Historiaurrearen artisaua - barren.eus...2019/12/05  · Moreno Piratak, eta rock eta pop esti-loko...

24
ELGOIBAR - 1140. zenb. XXVI urtea - 2019-12-05 Historiaurrearen artisaua Jose Julian Marquez

Transcript of Historiaurrearen artisaua - barren.eus...2019/12/05  · Moreno Piratak, eta rock eta pop esti-loko...

  • ELGOIBAR- 1

    140. zenb. XXV

    I urtea - 20

    19-12-05

    Historiaurrearen artisauaJose Julian Marquez

    1140 azala:Maquetación 1 04/12/19 11:14 Página 1

  • Harremanetarako: [email protected] edo 943 744 112

    Abenduak 24, 11:00etatik 14:00etara, Kalegoen plazan

    1.000 erregalu

    baino gehiago...

    ... eta opari

    gehiago!

    Elgoibarko Izarraren

    TONBOLA

    Elgoibarko Izarraren aldeko

    Liburuak Lanpara Estetika produktuak “Landareak lantzen”

    agendak

    Estutxeak eta

    poltsak

    Ardo kaxa

    Orraziak Kafea Pendrive-ak Karterak

    TONBOLA

    Aurreko urteetan TONBOLAK izan duen estimazioak

    bultzatuta, aurten ere abenduaren 24an, 11:00etatik aurrera,

    Elgoibarko Izarraren tonbola jarriko dugu Kalegoen plazan.

    Hasi gara opariak jasotzen! Eskerrik asko!

    Giltzatakoak Kolonia + panpina Karaoke bozgorailua

    1140 azala:Maquetación 1 04/12/19 11:14 Página 2

  • GUTUNAK 3

    BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

    Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

    Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

    [email protected]

    BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas,Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezenarro, Ander Soraluze,Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola, Juan LuisMugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

    ARGITARATZAILEA:

    LAGUNTZAILEAK:

    BABESLEA:

    u ELIZAKO KANPAI ZARATIAAntziña kanpaiak izaten ziran gure

    herrixetan informaziua zabaltzeko ba-liabiderik ezagunena eta erabilliena(hilleta-elizkizunetan, sutietan, jai haun-dixen hasieretan, iraulketa-kanpaiak...).Parrokiako kanpandorreko kanpaiek gi-zarte eta erlijio helburu modura balioizan dabe. Elizako erlojua ere errefe-rentia izan da herrixan. Gaur egun, os-tera, etxe danetan erlojuz inguratutagaude: sukaldian, egongelan, mesano-txian, eskuko telefonuetan eta abar. Ho-rrez gain, eguneko 24 orduetan, ordulaurdenero, entzun bihar dogu kan-paien zaratia!

    Seguru nago Elgoibarren bizi gera-

    non ehuneko laurogeita hamarra bainogehixago lotan edo lo egin nahixanegoten garala gabeko hamabixetatikseirak edo zazpirak arte. Neguan, si-kiera, leihuak itxita, babestuagogaude, baiña udan, leihuak zabalik,zailla egitten jata lo hartzia kanpaienzaratiarekin. Aurreko udaberrixan Pa-tria seriearen grabaketan isillik egonziran eta nik behintzat eskertu nabangabeko lasaittasuna.

    Hori dana kontuan hartuta, propo-samen bat egin nahi diot eliziari: ga-beko tarte horretan kanpai-hotsakisiltzia, inguruko herri batzuetan egindeben bezelaxe.

    K.A.

    ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

    BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:

    1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

    II. URTEURRENA

    Manolo Untzilla Ondarre2017ko abenduaren 8an hil zen,

    93 urte zituela.

    Txinpartia euki dozubizitza luzian,

    zenbat broma ta barreumore onian,

    pintzel fiña eskuanbaitta foballian,

    Manolo zu zaittugugure bihotzian.

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 3

  • MOTZEAN4

    Herriko komertzioetako erakusleihoak belztu dituzte denda txikiek bizi duten egoera larria azaleratzeko

    Bi sari eskuratu ditu Txillarrek San Andres azokan

    Txillarre baserriko Argiñe Rubiok bi sari ira-bazi zituen joan den zapatuan Eibarko San An-dres azokan. Guztira 70 postutik gora ipinizituzten azokan, eta onenak saritu zituen EibarkoUdalak. Elgoibarko Txillarre baserriak jarritakopostuak bi sari jaso zituen: batetik, barazki pos-turik onenarena, eta bestetik, Aurkezpen Onena-ren Saria.

    1,33 milioi euro erabiliko ditu Udalak Arriaga industrialdea urbanizatzeko

    Black Friday egunaren harira, herriko dendetako era-kusleihoak belztu zituzten joan zen asteburuan. Txan-kakua merkatari elkartearen kanpaina izan zen, etaelkarteko dendariez gain, herriko beste hainbat merkatarikere bat egin zuten ekimenarekin. Guztira 98 dendetakoerakusleihoak belztu zituzten. Helburua zen herritarrei era-kustea zer gertatuko litzatekeen denda txikiak itxiko balira.“Denda txikiek argitasuna ematen diete kaleei, segurtasunahanditzen dute, eta itxiko balira kaleak ilun eta beltz geldi-tuko lirateke”. Txankakuako arduradunek esan dutenez kan-painak eragina izan du herritarrengan, eta pozik agertudira. Herritarren erosketa ohiturak aldatu eta kontzientzietaneragitea zen helburua, eta hein batean lortu dutela adierazidute merkatarien elkartetik.

    Arriaga industrialdeko partzelen jabeek eta Elgoibarko Udalak 1,33 milioieuroko inbertsioa egitea adostu dute industrialdea berrurbanizatzeko. Bi fasetanegingo dituzte lanak: lehenengo fasean, 537.535 euro (BEZa barne) onartudituzte lizitaziorako. Enpresek abenduaren 23ra arte aurkeztu ahal izango di-tuzte proposamenak, eta exekuzio epea sei hilabetekoa izango da. Bigarrenfaseko lanek zortzi hilabeteko iraupena izango dute, eta 794.260 euro (BEZabarne) inbertituko dituzte. Guztira 1,33 milioi eurokoa (BEZa barne) izango daurbanizaziorako inbertsioa. Udalak jakinarazi du 200.000 euroko diru-laguntzalortu duela obra hauetarako.Obra honek Arriaga industrialdeko arlo ezberdi-netan izango du eragina: Urak banatzeko sare bat eraikiko dute, hondakin-urak ibaira beharrean araztegira bideratzeko. Espaloiak eta zoladurak hobetukodituzte, argiteria publikoa jarriko dute, eta egungo industrialdearen azpitik iga-rotzen den Kortazar ubidearen egoera hobetuko dute. 1970ean eraiki zutenindustrialdea eta ordutik ez da hobekuntza lanik egin. Arg.: Eta kitto!

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 4

  • MOTZEAN 5

    Domekan da Kontzezio Eguna,baina zapatuan ospatuko duteMendaron. Urtero bezala, base-rriko sasoiko jenero onena dastatu etaerosteko aukera izango da frontoian, etainguruko baserrietako ganaduak ere jai-tsiko dituzte kalera. 10:00etan zabal-duko dute barazki eta ganadu azokaeta haren bueltan antolatu dituzte egu-neko gainerako ekintzak. 11:00etarakodultzaineroen kalejira antolatu dute, baieta sagardo lehiaketa ere, bederatziga-rrenez. Eguerdian, dantzara irtengo diraherriko Euskal Dantzari Taldekoak pla-zara. Azpilgoetako Kultur Etxean irteneta kalejiran egingo dute plazara artekobidea, eta han, dantza emanaldiaemango dute haurrek eta helduek, tal-deka banatuta.

    Dantza saioa bukatu ostean, Izetakoidiek gidatutako gurdian plazari itzuliaegiteko aukera ere izango da, azken ur-teotako moduan. Goizeko jai-egitarauaDebako Rockalean taldeak itxiko du.Musika munduan denbora luzea dara-

    maten bost musikarik osatutako taldeada Rockalean: Javier Area eta Odei As-tibia, Jon Viejo, Mikel Sukunza eta LMMoreno Piratak, eta rock eta pop esti-loko kantuak egiten dituzte, tartean hain-bat talde ezagunen bertsioak ere jotzendituzte.

    Herri-kirol jaialdia, arratsaldeanArratsalderako herri-kirol jaialdia an-

    tolatu du Udalak. Eneko Otaño eta Julen

    Alberdi Txikia IV.a ariko dira nor bainonor aizkoran, Imanol Albizu Goikoetxeeta Mikel Lopetegi Urra jardungo diraharri altxatzen, eta jungura lanetan ja-rriko dituzte Karmele Gisasola Zelai III.aeta Nerea Egurrola, elkarren kontra. On-doren, txerri-errea dastatzeko aukeraegongo da plazan, Mendaro IkastolakoArno guraso elkartekoen eskutik, eta ilun-tzea girotzeaz Rockalean taldekoak etaPius eta Esther DJak arduratuko dira.

