ORTZADAR030312

8
ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 3a. 250 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com euskal kulturaren kolore guztiak ANA URKIZA, IDAZLEA: “Gauzak eraman errazagoak egiteko generoa da aforismoa” -- 4-5. orrialdeak -- -- 7. orrialdea -- EUSKARA KOPLETAN AEK eta Bertsozale Elkarteko Bideokopla lehiaketa abian da

description

Euskera eta kultura

Transcript of ORTZADAR030312

ortzadarLarunbata, 2012ko martxoaren 3a. 250 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com

euskal kulturaren kolore guztiak

ANA URKIZA,IDAZLEA:

“Gauzak eramanerrazagoak egiteko

generoa daaforismoa”-- 4-5. orrialdeak --

-- 7. orrialdea --

EUSKARAKOPLETAN

AEK eta BertsozaleElkarteko Bideokopla

lehiaketa abian da

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

teknologia berriak

AINHOA LORES

Euskaldunen artean jendea ezagutzeaerraztera bidean, Kaixomaitia.com atariakAndroiderako aplikazio bat jarri berri dumartxan, bere bosgarren urteurrenarekin bat

eginez. Tresna berri honekin, webguneko ohikozerbitzuez gain, momentuan inguruan duzungainontzeko erabiltzaileak topatu eta beraiekinharremanetan jartzeko aukera ematen du

PP ARRANDAK, laneko afariak, tabernak,sare sozialak... Edozein momentubaliagarri izan daiteke ligatzeko. Jen-dea ezagutzeko erak ohikoagoak ala

xelebreagoak izan daitezke. Norberaren abi-leziak eta errealitateak baldintzatzen gaituligatzerako orduan. Batzuk denbora falta dute-la, besteak lotsatiak direla edota irteteko auke-rarik ez dutela, zailago izaten dute jendea eza-gutzea eta internet bidezko zerbitzuetara jobehar izaten dute. Euskal Herrian euskaldu-nentzako propio sortutako webgunea duguKaixomaitia.com. 2007an jarri zuen martxanIñigo Arandia tolosarrak, “bertan topatukodugun jendea euskalduna izateak askorentzatgarrantzia du”, dio atariaren sustatzaileak.Bere ustez, euskarazko webgunea izatea “beha-rrezko balore bat” da eta gainera, gaur egunaisialdirako denbora gutxiago daukagula kon-tutan hartuz, tresna oso baliagarria bihurtu dajendea ezagutzeko, batez ere adin batetik aurre-ra. Esaterako, 32 urte inguru dituztenek era-biltzen dute gehien bat ataria “garai bateanparrandan baino ez zutenak ligatzen eta adi-nagatik orain irtetea zailago dutenak”, hainzuzen.

Arandiak Enpresaritza ikasketak burutu zituenBilbon baina “bideak interneteko mundua eza-gutzera” eraman zuen, baita Inglaterrara joa-tekoa ere. Han baitzegoen lanean Kaixomai-tia.com-en ideia otu zitzaionean. “Bertan nen-goela erreportaje bat ikusi nuen telebista katebatean –gogoratzen du–, internet bidez liga-tzeko webgunea agertu zen eta berehala merka-tua aztertzen hasi nintzen: gaztelaniazko liga-tzeko webguneak, euskarazkorik ote zegoen…”.2005ean tolosarra Euskal Herrira itzuli zen etaAranet Internet Zerbitzuak sortu zuen. Kaixo-maitia.com sustatzeko propio eginiko enpresazen hau.

ARRAKASTA Horrez geroztik bi urte eman zituenideia garatzen eta azkenean 2007ko San Balen-tin egunez proiektua martxan jarri zuen. Kaixo-maitia.com-en lehenengo bertsioa zen hura,“nahiko arrakasta mediatikoa izan zuen”, diotolosarrak. Harpidetzak ere dezente izan zituenhasieratik webguneak. Baina proiektua ez zenhor bukatu, 2009an bigarren bertsioa plazara-tu baitzuen, eraberritua: funtzionalitateberriekin, erabilerrazagoa eta diseinu egune-ratuekin.

Aurten aldiz, 3.000 harpidedun eta 50.000 mezu-tik gora elkar trukatu ostean, berrikuntzabatekin datorkigu atari euskalduna. Bosgarrenurteurrena nolabait ospatzeko, AndroiderakoKaixomaitia aplikazioa jarri dute martxan.“Merkatuko tendentziak eta interneten ebo-luzioa ikusita, aplikazio honekin apustua eginnahi genuen”, azaldu du Arandiak. Aplikazio

hau doakoa da eta webguneko erabiltzaileekinharremanetan jartzeaz gain inguruan egon dai-tezken Kaixomaitia.com-eko erabiltzaileekinmomentuan harremanetan jarri zaitezke.

ERRONKA BERRIAK Androiderako tresna berri-tzaile honek smartphonek integratzen dituztenezaugarriak bateratzen ditu. GPS sistema dara-bil, horrela atariaren erabiltzaileak moduerrazean kokatzen ditu eta gainera, Whatsappeta Facebook bezalako sare sozialek txaterakoerabiltzen duten XMPP zerbitzaria erabiltzendu, Kaixomaitiaren web bertsioarekin batera-garria dena. Donostiako Akting Ingeniaritzaenpresa izan da Android-erako aplikazioa gara-tu duena, “erronka garrantzitsua” izan dena.

Kaixomatiako aplikazio berriak ligatzeko erraz-tasun gehiago emango du Euskal Herrian.Arandiak azaldu duenez “gauzak errazterabidean, hurrengo asteetan prezio politika alda-tuko dugu” eta “ urtea bukatzerako 5.000 har-pide” izatea espero du, hori da bere xedea. “Ilu-sionatuta gaude eta lanean jarraituko duguerronka berriei aurre egiten”.

