Hezur Sistema
-
Upload
juan-arbulu -
Category
Documents
-
view
148 -
download
13
Transcript of Hezur Sistema
3. Unitatea
HEZUR-SISTEMA
OINARRI BIOLOGIKOAK -- TAFYD 1. MAILAJuan Arbulu
HEZUR SISTEMA2
1. Hezurren ezaugarriak
2. Hezurren funtzioak
3. Hezur motak
4. Hezurren osaera eta egitura
5. Giza eskeletoa
6. Hezurren fisiologia
7. Artikulazioak
8. Lotailuak eta tendoiak
HEZUR-SISTEMA3
Aparatu eskeletikoa hezurrek eta horiekin zerikusia
duten ehunek (kartilagoak eta lotailuak, adibidez)
osatzen dute. Horiek guztiek gorputzari euskarria,
babesa eta mugimendua emango dizkiote.
HEZURREN EZAUGARRIAK
4
Hezur-ehuna, beste ehun konektibo batzuk bezala,
zelulaz eta zelulaz kanpoko materialez edo matrizez
osatuta dago.
Oinarrizko bi zelula mota daude:
osteoblastoak: zelula sortzaileak dira.
osteoklastoak: hezurra desegiten duten zelulak
dira (kasu honetan mineralak (kaltzioa) eta proteinak
odol-zirkulaziora pasatzen dira).
HEZURREN EZAUGARRIAK5
Helduaroan bi faseen artean oreka dago: Sortu /
Desegin = 1
Gaztaroan, batez ere, sortu egiten da: Sortu /
Desegin = > 1
Zahartzaroan, batez ere, desegin egiten da: Sortu
/ Desegin = < 1
HEZURREN EZAUGARRIAK6
Hezurretan zelulaz kanpoko materiala zelulak baino
ugariagoa da:
Organikoa (adib. proteinak eta ura, hezurrari
malgutasuna ematen diotenak) edo
ez-organikoa (adib. kaltzioa eta fosforoa,
hezurrari behar duen zurruntasuna ematen diotenak).
HEZURREN FUNTZIOAK
7
Hezurrek betetzen dituzten funtziorik nagusienak hauexek dira:
bizi-egiturak babestu, bizi-organoak dituzten barrunbeen pareta zurrunak sortuz: bular-pareta, garezurra, bizkarrezurra eta pelbis-barrunbea.
mugimendua: muskuluak gogor lotzen zaizkie hezurrei. Muskuluak tolesten eta uzkurtzen direnean, hezurretatik tira egiten dute eta giltzadurari mugimendua eragiten diote.
euskarria: hezurrek gorputzari eusteko armazioaren funtzioa egiten dute. Gorputzeko atalen forman, lerrokaduran eta kokapenean eragiten dute.
bilgune minerala: hezurrak erreserba-leku nagusia dira. Kaltzioa eta fosforoa gordetzen dute batez ere, eta gorputzaren beste lekuren batean behar izanez gero, mineral horien kopuru txikiak har daitezke.
hematopoiesia: hezur-muinak odolaren zelulak sortzen ditu. Muin hau hezur luzeen muinbarrunbean eta hezur arolaren gelaxketan dago.
HEZUR MOTAK
8
Egituraren arabera 4 hezur mota defini daitezke:
Luzeak
Laburrak
Zapalak
IrregularrakIrregularra
Luzea
Zapala Motza
HEZUR LUZEAK
9
Luzera da nabarmentzen dena.
Izterrezurra
HEZUR LUZEAK10
Hezur horiek hiru atal dituzte:
epifisi izeneko bi mutur (kanpotik hezur-egitura trinkoa
dute eta barrutik hezur-egitura arola), eta
diafisi deritzon erdialde bat (hezur-ehun trinkoko egitura
hau tutuerakoa da eta erdiko hutsunea gai bigun batez
beteta dauka, hezur-muinaz).
Hazkundea bukatzen ez den bitartean, epifisiaren eta
diafisiaren artean metafisia edo hazkunde-kartilagoa
deritzon gunea dago. Hortik hazten da hezurra luzeran.
HEZUR LABURRAK
11
Ez dago besteengan nabarmentzen den hezurrik. Denak
txikiak dira.
Adibideak karpoa eta tartsoa dira.