    Kontzezio Eguneko azoka egingo dute zapatuan Mendaron, eta egun osoko jai-egitaraua antolatu dute

    Sebas Etxaniz aske laga dezatela eskatzeko giza katea egin dute Elgoibarren

    Sebas Etxanizpreso elgoibartarraberehala aske laga-tzeko, Kalegoen pla-zatik Maalara artegiza-katea eginezjoan ziren ElgoibarkoSarek egindakodeialdira batu zirenlagunak. Maalara iri-tsitakoan, talde ar-gazkia atera zutenguztiek elkarrekin,Adineko presoak,Sebas etxera lelodunkartelarekin.

    Arg.: Manu Sanchez

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 5

  • ERREPORTAJEA6

    Ongi-etorri nire museora

    Hezur Museoa zabalduko dute zapatuan, Artetxe kaleko 28. zen-bakian. Museo bitxia da, berezia eta Euskal Herrian bakarra. His-toriaurreko lan-tresnak eta beste hainbat pieza bildu ditu JoseJulian Marquezek museo honetan, denak berak eskuz egindakoak.Mundu osoko kobazulo eta mendi inguruetan aurkitu dituzten erre-minten erreplikak dira guztiak, eta lehen begiratuan benetakoakdirudite. 700 bat pieza inguru sortu ditu azken hamar urteotan,eta orain, herritarrekin konpartitu nahi du bere bilduma. Bihar etadomekan zabalduko du museoa, eta bisita gidatuekin batera, his-toriaurreko gizakia nola bizi zen erakusteko tailerrak ere egingodituztela aurreratu du.

    Artetxe kaleko 28. zenbakian, Mufomi fosil eta mineralmuseoaren parean, aurkitu dugu Hezur Museoa jartzenduen atea. Ezkutuan dago lokala, kobazuloak egon ohidiren bezala. Jose Julian Marquezek berak zabaldu digu muse-orako atea, historiaurrera barneratu gaituena, eta bat-batean,kobazulo batean murgildu. Hormetan eta sabaian animalien iru-diak ageri dira, okre koloreko tonu desberdinetan margotuta:oreinak, bisonteak, ahuntzak, zaldiak. Historiaurreko gizakiakkobetan horrelako irudiak marrazteko ohitura zeukan, eta horixebera irudikatu nahi izan du Marquezek marrazki hoiekin. Histo-riaurreko gizakiak marrazten zuen modu berean egin ditu ma-rrazkiak, museoari kobazulo itxura emateko. Altamira, Ekain,Chauvet edo Lascaux bezalako kobetan aurkitutako margoenerreplikak dira.

    Barrura sartu, eta horma-irudiekin batera, bitrina eta apaletanbildutako tresnak ikusten dira begiratu batean, zein baino zein do-toreagoak. Benetakoak dirudite, baina erreplikak dira. Internetenedo liburuetan aurkitzen ditu benetako piezak, eta haiei buruzkoinformazioa, eta originalen detaile guztiak zaintzen ditu kopiakegiterakoan: materiala, irudiak, tamaina... Ordu askotako lanadago tresna bakoitzaren atzean. 700 bat jarri ditu museoan,baina gehiago ditu gordeta. Azken hamar urteotan egin ditu Mar-quezek tresna gehienak, baina arkeologiarako duen zaletasunhau aspaldikoa da. Umea zela, 12 bat urte zituela, ElgoibarkoAizkora izenez ezagutzen den pieza aurkitu zuen Morterika ingu-ruan amuarrainak arrantzatzen ari zela. Hasieran pentsatu zuenmineral bat zela. Berde kolorea dauka, eta malakita zela pentsatuzuen. Baina aintzinako tresnaren baten itxura ere hartu zion, etahara non ikusi zuen anaiaren eskola liburu batean berak aurkitu-tako aizkora! Brontze aroko aizkora zen, Kristo aurreko 1.500

    urte ingurukoa. Orduan konturatu zen haren balioaz, eta aurkikun-tza garrantzitsua izan zen Elgoibarrerako. Gaur egun originalaEuskal Herriko arkeologia gordailuan dago. Natura, mineralak,fosilak, arkeologia... dena gustatzen zaio Marquezi, eta agerikoadu bere jardunean. Pasioz hitz egiten du museoko pieza bakoi-tzaren gainean, bere altxor txikiak dira, berak egin ditu eta denakmaite ditu. Ezin du kuttunena edo gustukoena aukeratu, denak ber-din maite dituelako. Denetariko piezak aurki ditzakegu museoan,Brontze Garaitik Paleolitiko garaira artekoak; gutxi gorabeherakristo aurreko 1000. urtetik 700.000 urterakoak. Mundu osokotresnak ikus daitezke, hasieran ziren bezala. Aurkikuntzak egitendituztenean ohikoena izaten da piezak puskatuta aurkitzea, bainaMarquezek osorik egiten ditu, benetakoa nolakoa zen erakusteko.Museora etortzen denak mundu osoko historiaurreko tresnak aur-kituko ditu, eta tresnekin batera, historiaurrera bidaia egingo du.Marquezen helburua da historiaurreko gizakiak nola bizi zirenerakustea, eta tresnen bidez, haien bizimoduko azalpen guztiakemango ditu bisita gidatuetan. Euskal Herrikoak, Europakoak, Afri-kakoak eta Ameriketako tresnak ere kopiatu ditu. Karakateko Age-rreburun, Santimamiñen, Ekainen edo Mendaroko Agarrenaurkitutako tresnekin batera, Sevillan, Santanderren, Frantzianedota Alaskan aurkitutakoak ere bildu ditu museoan. Eta materia-lei dagokionean, hezurra lantzen hasi zen lehenengo, eta horre-gatik jarri dio hein batean museoari Hezur Museoa izena, baina

    - AINHOA ANDONEGI -

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 6

  • 7ERREPORTAJEA

    orain harrizkoak, harri-bitxiz eginikoak, brontzezkoak, metalez-koak, marfilezkoak eta egurrezkoak ere egiten ditu. Arkeologiamunduko jende asko ezagutu du Internet bidez, eta haien bitartezeskuratzen ditu lanerako materialak eta piezak trukatzen dituzte.Lan tresnak, orratzak, kontxak, musika instrumentuak, animaliak,arkuak, geziak eta garai hartako kontsolagailu bat ere jarri dituikusgai. Arkeologia adituen arabera, museo oparo eta aberatsasortu du.

    INAUGURAZIOAZapatuan zabalduko du Marquezek museoko atea, eta bi-

    sita gidatuak eskaintzearekin batera, tailerrak egingo ditu, his-toriaurreko gizakia nola bizi zen azaltzeko. Aranzadiko etaarkeologia munduko adituak ere gonbidatu ditu ekitaldira, etahainbat erakustaldi egingo dituzte zuzenean: Mikel Agirre ar-keologoak esaterako zuzenean zizelkatuko ditu harriak. EduGordok, bestalde, sua egiteko hainbat teknika menderatzenditu eta horietako batzuk erakutsiko ditu. Marquezek litofonobat ere egin du, eta baita komunikaziorako erabiltzen zutenadar handi bat ere, eta horiek probatzeko aukera ere egongoda. Horrekin batera, historiaurreko gizakiek egiten zituztenirudiak eta eurek egiten zituzten moduan egiteko tailer bat ereprestatuko du. Zapatuan goizez eta arratsaldez egingo di-tuzte erakustaldiak Artetxe auzoko parkean, eta domekan,goizez.

    Oraindik aterik ez du zabaldu museoak, eta dagoeneko txikigeratu zaio. Izan ere, edozein momentu aprobetxatzen du Mar-quezek tresnak egiteko, eta ez zaizkio egindako guztiak kabitzen.Egin eta egin dihardu, eta “gutxienez bizitzan behin bisitatu be-harreko museoa” sortu du. Euskal Herriko, Espainiako eta nazio-arteko arkeologia aditu askok goraipatu dute bere lana, etaEuropako edozein museotan erakusteko moduko lanak sortu di-tuela esan diote. Pozik dago jasotako kritikekin, “oso pozik”,baina ez dago aseta. Marquezek harago joan nahi du bere mu-seoarekin, baina ez du aurrera egiteko laguntzarik jasotzen. Lau-dorioak eta kritika onak bai adituen partetik, baina erakundepublikoetan ez du babesik aurkitu, eta egoera horretan aurreraegitea ezinezkoa zaio. Langabezian dago, eta bere ametsamuseo honi irtenbide profesionala ematea da. Iruditzen zaio ba-liagarria izan daitekeela museoa bai hezkuntzarako eta baita De-babarreneko turismoa sustatzeko, baina oztopo asko aurkitu ditubidean. Eskola-umeei historiaurrea modu didaktiko eta interesga-rrian erakusteko aukera ematen du museoak bere ustez, praktikabidez erakutsitako edukiak direlako betirako oroimenean geratzendirenak. Eta turismoari dagokionean, Karakateko Dolmenen ibil-bidearekin eta Moruko burdin aroko herrixkarekin batera, eskain-tza aberatsa osatzen dela iruditzen zaio.

