KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3

5
KONPOSIZIOA (konposizioa I.ppt 1-27, 78-80 + erritmoa-oreka) KONPOSIZIOA ideia edo mezu bat transmititzeko asmoarekin elementu plastikoek espazioan duten antolamendua da; baliabide plastiko guztiena (grafiko eta kromatikoak). Osotasun bat eratzen dute: irudia. Elementuren bat aldatzen bada, osotasunean eragiten du. Gaien antolamenduarekin batera, irudian harmonia, proportzioa, erritmoa, tentsioa … eragiten duen elementu formal guztien artikulazioa ere ematen da konposizioan. Formak espazioan duten antolamendua da askotan irudiari zentzua ematen diona. Ez da berdina ASKO edo SOKA. Konposizio bat eraikitzea, 2Dtako ala 3Dtako espazio batetan elementu plastikoak antolatzea eta banatzea da, ikusizko adierazpen batek irakurketa ulergarria izateko moduan, modu honetara ideia edo sentimendu bat adieraziz. Konposizio bat eraikitzeko, beraz, beharrezkoa da arau batzuk (aldagarriak) aztertzea, ikusleari nahi den irudiaren ideia hori transmititzeko. Forma konpositiboak edukia adierazten du. Edukia informazioaren izaera, mezua da. Mezuak helburu bat betetzen du (esatea, adieraztea, azaltzea, zuzentzea, onartzea, zirikatzea …) konposizioaren bidez. Konposizioa bitartekari interpretagarria da, mezua jasotzen dutenek ikusizko mezu hau berrinterpretatzeko modua kontrolatzen duena. Forma konpositiboa ikusizko formulazio batetan gura izandako emoziozko efektu baten alde oinarrizko elementuek duten antolaketa da. Forma konpositiboan biltzen dira: Gaia Baliabide plastikoak Adierazpen moduak Momentuaren, intentzioaren … arabera, hauen artean oreka emango da ala hauetariko bata edo bestea gailenduko da.

description

KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) DBH3

Transcript of KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3

KONPOSIZIOA (konposizioa I.ppt 1-27, 78-80 + erritmoa-oreka)

• KONPOSIZIOA ideia edo mezu bat transmititzeko asmoarekin elementu

plastikoek espazioan duten antolamendua da; baliabide plastiko guztiena

(grafiko eta kromatikoak).

• Osotasun bat eratzen dute: irudia.

• Elementuren bat aldatzen bada, osotasunean eragiten du.

• Gaien antolamenduarekin batera, irudian harmonia, proportzioa, erritmoa,

tentsioa … eragiten duen elementu formal guztien artikulazioa ere ematen da

konposizioan.

• Formak espazioan duten antolamendua da askotan irudiari zentzua ematen

diona. Ez da berdina ASKO edo SOKA.

• Konposizio bat eraikitzea, 2Dtako ala 3Dtako espazio batetan elementu

plastikoak antolatzea eta banatzea da, ikusizko adierazpen batek irakurketa

ulergarria izateko moduan, modu honetara ideia edo sentimendu bat

adieraziz.

• Konposizio bat eraikitzeko, beraz, beharrezkoa da arau batzuk (aldagarriak)

aztertzea, ikusleari nahi den irudiaren ideia hori transmititzeko.

• Forma konpositiboak edukia adierazten du.

• Edukia informazioaren izaera, mezua da.

• Mezuak helburu bat betetzen du (esatea, adieraztea, azaltzea,

zuzentzea, onartzea, zirikatzea …) konposizioaren bidez.

• Konposizioa bitartekari interpretagarria da, mezua jasotzen dutenek

ikusizko mezu hau berrinterpretatzeko modua kontrolatzen duena.

• Forma konpositiboa ikusizko formulazio batetan gura izandako

emoziozko efektu baten alde oinarrizko elementuek duten antolaketa

da.

• Forma konpositiboan biltzen dira:

• Gaia

• Baliabide plastikoak

• Adierazpen moduak

• Momentuaren, intentzioaren … arabera, hauen artean oreka emango da ala

hauetariko bata edo bestea gailenduko da.

