JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu....
Transcript of JAKIN DEZAGUN JATEN DUGUNA - Zientzia azoka...gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu....
JAKIN DEZAGUN JATEN
DUGUNA
Ane Otaegi
Sergio Gálvez
Laura Campos
Iker Pérez
Proiektua egiten aritu garen bitarteko egunerokoa:
Gure irakasleek parte hartuko dugun Zientzia Azokako proiektua azaldu digute.
Oso interesgarria iruditu zaigu eta oso pozik gaude.
Proiektua egiteko egin beharreko guztia azaldu digute, baita egiteko edukiko
ditugun klase-orduak ere. Lan handia dugu aurretik!
Irakasleek ideiak pentsatzen hasteko esan digute eta aurreko urtean sarietako
bat irabazi zuen taldearen txostena erakutsi digute, eredu gisa.
Aurreko urtean gure eskolako ikasleek egindako proiektuen bideoak ikusi
ditugu. Zer ondo egin zuten denek!
Egun batzuk igaro dira ideiak pentsatzen hasi ginenetik, baina oraindik ez
dakigu proiektua zeren inguruan egin.
Youtubeko bideo batzuk ikusi ditugu, gure adineko jendeak egindako proiektuen
inguruan.
Gure gelakide gehienek argi dute jada egingo duten proiektua, guk ordea, ez
daukagu ziur.
Gure inguruko arazoak aztertzen aritu gara, ea norbaiti lagun diezaiokegun
proiektu baten bidez.
Gaur errefuxiatuen arazoa aztertzen aritu gara, eta beraiei laguntzeko zerbait
egitea pentsatu dugu.
Asier, gure tutoreak, Amher errefuxiatuen erakundean laguntzen aritzen den
ikasle ohi baten kontaktua eman digu, Fatimarena, berarekin hitz egin dezagun.
Fatimari deitu diogu eta Amherrera joan eta berarekin hitz egiteko ordua
hitzartu dugu.
Gaur, Hernaniko Amher erakundean izan gara. Bertako bulegoak ikusi eta
errefuxiatuei nola laguntzen dieten ikusi dugu. Fatimarekin ere hitz egin dugu,
errefuxiatuek eduki ditzaketen arazoak jakiteko. Errefuxiatuen artean, “fabore
bat fabore baten truke” metodoa oso ezaguna dela azaldu digu eta oso
interesgarria iruditu zaigu horren inguruko zerbait egitea.
Faboreak faboreen truke egiteko web orri bat egitea pentsatu dugu,
errefuxiatuetan oinarritua, eduki ditzaketen arazoetan laguntzeko.
Gaur proiektuaren inguruan hitz egiten aritu gara. Oraindik ez daukagu argi
proiektu honekin hasiko garen ala ez.
Proiektua aldatzea erabaki dugu, ez baikaude gustura pentsatutakoarekin.
Biologiako klasean ginela, irakasleak, interesgarria iruditu zaigun ideia bat
eman digu, metodo bat, supermerkatuko barazki zein frutak bertara iritsi
aurreko ibilbidea azaltzeko.
Hurrengo proiektuko orduetan, metodoaren inguruko informazioa bilatzen aritu
gara eta QR kodeekin egin dezakegula erabaki dugu.
Gaur gure web orri propioa nola egin aztertzen aritu gara, bideoak ikusiz eta
web orri ezberdinak begiratuz. Bitartean, taldeko bi, QR kodeak sortzen aritu
dira.
Gaur txostena egiten hasi gara lauotako bi, beste biak web orriarekin dabiltza
lanean.
Web orria bukatzear dago, eta nahiko ondo ari zaigu geratzen!
Proiektua entregatzeko epea gerturatzen ari da eta eginbeharreko guztia
bukatzen ari gara.
Web orria bukatu dugu eta QR kodeekin lotu dugu, txostena bukatzea besterik
ez zaigu geratzen.
Proiektua bihar entregatu behar dugu, txostenari azken ukituak ematea besterik
ez zaigu geratzen.
Bukatu dugu proiektua! Oso gustura gaude egindakoarekin.
AURKIBIDEA
1- ABSTRACT
2- IKERKETA.
2.1- Aldaketa.
2.2- Kalteak.
3- PROPOSAMENA.
3.1- QR kodeak.
3.2- QR kode irakurleak.
3.3- Web orria.
3.4- Funtzionamendua.
4-ONDORIOAK.
