irakurketa galderak
-
Upload
maialen-torres -
Category
Documents
-
view
217 -
download
1
description
Transcript of irakurketa galderak
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz]
Zure izena, banaka: Maialen Torres
Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua
da):
Monereo, C. (2009) Psicología del aprendizaje universitario: la formación en
competencias Universitat Autònoma de Barcelona
Egin beharrekoaLehenengo atalaren laburpena egin.
Testu honek dioen moduan, oso garrantzitsua da gaur egun
beharrezkoa dugun informazioa (edozein motatakoa dela ere) aurkitzen
jakitea. Horregatik, beharrezkoa da ikasleek, etorkizunean gaitasun
horren beharra izango dutenak, hori egin ahal izateko formakuntza
jasotzea. Era honetan, beren intereseko arloen inguruko informazioa
lortzeko nora jo jakingo dute, horren zabalduta dauden bilatzaile
generikoak erabili gabe. Gainera, behin informazioa aurkitutakoan, hori
kriterioz aztertzen jakitea ezinbestekoa da (bestela orain arte
aipaturikoak ez du inolako baliorik).
Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin.
1. fasean egin beharrekoa zera da: norberaren aurre ezagutzak neurtu
eta aztertu ondoren bilaketa zein helbururekin egingo den finkatzea:
Zer dakit gai honen inguruan? Aurrez antzeko bilaketarik egin
al dut?
Zer aurkitu nahi dut? Zertarako?
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?
Bilatzaile aktiboak, bilaketa bat egiterako garaian, beti iturri berdinetara
joko du (bilaketaren gaia edozein delarik ere). Bilatzaile estrategikoak,
ordea, bere bilaketa prozesua gai bakoitzaren arabera moldatzen du,
iturri ezberdinak kontsultatuz eta gai bakoitzeko gune espezializatuak
bilatuz.
Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena?
Eman azalpena.
Egiten den azkeneko pausua, nahiz eta ez litzatekeen horrela izan
beharko, aurkitu dugun informazioa baliagarria zaigun edo ez
erabakitzea da. Izan ere, normalean, bilaketa errepikatzen dugu behin
eta berriro (gako hitzak, iturriak edo bilatzaileak aldatuz), aurkitutako
informazioa (itxura interesgarria duena , baina oraindik irakurri gabea)
gordetzen dugularik. Azkenik, lana egiten hasterakoan, benetan
irakurtzen dugu informazioa eta konturatzen gara ez zela guk uste
genuena. Hala ere, orain gero eta gutxiago gertatzen da hori, informazio
bilaketara ohituagoak gaudelako.
Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien
erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu.
Iturriaren fidagarritasuna: Lehenik, kontuan hartzekoa da
dokumentua nork idatzi duen (autorea ezagutzen badugu behintzat)
eta gainera, gai berari buruzko bi bertsio erabat ezberdin topatuz
gero, iturriak zeintzuk diren aztertu eta beren ideologiak hori idaztera
eraman ditzakeen argitzea ere ezinbestekoa da.
Zuzentasuna: Gutxien erabiltzen dudan irizpidea da. Nire ustez,
autoreak hiztegia, gramatika, sintaxia eta egokitasuna zaintzeak ez
du zertan zerikusirik izan azaltzen zaigun informazioarekin. Noski,
betiere fidagarriagoa izango da zuzen idatzitako dokumentu bat,
baina horrek ez du adierazten faltsua edo manipulatua ez denik.
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?
Testuan aipatzen den ideietako bat oso interesgarria iruditu zait:
“googlelizazioa” izan ere, orain arte entzun gabea nuen, eta gainera,
uste dut autoreak arrazoi duela bilatzaile generikoei buruz aipatzen
dituen ideietan eta horiek sortzen dituzten ondorio larrietan.