterearekiko eta bere formaguztiekiko kritikoa dena. Pato-

duaren gogoeta... Orain, esatebaterako, nazioaren ingurukoa.Ez da bakarrik deskubritu nuelani neu euskalduna nintzela etahori debekatuta geneukala;baizik, deskubritu nuen zenbatkultura eta uste faltsu sartu di-guten. Orduan, nire bizitzarenparterik handiena desikastendago: irakatsi ziguten munduaedo propagandatik sartu digu-tena, desikasten. Eta pixka batberrikasten, zer izan gaitezke-en. Aitortu dizut dena.Biluzketa intelektual hori beha-rrezkoa da? Geuk pentsatutako mundu be-rri bat ikasteko. Euskal Herrikoegoeratik, euskal arazoak bir-pentsatuz geuk zer egin deza-kegun ikasi behar dugu. Arazohori belaunaldi bakoitzari plan-teatzen zaio. Guk eduki dugunborroka ez daukazue zuek. Gufrankismo kumeak gara, era-bat. Zuek beste gauza batzuenkontra egin beharko duzue bo-rroka intelektuala. 1970-80ko belaunaldikoekbeste hezkuntza eredu bat izandugu, zuenetik desberdina. Hiz-kuntza galtzerik ez dugu izan,orokorrean. Gazteek zer dauka-te, bada, desikasteko? Ikaragarrizkoa da hemen dago-en inbasio kultural espainola.Ikaragarrizkoa da. Horretazkonturatzeko, lagungarria dabeste kultura batean bizi izatea.Hemen naturaltzat hartzenden mila gauza, konturatzenzara naturala hemen bakarrikdela, Bidasoa pasatu ordukojada ez duela balio. Alderantziz,ikusten duzu ez dela batere na-turala, Estatuak sartzen duenkulturaren inposizioak dira. Nola sartu digute hori dena?

Estatuaren ahalmena halakoada, propaganda bidez —irrati,telebista, egunkari...—, ezenezin zara libratu hortik. Ez daborondate txarragatik, bainagizarte erabat espainolizatuadaukagu. Sentitzen dut. Zure umetan baino gehiago? Beste modu batera. Gehiago,ez dakit. Egia esan, gure kulturanolabait euskaldunagoa zen,

logikoa izateraino askotan, ze-ren gaur jende askok jarreradauka ordena esan nahi duenguztia negatibotzat jotzeko.Izugarri arriskutsua da, gizartebat anulatzeko gauza da hala-ko jarrera bat. Baina bada de-fentsa bat ere. Ez da aski alter-natibak sortzeko, zeren horre-tarako beste jarrera positibobatzuk garatu beharra dago.Zeren, azkenean, ukatuz ez daegiten gizarte bat. Ukazioarenkultura handi bat daukagu,gehiegizkoa. Nola dago euskal gizartea? Desegindako gizartea iruditzenzait. Negatibotik indar handiadaukagu, eta positibotik gu-txiago. Adibidez, lehen lana ba-lio inportantea zen; lanaren etalangileen zentzu moral eta eti-ko indartsua egon da. Uste dutgaur ez dagoela. Lana gaur ezdago baloratuta. Gure aitaren-gandik gure umeengana askogaldu da kontzientzia hori. ‘Historia, arraza, nazioa’ liburusarituan nazio etnikoa eta zibi-koa bereizten dituen diskurtsoahankaz gora bota duzu. Mito bat puskatu nahi izan dut.Ia haserre idatzitakoa da liburuhori. Guri beti esan digute nazio

txikien nazionalismoa guztiznegatiboa dela: sentimentalis-mo hutsa, irrazionala dela, na-zioaren kontzeptu etniko arra-zista daukala. Parean, alderan-tzizko diskurtsoa dago: aberrihandia, Espainia, estatua,konstituzioa... Alegia, nazio zi-bikoa deitzen dena, ontzatemateko. Hori faxismo espai-nola besterik ez da. Eta ez dago dikotomiarik? Dikotomia horrek zer oinarridaukan estudiatu nahi nuen.Frantziaren eta Alemaniarenarteko 1870eko gerran, frantse-sek sortu zuten, Renan-ek eta.Alemanen kontrako propagan-da-doktrina zen, gerra galduzutenean egina. Espainiak betiFrantzia kopiatzen du, eta Bil-botik eta Donostiatik Madril ko-piatzen da. Estatu tresnarik ezduen nazio bat, luzarora desa-gertzera kondenatuta dago.