5-MERKATUKO AZTERKETA.
6-IZANDAKO ARAZOAK.
7-BIBLIOGRAFIA.
1-ABSTRACT
ARAZOA: Gaur egun ez daukagu informaziorik supermerkatuetan erosten
ditugun produktuen inguruan.
- Ez dakigu non ekoitzi diren produktu horiek, zein egoeratan eta jaso
duten tratua ona ala txarra izan den.
- Ez dakigu produktu horiek supermerkatuetara iritsi aurretik egindako
ibilbidea eta ibilbide horretan sortutako kalteak.
- Ez dakigu zer momentu eta zer egoeratan bildu diren, eta nola eragin
diezaigukeen guri horrek.
- Ez dakigu zer prozesu kimiko jasan dituzten eta prozesu kimiko horiek
zer efektu negatibo eragiten ditzaketen gure gorputzean.
KONPONBIDEA: Informazio falta hau konpontzeko, QR kodeetan oinarritutako
web orri bat sortu dugu, produktu bakoitzaren informazio hau jasotzen duena:
- INFORMAZIO NUTRIZIONALA: produktu bakoitzak dituen balore
nutrizionalak (karbohidratoak, kaloriak, gantzak…) 100g-ko.
- PRODUKTUAREN INFORMAZIOA: produktu bakoitzaren markaren web
orria, elikagai bakoitzaren informazio guztiarekin.
- IBILBIDEA: elikagai bakoitzak egindako ibilbide guztia eta jasan duen
prozesua, ibilbideko puntu bakoitzaren informazioa jasotzen duena.
2-IKERKETA
2.1-Aldaketa.
Merkatuak eta produktuen salerosketak aldaketa nabarmenak izan dituzte
azken urte hauetan. Ondorengo hauek dira nabarmenenak:
Orain dela urte batzuk:
- Txikizkako merkataritza. Duela urte batzuk, txikizkako merkataritza zen
nagusi gure inguruetako merkatuetan. Ekoizleek kopuru txikian ekoizten
zituzten elikagaiak, eta gehienetan beraiek izaten ziren kontsumitzaileei
saltzen zizkietenak. Merkatuetan produktu aniztasun txikiagoa egoten
zen, ekoizleek garaian garaikoa ekoizten baitzuten eta ez baitzegoen
urrutiko produktuak erosteko aukerarik.
- Produktuak askoz ere osasuntsuagoak ziren. Elikagaiak garaian
garaikoak zirenez, eta prozesu kimikorik jasaten ez zutenez, askoz ere
osasuntsuagoak ziren. Gaur egun baino egoera askoz hobean biltzen
ziren fruta zein barazkiak eta bildu eta kontsumitzaileari saldu bitarteko
denbora askoz ere laburragoa zen.
- Bertako ekonomiaren sustapena. Elikagai gehienak bertakoak edo
inguruko herrialdeetakoak ziren, hau da, bertako nekazariei erosten
zitzaienez, bertako ekonomia sustatzen zuten.
- Informazio gehiago eta harreman hobea produktuarekiko.
Merkatuetan kontsumitzaileek ekoizlearekin hitz egiteko aukera zutenez,
informazio gehiago izaten zuten produktuaren inguruan eta edozer
zalantza galdetzeko aukera zegoen. Jakin nahi zen informazio guztia
eskuragarri zegoen.
Gaur egun:
Gaur egungo ekonomia, berriz, oso ezberdina da orain dela urte batzuekin
alderatuz gero. Handizkako merkataritza txikizkakoaren gainetik jarri da, hau
da, merkatariek produktu kopuru handiak saltzen dituzte, eta hainbat artekariren
bidez iristen zaizkigu inguruko supermerkatuetara. Puntu hauek dira nagusiki
aldatu direnak:
- Produktu aniztasun handiagoa. Gaur egun, munduko edozein
produktu dugu eskuragarri, produktu ezberdin asko ditugu eta produktu
bera erosteko aukera bat baino gehiago. Inguruan ekoizten ez diren
elikagaiak erosteko aukera dugu.
- Prozesu ezberdinak jasandako produktuak. Gaur egun,
supermerkatuetan produktu bat erosterako garaian, aukera bat baino
gehiago izaten ditugu. Teknologikoki prozesu aurreratuak jasan dituzten
produktuak erosteko aukera dugu. Honi esker, elikagai baten osagai bati
intolerantzia izanez gero, elikagai hori kontsumitzeko aukera dago,
osagai hori kenduta. Aurrerapen hau argi ikusten da zeliakoen kasuan,
berez glutena duten elikagaiak bezalakoak kontsumitzeko aukera
baitute, glutenik gabe.
