Hezkuntza berrikuntzari bidea
-
Upload
edurne-m-arrese -
Category
Education
-
view
231 -
download
6
Transcript of Hezkuntza berrikuntzari bidea
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
Errealitatearen identifikazio eta
azalpena
Berrikuntza proiektuaren
planifikazio eta antolaketa
Berrikuntza proiektu/tailerra
ren diseinua
Tailerraren garapena
Ebaluazio eta sozializazioa
HEZKUNTZA BERRIKUNTZARI BIDEA, ROBOTIKA
HEZITZAILEAREN PRAKTIKA SORTZAILE ETA ASKEA
SUSTATUZ
“Gazte garaiko une gazi-gogozoen narrazioek eta honen inguruko feed-back saioek nire
proiektuaren norabidea baldintzatu eta guztiz gidatu dute. Bizitako eskola esperientziak
hausnarketara bideratu nau, baita nire kontzientzia piztu ere. Orain, mundu profesionalean
nondik jo argi ez badaukat ere, oso garbi dudan zerbait badago: ez ditut hezkuntza molde
tradizionalak gutxietsiko, baina ez ditut praktikara eramango ere. Ez naiz irakasle orojakile,
autoritario eta disziplinarra izango, bai ordea hezkuntza eraldatze aldera lanean sutsuki
diharduen neskatoa. Era berean, argi daukat hezkuntzak paradigma aldaketa behar duela,
eta ildo honetatik norabide bakarreko irakaskuntza etetea beharrezkoa izango da. Nola
ordea hau errealitate bihurtu? Tira, aukerak badaude eta zenbat eta lehenago hasi hauekin
esperimentatzen orduan eta aukera gehiago hezkuntza berrikuntzako praktika
esanguratsuak aurrera eramateko. Beraz, dakidanetik eta interesa dudanetik hasiko naiz,
hau da, Teknologia eta Hezkuntza Berezitik.” .
Narrazio hau da IKT interbentzio proiektuaren nolakotasuna eta norabidea uneoro
zehazten lagundu duena. Bizitako ikas esperientziak abiapuntu izanik eta hezkuntza
berrikuntzarako nahia kontutan hartuta, praktika esanguratsu honen helburuak anitzak
dira, baina nagusiki ikas komunitatea eta ni neu, hezkuntza berrikuntzaren garrantziaz
eta konkretuki robotika hezitzaileak dakartzan onurez ohartaraztea izango da.
Horretarako, interbentzioa RHren hastapenetarako praktika izango da eta kasu
honetan, GIRA-UPTC1-k proposaturiko antolaketa sistemikoan oinarrituko gara, baita
GRAO (2015) aldizkari pedagogikoko Makey Makey esperientzia didaktikoan ere, non
robotika hezitzailearen ikaskuntza giro aproposa sortzeko honako etapak bereiziko
diren:
1 Grupo de Investigación y Automatización Industrial de Colombia (2013, ISSN: 1692-7257)
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
1. Errealitatearen identifikazio eta azalpena
Eskola eta testuingurua
Iñigo Aritza ikastola Nafar ipar mendebaldeko Altsasu herrian kokaturiko guraso
kooperatiba da, 1968tik ikastolen elkartearen partaide aktibo dena eta egun 356 ikasle
(HHtik DBHra bitarte) biltzen dituena. Bere burua euskaldun, anitz, ez diskriminatzaile
eta akonfesionaltzat definitzen du etra xede nagusitzat ikasleak osotasunean heztea
du. Ikastolako heziketak, gizartearen etengabeko aldaketek sortzen dituzten eskakizun
eta premia berriei, eta ikasleen aniztasunari era egokian erantzun diezaion, bertako
profesional guztien formazio eta eguneratze egitasmoak sustatzen ditu. Ildo horretatik,
ikastetxea hezkuntza proiektu anitz eta aktiboetan murgildurik dago, besteak beste:
Pentatasuna, Eleanitz, Txanela, Ikasys, EKI, KEI zein Hizkuntza/Bizkidetza proiektuak.
2
Eguneratzen doazen proiektu hauez gain, ikastolak IKTekiko jarrera aktiboa du
eta azken urteetan azpiegitura, baliabide teknologikoetan baita langileen prestakuntzan
aurrerapen nabarmenak eman ditu. Hala eta guztiz ere, oraindik, teknologiak eskolan
integratzea, prozesuan aurkitzen den erronka da eta oraingoz espezialista bakoitzaren
esku gelditzen da IKTen gaineko erabilera.3 Bestalde, anizatasunari erantzuteko plan
sendoa du eta HPB dituzten ikasle anitzei hezkuntza integrala eskaintzeko lanean
gogor dihardu. Gauzak horrela, azken hamarkadan TG gela eta D gela sortu dira,
Nafar Gobernuaren laguntzaz, HPB nabarmen eta espezifikoak dituzten haurrak euren
bizilekutuik at eta erdara hutsean dauden zentro espezifikoetara bidaltzeko beharra
ekidinez.