    Elgoibarko Udalari eskerrak eman dizkio lokala uzteagatiketa emandako diru-laguntzagatik, baina etorkizuna ilun ikusten du,eta beldur da bere lana ezkutuan geldituko ote den.

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 7

  • ELKARRIZKETAK8

    54. Durangoko AzokaDurangoko Azokak 405 nobedade eta 200 kultur ekitaldi baino gehiago izango ditu aurten, eta nobedadeen artean badira elgoibartarrenlanak ere. Danele Sarriugartek hiru liburu ekarri ditu euskarara: ‘Feminismoa %99aren alde’, ‘Bihotzaren iparraldea’ eta ‘Arimaren etor-kizuna’. Jasone Osorok, berriz, gaztetxoen artean izugarrizko arrakasta izaten ari diren bi liburu argitaratu ditu ‘Goazen’ telesailarenharira: ‘Iritsi gara’ eta ‘Eiderren egunerokoa’, eta Uxue Alberdik, ‘Lo potolo’ haurrentzako ipuin-bilduma osatu du, beste zortzi sortzai-lerekin batera. Autoekoizpenen sailean, berriz, Ander Errasti eta Sonia de la Maza senar-emazteek eta haien seme-alaba Jon eta Maitekfamilian egindako bigarren lana aurkeztuko dute Durangon: ‘Herensugeen itzulera V.: Sataripeko guda’. Azoka gaur zabalduko dute, etadomekara bitartean egongo da zabalik, 10:30etik 20:00etara.

    w Euskarara ekarri dituzun saia-kera feministen artean, NancyFraser, Cinzia Arruzza eta TithiBhattacharyak idatzitakoa da az-kena: ‘Feminismoa %99arenalde’. Manifestu bat da, eta Txa-lapartak eman du argitara. Zerdio?

    Gehiengoaren alde egingoduen ezkerreko feminismoa aldarri-

    katzen dute. AEBetan egin zen grebaren harira idatzi zuten libu-

    rua, sei eskutara, baina kuriosoa da, hango ikuspuntutik idatzitabadago ere, Europan egin diren greba handiak hartzen dituzte-lako aldarrikatzen duten kaleko feminismo horren eredutzat. AE-Betan azken urteotan komunikabideetan-eta nabarmendu denfeminismo liberal enpresarial horrek porrot egin duela esaten dute.Feminismo liberal horrek Hillary Clinton eta jende hori du oina-rrian, enpresa munduan nahiz politikan gora egin duten emaku-meak, hezkuntza maila bat dutenak eta baliabide ekonomikoakdituztenak, baina feminismo horrek emakume gutxi batzuentzatbakarrik balio du. Fraserrek, Arruzzak eta Bhattacharyak esatendutena da feminismo horrek porrot egin duela eta feminismo anti-

    - AINARA ARGOITIA-

    Itzulpegintzaren inguruko gogoeta egin du Anjel Lertxundik ‘Itzuliz usu begiak’ bere azken saiakeran. Euskal literaturaren sistemakitzulpena behar-beharrezkoa dela dio eta balioa eman behar zaiola ondo egindako lanari. Eta ez du arrazoirik falta. Durangorako hiruitzulpen lan handirekin dator Danele Sarriugarte (Elgoibar, 1989).

    Euskarari emandako hiru lan

    u DANELE SARRIUGARTE

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 8

  • ELKARRIZKETAK 9

    kapitalista aldarrikatu behar dela, kapitalismoaren kontrako besteborrokekin batuko dena. Ez dugu ahaztu behar kapitalismoarenkontrako beste borroka askotan dabiltzanak, adibidez, Latinoa-merikan lurraldeen defentsan eta meatzaritza proiektu handienkontra borrokan ari direnetako asko, emakumeak direla. Eta nikuste dut Euskal Herrian, gutxi gorabehera, eredu hori dela nagusi:kaleko mugimendu antolatua, hauek aldarrikatzen dutena.w Manifestuek asmo bat izan ohi dute. Zein da liburu ho-nena?

    Mugimendu feministaren norabidea aldatzeko proposamenada liburua eta gaur egungo eredu neoliberalari kontra egitekobideak proposatzen ditu. Kapitalismo neoliberalaren krisi horrenbarruan bizi ditugun krisi guztien errepasoa egiten dute autoreek(gizarte antolamenduaren ingurukoa, ekologikoa...) eta herrita-rren gehiengoaren egoerak eta premiak erdigunean jarriko di-tuen feminismoa proposatzen dute. Hamaika tesi edo arazoplanteatzen dituzte, eta arazo horien aurrean feminismoak zerekarpen egiten duen jasotzen dute. Adibidez, kartzelaren ingu-ruko kritika egiten dute. Garbi dute emakumeen kontrako sexuindarkeriaren aurka zerbait egin behar dela, baina zapalkun-tzen gurutzatzeen teorian oinarrituta, gogoeta egiten dute arazohorri erantzun kartzelarioa ematearen inguruan kartzela arra-zista delako berez eta egitura edo instituzio problematiko horrekarazo larriak sortzen dituelako. w Egungo krisi sozial, politiko, ekologiko eta ekonomikoarenaurrean oposizioa egiteko bidea ezkerreko feminismoa da,hortaz.

    Bai. Autore hauek planteatzen dutena da krisi horren kontraegiteko bi korronte nagusi daudela: batetik, feminismo liberala,esaten duena emakumeen, LGTBren... aldekoa dela, baina fun-tsean, oso kapitalista dena eta ondorioz ez duena bermatzenherritarren gehiengoaren ongizatea; eta bestetik, badagoelahalako populismo neofaxista edo faxista bat ari dena bidera-tzen jendeak dauzkan kezkak, baina dena diskurtso arrazisteioso lotuta. Eta esaten digutena da horiek ez direla bi aukerabakarrak. Hau da, sortu behar dela herritarren gehiengoarenbeharrei eta beste gizarte antolamendu bat eraikitzeko beharrarierantzungo dien eredua, eta horretarako, feminismoak talaiaparegabea duela. Manifestu komunistan inspiratu dira hau idaz-teko, eta zera esatera datoz: batu zaitezte munduko langileak,baina langileen ulerkera askoz zabalago batekin. Alegia, ma-nifestu komunista publikatu zenetik gaur arte komunismoari etamarxismoari egin zaizkion kritika guztiak kontuan hartu behardirela.w ‘Arimaren etorkizuna’ da Durangoko Azokarako aurkez-tuko duzun bigarren itzulpena.

    Bai, Eva Illouzen bi testu labur dira, liburu batean bilduta:Arimaren sorrera da bata, eta Estandar emozionalen sorrera,bestea. Illouz soziologoa da eta asko landu ditu maitasuna etaemozioak, baina ez hainbeste ikuspegi psikologiko batetik, bai-zik eta ikuspegi kapitalista batetik. Aztertu du nola maitasuna

    edo bikote harremanen egitura hori produktu bat den eta nolaemozioak ere gero eta gehiago diren kudeatu behar ditugungauzak. Gaur, denok izan behar gara kapazak gure emozioezhitz egiteko, eta horrek ere izan dezake bere alde ona, bainalotu behar da baita ere gizartearen eraldaketarekin. Eta horrenharira Illouzek dio arimaren inguruan hitz egitea aspaldiko kon-tua dela, baina arimak galdu duela lehen gizarte erlijiosoetanedo erlijioak pisu handiagoa zeukan gurea moduko gizarteetanzeukan lekua eta psikeak edo psikologiak bete duela orain. Etahor gogoeta egiten du gure barne inkontzientearen medikaliza-zioaren inguruan. Labur esateko, lehen konfesatzera apaizare-nera joaten ginela, eta orain, medikuaren kontsultara, edopsikiatrarenera edo psikoanalistarenera bestela. Arimaren etapsikearen arteko konparazio moduko bat egiten du Illouzek etazalantzan jartzen du gaur egungo antolamendua, psikoanali-siaren eta psikiatriaren bidez kudeatzen dena, zeinean helburuabeti den sufrimendua minimizatzea, eta ahal bada, errotik ken-tzea. Baina Illouzek gogorarazten digu sufrimendua bizitzarenparte dela eta gaur zer egiten ari garen hausnartzera bultzatzengaitu.