Ligatzea Euskal Herrian,inoiz baino eskurago

Kaixomaitia.com atariak 3.000 bat harpidedun ditu. ORTZADAR

Iñigo Arandia, Kaixomaitia egitasmoaren sustatzailea. GORKA ESTRADA

ANDOAIN

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

C

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

‘Crowfounding’

C ROWFOUNDING edo Crowd fundingazkenaldian modan jarri den hitza da,edukian ez da horren gauza berria bai-na. Funtsean, taldean finantzatzea esan

nahi luke, edo, tabernako ibilaldien hiztegia geu-reganatuta, botea jartzea. Zehatzago azaldukodut: eman dezagun proiektu bat daukadala; adi-bidez, disko bat plazaratzea: baditut abestiak,taldea, baina ez dut dirurik estudioan graba-tzeko edo promozio jira bat antolatzeko;diskoetxeetara joan eta, nire musika oso berri-tzailea delako edo krisi garai honetan promoto-reak xuhurregi dabiltzalako, ez dira ausartu nireegitasmoaren gastuak beren gain hartzeko. Zeaukera geratzen zait? Dirua neuk jartzea, aurrez-tua baldin badut; edo mailegu bat eskatzea, aba-lista bat edo etxea hipotekatzat uzteko moduabaldin badut; edo lagunei, gurasoei, ahaideeieskatzea, haiek aski diru eta niganako fedea bal-din badute. Eta bide horiek funtzionatzen ezbadute? Hor dator crowfoundinga, mezenatzatipikoaren aldean desberdintasun nabarmen batdaukana: ez du bilatzen diru guztia jarriko duenmezena aberats bakarra, baizik eta diru apur batjarriko duten herritar normal asko, eta gainera

denek izango dute beren ordaina, egingo dutendiru-ekarpenaren trukean. Kasu honetan, gra-batutako diskoaren ale sinatu bat bidaliko diet,esaterako, eta haientzat propio egindako kon-tzertu pribatu batera gonbidatu.

Boladan dabiltza halako proiektuak interneten.Nik neuk, joandako hilabeteetan, ezagunek sus-taturiko bi asmo kultural bultzatu ditut: bata,36ko gerran faxistengandik ihesi Ingalaterrarajoandako euskal haurrei buruzko dokumentalbat egiteko; bestea, Kubako gizarte mugimen-duei buruzko erreportaje sorta bat finantzatzeko.Bakoitzean 50 euro inguru ipini nuen; diruz estudabilenarentzat asko samar izan liteke, bainanomina bat dutenek erraz gastatu ohi dute horieta gehiago edozein irteeratan.

Gainera, aukeran utzi liteke zenbateko ekarpe-nak egin nahi diren, 5 eurotik 200era, konpara-ziorako. Kontua laguntzaileen sare zabal bat lor-tzea da, guztien dirutxo horri esker proiektuaposible egiteko eta denak horren partaide etanolabaiteko jabe sentitzeko. Euskal kulturan tra-dizio luzea dugu auzolanean, eta baita diru-biltze

publikoetan ere. Garai batean, erregimenarenkontra ari ginelako; gero, instituzioek babestenez zituzten hainbat alor ere bazirelako; gaur,lehenaz gainera, administrazioa txakur txikirikgabe dabilelako. Bestelakoak izan dira, ordea,dirua biltzeko gure bideak: errifak, kontzertuak,bertso-saioak, zikiro-jateak... Norbere etxekobakardadean, ordenagailuaren aurrean, Visatxartelaren zenbakia tekleatzea ez da gure herri-gintza estiloan sartzen, gaur arte bederen.Horrez gain, bada beste eragozpen bat crowfoun-ding-ak euskal kulturan arrakasta izateko: dirualasai eta kontzientzia-arazorik gabe eska litekedantza talde batek jantzi berriak eros ditzan, edojudo talde bat nazioarteko txapelketa batera joandadin; baina sortzaile indibidual batek bere lana-ren ordain moduan…?

Berriki, gure idazle on bati azaldu nion hau dena,eta komentatu jende askok gustura emangolukeela bere laguntza, orain idazten ari den libu-rua amai dezan; harrotasunez, gainera, babeslemoduan agertzeko aukera eskainiz gero. Idazleakpixka batean pentsatu, eta argi asko esan zidan:“Bai, zera! Eta ni eskale moduan agertu?”.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Mezenatzarekikodesberdintasun bat

du ‘crowfounding’ak:ez du bilatzen diruguztia jarriko duenaberatsa, diru apurbat jarriko duten

herritar asko baizik

IRITZIA

ZALDI EROA

1. Arnaut abadiaren zoo...Kepa Altonaga. Pamiela

2. ArtzapezpikuarenbisitaVeronique Ovalde. Alberdania.

3. Ipar haizearen kontraDaniel Glattauer. Alberdania.

4. SakonetaXabier Mendiguren. Elkar.

5. TwistHarkaitz Cano. Susa.

6. Dorian Grayrenegiazko erretratuaAitor Arana. Txalaparta.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. AtakakHasier Larretxea. Alberdania.

2. Gerrako garrak Oñatin...Gogoratu Guran Taldea. Intxorta 1937 kultur elkartea.

3. Gu gaurko euskaldunokPatxi Xabier Latorre Hurtado. P.X. Latorre Hurtado.

4. Euskal Herria. Errealitateaeta utopiaBatzuen artean. Elkar.

5. Ez naiz Fujin izanJosetxo Azkona. Pamiela.

6. Gau lanaRosa Arburua Goienetxe. Alberdania.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

IPUIN BILDUMA

‘Bestenorbaitenzapatak’Garazi Kamio.Elkar. 14, 50 euro.