«Euskararenlangiletzat daukatnire burua. Puntu.Ez naiz literatoa,ez filosofoa»

«Nire bizitzarenparterik handienapropagandatiksartu digutenadesikasten dago»

«Ikaragarrizkoa daEuskal Herriandagoen inbasiokultural espainola,Estatu inposizioa»

«Euskal gizarteadesegindakoa delairuditzen zait;negatibotik indarhandia daukagu»

Page 10: Goiberri 166. zenbakia

10 GOIBERRIERREPORTAJEA

Arkaitz Apalategi Euskal zinema aspaldiko garaigozoenak bizitzen ari da, etadenen ahotan dabiltza Loreaketa Amama bezalako filmak.Euskal zineak badu beste aldebat, ordea: laburmetraietan etabideogintzan afizioz jardutzenduten dozenaka zalerena. Ho-rietako batzuk bildu eta egitas-mo berri bati ekin diote: beldu-rrezko eta fantasiazko zinema-gintza oinarri hartuta, EuskalHarriaren ABDak film kolekti-boa osatu dute. Bertan partehartu duten egile goierritarre-kin izan da GoiBerri.Proiektuaren ernamuina izan

den taldean aritu dira hasiera-tik Mikel Alvarez eta Jon Artolabeasaindarrak. Izan ere, Katio-tsak taldearen ingurutik sortu

zen ideia. Hasierako asmoa«Ataun of the deadfilmaren hi-rugarren zatia» egin eta huraaurkezteko laburmetrai batzukegitea bazen ere, elkarrekin bil-du zirenean, ideiak beste formabat hartu zuela azaldu dute.«Horren inguruan hitz egitekoelkartu ginen, garagardo ba-tzuen inguruan; pilota pixkana-ka handitzen joan zen eta bizipropioa hartu zuen». Hala, ha-sierako asmoa baztertu etaEuskal Herriko jende ezberdi-nak parte hartuko zuen filmebat egitea erabaki zuten.

Artolaren arabera, «kontuahanditzen» joan zen eta «geroeta sare zabalagoa» osatzenhasi ziren. Aurreneko gonbida-penak «proba moduan» eginzituzten, «baina jendearenerreakzioa ikusita pentsatu ge-nuen, zergatik ez dugu egiteneuskal bideogintzaren argazkiorokor bat?». Hala, laburme-trai egile profesionalak eta bi-deogile amateurrak bilduko zi-tuen proiektu bati ekin zioten.

Oinarria garbiHasieratik garbi izan dituzteproiektuaren oinarriak. «Pro-dukzio osoak euskaraz eta Eus-kal Herrian egina izan beharzuen, euskal elementuren ba-tean oinarritua, eta genero mo-duan beldurra, fantasia eta

zientzia fikzioa izango zitue-na». Genero horren zergatiazgaldetuta, «zerbait ezberdina»egin nahi zutela esan du Alva-rezek. «Gu euskaldunak garaeta euskaraz bizi gara, bainazenbait gustu edo zaletasune-tan ez dugu edukirik euskaraz».Azken aldian euskaraz zinegehiago egiten bada ere, «orainarte gutxi landu den generoa»dela uste du; hala ere, «askoematen duen generoa da, as-katasun handia ematen du, etagainera, egiterakoan ere ondopasa dezakezu». Hala ere,Euskal Harriaren ABDan parte hartu duten goierritarrak. A.APALATEGI

Euskal zinearen B aldeaFantasiazko eta beldurrezko zinema oinarri hartuta, «euskal bideogintzarenargazkia» egin nahi izan dute, 26 talde eta egile bilduko dituen filma osatuz;Datorren astean aurkeztuko dute ‘Euskal Harriaren ABDak’ film kolektiboa.

Page 11: Goiberri 166. zenbakia

GOIBERRI 11ERREPORTAJEA

apaltasunez hartzen dute egi-tasmoa. «Honek ez du euskalzineman eragiteko inolako an-biziorik, honekin ez dugu zineaaldatuko. Hau harrikara bat da,baina behintzat Victoria Euge-niako aurkezpenera joaten ga-renean, egindakoarekin gustu-ra eta harro joango gara».

SekretupeanProiektuaren lehen lantaldea2014ko ekainean hasi zen bil-tzen, eta gonbidapenak uztailaldera bidali zituzten. Harrez-kero proiektua sekretuan man-tentzea lortu dute, eta asko ha-rritu egin ditu horrek. «Galdetuizan digute ea nola den posibleurte eta erdian sekretuan man-

tentzea, baina guretzako errazaizan da, jendeari ezer ez esate-ko eskatu genion, eta ez duteezer esan».Izan ere, gonbidapenetatik

hasita, oso ondo zaindu zituz-ten xehetasun guztiak. Jendeari«txosten sekretu bat» bidali

zioten; «pergamino bat zen, lo-gia ikutu horrekin». Izan ere, de-taile bakoitzari «20.000 buel-ta» eman dizkiote.

