Kalaputxi 82

28

description

mutrikuko herri-aldizkaria

Transcript of Kalaputxi 82

Page 1: Kalaputxi 82
Page 2: Kalaputxi 82
Page 3: Kalaputxi 82

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko azken mailakoikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

IRITZIXA

ONGI ETORRI KORRIKA!

Kalaputxi hau esku artean duzunerako Tuteratik abiatua izango da

Korrikaren 16. edizioa, eta astebete ere ez da geldituko Mutrikura iris-

terako.

Batzuk hasi dira Korrikarako entrenatzen, beste askok, berriz, ez dute

horren beharrik. Batzuei Korrikak ez die lorik galaraziko, beste batzuk,

aldiz, kirioak dantzan ditugula ibiliko gara.

1980ko azaroaren 29 hartatik, Korrika 1 hartatik, milaka eta milaka

pauso eman dira euskararen inguruan, baina zoritxarrez AEKren lana

beharrezkoa oraindik. Eta ausartzen naiz esatera datozen haizeak ere

ez direla euskararen aldekoak izango, tamalez.

Dena den, datorkigunari aurre egin behar eta orain arte bezala, gogoz

eta indarrez emango diogu ongi etorria Korrikari. Mutrikuko euskaltza-

leak orain arte bezala erantzungo dutelakoan nago. Edozein egunetan,

edozein ordutan izanik ere, “ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika” egingo dute-

la ziur naiz.

Badakit Korrika batek ez duela euskararen egoera konponduko, baina

egoera okerragoan dauden Nafarroa eta Iparraldeko AEKko kideek

arnasa sakonago hartzeko balio izango du.

Euskararen etorkizunak kolokan jarraitzen du, irabazitako zenbait

eremu galtzen ari garen sentsazioa izaten dut askotan, eta horrek etsi-

pena baino ez dit eragiten. Baina sentimendu hau ez da bidelagun ona

eta bazterrean uztea hobe.

Ongi etorri Korrikara!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!

Auro Ansorregi

Mutrikuko UdalekoEuskara Batzordeakdiruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan 5-6

Bi hitzetan 7-9

Puri-purixan 10-11

Karenka 12-15

Kulturia 16-17

Ingurumena 18-19

Bertso sariketak 25 urte 20-21

HITZA 22

e-gazte! 23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Kultura Saileko Hizkuntza Politika-rako Sailburuordetzak

diruz lagundutakoa

Page 4: Kalaputxi 82

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)MARTXOA

30 eta 31 Javier Otxagabia

APIRILA

1 eta 2 Javier Otxagabia

3tik 5era Lon Apraiz

6tik 9ra M. Cristina Riveiro

10etik 12ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)

13tik 16ra Lon Apraiz

17tik 19ra Javier Otxagabia

20tik 23ra Amaia Zalduegi

24tik 26ra M. Cristina Riveiro (zapatu goizean, J. Otxagabia)

27tik 30era Javier Otxagabia

interesekotelefonoak

informaziua4

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARAAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................943 60 46 79

APRAIZ..........630 05 50 97 ZALDUEGI..669 26 22 01

OTXABIAGA..689 58 57 59 RIVEIRO..... 667 33 88 90

Page 5: Kalaputxi 82

5Zeuk esan

HAMAR URTE ETA GERO,ZER?Gaur MOTRIC enpresa kokaturikdagoen lekuan ezin da etxebizitzarikeraiki. Mutrikuko udalak etaMOTRIC enpresak eginiko Hitzar-menaren ondorioz eta Normenaldaketak gauzatzen direnean, 50etxebizitza inguru eta 176 aparkale-ku (140 pribatuak) egingo dira.Honek guztiak 8 milioi € ingurukoplusbalia emango die enpresari etapromotoreei.

Irabazi horien zati bat pabeloi berriaeraikitzeko izango da. Antzomendigainean. Udalak edo herriak, horiguztia eskaini dio eta enpresak, berealdetik, 10 urteko konpromisoabaino ez du hartu. Diotenez, gaine-ra, asko burrukatutako lorpena izanomen da. Ez dugu ulertzen!

Tamaina horretako irabaziak emaneta ezin dela gehiago lortu? Ezindela urte gehiagorako lotu enpresaMutrikun?

10 urte eta gero enpresa Mutrikutiknahi duen lekura joan daiteke, ira-bazi guztiak galtzarpean dituela. Ezdugu ulertzen!

Garaiz gaude oraindik eta dei zaba-la egiten diegu alde guztiei enpresa-ren konpromisoa luza dadin.Mutrikuko LAB

TXANTXANGORRIKMUTRIKUKO HERRIARI…Txantxangorrik azken hilabeteotan,erabaki garrantzitsu batzuk hartubehar izan ditu eta, besteak beste,horren berri ematera dator idatzihau.Txantxangorri, herrian zegoen aisial-di eskaintza baten eskaerari erant-zuteko sortu zen orain dela ia 10urte. Urte hauetan, aldaketa askojasan ditu, bi hitzetan esateko, askohazi da. Lehenengo helburua, UDA-BENTURA antolatzea izan zen etahorren arrakasta ikusita, gazte taldebatek, aurrera jarraitzeko konpromi-

soa hartu zuen. Ia konturatu gabe,Txantxangorrik bere baitan hartuditu LUDOTEKA, GAZTELEKUA,HAUR LIBURUTEGIA, UDABENTURAeta NEGUKO EKINTZAK. Gaur egun,Txantxangorri 3–18 urte arteko haureta gazteen aisialdiaz arduratzen daeta horretarako 20 gazte ingurumugitzen ditu (gaur egungo gizarteindibidualista honetan, ez da markatxarra gure ustez). Aisialdi eskaintzahonen hazkundeak, noski, gastuekonomikoen hazkundea ekarri dueta hortxe sortu dira gure arazoak.

Udalaren arabera, gure aurrekontuaoso handia zen eta eskaintza publi-kora atera beharra zegoen. Gu askobeldurtu ginen eta ekintza horrekarrisku handiak zituela pentsatzengenuen, eta pentsatzen jarraitzendugu. Gure herriko haurrek kanpo-ko enpresa batek diseinatutakoaisialdi eskaintza bat jasotzeko arris-kua zuten; noski! Herriko begiraleakhartu eta egoera “makilatu” zite-keen, baina gu ez geunden horreta-rako prest, ez horixe!

Negoziazio saio batzuen ondoren,gure proposamena honakoa izanzen:

10 urtean boluntario gisa (udan izanezik) egin den lana (bilerak, negukoekintzak) eskaintza publikora ez ate-ratzea. Aisialdi taldea bera, berehorretan mantentzea.

Ludoteka, gaztelekua eta haur libu-rutegia, gure nahiaren aurka,eskaintza publikora ateratzea onar-tu behar izan genuen, beste taldebat bezala aurkeztuz.

Proposamenari ezin izan ziotenezetz esan, legearen barnean sar-tzen baitzen. Eskaintza publikorazorionez, geuk bakarrik aurkeztugenituen proiektuak eta ondorioz,geure herriko haurrek herrian ber-tan, herrirako sortutako aisialdieskaintzaz gozatu ahal izango dutehurrengo lau urtetan zehar behinikbehin. Hemendik lau urtetara berri-ro egin behar izango da zozketa etaorduan edozein enpresa aurkeztuahal izango da.

Orain legearen aurrean, bi aisialditalde ditugu herrian; Txantxangorrieta Lapazorri, nahiz eta funtziona-menduan ez duen aldaketarik izan-go.

Bidean kezkak eta arazoak nagusitubadira ere, gauza politak ere biziizan ditugu. Idatzi honetan, besteakbeste, eskerrak eman nahi dizkieguherriko guraso elkarteei, guri babe-sa emateko udaletxean aurkeztuzuten idatziagatik eta nola ez, aldiz-kari honetan agertu zen eskutitza-ren egileari. Mila esker guztioi!

Txantxangorrik bizirik jarraitu nahidu eta horrela izango da baldin eta,herriko gazteek taldearekiko kon-promisoa hartzen badute behintzat.Taldea, gaur egun, “trantsizio” ego-era batean dago, erreleboa emate-ko garaia iritsi da. Hori dela eta, tal-dea jende berriaren premian dago,bai udara begira, baina batez ere,gazte konprometituak behar ditu,neguan musutruk lana egingo dute-nak, konpromisoan sinesten dute-nak.

Idatzi hau bukatzeko, beraz, 18urteak beteak dauzkazuen mutri-kuarroi deia luzatzen dizuegu, dato-rren martxoaren 27an, barixakuan,arratsaldeko 19:30etan Luardonegingo den bileran parte hartzera.Bertan, udako begirale izateko bal-dintzez hitz egingo da besteakbeste.

Animo gazte, herriko haurrak zurezain dauzkazu eta!

