Kontratatu eta irabazie

13
KONTRATATU ETA IRABAZI Saga Contrátame y Gana Vol.1 Autor: Nicolás López Cisneros Traducido por: Ardaiz Antoñanzas, Katixa Gallastegui Ginea, Maitena www.nlopezci.com

Transcript of Kontratatu eta irabazie

Page 1: Kontratatu eta irabazie

KONTRATATU

ETA IRABAZI Saga Contrátame y Gana — Vol.1

Autor:

Nicolás López Cisneros

Traducido por:

Ardaiz Antoñanzas, Katixa

Gallastegui Ginea, Maitena

www.nlopezci.com

Page 2: Kontratatu eta irabazie

2

A U R K I B I D E A

1. Gaueko lapurreta 2

1. Gaueko lapurreta

New Yorken, 2014ko Ekainaren 13, Ostirala

New York gainetik gauez hegan egiten zuen

helikopteroak, ez zuen ordu haietan, halako hiri handiak

Page 3: Kontratatu eta irabazie

3

josten zuten bestelako edozein soinu baino arreta gehiau

erakartzen bere helizeen soinuarekin.

Kontuan izanda, hiri bulegoa edo delegazioa duen

edozein enpresa haundiak bat zeukala, bere zuzendarien eta

goi—exekutiboen 100 kilometrotako eremuan garraioa

errezteko, eta taxisa bezala, maiz erabiltzen zutela, hiriko

biztanle batek ere ez zuen begirada altxatzen helikopterotan

arreta jartzeko.

Nabarmenki, eremu horretan kokatutako sekulako

altitudea duten eraikinak lagundu egiten zuten. Eraikinen

teilatuak ikustea zaila bazen, askoz ere gehiago ilargi

gabeko gau horretan nagusitzen ziren ilun sakonean

galdutako altzairuzko txori haiek sumatzea.

Erabat beltzez jantzita zeuden lau gizon txanodunak,

aparailu barnean zeudenak, bere ekintzetarako helburu

bezala gau hori hautatzea asmakuntza utsa izan zela uste

zuten. Helburura hurbiltzen ziren bitartean, antolatutako

plana buruz errepasatzen ari ziren:

— Dena argi dago? – liderra zirudienak galdetu zuen

— Bai noski! – erantzun zuten gainerakoek buruarekin

baieztatzen.

— Gure erlojuak sinkroniza ditzagun! – esan zuen berriz

liderrak.

— Esan zein ordu den! – aipatu zuen beste txanodun

batek.

— Hogeitahiru ordu eta hamabost minutu. Nik

esaterakoan jarri segundo— orratza zeron.

— Zuk esaten duzunean! – ernatzun zuten gainerakoek.

— Orain! – esan zuen gainerakoek eskua kronometroan

zeukatela eta bere zain zeudela ikusi zuenean.

Page 4: Kontratatu eta irabazie

4

Bere agintaritzapean zuen taldeaz oso harro zegoen.

Denok prest eta martxan jartzeko momentua itxaroten

zeudela ikusita, pilotoarengan zuzendu eta galde egin zion:

— Asko falta da gure helbururako?

— Bi minutu inguru

— Jakinarazi nazazu heltzerakoan!

Denbora hura pasata, pilotoa gainereko taldekideengan

zuzenduz, buruzagia berriz deitu eta esan zion:

— Dagoeneko eraikinera iritsi gara. Horko hori da.

— Oskarbi dago?

— Hala dirudi. Momentu honetan zonaldean ez dago

helikopterorik eta ikuspen nahiko ona dugu.

— Mendebaldeko izkinara hurbildu gaitzazu!

— Teilatutik metro batera ateratzen den zaintze kamera

dekon izkina horretara?

— Hori bera.

— Baina igarri eta filmatuko gaitu.

— Egin kasu eta ez larritu. Itxaron bere biraketan

eraikin barrurantz begira dagoenean eta momentu horretan

bere kanpoaldeko albotik igaro. Hasi mugitzen! – agindu

zion bizkarrean zaplada emanez.

Liderra helikoptero barrurantz abiatu eta bere alboan

arma arraro bat zuen txanodun batengana hurbildu zen.

