HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 - · PDF fileItsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua...
Transcript of HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 - · PDF fileItsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua...
www.matermuseoa.com 619814225 [email protected]
HEZKUNTZA PROGRAMA 2015 MATER Museora bisitak
MATER Euskal Arrantzontzi Tradizionala Ezagutu itzazu arrantzaren sekretuak: ingurumena errespetatzen duten arrantza tresnak, arrantzalearen bizitza-erritmo berezia, ontziaren bitxitasunak...
Itsas Tailerrak
- Ingurugiro Tailerra: Itsasora hurbilduz
Jolas eta zentzuen bidez itsasoan bizi diren izakiei buruz arituko gara eta baita gure ingurunearen zaintzeak duen garrantziaz ere.
Itsasertzaren esploratzaile Itsasoko izakien bizimodua aztertuko dugu, non bizi diren, zertaz elikatzen diren eta baita ezaugarriak ere, arrain-disekzioa eginez eta elikadura-balio garrantzitsuaz ohartuz.
Itsas ekosistemak Itsas organismoen aniztasuna eta ingurunearekiko moldaerak ezagutuko ditugu eta Pasaiako ingurumen azterketa egingo dugu analisi fisiko kimikoak eta prozedura zientifikoa erabiliz.
- Arrantza Tailerra: Arrainen mundua
Arrainak egiten duen ibilbidea aztertuko dugu arrantzaleetatik hasita gure mahaira etorri arte. Arrain mota nagusiak ezberdintzen ikasiko ditugu eta arrain lonjara bisita egingo dugu.
Arrantzan ikasten Arrantzale arduratsu bat izateko beharko dugun guztia ikasiko dugu: arrantza motak, arrainen gutxieneko neurriak, arrantza aparailu baten prestakuntza eta zortea badugu baita arrantzatu ere!
Arrantza industria Arrantza tekniken jasangarritasuna eta gehiegizko ustiapenari buruzko egoera aztertuko dugu: espezie gakoak, salmenta arrain lonjan eta merkaturaketa.
- Itsasketa Tailerra: Boga boga marinela
Orain dela 500 urte gure itsasoan zeuden pirata, kortsario, nabigatzaile handi eta baleazaleei buruz arituko gara, simulazio jolas eta arraunketaren bidez.
Portuko lanetan Pasaiako portuko funtzionamenduaz jabetuko gara bertako langileak elkarrizketatuz eta itsasontzi eta zamalanak jolasen bidez ezagutuz.
Marinela egun batez Itsasketarako oinarrizko ezaguerak gureganatuko ditugu itsasontzi barreneko gin-kana dibertigarri baten bidez: itsas korapiloak, segurtasun neurriak, ontziko elementuak …
www.matermuseoa.com 619814225 [email protected]
Pasaia eta itsasoa
- Bisita gidatuak: (itsasontziz eta oinez)
Badian barrena itsasontziz
Itsasontzi batean badia osoa bisitatuko dugu, bere industrialdea eta baita itsaslabar liluragarriak ere, Pasaiak eta itsasoak historikoki izan duten harremana nabarmenduz.
Hirigune historikoak Ibilbide honetan Pasai Donibane edota Pasai San Pedroko alde zaharrean ibiliko gara, historikoki Pasaiak eta itsasoak izan duten harreman estua aztertuz.
Pistaz pista “Altxorraren bila” jolas dibertigarriaren bitartez sena eta abileziak probatzen dira Pasai San Pedro edota Pasai Donibaneko itsas ondareaz ohartuz.
Itsastarrak Itsasoarekin loturiko hainbat erakunde bisitatzeko aukera: planetarioa; krustazeo haztegia; Arrain lonja eta Kofradia; Arraun Elkartea … - Kostako txangoak (oinez)
Pasaiako itsasargiak
La Platako itsasargira daraman ibilbide honek portuko funtzionamendua aztertzen lagunduko digu: itsasargiak, semaforoa, argi gorri-berdeak, itsasontzien joan etorriak …
Hondartza ezkutua Alabortza Pasaiako bokalean Donibane aldean dagoen hondartza dugu, bertan inguruaren azterketan arituko gara: itsas ekosistemak, ur laginketak, itsasertzaren erabilerak …
Jaizkibelgo itsasertza
Trekkingak itsasertzean non naturaren altxor ugari ikusteko aukera izango dugun: itsaslabar paregabeak, erosioaren ondorioz hareharrian sortu diren urregintza-lanak eta ezkutuko kalak.
Uliako itsasertza Ibilbide honetan paisaiaren eta ingurumenaren aberastasuna nabarmentzen da: itsasargiak, itsaslabarrak eta haran esekiak aztertzeko aukera izango dugu.
Eguneko programa Marinel eguna
Osatu zure gustuko programa MATER itsasontzi museoa eta “Badian barrena itsasontziz” bisita gidatuari beste jarduera bat gehituz. Beste jarduera hurrengoen artean aukeratzeko: Itsas tailerra, Kostako txangoa (motza) edo bi bisita gidatu.
Egonaldi programa Itsastar gauak
Bi edo hiru egunetako egonaldi egitarauak MATER itsasontzian: itsasora irteerak, tailerrak, txangoak, jokoak eta bisitak konbinatuz.
www.matermuseoa.com 619814225 [email protected]
LABURPEN ETA PREZIOAK
JARDUERAK Nori zuzendua Iraupena Prezioa (*)
Museora bisitak
Bisita arrunta
Bisita dinamikoa
HHtik aurrera HHtik aurrera
45 min. 90 min.
3,00€ 4,00€
Itsas tailerrak
Ingurugiro tailerra: Itsasora hurbilduz Itsasertzaren esploratzaile Itsas ekosistemak Arrantza tailerra: Arrainen mundua Arrantzan ikasten Arrantza industria Itsasketa tailerra: Boga boga marinela Portuko lanetan Marinela egun batez
HH3-LH2 LH3-LH6
LH6tik aurrera
LH1-LH6 LH3-DBH4
LH5tik aurrera
LH1-LH6 LH3-DBH2
LH5tik aurrera
90 min. 90 min. 90 min.
90 min. 90 min. 90 min.
90 min. 90 min. 90 min.
4,00€ 4,00€ 4,00€
4,00€ 4,00€ 4,00€
4,00€ 4,00€ 4,00€
Pasaia eta itsasoa
Bisita gidatuak: Badian barrena itsasontziz Donibane/ San Pedro Pistaz pista (Donibane/ San Pedro) Itsastarrak (arrain lonja/ arraun elkartea) Kostako txangoak: Pasaiako itsasargiak Ezkutuko kala Jaizkibel/Ulia itsasertza
HHtik aurrera LHtik aurrera LHtik aurrera LHtik aurrera
LHtik aurrera LHtik aurrera
DBHtik aurrera
50 min. 45 min. 45 min. 45 min.
90 min. 90 min. 3-4 ordu
8,50€ 2,50€ 2,50€ 2,50€
4,50€ 4,50€ 7,00€
Marinel eguna programa
Bisita didaktikoa + Badian barrena itsasontziz + Tailerra/kostako txangoa/bisita gidatu bi
LHtik aurrera
Egun 1
14,00€
Gau itsastarrak egonaldi programa
Bi eguneko egonaldia+jarduera programa Hiru eguneko egonaldia+jarduera programa Egokitutako egonaldi programa
LHtik aurrera LHtik aurrera LHtik aurrera
2 egun 3 egun
2-3 egun
62,00€ 102,5€
egokituta
*Gutxienez 10 ikasleentzat prezioak. Bez barne