LARREA
description
Transcript of LARREA
LARREA
ETA IBAIADARRAK
LARREA
Zornotzatik igarotzen den ibaia dugu.
LARREA IBAIZABALEN deskripzioa
Kokapena: Bizkaia
Luzera: 63Km
Arroa: 416Km
Emaria: 18 m3/s
Iturburua: Arrazola
Bokalea: Bizkaiko golkoa
Ibaizabal ibaia Durango aldetik igaro eta Nerbioi ibaiarekin batuta Bizkaiko sistema hidrografikorik zabalena sortzen duen ibaia da. 416 km2-ko arroa betetzen du Nerbioi ibaiarekin batzen den arteko arroa barne hartu gabe.
LARREA
Ibaizabal ibaia sortzerakoan hainbat erreka ezberdinek hartzen dute parte. Jatorriz, Zumelegi izena duen ibaia da, Elorrio inguruko errekak elkartzean sortua. Atxondora heltzean Arrazola erreka biltzen zaio (Anboton jaiotzen dena (1.296m) eta Ibaizabal izena hartzen du. Abadinon Atxarte eta Oiz (1.026 m) eta Mañazar menditik jeisten diren hainbat errekek sorturiko Zaldu ibaia gehitzen zaizkio. Iurretan Mañaria erreka, Zornotzan Garaitondo , Lemoan Arratia , Basaurin Nerbioi , Bilbon Kadagua, Getxon Gobela eta Erandion Asua ibaia elkartzen zaizkio harik eta, itsasoratzen den arte. Ibai izaten jarraitzen du Bilboko Abusurarte, eta bertan itsasadar bihurtzen da.
Kokapena
LARREA
Ezkerretik
Mañaria erreka:Bizkaiko hegoaldean dagoen ibaia da , Durangaldean kokatutakoa eta Ibaizabalen ibaiadarra dena . Eskuagatxeko mendilerroaren oinetan, Mañariko udalerrian hain zuzen, sortu ondoren, Izurtzara abiatzen da iparralderantz , eta Durango zeharkatu ondoren Ibaizabalen amaitzen du bere ibilbidea .
Arratia ibaia: 25 kilometroko luzera duen ibaia da. Ibaizabal ibaiak jasotzen duen emailerik garrantzitsuena. Gorbeian du iturburua eta Zeanurin Undurragako urtegia aurkitzen du . Urtegi honetan ez da ibai honen ura bakarrik jasotzen , baizik eta Zadorrako urtegietatik etorritako ura ere metatzen da. Ibaizabalera iritsi aurretik Indusi erreka jasotzen du.
LARREA
LARREA
Indusi erreka:Dima inguruko erreka ezberdinetako ura jasotzen duen erreka da , eskuinaldetik Arratia ibaiaren ibaiadarra dena Altungane(765 m) eta Saibigain (943 m) mendietan jaioa , 15 kilometro inguru egin ondoren , Igorren Arratia ibaira isurtzen ditu bere urak , eta honek aldi berean Ibaizabal ibaira .
LARREA
Kadagua ibaia: Burgoseko Mena Haranan sortzen da, eta hortik Enkarterri eskualdean barrena doa . Balmaseda , Zalla, Güeñes eta Alonsotegi udalerriak zeharkatu ondoren Ibaizabalen amaitzen da , Burtzeña (Barakaldo) eta Zorrotza (Bilbo) auzoen artean . Kadagua ibaia berez Barakaldo eta Bilboko udalerrien arteko muga da. Ibaiaren azkenengo zatiak , itsasoaren eragina jasotzen du
LARREA
Nerbioi ibaia: Santiagoko pagadian jaiotzen da, Urduñako mendien goialdean. Guztira 50 km-ko ibilbidea du. Bere izena Nerva izan zen, erromatar jainkoaren omenezkoa da. 530 km2-ko arro hidrografikoa du. Arro honen hegoaldean Gilarte mendatea dago (850 metrokoa).
LARREA
Eskuinetik
Oromiño erreka: Zornotzako udalerriaren ekialdean dagoen erreka da. Oiz mendian jaiotzen da, eta Muxikako lurrak zeharkatu ondoren, Oromiño auzotik igarotzen da eta Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak Iurreta eta Zornotza arteko mugan.
LARREA
Gobela ibaia: Barrikan jaio eta Leioan Ibaizabaleko itsasadarrari urak ematen dizkion ibaia da . Guztira 9 km.ko ibilbidea du . Ibaia Barrikan dagoen Ganes mendian jaiotzen da . Bertan Genebarri erreka izena hartzen du . Sopelan dagoela Lemosas erreka eta Saitu errekako urak hartzen ditu .Getxon Martiartu erreka eta Bolue erreka jasotzen ditu . Azkeneko hau jasotzen duen lekuan Bolueko fadura sortzen da .Azkenik Leioan Udondo erreka jasotzen du eta ondoren Ibaizabaleko itsasadarrean bukatzen da . Kutsadura handiko erreka da , hainbat industria dituelako inguruan eta biztanleria handiko guneak zeharkatzen dituelako .
