KONTU KONTARI
-
Upload
ondarroako-eskola-publikoa -
Category
Documents
-
view
232 -
download
0
description
Transcript of KONTU KONTARI
32
ZALDUPEZALDUPEZALDUPEZALDUPE OOOOndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko AAAAldizkaria ldizkaria ldizkaria ldizkaria 2012201220122012ko ko ko ko MARTXOAMARTXOAMARTXOAMARTXOA
Guraso, ikasle eta irakasle agurgarriok: Aste Santuko oporrak ate joka ditugu jada. Honek es an nahi du ikasturte honetako bigarren hiruhilekoa amaitu dugula. Kontu kontari h onetan egin ditugun lanen mostratxo bat agertzen zaizue zeuen seme-alabekin i rakurri, komentatu eta argazkiak ikusi ahal izateko. Aurten ere eta, Eguen Zuri eguna berari dagokion be zala ospatzeko, Txitxiburduntzi egiten laguntzera etorri zaizkigu Jose Mari Etxabur u “Kanki”, Mikel Azpillaga, Jose Luis Bengoetxea, Jesús Artetxe eta Iñazio Osa. Euro i esker, ikasleek eta irakasleek txorizo errea prestatu eta jan ahal izan genuen. Eskolako ikasle eta irakasle guztiok elkar lanean, udalak ekarritako fruta arbolak eta txori habiak ipini ditugu eskola inguruan . Orri ha uek aprobetxatu nahi ditugu eskerrak emateko. Orain geuri dagokigu ipinitako landareak o ndo-ondo zaintzea. Oporrak ondo pasa eta azken txanparako indarrak har tzeko aprobetxatu.
Kontu kontari...Motzin 32.
KontuKontuKontuKontu----Kontari Kontari Kontari Kontari MotzinMotzinMotzinMotzin
0000----2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA---- PARTZUERGOA PARTZUERGOA PARTZUERGOA PARTZUERGOA
Kaixo laguntxoak!!!!
gara jolastera!!!
Iuupiiiiii!!!!! Zer moduz ? Gu oso pozik gabiltza pilotekin jolasean, koltxonetetan saltoka, irudiak margozten,...
Negua badoa eta berarekin batera elurretako panpinak ere laister alde egingo du haurreskolatik eta udaberria etorriko zaigu loretxo, tximeletatxo, txoritxo,... eta guzti!!! Eta terrazara irtengo
Kontu kontari...Motzin
HAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZA
2 URTEKOAK2 URTEKOAK2 URTEKOAK2 URTEKOAK
KAIXO LAGUNOK: LAISTER OPORRAK DATOZ ETA GU OSO POZIK GAUDE EGINDAKO LAN GUZTIAREKIN. AHHHH, ZENBAT IKASI DUGUN !!! : BAKARRIK BAZKALTZEN, KOMUNERA JOATEN, MARGOTZEN, TXIRIBUELTAK EGITEN, DANTZATZEN .... HIRUHILABETE HONETAN PRIMERAN PASATU DUGU. ONDO PASA ETA LAISTER ARTE !!! MUSUTXU BAT. 2 URTEKO UMEAK.
Kontu kontari...Motzin 32.
3 URTEKOAK3 URTEKOAK3 URTEKOAK3 URTEKOAK
3 URTEKO HAURREN LEHENENGO IRTEERA AUTOBUSEZ ERREND ERIRA
BIGARREN HIRUHILEKOAN
ANDEREÑOEKIN HAINBAT GAUZA EGIN
DITUGU BAINA, OSTIRALEKOA
(MARTXOAREN 9KOA) TXUPI GUAI EGON
ZEN. AUTOBUSEAN JON ANDER
TXOFERRAREKIN ERRENDERI AUZORA
JOAN GINEN, PIXKA BAT URDURI
GEUNDEN, ETA HAN AMAIA, JON KEPA
ETA ITZIAR GURE ZAIN ZEUDEN. HAIEN
LAGUNTZAREKIN AHUNTZAK ETA
ANTXUMEAK IKUTU GENITUEN. ASTOA,
ZALDIA, POTTOKA, ARDIA ETA BILDOTSEI OGIA
EMAN GENIEN, BAITA OILOAK IKUSI ETA HAUEK
JARRITAKO ARRAULTZAK JASO GENITUEN.
