IMBD datu basea
-
Upload
maialen-torres -
Category
Documents
-
view
215 -
download
0
description
Transcript of IMBD datu basea
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu-basea www.imdb.comIzena, banaka: Maialen Torres
Ekarpenaren helburua: Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio-iturri ahaltsuenak
ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.
Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren
bidez.
Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi
behar dituzu.
Eginbeharrekoa: IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera
hauek erantzun:
Zein da webgunearen jabea?
Webgune honen jabea Amazon enpresa da.
Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua?
Webgune honek zinemaren inguruko era guztietako informazioa biltzen du,
datu base osatua eta erabilgarria sortu delarik. Bere helburua bildutako datu
base aberats hori guztion eskura eta erabilgarri egotea da, guztiontzat
baliagarri izan dadin.
Bilatzeko aukera bat da “Characters”. Zertarako da? Egin bilaketa Tarzanen
adibidearekin eta idatzi noizkoa den Tarzanen lehen pelikula. Pelikula honen
komentarioetan bada bat esaten duena non filmatu zen. Non filmatu zen?
Characters aukeraren bidez bilaketa barran jarritako pertsonaiaren inguruko
informazioa agertuko zaigu emaitzetan, baina ez da pertsonaia hori
interpretatzen duen aktorearen inguruko informazioa, fikziozko pertsonaiaren
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
ingurukoa baizik.
Bilatzeko aukerak kontuan izanda, Nola bilatuko zenuke ze filmetan aktoreek esan
dute euskalduna hitza?. Deskribatu bilaketa eta eman emaitzen kopurua.
Bilaketa aurreratuko pantailaren barnean, Quote aukera erabiliko nuke
bilaketarako. Bertan “basque” hitza jarri eta 8 emaitza ezberdin agertzen dira,
hala ere, emaitzetan agertzen diren filmak ez dira euskaraz.
Advanced Search-era joan eta bilatu zer gertatu izan den Uztailaren 10an
zinemarekin zer ikusia duena. Nor jaio zen 1996ko uztailaren 10ean?
1996ko uztailaren 1ean Cody Suck izeneko aktorea jaio zen, Texasen.
Bilaketa aurreratuan jarraituz, ezkerreko barran “Browsable sections” era joan.
Herrialdeka bilatu daitekeela konturatuko zara: zenbat pelikula daude Siriarekin
erlazionatuta? Ze pelikula grabatu dira Palmira hiri historikoan? Idatzi beren
aipamen bibliografikoa.
Siria herrialdearekin erlazionatutako 61 film ageri dira emaitzetan, alfabetikoki
ordenaturik.
Palmira hiri historikoan grabaturiko filmak hauek dira, bilatzaile honen arabera:
- Spiritual Warriors (2007), David Raynr- ek zuzendua.
Türme des Schweigens (1952), Hans Bertram-ek zuzendua.
Jakin nahi duzu Aretha Franklinek filmetan ze kantu abestu dituen. Nola egingo
zenuke? Deskribatu bilaketa eta eman emaitza.
Bilaketa aurreratuaren pantailan, ezkerraldeko zutabean agertzen zaizkigun
aukeren artean Browsable sections aukeratu behar da lehenengo. Horren
ondoren, ezkerraldeko zutabean soundtracks saila aurkitu ahal izango dugu,
eta behin horren barruan egonda, search sailean dagoen bilaketa barran jarri
beharko dira gako hitzak (Aretha Franklin). Bilaketa horren emaitza gisan, 119
emaitza ezberdin agertu zaizkit, nahiz eta denak ez diren Aretha Franklinek
abesturiko kantak (batzuk berak idatzitakoak dira).
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Cinerama filmatzeko teknika erabili den pelikulen berri jakin nahi duzu. Nola
egingo zenuke bilaketa?. Zenbat filmen berri ematen du IMDB datu-baseak?
Bilaketa aurreratuko “Technical information” atalean klikatu dut eta bertan
cinerama hitza ipini dut. Horrela, Cineramarekin lotutako 23 emaitza agertzen
dira.
IMDBko erabiltzaileen arabera zein da historiako pelikularik txarrena? Azaldu
bilaketaren prozesua eta egin pelikula horren erreferentzia bibliografikoa.
Movies ataleko, “Top Movies” aukeran klik eginda eta hor Top-Rated Movies
ipintzen duen tokian “100 Worst Films of All-Time” estekan klikatuta, lehenengo
filma hau zen:
Clark, B. (Zuz.), Paul. S. (Gid.) eta Poppen, G. (Gid). (2004). Superbabies:
Baby Geniuses 2 [Filma]. (Eskuragarri: ApolloMedia)
My life without me pelilkulan Nirvana musika taldearekin erlazionatutako akats bat
dago. Zein da?
Ann eta Don Nirvanaren azken kontzertuan ezagutu ziren. Bi protagonistak
Kanadan bizi ziren, baina kontzertu hau ordea, Munichen izan zen.
Secretos y mentiras (Mike Leigh) pelikulak ze premio irabazi ditu? Pelikula
honetan jatetxe italiar bat agertzen da. Zein da? [izena eta helbidea]
29 sari desberdinetan izendatu edo saritu dute guztira eta garrantzitsuenak
hauek dira: El Globo de Oro, Goldenfrog, Canneseko Zine Festibala, BAFTA
eta abar.
Filmean aipatzen den jatetxe italiarra “Pasta Plus Restaurant” izenekoa da eta
Londoneko Candem auzoan kokatuta dago, Eversholt kaleko 62. zenbakian.
Filmetan erabiltzen diren formatu teknologikoen inguruan jantzi nahi duzu (apur
bat aditu bihurtu). Ze foroan interesatzen zaizu izena ematea?. Azaldu nola egin
duzun bilaketa.
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
“Technology” izenekoa dela egokiena uste dut.
Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna?
Webgunea zein osoa den ikusita, uste dut etorkizunean aukera asko eskainiko
dizkidala eta oso erabilgarria izango zaidala. Ez nuen ezagutzen, baina oso
interesgarria da eta etorkizunean gehiago erabiliko dut.