Greziar Arkitektura
-
Upload
mfresnillo -
Category
Spiritual
-
view
5.198 -
download
14
description
Transcript of Greziar Arkitektura
Greziar Arkitektura
Errepasoa
Sarrera
• Arte klasikoa Mendebaldeko arteko oinarri formal eta estetikotzat hartzen da.
• Arte hau Grezian jaio zen eta ondoren Erromatar Inperioan jarraitu zuen.• Greziar arteko kronologia da:
– Garai Arkaikoa: k.a. VIII. mendetik k.a. VI. mendera– Garai Klasikoa: k.a. V. eta IV. mendeak– Garai Helenistikoa: k.a. IV. mendetik k.a. II.
mendera
Sarrera
• Garai Arkaikoa:– Formazio garaia da– Bertako oinarriei beste eraginak gehitu
zitzaizkien:• Kretako zibilizazioa• Mizenako zibilizazioa• Ekialdeko eraginak, bereziki Egiptokoak
– Artea abstrakziotik naturaltasun espresibora bilakatu zen.
Sarrera
• Garai klasikoa:– Arte honetako gailurra da– Manifestazio artistiko guztiak haien
gorenera iritsi ziren – Polisetako zabalkuntza politiko,
ekonomiko eta kultural garaia da, bereziki Atenasekoa.
– Demokraziako garaia da– Egoera hau mantendu zen Peloponesoko
Gerrak arte, hauen eraginez krisi garai bat hasi baitzen.
Sarrera
• Garai Helenistikoa:– Greziako kulturak eraldaketa sakona jasan
zuen– Alexander Handiak Greziar kultura zabaldu
zuen– Kulturarekin batera, Artea zabaldu zen ere:
• Forma artistikoak• Konponketa teknikoak
– Grezia arteko erreferentea bilakatu zen Mediterraneo osoan.
Espazio geografikoa• Grezia gune nagusia bada ere, zibilizazio hau
beste zonaldetatik zabaldu zen ere arrazoi hauengatik:– Greziar kolonizazioa (komunikatzeko barne
arazoak bultzatua –orografia zaila, politikoki banatua polis desberdinetan-)• Italiako Hegoaldea eta Sizilia (Magna Grezia) • Mediterraneoko Ekialdeko kostaldeak (Turkia, Ekialde Hurbila)• Mediterraneoko beste kostaldeak.
– Zabalkuntza Helenistikoa (Alexanderrekin).
Greziar zibilizazioa
• Ideologikoki:– Askatasuna eta norberaren independentzia– Isodomia: berdintasuna gizon libreen artean
• Pertsona haien kulturaren erdia da: dena egiten da gizakiaren neurrian.
• Mitologia eta erlijio aberatsak: Jainkoak edertasun ideala espresatzeko erabiltzen ziren.
• Arrazoia, obserbazioa eta esperientzia errealitateko oinarriak dira: Filosofia eta beste Zientziak garatu ziren.
Arkitektura: Oinarriak
• Greziarrek lan orekatuak eta proportzionalak sortu zituzten.
• Ikusia izateko arkitektura bat da (tenplua)– Balio eskultorikoak, bolumenak– Eraikuntza eskultura bat bezala hartzen da
• Edertasuna= proportzioa eta neurria: – Gizakiaren ikuspuntutik hartzen da – Kolosalismoaren aurkakoa da.
Arkitektura: Oinarriak
• Polisaren antolakuntzak ez zuen lagundu jauregiak garatzen.
• Tenplua oinarrizko eraikuntza da, jainkoaren erresidentzia, ez da toki bat jendearentzat
• Beste eraikuntzek konbinatzen zituzten edertasuna eta konponbide praktikoak:– Antzokiak– Santuarioak– Gimnasioak
• Urbanismoko garrantzia: Miletoko Hipodamus oinplano ortogonala sortu zuen.
Eraikitzeko sistemak
• Dinteldua da eta lasaia eta orekatua bezala agertzen da.
• Lerro nagusiak horizontalak eta bertikalak dira.• Oinarrizko elementua zutabea da.• Materialak: kareharria eta marmol zuria.• Hormak silare erregularrez egiten dira,
zementurik gabe (soga y tizón).• Eraikuntzak polikromatzen ziren. • Neurriak ez dira finkoak, horregatik orden
desberdinak daude.
Ordenak
• Dorikoa:– Zutabeak
• Oinarririk gabe• Ertz biziko fustea• Kapitel sinplea, dekoraziorik gabe
– Taulamendua• Frisoa banatua
– Metopak– Triglifoak
– Erlaitza– Hiruki formako frontoia
• Greziar hiru zutabe motetatik Doriarra sinpleena da. Kapitelean zirkulu bat dago eta honen gainean lauki bat. Fustea sinplea da eta 20 ildaska ditu. Oinarririk ez dago. Sinplea izan arren, diseinu sendokoa da. Lerro horizontala dominantea da eta ondo egokitzen da Greziar eraikuntzetan. Zutabe gaineko zonaldea, friso izenekoa, era errez batean banatzen da: zutabeen gainean metopak eta triglifoak daude. Metopak triglifoen arteko espazioak dira eta dekoratzen ziren. Triglifoak hiru banda bertikalak dira.
• Doriar eraikuntzako eredu bezala daude: Atenaseko Partenoia, Segestako Tenplua, Agrigentoko Tenpluen bailarakoak. Greziar elementuak Berpizkundean eta Neoklasizismoan erabili ziren.
