Irakasle estiloa animalia_ornodunak_lh

3
JARDUERA: Ingurune - LHko 4. maila A IRAKASLEA GAIA: Animalia ornodunak Denboralizazioa: 6 ordu GAIAREN AURKEZPENA JARDUERAK ETA BALIABIDEAK Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Ahozkoaren ulermena Idatziaren ulermena Mintzamena Idazmena Ahozko elkarrekintza Beste gaitasunak 1.-Irakasleak gaia hasteko animalia ornodunak zer diren eta ornodun talde batzuen ezaugarri nagusiak ikasiko dituztela jakinarazi die. Animalia ornodunak zer diren azaltzen du. 2.-Saio bakoitzaren hasieran, testu liburuan dagoen ornodun talde bakoitzari buruzko azalpen testua irakurtzen dute eta kontzeptuak argitzen ditu. Zalantzak argitzeko tarte bat uzten du . 3.-Irudi eta poster batzuk ikusten dituzte. Hor animaliaren gorputz atalak eta zein ornodun taldea dagokion agertzen dira. 4.-Orduan ikasleek ariketa batzuk egiten dituzte (testu liburutik edo-ta irakasleak proposatutakoak, etxean zein klasean): testuak berriro irakurri eta galderak erantzun, marrazkiak egin, eredu bat jarraituz haiek aukeratutako animalia deskribatu, animaliak sailkatu ornodun taldearen arabera. 5.-Etxean eguneroko gaia liburuan irakurri eta azpimarratu behar dute eta aurrekoan aipatutako ariketak egingo dituzte. Hurrengo egunean ariketak zuzenduko dira ausaz aukeratutako ikasle batzuei galdetuz. 6.-Gaia laburtzeko, kontzeptu-mapa osatzen dute. Kontrol probarako ikasteko baliogarria izango da. EBALUAZIOA: -Irakasleak bost galderetako azterketa egiten die eta koadernoak hartzen ditu. Kalifikaziorako balioa: Azterketa (%70) eta koadernoak (%20). -Azterketa gainditu ez dutenek klasean egindako ariketak errepikatuko dituzte eta kontzeptu-mapa kopiatuko dute berriro. -Portaera, interesa... behaketaren bidez kontutan hartzen ditu (%10). BESTE GAITASUNAK: 1. Matematikarako gaitasuna 2. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna 3. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna 4. Ikasten ikasteko gaitasuna 5. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna 6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna 7. Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna B08 Leioa, Hizkuntz komunikaziorako gaitasunak LEHEN HEZKUNTZAKO AHOLKULARIEN TALDEA

description

Metodologiari buruzko gogoeta egiteko jarduera. Gaitasunen ikuspuntutik, oso urrun dauden bi irakasle estilo aztertzeko.

Transcript of Irakasle estiloa animalia_ornodunak_lh

JARDUERA: Ingurune - LHko 4. maila A IRAKASLEAGAIA: Animalia ornodunakDenboralizazioa: 6 ordu

GAIAREN AURKEZPENA

JARDUERAK ETA BALIABIDEAK

Hizkuntza komunikaziorakogaitasuna

Aho

zkoa

ren

ule

rme

na

Ida

tzia

ren

ule

rme

na

Min

tza

men

a

Ida

zme

na

Aho

zko

elk

arr

eki

ntz

a

Be

ste

ga

itas

un

ak

1.-Irakasleak gaia hasteko animalia ornodunak zer diren eta ornodun talde batzuen ezaugarri nagusiak ikasiko dituztela jakinarazi die. Animalia ornodunak zer diren azaltzen du. 2.-Saio bakoitzaren hasieran, testu liburuan dagoen ornodun talde bakoitzari buruzko azalpen testua irakurtzen dute eta kontzeptuak argitzen ditu. Zalantzak argitzeko tarte bat uzten du . 3.-Irudi eta poster batzuk ikusten dituzte. Hor animaliaren gorputz atalak eta zein ornodun taldea dagokion agertzen dira. 4.-Orduan ikasleek ariketa batzuk egiten dituzte (testu liburutik edo-ta irakasleak proposatutakoak, etxean zein klasean): testuak berriro irakurri eta galderak erantzun, marrazkiak egin, eredu bat jarraituz haiek aukeratutako animalia deskribatu, animaliak sailkatu ornodun taldearen arabera.5.-Etxean eguneroko gaia liburuan irakurri eta azpimarratu behar dute eta aurrekoan aipatutako ariketak egingo dituzte. Hurrengo egunean ariketak zuzenduko dira ausaz aukeratutako ikasle batzuei galdetuz. 6.-Gaia laburtzeko, kontzeptu-mapa osatzen dute. Kontrol probarako ikasteko baliogarria izango da. EBALUAZIOA: -Irakasleak bost galderetako azterketa egiten die eta koadernoak hartzen ditu. Kalifikaziorako balioa: Azterketa (%70) eta koadernoak (%20).-Azterketa gainditu ez dutenek klasean egindako ariketak errepikatuko dituzteeta kontzeptu-mapa kopiatuko dute berriro. -Portaera, interesa... behaketaren bidez kontutan hartzen ditu (%10).