    Bigarren testua adimen emozionalaren industriari buruzkoada, eta erakutsi nahi duena da adimen emozional hori oso lotuadagoela langileek hobeto lan egiteko estrategia merkantilistekin.Langileak errendimendu handiagoa izateko sortu ziren pertso-nalitate testak-eta AEBetan, eta handik zabaldu ziren munduguztira, eta Illouzek esaten diguna da adimen emozionalarenkontua ez dela gauza inozente bat; ez zela sortu, besterikgabe, herritarren ongizatea hobetzeko, baizik eta langileak pro-duktiboago izan zitezen. Eta oraindik ez da liburu dendetara iritsi, baina Durango-rako zure beste lan bat ere izango dugu, Dolores Redondo-ren azken lanaren itzulpena: ‘Bihotzaren iparraldea’.

    Enkarguzko lan bat izan da hori, eta bai, Dolores Redon-doren La cara norte del corazón liburuaren itzulpena da.Sona handia izan duen Baztango trilogia idatzi zuen Redon-dok eta trilogia hartako protagonista den Amaia SalazarrenAEBetako ibilerak kontatzen ditu Redondok liburu honetan, Na-farroako foruzaingoko inspektore bilakatu aurretik SalazarrekAEBetan FBIrekin izan zituen hartuemanak eta abar. Nobelapoliziakoa da.w Ez dakit Durangoko Azokarako hiru liburu itzulita dato-rrenari galdetzekoa den, baina zertan ari zara orain, edozer besteri heltzeko asmoz zabiltza?

    Azala Kreazio Espazioak sortu duen Zirriborroak eta geroegitasmorako ari naiz lanean, eta oso gustura. Katixa Agirrekegin zuen lehen kontakizuna proiektu horretarako, GasteizkoErrekaleor auzoaren inguruan [Loratze perimetroa jarri zion izen-burua] eta Iban Zalduak, bigarrena. Alternatiba sozioekologi-koak lantzen dituzten proiektu bat aukeratu behar da eta horriburuzko narrazio bat idatzi. Istorio hori idazten ari naiz orain,urtarrilerako entregatu beharra daukat-eta.

    54. Durangoko Azoka

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 9

  • ELKARRIZKETAK10

    w Zer kontatzen du liburu bakoi-tzak?

    Estreinatu berri den denboral-dian ia pertsonaia guztiak berriakdira eta horiek aurkeztu behar ni-

    tuen. Basakabira bidean doaz, batzuk autobusez eta beste ba-tzuk autoz. Kamioi batek errepidean gurutzea egingo du etaauto-ilara izugarriak sortuko dira. Zain egotea tokatuko zaie den-bora luzean, eta tarte horretan gertatzen zaiena kontatzen dut Iri-tsi gara! liburuan.Eiderren egunerokoa da bigarren liburua eta pertsonaia na-

    gusia Eider da. Basakabin oso azaletik kontatuko du harremantoxiko bat izan zuela mutil batekin, eta liburua harreman toxikohorri buruzkoa da. Eiderrek eguneroko bat idatziko du eta bertanazalduko du harremanaren bilakaera. Uste dut oso inportanteadela nerabeentzat harreman toxikoa zer den identifikatzea.

    Liburu bildumaren helburua telesailetik kanpo, Basakabin ezdaudenean, gazte horien bizitza nolakoa den kontatzea da.w Gazte literaturan diharduzu azkenaldian. Zein berezitasundauka genero horrek? Gustura sentitzen zaren generoa al da?

    Egia da azken urteak nerabe eta gazteentzat idazten emanditudala eta gustura sentitzen naiz, bai. Irakurle gazteak harra-patzea da nire helburua, ikusaraztea irakurtzen ere ondo pasa-tzen dutela. Horretarako, estilo zuzena erabiltzen dut, errazirakurtzekoa, atal laburrekin, dialogo eta akzio askorekin, beraiekidentifikatzeko moduko istorioekin eta balioak ere txertatuz.w Gazteek “gutxi” irakurtzen dutela esaten da, eta papereanare gutxiago. Zer esango zenuke?

    Ni gaztea nintzenean ere gauza bera esaten zen, gazteek

    gutxi irakurtzen zutela. Aurretik esan dudan bezala, uste dut in-portantea dela oso txikitatik librean uztea zer irakurri nahi duten,eta argi esatea probatu egin behar dutela. Musikarekin, telebis-tarekin edo janariarekin egiten den bezala. Gustuko ez dutenabesti bat entzuteagatik ez diote musika entzuteari uzten, ezta?Bada, liburuekin gauza bera egin behar dute, probatu, gustukoez dutena utzi eta beste liburu bat hasi… Edonola, literatura betiizan da minoritarioa eta seguruenik halaxe izango da beti.w Zer eskaintzen die Durangoko Azokak euskal kulturgileei?Garrantzitsua da zuentzat Durangoko Azokan egotea?

    Durangoko Azokak liburu eta musikaren inguruko hiru zuta-beak uztartzen ditu: sortzailea, zaletua eta industria. Egun ede-rrak dira elkar ezagutzeko, aspaldiko lagunekin geratzeko,idazleen hitzaldietan eta musika kontzertuetan zuzenean goza-tzeko, parranda egiteko, familiarekin joateko, liburu eta diskoakerosteko. Garrantzitsua ez ezik, beharrezkoa ere bada Duran-goko azoka. w Zein egoeratan ikusten duzu euskal literaturgintza? Bizirik dagoela bistan da, ezta? Edozein literaturak behar du es-kaintza zabala egotea, genero guztiak lantzea, ahots ezberdi-nak, adin eta gustu ezberdinei zuzendutako, gai askotarikoaklantzen dituena, esaterako feminismoari buruzko bildumak, albumilustratuak… Euskal literaturan ere ari da hori guztia gertatzen etaoraindik ere hutsuneak egon arren, nik esango nuke bide onetikgoazela. w Aurrera begira zein proiektu dituzu eskuartean?

    Literatura sorkuntzari dagokionean, bukatu berri dut Goazenbildumako bigarrena eta orain atsedena behar dut, kargatu etaideiez betetzeko. Etorriko da istorioren bat berriz ere.

    u JASONE OSORO

    “Irakurle gazteak harrapatzea da nire helburua, ikusaraztea irakurtzen ere ondo pasatzen dutela”

    u UXUE ALBERDI

    Bi liburu berrirekin dator Jasone Osoro (Elgoibar, 1971): ‘Iritsi gara’ eta ‘Eiderren egune-rokoa’, biak ere ‘Goazen’ telesailaren harira sortutakoak.

    “Belarriz jasotzeko idatzi ditut testuak”

    Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak biltzen dituen liburua aurkeztudute Harkaitz Cano, Eider Eibar, Juan Kruz Igerabide, Leire Bilbao, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe,Mitxel Murua, Patxi Zubizarreta eta Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984), Alberdarnia argitaletxeareneskutik.

    w Testu askotarikoek eta ilustrazio ikusga-rriek osatzen dute ‘Lo Potolo’ lotara joa-teko ipuinen bilduma. Zerk bultzatuta hasizineten?

    Mitxel Muruaren ideia izan zen lotara joateko ipui-nen bilduma hau sortzea, baina Muruak aurkezpeneanesan zuen Andu Lertxundik bultzatu zuela, Lertxundik ohar-tarazi zuela halakoen beharraz. Guri hiruna testu idaz-

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 10

  • ELKARRIZKETAK 11

    teko eskatu ziguten gero. Haurrei kontatu nahiko geniekeen horikontatzeko eskatu ziguten; guk, haur moduan, entzun edo jasonahiko genukeen hori kontatzeko. Eta hasieratik esan ziguten umenahiko txikientzako liburua izango zela, eta beraz, gurasoek kon-tatzeko ipuinak izan behar zirela eta ez umeek euren kabuz ira-kurtzekoak. Garbi neukan belarriz jasotzeko testuak izan beharzirela beraz, eta horixe kontuan hartuta idatzi ditut nire hirurak:Ama txoria balitz ipuina, gauari jarritako bertso-sorta eta itsasokoizakiekin osatutako poema. w Zer ezaugarri ditu liburuak?

    Oso testu jolastiak dira, umore ukitu handikoak. Umeentzatedo umeekin ari garenean bi joera nagusi izaten ditugu helduok:badugu haurrak hiper-estimulatzeko joera bat, eta badugu umeaoso kontu handiz zaindu behar halako bat ere, eta iruditzen zaitliburuan oreka polita lortu dela, oso ipuin lasaiak direlako denak,

    gauerako egokiak, eta umore dosi handikoak. Andu Lertxundik,adibidez, animalien onomatopeiez osatu du bereetako bat:Behiak muuu! Ipuin horrek jolaserako bidea ematen dio haurrarieta oso egokia izan daiteke hezkuntzan lantzeko ere. Askotanipuinak idazteko eskatzen diegu eskoletan umeei, baina erremin-tarik eman gabe, eta halako ipuinek ematen dute hortarako bidea.Aurkezpenean ere esan zuten sarri, merkatu-estrategiengatik, Ga-bonetan opariak egiteko erosten ditugula ipuinak edota umeei lo-tara joan aurretik zer irakurria izateko, baina ipuinak oso bitartekoegokiak direla hezkuntzarako ere. Testuez ari garela esan dezaketaskotarikoak direla, baina oreka zaintzen saiatu direla argitara-tzaileak. Ilustrazioak, berriz, Eider Eibarrenak dira, eta zoragarriakdira. Sekulako lana egin du Eiderrek. Berak ere esan zuen horren-beste irudi daudela bilduma honetako hitzetan, zaila, oso zaila,egin zaiola, irudiak aukeratzea.