Enpatia lantzekoipuin sortaLankide baten amaren hilbei-lak egonezinik uzten duengizona, giza harremanakmatematika-ekuazioen ara-bera ikusten dituen bikotea,autobusean bidaia luze bategin behar duen lagun parea,alaba gaixoa ospitalera era-man behar izan duen ama,bizilagunari mandatu bitxi bateskatzen dion agurea, 30 urtelehenagoko ikasle garaikopasadizoak aztoratzen duengurasoa... Garazi Kamiok(Andoain, 1979) ipuin sortaberria dakar, 2010ean IgartzaSaria irabazi ostean, ‘Geriz-peko panpinak’ lanarengatik.

ANTZERKIA

‘TeatroLaburrekoSariak CaféBar Bilbao’Askoren artean.Artezblai. 10 euro.

Antzerki mendebaten saritzea

Sari bat. Gutxienez sari bateskaintzea balizko egileari.Izen panpox samar bat: ‘CaféBar Bilbao Antzerki LaburrekoGidoien Sarien ez dakit zen-batgarren edizioa’. Diru apurbat, titular batzuk komunika-bideetan, testuaren argitara-pena... Hau guztia izan dasarien asmoa. Zortzi edizioeta 18 antzezlan sarituta,euskaraz eta gaztelaniaz. 2011urtean Café Bar Bilbaok 100urte bete ditu, eta mendeu-rren hori ospatzeko ekitaldienartean, liburu hau aurkitzenda. Mikel Martínezen hitzau-rrearekin.

HAURLITERATURA

‘Mantabelaune-tan’Antton Kazabon.Gaiak. 54. orr. 11 euro.

Ander eta aitona-ren komeriak

Anderrek nola edo hala berealboan nahi du aitona Joxe.Etxean ikusi nahi du, lehenbezala, eta ez zaharren egoi-tzan, triste-triste. Gainera,laster pilota txapelketa jokatubehar du, eta aitona parti-duak ikustera joatea gusta-tuko litzaioke mutikoari.Aitonak ere nahi du, bainahorretarako gurasoen lagun-tza beharko du istorio hone-tako protagonistak. AnttonKazabonek idatzitako ipuinhau 10 urtetik gorako haurreizuzenduta dago, eta AinaraAzpiazu ilustratzaileak iru-diekin hornitu du istorioa.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Ruben Plaza

Lege Gordailua: BI 1720-06

Larunbata, 2012ko martxoaren 3a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

AA FORISMO batean zuzena da esan nahiduzuna”, dio Ana Urkiza idazleak(1969, Ondarroa). “Baina, formak anbi-guotasuna ematen dizu, ironia batzue-

tan, gauzak iraultzea besteetan. Hau da, lerroartean irakurtzeko aukera eskaintzen dizu”.Horregatik, aforismoekin ere ausartu da Urki-za, saiakera, poesia, nahiz narrazioa ere landuondoren. Atzorako geratzen dena aforismo libu-rua argitaratu zuen iaz, eta bi urteetan zeharpilatutako idazkien hautaketa bat jaso du ber-tan. Azken aldian mikroipuinak idazten ari badaere, aforismoak metatzen jarraitzen du.

Galerez beteta dago ‘Atzorako geratzen dena’,bai behintzat galerak “existentziaren kon-tzientzia” bezala ulertzen baditugu, diozunez.Ohikoak diren edo literaturan behintzat goimailan dauden galdera potoloek ematen dutezer pentsatu handiena. Esaterako, heriotzak,edo denborak... Egia da galdera horien ingu-ruko aforismo asko daudela liburuan, baina,existentziaren edo galderak berak suposatzenduen kezkaren ingurukoak ere badaude. Horre-gatik, lan lerro ezberdinak daude liburuan.

Izatearen inguruan, hala diozu: “Laranja osoakgarela aldarrikatzen hasi”. Ez al daramazu zukhori aspaldidanik aldarrikatzen?Badaude ideia edo galdera batzuk norberakdaramatzanak, eta genero eta estilo ezberdine-tan ere agertzen dira. Aforismoen kasuan,

narraziotik, poesiatik eta entsegutik asko du,eta hirurak uztartze horretan ere errepikariakzaizkidan ideiak azaldu zaizkit. Desioekin hasinintzen, baina adibidez, aldarrikapenak ere sar-tu ditut. Izan ere, oraindik ere erantzun gabekogalderak daude, eta gizartean oztopoekin egi-ten dugu topo. Horretarako, galderak egin beha-rrean, edo mundua iraulita begiratu beharrean,bestelako metodoa erabili dudala esango nuke,ingurukoari erantzun bat emateko. Noski, afo-rismoak ez dira egia absolutuak, baizik unejakin batean nik aurkitu ditudan erantzunakbaino. Beraz, irakurleari gonbita egiten diot gal-dera horiei emandako erantzunei beste galde-ra batzuk emateko, edo behintzat nik emanda-koak baliagarriak izan ditzan espero dut.

Ama osoa izatea ere aldarrikatu duzu maiz,“Lanera doan emakumea ezin da ama oso onaizan; anbizio profesionala baitauka” dioen afo-rismoan bezalaxe.Bai, oso errepikaria da hori niregan, bizi izandudalako. Bihotz osoz egiten duzu lan, etxean etalanean, baina ulertuko ez duzun arrazoiengatik,norbaitek zer edo zer aurpegiratzen dizu. Esa-terako, gauza gehiegi direla, edo dena ezin izan-go duzula egin. Honen aurrean, ironia erabiltzendut, erantzun bortitzak bota behar direlako, edogutxienez erantzunda utzi behar direla uste dut.