Antza denez, arma usadiozko rifle bat zen baina

atzekaldean bost zentimetrotako diametroa eta hogei

zentimetrotako luzeerako zilindroa erantsita zuen. Zilindro

horren barruan likido bat zegoen eta itxuraz, balak tiratu

beharrean, likidoa tiratzen zuen armak.

— Prest? Hurbildu eraikineko mendebaldeko izkinara.

— Prest eta erne.

Page 5: Kontratatu eta irabazie

5

— Ez duzu bigarren aukerarik izango! Zilindroak karga

bat besterik ez dauka!

— Ez kezkatu. Ez dut hutsik egingo.

Gizon talde horren buruzagia, jaurtitzailea ez eragozteko

eta egin beharrekoan arreta jarri ahal izateko, urrundu egin

zen. Gainontzeko bi gizonekin batera, helikopteroko ateak

ireki eta haietako hertzei eutsi zioten, salto egiteko prest.

Gidariak helikopteroa pixkanaka hurbildu zuen

eraikuntzara, segurtasun bideo kamera gainetik hiru metro

ingurura pasatzeko asmoz, kamerak bira egiten zuen

bitartean. Helikopteroa kameraren ikuspegian agertzeko bi

segundo falta ziren momentuan, kamerara apuntatzen zuen

arma arraroa zuen gizonak tiro egin zuen. Bala edo

soinuren bat atera beharrean, rifle arraro horren kanoitik

isurkari ori eta likatsua irten eta gailu elektronikoa busti

zuen. Kameraren optika estaltzen eta hortaz zaintze

gaitasuna kenduz.

Aurreko astean, bideo kamararen arazori konponbide bat

bilatu nahian, taldeko kide bati, hirietan bizi diren uso

kopuru haundiari eta haien kaka eraikuntzetan egiten duten

kalteari buruzko erreportai bat telebistan ikusten zuen

bitartean, teilatuak usoen gorotzez zipriztinduta gain,

gorotz hoiek noizbehinka bideo kameratan ere eror

zitekeela bururatu zitzaion.

Ez zekiten idea funtzionatuko zuenik baina berritzailea

iruditu zitzaienez, praktikan jartzea erabaki zuten.

Segurtasun zaintzaile batek kamara estaltzen zuen likido

hura txori batetik ez zetorrenik pentsatzea baizik eta

ondartzan ur—jokoetarako haurrak erabiltzen duten rifle

baten antzekotik atera izan zala ohartze izana, zalantzan

jartzen zuten. Gogaikarriena eta zailena, usoen gorrotza

Page 6: Kontratatu eta irabazie

6

lasaitasunez biltzea eta egun batzuetan zehar likatsu

mantentzea izan zen.

— Bizkor! Bizkor! – agindu zion taldeko liderrak

gidariari – Teilatura gerturatu ahal duzun guztia!

Gidariak trebeziaz helikopteroa beheratu zuen teilatu

gainetik bi metro inguru geratzen ziren arte.

— Ezin naiz gehiago gerturatu eraikuntzan dauden

edozein antenekin hegalei kalte egin gabe.

— Ok! Salto egin orain! – agindu zien taldeko

gainontzekoei.

Azkar, mugimendu hoiek sarritan egin dituen

personaren berezko trebetasun eta diziplinas, beltzez

jantzitako gizonek banan—banan salto egin zuten,

gomazko botak teialtuko zoruan talka egitean soinu txikiena

ere egin gabe. Haietako bat hurbildu zen segurtasun

kamararen egoera ikusteko:

— Nagusi! Ez dugu kamarak filmatzeko arriskurrik.

Optika guztiz estalita dago eta darion usainagatik inork ez

du zalantzan jarriko usoen gorrotza danik.

— Primeran! Hamabost minutu inguru ditugu

zaintzaileak gertatu dena ikuskatzera eta kamara garbitzera

etorri baino lehen.

Tiro egin eta bideo kameraren egoera ikusi zuen gizonak,

zaintzaileek euren ikuskapenean topa ez izateko moduan

ezkutatu zuen arma.