    Herensugeen itzulera liburua-ren bigarren atala aurkez-tuko dute domekan(Xaguganbara aretoan, 13:00etan)Ander Errasti eta Sonia de la Mazasenar-emazteek eta haien seme-alaba Jon eta Maitek. HerensugeenItzulera V. atala. Sataripeko Guda

    jarri diote izenburua eta autoekoizleen mahaian (Goenkale, 72)jarriko dute salgai (Elgoibarren, Pitxintxu liburu dendan ere eskuratudaiteke). Duela lau urte hasi zuten proiektua, familian, eta halaxeosatu dituzte testu eta ilustrazioak ere, familiako lau kideen artean.Hiru hizkuntzatan eman dute argitara liburua: euskaraz, gaztela-niaz eta ingelesez.Herensugeen itzulera liburuan mutiko bat zen protagonista na-

    gusia, eta bigarren atal honetan, neskatila bat da Aragreb kostal-deko herrian arrantzaleen bizitza lasai eta baketsua aztoratu dutenpiraten kontrako borroka zuzenduko duena: Etiam. Altxor batenmapa topatu dute piratek eta altxor horren bila oldartuko zaizkieAragreb eta inguruetako herritarrei. Oifragek, piraten komandan-teak, baina, Etiam gerlari eta itsas kapitainarekin topo egingo du,eta hark itsasontzi bat atonduko du Aragrebeko biztanleekin Oi-fragi eta haren tropei aurre egiteko. Borroka eta guda latzakizango dituzte, eta egoera arriskutsu askori egin beharko die aurreEtiam gerlari ausartak. Zeregin horretan zaindari maitagarrien etairatxoen laguntza ere izango du.

    Bigarren liburua argitaratuta, hirugarren bat lantzen ere hasida Errasti-De la Maza familia. “Ilusionatuta ikusten ditut seme-ala-

    bak eta ilusio horrek irauten duen bitartean jarraituko dugu, fami-lian denbora librea elkarrekin igarotzeko hasi genuelako proiektuhau eta oso aberasgarria ari delako izaten gu guztiontzat”, adie-razi du Ander Errastik. Lau urte dira proiektua hasi zutela eta aipatudu seme-alabak hazi ahala, haien parte-hartzea ere handitu delaeta rolak ere aldatu dituztela. “Lehenengo liburuan neuk idatzinuen gidoia eta semea eta bion artean egin genituen ilustraziogehienak. Protagonista nagusia ere semearen proiekzio bat izanzen. Oraingo honetan, alabaren proiekzio batetik sortu duguEtiam gerlaria, eta Maitek berak parte-hartze handiagoa izan dubai testuetan eta baita ilustrazioetan ere. Hirugarren libururako gi-doia, berriz, semeak idatzi du, Jonek”.

    Hasita baitaude hirugarren liburua prestatzen ere. “Presarikgabe, eta ilusio handiz”. Horrez gain, webgune bat sortzeko la-netan ere badihardute eta gustatuko litzaieke libururako sortu di-tuzten marrazkiekin erakusketa bat osatzea ere.

    u ANDER ERRASTI

    Familian idatzitako bigarren liburua

    54. Durangoko Azoka

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:11 Página 11

  • 12

    EUSKARALDIA:gehiago, gehiagorekin, gehiagotan

    Ahobizi etabelarriprest

    Lehen ediziokoariketa-metodologia

    errepikatuko da, ahobizi etabelarriprest rolekin. Helburuakere berdinak dira: euskara

    gehiago erabiltzea, gehiagotaneta gehiagorekin.

    Hizkuntza-ohituretan eraginnahi da, eta gizartearen

    aktibazioa sustatu.

    Ariketak balio du!

    Euskaraldia ekimenaren lehen edizioak onarpen sozial zabala izan zuen. Apenas izan zuen

    kontrako diskurtsorik. Parte-hartzea itzela izan zen, eta,

    oro har, jendeak bete zituen hartutako konpromisoak. Ariketak

    erakutsi du balio duela hizkuntza-portaeretan eragiteko.

    2020ko azaroaren 20tikabenduaren 4ra

    15 eguneko ariketa,hizkuntza praktika berriak bultzatzeko euskararen

    mesedetan.

    Entitateek ere egingo dute!

    Entitateen parte-hartzea izango da bigarrenedizioko berrikuntza nagusia. Entitateek ereera aktiboan parte hartuko dute. Euskaraz jarduteko aukera daukaten guneak edo

    hiztun taldeak identifikatu beharko dituzte entitateek (ariguneak). Entitateetako

    hizkuntza-ohiturak euskararen mesedetan aldatzea da helburua. Era askotariko

    entitateak izango dira: erakunde publikoak,ikastetxeak, kultur eta kirol elkarteak, gizarte

    mugimenduak, denda-taberna eta jatetxeak, enpresak ...

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:12 Página 12

  • 13

    Ariguneak

    Bigarren ediziorako propio asmatutakoberba da. Euskaraz lasai aritzeko

    gune edo talde babestuak izango dira. Bi baldintza bete beharko dira arigunebat sortzeko: bat, kide guztiek ulertu

    beharko dute euskara; eta bi, gune edotalde horretako % 80k erabakiko dute

    ariketa egin nahi dutela.

    Bi arigune mota

    Bi motatako ariguneak sor daitezke:

    1. Barne-ariguneak: barne funtzionamenduari lotutako guneak

    edo taldeak: bulego bat, kirol talde bat,enpresa bateko sail bat ...

    2. Kanpo-ariguneak: jendearekin harremanetan dauden guneak:

    kiroldegiko harrera gunea, tabernaedo denda bateko mostradorea ...

    Noiz eman behar da izena?

    Entitateek:2020ko uztailera arte.

    Norbanakoek:2020ko irailetik aurrera.

    Elgoibarko EUSKARA Taldearen lan-plana:

    Abenduan bi zeregin nagusi izango ditu taldeak. Eus-karaldiaren bigarren edizioa gizarteratzea izango dalehena. Horrekin batera, eragile-sarea osatzeko lanetanere hasiko da. Lehen edizioan izena eman zuten guz-tiek jasoko dute eragile-sarean izena emateko gonbita.Eragile-sareko kide bakoitzak Euskaraldia entitate batiaurkeztea da ideia (norberak aukeratuko du zein enti-tateri). Gero, urtarrilaren amaiera aldera, eragile-sarekokideek formazioa jasoko dute, otsailean entitateak bi-sitatzen hasteko. Ahalik eta entitate gehien bisitatzeada helburua, eta horregatik eskatuko da jendearenparte-hartzea.

    Taldearekin harremanetan jartzeko:

    [email protected] 943 74 16 26643 499 169 euskaraldiaelgoibar

    Entitateek eman beharreko urratsak

    1. Ariketan parte hartu nahi dutenala ez erabaki behar du entitate

    bakoitzeko zuzendaritzak.

    2. Baiezko kasuan, ariguneaksortzeko aukerarik badaukaten

    aztertuko dute.

    3. Ariguneak sortzeko aukera dagoen kasuetan, entitateak izenaemango du Euskaraldian, zenbatarigune sortuko diren zehaztuta.

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:12 Página 13

  • SEMAFOROA14

    Pista Beltzeko lorontzietan belar txarrak irtendira: “Pista Beltzeko lorontziak oso politak dira, bainabelar txarrak irten zaizkie, eta inork ez ditu txukuntzen. Dago-kionari eskertuko nioke lorontzi horiek txukuntzea”.

    Arregitorre auzoan autoak gaizki aparkatutaegoten dira: “Oso ohikoa da Arregitorre auzoan au-toak gaizki aparkatuta ikustea, eta badirudi ez dela ezer ger-tatzen. Garajeetarako bidea oztopatzen dute auto horiek, etaoso zaila izaten da hortik pasatzea. Jendeari errespetua eskatunahi nioke, bizikidetza azken batean. Eta auzotarrek ez badutehori betetzen, udaltzainek esku hartu beharko luketela iruditzenzait, gaizki aparkatu arren, auto jabe horiek ez dutelako sekulaisunik jasotzen”.

