Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen
Transcript of Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen
![Page 1: Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen](https://reader031.fdocuments.co/reader031/viewer/2022021420/5a6e103d7f8b9a90468b502d/html5/thumbnails/1.jpg)
Nola erregistratu ZuZeu.eus horretan, nola eman izena lehenengo aldian
• Egin klik goian, eskuinean, koadrotxo gorrian, ‘Parte hartu’ horretan
Hortxe, azpian hasi saioa eta erregistratu dauzkazu aukeran. Lehenaldia bada, erregistratu, bestela ‘hasi saioa?
![Page 2: Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen](https://reader031.fdocuments.co/reader031/viewer/2022021420/5a6e103d7f8b9a90468b502d/html5/thumbnails/2.jpg)
• Hauta ezazu Erabiltzaile-izena, eman e-posta helbide bat eta bete ezazuCAPTCHA segurtasun koadroa
• Egin klik koadro urdinean: Erregistratu
• Oso inportantea: apuntatu ondo, leku seguru batean, zure erabiltzaile-izena eta, geroago, zure pasahitza. (Jende gehiagok ahazten du bere erabiltzaile-izena bere pasahitza baino).
![Page 3: Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen](https://reader031.fdocuments.co/reader031/viewer/2022021420/5a6e103d7f8b9a90468b502d/html5/thumbnails/3.jpg)
• Zoaz zure posta elektronikoko sarrera-ontzira eta ireki WordPress helbidetik jasotako mezua.
Egin klik lerro horretan <http:zuzeu.eus/wp-login.php?action=rp&key =..... .... =ikasleFINA_fake>
eta gero hautatu pasahitz sendo bat. (Bi aldiz sartu beharko duzu eta bietan berdin-berdin, jakina).
• Oso inportantea: apuntatu ondo, leku seguru batean, zure zure pasahitza. (Dena den, jende gehiagok ahazten du bere erabiltzaile-izena bere pasahitza baino).
![Page 4: Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen](https://reader031.fdocuments.co/reader031/viewer/2022021420/5a6e103d7f8b9a90468b502d/html5/thumbnails/4.jpg)
Zeure erabiltzaile-izena eta zeure pasahitzarekin, ZuZeu.eus horretan editatzeko aukera emango dizute.
![Page 5: Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen](https://reader031.fdocuments.co/reader031/viewer/2022021420/5a6e103d7f8b9a90468b502d/html5/thumbnails/5.jpg)
• Ikusi ahal izango dituzu ZuZeu.eus horren “barneko sekretu batzuk”.
• Ezkerreko zutabe beltzean, egin klik Bidalketa hitz horretan. Gero, hautatu bidalketa berria. ‘Bidalketa’ hitz horrekin, mezua edo artikulua adierazten dute.
![Page 6: Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen](https://reader031.fdocuments.co/reader031/viewer/2022021420/5a6e103d7f8b9a90468b502d/html5/thumbnails/6.jpg)
Idatzi izenburua + zure artikulua. Argitaratu baino lehenago hautatu kategoria: GAZTEA, behean, eskuinetara:
Azkenik hautatu etiketa batzuk zure artikulu hau Interneten errazago bila dezaten bilatzaile programek: