HARMONIAKO) PROGRAMAKETADIDAKTIKOA) · 2019. 5. 16. · Lehen hiruhilabetea: 1. Diktaketa...
Transcript of HARMONIAKO) PROGRAMAKETADIDAKTIKOA) · 2019. 5. 16. · Lehen hiruhilabetea: 1. Diktaketa...
-
2014-‐2015
HARMONIAKO PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA
Grado Profesionala DONOSTIAKO FRANCISCO ESCUDERO KONTSERBATORIO PROFESIONALA
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
1
SARRERA.
Mendebaldeko musika-hizkuntzaren barruan, kontzeptu mailan desberdinak diren,
eta ondorioz, analitikoki zatitu daitezkeen arren, musikazko testuinguru batean
unitarioki hautematen ditugun elementu ugari sartzen dira. Harmonia, alde batetik,
testuinguru morfológico baten barruan, denborako une berean ekoizten denaz
arduratzen da, eta bestetik, testuinguru sintaktikoan, aurretik egindakoa eta gero
etorriko denarekin dagoen loturaz arduratzen da, bere testuinguruan betetzen duen
funtzioaz, alegia. Tonuen sistema gizakiak egin duen asmakuntzarik garrantzitsu eta
emankorrenetariko bat dela esan daiteke, eta eragiten duen sinplifikazioaren
ondorioz, bere postulatu eta mekanikaren arabera konposatu gabeko musika lanak
entzuteko muga izatera ere irits daiteke. Horren berezitasunak ezagutzea, bere
formazio eta disoluzioei dagozkien puntu guztiak ezagutzen dituenarentzat,
entzuketa adimentsu eta kontzientea garatzeko tresna ahaltsua da. Tresna horrek,
beraz, bai tonuen sistemaren printzipioen arabera konposaturiko musika lanak, eta
bai horietara egokitzen ez direnak, bere neurrian baloratzeko aukera eskainiko du.
Azken irakasgai horren ikasketen barruan egotea. Bestalde, intonazioa praktikatzea,
ikasitako instrumentuaren errepertorioa eta ikasleak bere inguru sozialak berezko
dituen musika-jarduerekin izandako harremanen maiztasunak, zalantzarik gabe,
praktika eta errepertorio jakin batekin jarriko zuten harremanetan. Praktika
eta errepertorio horiek ikasleak egin dituen musikako ikasketen etapa honetan jaso
duen prestakuntza eta hezkuntzan tonuen sistema ia guztiz nagusi izanik
konposatutako musika lanez osaturik egongo dira. Arestian aipatutakoa kontuan
izanik,
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
2
Harmoniaren irakaskuntzak ikasleari dagoeneko dakiena pixkanaka erakutsi beharko
dio, baina badakiela konturatu gabe. Ama hizkuntzaren gramatikaren antzera
jokatuko du;ez hitz egiten irakatsiz, nola hitz egiten den ulertaraziz baizik.
Honetaz gain, ezin dugu ahaztu sistema hau historian zehar asko eboluzionatu
denik, hainbat etapa ezberdinetatik pasatuz, sistema tonal beraren barruan idazkera
hainbat mota eta estilo ezberdina sortuz. Ikasleak, analisi eta estilo ezberdinetako
idazkeraren bidez ezagutu behar du. Beraz, harmoniak, musitaren historia ala
akonpaniamenduarekin harremana importante bat duela esan dezakegu. Lehen
kasuan, hizkuntza musikalaren eboluzio historikoaren barruan dagoelako, eta
bigarren kasuan, hainbat helburu eta eduki, harmoniarekin hamankomunean
edukitzeagatik. Gainera, ikasle kopuru haundi batek ikasturte berean bi gaiak
ikasten ditu.
Hemen dugun programazioak, edukiak ikasteko hainbat helburu garatzen ditu,
ikasleen bizitza profesionalean baliabideak izateaz gain, haien sormena motibatzeko
arrazoia ere izanez. Normalean teorikotzat hartuta izan den gai baten praktika osoa
bihurtuz, analisi, kanta herrikoien harmonizazioa eta benetako obren sormena ere
landuz. Beste modu batean esanez, musika sormenaren gozoa bizitzea, egiten diren
ekintza guztien bidez, beste guztiei emanez,
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak haren Titulo I-en VI.
Atalan irakaskuntza artistikoak aipatzen du. Honetaz gain, 229/2007 DEKRETUA,
abenduaren 11koak Euskal Herriko MUSIKA IRAKASKUNTZA PROFESIONALAK
finkatzen ditu.
Arau hauen babosean, programazio honek ondoko: helburuak, edukiak,
ebaluaketaren irizpideak eta kapazidadeen adkizioak proposatzen ditu, harmoniako
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
3
ikasleak, programaketa honetan lantzen dituen eduki guztiak, haren bizitzan aurki
daiteken benetako inguruan praktikan jar ditzala. Beraz, ikasle bakoitzaren obren
azterketa, doinuen harmonizazioa eta obra txikien idazkera, gaiaren ildoa dela esan
dezakegu, Harmonian ikasten diren eduki teorikoen praktikara eramateko
baliabideak izaten direlako.
HELBURUAK
Musika ikasketa profesionaletako helburu orokorrak
Musikako ikasketa profesionalen helburua ikasleen gaitasun orokorrak eta hezkuntza
sistemak berezko dituen gizalegezko baloreak garatzea da, eta horiez gain,
ondorengo gaitasun hauek garatzea ere bai:
a) Musika entzutera ohitzea eta ikasleei interpreta- tzeko irizpide propioak oinarritu
eta garatzea ahalbi- detzen dien kontzeptu estetiko bat ezartzea.
b) Sentsibilitate artistikoa eta irizpide estetikoa hez- kuntza eta aberastasun
pertsonalerako iturri gisa gara- tzea.
c) Musikaren kalitatea analizatu eta baloratzea.
d) Musikaren baloreak ezagutzea eta musikatik da- tozen eta garapen
pertsonalerako ezin hobeak diren al- derdiak aukeratzea.
e) Musikaren gozamena transmititzeko esperientzia bizitzea ahalbidetzen duten
musika- eta kultura-anima- zioko jardueretan esku hartzea.
f) Musikaren alorreko kontzeptu zientifikoei buruz- ko hiztegi espezifikoa
zehaztasunez ezagutu eta erabil- tzea.
g) Musika ondarea ondare historiko eta kultura on- darearen parte gisa ezagutu eta
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
4
baloratzea.