Curriculum Espezifikoko Unitateko ikaslea protagonista
Praktikan protagonista izango den ikaslea Iñigo Aritzako UCE4 egiturako gelan
matrikulaturiko 14 urteko ikaslea da, azken balorazio psikopedagogikoaren emaitzek
(WISC-R (CIT:44, CIV:57 CIM: 44) zein testuinguru anitzetan – eskola, familia,
soziala- egindako zehaztapenek, Adimen Urritasun nabarmena (F71.9 (DSM – IV-
2 Sakana ikastolak aurrera eramaten dituen proiektuen gaineko zehaztasunak:
http://www.inigoaritza.eus/eu/inigo_aritza.asp?IdSeccion=3 3 1.txantiloia
4 Unidad de Curriculum Específico (Nafarroan), EAEko ZIG unitatearen baliokidea. Ikas egitura honen
informazio osagarria hemen: http://creena.educacion.navarra.es/equipos/psiquicos/pdfs/uce_cuadro.pdf
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
TR)) zein urritasun motore larria duela argitara ematen dutena. Ildo honetatik, ikasleari
hezkuntza erantzun egokiena emateko asmoz atentzio espezializatua eta LH 2.mailara
egokituriko programazioa egokitu zaio. Horrez gain, ikasleak gaitasunen araberako
helburu espezifikoak ditu alor ezberdinetara zabaltzen direnak.
2. Proiektuaren planifikazio eta antolaketa
Magisteritzako graduko Practicum III.aren baitan eta honek barne hartzen dituen
helburuei jarraiki - eskolan parte hartze aktiboa izatea eta IKT interbentzioa gauzatzea
-, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolan hezkuntza berrikuntzaren IKT interbentzioa
gauzatuko da. Hau aurrera eramateko oinarriak hauexek izango dira:
Praktika: Elektronika sortzailea hezkuntza berezian, musika
instrumentua.
Testuingurua
Iñigo Aritza Ikastolako D gela (UCE egitura) eta bertan
AU nabarmena
duen ikaslea.
Iraupena 50 minutuko 6 saio, asteko bi saio (astearte eta
ostiraletan, 11:35 – 12:30)
Baliabide
materialak
ordenagailua internet konexioarekin (Scratch softwarea
eta
Youtube), Makey Makey plaka elektronikoa, proiektua
gauzatzeko materialak
(kartulinak, material eroaleak…).
Baliabide
didaktikoak
programazioa, euskaratutako eta ikasleari egokitutako
material
didaktikoa –egunerokoaren txantiloia,
3. Berrikuntza proiektuaren diseinua
AU nabarmena duen ikaslea protagonista izanik, honen erritmora egokituriko
tailerra garatzea ezinbestekoa izan da, ikaslearen gaitasun kognitibo, memoria
gaitasun zein komunikaziorako mugak zeintzuk diren kontutan hartuz5.Gauzak horrela,
lehenik ikaslearen aurreideiak martxan jarri, hauek antolatu eta helburu nagusi edo
5 Saio progresiboen diseinua gauzatzeko ikaslearen informea (2.txantiloia) zein curriculumeko gaitasun
espezifikoen helburuak (3.txantiloia) kontutan hartu dira.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
erronka gisa “musika instrumentua” sortzeko proposamena egingo zaio. Horrela,
proiektu nagusi bat izanik hau burutzeko beharrezkoak diren pausoak ematen joango
gara, unean uneko arazoei irtenbidea emateko jakintzak gehituz.
1S: Aurreideien lanketa eta hauek informatika sortzailera hurbiltzea
2S: Makey makey xaflaren ezaguera eta material eroaleekin esperimentazioa
3S: MM musika instrumentu sinple ezberdinen sorrera
4S: Musika instrumentuaren diseinua eta eraikuntza
5S: Musika instrumentuaren aukerak Scratch bidez
4. Tailerraren garapena
Behin oinarriak finkaturik, 6 saiotan antolaturiko tailerrak ondorengo garapena izatea
aurreikusten da:
1. S: Aurreideiak eta hauen loturak Informatika sortzailera hurbilduz
Saioaren helburuak: Ikasleari zopa letra baten bidez elementu ezberdinak
aurkeztuko zaizkio eta bakoitzaren inguruko ezagutzak islatzea izango da
helburua. Ondoren, hauen artean loturak egiten saiatuko gara –
ordenagailua/musika tresna/material eroalea-. Azkenik lotura hauek posible
direla egiaztatzeko Makey-Makey bideoak aurkeztuko dira eta ikasleari
hurrengo saioetan musika tresna bat sortzeko proposamena egingo zaio.