BUKATZEKO “ALLERI” LORATEGIAN DORDOKEKIN
JOLASTU ETA GALLETAK JAN GENITUEN.
ESKOLARA BUELTA OINEZ EGIN GENUEN, BIDE
GORRIKO HARRI ETA LANDARAK JASOTZEN
ETORRI GINEN. PIXKA BAT NEKATU ARREN
MEREZI IZAN ZUEN.
ESKERRIK ASKO GURE IRTEERA POSIBLE EGIN
ZUTEN GUZTIEI.
Kontu kontari...Motzin 32.
4444 URTE URTE URTE URTE
HIRUHILEKO HONETAN ERE HAINBAT GAUZA OSPATU DITUGU; SAN BLAS, SANTA AGEDA, INAUTERIETAKO
KALEJIRA, TXITXIBURDUNTZI.. ESKOLAKO NAGUSIAK ERE, AURREKO HIRUHILEKOAN BEZALA, IPUINAK KONTATZERA ETA IRAKURTZERA ETORRI ZAIZKIGU, ZELAKO ONDO EGIN DUTE GAINERA! BESTE ALDE BATETIK, MARI KANELA IPUINAREKIN LOTUTA, GURE GORPUTZAK AZTERTU DITUGU, HORRETARAKO ALTUERA
ETA PISUA NEURTZEN IBILI GARA, ORAIN BADAKIGU PISUA KILOTAN NEURTZEN DALA ETA ALTUERA CENTIMETROTAN. ZELAKO JUERGA IBILI GINEN! UDABERRIKO EGURALDI EDERRA HASITA DUGUNETIK, ZIRKU BAT ANTOLATU IZAN DUGU OIHANEKO ANIMALIEKIN, HORRETARAKO AURRETIK ZELAKOAK DIREN IKASI DITUGU: ARRAK EDO EMEAK, LUMADUNAK EDO ILEDUNAK, HANKADUNAK EDO HEGODUNAK, HANKARIK EZ, MAMIFEROAK EDO OBIPAROAK, ADARRAK EDO LETAGINAK DITUZTE, HARAGIJALEAK EDO BELARJALEAK ETA BESTE GAUZA ASKO…., HONEZ GAIN HAZIAK POTUETAN SARTZEN HASI GARA. IKAS KOMUNITATEAK DIRELA ETA, GELA BAKOITZEKO BI IKASLE, OSTIRALERO, ELKARBIZITZARAKO BILERARA JOATEN GARA. BERTAN, IKASTETXEAN GERTATZEN DIREN GORA BEHERAK KOMENTATZEN DITUGU. GERO, HAN ESANDAKOA GELARA ERAMATEN DUGU ETA BESTE IKASKIDEAK JAKIN GAINEAN JARTZEN DITUGU. LASTER ASTE SANTUKO OPORRAK DATOZ ETA OPORRAREKIN BATERA UDABERRIA BETE BETEAN SARTUKO DA. ORDURAKO GURE KALABAZA HAZIAK ERNAMUINAK IZANGO DITU Kontu kontari...Motzin 32.
5555 URTEURTEURTEURTE ORAINGO HIRUHILABETE HONETAN PARRANDA BESTERIK EZ DOGU EGIN. LEHENENGO TXITXIBURDUNTZI:
GERO INAUTERIAK:
EZETZ ASMATU NORTZUK GAREN?
ANDEREÑOAK KANPOTARRAK DIRANEZ, HERRIA ERAKUTSI DEUTSEGU: HAINBAT LEKUETATIK PASATU GINAN, ZENBAT GAUZA IKUSTEKO!!!!!