Musika ikasketen Helburu zehatzak
Musikako ikasketa profesionalek ikasleek ondoren-go gaitasun hauek garatu ditzaten
lagunduko dute:
a) Hautatutako espezialitateko curriculuma osatzen duten ikasgaietan planteatzen
diren eduki eta helbu- ruak menderatzea eta gaitasun kritikoz gainditzea.
b) Musika-hizkuntzen oinarrizko elementuak, beren ezaugarriak, funtzioak eta
testuinguru historiko desber- dinetan izan dituzten aldaketak ezagutzea.
c) «Barneko entzumena» erabiltzea afinazioaren, en- tzumen harmonikoaren eta
musikaren interpretazioa- ren oinarri gisa.
d) Bakoitzaren aukera eta ezaugarri musikalei buruz- ko irudi egokia egitea, bai
banaka, bai taldearekin alderatuta, taldeko kide bat bezala integratzen jakiteko edo
taldearen arduradun gisa aritzeko.
e) Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo musikarekiko harreman afektiboa aberasten duten
taldeko musika bizi- penak bizitzea kantua eta taldeko partehartze instrumentalaren
bitartez.
f) Gorputzaren eta adimenaren kontrola baloratzea, teknika segurtasunez erabiltzeko
eta entzuketa eta interpretazioan zentratzeko.
g) Norbere bizipen eta esperientzietan curriculuma osatzen duten ikasgai guztietan
bereganatutako ezagutzen arteko harremanak ezartzea eta ezagutza horiek apli-
katzea kalitatezko interpretazio artistikoa erdiesteko.
h) Instrumentuaren edo ahotsaren teknikak obrek eskatzen dutenaren arabera
ezagutu eta aplikatzea.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
5
i) Interpretazioan sor litezkeen arazoak bat-batean konpontzeko beharrezkoak diren
erreflexuak bereganatu eta erakustea.
j) Inprobisazioa eta transposizioa musikako sorme- nak berezko dituen elementu gisa
lantzea.
k) Musika-hizkuntza guztietan idatzitako lanak ba- karka zein dagokion taldearen
barruan interpretatzea eta estilo eta sasoi desberdinen gaineko ezagutzan eta
bakoitzaren interpretazio-baliabideetan sakontzea.
l) Entzuleriaren aurrean autokontrola erakutsiz, oroimena menperatuz eta
komunikatzeko gaitasunez jardutea.
m) Norbere instrumentuarentzako bakarlarientzako eta taldeentzako errepertorioa
ezagutzea sasoi eta esti- lo desberdinen testuinguruaren barruan.
n) Bat-bateko irakurketa erraztasunez erabiltzea.
o) Ikasitako bakarlari errepertorioa buruz interpretatzea.
Musikako ikasketa profesionaletako harmonia-irakaskuntzaren helburuak
Musikako ikasketa profesionaletako harmonia irakaskuntzaren helburua ikasleengan
honako gaitasun hauek garatzen laguntzea izango da:
a) Harmonia tonalaren oinarrizko elementuak eta bere ezaugarriak, funtzioak eta
testuinguru historiko desberdinetan izan dituen aldaketak ezagutzea.
b) Lan idatzietan harmonia tonalaren oinarrizko elementu eta prozedurak erabiltzea.
c) Ariketa idatziak egitean zein analisian, barneko entzumena garatzea.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
6
d) Entzunez harmonia tonaleko prozedurarik arruntenak eta akordeak identifikatzea.
e) Obrak analizatuz akordeak, harmonia tonalaren prozedura arruntenak eta
eraldaketa tematikoak identifikatzea.
f) Prozesu harmoniko eta forma musikalaren arteko elkarrekiko harremana ulertzea.
g) Musikaren kalitatea baloratzen ikastea.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
7
HARMONIAREN PROGRAMAZIO
DIDAKTIKOA
(Grado profesionala)
3 eta 4
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
8
HARMONIA 1
(Musikako Irakaskuntza Profesionaleen hirugarren maila)
AURKIBIDEA
1. Helburuak
2. Edukiak
3. Ebaluazioaa:
- Ebaluazio-prozedurak
- Ebaluazio-irizpideak
- Kalifikazio irizpideak
- Errekuperatzeko prozedurak
4. Metodologia
5. Sarrerako frogak
6. Bibliografia
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
9
1. HARMONIAKO LEHEN MAILAREN HELBURU DIDAKTIKOAK (Musikako Ikasketa Profesionaletako hirugarren maila)
Musikaren irakaskuntza profesionalaren hirugarren mailaren zehar, ikasleek ondoko
helburu hauek bete egin beharko dituzte:
1. Harmonia tonalaren elementuak: akordeak, funtzio tonalak eta sistema
harmonikoan sortzen diren transformazioak ezagutzea.
2. Ariketa praktikoetan. harmonia tonalaren elementoak eta konposatzeko
dauden hainbat prozedureak egitea.
3. Barruko belarri musikala garatzea, mailarako aproposak diren aztertzeko
ariketak eta entrenatzeko hainbat ariketa egitearen bidez.
4. Obra ala pasarte tonalen azterketa auditiboa egitea, akordeak eta
konposziorako prozedurak adieraziz.
5. Partitura ala pasarte tonalak azterketaren bidez, ezaugarri orokorrak,
prozedura konpositiboak eta aldaketa motibikoak adieraztea.
6. Azterketa eta ariketa idatzien bidez, obren eskema formala eta elementu
harmonikoen arteko elkarrekiko harremana ulertzea,
7. ikasturtean zehar antolatuko diren ekintzetan parte hartuz, musika,
hainbat ikuspuntu ezberdinetatik baloratzea,
8. Ikasteko ohiturak hartzeko teknikak erabiltzea, aztertzeko eta harmonia
egiteko gaitasuna garatuz.
9. programaketa honen edukietan sakontzeko asmoz, teknologí
baliabideak erabiltzea.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
10
2. HAMONIAKO LEHEN MAILAREN EDUKI DIDAKTIKOAK
1. Akordeak, tonalitatea eta honen akordeak, haien maila eta posizioaren
arbera sailkatuz, funtzio tonalak, modo maiorra eta menorra, konsonantzia
eta disonantzia bereiztuz.