Letra bat, labur batEuskal Harriaren ABDak 26 le-tra izango ditu, eta horietakobakoitza laburmetrai bat izan-go da. Eñaut Tolosa beasainda-rrari A letra egokitu zitzaion. Fil-meko «lehen laburmetraia iza-tearen erantzukizuna» sentituzuela azaldu du, eta hasieran,«zerbait handia egiteko beha-rra» sentitu zuela. «Baserri ba-tean egiteko ideia nuen, eta eki-poarekin joan nintzenean, hanhasi ziren, hemen grua bat sar-tu behar dugu, hor travelling

bat... eta pentsatu nuen, base-rria erori egin behar da!». Or-duan norabidez aldatu etabeste era batera hartzea era-baki zuen: «Zerbait punkiagoaegin eta gozatzea». Urretxu-Zumarragako KKin-

zona taldekoak ere gozatu egin

dute esperientziarekin. Labur-metraia «modu horizontal etaautogestionatuan» egiteak es-pero baino zailtasun gehiagosortu dizkiela aitortu dute, bai-na «oso gustura» daude emai-tzarekin. Jende gehiagok lagun-du badie ere, 8-10 lagunen ar-tean egin dute lanik handiena.Alvarezek eta Artolak ere la-

bur bat egin dute. «Gu zaleakgara, gidoi eta edizio aldetikondo moldatzen gara, bainaerrodaje aldetik ez daukaguideiarik ere». Hala, ondo graba-tu zezaketen zerbait egiteapentsatu zuten, eta dokumen-tal faltsuaren aldeko apustuaegin zuten. Bidean «asko ikasi»dutela azaldu dute. Behin grabaketa eta edizio

lanak bukatuta, orain lana jen-daurrean aurkeztea besterik ezzaie gelditzen. Horretarako, Do-nostiako Fantasiazko eta Bel-durrezko Zinemaren Asteaizango dute erakusleiho ga-rrantzitsuena. Izan ere, azaroa-

Datuak

26Egile. Euskal Herriko zazpi lurral-deetako 26 talde edo zuzendarikegin dituzte filmeko laburme-traiak; horietatik 3 goierritarrak.

aurkezpenak: -Azaroak 5: Donostiako Fanta-siazko eta Beldurrezko Zinema-ren Astean.-Azaroak 13: Estreinaldi ofiziala.Euskal Herriko zazpi hiriburuetanbatera emango dute filma.-Azaroak 14: Beasaingo Usurbeantzokian.

ren 5ean Victoria Eugenian es-

kainiko dute Euskal HarriarenABD-ak filma. Hilaren 13an, be-rriz, Euskal Herriko zazpi hiribu-ruetan batera estreinatukodute. Handik aurrera, herriz he-rri ibiliko dira, kultur etxe, gazte-txe, taberna eta bestelako le-kuetan beraien lana aurkezten.

Page 12: Goiberri 166. zenbakia

Eskualdeko gazteenahotsa entzuteko guneaGazteen nahietatik eta beharretatik abiatuta, arazoak, proiektuak, ilusioak,aldarrikapenak eta gogoetak bilduko dituen gunea sortu dute Goierrikogazteek. Ta hik? proiektuaren eraketa fasean murgilduta daude orain.

Erredakzioa Gazteen bozgorailu izatekohelburuarekin sortu dute Goie-rrin Ta Hik? proiektua. Garapenfasean daude oraindik, bainaargi dute gunearen izaera zeinizan behar den: «Goierriko gaz-teon zein gazte eragileen deial-diak, arazoak, proiektuak, ilu-sioak, aldarrikapenak, gogoe-tak eta bestelakoak zabaltzekoeta nahi bezain beste eztabai-datzeko aukera eskainiko duengunea».Gazteen nahietatik eta be-

harretatik abiatuta, «anitza,irekia, parte hartzailea eta as-kea» izango da Ta hik? proiek-tua. Sortze bidean daude orain,udan hasitako bideari jarraipe-na ematen. Hala jakinarazi duproiektua garatzen ari diren tal-deak: «Uda aldera biltzeari etaproiektuaren oinarriak finka-tzeari ekin genion. Behin oina-rriak adostuta, proiektuareneratze fasean murgilduta gau-de».

