2016ko aurrekontuak - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, … · hezkuntza, hizkuntza 1/13 politika eta...
Transcript of HEZKUNTZA, HIZKUNTZA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, … · hezkuntza, hizkuntza 1/13 politika eta...
1/13
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
ORDEZKAPENETARAKO IZANGAIEN
BIRBAREMAZIOA:
APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO GIDALIBURUA
Aplikaziorako sarbidea: www.irakasle.eus.
Aplikazioaren onurak:
• IZANGAIAREN FITXAREN KONTSULTA ................................................... 3 orr.
• ON-LINE ALDATZEA honako datuei dagokionez: identifikatzeko datuak eta
lurralde historikoei, lanaldi motei, eman beharreko hizkuntza eskakizunari,
irakaskuntza hirueledunari edo eman beharreko espezialitateari begirako aukerak
(zerrenda batean izena eman edo bajan eman) ................................................ 4-8 orr.
• BAREMATZE-ORRIA BETE ETA INPRIMATZEA (dokumentazio berria
ekartzen bada edota fitxari alegazioak egiten bazaizkio). ............................ 9-10. orr.
• AURRETIKO ZITA ESKATU agiri berriak eta/edo fitxari egindako alegazioak
aurkezteko ................................................................................................... . 11-13 orr.
Web-orria nabigatzaile hauetarako ziurtatu da:
Internet Explorer6.0 edo 8.0 , Mozilla Firefox 3.5
APLIKAZIORA SARTZEKO ERA
www.irakasle.eus –era sartzean, pantaila hau agertzen da:
Ordezkapenak egiteko izangaien birbaremazioa aukeratu eta ondoko aukera hauek ematen
ditu:
• Pasa-hitza berreskuratu: pasa-hitza gogoratu ezean, edo eduki ezean.
• Erabiltzailea eta pasa-hitza erabiliz sistemara sartu: erabiltzailea balioztatzea.
2/13
Pasa-hitza berreskuratzea (pasa-hitza gogoratu ezean edo eduki ezean)
Pantaila honen argibideen arabera jokatuko da
Garrantzitsua:
Lehenik eta behin, erabiltzaileak sistemak haren datuak egiaztatzeko baimena ematen duen
laukian aktibatu beharko duzu eta aipatutako laukian klik egin beharko duzu.
Jarraian, gainontzeko datuak bete eta, azkenean, ondoko botoian klik
egin. Berehala zure erabiltzailea eta pasa-hitza posta
elektronikoz edo sms-z jasoko dituzu.
NANa (letrarekin eta tarterik gabe) eta pasahitza zuzenak idatzi eta gero, pantaila bat
agertuko da hainbat aukerekin.
Ordezkapen izangaien birbaremazioa atala aukeratu eta gero aurtengo birbaremazioaren
pantailara ailegatzen da.
3/13
IZANGAIAREN FITXA KONTSULTATU
sakatuta, fitxa pdf formatuan aurkezten da inprimatu ahal izateko.
Izangaiaren fitxa pdf motako agiri bat da, eta pdf horrek hautagaiak 2016eko apirilaren
16an dituen datuak jasotzen du.
4/13
ON-LINEren BIDEZKO AUKEREN ALDAKETAK
sakatuta, izangaiaren uneko aukerak erakusten dituen
pantaila batera iristen da, eta on-line alda
daitezke.
• erlaitza
Identifikazio-datuetan aldatu eta gero, sakatu “Gorde” botoia
Aldaketak egiten badira eta “gordetzea “ botoian klik egiten ez bada, gordetzeko aukera
emango digun mezu bat agertuko da.
Aldaketak gordetzeko, ezeztatu mezuan klik egin ezazu, eta gero
5/13
• erlaitza
Erlaitz honetan hurrengo aldaketak egin daitezke
• Irakatsi beharreko hizkuntza eskakizunean,
zerrenda aktibatuz
• Hirueletasunaren aukeran, nahi den laukia selekzionatuz.
Hirueletasunerako gaitzen zaituen titulua grabatuta ez baduzu, aplikazioak, aldaketa
guztiek bukatu aurretik, gogoraraziko dizu.
• Lurralde eta lanaldiaren aukeran, nahi den lurralde bakoitzaren laukia eta
lurralde bakoitzerako aukeratutako lanaldi mota
selekzionatuz.
• Zerrendetan, botoien bidez.
o botoia
Hezkuntza Sailaren datu-basean dauden tituluen arabera, izena eman ahal duzun
zerrendak erakutsiko zaizkizu.