    Neguan umeekin egoteko gune estali eta epel bat behar da Elgoibarren: “Udalak ezin al du 0tik 8 urtera bi-tarteko umeekin egoteko gune itxiren bat egokitu herrigunean neguko hilabeteetarako? Negua etorri zaigu ia konturatu gabe,eta horrelako egun hotz eta euritsuetan ez daukagu umeekin egoteko lekurik. Maalako parkea estalia da, baina ez ditu umeekinegoteko baldintzak betetzen. Jarlekuak eta jolasak busti egiten dira, eta ibai aldetik etortzen den haize hotza jasanezina da. AitaAgirre kulturgunearekin geratu dira herrigunean hainbat gune hutsik, Kultur Etxea eta liburutegi zaharra, esaterako, eta MerkatuPlazan ere badaude lokalak hutsik. Eibarren, Astelena frontoian umeentzako parkea jartzen dute neguko asteburuetan, eta horrelakozerbait ere ondo legoke Elgoibarren. Umeekin egon ahal izateko gune itxi eta epel bat beharrezkoa da”. Haur, Nerabe eta GazteenSustapeneko Sailetik jakinarazi dute gai hau eskuartean dutela, baina oraindik ez dutela ezer erabaki, ez dutelako toki aproposikaurkitu.

    Kiroldegiak ordutegi zabalagoa eduki beharko luke asteburuetan: “Kiroldegiko ordutegia oso murritza da as-teburuetan. Olaizaga kiroldegiak erabiltzaile asko ditu, bai astean zehar, eta baita asteburuetan ere. Igerian egitera joatengara asko, eta igerilekua gainezka egoten da uneoro, baina asteburuetan arazoa areagotu egiten da, kiroldegia ordu gutxiagotanzabaltzen dutelako. Eskertuko genuke astegunetako ordutegi berbera mantentzea. Horrez gain, garbiketa zerbitzua ere hobetubehar dela iruditzen zaigu. Goizez garbitzen dute kiroldegia, eta eguerdi alderako igerilekuak ez dira garbi egoten. Aldageletanusain txarra egoten da, eta zikin ikusten dira. Eskertuko genuke garbitasuna ere gehiago zaintzea”.

    Herriko igogailuak sarritan hondatzen dira: “Zer gertatzen da herri honetan igogailuekin? Anbulatorio aurreko igo-gailua konpontzen hasi zirenetik hilabete baino gehiago pasatu da, eta oraindik geldirik dago. Eta Olasoko igogailua eresarri hondatzen da, eta horrek Sigmako bizilagunei kalte handia eragiten die. Azkenekoz hondatu zenetik bi edo hiru aste pasatudira dagoeneko. Badirudi asteburuetan umeek igogailuaren erabilera okerra egiten dutela, eta horren ondorioz hondatzen direla.Agian kamarak jarri beharko dira, benetan zer gertatzen den ikusteko, baina egoera hau konpondu beharra dago lehenbailehen”.Hirigintza Sailetik jakinarazi dute anbulatorio aurreko igogailua datorren asterako martxan egongo dela eta Olasokoa konpontzekoabisua ere emanda dagoela eta lehenbailehen konponduko dutela.

    Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:12 Página 14

  • Mintxeta Atletismo taldeak antolatzen duen Juan Mu-gertza Nazioarteko krosa eta beste hainbat kirol eki-men diruz laguntzeko hitzarmena adostu duteMintxetak eta Elgoibarko Udalak, 2016tik 2019ra indarreanizan den hitzarmena berrituz. Martitzenean sinatu zuten hitzar-mena, udaletxean. Bi berritasun nagusi ditu hitzarmenak. Bate-tik, hitzarmen hau 2020ko edizioan jarriko dela indarrean, etagero, urtero luzatu eta berrikusi ahal izango dela 2023ra bitar-tean, Mintxeta Atletismo Taldeak hurrengo urtetako antolakun-tzari aurre egiteko gaitasuna baldin badu. “Une honetan ezindugu krosa antolatzeko epe luzeagorako konpromisorik hartu.Neurri handia hartu du krosak, asko hazi da, gero eta gogo-rragoa da antolatzea eta urteak aurrera doaz guretzat. Horre-gatik erabaki dugu gure konpromisoa urtez urte berritzea, gurebarruko antolaketarako hobea dela uste dugulako”, azaldu duMintxetako Mintxeta kirol taldeko lehendakari Zigor Diez Cidek.Bigarren berrikuntza nagusia Udal Kirol Patronatuak diru-lagun-tza handiagoa emango duela da. Mugertza krosak izan ditza-keen hiru kategorien arabera (IAAF, EAA edo RFEA) diru kopurubat edo beste jasoko du Mintxetak. Mailarik baxuena balu, ale-

    gia, Espainiako Atletismo Federazioarena, 25.000 euro jasokolituzke urtean. Kasu honetan ez da aldaketarik izan. Aldiz, go-ragoko bi mailetan badago, orain arte baino 2.000 eurogehiago jasoko ditu Mintxetak: 30:000 euro krosa EAA kate-goria barruan jokatzen bada eta 32.000 euro kategoria gore-nean, IAAF kategoriapean jokatzen bada.

    KIROLA 15

    Mintxetak eta Udalak urtez urte berrituko duten hitzarmena sinatu dute

    Abendua, xakearen hilabetea

    Xakelarien hilabetea izango da gurean abendua, hainbat xake txa-pelketa antolatu baitituzte datozen egunetarako. Dagoeneko jokoandago Uztargi Xake Azkarreko txapelketa, Mendaron. Asteburu honetan,abenduaren 8an, jokatuko da Createch Medical Emakumeen I. XakeTxapelketa, Aita Agirre Kulturgunean. Eta, datorren astean hasiko daNazioarteko Xake Txapelketaren 29. edizioa. Abenduaren 12anegingo dute aurkezpena, 13:30ean, udaletxeko pleno aretoan. UdalKirol Patronatuak, Euskadiko Xake Federazioak eta Zubi-Ondo Xake El-karteak antolatutako torneoan puntako hamar xakelari arituko diralehian, abenduaren 18ra bitartean. Xake txapeketa gehiago ere izangodira Elgoibarren urtea amaitu baino lehen. Eskola Kiroleko Xake Txa-pelketa abenduaren 15ean jokatuko dute Kultur Etxeko sotoan (16:00),eta egun berean jokatuko da Danobat Xake Azkar Txapelketa, sotoanbaita ere, baina goizez, 10:15etik aurrera.

    Cheptegeik marka ezarri du 10 kilometro munduko proban

    Elgoibarren antxitxika egindako atletek zeresanaematen jarraitzen dute atletismoan. 2017ko Mugertzakrosa irabazi zuen Joshua Cheptegeik 10 kilometrokoprobako munduko marka ezarri zuen, aurreko dome-kan, Valentzian. Atleta ugandarrak 26 minutu eta 38minutuko denbora egin zuen. Mugertza kroseko jarrai-tzaileen artean ezaguna den Leonard Komonen markaondu zuen. Cheptegei sekulako denboraldia egite arida, Munduko Kros Txapelketa irabazi ostean, 10.000metrotako Munduko Txapelketa irabazi baitzuenDohan.

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:12 Página 15

  • KULTURA16

    Elgoibarko ikasleak ‘EusLiderrak’ egitasmoan parte hartzen ari dira

    Elgoibarko Udala, Elgoibar Ikastola, BHI Institutua eta Ahize-AEKren artekolankidetzari esker, martxan da EusLider egitasmoa ikasturte hasieratik.Gazteen artean hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera in-formala sustatzea dira tailer horien helburuak. Ahize-AEK-k DBHko gaztetxoe-kin lanketa egiteko eusLiderrak tailerra sortu zuenean argi izan zuen hizkuntzaohituretan eragitean dagoela gakoa, eta hizkuntza portaerak aldatzea bainoeraginkorragoa dela hizkuntza ohitura berriak eraikitzea. Elgoibarren DBH3ko 120 bat ikasle ari dira parte hartzen: hiru talde institutuan, eta beste hiruikastolan. Tailerraren lehenengo zikloan hiru saio teoriko eman dituzte, eta ur-tarriletik aurrera, hiru saio praktiko egingo dituzte, ekintza sozial bat antola-tzeko helburuarekin. Amaitu berri diren motibazio saioen ostean 30 ikaslek(%25) eman dute izena aurrera egiteko eta Elgoibarren ekintza soziala anto-latzeko ardura hartu dute. Horretarako, Ahize-AEK-ko kideen eskutik aholkula-ritza eta formazioa jasoko dute.

    Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen SustapenekoSailak eta Berdintasun Sailak Kuadrilla Eguna antolatu zuten za-paturako, herriko gazteekin elkarlanean. Eguraldi hotza eta eu-ritsua egin arren, antolatzaileek esan dute giro onean ospatuzutela eguna. Eguerdi partean Mauxitxa Txarangaren kalejirare-kin hasi zuten eguna, eta bitartean, lau magok magia egin zutenkuadrillen artean. Maalako parkean egin zuten bazkaria, eta175 lagun inguru batu ziren. Arratsaldean bingo-jokoa eginzuten, eta han batutako dirua herriko elkarteren bati emango die-tela aurreratu dute, baina oraindik ez dute erabaki zeini. Ilun-tzean kalejira egin zuten, eta gauerako kontzertuak antolatuzituzten. Bigarren urtez antolatu dute Kuadrilla Eguna gazte lo-kaletan biltzen diren neska-mutilen arteko harremanak “estutzeko”asmoz, eta balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.

