Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan...

8
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1.544 zk. www.getxo.eus Maiatzak 2 >> Maiatzak 12 2019 / Nabarmentzekoak > Fadurako bulegoa arratsaldez irekiko da urtean eskaera handien dagoen aldietan (2. or.) > 5. Kanta Getxo Abesbatzen erakustaldia (3. or.) > “Txomin & Txistuman Deskontzertuan” Muxikebarriko Arrigunaga aretoan (3. or.) Kontzertua. Hilak 2, osteguna, 19:30ean, Takeshi Tezuka (gitarra) eta Yoko Takaki (pianoa), Areeta Muxikebarriko Areeta aretoan. Sarrera librea edukiera bete arte. Umeen dantzaldia. Hilak 4, larunbata, Agurra, Beti Jai-Alai, Itxartu, Txikiak eta Itxas Argia taldeko dantzariekin. 17:15ean kalejira Malakatetik eta 17:45ean dantzaldia frontoiko aparkalekuan. Afrika Bibang abeslari getxotarrak eta Esne Beltzak, euskal musikaren talde ospetsuenetakoak, kontzertua eskai- niko dute larunbatean, maiatzaren 4an, 21:00etan, Ereaga hondartzako aparkalekuan. Sarrera dohainik izan- go da. Afrika Bibang-ek apustua egin du soul genero berria euskal musikara zabaltzeko. Agertokian bere abes- ti berrienak eskainiko dizkigu, bere rhythm&blues, elektronikaren oina- rria eta hip-hop pixka bat. Bere zuze- neko kontzertuetan Afrikak badu ba- teria, baxua, teklatua, koruak, saxoa eta raggamufin man baten laguntza. Esne Beltzak, bere aldetik, bere zaz- pigarren eta azken diskoa hurbilduko digu, Ni (2018), 5Gora bere zigiluan argitaratua. Disko mestizoa da, ha- mar abestiz osatua eta bertan nahas- ten dira reggae, rock, hip hop eta euskal erritmoak; ezin dira ahaztu bere letrak, kutsu soziala duten letrak eta poesiaz beterikoak. Mark Dasousa ekoizlearekin grabatu dute diskoa eta dubstep eta elektronikara zabaltzen diren dantzarako erritmoak eskain- tzen dituzte, baita zenbait bertsio, ko- laborazio anitzak eta pertsona transge- neroei buruzko mezu libertarioa ere. Trafiko aldaketak Kontzertua egingo dela eta, larunba- tean, maiatzak 4, goizeko 07:00etatik igandeko 09:00ak arte Portu Zaharre- ko aparkalekua itxita egongo da. Gai- nera, larunbatean, 17:00etatik aurrera, trafikoa moztuko da Igeretxe ondoko biribilgunetik. Afrika Bibang eta Esne Beltzaren kontzertua Ereagan Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Iturria: Barne Ministerioa EAJ/PNVk irabazi ditu Hauteskunde Orokorrak Getxon Partaidetza 2019 2016 %79,05 %72,63 49.055 Getxo estatuko seigarren hiri garbiena da, OCUren txosten baten arabera (5. or.) 2019 2016 HAUTAGAITZAK BOTOAK EHUNEKOA BOTOAK EHUNEKOA HAUTAGAITZAK EAJ-PNV 17.981 %36,82 13.647 %30,06 EAJ-PNV PP 7.464 %15,28 11.152 %24,56 PP PSE-EE (PSOE) 6.886 %14,10 4.130 %9,10 PSE-EE (PSOE) PODEMOS-IU-EQUO BERDEAK 5.898 %12,08 9.408 %20,72 PODEMOS-IU-EQUO BERDEAK EH Bildu 5.221 %10,69 3.857 %8,50 EH Bildu Cs 2.484 %5,09 2.328 %5,13 Cs VOX 1.898 %3,89 64 %0,14 VOX PACMA 399 %0,82 283 %0,62 PACMA RECORTES CERO-GV 90 %0,18 66 %0,15 RECORTES CERO-GV PUM+J 82 %0,17 - - PCTE/ELAK 46 %0,09 - - SOLIDARIA 18 %0,04 - - - - 81 %0,18 EB-AZ - - 65 %0,14 UPyD - - 31 %0,07 PCPE KONGRESURAKO BEHIN BEHINEKO EMAITZAK 2019 2016 %36,82 %30,06 %15,28 %24,56 %12,08 %20,72 %10,69 %8,50 %5,09 %5,13 %5,19 %1,30 %14,10 %9,10

Transcript of Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan...

Page 1: Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz: •012 telefonoa,

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.544 zk. www.getxo.eus

Maiatzak 2 >> Maiatzak 12

2019

/ Nabarmentzekoak> Fadurako bulegoa arratsaldez irekiko da

urtean eskaera handien dagoen aldietan (2. or.)

> 5. Kanta Getxo Abesbatzen erakustaldia (3. or.)> “Txomin & Txistuman Deskontzertuan”

Muxikebarriko Arrigunaga aretoan (3. or.)

Kontzertua. Hilak 2, osteguna, 19:30ean, Takeshi Tezuka (gitarra) eta Yoko Takaki (pianoa), Areeta Muxikebarriko Areeta aretoan. Sarrera librea edukiera bete arte.

Umeen dantzaldia. Hilak 4, larunbata, Agurra, Beti Jai-Alai, Itxartu, Txikiak eta Itxas Argia taldeko dantzariekin. 17:15ean kalejira Malakatetik eta 17:45ean dantzaldia frontoiko aparkalekuan.

Afrika Bibang abeslari getxotarrak eta Esne Beltzak, euskal musikaren talde ospetsuenetakoak, kontzertua eskai-niko dute larunbatean, maiatzaren 4an, 21:00etan, Ereaga hondartzako aparkalekuan. Sarrera dohainik izan-go da.Afrika Bibang-ek apustua egin du soul genero berria euskal musikara zabaltzeko. Agertokian bere abes-

ti berrienak eskainiko dizkigu, bere rhythm&blues, elektronikaren oina-rria eta hip-hop pixka bat. Bere zuze-neko kontzertuetan Afrikak badu ba-teria, baxua, teklatua, koruak, saxoa eta raggamufin man baten laguntza.Esne Beltzak, bere aldetik, bere zaz-pigarren eta azken diskoa hurbilduko digu, Ni (2018), 5Gora bere zigiluan argitaratua. Disko mestizoa da, ha-

mar abestiz osatua eta bertan nahas-ten dira reggae, rock, hip hop eta euskal erritmoak; ezin dira ahaztu bere letrak, kutsu soziala duten letrak eta poesiaz beterikoak. Mark Dasousa ekoizlearekin grabatu dute diskoa eta dubstep eta elektronikara zabaltzen diren dantzarako erritmoak eskain-tzen dituzte, baita zenbait bertsio, ko-laborazio anitzak eta pertsona transge-

neroei buruzko mezu libertarioa ere.

Trafiko aldaketakKontzertua egingo dela eta, larunba-tean, maiatzak 4, goizeko 07:00etatik igandeko 09:00ak arte Portu Zaharre-ko aparkalekua itxita egongo da. Gai-nera, larunbatean, 17:00etatik aurrera, trafikoa moztuko da Igeretxe ondoko biribilgunetik.

Afrika Bibang eta Esne Beltzaren kontzertua EreaganLarunbatean, maiatzak 4, 21:00etan

Iturria: Barne Ministerioa

EAJ/PNVk irabazi ditu Hauteskunde Orokorrak Getxon

Partaidetza

2019 2016%79,05 %72,6349.055

Getxo estatuko seigarren hiri garbiena da, OCUren txosten baten arabera (5. or.)