Materiala: 1.txantiloia, 2. Txantiloia, ordenagailua (Youtube:
http://www.makeymakey.com/ ), Materialen kutxa (plastilina, frutak, barazkiak,
plastikoa, egurra, boligrafoa…)
Saioaren garapena: Irri handi batekin hartu ikasleak. Sartu bezain laster bertan
zer egiten nuen galdetu dit baita eskuan neraman kaxa zer zen galdetu ere.
Gaurtik aurrera proiektu interesgarri bat sortuko genuela esan diot eta
horretarako ekarri dudala kutxa. Kutxa zabaldu aurretik musika intrumentu bat
egingo genuela azaldu diot baina horretarako dakizkien gauzak gogoratu behar
zituela. Jarraian aurre-ezagutzak lantzeko fitxa banatu diot eta bertako
elementu guztiak, hitzez primeran esan ditu, letra zopa egitea ordea izugarri
kostatu zaio (urduri jarri da eta hiru hitz aurkitu dituenean nahikoa zela
ondorioztatu dugu). Beraz, letra zopa erdizka utzi eta elementu bakoitzarekin
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
erlazio ezberdinak egin ditugu (janaria, informatika, musika…). Erlazioak
primeran egin ditu eta orduan material eroaleen inguruko azalpena emateko
“elektrizitatea-kablea-argia-piztu/itzali-indarra” hitzak ulertu nahiean aritu gara.
Horretarako, ezinbestekoa izan da errealitatearekin erlazionatutako adibideak
erabiltzea. Jarraian, kutxa zabaldu eta bertan zeuden elementuetatik
elektrizitatea pasako ote zen galdetu zaio eta soilik kabletik eta MM xaflatik
pasa zitekeela esan du.
Ondoren, bertan zeuden gailu
batzuekin musika instrumentu
bat sortuko zuela esan zaio eta
horretarako ordenagailura jo
dugu adibide bila. MM xaflaren
hainbat bideo ikusi ostean
motibazio handia erakutsi du eta
batez ere plastilina eta
fruta/barazkiei arreta berezia
ipini die. Material guztiak eskuekin
manipulatu ditu eta gutxi bada ere MM xafla gainetik aztertzen jardun gara.
Amaitzeko, gauzak ez ahazteko egunerokoan egindakoa, sentitutakoa,
ikasitakoa… idazteko proposatu zaio eta kostata baina proiektuaren helburua
modu gidatuan idaztea lortu du honakoa ipiniz: “Plastilinarekin, kableekin,
frutekin eta xaflarekin musika instrumentua sortuko dugu.”
2S: MM xaflaren ezaguera eta material ezberdinen esperimentazioa
Materiala: 1.txantiloia, 3. Txantiloia, materialen kutxa, MM xafla, USB kablea, 2
kokodrilo kable, ordenagailua.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
Saioaren garapena: Aurreko saioan
egindakoa birgogoratuz, ikasleari
material eroaleak (elektrizitatea pasako
ote da?) identifikatu behar genituela
azaldu diot eta horretarako MM xafla
lagungarria izango zela. Gauzak horrela,
lehenik, MM xaflaren ezaguera sakona
egiteari ekin dio (soilik gaineko aldea;
gezia,xagua,tartea,”lurra” ). Horretarako,
2.txantiloiaren laguntza ezinbestekoa izan
da, hauen azalpenarekin zein laguntzailearenarekin, ikasleak ordenagailu-
xaflaren arteko erlazioak egiteko gai izan delarik. Kasu honetan, xaflaren
ezagupena bermatzeko forma geometrikoak (gezia, borobilak, laukia, zuloak…)
landu dira baita eskuin-ezker kontzeptuak ere. Behin xaflaren elementuak
ezagututa, honen konexioa gauzatzeko kableak ezagutzeari ekin diogu
(kokodrilo kableak eta USB kablea). Era berean, MM xaflak funtziona dezan
2.txantiloiaren webgunera jo dugu eta “Bongos”
(http://makeymakey.com/bongos/) aplikazioa zabalduz (modu autonomoan
nabigatzailera jo du baita webgunean aritu ere). Esperimentazioan hasi
aurretik, aurreko saioko “elektrizitatea” kontzeptua sakondu da, material
eroalearen kontzeptura iristeraino (argia, kablea, indarra, elektrizitatea, eroalea)
eta jarraian ikasleari esperimentatzera bideratu zaio. Horretarako ondorengo
galdera bota zaio: Kutxako material guztietatik elektrizitatea pasako ote da?