Taldea uztekotan gaudenon izene-nan, soilik esan, plazer bat izan delaherriko haurrekin urte hauek kon-partitzea. Momentu onak eta ezhain onak pasa ditugu elkarrekin,baina pozik goaz, egindako lanaumeek irribarrez eskertu digutelako.Mila esker!!!Txantxangorri

MUTRIKUKO HERRIARIAzkenaldian Mutrikuko Gazteleku,Ludoteka eta Haur Liburutegiarenzerbitzuari dagokion kontratazioa-ren inguruan agertu diren hainbat

gutu

nak

Page 6: Kalaputxi 82

6 Zeuk esan

idatzi eta adierazpen publikorenaurrean ondoko argibideak emateabidezkotzat jo du Mutrikuko Uda-lak:

Mutrikuko Txantxangorri Aisialditaldeak aurrera eramaten dituen jar-duerak udalak finantzatzen ditue-nez, herritar guztientzako zerbitzupubliko moduan, legez beharturikdago lehiaketa publikora ateratzera,nahi dutenak oro aurkeztu ahal izandaitezen. Legearen arabera kopuruzehatz batetik aurrera derrigorrez-koa da lehiaketa publikoa deitzea,eta kasu honetan modu nabarme-nean gainditzen zen kopuru hori,zeren, adibidez, 2008 urtean Txan-txagorri Aisialdi Taldeari Gazteleku,Ludoteka, Haur Liburutegi eta uda-lekuen zerbitzuagatik 140.000 euroordaindu baitzitzaion. Honenbestez,Udalak legeria betez lehiaketa publi-kora atera zuen zerbitzua.

Azken hilabeteetan aurrera eramanden prozeduraren ondoren, Txan-txagorri Aisialdi Taldeari (LapazorriAisialdi Taldea) esleitu zaio Gaztele-ku, Ludoteka eta Haur Liburutegia-ren zerbitzua 132.584,43 eurokokopuruan, horietatik 108.884,43euro hezitzaileen soldatei dagokiela.

Honetaz gain, udalekuen zerbitzuaesleipen zuzenez TxantxangorriAisialdi Taldeari eman zaio 18.000euroren truke.

Mutrikuko Udalak TxantxangorriAisialdi Taldearen lanarekin ezdauka inolako arazorik, alderantziz,modu nabarmenean pozten daherriko gazteek horrelako iniziatibakdituztelako, eta ondoren datozteneiesan, horrela jarraitzeko eta udale-txeko ateak zabalik dituztela.Mutrikuko Udaleko Alkateaeta Idazkaria

Mutrikuko Portuko“TEKNIKARIAK”Azken egunotan beste kapitulu batidatzi da Portu Berriaren asuntoan,badirudi gauzak beltz baino beltza-go jartzen ari direla, eta bakoitzabere lepoa salbatzen ari dela, erai-kitzen zebilen azken enpresak erealde egin baitu.

Baina larritu gaituena Eusko Jaurla-ritzako Portuko Zuzendaria herrianagertzea Mutriku Bizirik taldeakgonbidatuta, eta gero Radio Euska-din agertzea Mutrikuko hainbatelkarterekin adostasuna lortu duelaEusko Jaurlaritzako Portuko Zuzen-dariak (zeintzuk elkarte? Adostasu-na zertan?).

Guk ondo dakigu honelako propa-ganda mekanismoak martxan jar-tzen direnean ez datorkigula ezeronik, eta gutxiago Eusko Jaurlaritza“en funciones“ dagoenean, lehenere horrelakoetan lortu baitutebarrabaskeria handienak.

Orain arte proposamen ofizialetatikat dauden taldeek emandako arra-zoi edo fundamentuei erantzutekohitz magiko batzuk erabiltzen ziren:TEKNIKOEK ESAN DUTE ETAHORIEK JAKINGO DUTE INORKBAINO HOBETO.

Begi bistan dago ez zirela horrenonak teknikari horiek: maremotrizadena txikituta baitago azpìtik (buka-tu baino lehenago), Burumendikomagala bertan behera jausten, blo-keak ez ziren beharrezko tamaina-koak, muturrarekin ere badirudi ara-zoak dauzkatela…

Gu ez gara harritzen, lehenagoZumaian, Orion eta Ondarroan ereikusita dauzkagulako horrelakoak,eta ez dezatela esan orain bapateanolatuen tamaina handitu egin dela.

Ez al da momentua arazo larri honiirteera egoki bat emateko? Pentsadezagun guztiok herriko gehiengobaten mesederako dena, eta landudezagun proposamen bat guztion

artean.

Nik uste dut askok proposamenhoni baietza emango lioketela:

- PORTUKO SARRERA SEGURU batedukitzeko falta diren 100 metrohoriek burutu baino lehenago,berriro aztertu dezatela dikearenforma. Izan ere, negu guztian ikusidenez, Evaristo Txurrukak proposa-tutako dikearekin bat datorren zatiaizan da tenporalak baretu dituena(maremotriza bukatzen den puntuabaino pixkatxo bat gehiago); dikeabarru aldera okertzeak sarreranarriskuak ekarriko dituelakoangaude.

- HONDARTZA ETA AISIALDIGUNE-AK era egokienean gera daitezen,kendu dezagun moila berritik kan-poko dikera doan bidea. Hondartzabere erara etorriko litzateke, ikusibaitugu nola bi bider mugitu dutenhondar guztia itsasoak berriro bereerara mugitu duela behin eta berri-ro; gainera, marea behean ia urik ezda geratzen inguru horretan, etabeste arazo pila bat. Bide batez,lehengo hondartza zegoen zabalgu-neko harriak eta dike berrira doanbideko harriak kanpoko dkean faltaden pusketan erabilgarriak dira, etahorrela ez dugu mendi gehiago txi-kituko. Amaitzeko, zubi elegantebatekin lotu Burumendi eta kanpo-ko dikea, Itxaso txarra dagoeneanixteko moduan.

- ARRANTZALE PROFESIONALAKETA AISIALDIKOEN artean moldatuportu baarruko erabilera.

- AKUAKULTURA burutzeko herriandaukagun bi gune aztertu, eta itsa-soan betelanik burutu gabe bidera-tu, adibidez, Rainer fabrika dagoenlekua.

Puntu hauek eta beste adostu ondo-ren, Mutrikuko Arau Subsidiarioakaldatu beharko lirateke dena finka-tuta gera dadin.Rafa Txanbolin

Page 7: Kalaputxi 82

Bi hitzetan 7

komikixa josu ituarte “pitxame”

ABERRI EGUNAHemeneuskaldun izatea bezalakogudaririk ez dago.Hemen euskaraz irakurrieta euskaraz idaztea bezalakoiraultzailerik ez dago.Hemeneuskara indartzea bezalakoindar politikorik ez dago.Hemen ez dagoeuskara adinako desafiorikinperio zurrupariarenaurka.Hemen ez dagoeuskara adinakoaskatasunaren aldekoitxarobiderik.

Bitoriano Gandiaga

Page 8: Kalaputxi 82

Debabe Udal Euskaltegien Mankomunitateak 25. urteurrenaospatzen du aurten. Eta orain artean Deban eta Elgoibarrenantolatu diren beste hainbat ekitaldiri jaraipena emanez,martxoaren 27an, gaueko 10etan, herriko bertso-eskola-koekin batera bertso-trama antolatu dute Zabiel kultur etxean.Trama honetan, Egoitz Alkorta (Beano), Uxue Alberdi, IñakiGurrutxaga, Mikel Arrillaga eta Gorka Ostolaza bertsolariekhartuko dute parte. Gonbidapenak aurrez jaso beharko diraeuskaltegian bertan, Luardo-Etxean, edo bestela TurismoBulegoan.

Egiturari dagokionez, hitzez eta bertsoz harilkatutako ipuinada bertso-trama; fikziozko pertsonaiak, eta hasiera, korapiloaeta amaiera dituen kontakizun progresiboa dira bere ezau-garriak. Bertsolariak pertsonaia jakin batzuen paperean sartubeharko dira eta trama edo istorioak ikasle/irakasle etaeuskalduntze/alfabetatze jardunarekin lotura izango du.Euskaltegiko hainbat anekdota eta bizipenetan oinarrituko da

Aitzol Astigarragak eratutako ikuskizuna.

BERTSO-TRAMA ZABIELEN,UDAL EUSKLTEGIAK ANTOLATUTA

8 Bi hitzetan

ZUEN ELKARTEAK HERRI OSOARI ADITZEN EMATEKOMEZURIK BADU, HEMENTXE DUZUE KALAPUTXI.

HARREMANETARAKO BIDEAK:

[email protected] edo 635748393

Page 9: Kalaputxi 82

MUSIKA ESKOLAREN ELKAR TRUKEKO KONTZERTU ARRAKASTATSUA

Martxoaren 10ean izan zen Mutrikuko etaGetariako udal musika eskolen arteko elkartrukearen lehenengo kontzertua, bi herriek ja-sotako hiri gutunaren 800. urteurrena ospatzenari den honetan.

Beste behin ere, Komendua txiki ge-ratu zen mutrikuar eta getariar gazteen musikariabileziekin gozatzera joandako herritarrak etakanpotarrak hartzeko.