2019 2016

HAUtAGAitzAK BOtOAK EHUNEKOA BOtOAK EHUNEKOA HAUtAGAitzAK

EAJ-PNV 17.981 %36,82 13.647 %30,06 EAJ-PNV

PP 7.464 %15,28 11.152 %24,56 PP

PSE-EE (PSOE) 6.886 %14,10 4.130 %9,10 PSE-EE (PSOE)

PODEMOS-IU-EQUO BERDEAK 5.898 %12,08 9.408 %20,72 PODEMOS-IU-EQUO BERDEAK

EH Bildu 5.221 %10,69 3.857 %8,50 EH Bildu

Cs 2.484 %5,09 2.328 %5,13 Cs

VOX 1.898 %3,89 64 %0,14 VOX

PACMA 399 %0,82 283 %0,62 PACMA

RECORTES CERO-GV 90 %0,18 66 %0,15 RECORTES CERO-GV

PUM+J 82 %0,17 - -

PCTE/ELAK 46 %0,09 - -

SOLIDARIA 18 %0,04 - -

- - 81 %0,18 EB-AZ

- - 65 %0,14 UPyD

- - 31 %0,07 PCPE

KonGrEsurAKo BEHIn BEHInEKo EMAITZAK

2019 2016

%36,82 %30,06

%15,28 %24,56

%12,08 %20,72

%10,69 %8,50

%5,09 %5,13

%5,19 %1,30

%14,10 %9,10

Page 2: Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz: •012 telefonoa,

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

LANPOLtSA SALEROSKEtAGALDUtAKOAK

- Salgai takiloi zuria etxeko edozein bazterrerako egokia.

Fadurako bulegoa arratsaldez irekiko da urtean eskaera handien dagoen aldietan

Udalean lizitazio elektronikoa erabat martxan dago

Herritarren partaidetzaz esperientziak

Getxoko HHiren hezkuntza-eskaintza

Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Ikastetxearen Getxoko Elkargoak 2019-2020 ikasturterako pres-tatu duen hezkuntza-eskaintza eman du ezagutze-ra. Andra Mariko Puerto de Orduña kaleko 18.ean dago zentroa. Irakaskuntza arautuaren atalaren barruan, has-tapen ikastaroak -Lehen Hezkuntza- eta DBHG -Bigarren Hezkuntzako Graduatua- lortzeko ikas-taroak eskainiko dira. Irakaskuntza ez-arautuaren eskaintzari dagokionez, gaztelania ikasteko ikas-taroak –ELE 1 eta 2- izango dira atzerritarrentzat, baita ingeleskoak eta euskarazkoak –hastapen mai-la-. Eskolak goiz eta arratsaldeko txandetan eman-go dira. Interesdunek HHI zentrora jo dezakete informa-zio eske, 94 430 05 14 telefonora deitu, [email protected] posta elektronikora idatzi edo https://cepaleioahhi.weebly.com/getxo1.html orrialdea bisitatu. Matrikula egiteko epealdia ekai-nean hasi eta iraila osora arte zabalduko da.

Datorren asteartean, maiatzak 7, 18:00etan, mahai-inguru bat egingo da Villamonteko Kultur Etxean bertako eta Europako herritarren parte-hartzeari buruzko esperientzien gainean, administrazioak eta herritarrek beraiek bultzatutakoak. Ekitaldia eCivis eta Eurgetxo elkarteek antolatu dute, eta Europaren Egunaren barruan sartuta dago; Getxon bosgarren ekitaldia izango du.Mahai-inguruan, sarrera dohainik dela, honako hauek parte hartuko dute: Koldobike Uriarte, Eus-ko Jaurlaritzaren Gobernu Onaren berrikuntza pu-blikorako proiektuen arduraduna; Aitor Urresti, industria-ingeniaria eta UPV/EHUko irakaslea; Ane Abarrategi, Tipigara erakundearen ardura-duna eta parte-hartze bidezko prozesuetan aditua; eta Eugenio Díaz Llabata, Europar Parlamentuak Espainian duen Bulegokoa. Informazioa eta izene-mateak: [email protected], tel.: 620 237 036, https://agoraeuropa2019.eventbrite.es eta www.ecivis.eus/diaeuropa2019.

MAiAtzAK 2 OStEGUNA Kontzertua. Japoniako Takeshi Tezuka (gitarrista) eta Yoko Taka-ki (pianista), 19:30ean, Muxike-barriko Areeta aretoan. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Getxon zuzenean. 20:00etan, The Erizos (rocka), Algortako The Piper´s Irish Puben.

MAiAtzAK 3 OStiRALA Kontzertua. 18:30ean, Muxike-barriko Areeta aretoan, Gijóngo kontserbatorioko ikasleen es-kutik. Sarrera librea eserlekuak bete arte.Erakusketa. Algortako Torrene aretoan, Euskal Akuarelarien Elkartearen urmargoak. Hilaren 26ra arte.Erakusketa. Algortako Kultur Etxean, itsasontzi-maketak, Ale-jandro Salcedoren eskutik. Hila-ren 25era arte.Cinema Paradiso. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, azpitituludun jatorriz-ko bertsioan, “Manbiki Kazoku” (“Familiako auzi bat”), Hirokazu Koreedaren filma eta foruma. Hizk.: japoniera. 12 urtetik gora-koentzat. 3,50€.

MAiAtzAK 4 LARUNBAtA Reggae-Ska-Hip Hop kon-tzertua. Ereagako hondartzan, 21:00etan, Afrika (hasierako taldea) + Esne Beltza. Sarrera dohainik.Dantza plaza. 2018/19 denbo-raldiaren amaiera. Romoko San-ta Eugenia plazan, 19:00etan, Euskal Dantzak bertoko taldeen eskutik. Oraingoan, Zasi Eskola da antolatzailea. 5. Kanta Getxo. 19:00etan, Al-gortako Tourseko San Martin eli-zan: Kantauri Abesbatza (Urruña, Lapurdi), Samaniego Abesbatza (Araba) eta Eskuz Esku Abesba-tza (Getxo). Umeen dantzaldia Agurra, Beti Jai-Alai, Itxartu, Txikiak eta Itxas Argia taldeko dantzarie-kin. 17:15ean kalejira Malakate parkean hasita eta 17:45ean dantzaldia frontoiko aparkale-kuan. Antzerkia. 20:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, “Muertos de la risa”, Itxartu Antzerki Taldearekin. 5€. ingurumen Aretoa. 10:00-14:00. Familientzako tailerra: Fruta broxetak. Tel.: 688 88 35 96 http://www.ingurumenaretoage-txo.eus/?lang=eu

MAiAtzAK 5 iGANDEA Haur kontzertua. Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, 18:00etan, kontzertu didaktikoa: “Txomin & Txistuman deskontzertuan”. Euskaraz. Familia osoarentzat. Sarrera: 5€.ingurumen Aretoa. Txiki taile-rrak: “Egin ezazu zure sumen-dia”. 10:30etik 13:30era. Tel.: 688 88 35 96. http://www.inguru-menaretoagetxo.eus/?lang=eu Kurtzero-estropadak (Orza), Kirol Portuan.

MAiAtzAK 7 AStEARtEA Liburu-aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Rosa Arcosen “Las mascotas de los otros”.