6/13
Zerrenda berriak laukian klik eginez selekzionatzen dira. Zerrenda asko
badaude, ondoz ondoko pantailetan eskainiko dira eta
aukera honen bidez sartuko da horietara.
Zerrenden selekzioa bukatzen duzunean, botoian klik egin, eta,
ondoren, . Aldaketen egiaztagiri bat lortu ahal izango duzu.
”Onartu “ botoian klik egiten baduzu, inprimatu edo gorde ahal izango duzun
agiri hau lortuko duzu.
o botoia
Zerrenda batean bajan emateko, “Irakasleen zerrendak “ erlaitzean kokatu.
7/13
Ondoren, ezabatu beharreko zerrenda berorretan klik eginez selekzionatu ,
eta ondoren botoia selekzionatu eta
baieztatzeko mezu hau agertuko da
* Oharra: zerrendak banan-banan ematen dira bajan.
Izena eman duzun zerrenda guztietan bajan eman nahi baduzu, zerrenda
guztiak banan-banan ezabatu ondoren mezu hau aterako zaizu:
(Zerrenda guztietatik ezabatu nahi ez baduzu, mezua, erlaitzez aldatu, itxi eta
aldaketak ez gorde.)
Hau da, zerrenda guztiak ezabatu eta ordezkapenetarako hautagaien
zerrendetatik kendu nahi baduzu, Hezkuntzako lurralde ordezkaritzan eskatu
beharko duzu.
8/13
Nahi izan dituzun aukera guztiak aldatu ondoren, GORDE botoian klik egin beharko duzu
eta pantailan aldaketak egin izanaren ziurtagiria agertuko da. Inprimatu edota gorde
daiteke.
• Gordetako aldaketak automatikoki erregistratuak geratzen dira, baina ez dira
hautagaiak ikusten duen fitxan agertuko; fitxak pdf motako agiri bat da, eta pdf horrek
hautagaiak 2016eko apirilaren 16an dituen datuak jasotzen dituelako.
9/13
ALDAKETAK PAPEREZKO EUSKARRIAN
Ondoren aipatzen diren bi aukeretatik dagokizuna aukeratu beharko duzu:
agiri berriak eta/edo fitxari egindako alegazioak aurkezteko
• Irakasleen barematze-orria, klik egin .
• Hezkuntza Bereziko lan-legepeko pertsonalaren barematze-orria, klik egin.
kasu bakoitzeko dagokion betetzeko pdf agiri bat agertuko da, bete eta inprimatzeko. Dokumentazio
berria (titulazioak, merezimendu berriak…) aurkeztu nahi bada edo/eta barematzeari alegazioak egin
nahi bazaizkio, beteko da agiri hau.
Aldez aurretik hitzordua eskatu ondoren (hitzordu hori eskatzeko ALDEZ AURREKO
HITZORDUA atala ikusi), Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko da, kasu
bakoitzean behar den dokumentazioarekin batera.
10/13
11/13
AURRETIKO ZITA
Dokumentazioa aurkezteko aurretiko zita eskatu behar da. Birbaremazio hasierako orritik
eskatzen da, hurrengo esteka sakatu:
Pantaila hau agertzen da
aukera hauekin
• Baremazio orrira joan:
• Aurretiko zita eskatu: lurraldea, data, ordua aukeratu behar dira.
Pausuak: aukeratu lurraldea eta sakatu
Ondoren, pantaila bat egun eta ordu libreekin agertzen da, nahi den egun/ordua
selekzionatzen da (betiere libre badago) eta sare bat agertuko da. .
Hurrengo pantailera (hurrengo egunetara) pasatzeko erabili botoia.
Onartu aurretik hitzordua aldatu nahi bada, aukeratu hitzordu berri bat.
12/13
Sakatu “ados” botoia eta hurrengo pantaila agertuko da
Hemendik aldez aurretiko zitaren berrespena jaso nahi izanez gero, sartu (e-maila edo
mobila) behar den tokian.
eta, geroago, hitzordua grabatu eta gordetzeko, “Gorde" botoian klik egin behar da
Ondoren, hitzordua behar bezala grabatu bada, pantaila hau agertzen da
13/13
eta pantaila honetatik, eragiketa hauek egin ahal dira:
• Aurretiko zita aldatzea (dagoeneko adierazi diren urratsei kasu eginez beste
hitzordu bat selekzionatu, eta horrela, lehenengo zita automatikoki deuseztatzen
da). Kasu honetan zure emaila edo mobila berriro idatzi behar dituzu berrespena
jason ahi izanez gero.
• Aurtengo birbaremazio hasierako pantailara atera botoiaren bidez.