Ama langilea, eta gainera, idazlea ere bada?Ba gauza berdintsuaren aurrean geundeke...

Nahiago hor ez sartzea, baina gerrak jarraitzendu horretan ere.

Idazlearen zereginaz ere solas egiterakoan,errealitateari zintzoa zaion fikzioa egin beharduela aldarrikatzen duzu.Literatura fikzioa da, baina nire ustez espe-rientziatik sortzen dugun literatura oso hurbi-lekoa egiten zaigu. Horregatik, hurbiltasunhorretan ahalik eta biluzien ibiltzea aldarri-katzen dut. Egia da idazle batzuk tiritak ipini-ta idazten dutela, eta beste batzuk ez. Nik horiekhobesten ditut, tiritarik gabekoak.

‘Tiritak’ dituen horrek aforismoak idatzi di-tzake?Zaila iruditzen zait, aforismo batean garbi uztenduzulako non kokatzen duzun zure burua. Halaere, tiritekin aritzen diren idazleak badaude,baina emaitzak bestelakoak dira.

Idazlea errealitatearen aurrean biluzten baduzuere, “mundua ametsen neurrira ekarri, ez giza-kia munduaren errealitatera” diozu.Bai, amets egiteko beharra dagoelako. Sorme-nak alderdi horrekin ere jokatzen du, ez errea-litatea desitxuratzeko, baizik eta errealitateaulertzeko eta bizitza eramangarriagoa egiteko.Aforismoa gauzak eraman errazagoak egitekogenero bat da. Hau da, teknika desberdinak era-bilita eta gezurretan erori gabe, aforismoak egiaedo gezurra beste era batera kontatzen dizu.

literatura

MIREN RUBIO

Bi urteko aforismo uzta ‘Atzorako geratzen dena’ liburuan (Alberdania, 2011)bildu zuen Ana Urkizak, eta gaur egun ere horiek metatzen dirau. Horrezgain, ‘tiritarik gabeko’ idazle honek mikroipuinei ekin dio oraingo honetan

“Bizi ninteke lasaiago,baina gauza desero-soak esatea bizitzekomodu bat da, eta horida nik aukeratududana”

«Gauzak eramanerrazagoakegiteko generoada aforismoa»

ANA URKIZAIDAZLEA

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Literaturak –eta kasu honetan nire liburuakere–, funtzio hori du.

Egia eta gezurra maiz aipatzen dituzu aforis-moetan. Baina egiak ala gezurrak, zerk kezka-tzen zaituen gehiago ez zait garbi geratu...Aforismo batean esaten dut, badela gehiegi ezjakitea, egia absolutuaren edo erdibideko gezu-rraren aurrean dagoena da eta. Alegia, jakiteakmotxila kargatu egiten du, eta batzuetan hobeda motxila erdi hutsik eramatea.

Egia mingarriagoa delako? “Egiak gezurrak bai-no ubeldura handiagoa daki uzten”, baitiozu.Liburuaren kontrazalean diodan bezala, bizigaitezke geroari begira, edo oinordekoari utzi-ko diogunari begira, jende asko bizi baita horre-la; edo bizi gaitezke gauza deserosoak plantea-tzen, eta egiari eta gezurrari buelta ematekoahaleginetan. Azkenean ere diot, bizi gai-tezkeela edo ez. Horregatik, niretzako gauzadeserosoak esatea bizitzeko modu bat da, etahori da nik aukeratu dudana. Alegia, gauzadeserosoak esan behar dira, moduak eta formadesberdinak bilatuz. Hor dago literaturarenkoska. Beste era batera esanda, bizi nintekelasaiago, baina deserosoago bizitzea aukeratudut, eta galderei erantzuten saiatzen naiz.Horregatik da mingarriagoa.

Zure egietako bat honakoa da: “Herri honetanmetro koadroa garestia ateratzen zaigula, metro

koadroko salbatzaile gehiegi dauzkagulako”.Bai, eta ez da lehen aldia hori diodala. Segu-ruenik bihotz onez eta horretarako balio dugu-la konbentzituta sartzen gara salbatzaile paperhorretan. Baina, herri txikia da gurea, eta herri-tarrok entzuten ikasi behar genukeela uste dut.Zorionez, ekarpen asko ere egiten ditugun herri-tarrak gara, baina horiek kudeatu behar dira.Eta hor zailtasun handiak ikusten ditut.

Baina, era berean, “zer garen jakin ez arren,badakigu nor izan nahi dugun” ere diozu.Bai.. eta ez. Hor ere jokoa dago. Batzuk uste dugubadakigula zer esan nahi dugun, beste batzuk,ordea, ez. Irakurle bakoitzak galdetu behar lio-ke bere buruari aforismoaren jokoaren ingu-ruan, eta bere burua non dagoen galdetu.

Zuk zure buruari perfekzioarekin galdetzen dio-zula dirudi: “Neure burua zigortzen dudaneandakit bakarrik ondo ari naizela”.Bai, baina akatsak bilatzen ditudanean batezere. Hor ere joko ikaragarria dago. Alde batetik,perfekzioa bilatu nahi dut, baina horretaz kon-turatzen naiz benetan akatsa aurkitzen duda-nean. Hau da, nire akatsa dela onartzerakoan.Orduan hitz egin daiteke perfekzioaz, kontura-tzen zarelako zer utzi duzun atzean eta zeraurrean.