HEZUR ZAPALAK
12
Azalera handia dutenak dira.
Hezur mota honen adibideak dira: garezurra, iliakoa
eta bularrezurra.
HEZUR IRREGULARRAK
13
Adibiderik argienak ornoak eta aurpegiko zenbait
hezur dira.
HEZURREN OSAERA ETA EGITURA
14
Kimikoki bi osagai mota:
Gai organikoak:
%90 kolagenoa da elastikoatsuna
Zelulak:
Osteoblastoak: osteogenesia. Matrize organikoa ekoizten
du.
Osteozitoak: Osteoideak kaltzifikatu ondoren sortzen da.
Osteoklastoak: Hezurra desegiteko gaitasuna duten zelulak
dira.
HEZURREN OSAERA ETA EGITURA
15
Osteoblastoak Osteozitoak
Osteoklastoak
HEZURREN OSAERA ETA EGITURA
16
Gai inorganikoa:
Hezurrei gogortasuna ematen die
Gatz mineralez osaturik: kaltzio, fosfato, magnesio,
sodio
Hezurraren %25 da.
HEZURREN OSAERA ETA EGITURA
17
Egiturari dagokionez honako zatiak bereizten dira:
1. Kanpoaldeko geruza: xafletan antolatuta eta odol-hodiezzeharkatuta Havers-en kanalak edo osteona eratuz.
2. Hezur-ehun trinkoa: osteonez osaturik.
3. Hezur-ehun arroa: Trabekulaz zeharkatuta. H. labur eta lauagehienbat honetaz osatarik daude. Luzeetan, berriz, epifisi barneanbakarrik agertzen da, diafisia hutsik egonez.
4. Hezur-muin gorria: Eskeleto axialean koxalean eta eskapulan h. arroaren trabekulak muin gorriz beteta daude. Beste hezurretan, gantz ehunez beterik daude muin horia eratuz.
5. Periostioa: Hezur guztia biltzen duen mintz konektiboa da. Giltzaduretan eta epifisietan periostioaren ordez ehunkartilaginosoa agertzen da.
HEZURREN OSAERA ETA EGITURA
18
1
2
3
3
5
HEZURREN OSAERA ETA EGITURA
19
GIZA ESKELETOA20
GIZA ESKELETOA21
GIZA ESKELETOA
Hezurrak honela banatzen dira:
1. BURU-HEZURTZA
2. GORPUTZ-ENBORRA
a. Bizkarrezurra
b. Saihetsezurrak
c. Bularrezurra edo esternoia
3. GORPUTZ-ADARRAK
a. Goiko gorputz-adarrak
b. Beheko gorputz-adarrak
22
BURU-HEZURTZA
Garezurrean edo buruko eskeletoan bi alde ikus
daitezke:
Ganga: hezur frontala, bi parietal, bi tenporal,
okzipitala, etmoidea, esfenoidea eta belarriko
hezurrak.
Aurpegia: masailezurra, baraila, sudurreko hezurrak
eta hezur zigomatikoak.
23
BURU-HEZURTZA
GAREZURRA
Bakunak
• Hezur frontala
• Esfenoide hezurra
• Okzipitala
Bikoitzak
• Hezur parietala
• Tenporala
AURPEGIKO HEZ.
• Etmoide
• Malko-hezurra
• Masailezurra
• Bomer hezurra
• Sudurraren hezur
propioak
• Baraila
• Hezur zigomatikoa
24
BURU-HEZURTZA
GAREZURRA
Bakunak
• Hezur frontala
• Esfenoide hezurra
• Okzipitala
Bikoitzak
• Hezur parietala
• Tenporala
AURPEGIKO HEZ.
• Etmoide
• Malko-hezurra
• Masailezurra
• Bomer hezurra
• Sudurraren hezur
propioak
• Baraila
• Hezur zigomatikoa
25
BURU-HEZURTZA
Garezurreko hezurren artean joskurak agertzen dira
eta hauek dira garrantzitsuenak:
Joskura koronala: Frontala eta Parietalaren arten.
Joskura sagitala: Parietalen artean.
Joskura lanbdoideoa: Okzipitalen eta bi parietalen
artean.
Joskura eskamosoa: Tenporalaren eta Parietalaren
artean.
Joskura metopikoa: Frontalean.