Azken urteetan elikagaiek, ekoizten denetik saltzen denera arteko bidean
egindako bataz besteko kilometroak erakusten dituen grafikoa. Grafikoan argi
ikusten da datuek gora egin dutela.
Elikagai talde bakoitzak bataz beste egiten dituen kilometroak.
2.2-Kalteak.
Elikagaiak ekoizten direnetik supermerkatura iritsi bitarteko tarte horretan,
hainbat kalte sor ditzakete. Kalte horiek bi motatakoak izan daitezke, guri
zuzenean eragiten digutenak eta inguruan eragiten dutenak.
Zuzenean eragiten digutenak:
Elikagai gehienek, batez ere fruta eta barazkiek, produktu kimiko asko jasaten
dituzte beraien merkaturatzeko prozesuan eta produktu kimiko horiek aldaketa
batzuk eragiten dituzte gure gorputzean. Hauek dira nagusienak:
- Leuzemia, Linfoma No-Hodgkin edo garuneko minbiziak edukitzeko
aukerak areagotu ditzateke. Produktu kimikoek aldaketak eragiten
dituzte zeluletan eta beraien ugalketan, azkarrago ugal daitezen
eraginez, eta minbiziak edo gaixotasun arraroak izateko aukerak
handituz.
- Intoxikazioaren ondorioz sortutako gibeleko arazoak. Pestizidek
gibeleko prozesu normalean eragiten dute, odola garbitzea zailagoa
izatea eraginez.
- Sistema inmunologikoko arazoak. Elikagaiei gehitzen zaizkien
produktu kimikoek gure sistema inmunologikoa ahultzen dute. Ahultze
horrek, gaixotasunak eta infekzioak hartzea errazagoa izatea eragiten
du, baita sendatze-prozesua mantsoagoa eta zailagoa izatea ere.
- Ugalketa-sisteman arazoak. Pestizidek, antzutasun arazoak izateko
aukerak areagotzen dituzte. Horrez gain, haurdun dauden emakumeen
fetoetan eragiten dute, hazitze-prozesuan kalteak eraginez.
Inguruan eragiten dutenak:
- Garraioaren kutsadura. Gaur egun, denok dakigu kutsadurak
ingurumenean eta gugan eragiten dituen arazoak, irritazio txikietatik
gaixotasun larrietara. Substantzia toxikoak airera igortzean sortzen da
arazo hau eta azken urteotan gehiagora joan da arazo honen larritasuna.
Herrialdean bertako elikagaiak ez kontsumitzeak arazo hauek
gehiagotzen ditu, urrutiko herrialdeetatik kutsadura handiko bidea egitea
baitakar.
Kutsadura hau ibilgailuen motorrek igortzen dituzten gasek sortzen dute. Gas
kaltegarrietan nagusienak oxido nitrosoa, karbono monoxidoa eta karbono
dioxidoa dira. Garraioek igortzen dituzten gasen kutsadura ingurumenaren
kutsadura osoaren %30ekoa da gutxi gorabehera.
Elikagaiak leku batetik bestera eramateko garraiobideen erabilpena.
Itsasontziak dira erabilienak, ondoren kamioiak eta azkenik trena eta
hegazkina.
Garraio mota bakoitzak kilometroko sortzen duen CO2 kopurua kilogramotan.
Azken milurtean igorritako CO2aren batezbestekoa.
Gas hauek sortutako kutsadurak azkenaldian oso ezaguna egin den berotegi
efektuan eragiten du. Berotegi efektua, negutegi-efektua izenez ere ezaguna,
planeta baten atmosferatik datorren erradiazio termikoaren bidez tenperatura
berotzen duen prozesua da. Prozesu honetan gehien eragiten duten gasak ur
lurruna, karbono dioxidoa eta metanoa dira.
- Langileen esplotazioa. Supermerkatuetan erosten ditugun produktu
gehienak nondik datozen ez dakigu, horren ondorioz, produktu hori
ekoitzi duten langileak zein diren eta ekoizpen-egoeraren informazioa
oso ezezagunak dira guretzat.
Gaur egungo produktuen zati handi bat herrialde azpigaratuetan edota
garapen-bidean dauden herrialdeetan ekoitziak dira. Horietako langile asko oso
egoera txarretan aritzen dira lanean. Hauek izaten dira esplotazio kasu
nagusienak.