“Landatu dut zuhaitz bat; erditu ume bat; ida-tzi liburu bat. Eta orain, zer?”. Zure galdera

“Jakiteak motxila kargatu egiten du, eta batzuetan hobe da erdi hutsik eramatea”, irizten du idazle ondarroarrak. RUBEN PLAZA

bueltan datorkizu.Badago esaera bat zera esaten duena: norbereburua osatuta sentitzeko hiru gauza horiek eginbehar direla. Nik liburu bat idatzi dut, eta hiruume ere ekarri ditut mundura. Horrek amabezala bete nau, baina gizartean ez dela onar-tzen iruditzen zait. Hau da, niretzako ikaraga-rri ederra izan den horretan gizarteak zera esa-ten dizu: ama edo profesionala izan zaitezke, alaidazle edo ama. Zentzu horretan arantzatxo batdaukat barruan, oraindik azalpen asko emanbehar izaten direlako. Eta horregatik egiten dutgaldera. Landatzeari dagokionez, Virginia Woolf-ek bere espazioa aldarrikatzen zuenean, lorate-gia ere aipatzen zuen. Bere parean jarri gabe,nik ere badauzkat landareak etxean –lorategi-rik oraindik ez–, eta badakit zer den lore bat edozuhaitz bat landatzea eta zaintzea. Horregatikdakit zer garrantzia duen horrek guretzako. Horialdarrikatzen jarraitu nahi nuen horrela afo-rismoetan. Hiru puntuetan ikusten dudalakonire burua oraindik hazteko, asko egiteko, etagaldera erantzun gabe gelditzen delako.

Horregatik ere diozu “Nire CV-tik kendukonukeena: egin gabe utzitako guztia”?Ba bai. Oso aforismo polita da niretzako. Huts-hutsean begiratzen zaio curriculumean soiliksartzen denari. Baina, a zer garrantzia daukanpaperean sartzen ez den guztiak, eta egin duzunguztiak! Nola defendatu dezakezu hori? Horgeratzen da beste galdera bat...

URKIZAREN AFORISMO SORTA BAT

> “Ez gara ezer, hil arte”.

> “Literatura: errealitate zomorroa”.

> “Gizonak eta emakumeak berdinak gara. Bai eta ez. Arazoa, funtsean, semanti-koa da”.

> “Azken hitza; lehena beharko lukeena”.

> “Biharko ez daukadana da atzorako geratzen dena”.

> “Nire bihotza zurea baldin bada, nola maitatuko zai-tut?”.

“ Huts-hutsean begiratzen zaio curriculumean soilik sartzen denari.Baina, a zer garrantzia duen paperean sartzen ez den guztiak! ”

DONOSTIA

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LL URRERA jaitsi da Jon Gerediagaidazlea (Bilbo, 1975). Bere azken lauurteetako bizipenek eraginda zentaurobaten apatxak bereganatu eta 24 mai-

tasun poemek osatutako Zentauro-hankak ida-tzi du. Pamiela argitaletxearen eskutik, Bilbo-ko Elkar aretoan aurkeztu berri du bere hiru-garren poesia liburua. Zentauro-hankak lurra-ri atxikitako sorkuntza dela esanez aurkeztu duJose Angel Irigarai editoreak liburua. Azalduduenez, sorkuntza berrian Jon Gerediagaklurralde zehaztuagoetara jo du, baina, bere poe-tika aldiz, “osotasunaren xerka grinatsuki gai-nera izaten” jarraitzen du.

Jon Gerediagak 2004 urtean aurkeztu zuen berelehenengo poema liburua, Fitola Balba, KarpukiTui (Pamiela) izenburupean. Osotasunareninguruko hausnarketa bat eginez, hizkuntzabaten bila ibili zen. Jainkoa harrapatzekotranpa (Pamiela, 2007), berriz, existentzia, bizi-tzaren gozamena eta heriotza nahasten dituenliburua da. Aurreko laneko gaia garatuagoa eka-rri zuen bigarren honetan.

Bilakaera pertsonalak eraginda idatzi du Gere-diagak hirugarren liburua. Bizitza ikustekomodu lurkoi bat aurkitu du eta azaldu duenez,maitasunari esker izan da. “Liburuaren moto-rra maitasuna da”, argitu du, “Jainkoa harra-patzeko tranpan gauza bera gertatzen zen, bai-na beste maitasun mota bat zen, espiritualagoa.Maitasun hau da mundutarragoa, lurtarragoa,zehatzagoa, izena daukana”. Liburua bere emaz-te Idoiari eskainitako olerkiek osatzen dute eta

“maitasun kantu ikaragarria” da Irigarairenustez.

Jorge Oteizaren Itziar, Elegia y otros poemas daGerediagarentzat maitasun poemarik onena:“Oso potentea iruditzen zait, baina niretzakoarazo bat dauka: ez dagoela garaiz idatzita, hauda, Itziarrek ez zuela poema hori irakurri.Horregatik, nik garaiz idatzitako elegia bat eginnahi nuen”. Bere maitasun istorioa mistifika-tzeko, Idoiak olerkiak irakurtzeko eta bere bizi-tzan eragiteko, orain idatzi ditu. “Nik mitoakbehar ditut bizitzeko eta poemaren bidez niremaitasun istorioa mito bihurtzea helburu izandut”, azaldu du.

Hainbat urtez, FTI-Antzerkiola Imaginarioa-rekin batera ibili izan da Gerediaga dramagilelanetan. Konpainia honek taularatutako hain-bat antzezlanen gidoian hartu du parte, eta berepoemak taula gainean entzuteko parada izanzuen orduan. Antropologian doktore, egun filo-sofiako irakaslea da Lauro ikastolan.