MAiAtzAK 8 AStEAzKENAEkitaldi musikala. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 19:00etan, “Brahms”, Impromp-turen emanaldia. Sarrera: 5€ (ikastetxeko ikasleentzat 3€).Hitzaldia. Algortako Kultur Etxean (Villamonte), 18:30ean, “Pensiones públicas frente a las pensiones privadas”, Juanen Elua hizlari, COESPE eta Bizkai-ko Pentsiodunen Mugimenduko kidea. Antolatzaile: Getxoko Pen-tsiodunen Plataforma.

MAiAtzAK 9 OStEGUNA Getxon zuzenean. 20:00etan, “Kanrow” (pop-rocka), Algortako The Piper´s Irish Puben.Mugabarik. Norbanakoen tre-batze eta garapenerako Elkar-tea. Pinturari buruzko triptikoa. Hitzaldia: “Kirchner-Expresionis-ta”. Hizlaria: Emilio Melón Or-tega (Arte Ederretan aditua), 19:30ean, Villamonteko Kultur Etxean. Gizatiar. Romo-Areetako Ema-kumeen elkarte sozio-kulturala. Poesia emanaldia. 18:15ean, Romoko San José parrokiako ekitaldi-aretoan.

MAiAtzAK 10 OStiRALA Kontularien Kluba. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, ipuin-kontalaria izan edo entzun nahi duten nagusiez osatutako kluba-ren saioa. Gaiaren irudia: liburu-tegien Facebookean apirilaren 15az geroztik.Cinema Paradiso. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, azpitituludun jatorriz-ko bertsioan, “Bamui haebyeone-seo honja” (“Hondartzan baka-rrik, gauez”), Hong Sang-sooren filma eta foruma. Hizk: koreera. Adin guztientzat. 3,50€.

MAiAtzAK 11 LARUNBAtA Haur kontzertua. Muxikebarriko Areeta aretoan, 19:30ean, Gin-tonic taldearen azken diskoaren aurkezpena. Sarrera gonbidape-narekin.Ekitaldi musikala. “Gospe-leando I”, 20:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Sarrera: 5€ (3€ zentroko ikas-leentzat).XXVi. Herrien Jaialdia. 21:00etan, Andra Mariko fron-toian, Grupo de danzas Magis-terio (Albacete) eta Itxas Argia Dantza Taldearen emanaldia. Getxoko Herri Kirol Taldearen la-guntzarekin. ingurumen Aretoa. Hegazti Mi-gratzaileen Munduko Eguna. 10:30-13:30. “Bolueko esplora-tzaileak” saio berezia (gidatua). Hezeguneko hegaztiak. Tel.: 688 88 35 96 http://www.ingurumena-retoagetxo.eus/?lang=eu

MAiAtzAK 12 iGANDEA Antzerkia. Romo Kultur Etxean, 19:00etan, “Desesperadas” an-tzezlana, Aztiak talderarekin. 13. “Emakumeak eszenan” zirkui-tuan. Sarrera: 3€.ingurumen Aretoa. Hegazti Mi-gratzaileen Munduko Eguna. Txiki tailerrak: “Txorientzako jan-lekuak”. 10:30etik 13:30era. Tel.: 688 88 35 96 eta http://www.ingu-rumenaretoagetxo.eus/?lang=eu

Fadurako jendearentzako arreta bulegoa arratsaldez irekiko da ur-tean herritarren eskaera handien dagoen denboraldietan. Hain zu-zen ere, eskaera handiagoa izaten da urtearen hasiera aldera abona-mendu-txartela izapidetzerakoan eta udako eta garaiko kirol-ikas-taroetan izena emateko egunetan. Beraz, aste honetako astelehe-netik maiatzaren 17ra bitartean, Fadurako bulegoa 8:00etatik 19:30era irekiko da. Aste horietan udako ikastaroetan izena emate-ko epea irekita egongo da. Ha-

laber, herritarren premiei eran-tzuteko ordutegia luzatuko da ekainaren 10etik 25era eta iraila-ren 2tik 20ra, hurrengo denboral-diko ikastaroetan izena emateko bi epealdiei erantzuteko. Era berean, datorren urteko ur-tarrilaren hasiera aldera, arra-tsaldetan lan egingo da hainbat astetan, alta eta bajen eskaerak bizkortasunez izapidetu ahal iza-teko. Fadurako ordutegiaren luzape-na gehituko zaio Getxo Kirola-kek Gobelako kiroldegian goi-

zez ematen duenari (8:00etatik 14:15era) eta bere web orrialdea-ren bitartez eskaintzen duen on-line izapide-zerbitzuari. Bertan, kirol-instalazioak erreserbatu ahal izateaz gain, kirol-ikastaroe-tan alta eta baja ere eman daiteke eguneko edozein ordutan. Ho-rretarako, Faduran edo Gobelan, sartzeko pasa-hitz pertsonali-zatua eskatu besterik ez da egin behar. Abonatuen arretarako telefo-noak: 944 308 070 (Fadura) eta 944 045 151 (Gobela).

Udalean lizitazio elektronikoa erabat martxan dago. Baliabi-de hau erabiltzeak esan nahi du interesa duten lizitatzaile guztiek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituz-tela beren eskaintzak (eta sina-tuta ziurtagiri elektronikoaren bitartez). Ez da paperezko for-matuko eskaintzarik onartuko, lizitazioa arautzen duten ple-guetan berariaz adierazitako salbuespenen kasuan izan ezik.Horretarako Eusko Jaurlaritzak duen tresna ezagutzen ez bada, jarraian adierazitako webgu-neak dakarren informazioa ira-kurtzeko gonbita egiten dizu-

gu: http://www.contratacion.euskadi .eus/w32-home/eu Bertan aurkitu ahal izango di-tuzu, besteak beste, prestakun-tza-ekintzei buruzko informa-zioa, jaisteko dokumentazioa eta ohiko galderak.Eusko Jaurlaritzak doako pres-takuntza-ikastaroak antolatzen ditu aldizka, interesa duten pertsonentzat.Horrez gain, hainbat dokumen-tu ere jaits daitezke (formazio ekintzak / eskuliburuak… ata-lean), baita Lizitazio Elektroni-koko Aplikazioaren erabiltzai-learentzako eskuliburua ere.Erabiltzaileei arreta emateko

telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz:• 012 telefonoa, Euskal Auto-nomia Erkidegotik egindako deietarako.• 945 01 80 00 telefonoa, estatu-ko beste leku batzuetatik egin-dako deietarako.• Interneteko helbidea: www.euskadi.eus • Posta elektronikoko helbi-dea: [email protected] • KONTRATAZIO ARLOKO ERABILTZAILEAREN LA-GUNTZA-ZENTROA: 945 01 62 98

Tel.: 94 430 05 37 eta 696 13 80 69.

- Salgai hainbat lanpara-mode-lo. Tel.: 94 430 05 37 eta 696 13 80 69.

- Bizikleta estatikoa salgai, Reebok markakoa. 200€. Tel.: 688 61 85 04.

