GREZIA

46

description

GREZIA. Grecia, Helénica Errepublika, Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. Inguratzen dituen itsasoak Jonikoa, Egeoa eta Mediterraneoa dira. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.Atenas da hiriburua. AINTZINAKO GREZIA. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of GREZIA

Page 2: GREZIA

Grecia, Helénica Errepublika, Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea.Inguratzen dituen itsasoak Jonikoa, Egeoa eta Mediterraneoa dira. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.Atenas da hiriburua.

Page 3: GREZIA
Page 4: GREZIA

Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen.

Page 5: GREZIA

Antzinako Grezia 900 urte inguruko garaia da, Mizenas-eko hondamenditik erromatarren konkista arte. Kultura, politika eta artean oinarrituz, lau alditan banatu daiteke: Aro Iluna ,Aro Arkaikoa ,Aro Klasikoa eta Aro Helenistikoa.

Page 6: GREZIA

Mizenas-eko zibilizazioaren hondamendiarekin hasi zen. Bere akropoliaren gainean zutik iraun zuen gotorleku bakarra Atenas izan zen. Garai honetako greziarrak kokaleku gutxiago eta txikiagoetan bizi izan ziren. Gosetea, despopulatzea eta kanpo-merkataritzaren falta nagusitu omen ziren.

Page 7: GREZIA

Artea ere gainbeheratu zen. Garai honetan antzinako greziar idazkera silabikoa galdu egin zuten. Honen ondorioz, ez dago aro honetako datu zehatzik.

Page 8: GREZIA

Aro honen amaieran, hiri-estatuak edo “Polis” eta greziar idazkera alfabetiko berria sortu zituzten.Lehenengo ``polis´´ greziarra Smirna deitzen zen, Asia Txikian kokatuta zegoena (oraingo Turkia)

Polis aintzinako Grezian, Aro Ilunetik erromatarren aginteraino, sortu ziren hiri-estatuei deitzen zaie. Polis hiriari eta inguruko lurraldeari deitzen zitzaion. Askatasun eta autonomi politiko asko zuten eta ez zegoen hiriaren eta nekazal-guneen arteko liskarrik. Hiritarrik gehienak nekazaritzaren etekinetik bizitzen ziren.

Page 9: GREZIA

Aro honetan greziar ekonomia, kultura eta artea berpiztu ziren. Teoria politikoan aurrerapen handiak izan ziren, hiri-estatuetan demokraziak, filosofiak, teatroak eta olerkigintzak goieneko uneak bizi izan zituzten.

Idatzitako lengoaia ere berpiztu zen. Garai honetan biztanleriaren hazkunde handia jasan zuen, eta honen ondorioz greziarrek Mediterraneo itsaso osoan zehar eta baita ere Itsaso Beltzean kolonia ugari sortu zituzten.

Page 10: GREZIA

Aro honen hasieran Greziako hiri-estatu batzuen eta Persiar Inperioaren arteko lehiak Mediar Gerrak sortarazi zituen. Persiarrek ezin izan zuten Grezia menperatu. Gerra hauetatik Atenas irabazle nagusi atera eta Greziako lehen potentzia bilakatu zen.

Page 11: GREZIA

Honek beste zenbait hiri-estaturekin lehia berriak ekarri zituen, batez ere Espartarekin.

Eta lehiatik gerrara berriro, Peloponesoko Gerra. Espartak eta bere aliatuek Atenas garaitu zuten.

Page 12: GREZIA

Ondorengo urteetan greziarren arteko gerrek jarraitu zuten. Tebas hiri-estatuak Mazedoniari laguntza eskatu zion. Filipo II. Mazedoniako erregeak persiarren menpe zeuden Asiako greziar hiriak askatzeko Greziako buruzagi bilakatu nahi zuen.

Page 13: GREZIA

Greziaren barruko etsaiak garaitzea lortu zuen, baina Persiaren aurkako gerra prestatzen zuela hil zuten. Alexandro Handia bere semea izan zen bere ametsa lortu zuena.

Urte gutxiren epean Persiar Inperioa menderatu eta Indiaraino iritsi zen, baina 34 urte betetzear zegoela hil zen, eta Aro Helenistikoa hasi zen.

Page 14: GREZIA

Aro honetan Greziako arte eta kulturaren onenetarikoa sortu zuten, batez ere Atenasen. Partenoia garai honetakoa da. Euripides eta Sofokles dramagileak, Aristoteles, Platon eta Sokrates filosofoak, Herodoto historialaria, Simonides olerkaria eta Fidias eskultorea aro honetako izen aipagarrienetakoak dira.

Page 15: GREZIA

PLATON:Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan

zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. etika, politika,

metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen.ARISTOTELES:Grezia Klasikoarenzientzilari, filosofo eta idazlea. Platonekin batera,

mendebaldeko pentsamoldean filosofo garrantzitsuenetarikoa

izan zen. ARISTOTELES ETA PLATON

Page 16: GREZIA

SOKRATES:Grezia Klasikoaren filosofoa.Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan eta aparteko eragina izan zuelako Platonengan.Bere irakaskuntza guztiz ahozkoa da, ez baitzuen ezer idatzi, bere irakaskuntza elkarrizketan (dialogoa) oinarritzen delarik.