Arrakastatsua saioa, benetan. Eta bukaerabikaina, bi herrietako ereserkiak Banda txikiarenlaguntzarekin eta kresalezko doinuz abestu zi-tuztenean.

Hurrengoan, aste santu ondoren, mutrikua-rrak Getariara joango dira eta, gurean beza-la, han ere kontzertua joko dute getariarrei

eskainia.

Bi hitzetan 9

ELKARREKIN 15 URTE

Otsailaren azken egunarekin batera, Lekeitionaurkeztu ziguten herriko nahiz inguruetakomendi taldeek hamabost urtetan egin dituztenmendi ibilaldien liburu mardula, Elkarrekin hama-

bost urte izenarekin. Burumendirekin batera,Ondarroako Aurrera MT, Markinako Artibai MT,Lekeitioko Lumentza MT eta Debako BurdinKurutz mendi taldeak, giro ezin hobean elkarre-kin egin dituzten 160 ibilbideak jasotzen dira ber-tan. Elkarrekin joan dira ezagutzen Euskal Herri-ko bazter, txoko eta tontorrak, elkarrekin lan etaizerdiak konpartituz.

Aipatu, Euskal Herri osoan zehar egiten dituztela irteerak hilean behin. Abuztuan, opor garaian, atseden hartuarren, uztailean asteburu osoko irteera antolatzen dute. Orduan kanpoko mendietara joaten dira, hala nola, Piri-nioak, Asturias eta Kantabriako mendietara… Aurten Palentziako mendietara joateko asmotan dira.

Urtean zeharreko ibilaldiak publiko guztiarentzako modukoak izaten dira, aldez aurretik ibilbidearen iraupenaeta zailtasunaz informa-tzen saiatzen dira, eta liburuan ere ibilbideen inguruko informazio interesgarria azal-tzen da. Liburuaren salneurria 50 eurokoa da eta herriko mendi taldearen bitartez eros daiteke. Ez da makalagure mendi taldeek egiten duten lana eta horren adierazgarri orain eskuragarri daukagun ibilbide-sorta ederra.

Elkarrekin eta elkarlanean, beti umore onean!

Page 10: Kalaputxi 82

Mutrikuko Arau Ordezkoetan Magdalena auzoan azal-tzen ziren babes ofizialeko etxeak eraikitzearen aurre-proiektua lehiaketara aurkeztu ondoren, Jaime Abalosarkitektoaren ekipoak aurkeztutako proiektua gertatuzen irabazle. Ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaieta-ko Sailak Ibargoien eta Exisa enpresen artean osatuta-ko Aldi Baterako Enpresari (UTE) esleitu dio proiektuhorren gauzatzea, eta otsailean hasi ziren lan horiek.

30.158 metro karratuko lursailean 188 etxebizitza erai-kiko dira: 113 salgai eta 75 alokairuan jartzeko, baldin-tzak betetzen dituztenen artean zozketatu ondoren.Hiru eratako etxebizitzak izango dira: sukaldea, egon-gela, komuna eta logela bat dutenak; bi komun eta bilogela dituztenak, eta bi komun eta hiru logela dituzte-nak; horretaz aparte garajeak ere izango dira.

Etxebizitza hauek bereizitako bost bloketan eraikiko

dira, beren artean berdeguneak izango dituztelarik.Etxediaren goiko aldearenk eta Olatzerako bidearenartean loturak izango dira, bai oinezkoentzat bai auto-entzat.

Mutrikuko etxebizitza hauetan aurrera eraman da, baitaere, VISESA etxebizitza publikoen sustatzailearen eki-menez, esperientzia pilotu bat, “Zuk aukeratzen duzu”izenekoa, non etxebizitza hauetan bizitzeko aukeradutenei dei egin zitzaien pisuaren diseinuan parte harzezaten. Horrela, Etxebizitza sailetik 88 mutrikuarrimezu bat bialdu zitzaien esperientzia honetan partehartzeko gonbita eginez: berrogeitik gorakoen baiezkoajaso zuten, eta azkenean agenda kontuak zirela-eta,hemezortzik hartu zuten parte. Parte hartzaileek balo-rapen baikorra eman zioten esperientziari. Hala ere,bada partehartzaileen artean desilusio handia eramanduenik ere, esperientzia horretan parte hartu ondorenbaldintzak betetzen ez dituela erantzun diotenean.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindubidez arautzen dira esleitzeko prozedura guztiak, etahonek prozeduratik kanpo utz ditzake etxebizitza-pre-mia espezifiko batzuk, terrorismo eta genero-indarke-riaren biktimak, adibidez. Pertsona fisikoek edo biziki-detza-unitateak babes ofizialeko etxebizitzak eskuratuahal izateko, beharrezkoa izango dute jarrita daudenbaldintzak egiaztatzea; ezinbesteko eta oinarrizko bal-dintzak hauek izanik:

> Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.> Etxebizitza-premia izatea, horretarako ezarritakoarauen arabera.

Puri-purixan1010 Puri-purixan

Magdalena auzoko BabesPublikoko etxebizitzakHasiak dira dagoeneko prestakuntza lanetan Magdalena auzoko etxebizitzak eraikikodiren lur eremuan. Herriko Arau Ordezkoetan aurreikusten zen bezala, Babes Ofizialekoetxebizitzak izango dira, eta bi urte eta erdiko epean bukatzeko asmotan daude.

30.158 metro karratuko azaleran 188 etxebizitza izango dira eraikiko direnak; hauetatik113 salgai jarriko dira eta 75 alokairuan. Mutrikun dauden eskakizunak baino kopuruhandiagoa; baina, baldintzak betetzen dituzten mutrikuar guztiek izango al dute eskura-tzeko aukera?

Page 11: Kalaputxi 82

Puri-purixan 11

> Euskadin erroldatuta egotea, gu-txienez etxebizitzak izango dutentitularretako bat.> Arauek ezarritako gutxieneko etagehienezko diru-sarrerak betetzea

ETXEBIDEk (babestutako etxebizi-tzak esleitzeko zerbitzu publikoa)kudeatzen du EAEn dauden babes-tutako etxebizitzen eskatzaileenzerrenda, eta era berean etxebizi-tzak esleitzen ditu, aurreikusitakoaukeraketa-prozeduren bitartez.Beraz, eskaera egin nahi duten guz-tiak Etxebidera zuzendu beharreandaude, urte osoan zabalik dagoela-rik izena emateko Erregistroa. Eska-era egin ondoren, hiru hilabetekoepea du Etxebidek eskaera aztertueta ebazpena emateko; jarraian, altaeman zaion ala ez argitaratuko daLurralde Ordezkaritzaren iragarkitaulan. Muga-data bat jartzen daurtero, eta data horren aurretik izenaematen duten guztiek hurrengo urte-an egiten diren zozketetan partehartu ahal izango dute. Ez da beha-rrezkoa etxebizitzen sustapen guz-tietan izena ematea; baldintzakbetez gero, zure eskaera zozketeta-rako prestatzen den zerrendan sar-tuko da.

Etxebizitzen esleipena EtxebizitzaEskatzaileen erregistroan erregistra-tutako etxebizitza-eskatzaileen arte-ko zozketa bidez egingo da. Hautes-pen-prozesua Etxebizitza eta Gizar-te Gaietako sailburuaren Agindubidez hasiko da, eta zozketa egunaknoiz egingo diren EtxebizitzakoLurralde Ordezkaritzaren iragarkitaulan agertzen dira, onartzen direnheinean. Onartuen zerrendak agertuondoren, hilabeteko epea izaten daerrekurtsoak jartzeko. Errekurtsoguztiak ebatzi ondoren landuko dirabehin betiko zerrendak. Internetbidez ere, Etxebideren web orrianikusi ahal izango da prozesu osoan

zehar zozketen inguruko informazioguztia: zozketa-egunak, zerrendak...

Sustapen bakoitzean esleitu beha-rreko etxebizitzen guztizko kopurua-ren barruan, kupoak jarriko dira:mugikortasun urria duten pertso-nentzat, izena emandako antzinata-suna 4 urtetik gorakoa bada, gazte-entzat, 70 urtetik gorakoentzaterrentako etxeetarako, eta bestezenbait kasutan. Kupoetan egonda,eskabide ezagatik esleitu gabe

geratzen diren etxebizitzak, kupoorokorrera pasako dira, salbuespenbatzuk izan ezik.

Kalaputxik kontsulta egin du, bainaoraindik ez da azaltzen Mutrikukoetxeen berririk Etxebidek zabaltzenduen argibidean. Noiz jakingo duteeskabidea onartua duten mutrikua-rrek Magdalena auzoan etxebizitzaizango dutela? Denek izango aldute? Ea informazio hori herrira hel-tzen den...

Page 12: Kalaputxi 82

Hogei urte inguru izango dira Sidali Hacine-BachaMutrikura etorri zela. Euskal Herriarekin izan zuenlehen harremana 1971ean kokatzen du… Niri mate-mátika gustatzen zitzaidan eta Algeriatik Ingalaterraraikasteko asmoz, baina lehendabizi bertako hizkuntzaikasi behar nuen eta ingelesa ikasten hasi nintzen. Ikas-taro hartan ezagutu nuen lehenengo emaztea, beradonostiarra zen. Ingalaterratik Donostiara etorri nintze-nean txundituta gelditu nintzen, horrekin gogoratzennaiz, denetik zegoen han… itsasoa… mendia… bereha-la maitemindu nintzen Donostiaz. Zoragarria izan zenetorrera!