Page 3: Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz: •012 telefonoa,

5. Kanta Getxo Abesbatzen erakustaldia

“txomin & txistuman Deskontzertuan” Muxikebarriko Arrigunaga aretoan

Dantza Plazaren 2018/19ko denboraldiaren amaiera

Larunbatean, hilak 4, 19:00etan, 5. Kanta Getxo Nazioarteko Abesba-tzen erakustaldia izango da Algor-tako Tourseko San Martin elizan, Lapurdiko Urruñako Kantauri Abesbatzaren, Arabako Samaniego Abesbatzaren eta Getxoko Eskuz Esku Abesbatzaren eskutik. Kantauri Abesbatza 2011n sor-tu zen eta 30 bat ahotsek osatzen dute. Taldeak errepertorio anitza du, melodia sakro, herrikoi eta tra-dizionalekin, egungo gaiekin eta euskal konpositorek abesbatzaren-tzat egindako obrekin batera. Abes-batzak kontzertu ugari eskaini ditu

Euskal Herrian eta Frantzian. Samaniego abesbatza 1977an jaio zen Antton Leteren eskutik. Gaur egun, 40 partaide ditu, Nagore Alangua musikariaren zuzendari-tzapean. Urte hauetan zehar taldeak garai eta estilo guztietako obrak sartu ditu bere errepertorioan, Gre-goriano kantetatik XX. mendeko musikaraino, alor sinfonikoko kon-posizioak ere sartuz. Era berean, folklorea, bereziki Euskal Herrikoa, lantzen du abesbatzak interes be-reziarekin. Kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian, Frantzian, Bel-gikan, Suitzan, Italian, Portugalen,

Alemanian eta Hungarian, eta, aldi berean, grabazio ugaritan ere hartu du parte abesbatzak. Eskuz Esku Abesbatza pertsona nagusien ahots zurien abesbatza da, 2.000. urtean jaioa. 45 emaku-mek osatzen dute, guztiak musika koralaren jarraitzaile sutsuak. Ha-sieratik Mª Asun Yanguas izan da zuzendaria, 2019ko Aixe saria bere ibilbide artistiko eta profesionala-gatik. Taldea Bizkaiko Abesbatzen Federazioko kidea da 2002az geroz-tik, eta horrekin Euskal Herriko eta estatuko hainbat lehiaketetan hartu du parte.

Datorren igandean, maiatzak 5, Txo-min & Txistuman Deskontzertuan an-tzerki formatuko kontzertu didakti-koa izango da Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zen-troan. Euskaraz, eta haurrentzat eta familientzat izango da errezitaldi xelebre eta dibertigarria, 18:00etatik aurrera. Sarreraren prezioa 5€-koa izango da.

LaburpenaTxomin txistu hiztun bat da, eta banda bateko zuzendaria ere bada, hain zu-zen ere, munduko instrumentu musi-kal tradizionalei buruzko kontzertu didaktikoak ematen dituen musikari

banda bat zuzentzen du. Txistuman Ivanen “identitate sekre-tua” da. Ivan bandako musikaria da, fantasia handikoa; baina bandan ez diote uzten irudimena nahi beste as-katzen. Bere betebeharra euskal ins-trumentuak jotzea baino ez da.Behingoz, Ivan lehena heldu da kon-tzertura, baina ez da garaiz ibili de-lako, baizik eta, gainontzeko musika-riak desagertu direlako…Hasteko ordua da, zer gertatuko ote da? Aurkituko ote ditu sasoiz Txomin txistuak musikariak? Kapaz izango ote da Txistuman besteen ins-trumentuekin endredatzeko gogoari eusteko?

FormatuaKultura, aisialdi eta entretenimendu esparruan sortua, antzerki formatuko kontzertu didaktiko honen helburua euskal instrumentu tradizionalak eza-gutaraztea da, munduko beste kultura batzuetako instrumentuak ezagutze-ko eta entzuteko aukera ematearekin batera. Ikuskizunean, azalpenak eta bitxike-riak kontatuko dira. Hain zuzen ere, gure tresna tradizionalen jatorriaz, osagarriez eta funtzionamenduaz arituko dira berriketan, bai eta mun-du zabalean dauden familia bereko instrumentuei buruz ere. Bestalde, ikusleak era dibertigarri, hezigarri eta original batean instru-mentuetara hurreratzeko asmoz, mu-sika teknologia berriak ere erabiliko dira. Horrekin batera, musikari bakar batek 25 instrumentu baino gehiago joko ditu, eta zuzenean abestiak sor-tuko ditu, sarritan publikoaren lagun-tzarekin.

Larunbatean, maiatzak 4, 19:00etatik aurrera, Romoko Santa Eugenia plazan Dantza Plazaren 2018/19ko denboral-diaren amaiera izango da. Ikasturtean zehar, saio bakoitzean, batez besteko adin guztietako 200 bat lagun elkartu dira, euskal dantzekin gozatzeko eta udalerriko hiri guneak dinamizatzeko. Ekimena 2017an sortu zen Andrés Isasi Musika Eskolaren eta Kultur Etxearen eskutik, Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola taldeen la-guntzarekin.

José Manuel Cacho bibolin joleak eta Víctor Jiménez piano joleak osatutako Impromptu izeneko musika bikoteak musika ikuskizun bat eskainiko dute asteazkenean, hilak 8, 19:00etan, Aree-tako Andrés Isasi Musika Eskolan, orain-goan Brahmsi dedikatuta. Ikuskizunean Nerea Intxausti Bolunburu sopranoa izango da gonbidatua. Salneurria 5€koa da (3€ musika zentroko ikasleentzat).

Lehenengo edizioan lortutako arrakasta-ren eta Iberian Festival Awards sarietara-ko hautagaitza (2018an sortutako jaialdi onena) lortu ondoren, Getxo Sound Fest-ak aurten estatuko musika pop-rock-indie ho-berena bilduko du berriro Getxon. Jaialdia-ren bigarren edizioa irailaren 27an eta 28an izango da eta berritasun ugarirekin heldu-ko da, antolakuntzak aurreratu duenaren arabera. Horiek jaialdiaren sare ofizialetan argituko dituzte. 2018an Areetako Gelto-kia plazan ospatutako ekitalditik 4.000 bat pertsona igaro ziren.

Brahmsi dedikatutako musika ikuskizuna

Getxo Sound Fest irailaren 27an eta

28an izango da

Euskal Herriko eta munduko instrumentu tradizionalen kontzertu didaktikoa umeentzat

Page 4: Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz: •012 telefonoa,

Udalerriko ikastetxeek, Getxo Kiro-lak udal erakundearen laguntzarekin, Getxoko Eskolarteko Jokoen bede-ratzigarren ekitaldia ospatuko dute maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31n, Fadu-rako kiroldegian. Eskolarteko Jokoen helburua, kirol praktika ez lehiakorra sustatzea da, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako umeen artean.1.200 ikasle inguruk parte hartuko dute, guztira, Eskolarteko Joko haue-tan, atletismo, herri kirolak eta bad-mintoneko frogak izango dituztenak. Gainera, aurreikusita dago Lehen Hez-kuntzako 2. mailako umeek psikomo-trizitateko probak egitea eta jolas eta gaztelu puzgarriez gozatu ahal izatea. Ohikoa denez, kirol topaketa honetan ez da sailkapenik izango, ez eta kan-poraketa probarik. Izan ere, bere hel-burua eskola komunitatea kirol mo-dalitate ezberdinetara hurbiltzea eta horien praktika giro ludiko eta parte-hartzaile batean sustatzea da.Hurrengo bi ostiraletan, maiatzaren 3an eta 10ean, 10:00etatik aurrera, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikas-leen probak egingo dira; 17an eta

24an, 4. mailakoen txanda izango da; eta 31n, azkenik, 2. mailakoek parte hartuko dute.2010 urtean lehenego aldiz egin zire-nez geroztik, Jokoen ekitaldi guztie-tan beti hartu dute parte milatik gora ikaslek.

izenematea zabalik 8. Berbodromorako

“Muertos de la risa” antzeztuko da Areetan

Akuarela erakusketa, Algortako torrene aretoan

Jolaseta zilarrezko OKra igo da

Berbodromoa, euskaraz elkartzeko gunearen 8. ekitaldia datorren maia-tzaren 23an, ostegunean, izango da, Egizu elkarteak antolatuta, Udalaren babesarekin. Saioak hiru hitzordu izango ditu. Goizean, 09:00etan eta 11:00etan Algortako San Nikolas pla-zan, eta hirugarrena, 19:00etan Ro-moko Aurrezki Kutxa, Gobelondo eta Kalamua kaleen artean. Berbodromoaren helburuak dira, besteak beste, euskara kalera ate-ratzea eta bere erabilera indartzea, euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea eta euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari au-kera horiek ematea. Horretarako, aulkiak jarriko dira kalean eta bost lagunez osaturiko taldeak egongo

dira, dinamizatzaile bat eta beste lau lagunekin (ahobizi eta belarri-prest, euskara dakien jendea euska-ra ikasten ari denarekin elkartuta). Partaideak ordu betez arituko dira berriketa lasaian, hurrengo hiru gaiei buruz: pentsioak, sentimen-duak adierazi, eta zaintza. Berbodromoan parte hartu nahi du-ten pertsonek izena eman behar dute http://www.egizu.eus/ helbidean.

