Manifiesto euskera

2
2013ko URRIAREN 1ko AGIRIA Gizarte Ongizatearen Bilboko Udal Kontseilua Gaur, urriak 1, Adineko Pertsonen Nazioarteko eguna da. Nazio Batuen Batzar Orokorrak aldarrikatu zuen egun hori 1990ean, "Adin guztietarako gizarterantz" leloaren pean. Adinekook egun honek ematen digun aukera baliatu nahi dugu, gaur egungo gizar tean dugun eginkizuna aldarrikatzeko eta egin dezakegun guztia ezagutarazteko. Objektu pasibotzat hartzen gaituzte, gizarteko laguntza- sarearen zati handi bati modu aktiboan eusten diogunean (adingabekoen, dependentzia dutenen, langa bezian dauden familiakoen zaintzaile gara ... ), ilusioa, ezagutza, balioak eta etorkizun-sena ere baditugula ahaztu gabe. 2011tik ahalegintzen ari gara Bilbo hiri atsegina izan dadin adineko pertsonekin. Gure adinerako ezaugarriak dituzten gune atseginak behar ditugu, baina, batez ere, gurekiko jarrera atseginak behar ditugu. Zahartze aktiboa bultzatzen duen hiria, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duena, hirietako bizimoduan eragina duten alderdiak integratzen dituena nahi dugu, alegia, alderdi sozialak, ekonomikoak, urbanistikoak, irisgarritasunekoak, garraioa, aire zabaleko espazioak, segurtasuna, berdintasuna, lana, komunikazioa, errespe tua eta gizarteratzea eta informazioa eskuratu ahal izatea, horiek denak biltzen dituen hiria da nahi duguna. Horretarako, guk, adinekook, protagonista izan behar dugu eginkizun horretan modu aktiboan, inguruan egin behar diren aldaketetan eragina duten erabakietan parte hartu behar dugu. Eskaintzen dizkiguten foroetan nabarmendu, gure premiak adierazi eta aldarrikatu eta horietan rnodu aktiboan parte hartzen ahalegindu behar dugu. Ez daukagu egonean egoterik, erakundeek zer erabakiko zain Era berean, gure esku dago ondorengo belaunaldiei erakustea adineko pertsonen artean, gizartean legez, era guztietako pertsonak daudela, gure aurrekoetatik bestelakoak garela, nork bere itxaropenak dituela, nork bere aisia gozatzeko era duela, eta gure esku dago adieraztea ikasten eta ekarpenak egiten jarraitu nahi dugula mundua hobetzeko. Azken batean, eskubide osoko herritarraren tratua jaso nahi dugula, adina oztopo izan gabe. lido horretan, gure eginkizuna eskutik joango da hurbileko inguruarekin, auzo-elkarteekin, auzoarekin, ikastetxeekin, irabazi asmorik gabeko erakundeekin, barrutietako zentroekin ... Gogoratu gu ere krisiaren ondorioak jasaten ari garela, eta ez dela kontuan hartzen adinagatik talderik ahulenetakoa garela. Kalte handia egin digute pentsioetan, osasunaren arloan eta botiken gastuetan egin diren murrizketek.

Transcript of Manifiesto euskera

Page 1: Manifiesto euskera

2013ko URRIAREN 1ko AGIRIAGizarte Ongizatearen Bilboko Udal Kontseilua

Gaur, urriak 1, Adineko Pertsonen Nazioarteko eguna da. Nazio Batuen Batzar Orokorrak aldarrikatu zuen egun hori 1990ean, "Adin guztietarako gizarterantz" leloaren pean.

Adinekook egun honek ematen digun aukera baliatu nahi dugu, gaur egungo gizar tean dugun eginkizuna aldarrikatzeko eta egin dezakegun guztia ezagutarazteko. Objektu pasibotzat hartzen gaituzte, gizarteko laguntza-sarearen zati handi bati modu aktiboan eusten diogunean (adingabekoen, dependentzia dutenen, langa bezian dauden familiakoen zaintzaile gara ... ), ilusioa, ezagutza, balioak eta etorkizun-sena ere baditugula ahaztu gabe.

2011tik ahalegintzen ari gara Bilbo hiri atsegina izan dadin adineko pertsonekin. Gure adinerako ezaugarriak dituzten gune atseginak behar ditugu, baina, batez ere, gurekiko jarrera atseginak behar ditugu.

Zahartze aktiboa bultzatzen duen hiria, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duena, hirietako bizimoduan eragina duten alderdiak integratzen dituena nahi dugu, alegia, alderdi sozialak, ekonomikoak, urbanistikoak, irisgarritasunekoak, garraioa, aire zabaleko espazioak, segurtasuna, berdintasuna, lana, komunikazioa, errespe tua eta gizarteratzea eta informazioa eskuratu ahal izatea, horiek denak biltzen dituen hiria da nahi duguna. Horretarako, guk, adinekook, protagonista izan behar dugu eginkizun horretan modu aktiboan, inguruan egin behar diren aldaketetan eragina duten erabakietan parte hartu behar dugu. Eskaintzen dizkiguten foroetan nabarmendu, gure premiak adierazi eta aldarrikatu eta horietan rnodu aktiboan parte hartzen ahalegindu behar dugu. Ez daukagu egonean egoterik, erakundeek zer erabakiko zain

Era berean, gure esku dago ondorengo belaunaldiei erakustea adineko pertsonen artean, gizartean legez, era guztietako pertsonak daudela, gure aurrekoetatik bestelakoak garela, nork bere itxaropenak dituela, nork bere aisia gozatzeko era duela, eta gure esku dago adieraztea ikasten eta ekarpenak egiten jarraitu nahi dugula mundua hobetzeko. Azken batean, eskubide osoko herritarraren tratua jaso nahi dugula, adina oztopo izan gabe. lido horretan, gure eginkizuna eskutik joango da hurbileko inguruarekin, auzo-elkarteekin, auzoarekin, ikastetxeekin, irabazi asmorik gabeko erakundeekin, barrutietako zentroekin ...

Gogoratu gu ere krisiaren ondorioak jasaten ari garela, eta ez dela kontuan hartzen adinagatik talderik ahulenetakoa garela. Kalte handia egin digute pentsioetan, osasunaren arloan eta botiken gastuetan egin diren murrizketek.

Eta jakitun gara adineko pertsonen artean badirela batzuk, beharrizan ekonomikoez gain, bestelako arazoak ere badituztenak: bakardadea, isolamendua, mugitzeko arazoak, harreman sozialik eza, laguntza beharra. Horri aurre egiteko, arreta eta konpromisoa behar dira, bizi-kalitatea hobetzeko gizarte-baliabideak, eta zerbitzuak jasotzeko eta gizartean bete-betean parte hartzeko aukera gehiago ematea.

Ospatu dezagun gure eguna, eta gogoratu 364 egun ditugula aurretik gure asmoak egia bihurtzeko. Ondo-ondo pasatu.