26
BURU-HEZURTZA27
BURU-HEZURTZA28
GORPUTZ-ENBORRA
Bizkarrezurra gorputz-enborraren eskeletoa osatuko duten
egituren ardatz nagusia izango da. Bere ondoan daude,
goialdetik sorbalda-gerrikoa (eskeletoaren alde horretatik
goiko gorputzadarra gorputz-enborrari lotzen zaio) eta
azpialdetik pelbis-gerrikoa (gorputz-enborrarentzako oinarri
finkoa osatzen duten hezur multzoa da, eta hura beheko
gorputz-adarrekin lotzen dute).
Bestalde, goian eta aurrealdean, toraxa deritzon hezur-kaiola
bat dago (Saihetsezurrak eta Esternoia) eta bertan zenbait
organo egongo dira: bihotza eta birikak.
29
GORPUTZ-ENBORRA
BIZKARREZURRA
Bizkarrezurrak bi zeregin betetzen ditu:
1) Gorputzaren pisuari eutsi eta garezurraren zein
gorputzenborraren mugimenduak ahalbidetu; eta
2) Hezur-muina babestu. Egitura hori, ikuspegi biomekanikotik,
zurruna da (pieza bakarra izateagatik) eta malgua (haien
artean artikulatuta dauden piezak izateagatik).
24 ornoz osatuta dago (7 lepaorno, 12 dortsal eta 5 gerri-orno
tartea edo lunbarrak), uzkornoa edo kokzixa eta erreinezurra.
30
GORPUTZ-ENBORRA
Bost aldetan banatzen da bizkarrezurra:
1. Lepoaldea. Lepoa eratzen du. 7 lepo-ornoz edo orno zerbikalez osaturik dago. Lehenengoa Atlasaeta bigarrena Axisa. Burua eta lepoaren arteko higidura ahalbidetzen dute.
2. Bizkaraldea. Bizkarreko 12 bizkar-ornoz edo orno torazikoz osaturik dago. Bakoitzeti bi saihetsezur irteten dira.
3. Gerrialdea. 5 gerri-ornoz edo orno lunbarrezosaturik dago
31
GORPUTZ-ENBORRA
4. Erreinaldea. 5 ornoz osaturik dago. Erreinezurra
(Sakroa) izeneko bakar batean.
5. Uzkornoaldea. 4 orno txikiz osaturik dago. Hezur
bakar bat eratzen dute uzkornoa (Kokzixa)
izenekoa.
32
GORPUTZ-ENBORRA
Lepoaldea
• Atlasa
• Axisa
33
GORPUTZ-ENBORRA
Bizkaraldea:
Orno
Torazikoak
34
GORPUTZ-ENBORRA
Gerrialdea:
Orno lunbarrak
35
GORPUTZ-ENBORRA
LORDOSIA
ZIFOSIA
LORDOSIA
36
GORPUTZ-ADARRAK
1. GOIKO GORPUTZ-ADARRA
Gerri-eskapularra: Eskapula eta klabikula
Besoa: Humeroa
Besaurrea: kubitua eta erradioa
Eskua: Karpoa, metakarpoa eta falangeak
37
GORPUTZ-ADARRAK38
2. BEHEKO GORPUTZ-ADARRA
Sabel-gerria: Koxalek osatzen dute (Iliona, iskiona eta
pubisa)
Izterra: Femurra eta errotula
Zangoa: Tibia eta peronea
Oina: tartsoak, metatartsoa eta falangeak
GORPUTZ-ADARRAK39
GORPUTZ-ADARRAK40
ARTIKULAZIOAK
Giltzadura edo artikulazioak zenbait hezurren
arteko lotura-guneak dira. Hezurren artean
kartilagozko geruza bat dago, hezurren arteko
marruskadura eta hezurren higadura eragozten
duena.
Beraien funtzioen artean eskeletoari mugikortasuna
ematea datza.
41
Artikulazio motak:
1. ARTIKULAZIO FINKOAK- SINARTROSIAK
Giltzadura mugiezinak dira.
Ez dago inolako giltzadura-gunerik hezurren
artean.
Hezurrak erabat loturik daude joskuren bidez.
Adibidea kranioko hezurren arteko loturak izan
daiteke.