ESPAZIO-FORMATUA

• 2Dtako espazio mugatua, dimentsio zehatza duena, non ikusizko ekintza

garatzen den, EUSKARRIA.

• Formak, tamainuak eta orientazioak irudiaren adierazkortasunean eragiten

du.

Formatu laukizuzen eta horizontala: Konposizioari egonkortasuna,

baretasuna eta jarraitasuna ematen dio.

Formatu karratua: Ikusmena zentratzen du eta ikusizko tentsioa orekatzen

du.

Formatu laukizuzena eta bertikala: Gorapen, seriotasun eta orekaren

arteko jokoa

Formatu zirkularra: Mugimendu inguratzailea eta esekidura sentsazioa

Formatu hirukia: Kontzentrazio eta presio giroa sortzen du.

IKUS EREMUA

• Formatu batean ikus elementuak sortzen eta antolatzen ditugunean, ikus

eremu batean bihurtzen ari gara.

• Ikus elementu hauek dinamikoak dira: elkarren artean harremanean daude,

baita espazio-formatuarekin berarekin ere.

• Ikus eremua, beraz, konposizio bat (itxia, irekia, eskultorikoa, eszenografikoa,

arkitektonikoa … ) garatzen den gunea da.

◘ ERLAZIO DINAMIKOAK eta TENTSIOAK IKUS -EREMUAN

• Irudi bat behatzen dugunean, pertzepzio arauak eta tentsioak aktibatzen dira

hautematearen prozesu psikologikoan.

• Begirada alde batetik bestera mugitzen da, ikus elementuen arteko eta

hauek espazio-formatuarekin duten harremanen dinamikoek gidatuta.

• Ikus elementu guztiek besteengan eragiteko gaitasuna (indarra) dute, baina

batzuek besteek baino gaitasun gehiago dute.

• Indarrak tentsioak eragiten ditu: ikus elementu bakoitzak tentsioak edo

harreman dinamikoak sortzen ditu, eta eremu batetako elementu guztien

artean ere tentsio edo harreman dinamikoak sortzen dira.

• Harreman dinamikoak ez daude arauen menpe eta alda daitezke. Baina

badaude nolabaiteko joerak; halako tentsio batzuk eragiten dira (nahiko

konstanteak), baldintza hauen arabera sortutakoak:

1. Ikus elementuaren itxura fisikoa

2. Igorleak tentsioak sortu ditzake ikus elementuen hautaketarekin eta

hauek espazio-formatuarekin duten harremanarekin.(*)

3. Hartzailearen hautemate gaitasunak ere tentsioak sortu ditzake.

(*)Erritmo bisuala

• Erritmoa espazio batean forma errepikatuen segida harmonikoak osatzen du,

ordena bat jarraituz eta ibilbide desberdinak osatuz: horizontalak, bertikalak,

okertuak …

• Formen ibilbideetan espazioa hutsak eta beteak tartekatzen dira, hauek

erritmoa deitzen diegun sentsazio dinamikoak eragiten dituztelarik.

◘ Erritmoa eta oreka

Gure kulturan oreka asko estimatzen den ondasuna da: oreka bilatzen da bizitza

pertsonalean, profesionalean … Orekarekiko dugun harreman hori dela eta

inplizituki ala intuitiboki ikusten, ukitzen, entzuten, usaintzen eta dastatzen dugun

horretan orekaren presentzia ala gabezia hautemateko joera dugu.

Diseinuan, orekak formaren katalizatzaile moduan jokatzen du: elementuak

espazioan aktibatzen eta ainguratzen ditu. Begirada oraindik ebatzi gabeko

diseinuaren puntu zehatz bati begira geratzen denean, hau elementuen

lekutzea, proportzioa eta espazio negatiboaren arteko harremanarengatik izaten

da, funtzionatzen ez dutelako: handiegiak direlako, elkarrekiko hurbilegi

daudelako, lauegiak direlako, gaizki lerrokatuak daudelako …

Orrialde gaineko elementuek harreman fisikoak gogoratzen dituzte. Ikusizko oreka

elementu ezberdinen pisua uniformeki, proportzionalki banatzen denean sortzen

da; forma - espazioaren arteko oreka mantenduz. Elementu handiak txikien

kontrapuntu izango dira, ilunak argienak.

