Ontzikiratzaile trena
-
Upload
nisualfi-nisualfi -
Category
Devices & Hardware
-
view
133 -
download
0
Transcript of Ontzikiratzaile trena
Ontzikiratzaile Trena
2015AK31-13-3Urtzi Palomares
Unai Mendiguren
Ekain Uriguen
HelburuakO Ontzikiratzaile trena diseinatu nahi dugu, ontziak likido batez beteko
dituen makina automatiko bat, hala nola botilari tapoia jartzeko eta etiketa jartzeko.
O Likido zehatz bat ekoizten duten enpresentzat zuzenduta dago, ontziratzeko prozesu automatiko bat bilatzen dutenei.
O Fabrikan bertan kokatuko litzateke guk diseinatutako ontzikiratzailea.
O Produktibitate altuagoa, kostu baxua, eskulaneko gastua murriztu, segurtasuna bermatzea, lan baldintzak hobetu, diru galera gutxitu, likido kantitate zehatza botatzen dugulako ontzi bakoitzean eta tapoien zigilatze hobea .
O Sentsoreak hondatzea, ordenagailuak (PLC) desprogramatzea eta ondorioz prozezua oztopatzea. Korronte elektrikoarekiko dependentzia handia, denpora guztian piztuta egon behar baita.
O Gure ontzikratzaile trena, poligono industrial batean kokatuko dugu, kasu honetan, Trapagan kokatuko dugu, ''Poligono Aurrera'' delakoan. Kokapena ezinhobea da, zeren eta garraiobideen aldetik inguru oso ona da, Bilboko Portua gertu dago, trenbideak poligonoaren atzetik doaz beraz oso hurbil daude, baita ere, A-8 errepidea alboan dago, N-634 errepidea, AP-8 (Supersur)...
O Nahiz eta eraikina itxia izan, klima normalean euritsua da, baina beroa, hezetasuna dela eta.
EgoerakNolabait esateko 5 egoera desberdindu ditugu. Honakoak dira:
1.-Zinta mugimenduan dago, ontzia zintara iristen da eta zintak ontzia aurrera darama sentsoreak detektatzen duen momentu arte. Orduan zinta gelditu egiten da. 2.egoerari hasiera emanez.
5
2.-Besoa jaisten da, elektrobalbula baten bidez txorroa ireki nahi dugun likido kantitateaz ontzia betetzen da. Likidoa ixuri ostean iturria itxi egiten da, elektrobalbularen bidez. Besoa hasierako egoerara bueltatu, zinta berriro martxan jarri, eta ontzia hurrengo sentsorearen parera iritsi arte garraiatzen du.
3.-Beso bertikal batek pistoia botilaren gainean kokatu eta martxan jartzen da. Pistoia jaitsi egingo da aurretik definitutako altuerara iritsi arte. Hor sentsorea aktibatuko da eta presio bat aplikatuko du ontziaren gainean tapoia jarriz, jarraian beso bertikala gorantz igoko da, zinta berriro martxan jarriko da eta ontziak aurrera jarraituko du ondorengo sentsorearen parera heldu arte.
5.-Sektoreren batean arazoneren bat izanez gero egongo litzateken egoera da, ordenagailuaren pantailan prozesuaren zein partetan den hutsegitea adieraziko du, alarmak jotzen duen bitartean. Hau konpondu ostean reset botoiari emanda itzaliko da.
4.-Beso artikulatu bat mugituko da ontziari zilindro formako baraila batekin etiketa jarriz. Gero, baraila zabaldu, beso artikulatua hasierako posiziora bueltatu eta ontziak aurrera jarraituko du botilaratze prozesuari bukaera emanez.
ElementuakO Zinta.- Ontzia.
O Sentsoreak.
O PLC-ak edo ordenagailua.
O Botila uzteko besoa.
O Gora eta behera mugitzeko zilindroa.
O Likidoa jariatzen duen makina.
O Tapoiak jartzeko makina (Indar sentsoreak).
O Etiketak jartzeko makina (Indar sentsoreak).
O Alarma.
O Larrialdi Pultsadorea.
O Errearme Pultsadorea.
Sarrerak Eta IrteerakO Sarrerak:
m: Abiarazte Botoia; a: Ibilbide Amaierako 1.go Etengailua; b: Ibilbide Amaierako 2.go Etengailua;c: Ibilbide Amaierako 3.go Etengailua;h1: Hasierako altuera detektatzen duen sentsorea;esau: Eskuaren egoera detektatzen duen sentsorea;
ebal: Elektrobalbularen egoera detektatzen duen sentsorea;
Ind: Enboloaren indarra neurtzen duen sentsorea;
Lp: Larrialdi Pultsadorea;
Ep: Errearme Pultsadorea;
Gp: Gelditze Pultsadorea.