Proposamenak jasotzenProzesu honetan, baina, es-kualdeko ahalik eta gaztegehienek parte hartzea nahi

dute, denen artean «proiektuakonpartitu, definitu eta eraiki»ahal izateko. Horretarako proposamenak

jasotzen aritu dira, bihar, urriak31, Beasainen egingo dutenasanbladan denak eztabaida-tzeko. 11:00etan elkartuko dira,Loinazko San Martin plaza az-pian.

Ekarpenak, ezinbesteanBeasainen egingo duten bilku-

rara joaterik ez duenak, [email protected] bidali ditzake ekar-penak eta proposamenak. Facebook eta Twitter komu-

nitateetan kontua du Ta hik?proiektuak eta atari horien bi-dez ere egin ahalko da proiek-tuaren inguruko jarraipena.Hala, bai Facebooken eta baiTwitterren proiektuaren berriemateko Ta hik? leloa erabil-tzeko eskaera egin dute.

Babeslea

12 GOIBERRIGAZTEAK

«Anitza, irekia,parte hartzailea etaaskea» izango daproiektua gazteenesanetan

Page 13: Goiberri 166. zenbakia

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

Loinaz Agirre BeasainJosetxo Zufiaurre beasainda-rrak Irakaskuntza Beasainen li-burua kaleratu berri du. Bea-

saingo Ikastolaren sortzailee-tako bat izan zenez, ikastolariburuz liburua idaztea pentsatubazuen ere, azkenean, Bea-saingo irakaskuntza osoa az-tertu eta jaso du. Dena den, Ikastolak eta Ixa-

bel Olanok tarte berezia har-

tzen du liburuan. BeasaingoIkastolako lehenengo andere-ñoa izan zen Olano. Argazkian,Alkartasuna Lizeoak antolatu-

ta 1977ko urriaren 16an ospatuzen Kilometroak jaian kilome-troak egiten ikus daiteke Ixabel,Milagros ahizparen ondoan, se-mea aurrean duela. 2001eanere berriz egin zen Kilometroakfesta Beasainen, Andramendiikastolak antolatuta.

Ixabel Olano 1977an Beasainen egin zen Kilometroak festan, ondoan ahizpa eta aurrean semea duela. JOSETXO ZUFIAURRE

LehenengoKilometroakfesta

Page 14: Goiberri 166. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Erori gabe ibiltzekoEtxe barruan eta etxetik kanpo adinekoek izaten dituzten erorikoakprebenitzeko aholkuak eman dituzte adituek Beasainen. Etxe barruan bertanhartu behar dira neurriak, eroriko gehienak etxean gertatzen dira eta.

Loinaz Agirre BeasainDatuek diotenez, adineko per-tsonak, urtean behin edogehiagotan erori egiten dira.Horrek, segurtasun eza eragi-ten du eta etxean geratzekoarriskua ekar dezake. Erorikobatek, gainera, ondorio larriakizan ditzake. Dena den, adineko pertso-

nek etxean nahiz kalean izatendituzten eroriko asko ekidindaitezke, neurri erraz batzukkontuan hartuz gero. Beasain-go hitzaldian hainbat aholkueman zituzten adituek eroriko-ak saihesteko.Kontuan izan behar da erori-

ko gehienak etxean gertatzendirela, eta norberaren etxea be-har berrietara egokitzea daneurrietako bat. Aldaketa txikibatzuk eginda, prebenitu dai-tezke eroriko gehienak. Zenbaitetxeko lan eserita ere egin dai-tezkeela jabetzea garrantzi-tsua da. Ez da komeni aulkiakerabiltzea altueretara igotzeko,eta enkarguak egiterakoan ho-bea da orgatxoa erabiltzea. Horrekin batera, ezinbeste-

koa da ikusmen eta entzumenona edukitzea, segurtasunezibiltzeko etxean eta kalean.Ikusmen eta entzumen azter-ketak aldiro egitea komeni da.

Oinetako egokiakOinak zaintzeak eta oinetakoegokiak erabiltzeak asko la-guntzen du oinez ibiltzerakoan,egonkortasunari eta orekarieusteko. Horregatik, oinetako-ak erosterakoan kontuan hartubehar da zapata-orkoia eta oi-naren forma. Oinetako trinkoakerabili behar dira, oinari ondoeusten diotenak, barrualdesendoarekin eta zola irrista-gaitz baina malguekin. Etxeansaiatu ez ibiltzen galtzerdi hu-tsean edo oinutsik; eta ez era-bili oinetako atze irekirik edo or-poan sendogarririk ez duenik.

