Mozorroa

7

description

Eskolako inautiriak 2011

Transcript of Mozorroa

Page 1: Mozorroa
Page 2: Mozorroa
Page 3: Mozorroa

Herensugeak dragoi zaharren bezalakoak dira eta beraien azken aztarnak dira.Dragoi guztiek ez dute burua berdin, tokiaren arabera, buru bat izan daiteke, bi buru, hiru buru… zazpi buru arte. Buruan, bi begi gorri eta handiak dituzte, ahoan oso hagin zorrotzak eta sua botatzen dute.Gorputzean, lau hanka eta bi hego dituzte eta hegaz egiten dute naiz eta pisu handia izan. Herensugeak oso maltzurrak dira eta gizakiok jaten dituzte, beraien odola asko gustatzen zaielako. Animaliak ere gustatzen zaizkie.Herensugeak kobazulo handi eta sakonetan bizi dira oso ondo ezkutatuta. Euskal Herrian, Aralarren, badago kobazulo bat eta bertan zazpi buruko herensuge bat bizi zen, San Migelek buru guztiak moztu zizkion arte. Une hura gogoratuz altxa zen San Migel Santutegi ospetsua.

Page 4: Mozorroa

Esaten dutenez, Auchitik gertu, Azalegiko koban, herensuge bat bizi zen garai batean, kasu honetan zazpi buru zituen haietako bat. Bere hatsarekin handik hurbil bazkatzen zuten abereak erakartzen zituen, elikagai gisara hartuz. Bertako artzainek ez zekiten arazoari aurre nola egin. Azkenean, eskualdeko gazte batek, bere animaliak dragoi handiari elikagai izateko balio zutela ikusten nazkatuta, herensugearen jabetzako zezen bat akabatu zuen. Ondoren, kontu handiarekin larrua kendu zion animaliari eta larru hori bolboraz eta fosforoz bete zuen, zehaztasun handiarekin josi zuen larrua, eta zaldiz eraman zuen. Herensuge bizi zen haitzuloko sarraraino. Hura irten zenean, zezen bat uste zuena irentsi zuen, eta berehala ikusi zuen dragoiak bere burua sutan, izan ere, bolborak eta fosforoak su hartu zuten. Herensugeak zerua zeharkatu zuen, itsasorantz eta diotenez, han betiko urperatu zen. Beste batzuk diotenaren arabera, ordea, zenbaitetan oraindik agertzen da sako-sakonetik, hurbileko biztanle multzoen beldurtzeko.

Page 5: Mozorroa

Bai erraldoia den piztiagure herensuge harrigarria!Ahotik sua botatzen duematen du beldur!Bai erraldoia den piztia gure herensuge harrigarria!Buruaren erdi erdianbegi gorri handiak.Bai erraldoia den piztiagure herensuge harrigarria!Bai h ego handi handiaklaranjak, berde eta politak.

Bai erraldoia den piztia gure herensuge harrigarria!Buztana darama atzetik eta sua botatzen aurretik.Bai erraldoia den piztiagure herensugea harrigarria!Kobazuloaren barruan lotanzurrunga entzuten da askotan.Bai erraldoia den piztia gure herensuge harrigarria!Gizakiok dira bere janariakontuz badator eta!

Page 6: Mozorroa
Page 7: Mozorroa