MM xaflarekin frogatzea posible al da?
Gauzak horrela, bidean gidatuz eta hainbat unetan MM xafla konketatzeko6 zein
sarean nabigatzeko laguntza eskainiz ordenagailua kutxako material guztiekin
konektatzea lortu da hasierako galderei esperimentazio bidezko erantzuna
emanaz. Guztiz aipatzekoa da ere ikaslea modu guztiz autonomoan orokortzeak
egitera ere iritsi dela, esaterako, fruta guztiak eroaleak direla ondorioztatzera iritsi
da edota plastikodun materialetatik elektrizitatea ez dela pasatzen baieztatzera ere.
Honen ebidentzia 3.txantiloian jaso dugu, non ikasleak elementu eroale guztiak
arazorik gabe identifikatu dituen. Saioa amaitzeko, berriro ere egunerokoan
idazteko gonbitea egin diot eta saioan eduki/kontzeptu berri ugari landu baditugu
6 pintzak irekitzea kostatu egiten zaio, motrizitate fina landu duen arren oraindik tamaina txikiko
elementuak maneiatzeko zailtasunak aurkezten ditu.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
ere laburki egindakoa idazteko gai izan da: “Esperimentua egin dugu elektrizitatea
pasatzen den ikusteko”.
3S: Musika intrumentu sinple ezberdinen sorrera
Saioaren helburua: Aurreko saioan landutakoa birgogoratu eta sakontzeko
asmoz, ikasleak musika instrumentu sinpleak modu autonomoan eta MM
xaflaren erabilera egokia bermatuz sortzea espero da. Horretarako, kokodrilo
kableak gehitzen joango gara baita material eroale eta aplikazio musikal
ezberdinak ere (MM webgune ofizialetik). Era berean, sortu nahi den musika
instrumentuan ideiak biltzen joatea espero da, gerora ikasleak erabakiko duen
tresna sortuz.
Materialak: Materialen kutxa, ordenagailua, MM xafla eta kable guztiak
Saioaren garapena: Saioari hasiera emanaz, lehenik aurreko saioan egindakoa
birgogoratu dugu ikasleari gogoratzen zuenaz galdetuz. Segidan, ikasleari
gaurko egunean, musika instrumentu ezberdinak frogatuko dituela esan zaio,
bere proiekturako ideiak har ditzan. Gauzak horrela, lehenik eta behin, MM
webgune ofizialeko software ezberdinak (http://www.makeymakey.com/)
ezagutzera jo dugu ikaslea gidatuz (webgunea ingeleraz zegoen arren aurreko
saioan nabigatutakoaz oso ondo oroitzen zen). Behin bertan, aplikazio
ezberdinak erabili ditugu piano sinpletik hasi eta logika jolasetara iristeraino.7
Erabilitako softwarearen arabera material ezberdinak erabili ditugu, esaterako
musika intrumentuak jotzeko fruta eta barazki ezberdinak erabili dira (plakaren
aurreko aldeko konexio guztiak) eta
jolasetarako plastilina. Saio honetan,
eroaletasun kontzeptua guztiz barneratu
duela ondoriozta daiteke baita gizakiok
eroaleak garela ondorioztatu ere.
Ezagutza hau esperimentazioaren bidez
gertatu da, izan ere, bere kabuz konturatu
da zirkuitua isten duen persona izango
dela soinuak sortzeko gai den bakarra
baina era berean, ondoan dagoen kideak
7 Hona hemen saioan erabilitako softwareak: http://makeymakey.com/howto.php#software
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
zirkuitua ikututako persona ikutuz gero posible izango da soinuak sortzea.
Bestalde, interesgarria izan da ikasleak ateratako ondorioa eta arazo horri
erantzuteko erakutsitako premia: jolasten hasi garenean ikasleak modu
horizontalean jarritako frutekin ezin zuen efektibotasunez geziekin solastu eta
horretarako gezi forman jarri behar genituela esan du. Gauzak horrela, frutekin
gezi bat egin behar zuela esan du, bera ez liatzeko. Horren harira eta galdera
gidatzaileen bidez plastilina bidez joystick bat sortu du.