Ordenak
• Joniarra:– Zutabeak:
• Oinarriarekin• Ertz kamutseko fustea• Kiribildun kapitela
– Taulamendua• Hiru banda, dekoraziorik gabe• Friso jarraitua (dekoratua)
– Erlaitza– Hiruki formako frontoia
• Joniar fusteak Doriarrak baino altuagoak ziren, horregatik zutabeak argalagoak ematen dute. Ildaskak dituzte ere. Fustean entasia agertzen da, hau da, zutabea pixka bat lodiagoa da erdian, distantziatik ikusten denean oker optikoak zuzendu ahal izateko. Frisoa sinplea da. Oinarria dauka eta honetan zirkulu desberdinak agertzen dira. Kapitelak kiribilduak ditu. Joniar estiloa Doriarra baino dekoratuagoa da.
• Adibidea: Atenea Nike.
Ordenak
• Korintiarra:– Zutabeak:
• Oinarriekin• Ertz kamutseko fustea• Kapitela akanto hostoz eta kiribildu txikiaz dekoratua
– Taulamendua:• Hiru banda dekoraziorik gabe• Friso jarraituz
– Erlaitza– Hiruki formako frontoia
• Orden korintiarra dekoratuena da. Korintiar estiloak entasia dauka ere zutabeak zuzenak bezala agertzeko. Kapitelak hostoak ditu eta baita kiribildu txikiak ere. Fusteak Joniarraren antzeko ildaskak ditu. Erlaitzak nahiko sinpleak dira, baina dekorazio geometrikoa izaten dute.
Idealizazioaren bila• Grekoek bisualki perfektuak ziren eraikuntzak egin
nahi zituzten.• Distortsio optikoak zuzentzeko errekurtso desberdinez baliatzen ziren:
– Taulamendua eta stilobatoa kurboak– Zutabeak barrurantz okertuak– Entasia: zutabeak lodiagoak erdian– Izkinetako zutabeak lodiagoak dira– Zutabeen arteko espazio desberdina
• Deformazio hauek guztiek akats optikoak zuzentzen zituzten eta eraikuntza perfektua izango balitz bezala ikusten da.
Greziar tenplua• Helenismo aurreko megaronean
oinarrituta.• Egitura:
– Oinplano errektangeluarra– Ardatz longitudinala
• Tenplu zirkularrak: Tholos• Barne banaketa: gela batetik hirura
– Pronaos : Sarrera irekia– Naos edocella: jainkoaren irudia gordetzeko
gela– Opistodomos: tenpluko altxorra gordetzeko
gela
Greziar tenplua
• Kokapena: isolatua edo toki sakratuetan• Ospakizunak kanpoan egiten ziren,
portikoen aurrean.• Eskaileradun oinarri baten gainean
eraikitzen da (crepis izenekoa), hezetasuna saihesteko. Azkeneko eskailerak stilobato izena dauka.
• Fatxada orden arkitektonikoak garatzeko gune nagusia da, eta hauek barruan ere ager daitezke.
Tenpluaren tipologia
• Portikoko zutabeen banaketaren arabera izan daiteke:– In antis: alboetako pilareak hormatik
nabarmentzen dira– Prostiloa: zutabeak bakarrik fatxada batean– Anfiprostiloa: zutabeak bi fatxadetan– Peripteroa: zutabeak eraikuntzaren inguruan– Dipteroa: eraikuntza inguruko zutabetako bi hilada– Monopteroa: zirkularra
Tenpluaren tipologia
• Zutabeen kopuruaren arabera izan daiteke:
– Tetrastiloa: lau zutabe– Hexastiloa: sei zutabe– Oktastiloa: zortzi zutabe– Tholos: tenplu zirkularra
Eraikuntza erlijioso gehienak Akropolietan edo hiritik gertuko gune altu batean eraikitako harresitutako esparruan zeuden. (Hemengo hau Atenaseko Akropolia da)
Arkitektura publikoa
• Propileoak edo portiko monumentalak temenos edo esparru sakratuan sartzeko
• Iturriak• Stoak: eraikuntza luzeak, zutabetako ilara
ireki batekin, erakusketako guneak izaten ziren
• Agora: hiriko merkatal gunea• Palestra edo gimnasioa, gizonezkoentzako
sozial bilgunea• Bouleterion edo kontseiluko ganbara
egend:
•1: NE Propylon •2: Prytaneion •3: Philippeion •4: Heraion •5: Pelopion •6: Nympheum of Herodes Atticus •7: Metroon •8: Zanes •9: Crypt (arched way to the stadium) •10: Stadium •11: Echo stoa •12: Building of Ptolemy II and Arsinoe •13: Hestia stoa •14: Hellenistic building •15: Temple of Zeus •16: Altar of Zeus
•17: Ex-voto of Achaeans •18: Ex-voto of Mikythos •19: Nike of Paionios •20: Gymnasion •21: Palaestra •22: Theokoleon •23: Heroon •24: Phidias' workshop and paleochristian basilica •25: Baths of Kladeos •26: Greek baths •27 and 28: Hostels •29: Leonidaion •30: South baths •31: Bouleuterion •32: South stoa •33: Villa of Nero
Eraikuntza publikoak
• Antzokia:– Antzerkiko emanaldietarako– Parte desberdinak zituen:
• Skene: errepresentazioa egiteko, zirkularra zen• Orchestra: eserlekuen lehenengo ilara, kororako gunea• Harmaila: bloketan banaturik mugimendua errazteko• Biltegiak (skenaren atzean)
– Mendixka baten maldan eraikitzen ziren– Kokapenari esker akustiko perfektua dute– Poesiarako antzoki txikiagoak zeuden, odeon
izenekoak.