2. Partituren azterketa musikalaren praktika, bai obra osoak bai obren
pasarteak aztertuz, ondoko ezaugarri musikal hauek kontuan izanez: forma.
Harmonia, textura, doinua, orniturako notak, erritmoa, timbrea eta lan
instrumentala. Dena, ikasturtean zehar era progresiboan landuz.
3. Eskema harmonikoak egitea, tonalitate guztietan haien akordeak sailkatuz,
bai modu maiorrean bai menorrean.
4. Oinarrizko egoeran dauden akordeen arteko lotureen ikasketa, ezaguera eta
praktika: lotura harmonikoa eta melodikoa; mugimendu harmonikoak:
bostdunak, soinuberak eta zortzidunak paraleloak; bostdun, soinubera eta
zortzidun zuzena; erritmo harmonikoa; akatsak zuzentzeko ariketak;
idazkera bokala eta instrumentala lau ahotsetara, emandako, aztertutako eta
egindako egitura harmonikoen eskeleto harmonikoa lau ahotsetarako
idazkera.
5. Etenaldi autentikoa eta plagala, modu maiorrean erabiltzen diren
subdominante menorreko akordeak; pikardiazko hiruduna, etenaldierdiak,
arikata praktikoetan erabilera.
6. Akorde zazpidun dominantearen identifikazioa eta praktika oinarrizko
egoeran, ariketa praktikoak eginez.
7. Modu maiorrean idatziak dauden doinu herrikoien harmonizazioa, grado
tonalak soilik erabiliz (akorde zazpidun dominantea barru),
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
11
akonpaniamendu erritmiko-harmonikoa eginez eta ikasitako akordeen
arteko loturak errespetatuz.
8. Obren konposizioa modu maiorrean; ikasleak idatzitako egitura
harmonikoen gainean; motibo bat bakarrik duten doinuak era progresiboan
idatziz: A zatia, B zatia, A zatiaren errepikapena; eskeleto harmonikoa lau
ahotsetara, akonpaniamendu erritmiko-harmonikoa; bi motibo dituen obren
idazkera: moldaketa harmonikoa, transportea eta mailaren aldaketa landuz,
haien konbinaketa guztiak ere aztertuz, entzunaldietan exposaketa.
entzunaldietan erakustea: bi motibo dituen esaldien idazkera modu
maiorrean, hainbat konbinaketa motibikoa landuz.
9. Akorde treadeen eta dominanteko akorde koatreadaren idazkera; akorde
seidunak eta oinarrizko egoeran daudenen arteko lotura harmonikoak,
etenaldi inperfekta, akorde seidunen sailak, sei lauko akordea: bordadura,
atzerapena akordea, inbersioan, pasadakoa; akorde zazpidun
dominantearen inbertsioak; ariketa praktikoak.
10. Ariketa idatzien praktika ondoko ezaugarriak adieraziz: funtzio tonalak:
gradu osagarriak; II. gradua, erabilpen arruntak; II-V-I etenaldia, VI.gradua:
V-VI etenaldi sahiestua, III.gradua modu maiorrean, akorde VII.sensiblea:
ezaugarriak, erabilpena eta ariketa praktikoetan aplikazioa. II.gradu jeitsita:
akorde seidun napolitarra.
11. Doinu herrikoien harmonizazioa tonuaren akorde diatoniko guztiak erabiliz,
tipleak harmonizatzeko pauso berdinak jarraituz.
12. Modu maiorrean sortzen diren akorde dominante sekundario guztien
definizioa, sailkapena eta numeraketa: azterketa egiteko ariketetan akorde
hauen identifikazioa eta harmonizatzeko doinutan, konposiziotan ala lau
ahotsetara egiten diren ariketa praktikoetan aplikatuz.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
12
13. Modu menorra: ikasketa eta ezaugarri prinzipalak: modu menorraren eskala
bakoitzean sortzen diren akordeen ikasketa eta sailkapena; modu
menorraren formula harmonikoak: etenaldi andaluziarra, III.gradua modu
menorrean: akorde maiorra, akorde bostdun gehitua; VII.gradu naturala, VII-
III erlazioa modu menorrean, III.graduaren erregioa; VII.grado sensiblearen
akorde treada modu menorrean, akorde zazpidun gutxitua.
14. Modu menorrean sortzen diren akorde dominante sekundario guztien
sailkapena: azterketarako ariketetan identifikazioa eta harmonizatzeko
doinutan, konposiziotan ala lau ahotsetara egiten diren ariketa praktikoetan
aplikatuz.
15. Obren konposizioa modu menorrean; bi motibotan osatuak; moldaketa
harmonikoa, transportea eta mailaren aldaketa landuz, grado tonalak eta
osagarriak dituzten egitura harmonikoen gainean eginez eta akorde
dominante sekundarioak ere erabiliz.
16. Entrenamendu auditiboa, emandako egitura harmonikoen dikataketa eginez
eta pianoan egitura harmoniko hauen interpretatuz: ariketak lau ahotsetara,
akordeen arteko posible diren lotura harmoniko guztiak, bai oinarrizko
egoeran bai inbertsiotan landuz.
17. Doinuen ornituratzeko diren noteen identifikazioa eta sailkapena: pasadako
notak, bordadurak, atzerapenak, apoiaturak, aurrerapenak, iheaskeriak, nota
pedala: partiturak aztertzeko eta idazteko ariketa praktikoetan aplikatuz.
18. Prestakuntzako eskemak: konzeptuak ulertzeko eskemak eta ikasturtean
egingo diren ekintzeen antolaketarako lanak.
19. Ikasturtean zehar egiten den lana praktikan jartzeko ekintzeetan
partizipazioa: ikasleen harmonizazio eta konposizio lanak, taldekide
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
13
bakoitzaren errepertoriotik hartuta den obra baten azterketa, zentru barruan
bai kanpoan sortzen diren entzunaldietara eta kontzertuetara joatea.
20. Baliabide teknologikoen erebilpena, ikasturtean zehar egiten den lana
praktikan jartzeko antolatzen diren ekintzetan bereziki.
3. EBALUAZIOA
EBALUAZIO-PROZEDURAK
Lehen hiruhilabetea:
1. Diktaketa harmonikoa: 4-8 konpasetako egitura harmonikoak, grado
tonalak erabiliz.