Algerian Euskal Herriaren berri… Baneukan hemengoberri. Gu Argelen bizi ginen eta han ezagutu nituen eus-kal errefuxiatu politiko batzuk. Horretaz gain ezagutzennuen euskal txapela (Baionan erosita), nire aitak erabil-tzen zuelako, Bilboren berri ere banuen, euskal pilota…

Baina euskararik ez… Bat ere ez… eta hasieratik pen-tsatu nuen euskaraz ikasi behar nuela. Alde batetik nireemaztearen etxean euskaraz mintzatzen ziren eta eznuen niregatik ohiturak aldatu nahi. Behin erabakiahartu ondoren euskaltegi batean matrikulatu nintzen etahan eman nituen nire lehenengo urratsak euskaraz.

Beste hizkuntzak jakiteak ere izango du eraginik…Esan dezaket zortzi hizkuntzetan ondo moldatzeko gainaizela. Argelian frantzesez, arabieraz eta berberezmintzatzen ginen. Gero etorri dira ingelesa, gaztelera,euskara, portugesa eta italiera.

Ez dauka Euskal Herria saltzeko… Gustura ez, nikhemen gozatu egiten dut. Ikaragarrizko plazerra da Eus-kal Herrian bizitzea. Ni Euskal Herriarekin maitemindutanago. Ez naiz fanatiko bat, bihotzez sentitzen dudanaadierazten dut. Nik nahiko nuke mundu guztia gu beza-la bizitzea, baina ezin daiteke. Nire gurasoak bizi zire-nean sarritan joaten nintzen Algeriara, baina hil zirene-tik ez naiz hainbestetan joaten. Hori bai, nire senideakhona etortzen dira eta ez dakizu zenbat disfrutatzenduten hemen. Asko gustatzen zaie hau.

Algeriakoa eta euskalduna… nik hasieratik erabakinuen hemengoa izatea eta hala egin dut. Betidanik iden-tifikatu naiz hemengo jendearekin eta pozik nago. Gai-nera, argi izan dut hemengoa izateko hemengo hizkun-

tzaren jabe ere izanbehar nuela. Euskara ez bigarren hizkuntza, hemengohizkuntza da. Hzikuntza kultura ere bada, pentsamen-dua ere bada… Euskal Herrira datorrenak eta jadanikhemen bizi direnek euskaraz jakin beharko lukete, eus-karaz bizitzeko, euskaraz sentitzeko…

Prozesua erraza… zaila… Niretzat errazena aditzakizan dira. Matematikoa eta informatikoa naizenez osologikoa eta matematikoa iruditzen zait euskal aditza.Mutrikura etorri nintzenean zaila egin zitzaidan, hemen-go doinurik ezagutzen ez nuelako, baina gaur egun ezdut inolako arazorik inorekin. Euskalkiak oso gustukoditut. Iparraldekoak entzutea gozamena da niretzat,Azpeitikoak… Bermeokoak egiten zaizkit zailak bainadenekin ulertzen naiz.

SIDALI HACINE-BACHA

oonnggii eettoorrrrii!!Horrelaxe dio Korrika 16ren leloak. Aurtengo Korrikak Euskal Herrira etorri,euskara ikasi, eta euskara trasmititu dutenei eskerrak eman nahi dizkie.

12 Karenka

Euskal Herriarekinmaiteminduta nago“

Page 13: Kalaputxi 82

Hona etorri eta euskara ikasi duten edo ikasten ari direnen merituaagerian jarri nahi izan dugu, oraindik ikasi ez dutenak anima daitezen.

oonnggii eettoorrrrii!! euskaraz bizi nahidugunon herrira

…1983ko abuztuaren 26an etorri nintzen Mutrikura,uholdeekin batera, oso egun seinalatua izan zen nire-tzat. Dena den, aitortu behar dut lehenengoz 1981eanetorri nintzela Euskal Herrira, soldaduskan ezagututakolagun euskaldunak nituen eta haiek bisita-tzera etorrinintzen, “tejerazoa” baino hamabost egun lehenago.Ondoren, Ondarruko jaietara, lanera. Sasoi hartanLCRko militantea nintzen, LKI hemen, eta nire alderdi-koek txosna jartzen zuten Andramaixetan, eta ni bertarajoaten nintzen laguntzera.

Zerk ekarri zintuen Mutrikura...? Arantxak, nirebikotekideak.

Baina euskararekiko harremanak ez zenituen hemenhasi… Bartzelonako Euskal Etxera joaten nintzen etahan hasi nintzen euskara ikasten, gero neure kasa.Garai hartan Euskal Herria mito bat zen niretzat, fran-kismoaren kontrako naziorik borrokalariena zela irudi-tzen zitzaidan, betidanik izan diot sinpatia Euskal Herria-ri. Horregatik erabaki nuen euskara ikastea. Lagun eus-kaldunak ere banituen soldaduskan ezagututakoak, etahorrek ere jokatu zuen euskararen alde. Baita ere, en-tzuna nuen oso hizkuntza zaila zela, inork ez zekielabere jatorriaren berri… beti eduki dut grina hori barruaneta honelako gauzak entzuteak ikasteko gogoa piztuzidan.

Prozesua zaila… erraza… Niretzat ez da izan esatenzuten bezain zaila euskararen munduan murgiltzea, nikuste dut aipatzen diren zailtasun horiek askotan ez ikas-teko aitzakiak direla. Nire prozesua ez da bukatu, betiarituko naiz ikasten. Hasieran Bartzelonan euskarabatua ikasten hasi nintzen. hona etorri nintzeneanhemengo euskara oso desberdina iruditzen zitzaidan,arraroa sentitzen nintzen, hori Mutrikuko hizkerarekin.Ondarrukoa entzun nuenean, pentsa! Askoz ere zaila-goa! Orain ondo moldatzen naiz denekin. Dena den,asko lagundu dit kaleak. Hasieratik hasi nintzen kaleaneuskaraz, dendetan ere euskaraz eskatzen nuen etahorrek lotsa galtzea eragin zidan. Lau hizkuntzatan mol-datzen naiz, euskaraz, katalanez, gazteleraz eta fran-tsesez.

Euskararen garrantzia… Niretzat garrantzitsua izan daeuskararen jabe izatea. Euskara ikasi gabe ere bizi zai-

tezke Euskal Herrian, baina nik hizkuntza behar nuenherri honetako parte izateko. Ni euskaldun sentitzennaiz, hitzak berak hala dio, euskalduna da euskaraduena, bestela vascoa izango da, ez euskalduna. Eus-kaldun izateak nire maila pertsonalean aberatsa izateasentiarazi nau; nire lanean, arrantzan, ez da beharrez-koa.

Merezi du… Niretzat bai, merezi du. Irratia eta telebistaoso lagungarriak izan dira euskara ikasteko orduan.Dendetan euskaraz eskatzeak ere laguntzen du. Bela-rriak zabalik eduki, entzun eta entzun… frantzesa eretxalupan ikasi dut, nire kontura. Entzun, ariketa liburuakerosi eta ariketak egin. Frantzian portuan gaudeneanzinera joan, irratia entzun, nire libretatxoan apunteakhartu… hola jabetu naiz frantsezarekin eta ondo molda-tzen naiz bertakoekin. Gogoa edukita, dena lortzen da.

Bestalde, lehen esanda bezala, oraindik jarraitzen duteuskara ikasten, betirako lana izango da eta oso harro

sentiarazten nau horrek. Aberastasun ikaragarria da.

FEDE HERRERO

Karenka 13

euskara ikasteabetirako lana izango da“

Page 14: Kalaputxi 82

oonnggii eettoorrrrii!!14 Karenka

DORIS LIPPMANNNormalean, alemaniarra dela esaten du Dorisek, hala ere, Kalbaixoegunean, umea bere aitarekin utzi eta goitibeheran jaisten da; hor-txe ateratzen omen zaio mutrikuar izaera!

2003ko urrian etorri zen Euskal Herrira bizitzera, baina askoz lehe-nago ere etortzen zen bisitan. 1992an, Landetan oporretan zeude-la, pasa zuen muga lehen aldiz. Garai hartako mutil-lagunaren amaLandetan bizi zen, eta askotan joaten ziren berarengana oporretan.Handik beti hurbiltzen zen egunen bat pasatzera Baionara edoDonostiara…

1999an, bakarrik zegoela, mutil-lagunik gabe, furgoneta bat erosieta Kantauri itsas ertza egin zuen alderik alde; zazpi asteko oporrakizan ziren. Kasualitatez, Azkoitira heldu zen gau batean, eta Andra-maixak ziren!. Bertan pasatu zituen jaiak eta hantxe ikasi zitueneuskarazko lehen hitzak. Gero, bidaiari jarraitu zion Portugalerairitsi arte, baina atzera itzuli zen bere 30. urtebetetzea hemenospatzera. Ondarroara iritsi zen eta kanping bila hasi, Mutrikun laukanping zeudela esan zioten eta hona bertara etorri zen ea nolakoherria zen ikustera. Bere urtebetetzea zen eta, kasualitatez, Mutri-kun jaietan geunden: irailaren 15ekoa, Kalbaixo-txiki egunekoa, da-eta Doris!