ALDAKETA Poesia liburu baten gaia bi indarrenarteko lehia dela deritzo idazleak, bizitza etaheriotzaren artekoa. Eros eta Tanatos jainkoakizan ditu inspirazio iturri nagusi, eta liburuagaraiz idatzita dagoenez, maitasunaren indarragailendu zaiola azaldu du. Izenburuko eta libu-rua ilustratzen duen Odilon Redonen zentau-roak bikoiztasun hori iradokitzen du. Zentau-roaren gizaki alderdia zerura begira dago etaanimalia alderdia, berriz, lurrean kokatzen da.Irigaraik azaldu duenez, lokatzetan, baina biho-

tza eta burua beti argi, beti hegan duena da.Naturari egindako erreferentziak ere ugariakdira liburuan. Izan ere, Gerediagak lurraridagokion alderdi hori onartzea lortu du azkenlanarekin.

LEXIKO PROPIOA Poesia izendatzeko hiztegi abe-ratsa erabili izan du beti, baina, aurreko libu-ruekin alderatuz, honetan olerki luzeagoak sor-tu ditu. Ondutako ibilbide poetikoaren barne,Gerediagak lexiko propioa sortu duela deritzoIrigaraik. Bizitzan izan dituen aldaketen ondo-rioz, hitz jarioei askatasuna eman eta bere idaz-teko modua ere aldatu baita. “Poemak, formaaldetik, hitz jarioari askatasuna ematen ziote-nak izan dira gehienak eta ikusi dudanean –due-la gutxi izan da hau–, forma hori apur bat alda-tzen zela eta poema berriak zertxobait ezberdi-nak zirela bukatutzat eman dut liburua”, adie-razi du Gerediagak.

Azken olerkiek hilkortasunaren patua onartueta lurtarragoa bihurtu den Gerediaga islatzendute. Lehenago zeukan desesperazioa bereemaztearekiko maitasunaren bidez isiltzea lor-tu du, eta oinarrituagoa den liburua egin du.“Ez du esan nahi zeru lurrei kantatzen ez die-danik. Kantatzen diet nire maitasun hara-gizkoaren bidez –argitu du–, oraingoan komatxoartean hilkor bihurtu naiz”.

poesia

‘Zentauro-hankak’ maitasuna du motore. JUAN LAZKANOLOHIZUNE AMATRIA

JON GEREDIAGA

Jon Gerediaga idazle bilbotarrak ‘Zentauro-hankak’ poema liburua aurkeztu berri du, azkenlau urteetako bizipenak biltzen dituena, hain zuzen

Nik mitoak behar ditut bizitzeko eta poemaren bidez nire maita-sun istorioa mito bihurtzea helburu izan dut”, dio Gerediagak

IDAZLEA

Lurretikmaitasunarikantuz

BITXIKERIAK

Jon Gerediagak otsailaren 14anaurkeztu zuen bere maitasuna-ren ospakizuna den liburua. Joanden urtean amaitu zuen lana,baina agenda arazoengatikaurkezpena atzeratu beharizan zuten. Azkenean, SanValentin eguna aukeratu dulurra maitagarri egiten dion horrieskainitako olerkiak biltzendituen bilduma ezagutarazteko.

BILBO

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

DABI PIEDRA

BideoKopla lehiaketa antolatu dute AEKeuskaltegiak eta Euskal Herriko BertsozaleElkarteak, euskara ikasle eta Mintzalagunproiektuko partaideei zuzenduta.Bertsolaritza gizarteko sektore gehiagotarahedatzeko bidean beste pausu bat ere bada

FF UNTZIONAMENDU erraza du Bideo-Kopla lehiaketak: euskara ikasleek edoMintzalaguna egitasmoan dabiltzanek,taldeka, koplak asmatu beharko dituz-

te eta, ondoren, bideo batean batu. “Interneteneta sare sozialetan gero eta ohikoagoa dira nor-berak egindako bideoak, edozein kamara edosakelako telefonorekin emaitza txukuna lor dai-teke”, azaldu digu Beñat Vidalek, AEK-ko Pra-ktikatu alorreko kideak. Bideoan, sormenarilekua egin ahal izango zaio; bertsotarako gaia,ordea, antolatzaileek eman dute, euskaraz bizi-tzeko nahia islatu beharko dute partehartzai-leek, sei eta hamabi kopla bitartean erabilita.“Helduen euskalduntzean dabiltzanentzat edoMintzalagunekoentzat bertsolaritzak badaukaeragin positiboa, hiztegi aldetik, adierazkorta-suna lantzeko”, dio Vidalek.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko transmi-sio taldean dabil Ixiar Eizagirre eta lehiaketa-ren alderdi ludikoa azpimarratu du: “Euskal-duntzen ari diren helduei hitzarekin jolastekoaukera eskaintzen die bertsoak”. Gaineratu due-nez, “lau hitzekin bertso bat sortzeko gai direlaikusten dutenean, sentitzen duten satisfakzioaitzela da”. BideoKopla lehiaketarekin, mingai-na askatzen lagundu nahi diete. Erdal mundu-tik euskarara datozenak bertsora hurbiltzekoahalegina, ordea, ez da erronka berria EHBE-ren transmisio taldearentzat. 2005eko Txapelke-ta Nagusian erdarazko medioentzat ere infor-mazioa zabaldu zuten eta ondoren etorri zeneuskalduntze mugimendurako jauzia: 2009kotxapelketako sekuentzia didaktikoa sortu zuten,“euskaltegientzat material interesgarria izanzitekeela ikusi genuen”, dio Eizagirrek.