2. Analisi ariketa: eskema formala, akordeen numeraketa, egitura
harmonikoa, etenaldiak eta etenaldierdiak adieraziz. Tonalitatearen akorde
diatoniko guztiak ager daitezke.
3. Bajo zifratua ala aurretik aztertutako obraren egitura harmonikoaren eske-
leto harmonikoa lau ahotsetara, akorde guztien arteko loturak eginez.
4. Hiruhilabete honetan zehar, doinu herrikoien harmonizazioa eta modu
maiorrean, motibo bat duen obra baten konposizioala egiten da.
Konposizioan grado diatoniko guztiak erabil daitezke, eta akonpaniamendu
erritmiko-harmonikoa ere idatziko zaio, klaseetan pixkanaka landuz gero.
Hiruhilabetearen bukaeran harmonizatutako doinuak eta konposatutako
obrak entregatu behar dira.
Bigarren hiruhilabetea:
1. Diktaketa harmonikoa: 8 konpasako egitura harmonikoak, lau konpasaka
idatzita eta modu maiorraren akorde diatoniko guztiak erabiliz.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
14
2. Analisi ariketa: eskema formala, egitura harmonikoa, eta obraren analisi
melodikoa eginez. Orain arte erabilitako akorde guztiak erabiltzeaz gain,
akorde treada eta zazpidun dominantea inbertituak ere erabiltzen dira.
3. Emandako doinu baten harmonizazioa, tonalitate maiorrean aurki
ditzakegun akorde diatoniko guztiak, gehi dominantearen dominantea.
4. Hiruhilabetean zehar, hainbat harmonizazio eta konposizio lanak egiten
dira, grado tonalak, osagarriak eta hainbat dominante sekundarioak
erabiliz. Era berean, obreen akonpaniamendua pixkanaka landuko da.
Obra hauek bi motibo izango dituzte haien arteko kontrasteak ere landuz.
Hiruhilabetearen bukaeran obrak harmonizatuak eta konposatuak
entregatu behar dira.
Hirugarren hiruhilabetea:
1. Diktaketa harmonikoa: 8 konpasako egitura harmonikoa modu menorrean,
grado guztiak erabiliz.
2. Analisi ariketa, eskema formala, egitura harmonikoa, etenaldiak eta
etenaldierdiak adieraziz. Obra tonu menorrean egongo da.
3. Bajo-tiple modu maiorrean eta zifratu gabe. Ikasturtean zehar ikasitako
akorde guztiak erabili daitezke.
4. Doinu herrikoiaren harmonizazioa modu menorrean entregatu behar da.
Era berean, obra baten idazkera modu menorrean eta ABA’ forma izanda.
Ikasleek haien egitura harmonikoa sortu behar dute eta ikasitako akorde
guztiak erabil ditzakete.
5. Ikasle guztiek parte hartuko duten entzunaldiaren antolaketa, ikasturtean
zehar egin diren obra guztiak aurkezteko asmoz. Ikasle bakoitzak,
egindako guztien artean, erakutsi nahi duen obra aukeratu behar du.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
15
Partehartzea baloratzeaz gain, obren eta interpretazioaren kalitatea ere
kontuan izango da.
Ebaluaketa jarraia, ebaluatzeko teknika bezala ere erabiliko dugu, ikasleek astero
egiten duten lana baloratuz. Autoebaluazioa ere bultzatzen da, bakoitzak haren
lanaren kritika eginez eta koebaluazioa, hau da, taldeak bakoitzaren lanaren
balorazioan inplikatuz, taldekide bakoitzaren lana baloratuz.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
Abenduaren 11ko 229/2007 Dekeretua kontuan izanez, musikako ikasketa
profesionalaren hirugarren ikasturtean, ematen den harmoniako lehenengo mailan,
ondoko ebaluazio-irizpideak jarraituko dira:
1. Harmonia tonalaren akordeak menperatzea, haien funtzio tonalak,
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, akorde mota guztiak, tonalitatean
duen maila eta posizioa eta inguruen arabera numeratzeko prozedura ezagutzen
duela egiaztatuko da.
2. Harmonia tonalaren elementu guztiak menperatzen dela erakustea eta
ariketa praktikoetan, prozedura konpositiboak erabiltzen jakitea:
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak harmonia tonalaren elementu guztiak
menperatzen duela eta praktikan erabiltzen dakiela egiaztatuko da.
3. Harmonia tonalaren elementu guztiak, bai azterketa lanak egiterakoan, bai
entrenamendu auditiboa egiterakoan, trebetasuna erakustea:
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, azterketa lanetan eta ariketa
idatzietan, barruko belarriaren garapena aproposa dela egiaztatuko da.
4. Obra osoen ala pasarteen azterketaren bidez, prozedura konpositiboak
ulertzea eta identifikatzea:
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
16
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, harmonia tonalaren elementu
morfologikoak identifikatzen dakiela eta erabiltzen diren prozedura konpositiboak
ezagutzen dituela egiaztatuko da.
5. Ikasturtean zehar, harmoniaren gaiak praktikatzeko egiten diren lanak
antolatuko diren ekintza guztietan interesa erakustea:
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak erakutsiko diren lan praktikoak egiteko
interesa, eta sentikortasauna izan duela egiaztatuko da.
6. Ikasteko hainbat teknika eta ikasturtean zehar egin behar diren ekintzak
ondo egiteko ohiturak ezagutzea:
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, ikasturtean zehar egin behar dituan
lanak ondo prestatzeko gai dela eta ikasteko gaitasuna duela egiaztatuko da.
7. Ariketa praktikoak eta idatziak egiteko, erabiltzen diren baliabide
teknologikoak erabiltzeko menperatasuna erakustea:
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, ikasturtean zehar egiten diren lan
praktikoak egiteko baliabide teknologikoak erabiltzen dakiela egiaztatuko da.
KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK
Ebaluazioa egiteko, ondoko porzentai hauek jarraituko dira:
1. Eguneroko gelan egiten den lana: anlaisi-ariketak, hariketa idatziak eta
entzunaldiak: %ko 40.
2. Ikaslearen jarrera: %ko 10.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
17
3. Hiruhilabetearen bukaerako azterketa eta hiruhilabeteko lanak: &ko 50, bien
arteko erdia eginez.