ARTIKULAZIOAK42
ARTIKULAZIO FINKOAK- SINARTROSIAK
JOSKURAK: Ertz zorrotzak lotura gisa. Adb:
garezurreko hezurren artean.
SINKONDROSIA: Hezurren azalerak kartilagoaren
bidez lotzen dira: Adb: art. Esternokostala.
GONFOSIA: Haginak masailezurrean edota barailan
egiten duten artikulazioa da.
SINOSTOSIA: Bi hezurren artean, erdian ezer kokatzen
ez delarik. Adb: hezur koxalaren loturak.
ARTIKULAZIOAK43
ARTIKULAZIO FINKOAK- SINARTROSIAK
ARTIKULAZIOAK
Joskurak Sinkondrosia Gonfosia Sinostosia
44
2. ARTIKULAZIO ERDIFINKOAK- ANFIARTROSIAK
Higimen mugatua daukate.
Hezurrak ehun kartilaginosoz lotzen dira mugitzeko
ahalmen mugatu hori emanez.
Motak:
SINFISIA: Adb: pubisaren sinfisia edo ornoen arteko
artikulazioa.
SINDESMOSIA: Adb: artikulazio peroneotibiala,
kubitorradiala edo jaio berrien garezurreko loturak
ditugu.
45
ARTIKULAZIOAK
ARTIKULAZIO ERDIFINKOAK- ANFIARTROSIAK
46
ARTIKULAZIOAK
Sinfisia
Ornoen artekoa
Pubisekoa
Sindesmosia
Kubiturradiala
Peroneotibiala
3. ARTIKULAZIO MUGIKORRAK – SINOBIALA
EDO DIARTROSIA
Higidura maximoa dute.
Hezurrak zuntzezko ehun konektiboz osatutako
lotailuz eta inguratzen dituen artikulazio-kapsula
baten bidez lotzen dira.
Artikulazio-kapsula mintz sinobialaz inguratuta dago
bere likido sinobialarekin
Bi hezurren artean kartilago artikularra dago.
47
ARTIKULAZIOAK
ARTIKULAZIO MUGIKORRAK – SINOBIALA EDO DIARTROSIA
ARTIKULAZIO ARTRODIALAK: Hezurrak bata bestearen gainean labaintzen dira eta
mugimendua lotailuz mugatua da. Adb: Art. Interkarpianoa, intertartsianoa eta
eskapuloklabikularra.
ARTIKULAZIOA TROKLEARRA: Mugimendua zeharkako ardatzean bakarrik burutzen da.
Adb: Ukondoa eta belauna.
ELKARARTEKAPENAK: Zeharkako mugumenduaz gain, angulazio mugimendua ere egin
dezakete. Adb: Art. Karpometakarpianoa.
ARTIKULAZIOA KONDILEOAK: Aurrekoaren mugimenduaz gain, zirkularrak ere egin
ditzakete. Adb: Eskumuturraren artikulazioa.
ARTIKULAZIO TROKOIDEA: Eraztun batean mugitzen den egitura zilindriko bat eratzen
dute eta ardatz bertikala bakarrik agertzen da. Adb: Art. Erradiokubitala, atlanto-axoideoa.
ARTIKULAZIO ENARTRORRADIALA: Mugimendu gehien duena da. Adb: Sorbalda edo
izterrarena.
48
ARTIKULAZIOAK
ARTRODIALA TROKLEARRA EKARARTEKAPENA
KONDILEOA TROKOIDEA ENARTRODIALA
49
ARTIKULAZIOAKA
rtik
ula
zio
Sin
ob
ilak
a
50
ARTIKULAZIOAK
Art
iku
lazio
Sin
ob
ilak
a
LOTAILUAK ETA TENDOIAK
Bi egitura hauek bizigabeko gai interzelular batez,
kolageno-zuntzez eta hauen artean fibroblastoen
lerroez osatuta daude.
Helduaroan fibroblastoak fibrozito bihurtzen dira
nahiko inaktiboak
Igurtziketako lekuetan tendoiak mintz sinobialez
inguratuta agertzen dira (bi geruza eta likido
sinobiala)
Tendoiak eta lotailuak hezurrei gogor lotzen zaizkie.
51
52
LOTAILUAK ETA TENDOIAK
53
LOTAILUAK ETA TENDOIAK
AMAIERA54