FIDIAS: Antzinako Greziako eskultore ospetsuena izan zen. Margolari eta arkitekto izan zen ere, lehen greziar klasizismoko garaikidea.SOFOKLES:antzerkigile greziar klasikoa Tragedia landu zuten hiru egile handiren artean dago, Euripides eta Eskilo-rekin batera.

SOKRATES

FIDIASEN ESKULTURA

Page 17: GREZIA

Alexandroren inperioa desegin zen ia bera hil bezain laster, baina bere konkistek greziar mundua era iraunkorrean aldatu zuten.

Milaka greziar bidaiatu ziren berarekin edo beraren atzetik Alexandrok bere aurreratzean sortutako hirietan kokatzera, Egiptoko Alexandria garrantzitsuena izanez.

Page 18: GREZIA

Izan ere, zibilizazio helenistikoaren hiri garrantzitsuenak egungo Greziatik kanpo zeuden.

Alexandriaz gain, egungo Turkiako Antiokia izan zen kultura helenistikoaren gune kultural nagusia.

Page 19: GREZIA

Antzinako greziar gizartearen ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: askeen eta esklaboen arteko banaketa, gizonezko eta emakumezkoen eginkizun ezberdinak, jaiotasunaren oinarritutako ezberdintasun-gabezia erlatiboa eta erlijioaren garrantzia.

Page 20: GREZIA

Greziarren iritziz, edertasuna, ordena, harmonia, oreka eta aldeen arteko proportzioa gidatzen dituzten kontzeptuak. “klasikotasunaren” kontzeptua zehaztu Hori lortzeko 3 arkitektura ordenak sortu zituzten.

Page 21: GREZIA

A) DORIARRA: Greziako penintsulan sortua,lehendabizi zurez eraikitzen zituzten eta gero harriz.Ez dute oinarririk eta enborrak ildodunak dira.Kapitela bi osagai ditu:1)Ekinoa,Gainazpikatu den kono itxura du.2)Abakoa,oinarriz karratu eta formaz prismatikoa du.3)Hiru elementu nagusi entablamenduan:Arkitrabe laua, triglifoak eta erlaitza.

Frontoia

Metopa

Triglifoa

AbakoaEkinoa

Frisoa

Arkritabea

KapitelaEnborra

EstilobatoaEstereobato

a

Estereobato

Page 22: GREZIA

B) JONIARRA: Asia Txikiko kolonia joniarretan sortua.Estilo finagoa eta estilizatuagoa.Oinarria konposatua du,enbor ildodunak,ertzak kamusturik,kapitela kiribildua, entablamenduaren arkitrabea zerrenda horizontalean banatzen da.

Frisoa

Kapitela

Arkitrabea

C

Basa

Page 23: GREZIA

C) KORINTOTARRA: Akanto-hostoen itxurakoa zen. Eskultore batek aro klasikoan sortu zuen kapitela hau.Korintoko hilerriko eskaintza baten miretsi zituen akanto hosto sorta batzuetan inspiratu eta gero.

Arkitrabea

Kapitela

Enborra

Basa

Page 24: GREZIA

Eraikin motak: Tenpluak eraikin tipikoena da. Megaron mizenastarra dakarkigu. Jainkoen etxetzat zuten. Apaiz gutxi batzuk baizik ez ziren hartan sartzen.

Page 25: GREZIA

Konkistako heroien ondorengoek ezarritako erregimen aristokratikoa egintzen zuten Grezian. Geometrikoa zen artea aurkezpen forma estereotipatua eta antinaturalista bideratu zituena .

Page 26: GREZIA

Apur batzuk besterik ez dira egun arte kontserbatu. Margolanak eta argi- ilun mota

baten bitartez modelatzen zituzten gorputzak.Apelesek pinturaren kalumnia izeneko obraren

literarioa Qattracentoan margotu zuen.Marrazketa-teknika ezagutzeko zeramika

zeukaten.Bi pintura teknika erabili zitzaten: irudi beltzena

eta irudi gorriena.

Kaliza Anfora

Page 27: GREZIA

Greziaren kirolaren jatorria joko olinpikoen bidez garatu zen. Jatorrizkoak, Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, K. a. 776tik 393. urtea arte. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an Atenasen ospatu zirenak izan zen.

Page 28: GREZIA

Greziar mitologia Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera azaltzeko istorio multzoa da.

Page 29: GREZIA

Afrodita maitasunaren eta edertasunaren jainkosa.

Adonis betirako gaztea eta heriotzaren eta naturaren urteko berrikuntzaren jainkoa.

Page 30: GREZIA

Apolo musika eta poesiaren jainkoa. Dafne, driade bat zen

(zuhaitzetako lamia)

Page 31: GREZIA

Ares Gudaren jainkoa.

Artemisa Ehiza eta basatien jainkosa.

Page 32: GREZIA

Atenea jakinduriaren jainkosa.

Dioniso ardo eta jaien jainkoa.

Page 33: GREZIA

Hades lurrazpiaren jainkoa.

Hera ezkontza eta emakumearen jainkosa

Page 34: GREZIA

Poseidon itsaso eta lurrikaren jainkoa.

Zeus zeru eta trumoiaren jainkoa. Jainkoen Errege Gorena .

Page 35: GREZIA
Page 36: GREZIA
Page 37: GREZIA
Page 38: GREZIA
Page 39: GREZIA
Page 40: GREZIA
Page 41: GREZIA
Page 42: GREZIA
Page 43: GREZIA
Page 44: GREZIA
Page 45: GREZIA
Page 46: GREZIA