- Langileek lanaldi jarraituetan egiten dute lan, hau da, ez dute atsedenik
izaten edo oso deskantsu laburra izaten dute.
- Ordu asko jarduten dira lanean. Horrez gain, kasu askotan, kontratuan
hitzartutako orduak baino gehiago sartzen dituzte, ordu extra horiek
kobratu gabe.
- Soldata oso txikia jasotzen dute. Langile askok lanordu asko egin arren,
oso diru kantitate txikia kobratzen dute. Batzuk, arazoak izaten dituzte
diru kantitate horrekin bizitzeko ere.
- Agresio sexual, fisiko edo sikologikoak jasaten dituzte. Esplotatuak
izaten diren langile askok beraien negozioko ugazabaren agresioak
jasaten dituzte lana ondo egin ez dutenean edota gauzak pentsatu
bezain ondo ateratzen ez direnean. Kasu hau jasaten duten langile
gehienak adingabeak izaten dira, bizitzeko dirurik ez dutelako oso
gaztetan lanean hasi behar izaten dutenak.
3-PROPOSAMENA
Proiektu honetan, jendeak produktu ekologikoak eta kalterik sortu ez duten
edota ahalik eta kalte txikiena sortu duten elikagaiak kontsumitu ditzaten
bultzatu nahi dugu. Horretarako, supermerkatura joatean aplikazio edo web orri
batez ekologikoa den eta kalterik sortu duen jakiteko zerbait sortu nahi izan
dugu.
Informazio ezberdina bildu ondoren, QR kodeetan oinarritutako web orri bat
egin dugu. Horretarako, maketa moduan, lau fruta eta barazki aukeratu ditugu
eta garrantzitsua dela pentsatzen dugun informazioa jarri dugu.
Zertarako balio du gure proiektuak? Erosleak supermerkatura erosketak
egitera joaten direnean, erosi beharreko produktuaren inguruko informazioa
eskuragarri izan dezaten. Kontsumitzaileak informazio hau eskura duenean,
produktu bat edo beste erosteko erabakia hartzeko irizpideak izango ditu.
Zerk osatzen du gure maketa? Guk egindako maketak atal ezberdinak ditu,
QR kode bat, QR irakurle bat eta kode horrek eramaten gaituen web orria.
3.1-QR kodeak:
Zer dira? QR kodeak bi dimentsiotako barra-kodeak dira. Kode hau, karratu
formako eredu txuri baten gainean kokatuta dauden kuadrotxo beltzez egina
dago. Kode hauetan edozein informazio gorde daiteke, baina gehien bat URLak
edo testua gordetzeko erabiltzen dira. Kodearen izkinetan hiru lauki handi
daude, irakurgailuek kodearen kokapena antzeman dezaten.
QR kode motak: QR kodeak ezberdinak dira, betetzen duten funtzioaren
arabera. Mota hauek dira erabilienak:
- Web orria: QR kode mota hauen bidez, erabiltzaileak kodean sartuta
dagoen web orria ikusteko aukera izango du. Hau da denetan
ezagunena eta erabiliena.
- Txartel komertziala: Kode hauetan pertsona baten informazioa egoten
da, izen-abizenak, helbidea, mugikor zenbakia, posta elektronikoa… eta
eskaneatzean zuzenean bere mugikor zenbakira pasako da informazio
guztia. Kode hauek oso erabiliak dira lan munduan.
- Deiak: Kode hauen barruan nahi den zenbakia sar daiteke, horrela,
eskaneatzerakoan zuzenean deituko zaio sartutako zenbakiari.
- Ekitaldiak: Kode hauetan, ekitaldi baten informazioa sartzen da, horrela,
eskaneatzen duen pertsonari bere mugikorreko egutegian gehituko zaio
ekitaldia eta atxikitutako informazioa.
- Testua. QR kodeetan sinpleena da. Kode hauek esaldi bat edo testu bat
izaten dute.
- Kokapena: Kode hauek kokapen bat izaten dute informazio gisa.
Erabiltzaileak eskaneatzen duenean, google maps-en aterako zaio
sartutako kokapena.
Nola sortu QR kodeak? Qr kodeak sortzeko hainbat aplikazio daude. Aplikazio
horietan kode bat sortzeko ondorengo pausu hauek dira jarraitu beharrekoak:
1. QR mota aukeratu. Kodean jarri nahi den informazioaren arabera, QR
kode mota aukeratu behar da.