Kontu kontari...Motzin 32.
ATSEDEN PIXKA BAT HARTU , GAILETA JAN INDARRAK BERRIZTEKO ETA GURE BIDAIAREKIN JARRAITU GENUEN:
Kontu kontari...Motzin 32.
BESTE EGUN BATEAN, GURE GELAKIDE BATZUEN AITXITXEN BARKUE IKUSTEN JOAN GINEN. IKUSI BAKARRIK EZ, DENA IKUTU GENDUN .AITXITXE GIXAJOA,!!! ASTELEHEN GOIZEAN GOIZ GOIZTIK JOAN BEHARKO ZAN DENA BERE LEKUAN JARTZEKO.
Kontu kontari...Motzin 32
HAINBESTE ARRAIN
IKUSI ETA GERO, JAKIN BEHAR ZER EGIN BERAREKIN,. HORRETARAKO GURE GELAKO BESTE UME BATZUEN AMATXOEK LAN EGITEN DUTEN FABRIKARA JOAN GINAN, GELAKO BESTE UME BATEN AITATXOREN AUTOBUSEAN!!!
BUENO, DENA PARRANDA EZ DA IZAN, IKUSI DOZUEN GUZTIA, GURE HERRIARI BURUZKO PROIEKTOA EGITEKO IZAN DA. ESKERRIK ASKO, AITATXO, AMATXO, AITXITXE, AUME…….. GUZTIOI ZUEN PARTEHARTZEAGATIK.
LEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOA ARRIKRUTZERA BIDAIA Urtarrilaren 12an, 1. mailako neska-mutilak zaldupen elkartu eta autobusez Oñatira abiatu ginen. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen. Hasieran, diapositiba batzuk ikusi genituen pantaila erraldoi batean. Gero, garai hartako marrazki ezberdinak egin genituen. Ondore, galdera-erantzunen txanda izan zen eta azkenik, kobazuloa bisitatzera joan ginen. Bertan estalaktitak, estalagmitak, lehoiaren hezurdura, hartza, etb. ikusi genituen. Hainbeste azalpen entzun ondoren, bai eskolan eta baita Oñatin ere, jadanik, badakigu lehen gizakiak existitu zirela eta nola bizi izan ziren. Txangoak merezi izan zuen. Primeran pasatu genuen eta gauzak ikusita hobeto ulertu dugu lehen gizakien bizimodua.
1.1.1.1. MAILAMAILAMAILAMAILA
OLIMPIATIK ONDARRURA
1.mailako txanelan, nola Grezia eta Erroma lantzen geunden, garai haietan ohikoa zen bezala Olinpiadak prestatzea tokatu zitzaigun. Horretarako, lehendabizi taldeak egin genituen. Ikasle kopurua kontutan hartuta, kolore ezberdineko lau talde egin genituen. Talde bakoitzak berari zegokion jokoa prestatu beharko zuen, baina, nola? Jokoari buruzko arauak sortuz eta ardurak banatuz. Lau talde zeudenez, lau joko asmatu genituen: txinga eroatea, txokor-batze, soka-tira eta gurpil eroatea. Arauak eta arduren banaketa egin ondoren, jokoak aurrera eramateko beharrezko materiala lortu behar genuen eta ez zen zaila izan, laster lortu genituen, dena prest zegoen. Itxarondako eguna heldu zen, Olinpiar lurraldeetan ohikoa zen bezalako eguraldi bikaina eduki genuen. Garai haietako gizon-emakumezkoen neke eta izerdi patsa nabari zen aurpegietan, baina berdin zitzaigun zeren garrantzitsuena ondo pasatzea zen eta helburua lortu genuen. Orain bukatu zaizkigunez, ekainera arte itxaron beharko dugu 2012 LONDRESEKO JOKU OLINPIKOAK ikusteko, egunen batean agian gu han izango garela amestuz.