    Eguberrietako bertsojaialdirako sarrerak salgai,

    astelehenetik aurreraElgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagu-

    neak Eguberrietako Bertso Jaialdia antolatu duabenduaren 26rako, Udalaren lankidetzare-kin eta Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritza-ren laguntzarekin. Sarrerak abenduaren 9tik23ra bitartean salduko dituzte, elkarteak Ubi-tarten duen egoitzan, eta epe hori amaitu on-doren sarrerarik geratzen bada, jaialdiegunean bertan Herriko Antzokiko txartelde-gian salduko dituzte. Sarreren prezioa 11 eu-rokoa da (10 eurokoa elkartekobazkideentzat). Aurten Maialen Lujanbio,Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Oihana Igua-ran eta Aitor Bizkarra arituko dira bertsotan,eta Ainhoa Mendibilek egingo ditu gai-jar-tzaile lanak.

    Sanbartolomeak antolatzeko bilera abenduaren 11n

    Elgoibarko Udalak 2020ko sanbartolomeakantolatzeko bilerara deitu ditu herritarrak, SanBartolome jaiak prestatuko dituen talde bat osa-tzeko asmoz. Aita Agirre kulturguneko Areto Na-gusian izango da hilaren 11n, 18:30ean.Urtean sei bilera egitea aurreikusi dute, eta esandute garrantzitsua dela partaideak bilera guztie-tara joatea.

    Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, giro onean ospatu dute Kuadrilla Eguna

    Lau mago aritu ziren magia egiten.

    Ikastolako ikasleak.

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:12 Página 16

  • KULTURA 17

    Mauxitxaren ‘50 Txiki Elkarrekin’erakusketa eta dokumentala prest daude

    Udaleko Euskara Sai-lak atzo aurkeztu zuen2020ko egutegia, eta da-goeneko Herritarren ArretaZerbitzuan eskuratu dai-teke. Aurtengo gaia KirolaElgoibarren izan da. 28herritarrek parte hartu dute,eta guztira, 112 argazkiaurkeztu dituzte lehiake-tara. Udaleko eta Ongarriargazkilari elkarteko ordezkariez gain, Udal Kirol Patronatuko ordezkariek eta MaiteMaiora korrikalariak osatu dute epaimahaia, eta 13 argazki aukeratu dituzte. Hauek dirasaridunak: Julen Ansola Irureta (3 argazki saritu), Gurutze Ariznabarreta Acha, Iñaki Ara-gon Perez (2 argazki saritu), Maite Loiola Zelaia, Alberto Fernandez Picon, Oier RamosMiguel, Jabi Leon Casado, eta Asier Orbea Ostolaza (2 argazki saritu). Egutegi txikirakoargazki saritua, berriz, Jose Ramon Cabrera Cidena izan da.

    Argazkiekin batera, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako LH5eko ikasleen ma-rrazkiak ere ageri dira. 135 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordez-kariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:Yerai Tavares Teixeira, Iago Fernandez Juaristi, Nahia Alvarez Avila, Olatz GarateOsoro, Laura Gonzalez Jurado, Manar Ahdadou Ahyayouch, June Mosquera Arenas,Sare Azpiazu de la Arada, Gorka Sota Rodriguez, Luken Arriola Alberdi, Elene Fer-nandez Garate eta Josu Bastida Diez.

    Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratu ditu, eta herri osoko postontzietan banatuko ditu;egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, HAZen (Santa Ana, 2) eskuratu ahal izango dira os-tegun honetatik aurrera. Datorren urteko gaia Berdintasuna Elgoibarren izango da.

    Mauxitxa Txarangak 50. TxikiEguna ospatu du aurtengoSan Bartolome jaietan, 50Txiki elkarrekin lemapean. Horren harira,urte osoko egitaraua prestatu zuten txa-rangako kideek. Egun handia TxikiEguna izan bazen ere, beste hainbat eki-men ere iragarri zituzten urteurrenarenaurkezpenean, besteak beste, argazkierakusketa eta dokumentala. Abendua-ren 13an inauguratuko dute argazki era-kusketa, eta hilaren 22ra arte egongoda ikusgai Kultur Etxeko erakusketagelan. Hainbat eta hainbat erretratu ja-rriko dituzte ikusgai, Mauxitxa txaranga-

    ren 50 urtetako Txiki Egunak errepasa-tzeko. Horrez gain, Txiki Egunari bu-ruzko dokumentala grabatu zutenaurtengo jaietan, eta horren emaitza ere

    prest daukate dagoeneko. Abenduaren19an izango da emanaldia Herriko An-tzokian, 21:00etatik aurrera. Sarreradoan izango da.

    Udalaren 2020ko egutegia Herritarren Arreta Zerbitzuan eskuratu daiteke

    Abenduaren 17rakoaurkeztu behar diraMendaroko ipuin

    lehiaketarako lanak

    Haur eta gazteen artean ira-kurzaletasuna sustatzeko asmoz,ipuin lehiaketa antolatu du aurtenere Mendaroko Udalak. Aurten,berrikuntzak izango dira lehiake-tan: A mailakoek (LH1, 2, 3 eta4) marrazki bat egin beharko duteipuin bat irakurri ostean. B maila-koek (LH5, LH6, DBH1, DBH2),aldiz, ilustrazio batetik abiatuta,ipuina idatzi beharko dute. Azke-nik, C mailakoek (DBH3 eta 4),gai bat emanda komiki edo bi-neta bat sortu beharko dute, eskuznahiz ordenagailuz. Lanak aben-duaren 17rako aurkeztu beharkodira Mendaroko Udalean, eta saribanaketa urtarrilaren 5ean egingodute, Errege Magoen desfilean.Ipuin lehiaketan laguntzekoidazte, marrazte eta sorkuntza tai-lerra antolatu dute abenduaren14rako. 17:00etan izango da, li-burutegian.

    Arg.: Asier Orbea

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:12 Página 17

  • MERKATU TXIKIA18

    Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

    raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

    puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

    Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

    tua. Kolegiatu zenbakia: 749

    660 969 679 [email protected]

    Eraikin batean bizi naiz, eta azken solairuan terraza zabala duenetxebizitza bat dago, eraikinaren azaleraren erdia hartzen duena.Jabe horrek hainbat obra egin ditu terrazan, eta ordutik nire etxe-bizitzan (behealdean dagoena) eragina duten ur filtrazioak daude.Komunitateak nire etxebizitzan agertu diren arazoen berri emandio, eta etxe jabeak dio komunitateak konpondu behar dituela arazohoriek, terraza komunitateko elementua delako. Gainera, ez digubere etxera sartzen laga, terrazan egin diren lanak egiaztatu ahalizateko. Jakin nahi nuke nola konpon dezakegun egoera hau.

    Berez, badirudi zure etxebizitzan eragindako kalteen erantzulea goikoetxebizitzaren jabea dela, egin dituen obrak direla-eta. Nolanahi ere, ko-menigarria litzateke profesional batek arazoen jatorria, arazoak konpon-tzeko proposamen bat eta konponketaren kostua egiaztatu ahal izatea.Planteatzen duzun bigarren gaiari dagokionez, Legeak ezartzen du komu-nitateko kide orok bere etxebizitzan sartzen utzi behar duela, kaltetutakoelementuak konpontzeko, baina Legeak berak ez du hori gauzatzeko pro-zedura espezifikorik arautu. Egoera horren aurrean, auzitegietara jo bestebiderik ez dago, etxebizitzan sartzeko eskatzeko.

    Gomendioa. Ohiko prozedurara jo beharko dugu edo epaiketabat proposatu beharko dugu, eragindako kalteak konpontzeko, etakautelazko neurri gisa etxebizitzan sartzea eskatzeko, sortutakomatxura edo dauden arazoak konpontzeko.