Teilatu gainetik mugitu ziren haien kamuflaje jantziekin,

gabeko itzal bereizezinak izango bailira, eraikineko

igugailu—kabinara ematen zuen atea topatu arte.

Haietariko batek, beraren jantzitako patrika batetik

gakorde batzuk atara zituen eta minutu bat baino

gutxiagoan eta zaratarik atera gabe, atea ireki zuen. Horrela

Page 7: Kontratatu eta irabazie

7

euki zuen kide guztiak igaro ziren arte. Denak barruan

izanda berriro zarratu zuen, lehendabizi barrutik burdin

eskuleku normal bategaz ireki ahal zela egiaztatuz. Horrela,

ez zituen gakorderik berriro erabili beharko irekitzeko.

— Azkar ibili txirrikak muntatzen! Eta arnesak finkatu!

Taldeko bi gizonek, haien bizkarraldean zuten motxilatik

burdineko bi txirrika joko atera zuten. Haietariko bakoitzak,

alpinismo korda biribilkatu bat eta motor elektriko txiki bat

zuen.

Txirrikak tinko finkatu zituzten igugailuak mantentzen

zituen azpiegiturari mosketoi bat jarriz eta eragiten zituzten

motor elektrikoek, igogailu – kabinak zituen lokiei

konektatu zituzten.Eraikinak, bakoitzak hiru igogailuetaz

konposatutako bi errenkada zituen.

— Listo nagusi!

— Aurrera!

Beste egoera baten, biradera baten bitartez martxan

jartzen zituen txirriken funtzionamendua eskuzkoa izatea

aukeratuko zuten. Horrela, gizon baten ardurapenean

geratuko zen taldearen jaitziera eta geroko igoeraren

ardura. Baina eraikinaren teilatu eta zoruaren artean zegoen

altuera zela eta, eta mugitu beharreko abiaduran, manualki

egiteak biradera biratu behar zuenaren edozeinen

kapazitate fisikoa agortuko zuen. Gainera, denboran

luzatuko zen taldearen igoera, argi eta garbi utziz haien

presentzia eta beraz harrapatu izanak.

Ezin zutenez, egoan gain pisua eta garraiotzeak

suposatzen zuen traba zela eta, gehigarrizko kable elektriko

bategaz karga eta lurretik eraikinen garabiak maneiatzen

zuten langileek erabiltzen zuten antzeko aginte moduan

funtzionatea lortzea, beste gauza ba aukeratu zen: irrati

Page 8: Kontratatu eta irabazie

8

barrena funtzionatzen zuen urrutiko aginte bat erabiltzea

txirriken motorrak martxan jartzeko.

Lau gizonak, sokak bere arnesetara lotu eta bertatik jeitsi

ziren. Jeisten ari ziren bitartean, igogailuetatik gertu pasa

ziren eta hoietako lau beheko solairuan eta beste bik

zortzigarren solairutik beherago zeudelaren ohar mentala

hartu zuten.

Mekanismo elektrikoari esker, jeitsiera abiadura itzelean

egin zuten, bakarrik hamar segundo behar izan zuten

zorura ailegatzeko. Behin han, zirrikitu txiki bat ireki zuten

beheko solairuan ez zegoen igogailu bateko korridorera

ematen zuen atean, eta pasiloetara begidatu bat eman

zioten.

— Zaindaririk ikuste duzue?

— Ez, nagusi!

— Aurrera! Goazen! Bizkor! Bizkor!

Ateak ireki eta korridorera salto egin zuten, non sotora

jeisteko eskailerak bilatu zituzten. Korrikan, baina zarata

sartu gabe, zoru azpitik bi solairu jeitsi zituzten eta bakarrik

blindatutako ate bat zegoen toki itxi batean aurkitu ziren.

— Esan ziguten bezala, blindatutako atea da, baina

sarraila ez. —Zumurruan esan zuen teilatukoa ere ireki

zuenak.

— Ireki! Bizkor!

— Arazorik gabe! – ihardetsi zion

Behin atea irekita, gela huts batekin topo egin zuten.