Medikuarengana joanErorikoren bat gertatzen dene-an, medikuarengana joatea ko-meni da, gertatutakoa konta-tzeko eta zergatik gertatu denaztertu ondoren, berriro gertaez dadin.

Etxe barruko aholkuak Etxe barruan gertatzen dira erori-korik gehienak. Hona hemen zen-bait aholku.sukaldean. Eduki sukaldeko tresnak eskuraeta ordenatuta. Ez gainkargatuentxufeak. Zorua lehor eta garbieduki.bainugelan. Bainuontziaren ordez dutxa jarri.Heltzeko barrak jartzea ere kome-nigarria da. Alfonbra irristagaitzajarri dutxa barruan eta kanpoan.Altxa komunaren altuera, eta eus-teko barrak jarri.

Logelan eta egongelan. Erraz mugitzen uzteko moduanjarri altzariak; kendu pasoa gale-razten duten altzariak eta traste-ak. Oheak zorutik 45-50 zentri-metrora egon behar du. Kendu alfonbrak, edo sistema irristagai-tzekin lotuta eduki.Argia. Argia egoki erabili behar da, txokoguztietara iritsi dadila, baina dirdi-ra handiegirik gabe. Gauerako argipilotuak jarri korridoreko entxufe-etan. Eskailerak dauden kasuetanondo argiztatu.

Page 15: Goiberri 166. zenbakia

GOIBERRI 15INTERNET

saretik

Sarean ikusia

BERRIA egunkaria sakelakoanirakurri daiteke ostiraleroBerria Astekaria aplikazioa sortu du BERRIA egunkariak, astekoartikulu hautatuak sakelakoetan eta tabletetan eskaintzeko.Google Play eta Appeleren App Store dendetan eskura daitekeaplikazioa doan, eta ostiral goizero asteko albiste esangura-tsuenak jaso daitezke.

Aplikazioa eskuratzen duenak astean zehar argitaratu direnartikuluen aukeraketa berri bat sarean dela jakinarazten duenpushoharra jasoko du sakelakoan edo tabletean, nahi dueneandiseinu erakargarri eta moderno batekin, era errazean irakurriahal izateko. Albisteen aukeraketa BERRIAko editoreek egingodute eta astero 12 eta 20 albiste inguruko bilduma zabaldukodute: iritzi artikuluak, analisiak, elkarrizketak, kronikak edo erre-portajeak.

Albisteak sare sozialetan elkarbanatu ahalko dira eta irudiaketa bideoak ere ikusi ahalko dira aplikazioaren bidez. Berria Astekaria aplikazioa

Euskal Herrikofesta guztiaksaren bildutaAsteburuan edo asteko edo-zein egun buruzuritan festara-ko gogoa duzula, baina zer nonegongo den ez dakizula? Baorain sakelakoan, ordenagai-luan edo tabletean Euskal He-rriko jai guztien zerrenda izangoduzu eskura, nahi duzuneannahi duzun tokira joateko.

Euskal jaizaleen ataria sortudute, urte osoan zehar modudesinteresatuan herrietako etaauzoetako jaiak antolatzen di-tuzuenon ataria. Bi modutaraegin liteke bilaketa webgune-an: jaiak non dauden bilatuta,edo noiz diren galdetuta. Mapaedo egutegi baten bidez adie-razten dira festak, Euskal Herri-ko zazpi probintzietakoak.

Komunitate irekia da, etajendeak bere ekarpena egitekodeia egin dute webguneen sor-tzaileek,tokian tokiko festeneta jaien berri webguneanemanez. Topajai.eus

Klik Klik

Blogarizientziazaleak Zientzia.eus atariak beste atalbat du orain egun batzuetatikhona, blogari zientziazaleenedukiak plazaratzeko guneaizango dena. Zientziazale eus-kaldunen komunitatea indartunahi dutelako gehitu diote blo-gen atala webguneari, eta bidebatez, zientzia edukiak bilatzendituztenei eskaintza osoago batemateko. zientzia.eus

Change.orgeuskarazZerbait aldatzeko asmoz sina-durak biltzen dituenChange.org atariak 14 hizkun-tzatan eskaintzen du zerbitzua,baina ez euskaraz. Hori alda-tzeko kanpaina egiten ari dira,webgunea euskaratzeko eska-tuz. Euskaratze hori profesionaledo kolaboratzaile bidez egiteaproposatu dute. euskaragara.net

Page 16: Goiberri 166. zenbakia