2. MAILAKOAK UNIBERTSOA LANTZEN
Nahiz eta uste izan Unibertsoari buruz gauza batzuk bagenekizkiela
oraingoan beste gauza berri asko ikasi ditugu.
Bazenekiten, hainbat gauza ikusi, landu eta ikasi ditugula?
Unibertsoa, espazioa eta bertan mugitzen diren planeta, astro,
satelite,…etb. zer diren eta nolakoak diren ikusi dugu.
Baita astronautak nola
joaten diren
espaziora eta han nola
jaten duten, nola lo
egin behar izaten
duten….
Eta horrez gain, aste
oso bat pasatu dugu
gauetan zerura
begira,
konstelazioak ikusi nahian nahiz eta, aste horretan gau izartsurik ez
egon. Geletako txoko zuriak ere Unibertsoko gauzez jantzirik izan
ditugu.
Asko identifikatu gara gaiarekin, oso gustokoa izan da eta oso
interesgarria iruditu zaigu.
Beraz, aurrerantzean espaziora joateko asmorik norbaitek izan
ezkero eskatu informazioa 2.mailakoei.
Bazenekiten, euskaldun bat joan zela espaziora? Leopold Eiharts,
Miarritzekoa.
Kontu kontari...Motzin 32.
2. 2. 2. 2. MAILAMAILAMAILAMAILA
INAUTERIETAKO MASKARAK Urtero, inauteriak baino lehen, ekintza asko egiten ditugu eskolan. Kalejirarako dantzak prestatuaz aparte deskripzioak eta egitarauak landu ditugu. Hau izan da 3. urtea 1. ziklokoak maskarak egin ditugula tailerretan. Hasteko, 1. eta 2. mailako ikasleak batu ginen musika gelan pantalla handian maskaren irudiak ikusteko eta komentatzeko. Ondoren, ikasle bakoitza joan zen bere tailerrera eta maskara zuri bat hartu ondoren ziriborroa egin genuen
paper batean gero maskara margozteko. Azala margozteko margoak erabili genituen eta apaintzeko material desberdinak: lumak, plastikozko bitxiak, hauts disdiratsuak, ponpoiak eta abar. Oso politak geratu ziren eta argazki batzuk atera ondoren etxera eraman genituen.
Kontu kontari...Motzin 32.
BIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOA
IRTEERA MADARIAGA DORRETXERA
Martxoaren 6an 3. mailako ikasle eta tutoreak Madariaga Dorretxera joan ginen.
Bederatzietan picnika hartu eta autobusera abiatu ginen badaiari ekiteko . Ordubete
pasatxo egin ondoren heldu ginen bertara eta bi monitore gure zain zeuden, bata Koldo
eta bestea Unai. Beraz, bi talde egin genituen eta ibilaldia egiten hasi ginen. Lehenengo
zentroko gela desberdinak ikusi genituen eta bertan aurkitzen zenaren azalpenak
ematen zizkiguten Koldok eta Unaik. Gela hauetako batean munduko bola handi bat ikusi
genuen eta honek argidun puntutxoak zituen Biosferaren Erreserbak non zeuden
adierazten zutenak. Segituan igogailuz ganbarara igo eta teleskopioarekin ingurua ikusi
genuen.
Gero bideo sala batean Biodibertsitate hitzaren definizioak entzun genituen hizkuntza
desberdinetan.
Handik animalien argazkiz betetako kristalezko hormak, zorua eta sabaia zituen gela
batera joan ginen.
Azkenean elikakate desberdinekin
egindako zintzilikailuak eta ur
epeletako arrainak ikusi genituen
barruko bisita bukatzeko.
Bukatu genuenean Urdaibaiko
padurara joan ginen eta azaldu
zigun migrazioan datozen hegaztientzat leku aproposa dela ugaltzeko,
elikatzeko, atsedenaldirako… bertan dagoen landaretza eta fauna egokia delako.
Txabola txiki batean
sartu eta katalejoekin
Urdaibaiko paisaia
ikusten egon ginen.