• Lehen, bigarren eta hirugarren ebaluaziotan, ikasleen garapena eta jarrera
baloratzen dira. Hirugarren ebaluazioa, bukaerako ebaluazioa izaten da, nahiz
eta bukaerako nota jartzeko, hiruen arteko erdia egin,
• Bukaerako kalifikazioa, 1tetik 10era dezimalik gabe izango da, ikasturtea
gainditzeko 5 gutxienez beharrrezkoa izanez. Kalifikazio hau baino gutxiago
ateratzen duten ikasleek ez dute ikasturtea gainditzen, errekuperaketa lana
egin behar izanez.
GAIAREN ERREKUPERAKETA
1. Lehenengo ala bigarren ebaluazioan, gainditzen ez duten ikasleek, ikasturte
bukaera aurretik, gaia errekuperatzeko aukera izaten dute, gainditu ez duten
antzeko azterketa eginez. Ezetzko kalifikazioa lana ez entregatzeagatik gertatu
ezkero, lana hori, irakasleak jarriko duen epe baten barruan entregatu beharko
da.
2. Bigarren ebaluazioan, lehenengo ebaluazioa oraindik gainditzen ez bada, gaiaren
izakera jarraia izanez, hirugarrem ebaluazioan berdin egingo da.
3. Ekainaren bukaerako kalifikazioa ezetzkoa baldin bada, ohiz kanpoko froga egin
beharko da, bukaerako frogaren antzekoa izanez eta ikasturte guztian zehar
landu diren gaiei buruzko galderak egitea posible izanez. Era berean, ezetzko
kalifikazioa derrigorrezko lanak ez entregatzeagatik gertatu ezkero, lan hauek,
errekupareketako ohiz kanpoko azterketaren egunean, gaiaren irakasleari,
entregatu beharko zaizkio.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
18
4. Harmonia gainditu gabe ikasturtez pasatzen duten ikasleek, hurrengo
ikasturtearen klaseetan errekuperatu beharko dute. Hurrengo ikasturtearen
edozein ebaluaziotan gaindi dezake, horretarako, irakasleak ebaluazio-batzarrari
jakin araziko dio.
OHIZ KANPOKO FROGA
1. Froga teknika:
a. Baxu zifratua: 8-10 konpaseko esaldi bat, ikasturtean landu diren zifratu
giztiak agertuz. Frogaren iraupena: 30 minutu
b. Partitura labur baten analisi-lana, egitura formala, egitura harmonikoa eta
baliabide melodikoak (motiboak, garapen motibikoa, e.a.) adieraziz.
Frogaren iraupena: 30 minutu.
c. Akordeen eta egitura harmonikoaren entzuteko froga: akorde maiorrak,
menorrak eta zazpidun dominantea, Frogaren iraunpena: 30 minutu.
2. Froga praktikoa:
a. Doinu baten harmonizazioa: egitura formala (esaldiak, esaldierdiak eta
etenaldiak), egitura harmonikoa (funtzioen zifratua, akordearen zifratu
numerikoa eta zifratu amerikarra), eskeleto harmonikoa lau ahotsetara
(3+1) eta pianorako akonpaniamendu patroi bat idatziz. Frogaren iraupena:
ordu bat.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
19
4. METODOLOGÍA
• Asteroko hariketa idatziak, klaseko hasieran irakasleak zuzenduak. Zuzenketa,
ikasle bakoitzari ala denon aurrean egin daiteke.
• Obren ala pasarteen analisi-lana, unitate didaktiko bakoitzean konzeptuak hobeto
ulertzeko laguntza moduan.
• Barruko belarriaren entrenamendua, ikasturtean zehar lantzen diren konzeptuak
aplikatuz.
• Ikasitako konzeptu guztien egiketa praktikoa, gai bakoitza lantzeko ariketak eta,
obra musikalak, eginez.
• Hiruhilabeteko azterketa-ariketak, ikasle bakoitzaren lanaren balorazio bezala.
• Hiruhilabete bukaeran entregatzeko diren lan bereziak: ikasle bakoitzaren
errepertoriotik hartutako obrak ala ikasleak egiten dituen obrak.
5. SARRERAKO FROGAK
Musikako ikasketa profesionaleen 4.mailan sartzeko harmoniako frogak:
1. Harmonia ariketa (ikasle guztiak, musika modernoa egin nahi dutensk izan
ezik).
Edukiak:
• Harmoniako programaketa honetan (10-11) agertzen direnak.
Ariketak: 1. Baxu-tiple ariketa konbinatua, tonuz aldaketa egin gabe. Ariketaren iraupena: 2
ordu.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
20
2. Partitura bat anaizatzea, eskema formala eta egitura harmonikoa adieraziz.
Ariketaren iraupena: 2 ordu.
6. BIBLIOGRAFÍA
Irakasleen apunte eta eskemak. Honetaz gain, ondoko liburu hauek, laguntzeko ala
ariketak egiteko, oso interesgarriak izan daitezke.
Harmonía:
• Irakasleen apunteak, bai euskaraz bai gazteleraz: HARMONIA TONALA 1,
ARMONÍA TONAL 1. D.L. SS-227-10, oraindik ez argitaratuta (2010).
• De la Motte Diether ARMONÍA. BARCELONA : LABOR (1989).
• Hindemith, Paul (1944). ARMONIA TRADICIONAL. MADRID: RICORDI, para
REAL MUSICAL (1987).
• Piston, Walter. ARMONIA (1941). Ampliado por Mark DeVoto. BARCELONA:
Editorial LABOR (1990).
• Roca Daniel, Cabello Ignacio, Molina Emilio ARMONIA. MADRID: ENCLAVE
CREATIVA (2007).
• Schonberg Arnold (1944). FUNCIONES ESTRUCTURALES DE LA ARMONÍA.
Leonard Steinek berrikusita eta zuzenduta. BARCELONA: LABOR (1990).
Analisi musikala:
• Llacer Plá Francisco GUIA ANALÍTICA DE FORMAS MUSICALES. MADRID:
REAL MUSICAL (1982).
• Hakim Naju, Dufourcet Marie-Bernadette, GUIDE PRATIQUE D’ANALYSE
MUSICALE. PARIS: éditions COMBRE. (eskema eta laukiak, textua itzuliz,
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
21
frantsesa idatzita dago eta). Santos Alicia, Eguílaz Rafael (2005). CUADERNO
DE ANÁLISIS, MADRID: ENCLAVE CREATIVA argitaletxea.
