Maxustak egunerokoa

4

description

Maxustak egunerokoa

Transcript of Maxustak egunerokoa

Page 1: Maxustak egunerokoa
Page 2: Maxustak egunerokoa

1. EGUNA :

Taldeko kide guztiak elkartu ginen eta bakoitzak bere ideia bota zuen. Hasieran, ez genekien oso ondo nola antolatu, baina, ordu mordoa bertan hitz egiten eta gauzak argudiatzen egon eta gero, ideia konkretu batzuetara iritsi ginen. Erreportajea, notizia edo dokumentalen bat egiteko asmoa genuen. Egia esan, ideia ezin hobea iruditu zitzaigun, baina ez ginen proiektuarekin hasi denbora falta baitzitzaigun, beraz, hurrengo egunean ekiteko erabakia hartu genuen.

2. EGUNA :

Proiektuarekin hasteko ordua zen, egun bat lehenago hartutako erabakia izan baitzen. Orduan, hiru aukeretatik bat aukeratu behar genuen. Hau da, notizia, dokumentala eta erreportajearen artean erabaki garrantzitsu bat hartu behar genuen, azkar, denbora joaten ari baitzen. Denbora eman genuen kasua aztertzen eta erabakirik onena zein izango zen argudiatzen. Azkenean, kosmoberria izeneko notizia gune bat sortzeko ideia bururatu zitzaigun. Ideia bikaina izan zen eta milaka burutazio etorri zitzaizkigun gogora.

3. EGUNA :

Proiektuaren paperak banatzea zen kontua. Hau da, bakoitzak ze rol jokatu behar zuen, alegia. Gutako batzuek argi zuten kamara aurrean trebeak zirela, beraz, beraiek protagonistak izango ziren grabazioaren protagonistak. Beste batzuk aldiz, jendaurrean hitz egiteko trebetasuna argi ikusten ez zutenez, kamara atzeko postua beraiena izango zela erabaki zuten. Lehen esan dugun bezala, bakoitzak bere papera zuen, baina ez genekien zer esan behar genuen. Hau da, gidoi zehatz bat egitea falta zen. Beraz, buru belarri jarri ginen bakoitzak esan beharrekoa prestatzen, eta ordu mordoa hori egiten pasa eta gero, azkenean, bukatu genuen.

4.EGUNA:

Hau guztiaren atzean, bestalde, dekorazioa eta gauza guztiak prestatzea zegoen. Horretarako ere pertsona trebeak behar zirela konturatu ginen, horregatik, batzuk bi gauzetan parte hartu zuten. Batetik, dekorazioa prestatzen eta, bestetik, kamara aurreko edo atzeko planoetan

Page 3: Maxustak egunerokoa

haritzen. Hori guztia teoria hutsa zen, praktikara pasa behar genuen.

5.EGUNA:

Kamerak hartu eta 3,2,1 akzioan jarri ginen. Lehenengo grabaketarekin hasi ginen, baina akatsez beteriko saiakera bat izan zen. Anek ahaztu egin zuen esan beharrekoa eta bizpahiru aldiz grabatu behar izan genuen eszena. Horrekin batera, atzeko kosmoberria jartzen zuen kartela erori egiten zen, eta hamabost aldiz itsasi behar izan genuen paretara.

6.EGUNA:

Aneren eszena primeran atera zen azkenan, egun txarra genuela antza, deskantsu bat hartzea erabaki genuen. Eta orduan agertu zen Lorea kafea eta pastekin! A zer nolako sorpresa! Hori bai taldean lana egitea…! Aisialdi motz hura eta gero, martxan jarri ginen eta Idoiaren eszenaren grabaketarekin hasi ginen. Dena pentsatua genuen, Idoia paperean sarturik zegoen, motibazioa puntu puntuan zuelarik. Hori dela eta, eszena lehengoan bikain atera zen; inongo akatsik gabe. Denok oso pozik geratu ginen egun horretan, baita Afrikako umeak ere.

7.EGUNA:

Azkeneko eszena prestatu behar genuen, baina Ane gaixorik jarri zen eta ez zen azaldu egun hartan. Beraz, denak etxera joan ginen bera gabe ezin genuelako ezer egin. Egia esan, egun hura oso ondo etorri zitzaigun deskantsatzeko…

8.EGUNA:

Ane berriturik etorri zitzaigun eta azkeneko eszenaren grabaketarekin hasi genuen eguna. Anek dena oso ondo ikasi zuen, horregatik, izugarria izan zen zein ederki egin zuen dena.

9.EGUNA:

Page 4: Maxustak egunerokoa

Eszena guztiak genituen, orduan, bideoak muntatzea besterik ez zitzaigun geratzen. Hori izan zen egun osoan buru belarri landu genuena. Ordenagailuak hartu eta sarean argazkiak bilatzen hasi ginen. Baita argazkiei itsatsi behar zitzaizkien melodiak. Ez zen lan erraza izan, baina dibertigarria izan zen, izan ere, musika eta argazki xelebreak topatu genituen.

Movie Maker programa erabili genuen eszena guztiak batu eta azken ukituak egiteko: efektuak, transizioak… ederki geratu zitzaigun guztia!

10.EGUNA:

Azken pausoa geratzen zen. Egindako lana gure begiekin ikustea. Jakin nahi duzue nolakoa izan zen erreakzioa? Ikusi ezazue bideoa eta gozatu gure lan bikainaz.