Ikasleak bertsotan aktiboki hastea, hortaz, berezetorri da ia. Arabako Kuadrilla arteko Txa-pelketan, idatzizko alorrari esker, zenbait euskal-duntze talde animatu ziren eta, orain, Bideo-Kopla dator. “Espazio berri bat sortu da hor”,Eizagirreren ustez. Ainhoa Aranburuk berekasa abiatutako bidea ere ezin ahaztu, Iruñeako

Hizkuntza Eskolan ikasleen bertso-eskola sortubaitzuen, Ixiar Eizagirrek nabarmendu duenez,“zenbat ikasle bertsozaletu dituen, zenbat jarridituen bat-batean kantari”.

EUSKARAREN ERTZETAN Euskalduntze mugi-menduan potentzial izugarria dagoelakoan dagoEHBEko transmisio taldea. “Euskalduntzen aridiren helduak bertsolaritzara zaletzea pausuhandia da, esan nahi duelako bertsoa iristen delaeuskararen ertzetara ere”, dio Eizagirrek, “aha-legin kontzientea egiten dute euskara ikasteko,hortaz bertsozale izateko ezaugarri garrantzi-tsuak dituzte”.

BideoKopla lehiaketa aurten egiten dabiltzalehenengoz, baina iazko Korrikan dauka jato-rria, AEK-ko ikasleen artean antolatutakoEuskalakari koplari txapelketan, hain zuzen.“Algortako talde batek bideoa bidali zuen etaideia horretatik tiraka hasi ginen”, azaldu duAEK-ko Beñat Vidalek. Oraingoan, euskara ikas-le guztiek parte hartu dezakete eta baita min-tzapraktika egitasmoetan ari direnek ere bai.“Euskalduntzen ari den jendeari bertso munduahurbildu eta bertsogintzak beren ikasketa pro-zesuan eragiten laguntzea da xedea”, Beñat Vida-len arabera. Gainera, Bertsozale Elkartearekinhasitako elkarlanari esker, lehiakideek bertso-lari baten laguntza eskatu ahal izango dute,“bertsolaritzaz gehiago ikasiko dute horrela,koplak zer diren, doinu zein errima kontuak etaabar hobeto ulertzen lagun dezake horrek”.

Bideoan grabatutako koplak hilaren 25a bainolehen bidali beharko dituzte partaideek, Prakti-katu AEK programaren helbide elektronikora.Bertso-afaria irabaziko dute onenek. Behin beti-ko erabakia Bertsozale Elkarteko adituen eskuegongo bada ere, Praktikatu AEK-ren Facebookorrian, edonork eman ahal izango du gustukobideoaren aldeko bozka. “Nahi izan dugu jolashori bistaratzea, bideoak ikusgai jarriz”, azaldudu Eizagirrek, “bertsotan geuk ere egin gene-zake, xuxen edo baldar” pentsa dezagun denok.

Euskarapraktikatu,koplendoinuan

Bideoan grabatutako koplak hilaren 25a baino lehen bidali behar dira [email protected] helbidera. ORTZADAR

EHBEREN TRANSMISIO TALDEA

Euskararen zazpi lurraldeetanbertsolaritza sendotzeko asmozjarduten da transmisio taldea.Ume eta gazteekin lan handiaegiten dute, aurten 20.660 hau-rrekin lantzen dabiltza bertso-laritza ikas orduetan. Bertso-eskolei babes zabala eskaintzendiete; helduen euskalduntze pro-zesuan ere eragin nahi dute,BideoKopla lehiaketa eta aur-tengo udan lehenengozmartxan egongo den bertso-udalekua horren lekuko.

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

JALGI HADIDANTZARA

www.aikotaldea.com

Shangaiko begiekinEgin gabeko galderak (II)

Aizkorri etaAltzaniako mendienartean, kareharrizkohorman zulatutakotunela da SanAdriangoa.Historia borborkasartu da ahohorretatik...

HH IRU edo lau milaurtez atzera salta-tzeko aukera ematendu San Adriango

parajeak, Aizkorri eta Altza-niako mendien artean. Kareha-rrian zulatutako tuneletik ipar-ekialdera, berrehun metroradagoen belardi batean, metrobateko garaiera duen tumulubat ikus daiteke. Ez da zailaBrontze Aroko gure arbasoakbertan irudikatzea, harlau-zazko hilobi-ganbera bateangorpu batzuk lurperatzen arizirela. Monumentua eraiki-tzeko gune berezi bat auke-ratu zuten: artaldeekin Urbiako belazeetatikOria haraneko lurralde baxuetara jaisteko–eta alderantziz igotzeko– erabiltzen zutenbidearen ertzean, San Adriango igarobidenaturalaren ondoan.

Tunela zeharkatzen duen galtzadari erroma-tarra deitzen zaio askotan, baina erromatarrekOtzaurteko lepoa hobetsi zuten, hemendik osogertu, eurena egiteko. Hura zen pasabiderikerrazena, handik sartu ziren Gipuzkoara mun-du mediterraneotik zetozen olioa, ardoa etaogia; latina, fede kristaua eta hiriak eraiki-tzeko ideia. San Adrianen ikusten dugun har-bidea, ordea, Erdi Arokoa da: Nafarroako lurre-tan ez sartzeko, Gaztelako erregeek berezkotunela are gehiago zabaldu eta galtzada berta-tik pasarazi zuten. Gaztelako erresuma Euro-parekin lotzeko bide nagusia zen. Eta tunele-tik karabanak, erromesak, enbaxadore euro-parrak eta enperadore bat ere igaro zirenhurrengo ehunka urtetan.