Bertan, bakarrik gotor kutxa baten ikaragarrizko atea izan

litekeena hautematen zen. Sarrailen gizona bertara

gerturatu zen eta aditu baten ikusmenarekin begiratuta,

esan zuen:

— Zure informatzaileak esandako marka eta

Page 9: Kontratatu eta irabazie

9

erreferentzia berdina du.

— Bikain! Ez denborarik galdu!

— Zure esanetara nagusi!

Profesionala zela antzematen zen. Momentuko tentsioaz

barne, behar zituen tresna guztiak zehaztasunez eta txukun

antolatu zituen. Sarrailetik gertu zegoen puntu batean

segurtasun kutxa zulatzeari ekin zion zulagailu batekin,

zeinean muturrean zentimetro erdiko diametroko diamente

barautsa zuen.

Hogei zentrimetro inguruko zuloa eginda egoanean,

bertan lehergaia sartu zuen eta detonagailua ipini zion.

Berari kable bat konektatu eta haril batetik hasi ziran

zabaltzen. Atzera egin zuten gelatik atara arte eta

blindatutako ate atzean babestu ziren. Itxi egin zuten

seguruago egoteko. Gehigarrizko agindurik itxaron Gabe,

sarrailen gizona detonagailuaren mandoa sakatu zuen eta

eztanda arindu bat entzun zen gelaren barruan.

Luzatu gabe, lau gizonak gelan sartu eta gotor kutxaren

atera abiatu ziren, non sarrailak lehertuta zegoen:

— Lehergai hau harrigarria da! Duela bost urte, garai

haietako 10 kilo lehergai gehiago behar izango genituen

gauza bera egiteko! – pozik esan zuen atea irekitzeaz

arduratzen zena.

— Bizkor, goazen! Bilatzen ari dugunarengana!

— Zenbat denbora dugu?

— Bost minutu inguru igogailuetara iritsi baino lehen.

Atea irekitzerakoan, gotor kutxak gela baten tamaina

zuela ikusi zuten, metro bateko zabalera eta bi metrotako

altuera zuten horman sartutako armaruen formako zatietan

banatuta zegoen, zeinen ateetan izen ezberdinak irakur

zitezkeen.

Page 10: Kontratatu eta irabazie

10

Taldeko buruzagiak izen zehatz bat bilatu zuen, eta

aurkitu zuenean, sarrailen aditura zuzendu eta esan zuen:

— Hau da gure helburua. Ireki atea!

Eraikitzaileak, gotor kutxaren segurtasun ateak teorikoki

irekitzeko ezintasunean konfiantza osoa ezarri zuenez,

barne ateetako sarrailak armairu bakoitzeko intimitatea

basbesteko aurreikusita zeuden, ez bait ziren oso zailak

bortxatzeko.Behin berriz, adituak segundo gutxitan atea

ireki zuen.

Taldeko buruzagiak armairuko edukien artean miatu

zuen eta minutu gutxiren buruan adierazi zuen:

— Geurea da jada! Ireki ate gehiago bilatzen ari

genuenarekin nahas daitezen, eta baliotsua eta esku diruan

erraz bihur daitekeen edozer eramango dugu! Hiru minutu

dituzue!

Iradokizunak jarduera frenetikorako bidea eman zuen,

zeinean adituak ateak irekitzen zituen bitartean,

gainontzekoek armairuen barneko edukiak nahasi eta

baliotsuena eta erraz eramatekoa iruditzen zitzaiena

motxilan sartzen zuten. Hiru minutu zehatzen buruan,

buruzagiak agindu zuen:

— Ordua! Goazen!

Lau gizonek, malguki batez eraginda bezala, zistu bizian

atera ziren ailegatutako bide beretik, bi pisuak igo eta laster

igogailuetara heldu ziren. Iristerakoan, igogailu bateko

ateak ireki zituzten eta, haien artetik, zorura jaitsi ziren,

arnesa estutu eta haietako batek polea aktibatzeko kontrol

aginteari eragin zion igoera sorrarazteko. Sokak ez ziren

mugitu.

— Kaka zaharra! – esan zuen haitako batek.

Page 11: Kontratatu eta irabazie

11

— Berriz saiatu! – agindu zuen buruzagiak.

— Banabil! – esan zuen mandoa zuenak – Ez du

funtzionatzen!