LARREA
Asua ibaia: Ibaizabal itsasadarraren adarra da . Asua ibaiaren arroa Bizkaiko arrorik zabalenetarikoa da , eta 74 kilometro koadro ditu gutxi gorabehera. Asua ibaiaren iturburua Ganguren mendilerroan (400 metro) dago , Lezamatik hurbil , eta Ibaizabalera isurtzen du. Asuak 15 kilometroko ibilbidea egiten du Lezamatik Lutxanaraino (Erandio), eta herri hauek zeharkatzen ditu : Zamudio,Derio , Loiu (Larrondo), Sondika eta Erandio (Asua). Asua auzotik aurrera ibaia itsasadar bihurtzen da . Antzina portu txiki bat egon zen Asuan bertan . Asua ibaiak hainbat errekatxotik jasotzen du ura .
LARREA
Garaitondo ibaia: Bizkargi mendian jaiotzen da, eta Zornotza herrira heldu arte landa eta baserri artean igarotzen da.
Eskola ondotik pasatzen den erreka dugu. Azken urteotan urtero garbitzen da eta orain dela urte pare bat zabaldu zuten, herria uholdeetatik babesteko.
LARREA
Orain dela urte batzuk, ibai aldamen guztia plastikozko edalontzi, lata, plastikozko poltsa, gurpil... hau da, zikinkeriaz beteta zegoen. Ibaia hasten zenean, ibaiak ezin izaten zuen ur guztia jasan, eta ibaiaren ertzeko herriak uholde ugari izaten zituzten. Orain berriz, ibaia nahiko garbi doa eta bizitza sortzen ari da.
LARREA
Ibaizabalen aurkitu ahal ditugun animali eta landareetako batzuk hauek dira: Ahateak, karpak, karramarroak, lertxunak, igelak, algak, arteak, haltzak
LARREA
Ibaiaren zainketan alderdi askok hartzen dute parte, eta atal garrantzitsua araztegiak dira. Zornotzan bi ditugu; bat Astepen, hemen herri, lantegi edo baserrietatik datozen ur zikinak tratatzen dira. Ur hori garbitu eta gero, berriro ibaira botatzen da.
Bestea Urritxen, eta hemen etxeetara heltzen zaigun ura tratatzen da
LARREA
Aurretratamenduaurretratamendua:Eragiketa fisikoak eta mekanikoak dira eta horien bidez nahi izaten da ur zikinetik ahalik eta materia gehien bereiztea, beraien tamai-nagatik ondorengo tratamendue-tan arazoak eragin ditzaketen materiak hain zuzen. Aurretratamenduko eragiketen bidez, gehien ikusten eta molestatzen duen kutsaduraren parte bat eliminatu egiten da (solido lodiak, harea, koipea...).
LARREA
Lehen mailako tratamenduaLehen mailako tratamendua: Helburu nagusia da ur zikinen gainean dauden solidoak gutxitzea. Solido horietako batzuk materia organikoak direnez, oxigeno eskaera murrizten da. Prozesu hori lehen mailako dekantagailuetan egiten da normalean. Horietan, banaketa grabitatearen ondorioz gertatzen da.
LARREA
Tratamendu biologikoaTratamendu biologikoa: Tratamendu biologikoaren xedea, materia organikoa eta oinarrizko elikagaiak mikroorganismoen bidez, degradatzea da. Batez ere materia organi-koaren edukia murrizten da, eta instalazio askotan, elikagaiak bereziki nitroge-noa eta fosforoa izaten dira.
LARREA
Ibaira edo itsasora isurtzeaIbaira edo itsasora isurtzea:
Aipatutako garbiketak egin ondoren, ur hauek beste tanke batzuetara doaz, han dekantazio sistema erabiliz, oraindik uretan egon ahal diren organismoak, beheko alderdira joaten dira eta goian ur garbia geratzen da.
Ur araztuak ibaira isurtzen dira.
LARREA
Urritxeko araztegira datorren ura Oromiñotik dator; bide luze bat egiten duenez, lehenengo garbitu egin behar da, etxeetara heltzen den ura kaltegarria izan ez dezan.
Horretarako prozesu ugari pasatzen ditu.
LARREA
Sedimentazioa eta dekantazioaSedimentazioa eta dekantazioa:: Oxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio. Ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da, dekantazio fasean dituen solido organikoen nahiz ez-organikoen banaketa errazteko.
OxidazioaOxidazioa:Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa
LARREA
Iragazketa:Iragazketa: Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Iragazketa silize hareaz osatutako material baten gainean egiten da. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke.
Fluorazioa:Fluorazioa: Fluorra disolbatzen da, haurren txantxarra prebenitzeko.
LARREA
Desinfekzioa:Desinfekzioa:Ura desinfektatzeko kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira,. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira.Uraren garbiketa prozesuak 3 edo 4 egun irauten ditu.
LARREA