Azkar asko egin zituen lagunak eta Aste Santuan, eta maiatzean,eta abuztuan… urtean bizpahiru aldiz etorri zen 2003ra arte. Berekasa, liburu batekin ikasi zituen lehen hitzak euskaraz eta 2002an,sei aste egin zituen Lazkaoko barnetegian, Maizpiden, euskaraikasten, oso gustura. Azkenean, Martin ezagutu zuen eta bi urtekosemetxoa daukate.

Euskara hirugarren hizkuntza da beretzat, eta gaur egun euskarazbizi da. Euskaraz hitz eginda, jendea irekiagoa omen da berarekin.Orain, hala ere, gaztelaniaz ikasi beharra sumatzen du, ez Mutrikunbizitzeko, baina bai Bilbora akademiako nagusiarekin hitz egiteraedo beste edonora joan behar duenerako; ezinezkoa baita euskarahutsarekin moldatzea. Butaneroarekin gazteleraz egin behar izatendu, eta lotsa ematen dio ez jakiteak. Bere gaztelania “alaia” deladio, barregarria delako!

euskaraz bizi nahidugunon herrira

euskaraz hitz egindajendea irekiagoa da nirekin“

Page 15: Kalaputxi 82

Tarrassakoa da Joan, eta oso Mediterraneoko-tzat dauka bere burua. Ez daki egunen batean

“mutrikuarra naiz” esatera iritsiko den, baina,oraingoz, ez.

Orain dela lau urte etorri zen Mutrikura bizitzera. Aurrezere neska-lagunarenik etorrita zegoen behin bainogehiagotan. Hasieran, Lazkaoko barnetegira joan zeneuskara ikasteko lehen pausuak ematera. Oraindik bideluzea daukala dio, euskara ikasten hasi baino ez delaegin.

Maitasunak ekarri zuen Joan gure herrira, neska-lagu-narekin bizitzera etorri baitzen. Beretzat nahiko gogorrada euskaraz ikastea, izan ere, ez baitu hasieratik eus-karaz hitz egiteko joera hartu, eta jendeak gaztelaniazhitz egiten dio. Nahiz eta dezente ulertu euskaraz, gaz-telaniaz hitz egiten du ingurukoekin. Hasieran komuni-katu ahal izateko gaztelaniaz hitz egin beharra zeukan,eta horrelaxe gelditu dira gauzak. Ez daki ondo ala gaiz-ki egin zuen, baina horixe izan zen bere aukera eta,orain, %95ekin-edo erderaz hitz egiten du. Ohitura horiapurtzea oso zaila izango dela aitortzen du, baina zaba-lik dago bera euskara josotzeko eta ikasteko.

Tarteka ETB ikusten du, irratia ere euskaraz entzuten dubatzuetan eta Berriako albisteen izenburuak behintzatirakurtzen ditu euskaraz. Presarik eta presiorik gabeikasi nahi du euskaraz hitz egiten.

Euskara bere hirugarren hizkuntza da, etxean katalanezhitz egiten dute, baina Oihanak euskaraz hitz egiten dioAran semeari. Euskaraz ez dakienak zer-edo-zer gal-tzen du bere ustez: kulturaren zati bat eta, gainera, ikus-puntu bat, hau da, gauzak ikusteko beste modu bat,beste pentsakera bat.

Ume eta gaztetxoak igeriketan entrenatzen lan egiten

du Ondarroako igerilekuan. Umeekin euskaraz egitendu; gaztetxoekin, baina, zailagoa omen da. Zenbaitazalpen gaztelaniaz eman behar izaten ditu, gehienbat,barregarri gelditzeko beldurrez; izan ere, adin txarreandaude eta zorrotzago jokatu behar du. Dena den, geroeta gutxiago sufritzen du horrekin eta lasaiago hartzenditu hizkuntzarekin egindako hanka-sartzeak: gaizkiesaten duela, ba, ea, ba!

Kanpotik datorrenari aholku bakarra emango lioke:lasaitasuna, trankil hartzeko eta hizkuntza entzuteko,entzutea da, bere ustez, onena hizkuntza bat ikasteko;

alegia, esponja bat bezalakoa izatea.

JOAN BUSQUÉ

Karenka 15

debako zubitik sartuko da mutrikunapirilaren 2tik 3rako gauean

00:25ak aldera

euskaraz bizi nahidugunon herrira

euskarak gauzak ikustekobeste modu bat ematen du“

Page 16: Kalaputxi 82

16 Kulturia

HERRI GUTUNARENVIII. MENDEURRENEAN

Herri ekimenez beteta dator aurtengo urtea, Gaztelako errege Alfontso VIII.ak Mutrikuri herri-bildu izendapena eman zion zortzigarren mendea betetzen den honetan. Ospakizun hau kon-tuan izanik, pertsona andana mugitzera doaz hiru ekintzaren inguruan.

Gure Ametsa dantza taldea dantza ikastaroari bukaera emanez, kalera aterako da herria dan-tzaz blaitzera, eta antzinako ezkontza ohiturak agertuz osatuko du eguna. Goizeko Izarra an-tzerki taldeak zortziehun urte horietako historiaren atalak antzeztuko ditu gure herriaren aur-pegi ezberdinak desestaltzeko, eta, azkenik, moila aldetik dator, arrantza giroan atzera eginda,gure herriko kultura nagusian murgiltzeko aukera.

Talde bakoitzeko arduradunetako batekin izan gara: Karmele Lekube, Arantza Ugarte eta Leo-nardo Belaustegirekin, egun horietan egiteko asmoaren zirriborro bana ager diezaguten.

ERROMERIAERROMERIA

Karmele, noiz eta nolakoa izango da prestatzen arizareten eguna?

Iazko urtean bezala, aurten ere dantza ikastaro bat arigara ematen, eta bukaera gisa erromeri-eguna izangodugu. Aurtengoan, erromeria horri antzinako ezkontzagehituko diogu: goizean jasoko ditugu ezkongaiak dan-tzari artean, eta kaleetan zehar ibiliko gara eguerdiraarte. Ezkontza goiko plazan ospatuko da gonbidatu uga-riren artean; kontuan izanik ikastaroan ehun eta berrogeibat partaide garela, eta horiei gehitu behar dizkiegu an-tzerki taldekoak, bertsolariak, talogileak, txalapartariak,sagardotegia… Agian, berrehunera iritsiko gara. GurdiaEtxerrekoek atonduko dute, eta idi parea ere izango daarreoak eramateko. Ondoren, kalez-kale dantzatzenfrontoira joango gara, eta bertan izango dugu bazkariapartaide guztiok. Txerria erretzeko asmoa genuen fron-toian bertan, baina azpiegitura kontua dela-eta, oilaskoerreak ordezkatuko dute: ez da txarra. Barruak arintze-ko, arratsaldean erromeria egingo dugu “Aiko” taldearenlaguntzarekin. Ez dakigu non izango den, Beheko plazatxiki gertatuko zaigulakoan baikaude; horregatik, futbolzelaia ere ikuspuntuan daukagu. Ikusiko dugu; oraindikgauza asko ditugu lotzeko-eta.

ANTZERKIAANTZERKIA

Arantza, historian atzera egiteko asmotan zareteGoizeko Izarrakoak. Noiz taularatuko duzue zuenlana? Zenbat partaide aurreikusten dituzu?Mutrikuko herriaren azken zortziehun urteko historiakontatzeko asmotan gara modu erraz eta arinean, jen-deak ulertzeko arazorik ez izateko moduan. Asuntoa dazortziehun urtetan gauza asko gertatzen direla, batzukdokumentatuta daudela eta beste batzuk ez. Dena den,orain arte irakurri dudanarekin gauza xelebre eta serio-ak aurkitu ditut, eta espero dut oraindik dokumentaziogehiago eskuratzea; horrela, aurkeztuko ditugun pasar-teak, nahiz eta fikzio antzera aurkeztuko ditugun, errea-litatetik hartuak izango dira.

Ekainaren erdi aldera taularatzeko asmotan gara, dan-tza taldearen eta moilako ekintzaren arteko tarte horre-tan. Partaide kopurua ez dakit oraindik; testuak idaztekodaude, beraz, ezin aurreikusi. Hala ere, aurreko ekime-nak kontuan hartuta, gutxiago izatea espero dut, bainahirurogei lagunetik gora izango garela uste dut.

Non izango da ikuskizuna?Goiko plazan izatea espero dut. Elizako eskailerek jokohandia ematen dute antzeztoki natural gisa, eta pentsa-tuaz erregea, herri xehea eta abar agertuko direla, apro-posa da; zer esanik ez, argiztatzen denean.