Egonkortasuna diseinu simetrikoarekin bat ematen da: ardatz batekiko alde

bietan elementu berak aurkezten dituena. Dena den, orekak ez du zertan

estatikoa izan behar. Diseinatzaileek tamaina, ehundura, balore, kolore eta

formen arteko kontrastea erabiltzen dute elementu baten pisua konpentsatzeko

ala azpimarratzeko eta honela oreka dinamikoa sortzeko.

Erritmoa patroi erregular eta markatu baten errepikapena da. Hizketa, musika

eta dantzak erritmoa erabiltzen dute forma denboran espresatzeko. Diseinatzaile

grafikoek erritmoa erabiltzen dute irudi estatikoak eraikitzeko, baita mugimendua,

iraupena eta sekuentziazioa duten grafikoetan ere. (iragarkiaren bideoa*)

Patroien diseinuak etenik gabeko errepikapena erabiltzen badu ere, diseinu

grafikoaren formarik gehienek aldaketa – eraldaketa – bariazioa duten erritmoak

bilatzen dituzte. Liburuen diseinuan adibidez kolorearen tonu eta eskala

ezberdinak erabili daitezke orrialdeetan zehar egituran osotasun – batasun bat

izanik. Orekak eta erritmoak, egonkortasun eta sorpresa gaitasuna dituztenak,

batera dihardute diseinugintzan.

◘ Simetria eta asimetria:

Simetria ezker-eskuin, goi-behe eman daiteke. Organismo natural askok simetria

jarraitzen dute oreka lortzeko (nahiz eta zehatza ez izan): animaliengan (hanken,

besoen banaketa uniformea …) mugikortasuna bermatzeko, zuhaitzetan zutik

mantentzeko (pisuaren banaketa orekatua enborraren inguruan) …

Baina, simetria ez da oreka lortzeko modu bakarra. Diseinu asimetrikoak askotan

aktiboagoak izaten dira simetrikoak baino eta diseinatzaileek oreka sortuko

duten kontraste elementuak sartzen dituzte hauetan, konposizioan begirada

mugitzen doan bitartean egonkortasun sentsazio orokorra eraiki dezaten.

◘ Errepikapena eta bariazioa:

Laborantza lurretan, aparkalekuetako kotxe lerrokatuetan … errepikapena giza

ingurunean dagoen ezaugarria da. Musikan melodiak eta disonantziak bezala,

errepikapenak eta bariazioak bizitzako ikusizko justaposizioak esnatzen dituzte.

Edertasuna bien arteko nahasketatik sortzen da.

◘ Erritmoa eta denbora:

Soinuarekin erritmora ohituak gaude. Musikan patroiak denboran zehar aldatzen

doaz: gainjarriz, elkarrengan oinarrituz, entzumenezko kontrasteak sortuz …

Audioan soinuak anplifikatu ala leuntzen dira musika – lanean eraldatzen

garatzen den erritmoa sortzeko.

Diseinatzaile grafikoak antzeko egiturak erabiltzen ditu bisualki. Elementuen

(zirkulu, linea, erretikulu …) errepikapenak erritmoa sortzen du, tamainaren

/tonuaren /intentsitatearen /noranzkoren … bariazioak sorpresa sortzen duen

bezala. Animazioan, diseinatzaileek batera orkestratu behar izaten dituzte

entzumenezko eta ikusizko erritmoak. (iragarkiaren bideoa*)

◘ Erritmoa eta progresioa:

Diseinatzaileak askotan orrialde askotan zehar banatzen den edukiekin lan egiten

du. Orrialde bakarreko konposizioetan bezala, diseinu sekuentzialak koherentzia

orokorra izan behar du. Irudiek, tipografiak, eremu kromatikoak … puntu fokalak

sortzeko asmoarekin egituratzen dira, ikuslearen begirada pieza osoan zehar

gidatzeko. Erretikuluak orrialdeen progresioan ordena sortzen laguntzen du;

bariazio elementu bat, sorpresa elementu bat gordetzea funtsezkoa da interesa

mantentzeko.