Lurreko Hidrosfera

8
1-HIDROSFERA Lurreko geruza likidoa da. Ozeanoetan, itsasoetan, erreketan, lakuetan…dagoen ura da. 1 Lur eta ur banaketa gure planetan ez da berdina. Itsaso, ozeano, laku, erreka eta lurazpiko ur guztiak elkartuz %71 ura da, hau da, planetaren erdia baino gehiago urez estalia dago. Bestalde gure planetaren %29-a kontinente eta islek osatzen dute. GURE PLANETAN LURRA BAINO UR GEHIAGO DAGO Ura toki hauetan dago: 1-Erreketan 2-Lakuetan 3-Lur azpian 1 Nerea Gorostiza, IES Anaitasuna Ermua

Transcript of Lurreko Hidrosfera

Page 1: Lurreko Hidrosfera

1-HIDROSFERA

Lurreko geruza likidoa da. Ozeanoetan, itsasoetan, erreketan, lakuetan…dagoen ura da.1

Lur eta ur banaketa gure planetan ez da berdina. Itsaso, ozeano, laku, erreka eta lurazpiko ur guztiak elkartuz %71 ura da, hau da, planetaren erdia baino gehiago urez estalia dago. Bestalde gure planetaren %29-a kontinente eta islek osatzen dute.

GURE PLANETAN LURRA BAINO UR GEHIAGO DAGO

Ura toki hauetan dago: 1-Erreketan 2-Lakuetan 3-Lur azpian 4-Itsasoan

5-Ozeanoetan

1Nerea Gorostiza, IES Anaitasuna Ermua

Page 2: Lurreko Hidrosfera

2-URAREN ZIKLOA

Itsasoko, errekako, lakuetako ura bero asko egiten duenean lurrundu egiten da eta ur lurrun bihurtzen da. Lurrun urak igotzerakoan hodeiak sortzen ditu.

Euria egiten duenean ura lurrera erortzen da. Ur hau errekek… jasotzen dute. Ur guzti hau berriro itsasora erortzen da eta berriro beroaren bidez lurrundu egiten da. Honela zikloa berriro hasiz.

Page 3: Lurreko Hidrosfera

3-URA ETA BIZITZA

Ura izaki bizidunentzat elementu garrantzitsua da. Bera gabe bizitza ezinezkoa litzateke.

Zertarako erabiltzen dugu ura?

Egunean zehar ura askotan erabiltzen dugu etxe barruan eta kanpoan:

- Hortzak garbitzeko.- Harrikoa egiteko.- Janaria prestatzeko.- Dutxatzeko.- Landareak ureztatzeko.- Etb.

4-UR MOTAK

Naturan aurkitzen dugun ura bi motatakoa izan daiteke:

Ur gazia Ur gozoa

Edateko, janaria egiteko, garbitzeko eta landareak ureztatzeko erabiltzen dugun ura, ur gozoa da.

Page 4: Lurreko Hidrosfera

Ur gozo hau hemendik ateratzen dugu:

1-Errekak

2-Lakuak

3-Lur azpiko urak

4-Kontinenteetako izotzak( ipar poloa eta hego poloa)

Gure planetan, ur gozoa ( %3) baino, ur gazi (%97) gehiago dago. Ur gozo gutxi dagoenez kontu handiz erabili behar dugu; kutsatu gabe eta alperrik galdu gabe.2

2

Page 5: Lurreko Hidrosfera

Ur gazia itsaso eta ozeanoetan aurkitzen dugu.

5-URAREN ARTEKETA EDO GESTIOA

Ur gozoa gure etxeetara iritsi baino lehen, hainbat lekuetatik pasatzen da:

1- Euria egiten duenean ura pantano eta urtegietan biltzen da.

2- Urtegietan bildutako ura ezin daiteke edan. Garbitzeko araztegi batetik pasatzen da. Hemen ura garbitu egiten da, edangarria bihurtuz.

Page 6: Lurreko Hidrosfera

3- Garbia dagoenean tuberietatik gure etxeetara iristen da.

4- Isurbideetatik( desagues) irtetan den ur zikina depuradoran garbitzen da.

5- Ondoren ur hau erreka batetara botatzen da edota landareak ureztatzeko erabiltzen da.

ESKEMA

1-Pantano eta urtegiak-----------------ur gozo zikina

2-Arazteg3ia-----------------------ur garbia, edan daiteke

3-Tuberia eta iturriak------------------erabiltzeko

4-Isurbideak(desagues)-----------------ura zikina

5-Depuradora-----------------------------ur garbiagoa

6- Erreka, itsaso eta zelai edo soroak----ziklo naturala

3