2. Informazioa jarri. Aukeratutako kodearen arabera, kontaktu bat, telefono
zenbaki bat, web orri bat, testu bat edo nahi den informazioa gehitu
behar da, kodea sor dadin.
3. Deskargatu edo inprimatu. Kodeari eman nahi zaion erabileraren
arabera, deskargatu edo inprimatu egin daiteke, aplikazio irakurleak
irakur dezan.
3.2-QR kode irakurleak:
Nola irakurtzen dira QR kodeak? Kode hauek aplikazio irakurleen bidez
irakurtzen dira. Mugikorrarekin kodea eskaneatzean, sortzaileak atxikitutako
informazioa ikusteko aukera dago.
3.3-Web orria:
Zer da? Web orri bat internet bidez eskuragarri dagoen dokumentu bat da.
Testuak, argazkiak, beste leku batzuetarako loturak, animazioak, soinuak eta
beste hainbat gauza izaten dituzte. Erabiltzaileek dokumentuaren inguruko
informazioa nahi badute, internet bidezko bilaketa bat egiten dute eta
dokumentua ikusteko aukera dute.
Nola sortu web orri bat? Web orriak sortzeko hainbat aukera daude, aplikazio
ezberdinekin edota beste web orri batzuekin. Gure kasuan Wix izeneko
programa bat erabili genuen.
-Wix: Wix web orriak sortzen dituen plataforma bat da. 190 herrialde baino
gehiagotako 90 milioi erabiltzaile ditu eta mota askotako web orriak sortzeko
aukera ematen du. Sortu nahi den web orriaren arabera txantiloi ezberdinak
ematen ditu, zure negoziorako web orritik, blog bat sortzeko aukerarekin.
Plataforma honen bidez egin dugu guk gure web orria maketa gisa. Sortutako
web orriaren atalak dira ondorengoak:
- Sarrera. Proiektuan landutako informazio guztiaren laburpen bat egin
dugu, kontsumitzaileak web orrira sartzean ikusi eta jakin dezan
produktu ekologikoak kontsumitzea zer garrantzitsua den eta produktu
ekologikoak ez direnek guregan eta inguruan sortzen dituzten kalteak.
- Produktuak. Atal honetan, landutako elikagai guztiak ikusteko aukera
dago. Kontsumitzaileak, informazioa jakin nahi duen produktua
aukeratuko du bertan. Gure web orrian, momentuz, lau fruta eta
barazkiren informazioa ikusteko aukera dago: platanoa, sagarra, anana
eta kalabazinarena. Barazki eta fruta bakoitzak botoi bat dauka, sakatuz
gero, bakoitzaren informazioan sartzen dena.
- Produktu bakoitzaren informazioa. Produktuen atalean, informazioa
jakin nahi den produktuaren botoia sakatu ondoren, orri honetan sar
daiteke. Orri honetan produktu bakoitzaren ondorengo informazioa dago
eskuragarri:
- Informazio nutrizionala. Elikagai bakoitzaren balore nutrizionalak,
hau da, kaloriak, gantzak, proteinak eta karbohidratoak 100g-ko.
- Prozesu kimikoak. Elikagai bakoitzak jasandako prozesu kimikoak
azaltzen dira atal honetan. Produktuaren prozesu osoa eta
prozesu hori martxan jartzen duen enpresaren informazioa, link
eta guzti, informazio gehiago nahi izanez gero.
- Egindako ibilbidea. Elikagai bakoitzak, ekoitzi denetik,
supermerkatura iritsi den arte, egindako ibilbide guztia. Atal
honetan, non ekoitzi den, prozesu kimikoak non jaso dituen eta
supermerkaturaino iritsi arteko bidea azaltzen dira. Elikagaia
geratutako puntu bakoitzeko informazioa ikusteko aukera dago,
baita google maps-en eginiko ibilbidea ikusteko ere.
Landu ditugun lau fruta eta barazkien informazioa da ondorengoa:
Sagarrarena:
Kalabazinarena:
Ananarena:
Platanoarena:
3.4-Funtzionamendua.
- Produktu sorta bakoitzak QR kode ezberdin bat izango du, bakoitzaren
web orriari dagokiona.
- Erosleak supermerkatura joatean, produktu sorta horren QR kodea
irakurriko du kode irakurgailu batez.