Ehunka lagunek hartuko duteparte herri osoari eskainitako

ikuskizunetan“ Baserri-giroa, kale-giroa etaitsas-giroa hartuko dira ardatz “

Page 17: Kalaputxi 82

Gure herriko kulturarentransmisioa bideratuko da

hiru ekitaldien bidez“Kulturia 17Kulturia 17

ARRANTZALE EGUNAARRANTZALE EGUNA

Moilan gutxienez mende bat atzera egiteko asmotanzarete, Leonardo. Ager iezazkiguzu zuen asmoak.Esaten duzun bezala berrogeita hamar urtetik ehunurtera atzera egitekotan gara, orduko itsas giroko bizi-tza belaunaldi berriei azaldu nahian. Ekainaren hogeitazortzian izango da, igandez, egun osoa beteko duenekitaldia. Goizean, arrantza eta haren inguruan sortzenziren lanak azalduko ditugu, eta arratsaldean omenaldiaegin nahi diegu itsasoan galdu diren gure herritarrei:zerrenda historiko bat osatzen ari dira, eta lore eskain-tza bat egingo zaie. Eguna bukatzeko, festa giro batsortu nahi dugu. Ehunetik gora partaide bilduko gara,eta bazkaria ere bertan egingo dugu harrapatzen dugunarrainekin.

Gauza berezirik egun horretarako?Gure herriko kulturaren transmisioa nahi dugu egin.Gure patrimonio historikoa poliki-poliki galtzen ari gara,eta egun hori aprobetxatu nahi dugu ohiturak jaso etaitsas lanabesen ahalik eta bilduma handiena egiteko,ondoren, herriko museo etnografikoa aberasteko. Ize-nak ere galtzen ari gara: gaurko gazte batek ez daki zerden “tangarta”, oraindik ez hainbeste urte hain ohikoazena. Beraz, hori da egunaren oinarria.

Badugu beste bereizitasunik ere: joan zen mendekolehenengo urtean, 1.901eko urtarrilaren 20an, “SanJose” itsasontzia hondoratu zen Nikomedes Elosupatroi zuela: hogeita bat arrantzale galdu ziren; gerta-kari hori zela-eta, Ildenfonso Lizarriturri Aizpitarte elgoi-bartar konpositoreak pieza bat prestatu zuen galduta-koei eskainia. Nik dakidanez, behin bakarrik interpreta-tu izan da pieza hori, eta herriko banda egun horretanberriro interpretatzeko asmotan da, arratsaldeko ome-naldian.

Beste gauza bat ere bai. Batzuek goikoekin ba ei dutehurbileko harremana; ba, horiei, ahalegin berezia egindezatela eguzki ederra ager dadin Alkoleatik.

ZORTE ON GUZTIOI!ZORTE ON GUZTIOI!

Page 18: Kalaputxi 82

ARARNONO,HAIN HURBIL...

...HAIN URRUN

18 Ingurumena

ARNOArnoko mendiguneak, kostaldetik oso hurbil, Gipuz-koako iparmendebaldean, zabaltzen den harkaitz-arkubat osatzen du Deba eta Mutriku artean. Altuera txikikomendigune bat da, 16 km-koa, baina inguruko mendi-etatik bereizten duen profil berezia du, desnibel han-dietako gailur eta dolina-segida batek osatua. Adibidez,bere tontorretako bat “Bandera” (ikurrina) izenez eza-gutzen da, hemendik seinaleak bidaltzen baitzitzaizkienkostaldetik hurbil zeuden balea-ontziei.

Ekialdean eta hegoaldean malda zorrotzak ditu. Ber-tako aldapa handiak direla eta, mendi hegaletan ez dulurra pilatzen uzten, Olatz eta Astigarribia bezalakoharan eta dolinetan baizik.

Kareharri zurizko mendi beltz hauek, bere kolore berdeilun bereizgarriarekin, natur eremu aberatsa dira. Ber-tako mendi-hegalek garaiera handiak dituzte, eta artadikantauriarrak eta beste jatorrizko landare segizio ba-tzuk estaltzen ditu guztiz; hain zuzen, inguru epeletakobereizgarri den baso honek iparraldeko eremuaren zati

handi bat estaltzen zuen glaziazioaren aurretik. Forma-zio honen zabalerak eta ezaugarri biogeografiko erre-liktikoek, iraganeko klima epelagoen adierazleak,naturbalioa eransten diote multzoari. Baso mistoko masa txi-kiek artadikoak baino lur garatuagoak dituzten guneakbetetzen dituzte. Honi, inguruan herrigunerik, errepi-derik edo zeharkatzeko bestelako azpiegiturarik(oraingoz) ez dagoela gehiturik, erraz uler daiteke zeinden bere garrantzia naturari dagokionez.

Ornodun espezie askok ere aprobetxatzen ditu basohauetako babesa eta elikagaiak: basurdeak, orkatzak,ipurtatsak, azkonarrak, erbinudeak, saizuriak, eski-nosoak, eta abar.

ARTEAAntzinako zibilizazioentzat zuhaitz sakratua omen zenArtea. Beranduago, topaleku bezala erabiltzen hasiziren haritzekin batera. Era berean, herrietako ekono-mian paper garrantzitsua betetzen zuen. Izan ere, arte-aren egurrak eta ezkurrak gizakiaren bizimodua erraz-

Page 19: Kalaputxi 82

ten zuten, Arnoko txondorrek eta karobiek eremu haueiemandako erabilpena adierazten digutelarik.

HISTORIAArnok karga historiko handia gordetzen du eremu txi-kian. Historiaurreko gizakiaren aztarnak, adibidez,Kiputz edo Zerratu haitzulotean Olaberrietan, Langatxoedo Iruroin haitzuloetan (Astigarribian, Deba ibaiarenalboan) edo Jentiletxeta haitzuloetan (Ziñuan, Ola-tzen) atzeman daitezke.

Hainbat puntutan, Astigarribian bezala, erromatarrenkulturako hainbat aztarna interesgarri aurkitu dira. Ber-tan kokatzen dute hainbat historialarik Tritium Tubori-cum (Iturburuko) erromatar finkapena. Bertatik antzina-ko Erdi Aroko galtzada bat hasten zen (zati batzukoraindik gordetzen dira), agian historiaurrekoa izanlitekeena. Bideak Apain muinoa zeharkatzen zuen etaDonejakuera zihoazen erromesak gidatu zituen mendeaskotan. Bide honetan ESTELARRI ugari aurkitzen dira(Arrikurutz, Ameikutz, Apain, etab.). Hauek erromesenbidean zeuden eta gertaera tamalgarriren bat edo besteere gogorarazten dute.

Istorioak eta historia ere nahastu egiten dira Arnon.Diotenez, bidelapurrek eta basalapurrek ongi ezagu-tzen zuten tokia izan zen antzinatik.

BABES NEURRIAKMendigunearen zati bat, 1.011 hektarea hain zuzen ere,Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) gisa dago izenda-tuta Europa mailako Natura 2000 Sarearen arabera (ES 2120001 zenbakiarekin). Izendapen honekin ingu-rumen babesa emateko lehenengo pausoak eman dira,nahiz eta GKLaren mugak bat ez etorri naturgunearenesparru osoarekin, etorkizunean natur parke gisa klasi-fikatu ahal izateko oinarriak ezartzeko egokiagoak lira-tekeen irizpideekin, alegia. Ekialdetik Deba ibai ertze-raino, Mendebaldetik Artzainerrekaraino, GalbaixorainoIparraldetik eta Hegoaldetik San Migeleraino (Bizkaiaeta Gipuzkoako lurrak hartuz) inguru-mugaketa zen-tzuzkoagoa izango litzateke. Astigarribia eta Larruskainbezalako inguruak GKLtik kanpo uztea eskualdearengarapen iraunkorrarentzat kaltegarria izan liteke, etorki-zunean lurra gaur aurreikusten ez diren beste hainbatjardueratan erabiltzeko bidea ematen baitu.

2.010. urte aurretik Arno mendiguneko eremu hau KBEedo Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuko da, ingu-rumen babesa hurbilago egonez.