BESTE GAITASUNAK:1. Matematikarako gaitasuna2. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna3. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna4. Ikasten ikasteko gaitasuna5. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna7. Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna

B08 Leioa, Hizkuntz komunikaziorako gaitasunakLEHEN HEZKUNTZAKO AHOLKULARIEN TALDEA

JARDUERA: Ingurune - LHko 4. maila B IRAKASLEAGAIA: Animalia ornodunakDenboralizazioa: 10-12 ordu

GAIAREN AURKEZPENA

JARDUERAK ETA BALIABIDEAK

Hizkuntza komunikaziorakogaitasuna

Aho

zkoa

ren

ule

rme

na

Ida

tzia

ren

ule

rme

na

Min

tza

men

a

Ida

zme

na

Aho

zko

elk

arr

eki

ntz

a

Be

ste

ga

itas

un

ak

1.- Lehenengo saioan, B irakaslea animalia ornodunei buruzko ideia-jasarekin hasten da gaia. Arbelean esandakoa idazten ditu eta ikasleek ateratzen diren ideiak antolatzeko eta erabilitako irizpidea konpartitzeko animatzen ditu.Orduan, ikusiko dituzten edukiak eta emango dituzten saioak jakinanarazten dizkie. Ikasleek beraien agendan taula bat betetzen dute, 1. zutabean gaiari buruz dakitena eta 2. zutabean zer gustatuko zaien jakitea idatziz. Hirugarren zutabea (zer ikasi duten unitatearen zehar) gaia bukatzean beteko dute. 2.- Irakasleak zertan datzan taldeka egingo duten proiektua –Webquesta - azaltzen zaie. Talde bakoitzak lanaren ikuspegi orokorra izango du eta gero ikerketa lana egingo dute:Taldeka, animalia ornodun talde bati buruzko oinarrizko informazioa bilatu eta antolatuko dute txantiloi baten bidez. Informazio hau gelakideekin konpartituko dute denon artean azken ekoizpena egiteko: “ Gure animalia ornodunen liburua” osatu duten liburu batzuen bilduma. Bilduma horretan atal ezberdinak sartuko dira (nire gustoko animalia, gure maskotak, gure inguruko animaliak eta desagertzeko zorian dauden animaliak) eta atalak betetzeko erabiliko den informazioa (animalien sailkapena, argazkiak, ezaugarriak, al zenekien...?, asmakizunak, margozteko aukerak, galdetegiak, aholkuak)3.-Taldeak IKT gelara joaten dira 3-4 saiotan informazioa eta argazkiak Internetetik jasotzeko. Irakasleak lehenago helbideak aukeratu ditu eta priektuaren zehar taldeak laguntzen ditu, guztiok parte hartzen dutela ziurtatuz. Informazioa jaso, aztertu eta aukeratu egiten dute. Horretarako oinarrizko alderdiak dituen txantiloia, funtzezko galderak (kontrol zerrenda moduan erabiliko dena) eman zaizkie. Txostenak inprimatzen dituzte eta irakasleari kopia bat ematen diote.

B08 Leioa, Hizkuntz komunikaziorako gaitasunakLEHEN HEZKUNTZAKO AHOLKULARIEN TALDEA

4.-Hurrengo saioan, proiektore digitala erabiliz, talde guztien artean animalia ornodunen taldeei buruzko taula bat betetzen dute. Berdintasun eta ezberdintasunak eztabaidatzen eta justifikatzen dituzte. Irakaslea moderatzailea izango da. 5.- Ikasle bakoitzak, informazio honekin, bigarren zutabean idatzi zuena (zer gustatuko zait jakitea) berrikusten du. Oraindik erantzuna ez badauka, fitxa batean galdera idatziko du. Bitartean, taldeek beraien liburuaren zatia betetzen dute, sortzen diren zalantzak taldean konpontzen. 6.-Hurrengo saioan, zalantza guztiekiko fitxak batzen dira eta bateratze-lana egiten dute denon artean erantzunak emateko. Erantzuna ez dakitenean, Interneten bidez edo-ta kontsulta-liburuetan bilatuko da. 7.-Proiektua bukatzeko, taldeek egindako lana aurkezten dute gelakideei eta talde bakoitzako kide banarekin talde berriak osatuko dituzte eskolako geletan “gure animalia ornodunen liburua” bilduma aurkezteko. Liburua etxera eramateko aukera eskainiko diete. EBALUAZIOA: Irakasleak ikasle bakoitzaren eguneroko lana (%20), azken ekoizpena (“Gure animalia ornodunuen liburua” - %20), ahozko aurkezpena eta ikerketa lanaren ostean egindako eztabaida (%20) kontutan hartuko ditu. Lana burutzeko taldeen auto-ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak (%20) egingo dituzte. Horretarako kontrol zerrenda bat izango dute. Bukatzeko ikasle bakoitzak ikasi duenari buruzko gogoeta bat bere agendan faltatzen zitzaien 3. zutabea beteko dute: zer ikasi dudan eta oraindik ikasi ez dudanaren zergatia (%20). Irakasleak aprobetxatzen du batzuekin indartze neurriak adosteko.

BESTE GAITASUNAK:1. Matematikarako gaitasuna2. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna3. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna4. Ikasten ikasteko gaitasuna5. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna7. Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna

1. Ze metodologiaren bidez lantzen dira hobeto gaitasunak?2. Ze gaitasun lantzen dira irakasle bakoitzarekin?3. Ze ebaluazio motak neurtzen du hobeto elabaluazio irizpide eta

adierazleetan ikusten duguna? 4. Prozesuan, ze paper betetzen du irakasleak? Eta ikasleek?

B08 Leioa, Hizkuntz komunikaziorako gaitasunakLEHEN HEZKUNTZAKO AHOLKULARIEN TALDEA