Partiturak haien diskak lagunduak, hauen entzumena errezago bihurtzeko
asmoz:
Obra laburrak ala obra handien pasarteak lantzen dira ondoko konpositoren obrak
izanez: Bach, Corelli, Scarlatti, Haydn, Leopoldo Mozart, W. A. Mozart, Beethoven,
Clementi, Schubert, Schumann, Brahms, etc.
Pop eta Jazz estiloetako hainbat partitura ere. Kanta herrikoiak, bai Euskal Herriko
kantak, bai beste herrialdetako kantak, irakasleak bikduak eta kuaderno batean
ikasleei emanak. Honetaz gain, Aita Donostiaren kanta herrikoien bilduma, oso
interesgarria izaten da.
Irakaslearen hainbat kanta eta konponketa-
Obras y arreglos del propio docente: “Momento musical en sol menor”, “El cant des
occels”, “Txoriak txori”, etc.
Interneten dauden metodoak:
VADEMECUM MUSICAL, IEMeko metodoa, (Muska heziketarako institutoa),
definizio eta hainbat edukien adibideak. Enclave creativa, argitaletxearen eskutik.
Gaiarekin zerikusirik duten hainbat web orri, programaketa eta Zuntruaren memoriak.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
22
HARMONIA 2
(Musikako irakaskuntza Profesionaleen laugarren maila)
AURKIBIDEA
1. Helburuak
2. Edukiak
3. Ebaluazioaa:
- Ebaluazio-prozedurak
- Ebaluazio-irizpideak
- Kalifikazio irizpideak
- Errekuperatzeko prozedurak
4. Metodologia
5. Sarrerako frogak
6. Bibliografia
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
23
1. HARMONIAKO BIGARREN MAILAREN HELBURU DIDAKTIKOAK (Musikako
ikasketa profesionaletako laugarren maila)
Musikako ikasketa profesionaleen laugarren mailan ikasleek ondoko helburu hauek
bete beharko dituzte:
1. Analisiaren bidez, obra batean ala obra baten pasartean dauden tonu
aldaketak identifikatzea, modulazioa eta erregionalizazioa konzeptuak ondo
bereiztuz.
2. Egitura harmoniko propioen gainean hainbat lan idatzita egitea, modulazioa
eta erregionalizazioa landuz.
3. Bajo eta tiple estilo bokalean harmonizatzea, ikasturtean zehar ikasten diren
konzeptu teorikoak progresiboki aplikatuz.
4. Barruko belarriaren garapena jarraitzea, analisi eta ikasturterako moldatuak
diren entrenamendua egiteko ariketa bereziak eginez.
5. Obra osoak analizatuz, aurki ditzakegun konposatzeko prozedurak eta gaien
trandformazio guztiak identifikatzea.
6. Ariketa idatziak eginez, bai ahozko musika, bai instrumentala landuz
komposatzeko elementu eta parametru berriak praktikatzea.
7. Ikasleak konposatzeko kapazidadea erakusteko obra libreak egitea,
ikasturtean zehar ikasten diren konzeptuak era progresiboan landuz.
8. Hainbat obretan agerian dauden forma eta elementu harmonikoak ondo
lotzea, ariketa analitikoak eta idatziak landuz.
9. Lanak erakusteko antolatuko diren entzunaldietan parte hartzea.
10. Analizatzeko eta harmonia egiteko kapazidadea ondo garatzeko hainbat
ikasketa-teknika eta ohiturak erabiltzea.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
24
11. Programaketaren edukietan sakontzeko erabiliko diren baliabide
teknologikoak erabiltzea.
2. HARMONIAKO BIGARREN MAILAREN EDUKI DIDAKTIKOAK
1. Modulazuia eta erregionalizazioaren definizioa, bi konzeptuen arteko aldeak,
partituraren gainean identifikazioa eta ariketa idatzietan praktikatzea;
modulazio diatonikoa, kromatikoa, enarmonikoa, funtzio tonala aldatuz, tonuz
eta moduz aldaketa, tonu barruko progresioak, progresio modulagarriak.
2. Akorde zazpidun gutxitua, zazpidun sensiblea, tonikaren gainezko akorde
dominante; akorde seidun gehitua (italiarra, alemanaiarra, frantziarra, e.a.),
obretan identifikazioa eta ariketa idatzietan aplikazioa.
3. Akorde zazpidun diatonikoak (zazpidun sekundarioak): definizioa,
erabilpena, analisia eta ariketa idatziak; bostdunen sailak akorde zazpidunak
erabiliz, bai modu maiorrean bai menorrean.
4. Akorde subdominante sekundarioak: definizioa, erabilpena, identifikazioa eta
ariketa idatzitan praktikatzea.
5. Akorde ez estrukturalak: pasako akordeak, loretsuak, akorde apoiaturak,
atzerapena; ariketa idatzitan aplikazioa.
6. Ikasturtean zehar ikasten diren konzeptuak hartzeko diktaketa harmonikoak.
7. Obra ala pasarteren analisi lanak, ikasturtean zehar ikasten diren elementu
harmonikoak, transformazio motibikoak eta beste hainbeste konposatzeko
prozedurak ikasteko asmoz.
8. Antolatuko diren entzunaldietan partizipazioa, ikasten diren elementu
harmonikoak praktikan jartzeko asmoz.
9. Hainbat obraren konposizioa, bai ahozkoak bai instrumentalak ala biak
nahastuta, ikasten diren elementu harmonikoak eta konposatzeko porzedurak
ikasiz eta praktikatuz.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
25
10. Baliabide teknologikoen erabilpena, ikasturtean egiten diren ekintza
praktiko guztietan bereziki erabiliz.
11. Eskema eta mapa konzeptualak, ikasi behar diren konzeptuak eta ikasteko
hartu behar diren ohitura onak hartzeaz gain, ariketk ondo prestatzeko.
3. EBALUAZIOA
EBALUAZIO-PROZEDURAK
Lehen hiruhilabetea:
1. Diktaktea harmonikoaren ariketa: 4-8 arteko egitura harmonikoak, akorde
zazpidun gutxituak, seidun napolitarra eta tonika gainezko dominante
akordea sartuz.
2. Modulazio duen analisi ariketa; eskema formala, harmonikoa, motibikoa,
agertzen diren tonuak, e. a. adieraziz. Analizatzeko jarriko den obran,
hiruhilabetean ikasten diren elementu eta konposatzeko prozedura guztiak
agerian egongo dira.