Bertsolarien afariaBestalde, maiatzaren 10ean, 21:00etan, bertso afaria izango da Algortako Sai-gon Fusion jatetxe vietnamdarrean, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga-rekin, ALBEk antolatuta. Izenematea: [email protected] /605704385.

Itxartu Antzerki Taldeak Jean Pierre Martínezen Muertos de la risa antzez-lana aurkeztuko du larunbat honetan, maiatzak 4, Areetako Andrés Isasi Mu-sika Eskolan, 20:00etan. Iván Iparra-guirrek zuzendutako antzezlana da eta hori ikusteko sarrera 5€koa da.Obra honen egileak, idazkera dotorez eta Absurdoaren teatroaren eskutik, errealitate onirikoa sortzen du, zeinetan berezitasun xelebre eta errealez beteri-ko pieza bat damaigun. Itxura batean loturarik gabeko eszena-sorta baten bitartez, heriotzaren itxuragabekeria, erokeriaren egia edo desamodioaren zorroztasuna ikusten uzten digu.

Euskal Akuarelarien Elkarteak hogei bat margolan erakutsiko ditu Algortako Torrene aretoan, maiatzaren 3tik 26ra; gehien bat, margo figuratiboak eta na-tura- eta hiri-paisaiei buruzkoak dira. Erakusketan, elkarteko bazkideek parte hartuko dute, margolaritzan ezagutza handia dutenak, kanpoko lehiaketetan saridunak.

Beste erakusketa batzukHorrez gain, maiatzaren 18ra arte Zirri Marra Arte Tailerreko ikasleen ikasturte

bukaerako erakusketa ikusi ahal izango da Algortako Kultur Etxean. Akuare-lak, tenperak, lapitz-marrazkiak, akri-likoa, pastela, pinturak, collageak dira, besteak beste, erakutsiko diren lanak, mural eta zenbait eskulturarekin bate-ra. Erakusketan, mutil, neska, gazte eta helduek parte hartuko dute, 3 eta 70 urte bitartekoak.Azkenik, Algortako Kultur Etxean an-tolatuko da ostiraletik, maiatzak 3, eta hilaren 25era arte Alejandro Salcedoren itsasontzi-maketei buruzko erakusketa.

KiROLAK

Lehen Hezkuntzako 1.200 bat ikasle Eskolarteko Jokoetan

Denbora kontua besterik ez zen eta pa-tin-hockeyko Jolaseta taldea Zilarrezko OK mailara igo da berehala. Maila ho-rretan bi multzo izango dira datorren denboraldian. Taldeak zeraman martxa-rekin bakarrik behar zen jakitea zenbat partida izango zituen soberan estatuko patin-hockeyko bigarren mailara igo-tzeko. Lurralde galiziarrean Compañía Maríaren aurka lortutako garaipenari (3-5) eta Iruñaren porrotari esker, Domi-nicosen aurka 9-5 galdu zuen, talde ge-txotarra mailaz igo da oraindik igoera-fasea amaitzeko bost partida falta diren arren. Zortzi garaipen eta berdinketa batekin, Jolasetak 25 puntu ditu, nafa-rrek baino 17 gehiago.

Raspaseko neskak bikain aritu dira Kataluniako txapelketa irekian

Raspas Arrauneko neska arraunlariak bikain aritu dira aulki mugikorreko 14. Kataluniako Nazioarteko Irekia-15. Pedro Abreu Trofeoan, maila abso-lutuan jokoan zeuden urrezko bost dominetatik lau lortuz: scull laukoan (Pedro Andreu Sariari dagokion pro-

ban lortutakoa), lemazaindun 8koan, scullean eta scull bikoan. Mutilei da-gokienez, bestalde, scull biko gazteak zilarra lortu du eta seniorren lemazain gabeko 4koak brontzea. Txapelke-ta hau aurreko asteburuan jokatu da Banyolesen (Girona).

Fernando Téllez eta Guillermo Verdejo Getxo Igeriketa taldeko igerilariek Espainiako marka hautsi dute 1.500 eta 3.000 m-ko probetan, aurreko asteburuan jokaturiko 2. Espainiako Iraupen-igeriketako Master Irekian, Gasteizko hiriburuan. Téllezek, Getxo Kirolakeko igeriketa irakaslea, marka ondu zuen nabarmen 55 urtetik gorako kategorian, 800 eta 1.500 m-ko pobretan zilarra lortzeaz gainera. Verdejok ere 3.000 m-ko errekorra lortu zuen 40 urtetik go-rakoetan eta, era berean, urrea irabazi zuen 1.500 m-koan. Txapelketa horretan 79 klubetako kide diren 330 kirolari bildu ziren.

Espainiako bi errekor master, Getxo igeriketak

Page 5: Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz: •012 telefonoa,

Tamaina handiko hondakinak edo eTxeko gauzak bilTzeko doako zerbiTzua SERVICIO GRATUITO DE RECOGIDA DE ENSERES DOMéSTICOS O VOLUMINOSOS

Tel: 94 464 43 80 www.getxo.info-citi.es

!ASÍ…NO!

HORRELA… EZ!

• Ekintza hauek 900 EuRO ARtEkO iSuNArekin zigortu daitezke/ Estos actos son sancionables con muLtAS dE HAStA 900€

• Deitu eta hitzordua eskatu hondakinak ateratzeko / Llama y concierta cita para retirar los enseres• Kaleak garbi eduki eta irisgarri izatea guztion ardura da / Mantener las calles accesibles y limpias depende de todos/as

Getxo estatuko seigarren hiri garbiena da, OCUren txosten baten arabera

Getxo estatuko seigarren hiri gar-biena da OCU-Kontsumitzaileen eta Erebiltzaileen erakundeak eginda-ko txosten baten arabera eta orain dela lau urte lortutako gogobeteta-sun maila mantentzen du (aurreko txostenaren data). Aurretik, Ovie-do, Bilbo, Vigo, Logroño eta Iruña daude.Datuak estatuko 60 hiritako udale-txeetan jaso dituzte (probintzieta-ko hiriburuetan eta 10 udalerritan, biztanle kopuruaren arabera adie-razgarri direnak) eta 5.260 auzoki-deren artean.