4S: Musika instrumentuaren diseinua
Helburua: Orain arte ikusi, manipulatu eta ikasitakoarekin musika instrumentu
propioa sortzeko ideiak garatu eta gauzatzea. Horretarako, aurreko saioen
ebaluazioa egingo da eta ikasleari instrumentua sortzen utziko zaio, beregandik
ateratako ideiak kontutan hartu eta hauek gauzatzea posible egiteko laguntza
eta baliabideak esakiniaz.
Saioaren garapena: Saioa aurrekoan egindakoa birgogoratuz hasi dugu,
horretarako ikasleari hainbat galdera zuzen egin zaizkio eta erantzun motzez
agerian gelditu da ikasleak orain arte landutakoa barneratuta zeukala. Gauzak
horrela,orain arte erabilitako materialekin musika instrumentua zerekin egin
nahi zuen galdetu zaio. Aho batez, plastilina erabili nahi zuela esan du eta ildo
horretatik instrumentua bere plastilinazko piano bat izatea eskatu du. Zer/ nola
diseinatu hausnartzera pasa gara eta ikasleak bere izena idatzi eta hitz
bakoitzari nota bat jarriko ziola esan du. Ondoren, beregandik etorritako
proiektua martxan jartzeko ideiak eta materiala luzatu zaizkio eta
manipulazioaren bitartez honakoa lortu du:
MM1 softwarearen bidez pianoa
sortu dugu eta ideia ikasleak
bere soinuak grabatzea bazen
ere, netbookak ez duen
microfonorako sarrerarik eta
azken 20 minutuetan beste
zerbait egitea proposatu zaio.
Azken 20 minutuetan beraz
arkatzarekin piano ederra sortu dugu Sonia, ikaslearen irakasleetako bat
zoriontzeko sinfonía sortuaz. Azken jarduera honetan aipatzekoa da
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
arkatzarekin lerro sendo eta
lodiak egitea kosta egin zaiola
baina xafla konektatu eta hauek
ez zihoazela ohartzean akatsa
non zegoen ohartu eta hainbat
lerro sendotu ditu. Saioa isteko
egunerokoan zera idatzi du:
“Plastilinazko pianoa sortu dut
eta sonia zoriontzeko abestia
egin dut” .
S5-6: Musika intrumentuaren sorrera eta Scratch
Saioaren helburua: Azken proiektuko musika instrumentua orain arte ikusitako
edukiak erabiliz sortzea, musika notak gehitzeko Makey Makey xaflaren atzeko
Arduino plaka ezagutzea eta Scratch bidez musika nota ezberdinak
programatzea.
Materiala: 4. Txantiloia, kartulinak, arkatzak, Makey Makey xafla eta honen
elementuak, ordenagailua (Scratch sotwarea, MakeyMakey webgunea).
Saioaren garapena: Azken bi saioan bata bestearen jarraian egin dira, denbora
aprobetxatu eta azken proiektua guztiz osatzeko. Gauzak horrela, ikasleari
azken praktika zela modu inplizituan azaldu ez bazaio ere, “azken pianoa”
diseinatu eta sortzeko eguna zela esan zaio. Horretarako, berriro ere aurreko
saioetan erabilitako materialetatik interesgarriena iruditu zaiona zein den
galdetu eta azkenean, ikasleak, pianoa arkatza eta kartulina bidez eraiki nahi
zuela esan du, aurreko saiokoa hobetuz.
Honi hasiera emanaz, lehenik, musika
notak birgogoratu ditugu, ahoz zein idatziz.
Bertatik, ikasleak 8 nota eraikitzeko, 8 lerro
sortu behar zituela ondorioztatu du eta
kartulinan, inongo laguntzari gabe, pianoa
marrazteari ekin dio. Behin pianoa eraikita,
kokodrilo kableen bidez nota bakoitza
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
programatzeari ekin zaio. Hala ere, ikaslea bere kabuz konturatu da bost nota
baino ezin genituela programatu eta gehiago ba ote zeuden galdetu du. Honek,
xaflaren atzealdeko aldea ezagutzeko aukera ireki digu.
Kasu honetan, xaflaren atzeko aldeko zuloen azalpena eman zaio eta
ikasleari utzi zaio hauen konexioa egiten. Kable hauek pintzarik ez izateak bere
kabuz eta guztiz modu autonomoan kable bakoitza bere zuloan txertatzea
ahalbidetu dio, nahiz eta horretarako nik xafla heldu behar izan diodan.
5. Ebaluazio eta sozializazioa
6. ERANSKINAK
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.