3. Analizatuko den obraren egitura harmonikoa ala irakasleak proposatuko duen
baxu ala doinu baten lau ahotsetarako harmonizazioa.
4. Hiruhilabetean landuko diren elementu harmonikoak izan beahr dituen obra
baten konposizioa. Hiruhilabete honetan landuko den obra lied forma izango
du, letra ikasleak egina ala aukeratuta.
5. Obra libre bat, instrumentazioa, forma eta egitura harmonikoa ere ikasleak
aukeratuz.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
26
Bigarren hiruhilabetea:
1. Diktaketa harmonikoa: 8 konpasako egitura harmonikoa (lau konpasako
esaldierditan banatuta). Akorde zazpidun sensiblea, akorde bederatzidun
dominantea, zazpidun diatonikoak eta akorde seidun gehituak erabiliz.
2. Analisi-ariketa: eskema formala, egitura harmonikoa, obraren analisi
melodikoa eta hiruhilabetean landu diren elementu harmonikoak adieraziz. +
3. Doinu baten harmonizazioa eta lau ahotsetarako idazkera, orain arte ikasitako
akorde guztiak erabiliz.
4. Suite formako obra baten idazkera, modu maiorrean eta menorrean,
hiruhilabetean zehar landutako elementu guztiak praktikatuz.
5. Ikasleen entzunaldia, lehen eta bigarren hiruhilabeteetan egin diren obrak
eskeiniz.
6. Obra libre baten idazkera, hiruhilabetean ikasitako konzeptuak erabiliz.
Hirugarren hiruhilabetea:
1. Diktaketa harmonikoa: 8, 12 ala 16 konpaseko egitura harmonikoa,
subdominante sekundarioak, akorde seidun gehituak, akorde napolitarra
oinarrizko egoeran, modulazioa ere erabiliz.
2. Analisia: Ikasle bakoitzak kamara ala instrumentu errepertoriotik aukeratuko
duen obra baten analisia, eta irakasleak proposatuko dituen hainbat obren
analisia.
3. Baxua eta tiple baten lau ahotsetarako harmonizazioa, modulazio diatonikoa,
eta kromatikoa landuz.
4. Obra baten idazkera, hiruhilabetean zehar ikasitako elementu guztiak
praktikatuz. Forma libre izango da, ikasleak aukeratua.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
27
5. Ikasturte bukaerako obren entzunaldia. Ikasle bakoitzek ikasturtean egin duen
obraren bat aukeratuz. Partizipazioa eta obren kalitatea kontuan izango da.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuan osatuta, Musikako ikasketa profesionaleetako
harmoniaren lehen ikasturteari dagozkion ebaluazio irizpideak ondoko hauek izango
dira:
1. Modulazio ala erregionalizazioa egiteko elementu harmonikoak ondo egitea,
bi konzeptuak ondo bereiztuz
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, bai ariketa harmoniko
instrumentaletan bai ahozkoetan elementu harmonikoak ondo ezagutzen eta
erabiltzen dituela egiaztatuko da.
2. Modulazioa ala erregionalizazioa duen obra bat egiteko gaitasuna eta
erraztasuna erakustea, sor daitezken arazoak konponduz
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikaslea, obra bat idatzi behar duen momentuan,
sor daitezken arazoak konpontzeko gaitasuna duela egiaztatuko da.
3. Tonu aldaketak dituen obretan sortzen diren elementuak, identifikatzeko
trebetasuna erakustea:
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, obra batean agertzen diren tonalitateak, bai
analizatzerakoan, bai idazterakoan, ikasleak duen ikusteko eta egiteko gaitasuna
egiaztatuko da,
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
28
4. Analisi egitearen bidez, partitura osoak ala pasarteak, ikuspuntu
estilistikotik ulertzea, obra bakoitzean erabiltzen diren konposatzeko
prozedurak adieraziz
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, harmonia tonalean dauden elementu
morfologikoak eta konposatzeko prozedurak, adierazteko eta identifikatzeko duen
gaitasuna egiaztatuko da.
5. Ikasturtean zehar ikasten den konzeptu bakoitza landuz, obra propioak
konposatzea
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ariketa praktikoak egiteko ala entzuteko
ikasleak duen interesa, sormena eta sensibilitatea egiaztatuko da.
6. Ikasteko teknikak ezagutzea eta ikasturtean zehar egiten diren ekintza
harmonikoak egiteko ohiturak hartu direla erakustea
Ebaluazio-irizpide honen biotartez, ikasleak, ikasturtean egin behar dituen lanak
ondo prestatzeko, eta ekintza hauek egiteko, behar den ikasteko gaitasuna duela
egiaztatuko da.
7. Ariketa praktikotan eta idatzitan egiteko, baliabide teknologikoak erabiltzeko
gaitasuna erakustea
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, ikasturtean zehar egiten diren lan
praktikoak hobetzeko eskuz dauden baliabide teknologikoak, erabiltzeko gai dela
egiaztatuko da.
8. Barruko belarria entrenamendu ariketak eta analisi ariketak egitearen bidez,
barruko belarriaren garapen on bat lortzea
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
29
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikaslearen garapen auditiboa eta obraren
batean agertzen diren akordeak eta tonalitateak bereizteko gaitasuna egiaztatuko
da.
KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK
E La evaluación se obtendrá siguiendo los siguientes porcentajes:
1. Gelaren lana, analisi-ariketak, ariketa idatziak eta entzunaldiak: 40%
2. Ikaslearen jarrera: 10%
3. Hiruhilabete bukaerako azterketa: 50% aurreko puntuen eta honen erdia eginez.
- Lehen eta bigarren ebaluazioak informatzeko izaten dira, ikaslearen garapena
eta jarrera egiaztatuz. Hirugarrena, bukaerako ebaluazioa izaten da.
- Ebaluazioan jartzen den kalifikazioa, 1-10 artean izango da, hamarkakorik
gabe eta ikasleak, gutxienez 5 atera beharko du, gaia gainditzeko. Kalifikazio
hau lortzen ez duten ikasleek, ez dute gaia gaindituko.