Herritarren gogobete-tasun orokorra 100etik

71 puntukoa da Ikerketak bi alde kontuan hartu ditu: kaleak garbitzeko udal bakoi-tzaren baliabideak, biztanleko in-bertsioa barne (Getxon 65€ biztan-le/urtea, estatu osoaren 57 euroren aldean) eta auzokideen gogobeteta-suna. Gure udalerrian ondorengo eremuei buruz eman dute iritzia: garbiketa kaleetan eta espaloietan (100etik 75 puntu), parke eta lorate-gien egoera (73), animalien goroz-kiak (48), pintadak, kartelak… (61), ontzien inguruak (58), kutsadura (77) eta hiritik urrun dauden ere-muen garbiketa (66).

Balorazio onena lortu duten aldeak kutsadura eta kale eta espaloien

garbiketa izan dira, eta txarrena gorozkiak

Getxon herritarren gogobetetasun orokorra 100etik 71 puntukoa da,

Gogobetetasun orokorra mantendu egiten da orain lau urte lortutako emaitzarekin alderatuta

2019ko GARBitASUNA: HOBEREN PUNtUAtUtAKO HiRiAK ERABiLtzAiLEEN GOGOBEtEtASUNA

Kale- garbiketa

OViEDO 61 77 79 60 64 76 64 71 79 -3

BiLBO 83 78 81 57 65 69 74 65 77 4

ViGO 71 75 73 56 59 69 78 62 76 6

LOGROÑO 54 71 76 53 61 64 75 66 74 7

PAMPLONA 46 72 76 57 57 67 74 64 73 6

GEtXO 65 75 73 48 61 58 77 66 71 0

DONOStiA 64 71 71 53 56 58 78 56 71 7

GiJÓN 32 71 74 48 56 54 43 60 68 -4

BURGOS 40 69 65 47 50 63 77 56 67 3

SEGOViA 58 68 73 47 55 59 75 59 66 0

CAStELLÓ n.d. 59 62 43 58 57 66 58 65 8

SORiA 42 66 72 45 55 62 79 61 65 -1

SALAMANCA 97 70 65 41 44 57 65 52 65 5

Bizt

anle

ko a

urre

-ko

ntua

(€/u

rtea)

Kale

eta

esp

aloi

ak

Park

e et

a lo

rate

gien

eg

oera

Goro

zkia

k

Pint

adak

, kar

tela

k...

Eduk

iont

zien

in

guru

ak

Kuts

adur

a

Hirit

ik u

rrun

dau

den

erem

uak

GoGo

BETE

TAsu

n or

oKor

rA

4 ur

teet

an ir

abzi

edo

ga

ldut

ako

punt

uak

=

=

2015an lortutako bera. Ikerketa ho-netan, 60 hirietatik 39k 2015ean bai-no balorazio okerragoa lortu dute, baina Getxo TOP 10 sailkapenaren barruan dago, Donostiarekin bate-ra eta Gijon, Burgos eta Segoviaren aurretik (grafikoan ikusten den be-zala). Hiri zikinenak dira Cuenca, Alcalá de Henares, Alicante eta, okerrena, Jaén.

Herritarren kontzientziazioa Ikerketa honen arabera, Getxon eta Bilbon kale-garbiketan zer ho-betu gehien duen aldea gorozkiak batzea da (une honetan Getxon in-darrean dago Kaleak kakanahasteak zigorra dakar izeneko kanpaina).OCUk zera dio: “inbertsioak eta baldintza klimatologikoek gure in-guruetako garbiketan eragina duten arren, ez dira erabakigarriak. Ezin-bestekoak dira, aldiz, gizarte-hez-kuntza eta baliabideen kudeaketa ona, gogobetetasun maila altua man-tentzeko” .

Page 6: Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz: •012 telefonoa,

Udal talde politikoen iritzia

Badakigu getxotarren ardura na-gusietako bat aparkalekuak direla. Bada, arazoa ahal den neurrian arin-tzeko asmoz, aparkalekuak sortzeaz gain, hiri-autobusen bi linea mar-txan jartzea proposatzen dugu. Bi ibilbide zirkular izango lituzkeen zerbitzu horrek udalerriko auzo guztien erdiguneak lotuko lituzke, bai eta kiroldegiak, hondartzak eta metroaren eta Bizkaibusen geltokiak ere. Tarifa murriztua izango luke, eta doaneko zerbitzua 12 urtetik beherakoentzat. Gainera, Creditran-sekin bateragarria izango litzateke. Hori guztia erabilera bultzatzeko eta garraio publikoa sustatzeko as-moz. #EsnatuGetxo

Eskerrak eman behar ditugu; izan ere, Getxon dauden kirol modalitate guztie-tako klubek eta eragileek (asko eta asko dira) lan eredugarria egiten dihardute.Lan horren bidez, kirol ohiturak eta praktikak getxotarren bizitzan arrunt bihurtzea lortzen dute, umezarotik ha-sita. Bizitza osasungarria, arlo fisikoan nahiz sozialean. Izan ere, kirol klubeta-ko zuzendaritza eta eragileen, entrena-menduetan lan egiten dutenen, jardue-retan parte hartzen dutenen eta ekitaldi guztietako zaletuen lanari eta konpro-misoari esker, gure talde eta klubak lorpen handiak eskuratzen dabiltza. Zorionak pertsona, klub eta kirol talde horiei guztiei arduragatik, motibazioa-gatik, taldeko lanagatik, elkarbizitzaga-tik eta esfortzuaren eta elkarbanatzea-ren garrantzia sustatu eta irabaztea beti

EAJK GEtXOBERRi ERABiLi DU KANPAiNA EGitEKO

ESKERRiK ASKO GEtXOKO KiROLARi

HiRi-AUtOBUSEN Bi LiNEA GEtXON

DiRU PUBLiKOA Ez DA EAJ-RENA!

BiDEGORRiA

GERO ARtE

Itsasadarreko bidegorria, Bilbo eta Getxo lotuko dituena, duela bi hamarkada baino gehiago sortu zen eskaera bat da. Bada, sozialistok, Getxoko Udaletik bultzatzeaz gain (non bizikleta-sarea handia den), Bilboko uda-letik ere bultzatu dugu. Bilbo eta Getxo itsasadarreko erre-pidearen bidez lotuko dituen proiektu honi esker aurrerapen nabarmena izango da mugikor-tasun jasangarriaren arloan, bereziki bizikletaren erabile-rari dagokionez. Familia giroan kirola egitea ahalbidetuko du, auzoen arteko mugikortasun seguruari bide emango dio eta motordun ibilgailuen erabilera murriztuko du garraiobide ez kutsatzaileen mesedetan. Por-tuak jada laga zizkien errepi-deko zatiak Bilbori eta Getxori, eta inplikatutako udalek eskatu diote Sustapen Ministerioari itsasadarreko bidegorria egika-ritzeko. Erakundeen arteko lan-kidetza funtsezkoa da Bilbo eta Getxo arteko bizikleta-ardatza egi bihurtzeko. Kontuan izan behar da aspalditik eskatutako proiektua dela.