Debanatura

Ingurumena 19

ARNO da mutrikuarrokditugun altxor handienetakoa“

Page 20: Kalaputxi 82

Bertsoak20

Preso eta presogaiei

1)Kaixo lagunok: ene ahotikegizue gaur garraisi,luzaro nekez izkutatuakjendaurrean adierazi,engainupean bizi garenoibegiak argitzen hasi,salatu zenbait Judasi (bis)jakin dezagun ez dela hemenuste bezain demokrazi,nola euskaldun minenak daudenbizi ezinean kasi. (bis)

2)Ezagututa, ukabil batensartua daukat bihotza,euskal semerik saiatuenakgartzelaturik, hau lotsa!“askatasuna, berdintasuna”izan bada beren hotsazergatikan esklabotza? (bis)duten-direnak eman dituzte,laztantzear heriotza,Eusakl Herria bere etxeansenti ez zedin arrotza. (bis)

3)Koloka jartzen dituztelakooligarken interesak,eta bultzatzen Euskal Herrienarteko mugarik ezak,burua harturik omen dabiltzasistema honen apezak,espainiar ta frantsesak, (bis)profanazio hoien aurreanesaten doaz juezak:berrintsertatu bestela horragartzelako gazigezak (bis)

4)Herri borrokak estatuarenbakean dauka sorrera,zapaltzaileei erasotzekoherri bakoitza libre da,gudariak ba, ez dauka zertandamu malkorik atera,denok baturik aurrera! (bis)Maroto eta Esparterokineskarmentatuak gera...Askatasuna garatuz doaegunetik egunera. (bis)

5)Politikoak zorionekobakeaz hitzegitean,herriak daki gerra berri batzain daukagula atean,milaka tankez apuntaturikEuskadi bete-betean,datoz hitzarmen eskean, (bis)anai arteko borroka sortunahi dute errebotean,ahaztu ditzagun presoak etaetsi gure izatean. (bis)

6)Hitzek ez dute baliorikangaurko gezur merkatuan,gizonak merke, gauzak garesti,saltzen diren momentuan,handi-mandi ta borreroekingaur jartzen dena tratuan,ari da dema gaiztuan, (bis)desberdintasun izpirituadaramatenek golkuan,ez dira inoiz erreparatzenahulen txilio mutuan. (bis)

7)Behin honez gero geldigaitza daerreboltaren gurpila,une gorriak datozkigu tahartu eskuan fusila,oker daukagu, baina beraienama errendi dadila,goaz askatasun bila!zapaldu orok osa dezagunirin bateko opila,behin betirako lortu nahi badabake iraunkor borobila. (bis)

8)Gure jarrera irristakorrakizango du hutsunerik,baina halere, ez gabiltzaladesarrazoian uste nik,borroka hontan ez dago inorbakea maite ez duenik,Euskadirako lehenik, (bis)inoiz ta inork inor zapalduez dezan gabiltza hurrenik,Mundu honetan izan bai al dahorren ahalegin zuzenik. (bis)

9)Dakigu zer den terrorismoaeta erresistentzia,oraindik ere Gernikakoaez daukagu ahantzia,askatasuna beti eman daodol letrez idatzia,lasai beraz kontzientzia, (bis)indarkeritzat jo balitekebala baten igurtzia,zer dirudigu herri oso batgartzela baten sartzia? (bis)

10)Herbesteratu den lagunari,askatasunaren ikur,zeldako itzal hotzen ikarazdagonari burumakur,harrizko herri honen partetikguztioi bihotzez agur!Ez zaitezte izan beldur, (bis)desitxaropen mamu zaharrarieman iezaiozue lur,bagabiltza-ta desterru horigerta dakizuen labur. (bis)

Iñigo Andonegi, 1987 urtea

3. edizioko 1. saria

BERTSO PAPER SARIKETAKBERTSO PAPER SARIKETAK

Page 21: Kalaputxi 82

2525

PRESO ETA PRESOGAIEIEz didate oraintxe erronka makal jarri, 87an idatzi nituenbertso batzuez komentario bat egin behar omen dut Kala-putxirako. Egia esan, ez dakit nondik jo ere. Testuari buruz-ko balorazioa egiten hasten banaiz, ez zait ezer tajuzkorikaterko, astopapera egitea seguru. Badakit zer egin! Hobetoezagutzen dudanari lotuko natzaio, bertsoen testuinguruaazaltzen.

Oraindik gogoan izango du euskaldun askok 87ko udazkenbeltz hura, aitaren batean 70etik gora lagun atxilotuak izanzirenekoa, tartean mutrikuar batzuk: Jontxu Piker, Belen etani neu. Arratek eta Patxik, besteak beste, erbesterako bideahartu behar izan zuten. Sarekada hark lehertutako sufri-menduaren erresakak Euskal Herriko sukalde askotan dirauoraindik.

Atxilotutako mutiletatik gehienok Alcala Meco-ko kartzelanbukatu genuen. Hogeita hamar batek, bakarrik geuremoduloan. Politiko hutsez osatua egotean, zerua zirudienmodulo hark komisaldegiko infernutik pasatu berriontzat.Dena denon artean konpartitzen zen: lanak, kezkak, poz-penak, jolasak, klaseak, bilerak, ametsak... (Orduantxezegoen jaiotzear gerora hainbat doako oinaze, malko etagastu eragin dituen presoen sakabanaketa). Gainera, fraile-tako lagun xahar batekin topo egitea ere suertatu zitzaidan,nire aldean eskarmentu handiko mutila, eta hark ere askolagundu zidan bertakotzen. Harik eta aingeruguardako des-pistatu bati ni etxeratzea otu zitzaion arte. Behin-behinekoaskatasunarekin, hori bai.

Justu handik bueltakoan idatziak dira gaur gogora dakar-tzagun bertsoak. Nik hitzak lotu baino ez nuen egin, Alca-lako bizipenak jarri zuten gainerakoa. Beraz, urte hartakotxapela bertsooi egokitu bazitzaien, presoena izan zen meri-tu nagusia. Horregatik, bukatu ere bukatu zuen haienburuak berotzen. Kartzelan.

Esan gabe doa oraindik preso jarraitzen dutela 87an ezagu-tutako zenbait kidek, beren kondenak ondo baino hobetobete eta gero, gobernu prestidigitadore baten kapritxo erre-presiboagtik. Eta euskal presoak oro har, inoiz baino gehia-go izateaz gain, inoiz baino presoago direla gaur egun, inoizbaino puteatuago daudela.

Honengatik, eta gaurkoan kontura ez datozen beste arrazoiaskorengatik, berresten ditut aipatutako bertsoetan jarrita-ko ideia guztiak.

Iñigo Andonegi Egurbide

Bertsoak 21

BERTSO PAPER SARIKETAKBERTSO PAPER SARIKETAK 2525URTEURTE

Page 22: Kalaputxi 82
Page 23: Kalaputxi 82

SEKTAK

Zerk desberdintzen ditu erlijioak eta sektak? Erlijio-ak dioenak ezin daitezke egiaztatu. Sinesten dugu-nok eta sinesmen gabeak bat datoz: ezin daitekeesan erlijioek diotena egia denik, ezta gezurradenik. Baina sinestunok argi dugu diotena egiadena proba fisiko barik. Sekten kontua, aldiz,ezberdina da. Sektak sortu dituztenak ondotxodakite: dioten guztia gezurra da. Baita arnasa ere.Baina besteei sinestarazten diete, dirua, ospea edoulertzen ez dudan beste zerbait lortzeko. Eta bikti-mek, ardiak bezala, sinetsi egiten dute. Sektenoinarria besteak engainatzea da.

Ondo dakigu nolakoak diren sektetan sartzen dire-nak: ahulak. Ahulak erakartzea da beren helburua:mozkorrak, drogamenpekotasunak jotakoak, kultu-ra bako jendea… zerbaitetan sinetsi nahi dutenpertsonak. Behar duten pertsonak.

Astakeria erritoak, hierarkia mailak igotzeak…ordena militar bat legez funtzionatzen dute, gezu-rrari errezatu eta horrek dakarren zoriontasun(“zorionkeria” hobeto) faltsua ardatz hartuta.

Nik ez dakit nolakoak diren sektak. Inoiz ez nauteharrapatu. Inoiz ez dut jakin nola funtzionatzenduten ezta zer egiten duten. Ziurtasunez dakidandatu bakarra: pertsonalitatea ezabatzen abilakdirela. Sartu baino lehen, biktimak nortasun ahulezsartzen dira. Pentsatzen ikasi ez duten pertsonakdira, makalak, besteek agin diezaieten ohituak.Barrura sartzean ziurtasunez mozorrotutako gezu-rrak sartzen dizkiete buruan, konfidantza hartudutela sinestarazteko. Robotak bihurtzen dituzte,denborak aurrera egin ahala, pentsatzeko gaitasu-na suntsituz. Eta nortasuna, bizia, egia eta, azkenfinean, dena galtzen ari diren bitartean, “zoriontsu“dira… Abilenak bakarrik lortzen dute zorigaitzetikesnatzea. Baina esnatzea pauso garrantzitsua izanarren, ez da azkena, irteteko zailtasunak besterikez dituzte jartzen, lagatzea erabaki duzun telefonokonpainia bat bailitzan.

Teknologia jaun eta jabe den gizarte honetan, sek-tak indartzen ari dira. Gero eta sinestun gehiagodituzte. Zergatik ote? Nire iritziz honengatik da:teknologia hutsa da, objektiboegia, eta jendeak

zerbait gehiago behar du. Asko dira gutxi ikasiak,kultura urrikoak, telebistan “Anaia handia” bezalakoikerketa sozialak (sarkasmo argia da. Badaezpadadiot, paperak tonu sarkastikoa transmititzea gala-razten du eta) ikusten ohituak. Horrelako jendeaharrapatzen da lehenik sarean, arrantzatutako sar-dina bezala.