ERREKUPERATZEKO PROZEDURAK:
1. Lehen eta bigarren ebaluaziotan gainditu ez duten ikasleek, ikasturtea bukatu
aurretik, errekuperatzeko aukera izango dute, gainditu ez duten azterketa antzeko
bat eginez. Suspensoa lana ez entregatzeagatik sortu ezkero, irakasleak
proposatuko duen epe baten barruan, lana entregatu beharko da.
2. Bigarren ebaluazioan, lehen ebaluazioa oraindik gainditua ez badago, gaiaren
karakter jarraitua dela eta, hirugarren ebaluazioan berdin egingo da.
3. Ikasturte bukaeran gainditu ez duten ikasleek, ekainean antzeko ohiz-kanpoko
froga bat egiteko aukera izango dute, ikasturte bukaerako frogaren antzekoa
izanez, ikasturtean ikasitako edozein gai agertu ahal izanez. Aurreneko bi
ebaluazioetan egin den moduan, ezetzko kalifikazioa, lana ez entregatzeagatik
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
30
baldin bada, lana hauek, ohiz-kanpoko froga egin behar den egun berean
entregatuko dira.
4. Harmonia gainditu gabe ikasturtez pasatzen diren ikasleek, hurrengo
ikasturtearen klaseetan errekuperatu beharko du. Gaia, hurrengo ikasturtearen
edozein ebaluaziotan gaindi dezakete, irakasleak hala konsideratu ezkero eta
Ebaluazio Juntari jakin arazi ezkero.
Ohiz-kanpoko frogak
1. Froga teknikoak:
a. Modulazio bat gutxienez duen obra baten analisi egitea, eskema formala,
motibikoa eta egitura harmonikoa (zifratu funtzionala, akordeen zifratu
numerikoa) eta eskeleto harmonikoa lau ahotsetara idatziz. Iraupena: 2
ordu.
b. Modulazio dituen bajo-tiple bat egitea. Modulazio hauek, tonu barrukoak
bai kanpokoak izan daitezke. Iraupena: 2 ordu.
2. Froga praktikoak
a. 16 konpasako egitura harmonikoa egitea, tribunalak adieraziko dituen
urratsak jarraituz, eta egitura harmonika horren gainean doinu bat idaztea.
Egitura harmonikoak modulazioak izan ditzak eta ikasturtean zehar
ikasitako akorde guztiak ager daitezke. Iraupena:
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
31
4. METODOLOGIA
• Asteroko ariketa idatziak, irakasleak klase hasieran zuzenduta, bai era
indibidualean bai taldean.
• Obra osoen ala pasarteen analisiak, Unitate didaktiko bakoitzaren konzeptuak
azaltzeko ereduen moduan.
• Ikasturtean zehar lantzen diren konzeptuen entrenamendu auditiboa.
• Ikasitako konzeptu guztien praktika egitea, gai bakoitza lantzeko ariketa
espezifikoak eta obra musikalak eginez, klase bakoitzean adieraziko diren
pausoak jarraituz.
• Hiruhilabeteko azterketa-ariketak, ikasle bakoitzak egin duen lanaren
egiaztapena izanez.
5. SARRERAKO FROGAK
Musikako ikasketa profesionaleko 5.mailara sartzeko, gai honetan ondoko
ariketa hauek egin beharko dira:
a. Tonu-aldaketak dituen bajo-sopranoa. Iraupena: 2 ordu.
b. Pasarte modulagarri baten analisia, egitura harmonikoa eta eskeleto
harmonikoa eginez, ala Bach-en koral baen analisia, egitura harmonikoa
eta doinua orinituratzeko notak adieraziz. Iraupena: 2 ordu.
Edukiak: Programaketa honetan agertzen direnak.
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
32
6. BIBLIOGRAFIA
Irakaslearen apunteak eta eskemak. Honetaz gain, konsultatzeko ala ariketak
egiteko interesgarriak diren hainbat harmonia-liburu.
Harmonia:
• Irakasleen apunteak
• De la Motte Diether ARMONÍA. BARCELONA : LABOR argitaretxea (1989).
• Hindemith, Paul (1944). ARMONIA TRADICIONAL. MADRID: RICORDI, REAL
MUSICAL argitarentzako (1987).
• Piston, Walter. ARMONIA (1941). Mark DeVotok handitua. BARCELONA: LABOR
argitaretxea (1990).
• Roca Daniel, Cabello Ignacio, Molina Emilio ARMONIA. MADRID: ENCLAVE
CREATIVA argitaretxea (2007).
• Schonberg Arnold (1944). FUNCIONES ESTRUCTURALES DE LA ARMONÍA.
Leonard Stein-ek berrikusita eta handituta. BARCELONA: LABOR argitretxea
(1990).
• Schonberg Arnold MODELOS PARA ESTUDIANTES DE COMPOSICIÓN.
Analisi musikala
• Llacer Plá Francisco GUIA ANALÍTICA DE FORMAS MUSICALES. MADRID:
REAL MUSICAL argitaretxea (1982).
• Hakim Naju, Dufourcet Marie-Bernadette, GUIDE PRATIQUE D’ANALYSE
MUSICALE. PARIS: éditions COMBRE. (hainbat eskema eta lauki
frantsesetik itzulita).
-
HARMONIAREN PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA, Musikako Ikasketa
Profesionaletako 3 eta 4. maila.
33
• Lorenzo de Reizabal, Margarita y Arantza, ANÁLISIS MUSICAL BARCE-
LONA: BOILEAU musika argitaretxea (2009).
• Santos Alicia, Eguílaz Rafael (2005). CUADERNO DE ANÁLISIS, MADRID:
Editorial ENCLAVE CREATIVA argitaretxea.
Partiturak haien CD lagunduak:
Obra txikiak bai handien pasarteak, garai tonaleko konpositoreenak batez ere: Bach,
Corelli, Scarlatti, Haydn, Leopoldo Mozart, W. A. Mozart, Beethoven, Clementi,
Schubert, Schumann, Brahms, e.a.
Jazz errepertoriotik hainbat obra ere hartzen dira: “Misty”, “All of me”, hainbat
konzeptu lantzeko asmoz.
Irakaslearen obrak eta konponketak.
Interneten dauden metodoak:
VADEMECUM MUSICAL, IEM metodología (musika hezkuntzaren institutoa).
Harmonian ematen diren teminoen definizioa eta adibideak. Enclave Creativa
Argitaretxea interneten jarrita
Gai honekin zerikusirik duten hainbat web orri, programaketak eta Zentruaren
memoriak.