— Sabaiararte dagoen distantziagaitik ez duela

funtzionatzen uste dut.

— Baina jaisterakoan funtzionatu du! – urduri aipatu

zuen beste batek.

— Ez dugu denborarik pentsatzeko, bakarrik jarduteko,

igo igogailu horretara! – agindu zuen buruzagiak.

Haietako bik, eskuak elkartu eta eskailera atal antzekoa

eratu zuten, buruzagia eta haietako laugarrena gora

bultzatuz eta momentu horretan solairuan gelditutako

igogailuko bateko sabaira igoz. Behin han zeudela,

behekoak altxatu eta plataformara igotzen lagundu zituzten.

— Lagundu igogailu barnean sartzeko tranpa ohola

irekitzen!

— Zein da idea? – sarrailetako adituak esan zuen,

mesfidantza baino gehiago jakinmina adierazten zuen bere

ahotsak.

— Gutako batek, igogailu barnean botoiak sakatuko

ditu igoera hasteko. Altuera nahikoa lortzerakoan, polearen

motoreak aktibatzen dituen agintea funtzionatuko duela

espero dut, eta igogailuen gelara igotzea lortuko dugu.

Horrela ez bada, igogailua gelditu arte igo eta gainontzekoa

eskuz egin beharko dugu.

— Ni neu jeitsiko naiz – ateetako adituak bere burua

eskaini zuen.

— Hasteko, hamarnaka solairutan sakatu.

— Eta zegaitik ez dut zuzenean solairu altueneraino

sakatzen?

— Badaezpada, jarraitu nahi dugun bidearen aztarnik

Page 12: Kontratatu eta irabazie

12

ez uzteko, nahiago dut igogailua bitarteko solairu batean

uztea. Ez dut ideairik zaindariak zertan ariko diren

momentu hontan.

— Ados nagusi!

— Bitartean, polearen sokak eta igogailuetako kableak

igotzen garen bitartean korapilatzea galeraziko dugu.

Bere kideak sabaian zeuden bitartean, gizona igogailu

barnera jaitsi zen eta martxan jarri zuen. Hamargarren

solairura iritsi eta ez ziotela ezer esaten ikusi zuenean,

hogeigarren pisuko botoia sakatuz zuen. Hemezortzigarren

solairu inguruan, urruneko aginte kontrola zuen gizonak

adierazi zuen:

— Nagusi! Poleak erantzuten du!

— Gelditu igogailua hurrengo pisuan eta zatoz gora! –

erregu egin zion igogailu barnean zegoen gizonari. Eskua

luzatu eta sabailera altxatu zuen.

Denak sabaian zeudela, arneseko loturak beste behin

berrikusi ondoren, poleen mekanismo elektrikoa erabili

zuten geratzen zen tartea igogailuen mantentze gelaraino

igotzeko. Zorura gora egitean, arnasa hartzeko gelditu

ziren, eta une hortan buruzagia bere jantziko boltsiko

batetik irratia atera zuen helikopteroko gidariaregin

harremanetan jartzeko.

— Etorri gure bila! – zorrotz agindu zuen

Kanpoaldeko ateko zirrikitua ireki zuten, inor itxaroten

ez zegoela ziurtatuz. Errifleaz arduratzen zen gizona bere

ezkutalekutik hartu zuen eta kamera begiratuz, garbitu egin

zutela ohartu zen.

Segundu gutxitan, iluntasun sakonean antzemanezin

izan zen itzala helikopteroarena zen, teilatura bi metro

inguru geratzen zitzaizkion arte hurbiltzen joan zen.

Page 13: Kontratatu eta irabazie

13

Helikopteroko atetik soka—zurubia jaurtitzerakoan txistua

etzun zen eta gehiago itxaron gabe, lau gizonek bizkor igo

ziren bertatik eta aparatu barneko eserlekutan erori ziren.

— Mutilak, zeregina bete dugu! Goazen ospatzera! –

poztasunez deiadar egin zuen profesional taldea horren

agintariak.

Lapurreta eraginkor eta azkarra izan zen, aztarnak utzi

gabe, eta tiro bat ere ez egin gabe.