Getxoberrin udal taldeok iritzia ema-teko aurreko espazioan, “oso deiga-rria” iruditu zitzaigun zerbait ikusi genuen. Izan ere, EAJk erabaki zuen bere espazioa hauteskundeetako panel bihurtzea, propaganda egite-ko helburu garbiarekin. Udaleko idazkariak egun batzuk lehenago talde GUZTIEI bidali zizkigun hau-teskunde-batzordearen jarraibideei erreparatuz gero, argi dago espazio hori ezin dela inola ere erabili kan-paina egiteko leloen bidez, lorpenak aipatuz eta botoa eskatuz. Bada, EAJk

Zutabe hau idazten duen eskua Ciuda-danos Getxo udal taldearena da, baina erredaktatu duena ni naiz, taldeko zi-negotzia, Santiago Sainz. Zuei, Getxo-ri, jakinarazten dizuet ez naizela egongo hurrengo udal hauteskun-deetan. Bihotzez diot niretzat oho-rea izan dela zuek ordezkatzea, zuei entzutea eta, nola ez, lagun-tzea. Neurria eman izana espero dut. Eskerrik asko guztiagatik. @Sainz_Robles.

erabaki zuen argibide horiei entzungor egitea eta bere hauteskunde-propagan-darako gune propioa egitea getxotar guztien diruarekin ordaintzen den udal komunikabide publikoan. Ondo da-kizuen moduan, zehapen bat jasotzen badute ere, kaltea jada eginda dago, eta publizitatea banatuta. Hori dela eta, publikoki salatu nahi izan genuen, politikoki zein dagokion hauteskunde batzordean, halako eskandalurik erre-pikatu ez dadin. Izan ere, hori egin du-tenak diru publikoa ondo kudeatzeaz harro omen dauden berberak dira. Uste

Getxoberriko zenbaki honetan, gure asmoa azken lau urteetako balan-tzea egitea izan da. Izan ere, oposi-zioan egon garen arren, hobekuntza ugari lortu ditugu: alokairurako diru-laguntzak, etxebizitza hutsen errolda… Era berean, Udal Gober-nuak Getxo Antzokiarekin egindako kudeaketa eskasa salatu dugu, eta bat egin dugu Romoko Nagusien Etxeko eta Tosuko aldarrikapene-kin, besteak beste. Baina ezin dugu pasatzen utzi EAJk aurreko Getxoberrian egin duena.

ez dela posible ulertzeagatik.Eskerrik asko eta zorionak asteburu hone-tan Getxoko kirol-mailaren adibide izan direnei; esate baterako, Getxo Errugbiko gizonezkoen taldeari, Ohorezko A mai-lara igotzeko play off fasean dihardu eta. Futboleko Arenas taldeak, bestalde, 2.B mailan mantentzea lortu du, eta beste horrenbeste egin du belar gaineko hoc-keyko Jolasetak. Klub bereko patinen gaineko hockey taldeak, berriz, igoera lortu du. Getxo IW waterpoloko ema-kumezkoen zein gizonezkoen taldeen egoera ere azpimarratzekoa da.Emaitzak askotarikoak izan dira, eta hala izaten jarraituko dute, baina ga-rrantzitsuena egindako ibilbidea da. Zorionak Getxoko kirolari, oro har. Ziur hurrengo denboraldia ere oso berezia izango dela!

dugu gaur egungo alkatearen zein Amaia Aguirreren jarrera guztiz gai-tzesgarria dela, kargu publikodunak eta Getxoberriren arduradun nagu-siak direla aprobetxatzen dutelako getxotar guztien diruaren erabilera interesatua eta alderdikaria egiteko. Hala, Getxoko alkatetzarako beren hautagaia bultzatuz, kargu publiko-dun gisa beren jarduna gidatu behar duen neutraltasun printzipioa urra-tzen dute. Nahikoa da, ez erabili gehiago komunikabide publikoak batzoki pribatu bat bailiran!

Beste behin ere, EAJk udal zerbi-tzuak erabili ditu bere interesetara-ko, denok ordaintzen ditugun balia-bideak diren arren. Aldez aurretik, Udaletik ohartarazi ziguten ezin ge-nuela Getxoberrin gure alderdiaren aldeko kanpainarik egin. Guk agin-datukoa bete genuen. Baina EAJ izan da, gobernuan dagoen taldea alegia, alderdikeria egin duena inolako lo-tsarik gabe. Zoritxarrez, Getxoberrin gertatu dena ez da salbuespena. Azken urteetan behin eta berriro gertatu dira horre-

lako kasuak, eta azken aldian are-goatu dira, EAJ saiatzen ari delako bere alkategaia ezagutzera ematen udal zerbitzuen bitartez. Horren adibide dugu Korrikan ere gertatu zena: Udalak ordaindutako kilome-troan, EAJk bere propaganda egin zuen bere alkategaiarekin, denok ordaindutakoa izan arren.Getxoberrin ikusi genuen bezala, “herrigintzan” da EAJren leloa, baina askoz egokiagoa izango litza-teke EAJrentzat “batzokigintzan” erabiltzea.

Page 7: Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz: •012 telefonoa,

Doako alea

335 zb. www.getxo.eus

>> 2019ko Maiatza

Nabarmentzekoak

> Herriko udalekuetarako izenemateak

> V. Book Trailer lehiaketako sari banaketa> Irrati Tailerra Romoko gaztelekuan

Page 8: Larunbatean, maiatzak 4, 21:00etan Afrika Bibang eta Esne ... · telefonoak ere badaude. Horie-tan informazio zabala emango da lizitazio elektronikoko tres-nari buruz: •012 telefonoa,

Romoko gaztelekuaren programazioa

Hilak 3, ostirala: ASANBLADA: EKAINAKO PROGRAMAZIOAHilak 8, asteazkena, eta 17 eta 24, ostiralak: TABAKORIK GABEKO MUNDUA. Hilak 10, ostirala: TXAPELKETA: FUTBOLINHilak 12, igandea: ESKULANA: ORIGAMIHilak 18, larunbata: MASTER CHEF: PASTELAKHilak 21, asteartea: MASTER CHEF: FRUTAZKO TXUPATXUSAHilak 22, asteazkena: TXAPELKETA: AIR HOCKEYHilak 25, larunbata: IRTEERA: BIDS UP Hilak 31, ostirala: ESKULANA: FOAMI

* Atzerrian ikasteko diru-laguntzak, Botín Fundazioarenak, uniber-tsitate titulu bat (Arte Ederrak, Artearen Historia, Filosofia, Estetika, Lite-ratura, Humanitateak, Artearen Kritika) duten edo Artearen profesiona-lak diren 22 eta 40 urte bitartekoentzat. Beka: 18.000€ + matrikula (12.000€ gehienez). Eskaerak: maiatzaren 10era arte. Informazioa: 94 222 60 72, https://bit.ly/2UCwktc eta [email protected].

* DKV Fresh Art Lehiaketa DKV Seguros España-k deituta 16 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean arte-interesak sustatzeko, pintura, ma-rrazkia, eskultura, argazkia eta bideo-arte modalitateetan. Lanak aur-kezteko epea: maiatzaren 10era arte. Informazio gehiago: 900 670 201 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara) eta concursos.dkvse-guros.com

Algortako gaztelekuaren programazioaMaiatza

Hilak 3, ostirala: ASANBLADAHilak 7, asteartea: TAILERRA: LANGILEEN EGUNAHilak 8, 15, 22 eta 29, asteazkenak: IRRATI TAILERRAHilak 10, ostirala: FILMEA Hilak 11, larunbata: IRTEERA: ESKUPILOTAHilak 16, osteguna: ARGAZKI TAILERRAHilak 17, ostirala: FILMEA 14-17 URTEHilak 18, larunbata: TXAPELKETA: FIFA 18Hilak 21, asteartea: TAILERRA: ESPAZIO IREKIAHilak 24, ostirala: TAILERRA: FRIDAYS FOR FUTUREHilak 25, larunbata: IRTEERA: BIG SUP

Maiatza

Herriko udalekuetarako izenemateak

UDAKO AISIALDIRAKO EKITALDIAKEKINTZA DATAK ADINA PREZIOA HIZKUNTZA IZENA

EMATEKO EPEA INFORMAZIOA

GAZTERIA Hiriko Udalekuak

Uztailaren 1etik 12raUztailaren

15etik 30era

2007-2014(biak

barne)

