NUKLEOA

11
NUKLEOA ENEKO GARCIA

description

NUKLEOA. ENEKO GARCIA. Zelula eukariotiko baten ADNaren zatirik handiena nukleoan dago. Nukleoa da zelula-mota hori identifikatzen duena eta bilduki baten baitan dago, nukleoaren bildukia izenekoa. 2. EGITURA:. Nukleoplasmaren barruan honako hauek bereizten dira: - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of NUKLEOA

Page 1: NUKLEOA

NUKLEOA

ENEKO GARCIA

Page 2: NUKLEOA

• Zelula eukariotiko baten ADNaren zatirik handiena nukleoan dago.

• Nukleoa da zelula-mota hori identifikatzen duena eta bilduki baten baitan dago, nukleoaren bildukia izenekoa.

2

Page 3: NUKLEOA

• Nukleoplasmaren barruan honako hauek bereizten dira:– Kromatina: ADN-katea luzeak, proteinei lotuak,

horietan ugarienak histonak direlarik. Proteina horiek kromatinaren paketatze eta despaketatzea ahalbidetzen dute zelula zikloaren zein fasetan dagoen kontuan hartuz.

– Nukleoloa: Egitura trinkoa da, eta mikroskopio optikoan ikus daiteke, 1 eta 7 mikra bitarteko neurrikoa baita. Zenbait kromosometako kromatinaz osatuta dago.

EGITURA:

3

Page 4: NUKLEOA

FUNTZIOAK:

• Nukleoak bi funtzio nagusi garatzen ditu zelula eukariotiko guztietan:– Zelulan burutzen den aktibitatea kontrolatzen du.– Belaunaldi batetik bestera transmititzen den informazio

genetikoa dauka.

• Adierazitako funtzio horiek bete ahal izateko honako hauek dira arrazoiak:– ADNak mezu genetikoa dauka, beren nukleotidoen

sekuentziaren araberakoa, eta mezu horrek arautzen du proteinen sintesia.

– Nukleoloan, erribosomak eratuko dituen ARNr-a sintetizatzen da eta horren osagaiak mihiztatzen dira: zitosolen sintetizatutako proteina erribosomikoak nukleoaren barnealdera igaro eta nukleolorantz bideratzen dira, non ARNr-molekulei batzen zaizkie. Mihiztadura lortutakoan, erribosomak zitosolera doaz, non beren behin betiko egitura osatzen baitu.

4

Page 5: NUKLEOA

Nukleoak zelularen gain daukan kontrola zitosolarekin etengabeko kontaktuan egoteari esker da posible, nukleoaren bildukiko poroetan zehar egiten den substantzien igarotze selektiboari esker.

5

Page 6: NUKLEOA

NUKLEOAREN BILDUKIA

• Nukleoaren bildukia zelula eukariotikoak identifikatzen dituen ezaugarri bereizgarria da.

6

Page 7: NUKLEOA

EGITURA:

• Mintz bikoitz batez osatua da. Jarraitasuna du erretikulu endoplasmatikoaren mintzarekin eta zelularen nukleoa inguratzen dago erabat, nukleoplasma mugatuz. Hauek dira:– Kanpo-mintza: Erribosomak dauzka eta zitoplasmarekin

kontaktuan dago.– Gune perinuklearra: Erretikuluaren lumenarekin konektatua.– Barne-mintza: Nukleoplasmarekin kontaktuan.

7

Page 8: NUKLEOA

• Nukleoaren bildukiarekin elkarturik, nukleoaren xafla delakoa ere bada. Proteina-harizpiz edo filamentuz osaturiko sare bat da eta nukleoaren bildukian zatiketa zelularrean zehar gertatzen diren zatitze eta bersortze-prozesuetan parte hartzen du.

• Nukleoaren bildukian poro ugari dago substantzia-trukeak gauzatzeko zitoplasmaren eta nukleoplasmaren artean.

8

Page 9: NUKLEOA

Funtzioak:• Nukleoaren bildukiaren funtzioak ulertzeko, bi

alderdi izan behar dira kontuan:– ADNaren garrantzi biologikoa dela eta, beharrezkoa

da nolabaiteko banaketa egotea kromosomen eta zitoplasman dauden substantzien artean, substantzia horiek haren egitura aldarazi egin baitezakete.

– Nukleoan burutzekoak diren aktibitateak garatzeko, proteinen kantitate eta aniztasun handia behar da: ADNaren erreplikazioan eta ARNrako transkripzioan parte hartzen duten entzimak, edota kromosomen egitura estabilizatzen duten histona proteinak. Proteina guztiak zitoplasman sintetizatzen direlarik, mekanismo zehatzak behar dira proteinak nukleora igaro daitezen.

10

Page 10: NUKLEOA

• Nukleoaren bildukiak pasatzen uzten die substantziei, modu selektiboan:– Neurri txikiko molekulak, hala nola nukleotidoak edo

histonak, igaro daitezke poroetan zehar.– Tamaina handiko molekulak, ADNa polimerizatzen

duten entzimak adibidez, handiegiak dira poroetatik igarotzeko. Proteina handi horiek espezifikoki identifikatzen direnez, poroetara iristean poroak aldatu edota zabaldu egin daitezke nukleora iritsi behar duten molekulen neurrira egokitzearren.

11

Page 11: NUKLEOA

AMAIERA

12

ADN

NUKLEOA

NUKLEOLOA KROMOSOMA