Padurakoa bukatu
genuenean berriz
Madariaga Dorretxera bueltatu ginen bazkaltzera.
Gela batera sartu eta bazkaldu egin genuen eta postre bezala Asierren eguna ospatzeko
ekarri zizkigun bizkotxo ederrak jan genituen.
Bueltatzeko ordua iritsi zenean Dorretxearen inguruan taldeko argazkiak atera genituen
oroigarri bezala: Ibilaldi polita izan zen eta primeran pasatu genuen.
Laugarren mailako ikasleok Lurraskara joan ginen martxoaren 12tik 14ra. Autobusean pelikula ikusten joan arren batzuk zorabiatuta heldu ginen. Bertan, eguraldia eguzkitsua zegoen eta lekua oso dotorea iruditu zitzaigun. Kanpoko aldean jolas leku handia, bi futbolin eta ziburuak zeuden. Eskubirantz joanda, baserriko abereak zeuden han beherago.
Eraikuntza nagusiak bi solairu zituen, behekoan jantokia, komunak eta tailerrak zeuden; eta goikoan logelak, bainugelak eta terraza. Heldu bezain laster, bi talde egin genituen eta talde horiekin antolatu genituen tailerrak. Gero goiko terrazara joan ginen eta han geletan banatzeko hiru talde osatu genituen. Ondoren jolas tokian jolastu genuen bazkal ordurarte. Bazkal ostean, tailerretan lanean hasi ginen eta
honakoak egin genituen egonaldi guztian zehar: sendabelarren bilketa, eukalipto olioa,
oinatzak lantzea,aztarnak aurkitu eta biltzea, eta, azkenik, abereen zainketa eta pottoka gainean ibiltzea. Bi gauetan, diskotekan, jolas desberdinak eta dantzan egin genuen eta asko dibertitu ginen. Prest gaude berriz ere joateko baina hurrengoan astebeterako!!! Je,je…
MIREN AGUR MEABEREN BISITA
Martxoaren 20an Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren bisita izan genuen 2. zikloko ikasleok. 3. mailakook berak idatzitako “Nola zuzendu andereño gaizto bat” irakurri genuen Gabonetan eta gure galderak erantzutera etorri zen. Hainbeste gauza kontatu zizkigun: liburuak idaztea ez dela erraza, asko pentsatu, irakurri eta idatzi behar dela liburu bat idazteko, burua eta bihotza erabili behar direla… Berak lehenengo paper zaharretan idazten omen du, alde batetik bakarrik erabilita
daudenetan, eta honela, birziklaia ere egiten omen du. Gero, ordenadorera pasatzen du eta gauza batzuk aldatu ere bai momentu horretan, buelta asko ematen dizkio gaiari. Bere gustuko paisaia
udazkenean hondartzak duen itxura da eta janari gustukoenak pizza eta
langostinoak. Kolorea, morea eta
animalia gustukoenak, ume txikiak. Uda partean hondartzara joatea gustatzen zaio idaztera, baina goizean goiz, inor ez dagoenean; euria bada, sukaldeko mahaian idazten du eta horrela hozkailua hurbil dauka eta bisitak egiten dizkio. Zortzi edo bederatzi urterekin ipuinak idazten hasi zen, bere zaintzaileak oparitu zion egunerokoa oso inportantea izan zen berarentzat eta hortik datorkio idazteko zaletasuna. Berari ere txikitan ez zitzaion gustatzen irakurtzea, nahiz eta etxean liburu asko eduki. Adin guztietarako
idazten du: ipuinak, poemak eta nobelak. Sari asko irabazi ditu, baina saririk onena kalean umeak bera ezagutzea izaten omen da. Urte batzutan andereñoa izan zen, baina orain idazlea da; eskoletara joaten denean
pentsatzen du oraindik irakaslea dela eta gustura egoten da. Eskola askotara joaten da gurekin egon zen moduan egotera. Arratsalde hartan Berriatura zihoan. Bere liburu batzuk Gaztelaniara itzulita daude eta baita Braille idazkerara ere, itsuentzat. Ez ditu liburu guztiak argitaletxe berberean argitaratzen eta horrela gustatzen zaio, gainera, argitaletxe desberdinetan
ibiltzea. Ez du egunero idazten, ze gauza gehiago ere egin behar izaten ditu eta liburu bat idaztea lan aztuna omen da eta lasaitasuna behar omen da Hogei bat liburu idatzi ditu eta guztiak daude baten bati dedikatuta. Gu ere oso gustura egon ginen bere kontuak entzuten. Eskerrik asko, Miren Agur!
Hezkidetza hitzak zer esan nahi duen ulertzeko, hainbat tutoretza saio egin ditugu 2. zikloko ikasleok irakasleekin eta baita elkarbizitza
batzordean, eskolako kide guztiekin. Denon arteko elkar lanari esker, esanahia aurkitu diogula esan genezake, edo hurreratu garela behintzat. Beraz, eskolako neska mutil guztiok parekidekotasunean aritu eta errespetua oinarritzat hartuta, denok behar beharrezkoak garela ulertzen dugu, inor ez dela inor
baino gehiago eta denon ekarpenak ontzat hartuta, eskola giro hobeagoa eta aberatsagoa egiten joango garela sinesten dugu.
Datorren ikasturtean ere,
ibilbide berdinean jarraitzeko asmoa daukagu, egunero halako
ekimenak bultzatuaz, eskola komunitate eta herriratze hobeagoa
eraikiko dugulako. Hemen gaituzue, gela batean egindako muralen tailerrean!!
HIRUGARREN ZIKLOAHIRUGARREN ZIKLOAHIRUGARREN ZIKLOAHIRUGARREN ZIKLOA ONDARROAKO UMEAK ZUHAITZAK
LANDATZEN ETA TXORI HABIAK
JARTZEN IBILI ZIREN AURREKOAN
Zaldupe eskolako ikasleak zuhaitzak
landatzera eta txori habiak jartzera joan
ziren irakasle eta udaletxeko jendearen
laguntzaz.
6. mailako ikasleak. Ondarroa
2012ko martxoaren 13an, asteartea,
goizeko 10:00ak aldera, Zaldupe eskolako
ikasleak eskola inguruetara atera ziren
zuhaitzak landatu eta habiak jartzera.
Naturaz gozatuz zuhaitzak nola landatzen
diren ikasteko, fruituak nondik datozen
ohartzeko eta ingurunea zaindu behar dela
konturatzeko asmoz.
Ekintza honetan eskolako txikienek
nagusiagoen laguntza izan zuten. 6.
mailakoak 4 urteko
umeei laguntzera joan
ziren eta 5. mailakoak 5
urteko umeei besteak
beste.
Lehenik eta behin
Zaldupe eskola txikian
dagoen zelaira joan
ziren 4 urteko eta 6.mailako ikasleak eta
bertan sagarrondo bat landatu zuten.
Guztien artean zulo bat egin zuten eta
ondoren gatz mineral batzuk bota zituzten,
sagarrondoa sartu eta lurrarekin estali
zuten. Hori bai, ura ere bota zioten.
Horrela, elkarri lagunduz, lana azkar bukatu
zuten eta habiak jartzera joan ziren.
Habia jartzeko tokia oso hurbil zegoen
baina aldapa handia zuen. Eta bidean
askotan erori ziren arren, denek lortu zuten
tontorrera iristea. Bertan, udaletxeko gizon
batek eskailera baten laguntzaz habia bi
jarri zituen. Bat zuhaitz baten puntan eta
bestea alboko zuhaitzaren erdialdean.
Bukatutakoan guztiak oso pozik azaldu
ziren, eta “errepikatzeko moduko ekintza”
izan zela esan zuten.
ANTZERKIAK
ZALDUPEN
Hurrengo ostegunean, martxoaren 22an,
Zaldupe eskolako hirugarren zikloko
neska-mutilak antzerkiak antzeztuko
dituzte eskolako beste ikasle guztientzat.
