Kolorearen teoria
-
Upload
lauro-ikastola-plastika -
Category
Education
-
view
5.759 -
download
2
description
Transcript of Kolorearen teoria
KOLOREAREN TEORIA
OINARRIZKO KOLOREAK
KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
ZIRKULU KROMATIKOA
OINARRIZKO KOLOREAK
Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta, horia eta zian. Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor daitezke.
MAGENTA HORIA
ZIAN
Oinarrizko koloreak euren artean binaka eta proportzio berdinetan nahastatzen baditugu, bigarren mailako koloreak lortzen dira: berdea, gorria eta urdin iluna.
OINARRIZKO KOLOREAK
OINARRIZKO KOLOREAK
Beheko irudian oinarrizko koloreak eta bigarren mailakoak ditugu: gorria (2), horia (1), berdea (2), zian (1), urdin iluna (2) eta magenta (1).
KOLOREAREN TEORIA
OINARRIZKO KOLOREAK
KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
ZIRKULU KROMATIKOA
ZIRKULU KROMATIKOA
Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen dituen zirkulua da.
ZIRKULU KROMATIKOA
Oinarrizko koloreetatik abiatuz eta kolore nahasketak proportzio jakin batzuk aplikatuz egiten badira kolore guztiak lor daitezke.
KOLOREAREN TEORIA
OINARRIZKO KOLOREAK
KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
ZIRKULU KROMATIKOA
KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
Kolore hotzak urdinaren gamakoak eta berde ilunak dira. Kolore hotzek giro hotza, iluntasuna, gaua, tristura, urruntasuna eta antzerako zentzazioak adierazten dituzte.
KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
Kolore beroak horia, laranja eta gorriaren gamakoak dira.
Kolore beroek giro beroa, epeltasuna, babesa, indarra
eta antzerako zentzazioak adierazten dituzte.
KOLOREAREN TEORIA
OINARRIZKO KOLOREAK
KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
ZIRKULU KROMATIKOA
KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
Gama berdineko koloreak zirkulu kromatikoan elkarren ondoan daudenak eta kolore osagai antzerakoak dituztenak dira: kolore hotzak, kolore beroak, berdearen gama edo urdinaren gama adibidez.
KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
Irudi bateko elementuak gama berdineko koloreekin margotzen direnean, kolore
hotzak, kolore beroak, berdearen gama, urdinaren gama, e.a., irudian armonia
sortzen da. Zer da armonia? Irudian
antzekotasuna edo berdintasuna lortzea,
kolore guztiak antzerakoak direlako.
KOLOREAREN TEORIA
OINARRIZKO KOLOREAK
KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
ZIRKULU KROMATIKOA
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
Kolore osagarriak zirkulu kromatikoan aurrez aurre daudenak eta kolore osagai desberdinak dituztenak dira: urdina eta laranja, gorria eta berdea edo kolore hotzak eta kolore beroak adibidez.
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
Irudi bateko elementuak kolore osagarriekin (gama desberdineko koloreekin) margotzen direnean, kolore hotzak eta kolore beroak erabiliz adibidez, irudian kontrastea sortzen da. Zer da kontrastea ? Irudian berezitasuna edo desberdintasuna lortzea, kolore batzuk euren artean desberdinak direlako.
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
Van Goghek koadro honetan kolore hotz
eta beroen arteko kontrastea erabili
zuen, gauaren hotza eta kafetegiko terrazaren giro
epelaren arteko bereizketa
nabarmentzeko.
KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
Irudi honetan kolore hotz eta beroen arteko
kontrastea ikus dezakegu. Hondoa urdinez margotuta
dago (kolore hotza) eta baldosak gorriz eta laranjaz (kolore
beroak). Urdina eta laranja kolore
osagarriak dira.
Bi hego ditu beleak
beltza bata
beltzago bestea
Nahi al duzu berriz esatea ?
AZKUE, ASMAKIZUNA
Gero abuztuan bero legorrak
ainbesteraino indartu,
berde ta eder zegon kanpua
erabat zuten igartu.
GRAZIANO ANDUAGA
Beltzez jantzirik ezkutatzen du zeruak bere arpegia
lotsagatikan gelditzen dala gorriturik ilargia.
PASIOKO BERTSOAK
Zintzillika daudela, ditu azeriak
ikusten mats-mordoak, eldu ori-oriak.
Sagar umotxo bi; bata eta bestea ziran ain oriak
non urrezko sagarrak ziruditen biak.
Beste bi an daukatzit arbolan zintzillik,
bialtzeko berari ongi umoturik.
AGUSTIN ITURRIAGA
Urdina da beti ezer ezaren margoa.
JOSEBA SARRIONANDIA
Errota berriak iriña txuri.
EUSKAL ESAKERA