- Kode irakurgailuak zuzenean eramango du kontsumitzailea web orrian
produktu horren informazioa biltzen den tokira.
- Kontsumitzaileak informazioa irakurri eta erosi nahi duen elikagaia
aukeratuko du.
Hona hemen grafikoki nola funtzionatzen duen gure maketak:
Gure web orriaren enlazea:
https://otaegiane.wixsite.com/elikagaiak
Ondorengo bideoan, web orriak nola funtzionatzen duen azaltzen da:
https://drive.google.com/open?id=0B2mNbo17C8NySzFaLVZueGJySnlMOHZ0
UmJfZmszcjhXTzRj
4-ONDORIOAK.
Proiektu hau bukatu ondoren, etorkizunera begira ondorio nagusi batzuk atera
ditugu. Gure proiektua abian jarri dadin ondorengo puntu hauek egin beharko
liratekeela ikusten dugu:
- Produktu guztien informazio bilketa: Gure proiektua guk aukeratutako
lau elikagaietan dago oinarrituta. Maketa moduan lau produktu horien
informazioa bildu eta web orrian txertatu dugu. Etorkizunera begira,
proiektu honek funtziona dezan, merkatuan saltzen diren produktu
guztien ikerketa egin beharko litzateke, informazioa eskuratzeko eta web
orrian txertatzeko.
- Supermerkatuetan eskuragarri: Guk egindako maketak, proiektuak
nola funtzionatuko lukeen simulatzen du. Metodo hau martxan jartzeko
ordea, supermerkaturen batekin hitz egin beharko litzateke, beraien
dendetan metodo hau erabiltzea ahalbidetu dezaten. Horretarako,
proiektua supermerkatu konkretu batera egokitu beharko litzateke,
bertako kontsumitzaileek erabiltzeko aukera izan dezaten.
- Proiektua ezagutzera eraman: Supermerkatu eta dendetan metodoa
ahalbidetu ondoren, funtzionamendua ezagutzera eraman beharko
litzateke, kanpaina baten bidez. Horri esker, kontsumitzaileak, metodo
hau erabiliz lortzen diren onurak ezagutuko lituzke, erabilpena sustatuz.
Kanpaina horretan, erabilpenarekin lortzen diren onurak eta metodoaren
funtzionamendua azaldu beharko lirateke.
- Errentagarritasuna: Behin metodo hau martxan jarrita eta
kontsumitzaileek nola funtzionatzen duen jakinda, proiektua errentagarria
eta onuragarria den baloratu beharko litzateke. Hori jakiteko bi puntu
nagusi hauek hartu beharko lirateke kontuan: kontsumitzaileek erabiltzen
duten ala ez eta jakin nahi den informaziorik falta den ala ez. Ikerketa
hau eginez lortutako informazioarekin proiektua errentagarriagoa izateko
egin beharreko hobekuntzak azalduko lirateke.
5-MERKATUKO AZTERKETA.
Proiektu hau egitea erabaki genuenean, funtzio berdina edo antzekoa egiten
zuten aplikazioak eta web orriak begiratzen aritu ginen. Hasiera batean, egitea
pentsatuta genuen web orriak asmatuak zirela ikusi genuen, eta informazio
guztia bildu genuen zerbait berria egiteko asmotan.
Ikusitako web orri guztiek produktuen puntu hauek biltzen zituzten:
- Informazio nutrizionala: Web orri guztiek produktuen informazio
nutrizionala, hau da, kaloriak, karbohidratoak, proteinak… biltzen
zituzten.
- Errezetak: Aukeratutako produktuarekin egin zitezkeen errezetak
erakusten zituzten web orri gehienek. Guk atal hau ez jartzea erabaki
dugu, nagusiki gure web orriaren helburua produktu ekologikoak eta
bertakoak kontsumitzea bultzatzea baita, ez errezeta ezberdinen
informazioa lortzea. Hala ere, etorkizunera begira, web orrian txertatu
daitekeen atal bat dela pentsatzen dugu.
- Produktuaren propietateak: Web orri askotan produktuek dituzten
propietateak azaltzen dituzte. Propietate horiek testu oso luzeetan biltzen
dituzte, eta hori izan da gure web orrian atal hau ez jartzeko arrazoi
nagusia. Gure helburua kontsumitzailearentzat web orri erakargarri eta
interesgarri bat egitea da, eta gure ustetan testu luzeek, eroslearen
interesa gutxitzen dute. Garrantzitsua ikusten dugu, informazioa labur
eta ulertzeko erraz egotea, denentzat eskuragarri izan dadin. Hala ere,
web orrian atal hori txertatzea ez dugu alde batera uzten, beti ere,
informazioa erraz ulertzeko moduan egon dadin.