6. mailako ikasleak. Ondarroa
Zaldupe eskolako hirugarren zikloko
ikasleak lan eta lan ari dira hurrengo
asteko antzerkiak direla eta. Aspaldikitik
dabiltza antzerkirako prestaketekin,
lehenego eta behin bakoitzak ipuin bat
asmatu, gero taldeka ipuin guztien artetik
bat aukeratu eta antzerkira moldatu,
pertsonaiak banatu, dekoratuak
margotu,...
Guztiek ekintza honen berri izateko,
kartel batzuk jarriko dituzte eskola osotik,
eta hauetan, antzerkiei buruzko
informazioa emago dute (noiz izango
den, non izango den, nortzuk diren
antzerki bakoitzeko partehartzaileak...).
Ikasle nagusienak lan honekin lortu nahi
dutena, txikiak entretenitu eta beraiek
ondo pasatzea da. Beraz, asmo horrekin
pozik dabiltza prestaketa lanekin eta
dena ondo aterako zaiela uste dute.
Kontu kontari...Motzin 32.
Igor StravinskyrenPulccinela 2012ko urtarrilaren 26an Bilbora joan ziren eskolako hirugarren zikloko ikasleak kontzertu bat ikustera, Juan
Crisostomo Arriaga kontzerbatoriora, hain zuzen ere. Kontzertuko musika Igor Stravinsky-k egindakoa zen. Kontzertuan musika jotzeaz gain istorio bat ere kontatu zieten. Hauxe zen istorioa: “Antzina, Napolen, gizon bat bizi zen Pulcinella deitzen zena. Pulcinella oso itsusia zen, ematen zuen sudurrera adreilu bat erori zitzaiola, hain zuen sudur okerra. Baina, Pulcinella oso ona, alaia eta maitagarria zen, gainera, oso trebea zen bibolina jotzen eta dantzari ezin hobea, horregatik herriko neska guztiak berarekin zeuden maiteminduta. Pulcinella bere emazte Pimpinelarekin bizi zen. Egun batean Rosetta eta Prudenza, herriko neskarik ederrenak, Pulcinellarengana joan ziren eurekin dantzan egiteko eskatzera eta Pulcinellak hala egin zuen. Bitartean Rosetta eta Prudenzaren mutilagunek, Florindok eta
Furbok, dena ikusi zuten eta jeloskor jarri ziren. Azkenik, pentsatu zuten Pulcinella hiltzea. Hiltzen saiatu ziren baina ez zuten lortu eta Pulcinellak hori ospatzeko bere emaztea plazan dantzan egitera gonbidatu zuen. Plazan Pulcinellak neska guztiekin aritu zen dantzan eta Pimpinela haserre irten zen plazatik. Bitartean, gizonak, Florindo eta Furbo, neska mozorrotu ziren eta oraingoan bai, Pulcinella hil egin zuten, edo hori pentsatu zuten, ze orduan mago bat agertu zen eta Pulcinella berpiztu zuen. Zeren gizonek hil zutena panpina bat besterik ez zen eta magoa Pulcinella.” Hau izan zen kontalari batek kontatu zuen istorioa, bitartean, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikariek tresna ezberdinekin musika jotzen zuten. Kontzertua amaitu zenean bazkaldu eta Ondarroara itzuli ziren ikasleak esperientzia aberasgarria bizi izan ondoren.
Urtez urte Azterkosta eta Ibaialde proiektuetan saridunak gertatu dira gure eskolako ikasle batzuk. Aurtengoa honako hau izan da:
• Azterkostan: Bigarren kategorian (Ipuina) irabazlea : ITZIAR LIZARZABURU Eskola komunitate osoaren izenean ZORIONAK ekitaldi hauetan parte hartzen duzuen ikasle guzti guztioi.
ONDO PASA OPORRAK!!!!!!
Kontu kontari...Motzin 32.