Prezio arrunta 128€

Prezio murriztua 58€. Familia ugarientzat

Euskara Maitzaren 6tik 21era

www.getxo.eus/gazteriaHerritaren Arretarako

Bulegoetan944660353

KUKUPRAKA LUDOTEKA

Udako Programa

Ekainaren 24tik abuztuaren 30era arte

Astetako 10 txanda

2007-2013 Dohainik Euskara Apirilaren 29tik maiatzaren10era

Areetako Eskoletako plaza94 466 03 55

[email protected]

GAUEGUN GAZTELEKUA

Ekintza Anitzak Ekaina eta Uztaila 11-17 urte Dohainik Euskara eta

Gaztelania

Ez da beharrezkoTxangoetan izan

ezik

www.getxo.eus/gazteria944660353

GETXO KIROLAK

Jolasketan

Uztaila eta Abuztuan

2013-2015 90€

Euskara eta Gaztelania

Maiatzaren 10era arte

https://www.getxo.eus/eu/getxo-kirolak/

Udaljolasean 2010-2012 90€

Kirolet@n 2005-2009 90€

Udalai 2001-2004 45€

Grand slam

2003-2011 (uztailan)

2005-2009 (abuztuan)

90€

Igeriketa 4-15 26,50€

Tenisa 2005-2012 37,40€

Pádel Uztaila 1994-2005 37,40€63,50€

UDAL EUSKALTEGIA

Euskara ikastaro trinkoak

Uztailaren 2tik 24ra arte

16 urtetik aurrera Konfirmatzeke Euskara Ekainaren

26ra [email protected]

944646299

UDAL LIBURUTEGIAK

Letren Terrazak

Uztailaren 1etik Abuztuaren 30era Adin guztiak Doan Euskara eta

GaztelaniaEz da

beharrezkoaUztaila eta

abuztuko agendan

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA UdaTIK Uztailaren

1etik-12ra 9-14 urte Doan Euskera eta Ingelesa

Apirilak 1tetik- ekainak 16ra

http://www.biscaytik.eus/[email protected].

AEK EUSKALTEGIA

Mailak prestatzeko

ikastaro trinkoak

2019ko ekainaren 3tik 28ra

16 urtetik gorakoentzat 136€ Eusaera Maiatzaren

31ra arte

[email protected]

www.aek.eus

Euskalduntzerako Ikastaro trinkoak

2019ko uztailaren 1etik 30era eta

irailaren 2tik 27ra

16 urtetik gorakoentzat 170€ Euskara

Uztaileko ikastaroak-

ekainaren 28ra arte

Euskalduntzerako Ikastaro trinkoak

ALAISE

Udalekuak( Gobela Ikastolan) Uztaila 5-12 urte Kontsultatu Euskara eta

Gaztelania Irekita

www.alaise.org 690768227-629014877

UdalekuakCentro Alaise

Ekainaren azken astea eta Abuztua 3-12 urte Kontsultatu Euskara eta

Gaztelania Irekita

Udalekuak(Larrañazubi Ikastetxean)

Uztaila 3-4 urte Kontsultatu Euskara eta Gaztelania Irekita

Haurtzandegia Uztaila 0-3 urte Kontsultatu Euskara eta Gaztelania Irekita

IKASTOLEN ELKARTEA Udaleku Irekiak Ekainaren 24tik

aurrera 3-8 urte Ikastolan galdetu Euskara Ikastolan galdetu www.aisialdia.eus

94336937

KIROLETAN SPORT

Campus multikirola

Gobela polik. eta CP Romo

Ekainaren 24tik Uztailaren 26ra 3-14 urte 30€-550€ Euskara eta

GaztelaniaMaiatzaren 1etik Ekainaren 15ra

kiroletan sport 94 608 59 33

igor 662 940 [email protected]

Basket Kanpusa 100 %

Gobela polik. eta CP Romo

Ekainaren 24tik Uztailaren 26ra 6-14 urte 30€-550€ Euskara eta

GaztelaniaMaiatzaren 1etik Ekainaren 15ra

kiroletan sport 94 608 59 33

fran 657 77 35 [email protected]

[email protected]

ZIRRI MARRA Arte Tailerrak

Ekainaren 24tik irailaren 6ra arte( abuztuak 15-23

itxita)

3-15 urteAsteko 85€(deskontuak kontsultatu)

Euskara Plazak bete arte [email protected] 44916186

UDAKO AISIALDIRAKO EKITALDI ESKAINTZARI BURUZKO ARGIBIDE GEHIAGO: GAZTE BULEGOA (ALGORTAKO ETORBIDEA, 98). TEL: 94 466 0353 [email protected]

Udalak 5 eta 12 urte bitarteko gazteentzat antolatutako herriko udalekuetan izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 2tik 21era bitartean. Udalekuak Geroa Ikastolan, LHI San Igna-zio eta LHI Romo ikastetxeetan eskainiko dira, uztailean zehar, bi asteko txandetan banatuta. Txanda bakoitzeko lau egune-tan txangoak egingo dira herritik kanpora, 9:00etatik 17:30era, eta gainerako egunetako ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.Izenemateak: on line www.ge-txo.eus/gazteria helbidean (jar-dueren egitaraua ere), eta He-rritarren Arretarako Bulegoetan eta Gazte Informazio Bulegoan (Tangora etxea, Algortako etorb. 98, 944660353). Eskaera kopuruak plaza ko-purua gaindituko balu zozke-ta egingo litzateke eta haren emaitza maiatzaren 31n ezagu-taraziko da.

V. Book Trailer lehiaketako sari banaketa

*Irrati Tailerra Romoko gaztelekuan. Datorren maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an gazteentzako irrati tailer bat es-kainiko da Romoko GureGune gaztelekuan. Bere helburua gazteentzat komunikazio espazio bat sortzea da; inguruko errealitateak ezagutze-ko, iritziak konpartitzeko, hausnartzeko eta, aldi berean, euren ahotsak entzunarazteko bide bat proposatzea. Tailerraren amaieran, irratian en-tzungo den irratsaio bat grabatuko dute. Izenemateak:

Gazte Bulegoa (944660353, [email protected]) eta Romoko gaz-telekua (944660022, [email protected]).

Ekainaren 2an, igandean, Romo Kultur Etxean Getxoko V. Book Trailer lehiaketako sari banaketa izango da, 11:30etik 14:00etara. Saioa Garazi Elgezabalek gidatuko du eta epaileak Samuel Goi-rigolzarri eta Paula Brezo izango dira. Kategoria bakoitzeko bi sari emango dira. Lehenengo saria 300€koa izango da, talde osoa-rentzat, eta bigarrena 50€ko bonu bana Getxoko liburu-dendatan erosketak egiteko. Publikoaren saria abentura kamera bana izango da, eta bakarra izango da bi kategorietan.Lanak aurkezteko epea datorren maiatzaren 15ean amaituko da. Lehiaketa Udalak antolatzen du, Kalabazan Kultur Ekimenak el-kartearekin elkarlanean. Urrian jarri zen martxan lehiaketa eta epe horretan Getxoko hainbat eskolatan Book Trailerra zelan egin ikas-teko tailerrak eskaini izan dira. Lehiaketaren helburua da gazteen artean irakurzaletasuna euskaraz sustatzea, eta baita sormenaren bidez euren interesak eta kezkak islatzeko espazioa eskaintzea ere. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta aurrekoetan partehartze han-dia izan da. Argibideak: http://kalabazan.com/