- Berriak: Web orri batzuetan produktu horren inguruko berriak zeuden
eskuragarri. Atal honi ez diogu garrantzi handiegirik eman, gure helburua
kontsumitzaileak informazioa modu azkarrean eskuratzea baita, eta ez
diogu interes berezirik ikusten berriak txertatzeari. Erosleak interesa
izanez gero, bere kabuz berriak bilatzeko arazorik ez duela iruditzen
zaigu.
Informazio guztia bildu ondoren, web orri guztiek guri garrantzitsua iruditzen
zaigun atal bat falta dutela ikusi genuen: egindako ibilbidea. Atal honi garrantzi
berezia eman diogu, ez baitugu inon ikusi antzeko informaziorik eskuragarri.
Horregatik, gure web orria, merkatura begira berritzailea dela uste dugu, eta
oso baliagarria izan daitekeela pentsatzen dugu.
6-IZANDAKO ARAZOAK.
Proiektua egiten aritu garen bitartean, hainbat arazo izan ditugu.
- Ideia aukeratzeko arazoak. Irakasleek proiektua azaldu ondoren, ideia
pentsatzen hasi behar genuela esan ziguten. Erabakia hartzeko arazoak
izan genituen arren, errefuxiatuei laguntzeko proiektu bat egitea erabaki
genuen azkenean. Irakasle baten laguntzaz, Amher, Hernaniko
errefuxiatu elkarteko laguntzaile baten kontaktua lortu genuen. Berarekin
harremanetan jarri ginen eta elkarrizketa baterako geratu ginen.
Elkarrizketan ikasitakoa interesgarria iruditzen zitzaigun arren, zaila
egiten zitzaigun etorkizunera begira, beraiei laguntzeko zerbaitetan
pentsatzea. Horren ondorioz, proiektua aldatzea erabaki genuen eta
orduan hasi ginen Jakin dezagun jaten duguna lantzen. Ideia irakasle
bati esker bururatu zitzaigun, elikagaien ibilbidearekiko informazio falta
nabarmena zegoela esan zigunean.
- Gauzak erabakitzeko arazoak. Taldean orokorrean erlazio ona dugun
arren, gauzak erabakitzeko garaian, arazo dezente izan ditugu. Arazo
hau oso nabarmen ikusi genuen proiektuaren hasieran, eginbeharrekoa
erabakitzeko eztabaida asko izan baikenituen. Proiektua aurrera joan
ahala ere, eztabaida batzuk izan ditugu, hala nola, web orrian txertatzeko
informazioa garrantzitsua iruditzen zitzaigun ala ez erabakitzeko, edota
web orriaren diseinua erabakitzeko.
- Denbora falta. Jakin dezagun jaten duguna lantzen hasi ginenerako,
klase ordu asko galduak genituen eta hasieran garrantzi handiegirik
eman ez bagenion ere, proiektua aurrera zihoan heinean, denbora falta
genuela sumatu genuen. Hala ere, eperako bukatzea lortu genuen.
- Lan banaketa. Proiektuaren hasiera aldean, planifikazioaren garrantzia
azpimarratu ziguten. Guk ordea, garrantzi handiegirik ez genion eman
eta unean unekoa egiten hasi ginen. Gerora ordea, planifikatzeak duen
garrantziaz ohartu ginen, batez ere denbora falta genuenean. Arazo
honen ondorioz, taldekide batzuek nabarmenki lan gehiago egin eta
proiektua aurrera atera dadin ekarpen gehiago egin dituztela ikusi dugu.
7-BIBLIOGRAFIA.
http://es.qr-code-
generator.com/?PID=1173&kw=%2Bqr%20%2Bcreador&gclid=CL3f64iv39ECFVQ_Gwod12IBU
Q http://www.dietas.net/tablas-y-calculadoras/tabla-de-composicion-nutricional-de-los-
alimentos/verduras-y-hortalizas/verduras-frescas/calabacin.html
http://www.dietas.net/tablas-y-calculadoras/tabla-de-composicion-nutricional-de-los-
alimentos/frutas/frutas-frescas/pina.html
http://www.hortetdelbaix.com/es/comprar/frutas-y-verduras/pina-del-monte/pinya-del-
monte/pineapple-monte
https://www.fatsecret.es/calor%C3%ADas-nutrici%C3%B3n/gen%C3%A9rico/manzanas-
granny-smith
http://www.myfitnesspal.com/es/food/calories/pl-tano-isla-grande-pl-tano-de-canarias-
199766711?v2=false
https://www.google.es/maps/dir/42.228518,-101.8652349/Francia/@51.0515513,-
85.936703,3z/data=!4m9!4m8!1m0!1m5!1m1!1s0xd54a02933785731:0x6bfd3f96c747d9f7!2m2
!1d2.213749!2d46.227638!3e0
https://www.google.es/maps/place/Costa+Rica/@9.6905982,-
85.5121809,8z/data=!4m5!3m4!1s0x8f92e56221acc925:0x6254f72535819a2b!8m2!3d9.748917
!4d-83.753428!6m1!1e1
https://www.google.es/maps/place/Citrosol/@38.9170628,-
0.1968285,154m/data=!3m2!1e3!4b1!4m5!3m4!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c3808363d3e6067!8
m2!3d38.9170628!4d-0.1962813
https://www.google.es/maps/dir/Alpes/Citrosol,+Partida+Alameda,+Parcela+C,+46721+Potr%C
3%ADes,+Valencia/Urnieta,+Guip%C3%BAzcoa/@43.1007308,-
0.6544807,1180974m/data=!3m2!1e3!4b1!4m20!4m19!1m5!1m1!1s0x4789459fb534be51:0x38
c7fdcd674c57d!2m2!1d9.6569996!2d46.8876191!1m5!1m1!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c380836
3d3e6067!2m2!1d-
0.1962813!2d38.9170628!1m5!1m1!1s0xd51b1e38cffc407:0x1a0d28779c6a5485!2m2!1d-
1.9922288!2d43.2476325!3e0
https://www.google.es/maps/dir/Valladolid/Citrosol,+Partida+Alameda,+Parcela+C,+46721+Potr
%C3%ADes,+Valencia/Urnieta,+Guip%C3%BAzcoa/@40.7893531,-
4.15224,610158m/data=!3m1!1e3!4m20!4m19!1m5!1m1!1s0xd47728c08c66e93:0xb3ff92d41ca
26bef!2m2!1d-
4.7245321!2d41.652251!1m5!1m1!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c3808363d3e6067!2m2!1d-
0.1962813!2d38.9170628!1m5!1m1!1s0xd51b1e38cffc407:0x1a0d28779c6a5485!2m2!1d-
1.9922288!2d43.2476325!3e0
https://www.google.es/maps/dir/Tenerife/Citrosol,+Partida+Alameda,+Parcela+C,+46721+Potr
%C3%ADes,+Valencia/Urnieta,+Guip%C3%BAzcoa/@35.3467428,-
17.4140413,5z/data=!3m1!4b1!4m20!4m19!1m5!1m1!1s0xc4029effe8682ed:0xb01a4bf1c84baf
3c!2m2!1d-
16.6291304!2d28.2915637!1m5!1m1!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c3808363d3e6067!2m2!1d-
0.1962813!2d38.9170628!1m5!1m1!1s0xd51b1e38cffc407:0x1a0d28779c6a5485!2m2!1d-
1.9922288!2d43.2476325!3e0
https://www.google.es/maps/dir/Alemania/Citrosol,+Partida+Alameda,+Parcela+C,+46721+Potr
%C3%ADes,+Valencia/Urnieta,+Guip%C3%BAzcoa/@44.6877381,-
4.7780859,5z/data=!3m1!4b1!4m20!4m19!1m5!1m1!1s0x479a721ec2b1be6b:0x75e85d6b8e91
e55b!2m2!1d10.451526!2d51.165691!1m5!1m1!1s0xd61e8f8552dbc71:0x5c3808363d3e6067!
2m2!1d-
0.1962813!2d38.9170628!1m5!1m1!1s0xd51b1e38cffc407:0x1a0d28779c6a5485!2m2!1d-
1.9922288!2d43.2476325!3e0
http://www.horticom.com/empresas/p/ceras-para-citricos-y-manzanas/productos-citrosol-s-
a/1102/22973
http://www.poscosecha.com/es/home
https://www.youtube.com/watch?v=eN47Qlp6JT0
https://www.youtube.com/watch?v=JofINsdOa80