OIrteerak:
Au: Aurrera;J: Jariakina;T: Tapoia;E: Etiketa;I+: Indar Gehiago;
I-: Indar Gutxiago; h+: Igo;
h-: Jaitsi;
ebal_ir: Elektrobalbula Ireki;ebal_it: Elektrobalbula Itxi;e+: Eskua Ireki;e-: Eskua Itxi;bb: Botila_biratu (Pegatina Jarriz).
GrafcetakO Grafcet guztiak, aldi berean exekutatzen dira haien artean
erlazionaturik daudelako.
O Sekuentzia nagusiak, grafcet guztiak agintzen ditu.
O Hasierako Ekintzak, sistema prestatzen du lan egin ahal izateko, hau da, makina prest uzten du lanean hasteko.
O Funtzio normalean, lan egiteko argibideak jartzen dira, sistema guztiz automatizatzeko.
O Amaitzeko Larrialdi grafcet-a daukagu, sisteman arazorik egonez gero, sistema gelditzeaz eta errearmatuz, berriro ibilarazteaz arduratzen dena da.
Atala Izena Ezaugarriak Prezioa unitateko
Guztira
Automatizazio elementuak
Ikuspen sentsore infragorria
-Fabrikatzailea: Balluff
-RS kodea: 814-1159
-Erreferentzi zenbakia:
BAV BP-PH-00092-05
1.951,81 € 5.855,43 €
Hurbiltasun sentsore
kapazitatiboa
-Fabrikatzailea: Pepperl + Fuchs
-RS kodea: 328-1498
-Erreferentzi zenbakia:
CBB4-12GH70-E2
95,90 € 671,3 €
Presio sentsorea-Fabrikatzailea:
Jumo-RS kodea:463-5622
-Erreferentzi zenbakia:
401001/000-455-405-523-20-601-
61/000
139,76 € 139,76 €
Aurrekontua
12
Aurrekontua bi ataletan banatu dugu: Automatizazio elementuak eta eraikina
Atala Izena Prezioa unitateko GuztiraEraikuntza Langileak 1.500 € 4.500 €
Obra baimena 250 € 250 €
Asegurua 500 € 500 €
Aktibitate baimena 450 € 450 €
Osasun ziurtagiria 350 € 350 €
Udal baimenak 750 € 750 €
Proiektuaren diseinua 6.500 € 6.500 €
Obra gastua 1.500 € 1.500 €
Eskulana 400 € 400 €
Segurtasun neurriak 300 € 300 €
Guztira atalean 15.500 €
Guztira 29.474,66 €
Aurrekontuari dagokionez bi atal bereiz ditzazkegu: automatizazio elementuak eta eraikuntzakoa.
Atala Izena Soldata edo
gastua/orduko
Ordu kopuru
a
Guztira
Proiektuaren dizeinua
Talde buruaren soldata 30 euro/ordu 18
ordu540 euro
Ingeniariaren soldata
20 euro/ordu 20 ordu
400 euro
Diseinadorearen soldata
18 euro/ordu 12 ordu
216 euro
Erabilitako materiala(ordenagailuak eta bere programak)
85 euro/ordu 70 ordu
5950 euro
Atal honen gastua guztira
7106 euro
Guregana datorren lehen aldia delako %8,53 deskontua: 606 euro
Bukaeran: 6500 euro
Erabilera Eta Mantentzea
O Makina eskuz abiaraziko da, botoi bat sakatu ostean. Honen ondorioz lehenengo botila zintaren gainean kokatuko dalehenengo egoerari hasiera emanez. Ontziak lehen egoera martxan jartzen duen sentsorera iristeari usten dienean (5 minutu adibidez) automatikoki geldituko da zinta, prozesuari bukaera emanez. Beste denbora tarte bat eta gero(10 minutu adibidez) makina automatikoki itzaliko da.
O Sisteman hutsegiteren bat gertatuz gero, seinale bat bidaliko dio PLC-ari eta honek alarma abieraziko du. Hori dela eta operarioa arazoa dagoen sektorera joan eta arazoa konponduko luke.
O Makina martxan jarri aurretik, pertsona batek nagusiak esaten dionaren arabera eraldatuko ditu makinaren parametroak. Gainera operarioak sentsoreen funtzionamentua egokia dela egiaztatu behar du 5 eguneko periodikotasunarekin, egon litezkeen erroreak zuzenduz. Horrez gain, egunero edo bi egunetik behin makinak garbitu egin beharko lirateke.