XIII. mendetik aurrera, tunelaren barruangotorleku txikia, baseliza (ez da orain dagoe-na), korta eta ostatua eraiki zituzten. Soldadutalde batek zaintzen zuen igarobide estrategi-koa, alkaide baten agindupean. Esaten dutealkaide horren garrantzia hain zela handia,ezen Carlos V. enperadoreak, beste inorenaurrean burua sekula makurtu ez zuenak, bereaurrean jaitsi baitzuen. Jakina: tunelaren goi-ko aldeko ahoa hain baxua denez, bidaiari guz-tiek makurtu behar zuten.

Tunelean atseden eta babes gunea eduki arren,San Adrianek ospe beltza hartu zuen: “Ez dut

BIDAIAKOADERNOA

Nafarroako lurretanez sartzeko,

Gaztelako erregeektunela zabaldu etagaltzada bertatik

pasarazi zuten

sekula ikusi halako pasabide beldurgarririk,hodeiak azpian utzi ditugu igoeran”, idatzizuen Jean Muret bidaiariak 1666an. Eta Gui-llaume Manier erromesak, ikarak zertxobaitpuztuta, “San Adriango mendia mundukoaltuenetakoa” zela. “Gora iritsitakoan harribloke ikaragarri handi bat topatuko duzue, iru-dika daitekeen palaziorik handiena bezainhandia, eta erdian zulo bat dauka, San Adrian-goa, baseliza bat eta taberna bat gordetzendituena”.

Egia da igoera neketsua izaten zela gurdi etaibiltarientzat, basoetan bidelapurrak zain ego-ten zirela, neguko hotz eta elurrek igarobideaarriskutsu bihurtzen zutela... Horregatik,XVIII. mendean Gaztelako errege bide berriaegin zutenean, Gipuzkoa eta Araba lotzeko lepoerrazago bat bilatu zuten, Arlabangoa, etaDebako bailarara eraman zuten bide nagusia.

Trafikoa desagertu zen baina San Adriangogaltzadak bertan dirau, iraganerako bidea egi-teko eskaintza ederra. Gaur egun, Aizkorrikogailurretara doazen mendizaleek eta Santiagobideko erromesek, mila urteko harbideazapaltzen dutenean, garai bateko eszenak errazirudika ditzakete: ibiltari, zaldun eta gurdienjoan-etorria entzun, eta bidaiari, pelegrin,merkatari, errege eta mandazainen emoziobera sentitu, aldaparen amaieran San Adrian-go zuloa agertzen zaienean.

Denak balio du?Mendebaldeko kultura etnozentriko eta glo-balizatzaileak irakatsi digu, gaur egungoikuspegi moderno kosmopolita horretatik,doinua ateratzen duen edozer dela musika-gailu edo musikagai, eta gizakion gorpu-tzak egiten duen edozein keinu dantzatzathartu daitekela. Eta era berean, abangoar-diako arte garaikidetik datorkigu edozeinmuga apurtzeko joera, edozein egitura, oina-rri edo arau, dena da posible gaur egungoartean: doinurik gabeko musika, mugi-mendurik gabeko dantza... Baina gai honeninguruan ikuspegi ezberdinak aurkitzenditugu toki, garai, eta sarritan banakakoezberdinen arauera.

Zer da dantza?Gure herri kulturan, esaterako, dantza etamusikaren arteko bereizketa nahiko berriada. Dantza eta musika esan dut, baina agianez nituzke hitz bitan bereiztu behar. Dan-tzak gizakiaren mugimendua du abiapun-tutzat. Eta mugimenduak espazioa eta den-bora. Eta denbora, dantzari dagokionez etagure kulturan, musikarekin bat dator.

Dantza aipatzean, dantza bere osotasuneanulertu izan dugu euskaldunok, hau da, doi-nua eta gizakiaren gorputzaren mugimen-dua uztarturik, bat eginik. Gure dantzarizaharrek argi zeukaten dantza pausu edourrats konplikatuenak, modu fin, galant etadotorean markatuta egon arren, musika-rekin bat etorri ezik, ez zirela dantza berez.Tradizioan, gorputza musikarekin bat egi-ten da dantzan egitean. Dantza, musika gor-putz osoarekin entzun eta bizitzeko modubat izan da Auñamendi inguruan saltukabizi izan diren euskaldunentzat. Eta horre-gaitik iraun du tradizioan eta bizirik dago.

Dantzarik gabeko dantza?Gogoan daukat behin danbolinteru batenetxera joan, bideo kamera eta guzti, eta bereherriko jai nagusiko dantzak jotzeko eska-tu genionean, ezin zuela ulertu gure eska-kizuna, ez zitzaion buruan sartzen: etxekosukaldean eta dantzaririk gabe dantzak jo-tzea?

Eta modu beretsuan zer da fandango edobals bat dantzik gabe? Gure etxeko zaha-rrenek ez dute ulertzen nola egon daitekensasoiko jendea jota-fandango bat entzutendantzatu gabe. Edo, beste adibide bat jar-tzearren, Strausstarrek XIX. mendean, dan-tzarako idatzi zuten musika eder eta batezere dantzagarria nola entzuten den kon-tzertu aretoetan eserita zintzo-zintzo.

Shangaiko begiekin, ez da erraza ulertzea,nola bideratu edo erreprimitu dituen gurekulturak, gizakiak musikaren aurrean duenberezko erantzun psikomotorea.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

S A B I N B I K A N D I B E L A N D I A

San Adrian,denboraren tunela

azkena