Sektei buruz inoiz egin den maisu lanik oneneta-koa “Simpsondarrak” telesail paregabean eginda-koa da. Bertako atal batean ederto agertzen dasektei buruzko hausnarketa eta kritika latza, bereumore bereizgarri eta ezin hobeaz nahasturik.Bederatzigarren denboraldiko hamahirugarrenatala da aipatu dudana (“The joy of the sect” dubenetako izenburua, “La alegría de la secta”, gaz-telerazkoa).

1989an argitaratutako liburuak dioena egia hutsada: “Sektak: 2000. urteko minbizia.” Minbizia da.Jende engaina errazak harrapa dezakeen gaixota-suna. Horregatik, ikastea, pentsatzen jakitea, hezi-keta ona izatea… beharrezkoa iruditzen zait, sek-tak bezalako tranpetan sar ez gaitezen. Horregatik,etxeetan hartutako heziketa garrantzitsuenetakoada. Dioten legez, “umearen zentzuna, etxean en-tzuna”.

Aitor Lizardi Mutrikuko Institutua (1. batxilergoa)

e-gazte! 23

Sineskera eta sineskeria. Bi hitz hauek ezberdintzen dituzte erlijioa eta sektak. Hizkibaten gora-beheran, esanahia zeharo aldatzen da. Zerk desberdintzen ditu, bada,hainbeste? Sineskera, zerbait sinestea da. Sineskeria, aldiz, gezur bat sinestea. Hordago koska.

Page 24: Kalaputxi 82

JANE

Etxeko arrain txi-kiari Zorionakmartxoaren 26an5 urte bete ditu-elako. Etxeko guz-tion partez kolore-tako muxuak.

NAROA

Gure etxeko prin-tzesiak dauaneko2 urte. Zorionakatxona, amona,osaba eta izekonpartez. Ondo pasaMaritomasa!

UNAI eta ANE

Zorionak denonpartez, beheko pla-zako futbolista one-nari eta gure etxe-ko mari-sorginari.Ondo pasa zuenurtebetetzean.

UNAI

Zorionak mutilhaundi! Laster zei-nen eguna? Presta-tu txokolate goxuadanontzat... etabelarrixak ere baiguk teink egiteko!

EKAIN eta UNAI

Gure etxeko mutil xele-bre, maitagarri eta bihu-rriek dagoeneko 11 eta 9urte haundi bete dituzte-nez, Zorionak! bihotzezasko maite zaituzten aita,ama eta Lexurin partez.

JOSE LUIS

Aitxona Jose Luiseketa Gaizkak eurenurtebetzea ospatu-ko dute apirilaren11n. Zorionak etazaparrada batmuxu, biloba etalengusina Onekaeta Izaroren partez.

EIDER

Zorionak Eider,apirilaren 5ean 9urte beteko ditu-zulako. Muxuhaundi bat gureneska politarietxeko guztionpartez.

JUANITO eta LORE

Duela berrogei ta hamarurte emandako baietzatinko mantendu eta bizitza-ko ibilbidea urrez jantzidezue. Bejondeizuela biko-te! Bizi zorionean eta maita-sunean, asko maite zaituz-ten familia osoaren partez.

LOJA ZAHARREKO SABAIA

Uherrak nabarmen eragindako bi uztai daude zintzilik arkudunKofradi Zaharraren azpiko sabaian. Badirudi, arrantzaleekharrapatzen zuten arraina leku horretan pisatzen zenean,eraztun horietatik zintzilikatzen zituztela pisuak.

Argazki txikian portuko arduradunek bilduta duten pisua agerizaigu; agian, uztai horietatik eskegita egondakoa.ze

r da

?....

......

.....n

on d

ago?

ENARA eta

MARI JOSE

Etxeko printzesakmartxoaren 5ean3 urte bete ditue-lako, eta gurebihotzeko amonakhilaren 14an urteberri bat, muxuhandi bana!

MAIDER

Zorionak Maider, api-rilaren 21ean 9 urtebeteko dituzulako.Muxu handi batosaba, izeba etabatez ere Irea etaUnairen partez.

zo

rio

na

k z

uri

...

zo

rio

na

k z

uri

...

zo

rio

na

k z

uri

...

zo

rio

na

k z

uri

...

JOSE LUIS

Zorionak Aitona!Jarraitu gurekinholakoa izaten. Baz-karia gure kontura!(aitari esango dioguprestatzeko...)

MAITE

Ze, ahaztu egingoginalakuan? Ba ez!Zorionak danonpartez! Muxuakzuretzat!

JOSU

Zorionak Josu!Etxeko danon par-tez belarri-tein-kadak... eta musuhandi bat ere bai!

...zorionak beti... hemen gatoz gu......zorionak beti... hemen gatoz gu...

AIMAR

Zorionak zurelehenengo urtebe-tetzean. Muxuhaundi-haundi batatxa eta amanpartez.

...zo

rion

ak

em

ate

ra...

...zo

rion

ak

em

ate

ra...

Page 25: Kalaputxi 82

oSaTarrak,

1919ko abenduan

Carmen Osa, …, Gloria UrreistiOsa, Consuelo Osa, aitxonaXipriano Osa Olariaga, XiprianoOsa, Maria Urreisti Osa, MilaOsa eta Klaudi Urreisti Osa.

Kandido Urreiztik lagatakoargazkixa

beheko plazako parkean, 1947 urte alderaKarmentxu Legarda, Amortxu San Martin, Miren Arrieta eta Mertxe Txurruka

Miren Urkirik lagatako argazkixa

arga

zk

i za

ha

rra

ka

rga

zk

i za

ha

rra

k

Page 26: Kalaputxi 82

martxoak 27, barixakua

20:30 BERDEL AIPAMENA udaletxeko pleno aretoan

22:00 BERTSO-TRAMA Egoitz Alkorta (Beano), UxueAlberdi, Iñaki Gurrutxaga, Mikel Arrillaga eta GorkaOstolaza ber-tsolariekin.UDAL EUSKALTEGIAK eta Bertso eskolak antolatuta.Zabiel kultur etxeko ganbaran, 22:00etan

22:30 MUS TXAPELKETA Bar Puerton

martxoak 28, zapatua

Udal Musika Bandaren Udaberriko kontzertuaKomenduan, arratsaldeko 20:00etan

martxoaren 30etik apirilaren 4ra

BERDEL ASTEA(egitaraua, kontrazalean)

apirilaren 2tik 3rako gaba

KORRIKADebako Zubian, 00:25 alderaHerrian, 01:00 alderaKatetxe, 01:20 aldera

apirilak 5etik 13ra

ASTE SANTUA Ume eta helduentzako elizkizunak

apirilak 4, zapatua

Goiz osoan, MERKATU TXIKIA Txurruka plazanBERTAN Mutrikuko merkatarien elkarteak antolatuta

XIV. BERDEL EGUNA(egitaraua, kontrazalean)

apirilak 22, 23 eta 26

LIBURUAREN ASTEA

2626 agenda

Kalaputxi, 82. zenb.martxoa - apirila

apirilak 11 - ekainak 20 -abuztuak 20 - urriak 10 - abenduak 19

Egun guztiak barixaku, arratsaldeko18.00etatik aurrera anbulategian

ODOLA EMATEKOODOLA EMATEKOEGUNAK’2009EGUNAK’2009

MUTRIKUKO ODOL EMALEEN ELKARTEAKANTOLATUTA

• Apirilak 5Urkiaga – Alba (1074 m., Baztan) – Elizondo• Maiatzak 24Jorrios (837 m., Karrantza)• Ekainak 21Itxaso–Artzamendi (931 m., Lapurdi)–ItsusikoAitzak– Bidarrai• Uztailak 3, 4 eta 5 / Palentziako mendiak: · Cardaño Arriba–Peña Prieta (2538 m.)–San Glorio· San Glorio–Coriscao (2234 m.)–La Vueltona (1960 m.)• Irailak 13Ataun – Sarrastarri (996 m., Nafarroa) – Lareo – Lizarrusti• Urriak 25Toloño mendilerroa (1271 m., Araba)(Bazkaria Labastidako bodega baten)• Azaroak 15Kortakogain – Aumategi (1191 m., Elgeako mendi-lerroa) – Ozaeta• Abenduak 13Deba inguruak.

MENDI IRTEERAK’2009MENDI IRTEERAK’2009BURUMENDI, ARTIBAI, AURRERA, LUMENTZA,

ETA BURDIN KURUTZ MENDI ELKARTEEKANTOLATUTA

KALAPUTXI egitenparte hartu nahi baduzu,deitu 635748393ra.

Gustura hartuko zaitugu!

ZINE FORUMZINE FORUMmartxoak 29...(7etan)........Bidaia intimoak apirilak 3.......................Legorpe Rockalenapirilak 17...................La pasión de Cristoapirilak 24.....La última tentación de Cristo

gabeko 22:30etan - Zabielen - doan

nahi duzun horiherriko buzoi guztietan zabaltzeko...

EDOZEIN EKITALDI AGENDA HONETANAGERTZEKO:

[email protected]

635748393

Page 27: Kalaputxi 82
Page 28: Kalaputxi 82