    ROSA Mª PINTADO

    LANA......................................EskaerakLan bila nabil. Esperientzia daukat adi-nekoak zaintzen eta garbiketa lanetan.( 632 640 801 --------------------------------------------------------------------------------------Goizez edo iluntzetan lan egitekoprest. Adinekoak zaintzeko eta garbi-ketak egiteko prest. Erreferentzia onakditut.( 677 155 611 --------------------------------------------------------------------------------------Lanerako prest nago. Adinekoak zain-tzen esperientzia daukat. Etxeko lan-gile moduan edo orduka lan egitekoprest.( 602 490 595 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo gaixoak zaintzekoprest nago. Euskalduna naiz, eta espe-rientzia daukat. ( 617 571 210 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Garbiketak ere egingo nituzke.Esperientzia daukat. ( 688 724 060 --------------------------------------------------------------------------------------Orduka edo asteburuetan lan egitekoprest nago. ( 632 893 515 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Orduka erebai. ( 631 931 030 --------------------------------------------------------------------------------------

    Adinekoak zainduko nituzke. Tituluadaukat. ( 685 724 861/943 748 899 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Euskaldunanaiz. Titulua daukat. ( 626 490 986 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago.Berehala hasteko prest.( 615 526 482 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. Es-perientzia daukat. ( 658 273 486 ---------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Esperientzia daukat adi-nekoak zaintzen eta garbiketa lanetan.( 631 795 790 --------------------------------------------------------------------------------------Garbiketak egin eta arropa lisatzekoprest nago. Etxeko langile moduan erebai. ( 648 063 061 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia daukat. ( 665 528 409 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago.Etxeko langile moduan eta gauez lanegiteko prest nago. ( 603 346 659 --------------------------------------------------------------------------------------

    Umeak edo adinekoak zaintzeko, gar-biketa lanak egiteko edo sukaldari la-guntzaile lanetarako prest nago. ( 602 047 812 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaindu edogarbiketa lanak egiteko prest nago.( 632 228 545 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, ordukaedo etxeko langile moduan.( 632 992 730 --------------------------------------------------------------------------------------Mutil arduratsua naiz eta lan bila nabil.Igeltseritzan edo eraikuntza-lanetan lanegingo nuke, bai eta pintore ere. Adi-nekoak zaintzeko ere prest nago. ( 697 666 992 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Titu-lua daukat. ( 683 415 222 --------------------------------------------------------------------------------------Txofer lanetarako prest nago.( 666 009 166 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxekolangile moduan lan egiteko prest.( 632 729 261

    EskaintzakNeska euskalduna behar da urtarriletikaurrera bi ume zaintzeko.( 699 217 721--------------------------------------------------------------------------------------

    Odontologoa behar da Ermuko hortzklinika baterako. Bidali curriculuma: [email protected]( 652 768 569--------------------------------------------------------------------------------------Esperientzia duen zerbitzaria behar daasteburuetan lan egiteko. ( 659 539 861

    ETXEBIZITZAK.........................Pisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren edo Eibarren. ( 631 931 030--------------------------------------------------------------------------------------Pisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 632 452 026

    BESTELAKOAK.........................Giltzak aurkitu ditut San Frantzisko ka-lean, giltzatako gorri batean. Udal-tzaingoan laga ditut.

    AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

    Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

    Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

    Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

    BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

    Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

    Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:12 Página 18

  • ZORIONAK

    Argazkiak eguazten eguerdia 12:00ak baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

    19

    Azkenian helduda zure eguna!Mundiala zera!Pa haundi bat,Eire, bixar 4 urteegingo dittuzu-lako.

    Z o r i o n a k ,Aimar, atzo 6urte egin zenitue-lako. Beti bezainalai eta jator ja-rraitu. Familiakoeneta bereziki, Libe-ren partez.

    Zorionak, Hai-zea! Urte askuantxapela kaskuan.Asko maite zai-tugu. Larraitz,Laiene, Irantzu etaJabi.

    Zorionak, Mara,astelehenean 2urte egingo dituzu-lako. Ondo pasa!Ahizpa Garazieta familiako guz-tion partez, muxupotolo bat.

    Zorionak, nire etxeko printzesei, aza-roan 12 eta 8 urte bete dituzuelako.Patxo handi bat aitatxo, Moni, Duna etaManexen partez.

    Zorionak, Intza eta Lizar, 2 eta 4urte bete dituzuelako. Patxo handi banaetxeko guztion partez.

    Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

    ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€.

    Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

    Zorionak Adei eta Enai. Jarraitu irri-barre horrekin! Asko maite zaituztegu.Aita eta ama.

    Zorionak, Ai-tana, 6 urte egindituzulako. Etxe-koen partez,muxu handi bat.

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:13 Página 19

  • AGENDA20

    5 EGUENA19:00 Isiltasun Eskolaren meditazio to-paketa. Kultur Etxeko sotoan.

    7 ZAPATUA10:00-13:00 eta 16:00-18:00Hezur Museoaren inaugurazioa. Bisitagidatua eta tailerrak. Artetxeko par-kean.

    8 DOMEKA10:00-13:00 Hezur Museoareninaugurazioa. Bisita gidatua eta taile-rrak. Artetxeko parkean. 10:30 Emakumeen Xake Txapelketa.Aita Agirre kulturgunean. Antolatzai-leak: Kirol Patronatua, GipuzkoakoXake Federazioa eta Zubi Ondo elkar-tea.

    9 ASTELEHENA18:00 Emakumeentzako jabekuntzatailerra: ‘Gabonak emakumeentzat’.Berdintasun Sailak antolatuta, LorediSalegik emango du hitzaldia. KulturEtxeko hitzaldi gelan. Doan.

    10 MARTITZENA16:30 Hitzaldia: ‘Código ictus’. Jubila-tuen biltokian. Antolatzaileak: AGIAC,Jubilatuen Biltokia, Nagusilan eta Ongi-zate Saila.

    13 BARIKUA18:30 Erakusketa: ‘50 Txiki elkarre-kin’. Mauxitxa Txarangaren argazkierakusketa. Kultur Etxean. 20:30 Antzerkia: ‘La paz y otraslunas’. Ezezagunok antzerki taldeaktaularatuko du. Herriko Antzokian.

    Azaroan hildakoak

    . Margarita EstartaSan Martin84 urte, azaroak 12

    . Pedro Cornejo Torres75 urte, azaroak 12

    . Libe Iriondo Mugerza83 urte, azaroak 21

    . Manuel Egaña Egaña86 urte, azaroak 22

    KONTZEZIO AZOKA, MENDARON

    7 ZAPATUA10:00 Azokaren hasiera.11:00 Dultzaineroen kalejira etasagardo lehiaketa.12:00 Trikitixa taldekoen kale-jira.12:30 Izetako gurdian ibiltzekoaukera.13:00 Rockalean taldearen ema-naldia.Ondoren, sari banaketa.18:00 Herri kirolak. Frontoian.Ondoren, txerri errea dasta-tzeko aukera. Segidan, Rockalean.Ondoren, DJ Pius eta DJ Esther. ..............

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:13 Página 20

  • AGENDA 21

    Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

    6 BARIKUA 7 ZAPATUA 8 DOMEKA 9 ASTELEHENA 10 MARTITZENA 11 EGUAZTENA 12 EGUENA 13 BARIKUA

    Egunez Garitaonandia

    EgunezBarrenetxea

    Egunez Barrenetxea

    Egunez

    *IbañezEgunez

    Garitaonandia

    Egunez

    Arriola(Lehen, Etxeberria)

    Egunez

    *FernandezEgunez

    Yudego

    Iluntzean Garitaonandia

    IluntzeanBarrenetxea

    IluntzeanBarrenetxea

    Iluntzean Barrenetxea

    IluntzeanGaritaonandia

    IluntzeanArriola

    (Lehen, Etxeberria)

    Iluntzean Garitaonandia

    IluntzeanYudego

    * Fernandez: Herriko enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

    943 756 142

    * Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

    943 751 638

    * Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) 943 751 384

    Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Zulueta. San Agustin kalea, 5 (Eibar)

    943 820 498

    GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

    Zinea (Herriko Antzokian)

    ‘Pequeñas mentiras para estar juntos’6 barikua: 21:30

    7 zapatua: 19:00 / 22:15 (VOS) 8 domeka: 19:00

    9 astelehena: 21:30

    ‘Abominable’8 domeka: 16:30

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:13 Página 21

  • 22 ASTEKO GAIA

    Elgoibarko eta Mendarokoikastetxeetan EuskararenEguna ospatu zutenabenduaren 3an. Herri Esko-lako ikasleak kalera atera zuteneuskararen aldeko aldarria.Kalegoen plazan euskararenaldeko hainbat esaldi irakurrizituzten, eta gero, Maalakoparkean disko-festa emanaldiaizan zuten.Elgoibar Ikastola-koek, aldiz, Argitxo Iratxoarenbueltan ospatu zuten eguna.Antzerkia eta musika saioaegin zituzten besteak besteikastetxeko erdiko aretoan, etaarratsaldean txokolate janaegin zuten. Jolasak, kantuaketa euskararen aldeko mezuakere ez ziren falta izan. Menda-ron, bestalde, eskolako pa-tioan egin zuten euskararenaldeko jaialdia. Mailaka anto-latuta egin zituzten umeek au-rrez prestatutako dantzak,guraso eta herritarren aurrean,eta segidan, Arno Guraso El-kartekoek erretako gaztainakjan zituzten.

    Euskaraz hezi, euskaraz biziu

    Elgoibar Ikastola

    Elgoibarko Herri Eskola

    Mendaro Ikastola

    1140 alea:Maquetación 1 04/12/19 11:13 Página 22

  • 1140 azala:Maquetación 1 04/12/19 11:14 Página 3

  • 1140 azala:Maquetación 1 04/12/19 11:14 Página 4